Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 6008
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/16
- Argitaratze-data: 2009/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1998 Legearen 12. artikuluan, eta Euskadiko Eskola Kontseilua Arautzeari buruzko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz; eta aipatu legea ez eze, Euskadiko Estola Kontseiluaren Funtzionamendua onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Agindua ere garatzearren, eta Irakaskuntza Langileen Komisioak proposaturik, hauxe:
Lehenengoa. Langileen sindikatuen ordezkari denez, Gonzalo Larruzea Román jauna Euskadiko Estola Kontseiluko kide izatearen kargurik kentzea.
Bigarrena. Langileen sindikatuen ordezkari gisa, Ángela García Gómez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Gonzalo Larruzea Román jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.