Lehendakaritza

Lehendakaritza: Antolamendua · Erakunde-ikurrak eta Nortasuna

Erakunde-ikurrak eta Nortasuna

Portada del Manual de Aplicación del Claim del Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzaren claim-a aplikatzeko Gidaliburua

Gidaliburu honen helburua hauxe da: Eusko Jaurlaritzaren claim berria aplikatzeko jarraibideak dokumentu batean islatzea eta, dokumentu horretan, aipatutako claim-ak Jaurlaritzaren komunikazio guztietan koherentziari eutsi diezaion bete behar diren baldintza teknikoak biltzea.

Claim-a aplikatzeko gidaliburu hau Eusko Jaurlaritzaren Identitate korporatiboaren gidaliburuaren osagarria izango da claim-aren iraunaldian.

Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak (PDF)

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Informazio xehe gehiago ikusi:

Eusko Jaurlaritzaren claim-a aplikatzeko Gidaliburua arautzen duen Ebazpena, 2013ko uztailaren 2koa

Portada del Manual de Identidad Corporativa

Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasuna

Eusko Jaurlaritzak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua dauka, adierazpen publikoetan zein erakunde-adierazpenetan oinarrizko irudi-zeinuak eta zeinuok gure irudiaren barruko (inprimakiak, liburuxkak…) edo kanpoko (publizitatea, argitalpenak, seinaleak…) euskarri guztietan ezartzeko beharrezkoak diren arauak azaltzeko eta diseinatzeko.

Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak (PDF)

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Material originala Adobe Freehand diseinu-formatuan dago eskuragarri. Helbide honetan dago eskabide-orri elektronikoa:
s-publicidad@ej-gv.es

Informazio xehe gehiago ikusi:

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Irudiaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 DEKRETUA.

Irudi-osagaiak eta arautegiaren testuingurua ezartzen ditu. Horrez gain, arau unibertsalak, beste marka batzuekiko bizikidetza eta beste marka berezi batzuk jasotzen dituen Eskuliburua onartzen da eranskinean.

Imagen de ikurriña ondeando al viento e ikurriña acotada

Ikurriña

Hasiera batean Bizkaiko bandera gisa diseinatu zuten Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek, euskal abertzaletasunaren inspiratzailea lehena eta fundatzailea bigarrena. Mendearen lehenengo herenean mota guztietako leku eta ekintzetan erabili zen eta Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan, baita Iparraldean ere, zabaldu zen. Horren ondorioz, alderdiko edo lurraldeko ezaugarritasuna galdu egin zuen eta euskaldunen bandera bihurtu zen. 1936an Eusko Jaurlaritzak ofizial egin zuen.

Diseinatzaileen arabera Bizkaiko banderan izan zuen jatorria. Hondo gorria Bizkaiko armarrikoa da. Hondo gorriaren gainean ikoroski berdea ipini zen, San Andresen gurutzea, Bizkaiko armarrian azaltzen den haritzaren kolore berdearekin. Eta horren gainean gurutze zuria dago, armarrian beti haritzaren gainean azaldu izan dena. Egileek eman nahi zioten sinbolismoa sinplea da: Bizkaia, beraren forua eta erlijio-fedea modu hierarkikoan lotuta.

'Gora ta Gora' ereserkia jaitsi (MP3, 2 MB.)

Ereserkia

Euskal Ereserkiak ez dauka letrarik eta dantzatu aurretik ikurriñari agurra egiteko jotzen zen doinu herrikoian oinarrituta dago. Doinu horren egilea ezezaguna da. Geroago, euskal nazionalismoaren eragileak, Sabino Arana Goirik, testu bat idatzi zuen eta melodia zaharrari egokitu zion. Horrela sortu zen "Gora ta Gora", Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserki ofiziala.

1935ean, lehen Eusko Jaurlaritzak, baterakoak, EAJk, PSOEk, Alderdi Errepublikarrak, ANVk eta Alderdi Komunistak osatuta, gaur ezagutzen dugun moduan onartu zuen Ereserki Ofiziala. Berrogeita zortzi urte geroago, 1983an, doinu horrek alderdikeria guztiak alde batera utziak zituela eta aurkakotasun guztiak gaindituta zeuzkala zeritzon Eusko Legebiltzarrak. Hortaz, apirilaren 14ko 8/1983 Legearen bidez, bere egin zuen Ereserkia.

Azken eguneratzea: 2013/08/30