Gizarte zerbitzuak, gaixotasun mentala / nahasmendu mentala

Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez, autonomia pertsonala hobetzeko edo autonomia pertsonalaren ahalik eta maila hoberenari eusteko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, prebentzioko, gaikuntzako eta asistentziako prestazioen bitartez. Prestazio horiek gaitzera eta gaitasunak garatzera bideratuta daude autonomia pertsonala lortzeko eta komunitate-ingurunean parte hartzeko.

Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da eta honako hauek bermatzen ditu: a)bigarren motako zerbitzuan edo zentroan zaintzailearen – eta hezitzaileen presentzia etengabea izatea; b) zerbitzu medikoa eta erizaintzako zerbitzua eskaintzea, hala badagokio; c) profesionalen diziplina anitzeko talde baten laguntza, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.

Zerbitzu honen funtzionamenduan, zerbitzuaren erabilera erabiltzailearen premia eta lehentasunetara ahalik eta gehien egokitzea ahalbidetzen duten malgutasun-irizpideak aplikatuko dira.

Zerbitzu motak

  1. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko muga fisiko eta/edo psikiko garrantzitsuak dituztelako, ohiko ingurunean beren premiak behar bezala betetzeko zailtasunak dituzten eta mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

  2. 3.eta 4. Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa, diziplina anitzeko talde profesional batek gauzatutako jardun sorta antolatu eta koordinatu baten bitartez, hartzaileen garapena ahalbidetzera bideratuta eta, ahal den heinean, hartzaileen garapen pertsonal eta soziala, autonomia eta gizarteratzea xede dituen arreta gaitzaile integrala eskainita.

Hiru azpimota bereizten dira: a) Autonomia pertsonaleko zentroak, muga fisiko larriak dituztenentzat; b) Eguneko zerbitzua edo zentroa adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenentzat; c) Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.

  • Bitartekaritza – bitartekotza.

  • Arreta pertsonala.

  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:

    • Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: funtzio kognitiboetako esku-hartzea (psikoestimulazioa, oroimena lantzea, errealitatera bideratzea) eta trebetasunak garatzea (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzen dituzten jarduera eta ariketa errazak).
    • Hezitzailea: aisia eta hezkuntza- eta kultura-jarduerak.
    • Psikosoziala: funtzio psikoafektiboetako esku-hartzea eta, hala badagokio, portaera-nahasteak kudeatzeko laguntzak ere barnean hartuz.
    • Arlo okupazionaleko edo lanaren aurreko esku-hartzea, bigarren motako zerbitzuaren edo zentroaren kasuan.
  • Lagun egite soziala.

  • Garraio egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.

  • Laguntza-produktuak eskaintzea (autonomia pertsonaleko zentroen kasuan)

Osagarriak

Garbitasuna. Mantenua, hala badagokio.

Osasun-sistemarenak

Erabiltzaileen osasun-premien nagusitasuna eta intentsitatea kontuan hartuta, zerbitzu honek osasun-sistemaren berezko prestazioak eskaini ahal izango ditu. Zehazkiago:

  1. Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzuek edo zentroek, beren izaera soziosanitarioa dela medio, honako hauek eskaini ahal izango dituzte: Erizaintzako arreta. Arreta medikoa. Errehabilitazioa, hala badagokio. Terapia. Jarduera terapeutikoak.

  2. Mendetasuna duten adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei bideratuta daudenek prestazio horiek berak eskaini ahal izango dituzte, hala badagokio.

Hartzaileak

Egoera: Lehenengo motakoak honako hauek dira: Mendetasun-egoeran dauden adinekoak (Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 39 puntutik gorako puntuazioa izanik). Bigarren motakoak, aldiz, honako hauek dira:

  • % 60tik gorako desgaitasun-kalifikazioa duten pertsonak edo mendetasuna aitortuta dutenak.
  • Gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahasmendu mental larriaren diagnostikoa – Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak emandakoa– eginda duten pertsonak edo gaixotasun edo nahasmendu horretatik eratorritako mendetasuna aitortuta duten pertsonak.

Adina:

  • 65 urteko edo gehiagoko pertsonak, lehenengo motako zerbitzuan edo zentroan.
  • 18-64 urteko pertsonak, bigarren motako zerbitzuan edo zentroan, «autonomia pertsonaleko zentroak» azpimotan izan ezik, kasu horretan ez baitago adin-mugarik.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Baldintza gehigarririk ez.

Premiazkoak

  1. Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko.

  2. Gizarte-zerbitzuen sarearen berezko horniduren aukeretatik edo hedaduratik kanpoko osasun-laguntza espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea.

  3. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Arlo okupazionaleko zerbitzua edo zentroa

Definizioa eta helburuak

Arlo okupazionaleko zerbitzu edo zentro honek desgaitasun bat eta/edo gaixotasun mental bat duten pertsonak gizarte-bizitzan modu aktiboan parte hartzea sustatzen du, produkzio-jardueran oinarritutako garapen pertsonaleko programen bitartez eta enplegurako sarbidea ahalbidetzeko asmoz, betiere sarbide hori lorgarria denean.

Erabiltzaileen gizarte- eta lan-arloko garapena erraztera bideratuta dago, pertsona horien autonomia pertsonala eta autodeterminazioa sustatuz eta gizartean onarpen eta balioespen handiagoa lortzea ahalbidetuz. Horretarako, zerbitzu honen esparruan, honako hauek bultzatu, ahalbidetu eta sustatuko dira:

  1. autonomia pertsonala garatzeko eta gizarteratzea eta laneratzea lortzeko beharrezkoak diren egokitzeko, arlo okupazionaleko eta gizarte-arloko trebetasunak eskuratzea eta hobetzea, erabiltzaileek gizarte-bizitzan partaidetza handiagoa eta eraginkorragoa izan dezaten laguntzeko;

  2. garapen pertsonala, estimulazioko eta/edo errehabilitazioko, arlo okupazionaleko edo lanaren aurreko, hezkuntza-arloko eta prestakuntzako edo kultura-arloko jardueren bitartez; jarduera horiek zentro espezifiko batean gauza daitezke, edo bestelako baliabide komunitarioetan, baita ingurune irekian ere;

  3. autonomia-mailari eustea, narriaduraren prebentzioa eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak...) berreskuratzea.

Zerbitzu honen funtzionamenduan, malgutasun-irizpideak aplikatuko dira, zerbitzuaren intentsitatea erabiltzailearen premia, interes eta lehentasunetara egokitzea ahalbidetzen dutenak; hori izango da laneratzeko ibilbide pertsonalean egingo den lehen urratsa edo behin betiko alternatiba gisa laneratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen kasuan, eta funtzionamendu sozialeko programekin osatuko da.

Erabiltzaileak ez dira langiletzat hartuko, inola ere; beraz, zerbitzuaren edo zentroaren eta erabiltzaileen arteko harremana ez da lan-harremana izango. Aurrekoa alde batera utzi gabe, erabiltzaileek haborokin edo eskersari ekonomikoa jasoko dute okupazioagatik.

Zerbitzu edo zentro hau beste enplegu-programa batzuekin batera kudeatu ahal izango da, lan-merkatu arruntaren laguntzarekin eta enplegu-programa babestuekin, enplegu-zentro berezien edo laneratze-enpresen esparruan eskaintzen diren programekin, alegia.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Jarraipen-balioespena.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea:estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko; arlo okupazionalekoa edo lanaren aurrekoa.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Lagun egite soziala.
  • Garraio egokitua: behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunengatik eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunengatik.

Osagarriak

Mantenua, hala badagokio.

Hartzaileak

Egoera: % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun mentala duten pertsonak, baldin eta pertsona horiek desgaitasun-maila hori badute edo gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahasmendu mental larriaren diagnostikoa –Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak emandakoa– egina badute.

Adina: 18-64 urtekoak.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Baldintza gehigarririk ez.

Premiazkoak

  1. Balioespenaren eta diagnostikoaren arabera, oro har, autonomia eta gizarteratzea lortzeko eta, bereziki, gizarteratzea eta laneratzea lortzeko gaitasunak eskuratu behar izatea, eta enplegua berehala edo epe laburrean eskuratzeko zailtasunak izatea.

  2. Oinarrizko gaitasun edo trebetasunak izatea arlo okupazionaleko jardueretan eta arlo okupazionaleko zerbitzu edo zentroaren gainerako jardueretan parte hartu ahal izateko.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua, baina baterako ordainketa hori prestazio osgarriei baino ez dagokie.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-zentroak

Definizioa eta helburua

Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei arreta eskaintzen dieten zentro edo zerbitzu soziosanitarioak dira, beren gaitasun eta trebetasun pertsonalak eta harremanetarakoak hobetzera bideratutako prestazioen bitartez, beren garapen pertsonala, gizarteratzea eta ingurunearekiko parte-hartzea bultzatzeko eta, oro har, bizi-kalitatea hobetzeko.

Beren ohiko ingurunean bilduta dauden zerbitzuetako berezkoak diren intentsitatea eta laguntza-maila behar ez duten ostatu-alternatibetan beren premiak modu egokian ase ezin dituzten gaixotasun mentala duten pertsonei eskaintzen diete arreta. Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra bermatzen dute, indibiduala, eta bere premia aldakorretara egokitua. Eta horretarako profesionalen diziplina anitzeko talde baten babesa dute, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta eskaintzeko beharrezkoak diren profilak betez.

Aldi baterako egonaldiko, egonaldi luzeko edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak dira. Honako helburu hauek ditu:

  1. Erabiltzaileen autonomia pertsonalari eustea, eta ahal den neurrian horren garapena bultzatzea eta bere narriadura saihestea.

  2. Garapen pertsonala, gaitasunak, trebetasunak eta esperientziak indartzea.

  3. Aukerak eskaintzea ingurune komunitarioan sartzeko eta parte hartzeko eta zerbitzu komunitarioak erabiltzeko, beren inguruneko kultura-, gizarte- eta jolas-jardueretan parte hartuz.

  4. Bere laguntzarako familia- eta gizarte-sareak mantendu eta indartu daitezen sustatzea.

  5. Segurtasun-sentimendua ahalbidetzea.

Zerbitzu motak, biak izaera soziosanitariok oak.

  1. Etxebizitzak laguntzekin, etengabeko gainbegiratzea behar ez duten, gizarteratze-prozesuan dauden eta, beren gizarteratzera eta laneratzera eta bizitza normalizaturako itzulerara orientatutako ibilbide pertsonalizatuaren barruan, egunean zehar zerbitzutik kanpo eskaintzen diren prestakuntzako eta garapen pertsonaleko jardueretan parte hartzen duten pertsonei eskaintzen diete arreta. Zerbitzu horiek zaintzaileak dituzte, bertan erabiltzaileren bat dagoen orduetan.

  2. Egoitza-zentroak, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko etengabeko gainbegiraketa eta/edo laguntza behar duten pertsonei arreta eskaintzen dietenak, bertan zaintzaileak egonik modu iraunkorrean.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Jarraipen-balioespena.
  • Bitartekaritza – Bitartekotza.
  • Arreta pertsonala.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: estimulaziokoa edo errehabilitaziokoa; arlo okupazionalekoa; hezkuntza-arlokoa; arlo psikoso-zialekoa, bereziki (emozioei eustera eta arriskua murriztera bideratutako esku-hartzeak; funtzio psikoafektiboetan esku hartzea).
  • Lagun egite soziala.

Osagarriak

Mantenua. Ikuztegia. Garbiketa. Segurtasuna (jagoletza)

Enplegukoak

Aurreprestakuntzako eta prestakuntzako prestazioak, laneratzera eta lan-mundura-tzera bideratuak, hala dagokionean. Lan-bitartekotza, egonez gero.

Osasun-sistemarenak

  • Erizaintzako arreta.

  • 2 motan: Arreta medikoa, bereziki arreta psikiatrikoa.

Hartzaileak

Egoera: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak gaixotasun mental kronikoaren edo luzaroko nahaste mental larriaren diagnostikoa egina izatea, eta gaixotasun horren ondorioz mendetasuna onartuta izatea.

Salbuespen gisa, adingabeek ere zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte honako kasu hauetan: a) bere premiek edo gizarte- eta familia-egoeraren larritasunak hala gomendatzen dunenean; b) babesgabetasun-egoera larriko kasuetan, egoera horietara espezifikoki bideratutako babes-baliabideetan arreta egokia bermatzea ezinezkoa denean. Bi kasuetan, zerbitzu horren egokitzapen handiagoa, edozein modalitatetan, bere salbuespenezko erabilera bermatzeko arrazoitu egin beharko da.

Adina: Eskuratzeko unean 18 urte edo gehiago dituzten pertsonak, aurreko idatz-zatian adierazitako salbuespenarekin.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Ez dago baldintza gehigarririk.

Premiazkoak

  1. Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra behar izatea.

  2. Egoera psikopatologiko egonkortua edukitzea eta krisi psikiatrikoko egoeran ez egotea.

  3. Baliabidearen berezko horniduren aukeretatik eta hedaduratik kanpoko osasun mentaleko laguntza espezializatua eta iraunkorra behar ez izatea.

  4. Gaixotasun infekzioso eta kutsakor bat eta/edo gaixotasun mental bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Atsedenerako zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu honek aldi baterako egonaldiak eskaintzen dizkie bigarren mailako arreta-zerbitzuetan, zehazki egoitza-zentroetan, eguneko zerbitzu edo zentroetan eta gaueko zentroetan, inoren laguntza behar duten pertsonei, desgaituei edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei, normalean gizartearen nahiz familiaren laguntza dutenei, zaintzaile nagusiak denbora izan dezan atseden hartzeko, suspertzeko eta/edo garapen pertsonalerako, edo bere zaintza-zereginek betetzea eragozten dioten premiazko egoera bati aurre egiteko.

Bere helburuak dira zaintzaileak:

  1. Bere denbora izatea atseden hartzeko, suspertzeko, aisiarako eta, orokorrean,autozainketarako eta garapen pertsonalerako, edo, era berean, bere zaintza-eginkizunek betetzea eragozten dioten premiazko egoeraren bati aurre egiteko.

  2. Zaintza-lanei lotutako esfortzu txikiagoa izatea; era horretan gainkargako egoerak eta estres-egoerak eta zaintzailearen osasunean sor litezkeen narriadurak prebenituz.

Bi helburuek xede bera dute, hau da, zaintzaileak zaintzen duen pertsonak bere ohiko etxebizitzan jarrai dezala, eta atsedenaren bitartez zaintza-egoera egokia lortzea.

Aldi berean, atseden-zerbitzuak, eguneko eta egoitzako modalitateetan, zaindutako pertsonengan oinarritutako beste helburu osagarri batzuk ditu:

  1. Trebetasunak eta gaitasunak sustatzea bere autonomia pertsonalerako eta bizimodu independentea garatzeko.

  2. Komunitate-ingurunean garatzeko trebetasunak eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak sustatzea.

  3. Ingurune berri batera egokitzeko gaitasuna garatzea, etorkizunean izan ditzakeen premiak aurreikusiz.

Zerbitzuaren aldaerak

Arreta jasotzen duen pertsonaren egonaldiak honako hauetan: bigarren mailako arretako egoitza- zentroak; bigarren mailako arretako eguneko zerbitzuak edo zentroak; bigarren mailako arretako gaueko zentroak.

Prestazioak

Aldi baterako egonaldia gauzatuko den egoitza-zentroarenak, eguneko zerbitzuarenak edo zentroarenak edo gaueko zentroarenak, kasuan kasu, dira.

Hartzaileak

Egoera: Mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile nagusiak eta ez-profesionalak, edo desgaitasun bat edo gaixotasun mental kroniko bat duten eta bigarren mailako arretarako egoitza-zerbitzuetarako, egunekoak nahiz gauekoak, lortzeko aukera emango dietenak, horien bitartez gauzatzen baita atsedena.

Adina: Adin-mugarik gabe.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

  1. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea dagokion Lurralde Historikoko udalerrietakoren batean eta helbide berean erroldatuta egotea eskaera egiten den datan, eta Lurralde Historiko horretan erroldatuta jarraitzea.

  2. Zaindutako pertsona nahiz zaintzailea helbide berean erroldatuta egotea eskaera- dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan.

  3. Kasu bakoitzean atseden hartzeko egonaldia gauzatzen den bigarren mailako arreta-zerbitzuan –egoitza-zentroan, eguneko zerbitzuan edo zentroan edo gaueko zentroan– sartzeko baldintzak betetzea.

  4. Zaintzailearen eta arreta jasotzen duen pertsonaren arteko bizikidetza egiaz-tatzea; salbuespen gisa, bizikidetza-baldintza hori ez da bete behar izango zainketen ohiko prestazio eraginkorra Udalaren gizarte-zerbitzuen txosten sozialaren bidez justifikatuta dagoen kasuetan.

Premiazkoak

Atseden-premia izatea.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Bizimodu independentea babesteko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Zerbitzu hau bizimodu independenteko programa baten bidez bideratzen da, daukaten adimen-desgaitasunaren eta/edo gaixotasun mentalaren ondoriozko mugak direla-eta bizimodu independenterako beren plana zuzenean kudeatu ezin duten eta modu autonomoan moldatzeko eta komunitate-ingurunean modu aktiboan parte hartzeko babes-premiak dituzten pertsonentzat da.

Tutoretzako eta lagun egiteko ekintzen multzo antolatu eta koordinatua da, babesa ematen diena, dagoeneko modu independentean bizi direnei edo modu independentean bizi nahi dutenei (bakarrik nahiz bikotekidearekin) edo desgaitasunen bat edo gaixotasun mentala duten beste pertsona batzuekin. Babes-sistemaren prestazioa dinamikoa eta malgua izango da, eta pertsona bakoitzaren premietara egokituko da.

Honako helburu hauek ditu:

  1. Erabiltzailea etxebizitzan molda dadin ahalbidetzea ikaskuntza erabilgarrien bitartez.

  2. Komunitate-ingurunean gizarteratzen laguntzea, familiarekin, lagunekin, kideekin, bizila-gunekin eta abarrekin pertsonen arteko harreman-sarea sustatuz.

  3. Segurtasun- eta autoestimu-sentimendua handitzea.

  4. Beren etxebizitzan bizimodu independentea egiteko gaitasuna duten pertsonak bizitoki-zerbitzu batean edo egoitza-zerbitzu batean sartzeko aukera saihestea; horretarako, behar diren laguntzak emango zaizkie.

  5. Beren eskubideen erabateko erabilera ahalbidetzea gainerako pertsonekin aukera-berdintasuna izanik.

  6. Bizi-estilo propioa aukeratzeko aukera ematea, bizimodu independente bat izan dezan erraztuz.

  7. Komunitate-ingurunean bizitzaren eremu guztietan bere parte-hartze aktiboa erraztea.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

Informazioa. Jarraipen-balioespena. Bitartekaritza – Bitartekotza. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: estimulaziokoa edo errehabilitaziokoa; hezkuntza-arlokoa; arlo psikosozialekoa. Lagun egite soziala. Tutoretza.

Hartzaileak

Egoera: Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala izanik, eta mendetasun-arriskuan edo -egoeran egonik, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun- gradua onartu zaien pertsonak.

Adina: 18 urte edo gehiago izatea.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Mendetasun aitortua duten pertsonen kasuan, eskaera-dataren aurreko 12 hilabeteetan jarraian EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Premiazkoak

  1. Behar adinako trebetasunak izatea bizimodu independentea garatzeko, betiere behar diren laguntzekin.

  2. Laguntzak behar izatea honako helburu hauetakoren bat edo batzuk egiteko: komunitatean bere bizitza eta gizarteratzea erraztea eta isolatuta gera dadin saihestea; etxebizitzan, eta/edo komunitatearen, hezkuntzaren edo lanaren ingurunean modu autonomoan molda dadin laguntzea edo ahalbidetzea.

  3. Laguntza ematen denean eta laguntzaz baliatzen den bitartean etxebizitza egokia izatea bere erabilera pertsonalerako, edozein titulupean, prekarioa izan ezik.

Baterako ordainketa

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.

Arreta goiztiarrerako esku-hartze sozialeko zerbitzua

Definizioa eta helburua

Honako hau hartzen da arreta goiztiartzat: 0-6 urteko haurrei, familiari eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa, ikuspegi sanitario, sozial eta hezkuntza-arlokotik begiratuta helburutzat nahasmenduak dauzkaten haurrek beren garapenean agertzen dituzten, edo horiek pairatzeko arriskua duten, premia iragankor edo iraunkorrei albait lasterren eta modu integralean erantzutea duena.

Arreta goiztiarrak honako helburu hauei erantzuten die:

  1. Gabeziak edo eskasiak haurraren osotasun globalean dituen ondorioak murriztea.

  2. Bigarren mailako edo nahaste bati edo arrisku handiko egoera bati lotutako gabeziak edo eskasiak ager daitezen saihestea edo murriztea.

  3. Haurraren garapena optimizatzea, ahal den neurrian.

  4. Konpentsatzeko, oztopoak ezabatzeko eta premia espezifikoetara egokitzeko beharrezkoak diren mekanismoak sartzea.

  5. Familiaren eta haurra bizi den ingurunearen premiak eta eskariak kontuan hartzea eta betetzea.

Jardun horiek, diziplinarteko izaera duen eta osasun-, hezkuntza- eta gizarte-eremuko profesionalez osatuta dagoen Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak planifikatzen ditu (AGBL), eta Esku-hartze Lantaldeek (AGEL) garatzen dituzte.

Prestazioak

Gizarte-zerbitzuenak

  • Informazioa.
  • Orientabidea.
  • Balioespen espezializatua eta jarraipen-balioespena.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku hartzea:
  • Lagun egite soziala.

Osasunari eta hezkuntzari lotuta

Informazioa. Diagnostikoa. Balioespena. Orientabidea. Esku-hartzea.

Hartzaileak

Egoera: Garapenaren nahasteak dituzten edo nahaste horiek izateko arriskua duten pertsonak.

Adina: 6 urteko edo hortik beherako pertsonak.

Lortzeko baldintzak

Administraziokoak

Diagnostikatuta izatea garapenaren nahaste fisikoa, psikikoa edo zentzu- menezkoa, edo nahaste hori izateko arriskuan egotea, prematuritatea, sortzetiko asalduak, entzefalopatiak, atzerapen psikomotorra edo bestelako kausak direla medio.

Premiazkoak

Arreta goiztiarreko zerbitzuak behar izatea Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeak (AGBT) ezarritako balioespen teknikoaren arabera.

Argibide gehiagorako, jarri dagokizun oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin harremanetan.