Arautegia

Inprimatu

99/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen (Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikari, Ekonomiako Goi-mailako teknikari, Juridikoko Goi-mailako teknikari eta Antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) lekualdatze-lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratzen dira eta deialdiko destinoen behin betiko esleipena egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 896
  • Xedapen-zk.: 99
  • Xedapen-data: 2019/01/24
  • Argitaratze-data: 2019/02/20

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bitartez, Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (2017ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 1eko 709/2018 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin-behineko destinoak esleitzen dira; destino horiek Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren 5.2 oinarrian xedatutakoari jarraiturik, Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lanpostu funtzionalen (Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikari, Ekonomiako Goi-mailako teknikari, Juridikoko goi-mailako teknikari eta Antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) destino-esleipenaren behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusira bideratu ostean, indarreko legeriak pertsonal-arloan ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lanpostu funtzionalak (Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikari, Ekonomiako goi-mailako teknikari, Juridikoko goi-mailako teknikari eta Antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) betetzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez egin zen. Zerrenda ebazpen honen I. eranskinaren bidez argitaratzen da.

Prozesu-ekonomiako arrazoiak direla eta, norgehiagoka ez dagoen lanpostu funtzionalean onartutako pertsonen lehiaketako merezimendu-balioespenik ez da egin.

Bigarrena. Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen lanpostu funtzionalak (Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikari, Ekonomiako goi-mailako teknikari, Juridikoko goi-mailako teknikari eta Antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) betetzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea. Lekualdatze lehiaketa horretarako deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez egin zen. Zerrenda ebazpen honen II. eranskinaren bidez argitaratzen da.

Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari (Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikari, Ekonomiako goi-mailako teknikari, Juridikoko goi-mailako teknikari eta Antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadila agintzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, lehiaketa-konkurrentzia ez dagoen lanpostu funtzionaletan izan ezik. Horiek alfabetikoki jaso dira, ebazpen honen III. eranskinean.

Bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren 5. oinarriarekin, destinoak izangaiaren eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko zaizkie izangaiei, betiere, nahitaezko mugikortasun-prozesua izan duten langile finkoek beren lanpostu funtzionalari dagokion destinoa lortzeko duten lehentasuna errespetatuz, prozesu horiek araudi espezifikoak hala ezarri duenean lekualdatze-lehiaketa honetarako, baldin eta lehiaketa hau haien lanpostu berrian modu eraginkorrean lanean hasi direnetik deitu duten lehenengoa bada eta lehentasun hori behin betiko barne-mugikortasuneko prozesu batean eraginkorra egin ez bada.

Laugarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epean.

Langileek, izaera orokorrarekin, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Deialdiaren 5.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019 urtarrilaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

(Ikus .PDF)