Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 20koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoen Legea (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Testu Bategina) aldatzen duen lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2925
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/20
  • Argitaratze-data: 2010/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomia eta Ogasun Sailak lege-aurreproiektu bat landu du, honako lege hau aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoen Legea (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Testu Bategina). Proiektu hori Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetuko da.

Aipatutako 8/2003 Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute; halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira. Proiektatu den arauak hainbat aldaketa ekarriko ditu honako arlo hauetan: xedea eta aplikazio-eremua, exentzioak eta aldaketak, araudia aldatzeko tresnak eta tasen arauketa; horretaz gain, tasa berri bat sortuko du, hain zuzen europar etiketa ekologikoa eskuratu eta erabiltzeagatik. Aldaketa horiek diru-sarrera publikoei buruzko araudia egokitu beharraren ondorioz egin dira, diru-sarrera horiek kudeatzen lagunduko dutelakoan; aldaketa horiek presio fiskala areagotuko ez duten arren, aurreproiektuan arautzen diren ordainarazpenen subjektu pasibo izan daitezkeen herritarrei eragingo diete, oro har.

Hain zuzen ere, arau berria oro har herritar gehienei zuzenduta dagoela aintzat hartuta, gomendagarria da aurreproiektua jendaurrean jartzea, 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat; izapide horretarako, nahikoa da hogei egun balioduneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 20ko 568/2009 Dekretuaren 11.1.a artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean, jendaurrean jartzeko izapidearen mende jartzea honako lege-aurreproiektu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasen eta Prezio Publikoen Legea (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Testu Bategina) aldatzen duen lege-aurreproiektua.

Pertsona fisiko eta juridikoek, publiko zein pribatuek, kontsultatu ahal izango dute aurreko paragrafoan aipatutako lege-aurreproiektuaren espedientea, baldin eta lege horrek ukitu dezakeen bidezko interes baten jabe direla uste badute. Horretarako, goian adierazitako epearen barruan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko dute (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Esandako epean eta tokian, halaber, egoki iritzitako alegazio, agiri eta justifikazioak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 20a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

MARÍA MANUELA ESCRIBANO RIEGO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.