Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «Egibide» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 103
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/25
  • Argitaratze-data: 2020/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1988ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako lurralde historikoetako ikastetxe pribatuei erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan dago garatuta Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa, eta ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Egibide Ikastetxe pribatuaren eskariz, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, «Egibide» bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.

  2. Izen espezifikoa: «Egibide».

  3. Kode zenbakia: 01001531.

  4. Titularra: «Fundación Diocesanas Jesús Obrero fundazioa.»

  5. Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.

  6. Herria: Vitoria-Gasteiz.

  7. Udala: Vitoria-Gasteiz.

  8. Lurralde historikoa: Araba.

    «Egibide» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

  1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

  2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3.puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan- lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

  1. Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:

    1. «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

    2. «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

    3. «Zuzendaritzari laguntza ematea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

  2. Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.

    1. «Merkataritza-zerbitzuak», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Marketina eta publizitatea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Garraioa eta logistika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila.

    1. «Eraikuntza-proiektuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  4. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

    1. «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    2. «Instalazio elektroteknikoak eta mekanika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Instalazio elektrikoak eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    4. «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

    5. «Mantentze-lan elektronikoa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    6. «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    7. «Telekomunikazio eta informatika-sistemak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  5. Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

    1. «Elementu metalikoen fabrikazioa», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    2. «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

    3. «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Fabrikazio mekanikoko-diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

    5. «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

  6. Lanbide-arloa: Ostalaritza eta Turismoa.

    1. «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak», oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Sukaldaritza eta gastronomia», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Jatetxe arloko zerbitzuak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    4. «Sukalde-zuzendaritza», goi-mailako heziketa-zikoa. Edukiera: ziklo 1.

  7. Lanbide-arloa: Irudi Pertsonala.

    1. «Estetika eta edergintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Ile-apainketa eta kosmetika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  8. Lanbide-arloa: Elikagaien Industriak.

    1. «Okintza, gozogintza eta konfiteria», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  9. Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.

    1. «Informatika eta komunikazioak», oinarrizkoa lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1.

    2. «Mikroinformatika -sistemak eta sareak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    3. «Sareko informatika- sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    4. «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    5. «Web aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  10. Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze Lanak.

    1. «Mantentze-lan elektromekanikoa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

    2. «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

    3. «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  11. Lanbide-arloa: Kimika.

    1. «Laborategi-operazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Ingurumen-kimika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  12. Lanbide-arloa: Osasungintza.

    1. «Erizaintzako zaintza osagarriak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

    2. «Laborategi kliniko eta biomedikoa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  13. Lanbide-arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.

    1. «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  14. Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultur Zerbitzuak.

    1. «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Animazio soziokulturala eta turistikoa», goi-milako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Gizarteratzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  15. Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak.

    1. «Ibilgailu automobilen elektromekanika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Automozioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

    1. «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  2. Lanbide arloa: Merkataritza eta Marketina.

    1. «Biltegiko jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun ziurtagiria.

  3. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

    1. «Eraikinetan helburu berezietarako instalazio elektrikoak jartzeko proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Behe- eta goi-tentsioko elektrizitate-sareak jartzeko proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Automatizazio -sistema industrialen muntaketa eta zainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Datu-sare lokaletako telefonia-sistemak eta azpiegitura muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  4. Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

    1. «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun ziurtagiria.

    2. «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun ziurtagiria.

    4. «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa» profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

  5. Lanbide arloa: Turismoa eta Ostalaritza.

    1. «Sukaldaritza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Gozogintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. ) «Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Pastelgintzako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  6. Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.

    1. «Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  7. Lanbide arloa: Instalatzea eta Mantentzea.

    1. «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

  8. Lanbide arloa: Irudi Pertsonala.

    1. «Esku-oinen estetika zainketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Ile-apainketa», profesionaltasun ziurtagiria.

  9. Lanbide-arloa: Elikagaien Industriak.

    1. «Okintza eta opilgintza», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Pastelgintza eta konfiteria», profesionaltasun-ziurtagiria.

  10. Lanbide arloa: Segurtasuna eta Ingurumena.

    1. «Hiri- eta industria-hondakinak kudeatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  11. Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

    1. «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun ziurtagiria.

    2. «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun ziurtagiria.

    3. «Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  12. Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak.

    1. «Motorraren eta horren sistema osagarrien mantentze-lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

  2. Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021eko ikasturtearen hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.