Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1306
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/25
- Argitaratze-data: 2014/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Andoni Busquet Elorrieta jauna, Tokiko Administrazioaren ordezkarien taldeen ordezkari dena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena. Andoni Agirrebeitia Abendibar jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Tokiko Administrazioaren ordezkarien taldeen ordezkari gisa, Andoni Busquet Elorrieta jaunari agintaldia amaitzeko geratzen zaion denboraldirako.
Hirugarrena. Mikel Pagola Tolosa jauna, Tokiko Administrazioaren ordezkarien taldeen ordezkari dena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Laugarrena. Boris Nogales Benito jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Tokiko Administrazioaren ordezkarien taldeen ordezkari gisa, Mikel Pagola Tolosa jaunari agintaldia amaitzeko geratzen zaion denboraldirako.
Bosgarrena. Ikasle Abertzaleak proposatuta, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkari den Ikoitz Arrese Otegi jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Seigarrena. Ikasle Abertzaleak taldeak proposatuta, Gaizka Azketa Etxeberria jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkari gisa, Ikoitz Arrese Otegi jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion aldirako.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 25a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide-kargutik kentzen baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kendu, izendatu eta berritzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta horien ordez beste batzuk izendatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko azaroaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideen kargugabetzea eta izendapena xedatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2010eko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.