depresio

iz. Presioaren gutxitzea. v Med. Jarduera psikiko oro gutxitzen den patologia egoera, nortasunaren alderdi afektiboa apaltzen duena batik bat. Eguneroko bizitzako zailtasunei eta ezintasunei gorputzak ematen dien erantzun modu bat da. Depresioa larria edo arina izan daiteke. Depresioa arina denean edo denbora luzez irauten ez duenean, edo izandako bizikizunen neurriko erantzuna denean, normala dela esaten da. Depresioa larria denean edo denbora luzez irauten duenean, edo bizikizunen neurriz gaindiko erantzuna denean izaten da patologikoa. Depresio arinak tristura, nekea eta nor bere baitara biltzeko zailtasuna ditu ezaugarri nagusiak; larrietan, berriz, osasun gorabehera handiak ere izaten dira.