Arautegia

Inprimatu

706/2012 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari Nagusiarena. Honen bidez, Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna izendatzen da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietan deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3227
  • Xedapen-zk.: 706
  • Xedapen-data: 2012/06/05
  • Argitaratze-data: 2012/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 206/2012 Ebazpen bidez egina, 2012ko apirilaren 26ko 82 zkko EHAAn argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ondorioztatu da.

Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Goi-mailako Teknikari Ekonomiko lanpostu funtzionaleko 19726 ordena-zenbakiko plazaren titularra dena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Eta, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren Seigarren artikuluan xedatutakoa kontuan hartu behar da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Hiru urtetarako den izendapen honek interesatuari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Jaime Ruiz de Eguino Langarica jauna zerbitzu berezietan deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.