Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1989.eko apirilaren 17koa, Industria eta Merkataritza Sailarena, Publizitate Engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordea sortu zuen martxoaren 29ko 71/88 Dekretua garatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 1112
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1989/04/17
- Argitaratze-data: 1989/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Irailaren 9ko 5/86 legegintza Dekretuan ohartemandakoa betez, Publizitate Engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordea sortu zen martxoaren 29ko 71/88 Dekretuaren bidez. Martxoaren 29ko 71/88 Dekretu horrek ezarri zituen, halaber, Batzorde haren osokera eta iharduketa araubidea. Publizitate Engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordearen iharduketak, 4., 5., 6. eta 7. ataletan ohartemandakoa bete behar duenez, beharrezkoa da hari dagokion ihardunbidea zehaztea. Ondorioz eta 71/88 Dekretuaren Azken Xedapenetatik lehenengoan xedatutakoaz bat etorriz, honako hau xedatu dut: AGINDUA 1. atala- Agindu honen xedea da Publizitate Engainagarriari buruzko Euskal Herriko Batzordearen iharduketa araubidea zehaztea, martxoaren 29ko 71/88 Dekretuaren bidez hari emandako eskuduntzen esparruaren barruan. 2. atala- Dagokion ihardunbidea ofizio bidez edo doakionak eskatuta hasi ahal izango da, irailaren 9ko 5/86 legegintza Dekretuaren 5. atalean ohartemandako moduan. 3. atala- Publizitate engainagarririk dagoen edo ez zehaztera zuzendutako ohizko ihardunbidea, zein Batzordearen akordioak bete gabe utzi direla ezagutzeko eta, horrela gertatuz gero, zigorra ezartzeko bideratutako ihardunbide zigortzailea Batzordearen Idazkaritzak hasiaraziko ditu; Idazkaritza, Lehendakariaren edo ordezko izendatu duen pertsonaren ikuskapenaren menpean arituko da. 4. atala- Ida:karitzak, besteak beste, ikuskaritza ianak agintzen zaizkien funtzionarien laguntza izango du. Azken horiek bere eginkizunetan dihardutenean agintaritzaren mandatari lez hartuko dira eta egintzak ezagutzeko beharrezko diren agiri edo instrumentuak aurkeztea eska dezakete. 5. atala 1. Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen VI Tituluko II Atalburuan ezarritako izapideen bidez hasiaraziko dira ihardunbide biok, arau honetako 3. atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe. 2. Ohizko ihardunbidea denean, iragarleari espedientearen xedea jakin araziko zaion idazkian aditzera emango zaio Legeak jasotzen dituen puntuen artean, berari dagokiola iragarritakoa benetazkoa dela frogatzea. 6. atala.- Talde Iraunkorrak ustez engainagarria den publizitatea badaezpada etetea erabaki dezanean, berehala emango zaie okordio horren berri Batzordeko beste kideei. Horietako herenak Batzordearen Osoko ezohizko bilera egitea eska dezake, eta hiru egunen epe barruan egin beharko da. Beste kasuetan, Talde Iraunkorrak har ditzan akordioen berri eman beharko zaio Batzorde Osoari akordioak hartu eta hurrengo bileran, Batzordeak onartu edo indar gabe utzi ditzan. 7. atala- Doakienek Batzordeari aurkeztu diezaiokete publizitatearen proiektua, egin aurretik, haren eritzia jasotzeko. Horrelako kasuetan, Batzordeak proiektua aztertu egingo du, kaltetuak izan daitezkeenei espedientean parte hartzeko aukera emanez; eskatzailearen lankidetza eska dezake proiektua ezagutzeko. 8. atala.- Batzordeak aurretik txostena egiteko aurkeztu den publizitatea, eta txostena ezezkoa izan arren, egiten bada, eta auertutako proiektua funtsean aldatu gabe egin, publizitate hori engainagarria dela erabaki dezake Batzordeak eta etenda utzi beste barik. 9. atala. Espedientearen pean dagoen publizitatearen garrantziak horrela eskatuko balu, Batzordeak jendaurrera zabaldu dezake espedientea hasiarazi dela, hortan interesa duten pertsonek bertan parte har dezaten. 10. atalo.- ldazkaritzak, ohizko ihardunbide bat izapidatzeko norbanakoek egindako eskabideek behar besteko funtsik ez dutela pentsa dezanean, edo Batzordeak jadanik erabakitako gaiei buruzkoak izan edo hoien antzerakoak direnean, Batzordeari jasoko dizkio bere txostenarekin batera eta Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen ihardunbide orokorraren arabera hartuko du bere erabakia Batzordeak. 11 atala- Batzordeak hartutako akordioak eta erabakiak beteko ez balira, behartutako bidez egitea xedatuko du Batzordeak, Administrazio Ihardunbideari buruzko Legean eta ezargarri den arautegian ohartemandako moduan. Hortarako, publizitatea egiteko erabili diren komunikabideei bere hartan eten dezaten galdatuko diete. 12. atala- Batzordearen Akordioen aurka berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epe barruan, Administrazio Ihardunbidearen Legearen 116. atalran xedatutakoaren kaltetan izan gabe, eta horrela agortuko da administrazio bidea. 13. atala- Agindu hau, E.H.A.A.n argitara dadin biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko apirilak 17. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.