Arautegia

Inprimatu

206/2012 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Deba Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1877
  • Xedapen-zk.: 206
  • Xedapen-data: 2012/03/15
  • Argitaratze-data: 2012/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Deba Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikulua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakia, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua betez, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa. Deba Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua, Ebazpen honen bitartez egindako deialdian sartzen dena, Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete eskabideok.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute, honako hauek adieraziz:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egoki iritzitako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren Ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik