Arautegia

Inprimatu

lrailaren 9ko 2/1986 LEGEGINTZA-DEKRETOA, Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarren Atalari idazkeea berri bat emanez, Europako Elkaeteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezko Otsailaren 19ko 2/1986 Legean ohartemandakearen arauera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 2049
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1986/09/09
  • Argitaratze-data: 1986/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Jaurlaritzak, Bezeroen Araudiari buruzko 10/ 1981 Legearen hogeita zazpigarren Atalari idazkera berri bat ematen dion Irailaren 9ko 2/1986 Legegintza-Dekretoa, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko onartzeari buruzko oinarriak jar tzeko Otsailaren 19ko 2/ 1986 Legean ohartemandakoaren arauera onartu duela jakinarazten zaie Euskal Herriko herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekreto honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Otsailaren 19ko 2/1986 Legeak, bertan dauden Oinarri-Arauen atalkako idazkiak ontzat ematezko Lege-indarreko Legegintza-Dekretoak emateko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari. Oinarri-Arau horiek Elkarte-Legepidetzaren arauak dira. Bestalde, Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legeak, hogeita zazpigarren Atalean ohartematen duen Bezeroen gaietarako Aholkuraritza-Batzordea, Egaripenalorrari datxezkion gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen eta Ardualaritxaren zuduen ordezkariek eta bai bezeroenek ere osatuko dutela ezartzen du. Helburu horrekin, Europako Elkarteek, Europako Batzordearen 1973.eko Irailaren 25eko Erabakiz, bezeroen aholku-ordezkotza araupetu zuten eta horren ardura, bezeroen erakundeei (elkarteak eta koperatibak), familia-erakundeei, sindikatoei eta egaripeneko aituei eman zieten. Hildo honetan, ekonomia eta lanbide-zuduen ordezkotza eta Arduralaritzarena ez da benetan finkatzen (alor horretakoak Egaripeneko aitu gisa sartzea izango litzateke ahalbide bakarra). Horren ondorioz, Elkate-mailan lehentasunez, bezerogo-alorren eta beraien menpe daudenen eskuhartzea da ezarri dena. Aurrekoa, ekonomia eta lanbide-zuduek zenbait ordezkotza izatearen kaltetan gabe ulertu behar izango da, baina ordezkotza hori gure legeek finkatzen dutena baino mugatu eta aldagarriagoa izango da beti. Horren ondorioz, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak, 1986.eko Irailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Azaroaren 18ko 10/ 1981 Legearen hogeita zazpigarren atalaren Iehenengo idazatia, honako era honetan gelditzen da idatzita: «Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren baitan aholkularitzarako Batzorde bat sortaraziko da, Legea onartu eta urtebeteko epearen barruan; eta Batzorde hori, egaripenari eta bereziki, bezero, gizarte eta familiaalorrei datxezkien zuduen ordezkariek osatuko dute». AZKEN ERABAKIA Legegintza-Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra. Gasteizen, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.