Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

8/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizalde eta etxeekiko harremanetarakoa. (Hutsen zuzeneketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 2853
  • Xedapen-zk.: 8
  • Xedapen-data: 1994/05/27
  • Argitaratze-data: 1994/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 1994ko ekainaren 13an (111 zk.). Argitalpen horretan huts batzuk egin direnez, zuzenketak egin behar dira, hauek hain zuzen ere:

Legearen euskerazko idazkia:

Zioen adierazpeneko hamahirugarren lerroaldian, «... arloko gizataldeak edo merkataritzako bulegoak.» esan beharrean, honako hau esan behar du: «... arloko iraskunde eta elkarte edo merkataritzako bulegoak.»

Zioen adierazpeneko hamabosgarren lerroaldian, «... Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Etxeen Errolda...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «... Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Euskal Etxeen Errolda...».

1. ataleko d) idazatian, «... bideak jartzea.» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «... bideak jartzea, bereziki gizarte, kultura eta ekonomia arloko harremanak izatekoak.»

1. ataleko e) idazatian, «... euskaldunei laguntza eta babesa ematea.» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «... euskaldunei laguntza, sorospena eta babesa ematea.»

8. ataleko g) idazatian, «, euskal elkarteetako kideei...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «..., euskal gizataldeetako kideei...»

10. ataleko b) idazatian, «... hobeto ezagutzeko, zabalkunderako iharduerak,» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «... hobeto ezagutzeko, ikaskuntza eta zabalkunderako iharduerak,»

10. ataleko d) idazatian, «... zerikusia izan eta hemengo unibertsitateak...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «... zerikusia izan eta Euskal Herriko Unibertsitateak...»

IV. idazpuruan, «KANPOKO EUSKAL GIZATALDEEKIKO...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «EUSKAL AUTONOMI ELKARTEAZ KANPOKO EUSKAL GIZATALDEEKIKO...»

12. ataleko 1. idazatian, «..., Euskal Autonomi Elkarteko erakundeei aholkuak...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «..., Euskal Autonomi Elkarteko administrazioei aholkuak...»

13. ataleko 4. idazatian, «Biltzarrean eztabaidatutako ondorioak...» esan beharrean,

honako hau esan behar du: «Biltzarrean eztabaidatutakoen ondorioak...»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.