Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko ekainaren 3koa, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean ematea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 4083
  • Xedapen-zk.: 122
  • Xedapen-data: 2008/06/03
  • Argitaratze-data: 2008/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren bitartez, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezarri zen, eta dekretu horren 8. artikuluak zehazten duenez, heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahal izango dituzte baimendutako ikastetxeek; eskaintza hori, berriz, pertsona helduetara mugatuko da. Eskaintza partzial horrek heziketa-zikloko modulu guztiak hartu ahal izango ditu, eta ikasleak lanbide-moduluka matrikulatu ahal izango dira, dekretu horren 29. artikuluan adierazten denez.

Era berean, 32/2008 Dekretuaren 25.4 artikuluak dioenez, lanbide-modulu bat edo gehiago gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa emango da. Ikasketa-ondorioez gainera, Kualifikazioen eta Lanbide-heziketaren Sistema Nazionalari dagokionez, ondorioak izango ditu eskuratutako gaitasun profesionalak pilatzeko egiaztatze partzialean.

Agindu honen bidez, helduei kualifikazio-maila hobetzen lagundu nahi zaie, bai oinarrizko gaitasunetan, bai Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako zehaztu diren arlo edo lanbide familietako prestakuntza berezietan ere. Horretarako, prestakuntza-eskaintza malguagoa egiten da, euren beharrizanetara egokitua.

Hau guztia dela eta, ondorioz

Agindu honen helburua da Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko eskaintza partziala arautzea, lanbide-ziklook lanbide-moduluen bitartez eskaini eta egin ahal izan daitezen.

Eskaintza partzial hau pertsona helduei zuzenduta dago, hau da, 18 urtetik gorakoei, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 66.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Dena den, kontuan hartuko da lege horren 67.1 artikuluan jasotzen den salbuespena.

  1. ¿ Eskaintza honetan sartzeko, pertsona helduek beharrezkoa den titulazioa eduki beharko dute edota heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu, ikasi nahi den edo nahi diren modulu(ar)en arabera, erdi mailako edo goi mailako ziklo baten parte izan daitezke eta.

  2. ¿ Eskaintza partzial hau egiteko baimena duten ikastetxeek heziketa-aldi bat antolatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak egin nahi baina 3. artikuluak adierazten dituen baldintzak betetzen ez dituztenentzat; horrela, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako proba gainditu ahal izango dute eta eskaintza partzialean sartu. Dena den, heziketa-aldi hori antolatzeko, baimena eskatu beharko zaio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, eta baimen hori lortu.

  1. ¿ Lanbide Heziketako heziketa-zikloak era partzialean emateko, ikastetxeek ¿publikoek zein pribatuek- EAEn egon beharko dute eta heziketa-ziklo horiek berak eskaintza osoan emateko baimena izan behar dute; era berean, eskaintza osoa ere eman behar dute eskaintza partziala emateko baimena eskatzen duten ikasturte berean.

    Hala eta guztiz ere, heziketa-zikloak eskaintza partzialean eman nahi dituzten ikastetxeei horretarako baimena eman beharko die Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, Etengabeko Zuzendaritzaren bitartez. Beraz, baimena eskatu beharko dute, horretarako ezartzen diren prozedurari eta eskaera-ereduari jarraituta eta horretarako zehazten diren epeak beteta.

  2. ¿ Ikasturte bakoitzerako, ikastetxeek eskatu ahal izango dute heziketa-zikloa osatzen duten heziketa-modulu guztiak ematea edo bakarrik batzuk ematea, baina horretarako ikasleek heziketa-zikloa osatzea ahalbideratu behar dute, horretarako zehazten den epean.

  3. ¿ Eman nahi dituzten moduluen kopurua eta izena antolatu beharko dute ikastetxeek horretarako zehazten den epean, eta egoki justifikatuko dute modulu horiek emateko premia.

  1. ¿ Ikastetxe baimenduek aparteko matrikula-epe bat jarriko dute heziketa-zikloa era partzialean egingo duten ikasleentzat. Matrikula-epeak irekita iraungo du erregelamenduz ezarriko diren epeetan.

  2. ¿ Ikasleak banaka emango du izena ikasi egin nahi duen moduluan edo moduluetan.

  1. ¿ Heziketa-zikloak era partzialean emateko baimena duten ikastetxeek ikasle-talde berezi bat edo batzuk eratu ahal izango dituzte heziketa-ziklo bateko modulu bat egin nahi dutenekin. Horretarako, orokorrean taldeak 10 lagunekoak izango dira.

  2. ¿ Era berean, ahaleginak egingo dituzte heziketa-zikloa osorik egiten duten ikasle-taldeek ere heziketa-modulua edo ¿moduluak egiteko aukera izan dezaten.

  1. ¿ Orokorrean, lanbide-modulu bakoitza irakasle batek emango du; baina gerta daiteke moduluren batean irakasle adituren baten laguntza ere izatea. Izan ere, hori ezartzen du Lanbide Heziketako antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 20.1 artikuluak.

  2. ¿ Tutore-lanak ere beteko ditu irakasle horrek, 32/2008 Dekretuaren 21.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Curriculumari dagokion guztirako, 32/2008 Dekretuko 18, 19 eta 21. artikuluetan ezarritakoa beteko da.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan, lanbide-zikloko curriculuma ezartzen duen dekretuak finkatuko du modulu guztien iraupena edo, halakorik ez badago, dagokion errege-dekretuak.

  2. ¿ Eskaintza partzialeko heziketa-moduluen ordutegia ikasleen premietara moldatuko da.

Pertsona helduen ezaugarrietara egokituko dira edukiak emateko ezartzen diren tratamendu metodologikoak eta ikasi eta irakasteko prozesuak. Horiek diseinatzeko, berriz, egin beharreko simulazio eta ekintza guztiak egingo dira, gaitasuna lortuko dela bermatzeko. Nolanahi ere, 32/2008 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakora egokituko dira.

  1. ¿ Heziketa-zikloren bat modu partzialean ikasten duten ikasleen ikasteko prozesua ebaluatuko da, aprobetxamendua behar bezala baloratzeko eta zailtasunik dagoen antzemateko. Horrela, zailtasunik badago, lehenbailehen antzemango dira, eta zergatik gertatu diren jakingo da eta ikasteko eta irakasteko programatutako jarduerak eta hartutako metodologia-estrategiak egokitu eta/edo indartu egingo dira.

    Ikasleen ikasketak etengabe ebaluatuko dira. Jardun hori sistematikoa eta iraunkorra izango da, eta ikasteko eta irakasteko prozesuan sartuko da. Hori guztia lanbide-modulua ematen duen irakasleak egingo du.

    Ikasleak eten gabe ebaluatzeko prozesua aplikatzeko, lanbide-moduluko klaseetara eta horretarako programatutako jardueretara joan behar dute ikasleek normalean.

  2. ¿ Lanbide-modulua eskaintza partzialean ematen duen irakasle arduradunak ebaluazio-egitura eta ¿prozesua zehaztu beharko ditu. Horrela, behar bezala ebaluatu ahal izango da zein neurritan eskuratu eta garatu dituzten ikasleek trebetasunak eta gaitasunak, ikastetxearen curriculum-proiektuan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskaintza horretarako jarritako aginduetan ezarritakoak alegia.

  3. ¿ Ikasleek eskubidea dute ikastetxeak beren errendimendua irizpide objektiboz ebalua dezan. Hori bermatzeko, hartutako ebaluazio-prozesuaren arabera, modulua emateko ardura duen irakasleak honako hauek jakinaraziko ditu modulua hasten den egunean eta egoki irizten duen guztietan:

    • Egingo diren ebaluazio-saioak eta -egunak.

    • Moduluan kalifikazio positiboa lortzeko eskatzen diren gutxieneko gaitasunak eta ikasketak.

    • Ezartzen diren ebaluazio-jarduerak, -tresnak eta -uneak.

  4. ¿ Nolanahi ere, eskaintza partzial honetan, kontuan hartuko dira hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan ebaluazio-prozesurako bere momentuan arautzen diren eta modalitate honi aplikatu ahal zaizkion alderdi guztiak.

  1. ¿ Ebaluazio-prozesu horretan, gutxienez, ebaluazio-saio arrunt bat eta ebaluazio-saio berezi bat egingo dira.

  2. ¿ Dagokion moduluaren iraupena amaitutakoan egingo da saio arrunta.

  3. ¿ Ebaluazio-saio berezia, berriz, azken ebaluazio arrunta egin eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean egingo da.

  4. ¿ Ezartzen diren agirietan jasoko dira ebaluazio-saio bi horien emaitzak, eta ikasleei idatziz jakinarazi beharko zaizkie.

    Era berean, ebaluazio arruntaren ostean eta saio berezia egin baino lehenago, informazioa emango da egutegiari, proba motei eta/edo gainditzeko jarduerei eta gainerako datuei buruz. Horrela, zer prestatu izango dute kalifikazio negatiboa duten ikasleek, kalifikazio positiboa lortu ahal izateko.

  5. ¿ Eskaintza partzialean ikasten duten lagunek deialdi bereziak izango dituzte, eskaintza osoan ikasten dutenen baldintza beretan.

Eskaintza honetako ebaluazio-prozesuko dokumentuen forma eta dokumentuok gordetzeko modua, orokorrean, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketarako arautzen dena izango da.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuko 26.1 artikuluak ezartzen duenez, zenbaki bidez emango da lanbide-moduluaren kalifikazioa. Horretarako batetik hamarra bitarteko zenbakiak erabiliko dira, hamartarrik gabe. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioak positiboak dira.

Ikasle baten espedientea lekuz aldatuko da ikastetxe batean heziketa-ziklo bateko modulu bat edo batzuk egiteko espedientea hasi eta gero, modulu hori edo horiek ez gainditzearren ikasle batek beste ikastetxe batean ikasi nahi dituenean heziketa-ziklo horretako modulu bera edo berak. Era berean, espedientea lekuz aldatuko da, beste modulu bat edo batzuk ikastetxe batean ikasi nahi dituenean beste.

Edozelan ere, gai horretan eskaintza osoari aplikatu ahal zaion eta indarrean den araudiari erreparatuko zaio.

  1. ¿ Froga prestatzeko prestakuntza-aldiak antolatu nahi dituzten ikastetxeek baimena eskatu beharko diote Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari, ezarriko diren eskaera-orria erabiliz eta zehazten den epearen barruan eta, hala behar izanez gero, baimena emango zaie.

  2. ¿ Prestakuntza-aldi hori ere moduluka antolatuko da, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak erregelamenduz ezartzen duenaren arabera.

  1. ¿ Ikastetxe baimenduek erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak prestatuko dituzte dagokion ikasturtean. Proba horiek egiteko, gutxienez, 17 urte beteta izan beharko dira probak egiten direnean. Bestalde, probok egiteko prestakuntza-aldian ere parte hartu ahal izango dute urte horretan adin hori dutenek.

  2. ¿ Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probetarako prestatzeko, parte-hartzaileek, gutxienez, 19 urte beteta izan beharko dute proba egiten den urtean, edo 18 urte, baldin eta egiaztatzen badute egin nahi den heziketa-zikloarekin zerikusia duen teknikari-titulua dutela.

Indargabetu egiten da 2002ko abenduaren 5ko agindua, Lanbide Heziketako heziketa zikloak eskaintza partzial eran ematea arautzen duena.