Arautegia
Inprimatu175/2014 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 3875
- Xedapen-zk.: 175
- Xedapen-data: 2014/09/09
- Argitaratze-data: 2014/09/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Maiatzaren 27ko 8/1994 Legea, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoa, onetsi ondoren, euskal etxeentzako urteko diru-laguntzen deialdia izan da lege hori garatzeko programa nagusietako bat. Diru-laguntzen programa hori zenbait dekreturen bidez arautu da aipatutako lege horren indarraldian. Gaur egun, hau da indarreko tresna juridikoa: martxoaren 18ko 50/2008 Dekretua, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzekoa.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren bitartez, gogoeta-prozesu batean murgilduta dago, euskal etxeen eta federazioen finantziazio-ereduari buruzko proposamen berri bat sortzeko. Hori Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarrean aurkeztuko da, 2015eko amaieran.
Hori dela eta, Dekretuaren 5. artikuluaren aldaketaren helburua diru-laguntzen balorazio- eta hautaketa-irizpideak hobeto zehaztea da. 11. artikuluari dagokionez, egokitzat jo da Ebaluazio Batzordearen osaera berrantolatzea, batzorde horren presidentea Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria izatea operatiboagoa izango baita izapidetzen diren laguntza-prozeduretarako. Dekretuaren 15. artikuluaren aldaketaren helburua, berriz, diru-laguntzen ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetara egokitzea da.
Diru-laguntza horien deialdiak egiteko eta ebazteko ardura duten administrazio-organoak Lehendakaritzako egitura berrira egokitzea da Dekretuaren gainerako aldaketen helburua. Egitura berri hori Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren bidez ezarri zen.
Horrenbestez, Lehendakaritzak hala proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko irailaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hau
Ohiko gastuetarako eta programak eta jarduerak antolatzeko gastuetarako, honako irizpide hauek erabiliko dira:
Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna.
Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, eta euskal kultura zabaltzea.
Euskal etxea, federazioa edo konfederazioa sendotzeko edota handitzeko garrantzia, barne kohesioa bultzatuz.
Erakunde eskatzailearen jardun ibilbidea.
Burutuko diren programa, ekintza edo jardueren genero-ikuspegia.
Nolanahi ere, 15. artikuluan aipatzen den hirugarren ordainketa gauzatu aurretik, eta 16. artikuluan aurreikusitako diru-laguntza justifikatu ondoren, emandako diru-laguntzaren likidazioa egingo da diru-laguntzaren azken zenbatekoa zehazteko, eta, hori egiteko, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak aurkeztutako aurrekontuaren gainean suposatu zuen diru-laguntza portzentaje bera aplikatuko da azkenean justifikatutako gastuaren gainean. Hala badagokio, egiteke dagoen azken ordainketa likidazioan zehaztutako diru-laguntzaren eta aurretik ordaindutako zenbatekoen artean dagoen aldearen zenbatekoa izango da.
Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza bitartez, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia arduratuko da diru-laguntzon araubideak berekin dakartzan kudeaketa-lanez.
Urtero, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen bitartez, dekretu honetan araututako diru-laguntzetarako deialdia egingo da.
Gastu-modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak aztertzeko, ebaluazio-batzorde bat eratuko da deialdi bakoitzean. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria edo hura eskuordetzen duen pertsona batzordearen burua izango da, eta Lehendakaritzako hiru pertsona. Diru-laguntzen urteko deialdia egiteko ebazpenaren bitartez izendatuko dira hiru pertsona horiek, eta horietako batek idazkari-eginkizunak beteko ditu.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak, Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusirik, diru-laguntzen esleipena ebatziko du. Ebazpenean, diru-laguntzen onuradunak eta zenbatekoa adieraziko dira, ohiko gastuak eta inbertsio-gastuak bereiziz.
Ebazpena euskal etxeei edo erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaie banako komunikazioa bidaliz horretarako finkatu duten helbidera, urteroko deialdi-ebazpena indarrean jarri eta sei hilabete igaro baino lehenago. Horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun Orokorraren Araubidearen Legearen 49. artikuluan jasotakoa betetzeko (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartu zen arau hori), bai eta guztion ezagutzarako ere.>> Ebazpen horrekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza zatika ordainduko da:
Diru-laguntzaren % 15 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da.
Diru-laguntzaren % 60 diru-laguntza esleitu eta hurrengo aurrekontu-ekitaldiaren hasieran ordainduko da, lehenengo entregaren funtsen kargura egindako jardunak justifikatu ondoren, funts horien kargura gauzatutako jardunen txosten xehetua aurkeztuz.
Gainerako % 25a, diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100i dagokion gastu guztiaren agiriak jaso eta egiaztatu ondoren.
Diru-laguntza jasotzen duten erakundeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako jarduera amaitu eta handik sei hilabete igaro baino lehen, eta, beti ere, hurrengo ekitaldiko ekainaren 30a baino lehen:
Diru-laguntza jasotako programa, jarduera edo ekintzaren exekuzioari buruzko txosten zehatza.
Diruz lagundutako jardueraren exekuzioak sortutako gastuen frogagiriak.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero betiere, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen bada eta, kasuan kasu, edozein erakunde pribatu nahiz publikotik aldi berean beste laguntzarik jasoz gero, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horretarako, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak aldaketak egiteko ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak egokitzeko.
Dena delakoarengatik, euskal etxeen aurrekontuaren kontura diruz lagundutako programa, jarduera edo ekintzaren bat eskaeran ezarritako baldintzetan aurrera eramaterik ez badago, egoera horren berri eman beharko zaio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari. Horrelakoetan, eta esleipen-ebazpena aldatzea egoki ez bada, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak beste ebazpen bat emango du emandako diru-zenbatekoa itzul dadin eskatzeko, hala balegokio.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko irailaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko uztailaren 13koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, 2023an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena.
- Aldatzen du: 50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko ekainaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2016an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2022an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetara biltzeko deia egiten duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2018an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita euskal etxeentzako 2020ko dirulaguntzak emateko.
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko abenduaren 19koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2019an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetarako.