Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2005eko martxoaren 9koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan aldez aurreko fondoen erregimenari dagokionez, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretua garatzen duen 2000ko martxoaren 30eko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1994
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/03/09
  • Argitaratze-data: 2005/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Mexiko, Argentina, Txile eta Venezuelako Euskadiren ordezkaritzak kudeatzeko eskumenei buruzko urriaren 21eko 245/2003 Dekretuak aipatu ordezkaritzetako pertsona titularrei eskumena ematen die ordezkaritza dagoen Estatuan bizi diren pertsonak kontratatzeko eta enpresaburuen eskumenez baliatzeko langileen eta langileen ordezkarien aurrean, baita erakunde publiko eta pribatuen aurrean ere. Horregatik, eta ordezkaritza hauen kokapena eta berezitasunak direla-eta, bidezkoa da aldez aurreko fondoen legezko erregimena aldatzea. Hori dela eta, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko 211/1997 Dekretuaren 13.2 artikuluaren eta Xedapen Gehigarrietatik bigarrenaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, hauxe

“Irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 13.2 artikuluaren eta Xedapen Gehigarrietatik bigarrenaren ondorioetarako, funtzionamendu-gastuez gain, aipatu arauan eta Agindu honetan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte ondorengo gastu-motak izapidetu ahal izango dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren I. kapituluari egoztekoak diren langileak prestatu eta birziklatzeko gastuak.

  2. Zerbitzu ortoprotesiko eta osasun- eta botika-laguntzako gastuak itzultzetik eratorritako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako IV. kapituluari egoztekoak diren gastuak.

  3. Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzek egindako gastuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako VI. kapituluari egoztekoak direnak.

  4. Atzerriko Euskadiko Ordezkaritzak dauden Estatuetan bizi diren kontratupeko langileen gastuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako I. kapituluari egoztekoak direnak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 9a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.