Azken eguneratzea: 2010/02/19
Eusko Jaurlaritzak bere datu publikoen irekiera azaldu du Bazkaria 2010ean
Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak parte hartu du 2.0 negozio jardunaldi horretan
Gaur egin da EiTBko egoitzan Bazkaria 2010, informazioaren teknologia berrien euskal ekintzaileei zuzendutako 2.0 negozio jardunaldia. Alberto Ortiz de Zárate, Herritarrei Arreta Emateko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren izenean egon da gertakizun honetan eta 'open data euskadi'n oinarritutako tailer bat eman du, EAEko Administrazioaren datuak zabaltzeko proiektua, alegia. Ortiz de Záratek azaldu du datu publikoak zabaltzea alor teknologikoko ekintzaileentzako negozio-aukera bat dela, izan ere, berriro erabili ahal izango den informazio emango du balio ekonomiko eta soziala sortzeko.
Programaren gainontzeko hitzaldiek software librea, enpresara aplikatutako sare sozialak eta Interneti buruzko legedia bezalako gaiei heldu diete.