Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk beren kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2715
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1998 Legearen 12. artikuluan, eta Euskadiko Eskola Kontseilua Arautzeari buruzko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz; eta aipatu legea ez eze, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendua onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduko 15. artikulua ere garatzearren, eta ELA Irakaskuntza Sindikatuak proposaturik, hauxe:
Lehenengoa. Langileen sindikatuen ordezkari denez, Nerea Larrinaga Doval andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargurik kentzea.
Bigarrena. Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari direnez, Euskadiko Estola Kontseiluko kide kargurik kentzea José María Gutiérrez Angulo jauna eta José Ángel Urbieta Lertxundi jauna.
Hirugarrena. Langileen sindikatuen ordezkari denez, Xabier Irastorza Garmendia jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Nerea Larrinaga Doval andreari bere agintaldia amaitzeko geratzen zaion denbora-tarterako izendatu ere.
Laugarrena. Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkari direnez, Euskadiko Estola Kontseiluko kide izendatzea Javier Llantada Zabala jauna eta Iñaki Azpitarte Pujana jauna, José María Gutiérrez Angulo jaunari eta José Ángel Urbieta Lertxundi jaunari beren agintaldia amaitzeko geratzen zaien denbora-tarterako izendatu ere.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko maiatzaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.