Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2007/03/05
Matxitxakoko itsas borrokaren 70. urteurreneko oroipen ekitaldia
Lehendakariak Euzkadiko Gerrako Laguntza Marinaren kideen adorea goraipatu du
Lore eskaintza
Lore eskaintza.JB

Juan José Ibarretxe Lehendakariak gaur duela 70 urte Canarias ontzi frankista handiaren aurka   borroka egin zuten Euzkadiko Gerrako Laguntza Marinako lau Bouetako kideen adorea goraipatu du.

Ibarretxek itsas gizon haien kemena eta ausardia azpimarratu ditu. Totalitarismoaren mehatxuaren aurrean Euskadiren askatasuna defendatzeko Errepublikarrekin batera altxatu jakin zutelako eta “baliabide gutxi izan arren euskal kostaldearen hornikuntza, ebakuazioa eta defentsaren alde lan egiteko gai izan zirelako”.

70. urteurrenaren oroimen ekitaldian "ohorea"ren adibidetzat jo du Matxitxakoko borroka. Lehendakariak esan duenez, "gerra zibil dramatikoan nekez aurki daiteke aurkariarekiko errespetuz betetako honelako beste gertakaririk".

Zentzu honetan, Canarias ontziaren Komandante, Salvador Morenok emandako laguntza pertsonala azpimarratu du, Borrokaren ondoren preso hartutako euskal marinelen bizitza salbatzeko erabakigarria izan zen eta. Halaber Rosa María Carrasco, Manuel Carrasco Generalitateak Euskadin zuen ordezkariaren alabarentzako agur berezia izan du eta Enrique Moreno Bou Nabarraren kapitaina eta Ambrosio Sarasola lehen ofíziala ere ekarri ditu gogora "errenditu baino nahiago izan bait zuten hondoratu". 

Matxitxako lurmuturrean egindako ekitaldian Lehendakariak  Euskadiko Gerrako Marinako kideei esker ona adierazteaz gain, emakumeek izandako pisua nabarmendu du gizon haiekin batera bizi izan zutelako gerra eta erbesteratzearen sufrimendua eta “familia berriro eraikitzeko oinarrizko euskarri izan zirelako.

Eraberean, Matxitxako borrokaren oroimenak bizi iraun dezan lagundu duten elkarteen garrantzia azpimarratu du. Gerra zibilaren eta diktaduraren ostean "eskuzabal izaten eta bizikidetza eta berradiskidetzearen bidea aurkitzen jakin duzue" eta etorkizunari dagokionez, "guztien artean" euskal herriari hainbeste merezí duen bakea ekartzeko gai izateko itxaropenari eutsi dio.
 
Itsasoan lore
-eskaintza

Ekitaldia goizeko 10etan hasi da Bermeoko portuan gainerako agintariekin batera Lehendakaria Itsas zain ontzian itsasoratu da borroka izan zen "Aketxe"-raino joateko.

Hara iritsita lore koroa jaurti du itsasora, batailan hildako eta desagertutakoaren ohorez ontzien bozina hotsa entzuten zela. Gainerakoek ere loreak jaurti dituzte itsasora minutu batetako ixilunea gorde aurretik.

Nestor Basterretxearen Matxitxakoko guda eskulturaren inaugurazioarekin amaitu da omenaldia. Matxitxakoko muturrean egindako ekitaldian besteak beste, bizirik geratutako Bou Arabako Juan Azkarate, Iparreko izareko Santos Fradua eta Sabina Azkue, Nabarrako Boueko Pedro de la Hozen alarguna. Horrez gain, Bermeoko alkate, Juan Carlos Goienetxea, Matxitxakoko Elkartearen presidente eta Bou Nabarrako ofizialen seme Javier Olabeaga eta Joseba Agirre, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren semea eta erakundeetako hainbat ordezkari egon dira, bestek beste, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Diputatua eta Izaskun Bilbao, Legebiltzarreko presidentea.

Ekitaldiaren bideoa (Real Player)
 

Araba Boua Sestaon. 37ko uztaila.

Bizkaya Boua.

Bizkaya Boua

Gipuzkoa Boua. 

Gipuzkoa Boua.

Gipuzkoa Boua.