Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerari dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jartzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 741
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/01/16
- Argitaratze-data: 2015/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosfera, ura eta zorua ez kutsatzea, eta hori posible ez denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuetako sistema bat ezartzen du, ingurumena osotasunean babesteko.
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, 5/2013 Legeak aldatutakoak, xedatutakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaketak, ustiaketak edo lekualdaketak, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat herri administrazioren lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak eta izapideak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.
Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu diote Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.
Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen diren eta ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.
Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioa Prebenitzeko eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2012ko Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta, oro har eta bereziki, aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau
Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, eranskinean aipatutako proiektuak bidaliko dira, zein dagokion udalera, bertan jendaurrean jar dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 16a.
Ingurumeneko sailburuordea.
Absentziaz, (196/2013 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarria).
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: BAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio FCC Ámbito, SA enpresak Superportua 5en, Punta Luceron, Mendebaldeko dikean, 48508 Zierbenan (Bizkaia) hondakinak jaso, sailkatu e
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinarekin ingurumen-baimen integratu ematen baita metalezko hondakinak berreskuratu eta birziklatzeko instalazio baterako; zehazki, Amorebieta-Etxanon, Erkoles auzunean (z/g) Fragnor, S.L
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko irailaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Hormigones y Morteros Agote, S.L.U.k Zestoako Agote industrialdean (zg) sustatutako zepen tratamendurako instalazioari.
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Recyclair SL enpresak Aguraingo Kañuetas industrialdeko 11. zenbakian sustatu duen hondakin metalikoak sailkatu eta berreskuratze
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Befesa Gestión de Residuos Industriales SL enpresak Itziarko industrialdeko 38/9 lurzatian (Deba) hondakin arriskutsuak eta ez-ar
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Decons Agurain, S.A. enpresak Aguraingo industrialdean (Agurain) sustatu duen hondakin metalikoak berreskuratu eta birziklatzeko
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko apirilaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Tramame SA eta Remai SA enpresek Aiarako (Araba) Murga kaleko 56an sustatutako zepen tratamendurako instalazioari.