Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko abenduaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideen kargugabetzea eta izendapena erabakitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 382
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/22
- Argitaratze-data: 2012/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Urriaren 28ko 13/1998 Legeak, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzkoak, 12. artikuluan, martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuak, aurreko legea garatzeko Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duenak, 4., 5. eta 8. artikuluetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduak, Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko araudia onartzen duenak, 15. artikuluetan xedatutakoaren arabera eta Confebask-en proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Ángel Castrillo Sadornil jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa kargugabetzea, gaur ez baitira betetzen haren izendapena eragin zuten baldintzak.
Bigarrena. Haren ordez, eta agintaldia bukatzeko geratzen zaion aldirako, Mikel Sarriegi Etxeberria jauna izendatzea.
Argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu agindu honek ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.