Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/10/01

Idoia Mendia sailburuak Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Nagusi berria inauguratu du

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Nagusia inauguratu du gaur. Eraikin moderno adimenduna da, Iñaki Aspiazu arkitektoak egindakoa non jarduera administratiboaren dokumentu bidezko froga guztiak bilduko diren. Horrelako eraikinen artean Espainiako modernoena da eta ingurumenaren ikuspegitik babes handiena eskaintzen duena. Gainera, automatizazioari dagokionez, Europako aurreratuenetako bat da.

Azpiegitura berriak 9.582,30 m2-ko lursaila hartzen du eta 6.011,70 m2-ko azalera dauka 15,5 miloi euroko inbertsio bat ekarri duela.   Instalazioa erdiko gauza da bulego artxiboen eta Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Orokor/Historikoaren (geroago sortuko dena) artean eta 466.000 kutxetan fondo historiko eta administratiboak biltzen ditu. Gainera, urtean Administrazioak berak nahiz herritarrek eginiko 10.000tik gora kontsultari erantzungo dio.

Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Nagusiak kontsultarako eta ikerketarako gelak dauzka. Gehien eskatzen diren dokumentuen artean honako gai hauei buruzkoak daude: industria eta meatzaritza alorretako jardueraren baimena eta kontrola; babes ofizialeko etxebizitzak eraiki eta esleitzea, Administrazioaren ondarea kudeatzea, kutsaduraren kontrola, eta aireko argazkia. Halaber, badaude honako gaiei buruzkoak: fundazioak, ospitaletako agiriak, erregistro administratiboak, ibai-ibilguetan lanen baimena eta eraikuntza, emakida administratiboak hainbat gaitan, kai txikietako lanak. Halaber, ikastetxetan sortutako dokumentuak ere bai.

Eraikina eraikitzeko kontuan hartu diren premisak honako hauek izan dira: funtzionaltasuna; suteen aurkako arauak betetzea; apaletan dituen 50.000 metro linealetan zainduta dauden agiriak ahalik eta gehien babestea; argitasun eskematikoa instalazioei dagokienez eta mantentzen erraza izatea. Zaintzen duen informazioa biltegiko gunea azala bikoitzaz babestu da eta, azal horrek eraikinari babes handiagoa ematen dio.

Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Nagusiaren proiektua 2007an idatzi zen eta lanak urte bat geroago hasi ziren. Diru-inbertsioaren zati handiena (12,4 miloi euroa) urte bat geroago hasi zen eta 2009ko ekitaldian egin zen. Biltegia milaka kutxa gehiago sartzeko gai da (bere hiru galeria oraindik ere egokitu gabe daude) eta Jaurlaritzak biltzeko dituen beharkizunei behin betiko erantzuna ahalko lieke baldin eta ongi gauzatzen bada Administrazio Digitalaren garapena eta izapide administratiboetatik papera kentzen bada. Alabaina, baldin eta beharrezkoa bada, zabaltzeko aukera aurreikusita dago.