Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzeko, berresteko eta izendatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 1934
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/30
- Argitaratze-data: 2012/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Kontuan hartuta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1998 Legearen eta 12. artikuluak; eta martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duenaren 4., 5. eta 8. artikuluek ezartzen dutena, aipatu legea garatzeko, eta bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 1990eko apirilaren 4an emandako Aginduaren 15. artikulua garatzeko ere (agindu horren bidez, Euskadiko Eskola Kontseiluko funtzionamendu-araudia onartu zen). Eta STEE-EILAS-ek proposatuta, hau
Pedro Macho Aguillo jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkari den Raimundo Rubio Caicedoren ordezko modura.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
maría ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.