Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2003ko urriaren 3koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardina edo angula hartzea debekatu duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5505
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 2003/10/03
  • Argitaratze-data: 2003/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Otsailaren 18ko 41/2003 Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardinaren arrantza arautu zen, bai eta, besteak beste, lizentziak ematea, lizentzia-motak, indarraldia edo baimendutako arrantza-tresnak.

Halaber, aipatutako 41/2003 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, orohar, txitxardinaren arrantzaldia urriaren 15ean hasi eta hurrengo urteko martxoaren 15ean amaitzen da. Aldi horretatik kanpo debekatuta dago txitxardina harrapatzea.

Artikulu horretan xedatutakoa gorabehera, eta kontuan hartuta Prestige petrolio-ontziak isuritako fuel-olio emultsionatua euskal kostaldera etengabe datorrela, komenigarria da zuhurtziaz eta aldi baterako, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan txitxardinaren arrantza debekatzea.

Debeku horren oinarria egun eskura ditugun datu tekniko eta zientifikoetan datza. Nolanahi ere, neurri hori aldi baterako hartu da, eta, txosten zientifikoek horretarako bide ematen duten unean berriz ere irekiko da txitxardin-arrantzaldia.

Adierazitakoaren arabera, eta Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean eta ezargarri diren gainerako arauetan zehaztutakoarekin bat etorriz, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.