Arautegia

Inprimatu

338/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2927
  • Xedapen-zk.: 338
  • Xedapen-data: 2013/04/22
  • Argitaratze-data: 2013/06/27

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    1588/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 4koak, Ile-apainketako eta -kosmetikako Teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du 629/1995 Errege Dekretuak, apirilaren 21ekoak, ezartzen zuen Ile-apainketako Teknikari tituluaren erregulazioa.

    Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8.2. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

    Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuaren babesean.

    Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barnean hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Ile-apainketa eta -kosmetika.

Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-3b.

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da ilea zaintzea eta txukuntzea eta eskuetako eta oinetako estetikaz eta gizonen estilismoaz arduratzea, baita kosmetikoak saltzea eta zerbitzuak merkaturatzea, betiere kalitateko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko protokoloak beteta.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Ile-apainketako materiala jasotzea, biltegiratzea eta banatzea, bere kontsumoa eta stocka kontrolatuta.

    2. Bezeroari arreta eskaintzea prozesuaren fase guztietan, ezarritako prozedurak aplikatuta.

    3. Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera egiaztatzea, behaketa-bitartekoak erabilita.

    4. Instalazioa prestatzea eta doitzea, erabiltzeko baldintza egokietan edukita.

    5. Ilean forma-aldaketa iraunkorrak egitea, ezarritako zehaztapenak jarraituta.

    6. Ile-zurtoina tindatzea eta dekoloratzea, kosmetikoak, teknikak eta prozedurak hautatuta.

    7. Ilearen luzera aldatzea, erremintak, osagarriak eta lanabesak hautatuta, teknika eta mozketen arabera.

    8. Orrazkerak eta orrazkera bilduak egitea, ile-protesiekin edo gabe, pertsonalizatuta eta bezeroaren beharrei egokituta.

    9. Manikura eta pedikura teknikak aplikatzea, eskuak, oinak eta azazkalak edertzeko eta zaintzeko.

    10. Gizonen ile-apainketa eta bizargintza teknikak egitea, bezeroen eskakizunak eta beharrak identifikatuta.

    11. Bezeroei zaintzei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzea, ile-apainketako prozesuen azken emaitza bermatzeko.

    12. Irudi pertsonaleko enpresa baten arloan produktuak eta zerbitzuak sustatzea eta saltzea.

    1. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, «bizialdi osoko ikaskuntzarako» dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

    2. Dagokion konpetentziaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta garatzea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.

    3. Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.

    4. Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.

    5. Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

    6. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea.

    7. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

    8. Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Ile-apainketa. IMP119_2 (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0347_2: Ile-analisia egitea, lan teknikoetako protokoloak diseinatzeko, eta ile-zaintza estetikoak aplikatzea.

      UC0058_1: Tresneria prestatzea eta ilea eta buruko ile-larrua garbitzea eta txukuntzea.

      UC0348_2: Ilearen kolore-aldaketa totalak edo partzialak egitea.

      UC0349_2: Ilearen forma aldi baterako aldatzea, orraztea eta/edo biltzea.

      UC0350_2: Ilean forma-aldaketa iraunkorrak egitea.

      UC0351_2: Ilea moztea eta bizarra eta bibotea atontzea eta moztea.

      UC0352_2: Irudi pertsonalerako produktuak eta zerbitzuak aholkatzea eta saltzea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioa:

    1. Esku-oinen estetika-zainketak. IMP121_2 (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0356_2: Eskuetako eta oinetako zerbitzu estetikoetako bezeroei arreta ematea, segurtasun, higiene eta osasuneko baldintzetan.

      UC0357_2: Azazkalak zaintzeko eta edertzeko teknika estetikoak aplikatzea.

      UC0359_2: Eskuetako eta oinetako tratamendu estetikoak egitea.

  1. Lanbide-irudi Titulu hau duten pertsonek gizarte-erabilerako ile-apainketako prozesuetara zuzentzen diren irudi pertsonaleko enpresetan egiten dute lan, eta honako zereginak beteko dituzte: zerbitzuak egitea, merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea. Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio-maila bereko, txikiagoko edo handiagoko beste pertsonekin lan-taldeak osatuta.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Ile-apaintzailea.

    Bizargina.

    Ilea koloratzeko teknikaria.

    Ilearen forma aldatzeko teknikaria.

    Ilea mozteko teknikaria.

    Ile-eranskinetako teknikaria.

    Manikurako teknikaria.

    Pedikurako teknikaria.

    Sektoreko enpresetako merkataritzako agente teknikaria.

    Ile-apainketako enpresetako harreragilea.

    Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

Heziketa-zikloaren irakasgaietan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Ile-apainketako materialak sailkatzea eta, horretarako, haien propietateak eta manipulatzeko eta kontserbatzeko baldintza egokiak identifikatzea, materialak jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.

    2. Erabiltzaileari arreta emateko ezarritako arauak interpretatzea eta ile-apainketako prozesuen faseak aztertzea, harrera egiten denetik agurtzera arte.

    3. Ilearen eta buruko ile-larruaren ezaugarriak eta beharrak identifikatzea, horien egoera egiaztatzeko behaketa-bitartekoak eta -teknikak erabilita.

    4. Bitartekoak, produktuak eta tresneria hautatzea, eta horien ezaugarriak aztertzea, lanpostua prestatzeko eta egokitzeko.

    5. Instalazioak eta tresneria higienizatzea, eta garbitzeko eta desinfektatzeko metodoak justifikatzea, lanpostua eta instalazioak prestatzeko eta egokitzeko.

    6. Ilea lisatzeko eta kizkurtzeko eragiketa teknikoak aplikatzea, eta beharrezko tresnak eta kosmetikoak ezagutu eta hautatzea, ilean forma-aldaketa iraunkorrak egiteko.

    7. Kolorea aldatzeko teknikak aplikatzea, ile-zurtoina tindatzeko eta dekoloratzeko ezarritako prozedurari jarraituta.

    8. Ilea mozteko erremintak eta lanabesak erabiltzea, eta teknikak estiloekin erlazionatzea, ilearen luzera aldatzeko.

    9. Tresneria, lanabesak eta osagarriak maneiatzea, eta teknikak gizarte-ekintzekin eta estiloekin erlazionatzea, orrazkerak eta orrazkera bilduak egiteko.

    10. Ile-protesiak hautatzea eta horiek jartzeko teknikak justifikatzea, orrazkerak eta orrazkera bilduak egiteko.

    11. Eskuak, oinak eta azazkalak edertzeko eta zaintzeko, manikura eta pedikurako eragiketa teknikoak egitea, eta eragiketa horiek gauzatzeko protokoloak justifikatzea.

    12. Gizonen ile-apainketako zerbitzuaren prozedurak integratzea, eta zerbitzu motak, faseak eta metodoak aztertzea, gizonen ile-apainketako eta bizargintzako teknikak egiteko.

    1. Aholkularitzako teknikak aplikatzea, eta azken emaitza hobetzen duten faktoreak aztertzea, zaintzei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzeko.

    2. Kosmetiko egokiak hautatzea, larruazalaren beharren arabera, zaintzei, kosmetikoei eta ohitura osasungarriei buruz informatzeko.

    3. Publizitate-teknikak, salmenta-eragiketak eta merchandising-eragiketak identifikatzea, eta, horretarako, merkatuaren ezaugarriak eta eskariak baloratzea, irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta saltzeko.

    4. Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

    5. Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

    6. Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

    7. Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta; prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

    8. Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen-arriskuak eta lanekoak aztertzea eta haien sorburuekin erlazionatzea, hartuko diren prebentzio-neurriak funtsatzeko eta dagozkien protokoloak aplikatzeko, norberaren, besteen, ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

    9. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aztertzea eta aplikatzea.

    10. Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    11. Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen pertsonaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

    12. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Orrazkerak eta orrazkera bilduak.

    2. Ilea koloratzea.

    3. Ile-apainketarako kosmetika.

    4. Ilea mozteko teknikak.

    5. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak.

    6. Gizonen ile-apainketa eta estilismoa.

    7. Ilearen analisia.

    8. Eskuetako eta oinetako estetika.

    9. Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak.

    10. Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta.

    11. Ingeles teknikoa.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren titulua izateak honakoak ahalbidetzen ditu:

  1. Erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, proba bidez edo berariazko ikastaro bat gaindituta, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles Teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jasotzen da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuan ezarritako Ile-apainketako eta -kosmetikako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Ile-apainketako teknikari laguntzailea, Ile-apainketa eta estetika adarra

  2. Apirilaren 21eko 629/1995 Errege Dekretuan ezarritako Ile-apainketako teknikari tituluak azaroaren 4ko 1588/2011 Errege Dekretuan ezarritako Ile-apainketako eta -kosmetikako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren baliokideak izango diren lanbide-erantzukizunak gauzatzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

APIRILAREN 22KO 338/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

(Ikus .PDF)

APIRILAREN 22KO 338/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. Lanbide-modulua: Orrazkerak eta orrazkera-bilduak.

    Kodea: 0842.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 198 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Orrazkera edo orrazkera bildu mota hautatzen du, ilearen ezaugarriak eta erabiltzailearen morfologia lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Obalo motak eta siluetak orrazkera egokiarekin lotu ditu.

        2. Orrazkera bildu motak analisi morfologikoarekin eta ile-azterketarekin lotu ditu.

        3. Ilearen ezaugarriak eta orrazkerarekin duten lotura bereizi ditu.

        4. Beste faktore batzuek (hala nola mozketa motak, aldaketek, eta estiloek) orrazkeraren hautespenean duten eragina identifikatu du.

        5. Gertakari eta zirkunstantzia motaren arabera, obalo motaren arabera eta ilearen luzeraren arabera sailkatu ditu orrazkerak.

        6. Orrazkera bilduetako formak eta joerak ezarri ditu.

        7. Orrazkeretako eta orrazkera bilduetako joerak zehazteko metodoak aplikatu ditu, dokumentu-iturrien bidez.

        8. Erabiltzaileen beharrak eta eskariak aztertzeko metodoak identifikatu ditu.

        9. Orrazteko eta orrazkera bilduak egiteko prozesuetarako proposamenak diseinatu ditu.

      2. Lan-eremua prestatzen du, eta, eginkizun horretan, beharrezko bitartekoak ezaugarritzen ditu eta lan-eremua mantentzeko jarraibideak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Beroa sortzen duten aparatuak prozesuaren arabera hautatu ditu.

        2. Erabilitako erremintak eta lanabesak ezaugarritu ditu.

        3. Lortu nahi den efektuaren araberako moldeak hautatu ditu.

        4. Aparatuak, lanabesak eta osagarriak mantentzeko jarraibideak ezarri ditu.

        5. Apaingarrien eta bestelako osagarrien erabilera justifikatu du.

        6. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

        7. Erabili ondoren, lanabesak garbitzeko jarraibideei jarraitu die.

        8. Apain-mahaian eta lan-eremuan beharrezko baliabideak jarri ditu.

      3. Ilea garbitu eta egokitu du, kosmetikoak ile motaren arabera hautatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Burua garbitzeko konketaren eta besaulkiaren eskakizunak identifikatu ditu.

        2. Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea burua garbitzeko konketan.

        3. Kosmetikoak manipulatzeko jarraibideei jarraitu die.

        4. Ile-higienean, erabiltzailearen eta profesionalaren jarrera ergonomikoak justifikatu ditu.

        5. Aplikazio faseak eta jarraibideak ezarri ditu.

        6. Ilea eta buruko ile-larrua garbitzeko masaje-maniobrak egin ditu.

        7. Ilearen ezaugarrien arabera hautatu ditu kosmetikoak.

        8. Ondoren egin beharreko zerbitzuaren arabera zehaztu du ilea egokitzeko modua.

        9. Ile-higienean, teknika osagarriak eta sentsorialak aplikatu ditu.

      4. Ilearen orrazkerak eta akaberak egiten ditu, eta espero den azken emaitzarekin lotzen ditu horretarako teknikak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Orrazkeraren arabera zehaztu ditu aurreko eragiketak eta ilearen partizioak.

        2. Orrazkeraren forma aldatzeko tekniken ezaugarriak finkatu ditu.

        3. Beroa sortzen duten aparatuen parametroak hautatu ditu.

        4. Orrazkera motaren arabera hautatu du ilea lehortzeko teknika.

        5. Eraztunak eta ur-uhinak egiteko prozedura ezarri du.

        6. Erruloen muntaiak egin ditu markatzeko.

        7. Orrazkera egiteko teknika osagarriak eta lagungarriak erabiltzea justifikatu du.

        8. Orrazteko eragiketen sekuentzia egin du.

        9. Akabera-teknikak eta orrazkera mota lotu ditu.

      5. Orrazkera bilduak egiten ditu, eta espero den azken emaitzarekin lotzen ditu horretarako teknikak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Orrazkera bilduarekin lotzen diren aurreko eragiketak egin ditu.

        2. Erremintak, produktuak eta osagarriak hautatu ditu.

        3. Txirikordak egiteko teknikak bereizi ditu.

        4. Bilduak, eraztunak, bihurrituak eta begiztak egiteko moduak ezarri ditu.

        5. Ile-eranskinak hautatzeko parametroak ezarri ditu, orrazkera bilduaren estiloa kontuan izanik.

        6. Orrazkera bildua egitean ile-eranskinak egokitu ditu.

        7. Orrazkera bildua egiteko tekniken konbinazioa justifikatu du.

        8. Orrazkera bilduari eusteko metodoak lanabes eta erreminta egokiekin lotu ditu.

        9. Estiloa indartzeko faktore gisa elementu osagarriak erabiltzea justifikatu du.

      6. Ileordeak eta ile-luzapenak jartzen ditu, eskakizunak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ileorde motak eta horiek egokitzeko moduak ezaugarritu ditu.

        2. Erabiltzailearen behar pertsonalen eta sozialen araberako ileordeen aukeraketa justifikatu du.

        3. Ileordeak behar bezala egokitu ditu.

        4. Ile-luzapen motak finkatze-teknikaren arabera bereizi ditu.

        5. Ile-luzapenak ilean finkatu ditu.

        6. Ile-luzapenak kendu ditu.

        7. Ile-protesiak mantentzeko zaintzak ezarri ditu.

      7. Orrazkera eta orrazkera bildua mantentzeko jarraibideak zehazten ditu, optimizatzeko protokoloak hautatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Orrazkera eta orrazkera bildua mantentzeko oinarrizko teknikak ezarri ditu.

        2. Beharrezko mantentze-kosmetikoak hautatu ditu.

        3. Kontserbaziorako lanabesak identifikatu ditu.

        4. Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak identifikatu ditu.

        5. Apaingarriak kontserbatzeko eta mantentzeko metodoak justifikatu ditu.

        6. Orrazkeraren eta orrazkera bilduaren mantentzea optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Orrazkera eta orrazkera bildua hautatzea.

        Aurpegiko eta gorputzeko analisi morfologikoaren eta orrazkeren eta orrazkera bilduen arteko lotura ezartzea.

        Ilearen ezaugarriak eta orrazkerarekin duten lotura bereiztea.

        Beste faktore batzuek, hala nola mozketa motak, aldaketek, eta estiloek orrazkeraren hautespenean duten eragina identifikatzea.

        Gertakari eta zirkunstantzia motaren arabera, obalo motaren arabera eta ilearen luzeraren arabera sailkatzea orrazkerak.

        Estilo eta joeren eta orrazkeren eta orrazkera bilduen arteko lotura ezartzea.

        Orrazkeretako eta orrazkera bilduetako joerak zehazteko metodoak aplikatzea, dokumentu-iturrien bidez.

        Orrazkera bilduen formak eta joerak identifikatzea.

        Erabiltzaileen beharrak eta eskariak aztertzeko metodoak identifikatzea.

        Lanak prestatzea eta beharrezko baliabideak ezaugarritzea.

        Erabiltzailearen beharrak eta eskariak hautematea.

        Orrazkerako eta orrazkera bilduko proposamenak egitea.

        Estilo eta joeren eta orrazkeren eta orrazkera bilduen arteko lotura ezartzea.

        Aurpegiko eta gorputzeko analisi morfologikoaren teknikak, orrazkerekin eta orrazkera bilduekin lotuta.

        Ilearen morfologia: ile motak eta formak. Orrazkeran eragina duten faktoreak. Ezaugarriak: kalitatea, lodiera, kantitatea, banaketa, mota, luzera, kolorea, ezarpena eta propietateak, besteak beste. Orrazkeran eragina duten beste faktore batzuk: mozketa mota, ile-zurtoineko asaldurak, estilo pertsonala.

        Orrazkera motak. Sailkapena. Ezaugarriak: obaloaren, gertakariaren eta zirkunstantzia pertsonalen eta gizarte- eta lan-zirkunstantzien arabera, ilearen mozketa eta luzeraren arabera besteak beste.

        Orrazkera bildu motak eta formak. Sailkapena. Ezaugarriak: bilduaren kokapenaren arabera (goian, behean eta tartean), erabilitako teknikaren arabera, estiloaren arabera (klasikoak eta egungoak) eta gizarte-ekitaldiaren arabera (ezkongaia, amabitxia, eta abar). Orrazkera erdi-bildua (formak eta joerak).

        Estiloak eta joerak, orrazkerekin eta orrazkera bilduekin lotuta.

        Dokumentu-iturrien analisia: aldizkari teknikoak, argazkiak, laginak, book-ak, informatika-bitartekoak. web orriak. Zinemaren eta telebistaren eragina.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Txukuntasuna eta doitasuna zaintzea datuak sartzean eta txostenak egitean.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa izatea.

      2. Lan-eremua prestatzea.

        Beroa sortzen duten aparatuak prozesuaren arabera hautatzea.

        Orrazkeretan eta orrazkera bilduetan erabiltzen diren lanabesak eta erremintak identifikatzea.

        Lortu nahi den efektuaren arabera hautatzea moldeak.

        Apaingarriak eta bestelako osagarriak hautatzea.

        Lan-eremua antolatzea: bitartekoak eta materialak apain-mahaian eta ile-apainketako altzari osagarrian banatzea.

        Prozesuekin lotzen diren lanabesen eta aparatuen higiene eta desinfekzioko teknikak aplikatzea.

        Erabili ondoren, lanabesak garbitzeko jarraibideei jarraitzea.

        Ilea egokitzea eta higieneaz arduratzea.

        Tresneria termikoa. Motak: eskuko eta kaskoko ile-lehorgailuak, ilekizkurgailuak eta lisaburdinak, besteak beste. Sailkapena. Ezaugarriak, ondorioak ile-zuntzean, eta indikazioak. Mantentze-teknikak.

        Tresnak eta erremintak. Motak: moldeak (erruloak eta bigudiak), euste-elementuak (pintzak, pikak eta ile-orratzak) eta orrazteko lanabesak (orraziak, ile-eskuilak). Ezaugarriak, fabrikazio-materiala eta indikazioak. Mantentze-teknikak.

        Orrazkera bilduetarako eta orrazkeretarako osagarriak. Motak eta ezaugarriak: apain-orraziak, loreak, bitxiak, buruko zapiak, burukoak eta kapelak.

        Babes-materialak: oihalak, kapak eta eskularruak.

        Kosmetikoak. Ile-egokitzaileak, ehundura-emaileak, finkagarriak, distirak. Manipulazio-jarraibideak eta indikazioak.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen legeriarekiko eta araudiarekiko errespetua.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

      3. Ilea egokitzea eta higieneaz arduratzea.

        Burua garbitzeko konketa eta besaulkia prestatzea ile-higienerako.

        Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea burua garbitzeko konketan.

        Prozesuarekin lotzen diren ile-ezaugarriak identifikatzea.

        Ilea egokitzeko eta higieneaz arduratzeko kosmetikoak hautatzea, ile motaren eta ondorengo tekniken arabera.

        Kosmetikoak manipulatzeko jarraibideak identifikatzea.

        Ile-higienean, erabiltzailearen eta profesionalaren jarrera ergonomikoak deskribatzea.

        Ilea egokitzearen eta higienearen faseak eta aplikazioa identifikatzea.

        Ilea eta buruko ile-larrua garbitzeko masaje-maniobrak egitea.

        Ondoren egin beharreko zerbitzuaren araberako ilea egokitzeko modua aplikatzea.

        Ile-higienean, teknika osagarriak eta sentsorialak aplikatu ditu.

        Ile-higienerako espazioa. Altzariak. Buru garbitzeko konketa eta besaulkia: ezaugarriak, higienea eta mantentze-lanak. Produktuak eta lentzeria kokatzeko eta jasotzeko irizpideak.

        Lentzeria hautatzeko irizpideak. Ile-higienean erabiltzailearen eta profesionalaren jarrera anatomikoak.

        Ilea garbitzeko prozesua. Aurreko eragiketak.

        Ilea egokitzeko eta higieneaz arduratzeko kosmetikoak hautatzeko irizpideak, ile motaren eta ondorengo tekniken arabera. Kosmetikoen eta materialaren indikazioak eta manipulazio-jarraibideak.

        Garbitzeko teknikaren funtsezko oinarriak: aplikazio-jarraibideak eta faseak. Ura garbitzeko prozesuan: emaria eta tenperatura.

        Higiene-prozesuan ile-masajea aplikatzeko teknikak: parametroak, intentsitatea, erritmoa, eremua eta denbora. Zikinkeriaren emultsioa errazten duten mugimenduak.

        Ilea egokitzeko teknikak. Kosmetikoen eta baliabideen aukeraketa zehazten duten faktoreak.

        Teknika osagarriak: deskribapena eta aplikazio-jarraibideak. Masajearen eta olio esentzialen erabileraren bidez erlaxatzea.

        Ile-higienea historian.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Ile-higienean eta -egokitzean indarrean dagoen legeriarekiko eta araudiarekiko errespetua.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

      4. Orrazkerak eta ile-akaberak egitea:

        Erabiltzailea prestatzea, kokatzea eta babestea apain-mahaian.

        Orrazkeraren arabera zehaztea aurreko eragiketak eta ilearen partizioak.

        Beroa sortzeko aparatuak eta ilea lehortzeko eta markatzeko teknikak hautatzea, orrazkera motaren arabera.

        Ilea lehortzeko eta markatzeko teknikak egitea, orrazkera motaren arabera.

        Eraztunak eta ur-uhinak egitea.

        Markatzea egiteko erruloekin muntaiak egitea.

        Orrazkera egiteko teknika osagarriak eta lagungarriak konbinatzea.

        Orrazkera motaren araberako akabera-teknikak egitea. Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedura.

        Orrazkera-eragiketen sekuentziak betetzea.

        Orrazkeraren aurreko eragiketak: partizioak eta kosmetiko babesleak eta orrazkera erraztuko dutenak. Hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak.

        Bero bidez forma aldatzeko teknikak: ezaugarriak eta gauzatzeko prozedura: deskribapena, sekuentziazioa eta egiteko modua. Moldeatze eta lisatze termikoak. Ilea lehortzeko aparatuak eta tresnak hautatzeko irizpideak. Parametroak: tenperatura, norabidea, hasiera-zona, ile sortaren lodiera, bolumena zurtoinean eta bolumena puntetan, besteak beste.

        Hezetasun bidez forma aldatzeko teknikak: ur-moldeatzeak (eraztunak eta ur-uhinak). Ezaugarriak eta gauzatzeko prozedura.

        Forma molde bidez aldatzeko teknikak. Markatzearen teknika.

        Orrazteko teknika osagarriak. Motak (orraztea, kardatzea eta uhinak, besteak beste).

        Orrazkerarekin lotzen diren teknikak. Motak (krepea, irabiatzea, leuntzea eta abar).

        Orrazkera batean eragina duten elementuak. Orrazkera-prozesua prestatzeko jarraibide nagusiak.

        Akabera-teknikak: busti-efektua, lakatua eta naturala, besteak beste.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Txukuntasunez jartzea produktuak orrazkerak eta akaberak egitean.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

      5. Orrazkera bilduak egitea.

        Orrazkera bilduarekin lotzen diren aurreko eragiketak eta partizioak egitea.

        Erremintak, produktuak eta osagarriak hautatzea eta orrazkera bildua egiteko teknikak bereiztea.

        Orrazkera bilduak egitea: txirikordak (ile-zurtoinekoak, muturrak, ziria, gurutzatuak, eta abar), ile-bilduak, kokak, eraztunak, bihurrituak, gurutzatuak, lumatuak, begiztak, orrazkera bildu italiarra eta mototsak.

        Ile-eranskinak hautatzea, orrazkera bilduaren estiloaren arabera.

        Ile-eranskinak jartzea orrazkera bilduak egitean.

        Orrazkera bilduari eusteko metodoak lanabes eta erreminta egokiekin lotzea.

        Orrazkera bilduak egiteko teknika-konbinazioak egitea.

        Elementu osagarriak jartzea, estiloa indartzeko faktore gisa.

        Aurreko eragiketak: partizioak. Ilea prestatzea: hautatzeko eta gauzatzeko irizpideak.

        Orrazkera bilduak egiteko oinarrizko teknikak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Txirikordak: motak (zurtoinekoak, muturrak, ziriak, gurutzatuak), ezaugarriak eta egiteko modua. Bilduak eta kokak: deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Begiztak eta eraztunak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Bihurrituak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Gurutzatuak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua. Lumatuak: motak, deskribapena, ezaugarriak eta egiteko modua.

        Orrazkera bildu batean eragina duten elementuak. Orrazkera bildua prestatzeko jarraibide orokorrak. Ainguratzeko puntuak.

        Ile-eranskinak: motak, aplikatzeko protokoloak eta orrazkera bildurako egokitzapena.

        Orrazkera bildu italiarra eta mototsak.

        Orrazkera bildua finkatzeko teknika, tresna bidez, josita, apaingarriekin eta ile-eranskinekin, besteak beste.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzekiko egokitzapena eta ulermena zaintzea.

      6. Ileordeak eta ile-luzapenak jartzea.

        Ileorde motak eta horiek egokitzeko moduak identifikatzea.

        Erabiltzailearen behar pertsonalen eta sozialen arabera aukeratzea ileordeak.

        Ileorde motak jartzea eta egokitzea.

        Ile-luzapen motak identifikatzea, horiek finkatzeko teknikaren arabera.

        Ile-luzapenak ileetara finkatzeko eta kentzeko teknikak egitea.

        Ile-protesiak mantentzeko zaintzak egitea.

        Ileordeak. Ileorde motak. Sintetikoak, naturalak, osoak, partzialak, emakumezkoentzakoak, gizonezkoentzakoak, tindatuak, tratatu gabeko ilekoak, luzeak eta motzak. Behar pertsonalen eta sozialen arabera hautatzeko irizpideak eta indikazioak. Garezurrerako egokitzapena: itsatsita, josita, apain-orrazi bidez ainguratua, pintzak. Ileordeak jartzeko metodoak.

        Ile-luzapenak. Ile-luzapenak aurkezteko formak. Ezaugarriak eta motak, finkatzeko teknikaren arabera: soldatuak (keratina-loturak, silikona bidezkoak eta ultrasoinu bidezkoak), josiak, itsasgarriekin lotuak, txirikordatuta eta korapilatua, besteak beste. Aurreko prozedurak, partizioak eta kokapena. Teknika alternatiboak: rastak eta kordoiak. Ile-luzapenak ezabatzeko teknikak.

        Ile-protesiak mantentzea eta zaintzak egitea.

        Ileordeak eta ile-luzapenak jartzeko tekniken arloan indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatzea.

        Egindako zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

      7. Orrazkera eta orrazkera bildua mantentzeko jarraibideak zehaztea.

        Orrazkera eta orrazkera bildua mantentzeko oinarrizko teknikak hautatzea (eraztun hutsak, kardatzea eta orraztea).

        Beharrezko mantentze-kosmetikoak hautatzea.

        Orrazkeretan eta orrazkera bilduetan erabiltzen diren lanabesak identifikatzea, horien kontserbaziorako.

        Orrazkeraren iraupena aldatzen duten faktoreak identifikatzea.

        Apaingarriak kontserbatzeko eta mantentzeko metodoak identifikatzea.

        Orrazkera bildua desegin eta gero, ileko hondakinak kentzea.

        Apaingarriak eta bestelako tresnak kontserbatzeko eta mantentzeko teknikak egitea.

        Aldi baterako aldaketa-prozesuen kalitatea kontrolatzea eta ebaluatzea.

        Orrazkeraren eta orrazkera bilduaren mantentzea optimizatzeko neurriak hartzea.

        Orrazkera mantentzeko oinarrizko teknikak. Jarraitu beharreko jarraibideak eta motak: eraztun hutsak, kardatzea eta orraztea.

        Orrazkeraren eta orrazkera bilduaren iraupena gehitzeko kosmetikoak.

        Mantentze-lanetan erabiltzen diren tresnak. Ezaugarriak eta erabiltzeko modua.

        Orrazkeraren eta orrazkera bilduaren iraupena aldatzen duten faktoreak.

        Aldi baterako aldaketa-prozesuen kalitatea kontrolatzeko eta ebaluatzeko metodoak.

        Egindako zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

        Ilea aldi baterako aldatzearekin lotzen diren lanei edo produktuei buruzko ezagutzak areagotzeko interesa izatea.

  2. Lanbide-modulua: Ilea koloratzea.

    Kodea: 0843.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 198 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ilea koloratzearen bidezko aldaketak proposatzen ditu, eta planteatutako estiloekin eta eskariekin lotzen du ilearen egoera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilearen kolore naturalaren tonalitate-eskala identifikatu du.

        2. Kolore-zerrendan ilearen kolorearen tonalitatea eta distirak bereizi ditu.

        3. Kolorea aldatzeko prozesua baldintzatzen duten alderdiak identifikatu ditu.

        4. Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera aztertu du.

        5. Lortutako datuak fitxa teknikoan erregistratu ditu.

        6. Prozesuan ilearen kolorea eta izan diren aldaketen eragina ezagutu du.

        7. Kolore-aldaketen motak bereizi ditu.

        8. Ilea koloratzearen arloko moda-joerak identifikatu ditu.

        9. Kolorazioa aldatzea proposatzeko, bezeroaren eskariak/beharrak identifikatu ditu.

      2. Ile-tinduak aplikatzeko prozesua prest jartzen du, eta produktua prestatzeko bitartekoen eta eragiketen aukeraketa justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilearen kolorea aldatzeko beharrezko lanabesak, materialak eta tresneria ezagutu du.

        2. Kolorea aldatzeko kosmetikoen hautespena justifikatu du.

        3. Ilearen ezaugarrien araberako produktu oxidatzailearen aukeraketa justifikatu du.

        4. Oxidatzailearen diluziorako kalkulu bolumetrikoak egin ditu, betiere beharren arabera.

        5. Ilea aldatzeko kosmetikoen nahasketa egin du.

        6. Kosmetikoak prestatzean eta manipulatzean segurtasun- eta higiene-baldintzak ezarri ditu.

        7. Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko metodoak aplikatzean, hautespen-irizpideak finkatu ditu.

      3. Koloratzearen eta dekoloratzearen aurreko neurriak eta teknikak aplikatzen ditu, aplikatu beharreko protokoloa aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzailea eta profesionala eroso kokatzeko eta babesteko neurriak zehaztu ditu.

        2. Tinduarekiko tolerantziaren proba aplikatzea justifikatu du.

        3. Tolerantzia-proba aplikatzeko jarraibideak identifikatu ditu.

        4. Aurretiazko teknikak zein kasutan aplika daitezkeen zehaztu du.

        5. Hainbat aurretiazko teknika aplikatzeko jarraibideak bereizi ditu.

        6. Aurretiazko tekniken aukeraketa justifikatu du.

        7. Koloratzearen aurretik prestatu du ilea, kolore-finkagarriaren, aurre-pigmentazioaren edo dekapatzearen teknikak aplikatuta.

      4. Ilea koloratzeko eragiketak aplikatzen ditu, lan-prozedura aukeratuta eta justifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aldi baterako koloratzearen eta koloratze erdi-iraunkorraren prozesuen faseak identifikatu ditu.

        2. Aldi baterako koloratzeak eta koloratze erdi-iraunkorrak aplikatzeko jarraibideak bereizi ditu.

        3. Koloratze iraunkor motak kolorea aplikatzeko teknikekin lotu ditu.

        4. Ilearen koloratze iraunkorreko tekniketan egin beharreko urratsak sekuentziatu ditu.

        5. Koloratze partzialeko hainbat teknika mota aplikatu du.

        6. Koloratze-prozesuetako teknika osagarriak bereizi ditu.

        7. Koloratze-prozesua zehazten duten aldagaiak identifikatu ditu.

        8. Hautatutako koloreak eta lortutako emaitzak bat datozen egiaztatu du.

      5. Ilea dekoloratzeko teknikak aplikatzen ditu, lan-prozedura azken emaitzarekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dekoloratzearen funtsak ezarri ditu.

        2. Dekoloratzeko prozesuaren faseak zehaztu ditu.

        3. Dekoloratzeko prozesuan eragina duten aldagaiak ezarri ditu.

        4. Tratamendu-ostean ilea hidratatzeko teknikak identifikatu ditu.

        5. Ile tratatu gabearen gainean eta ile tindatuaren gainean kosmetiko dekoloratzaileak aplikatu ditu.

        6. Dekoloratze-maila eta eraginpean egon beharreko denbora lotu ditu, prozesuaren funtsezko faktore gisa.

        7. Ile sortak egiteko hainbat dekoloratze-teknika erabili du.

        8. Ile-zurtoinetan ukituak egin ditu.

        9. Prekauzio-neurriak eta segurtasun-arauak zehaztu ditu.

      6. Aholkuak emateko jarraibideak ezartzen ditu, zaintzak zehaztuta eta kolorea mantenduta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilearen ezaugarriak eta mantentze-kosmetikoak lotu ditu.

        2. Mantentzeko jarraibideak eta kolorearen iraupena lotu ditu.

        3. Ile dekoloratuak zaintzeko aintzat hartu beharreko prekauzioak identifikatu ditu.

        4. Zerbitzuaren emaitza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

        5. Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera emango duten irizpideak zehaztu ditu.

        6. Bezeroaren gogobetetze-mailari buruzko informazioa lortu du.

    2. Edukiak:

      1. Kolorea aldatzeko proposamena.

        Ilearen kolore naturalaren tonalitate-eskala identifikatzea.

        Ilearen kolorearen tonalitatea eta distirak identifikatzea eta kolore-zerrendan aurkitzea.

        Kolorea aldatzeko prozesua baldintzatzen duten alderdiak identifikatzea.

        Buruko ile-larruaren eta ilearen egoera identifikatzea.

        Lortutako datuekin fitxa teknikoak egitea.

        Kolorea aldatzeko prozesuan, ilearen kolorea eta aldaketen eragina identifikatzea.

        Koloratze-aldaketen motak identifikatzea.

        Ilearen koloratzearen moda-joerak identifikatzea.

        Bezeroaren beharrak eta eskariak hautematea.

        Ilearen kolore naturala: ezaugarriak, tonalitate-eskalak eta distirak.

        Kolorearen teoria, eta kolorazioa aldatzeko prozesuetan duen eragina. Zirkulu kromatikoa. Kolore baten nolakotasunak: tonalitatea, intentsitatea, distira. Tonalitate-eskala, oinarrizko tonalitatea. Kolore-zerrenda. Distirak edo ñabardurak: motak, distiraren garrantzia tindatzean.

        Kolorea aldatzeko prozesua baldintzatzen duten alderdiak: Azterketa estetikoa: begietako kolorearen eta larruazaleko kolorearen eragina, besteak beste. Buruko ile-larruaren ezaugarrien analisia. Ilearen egoeraren azterketa: ilearen hasierako kolorazioa, porositatea, ile urdinen ehunekoa, lodiera eta erresistentzia, kanpoko itxura, aurretik jasandako tratamendu kimikoak, tonalitate-desberdintasunak.

        Ilearen kolorazioa aldatzeko prozesuaren analisia: efektuen iraupenaren araberako analisia (aldi baterakoak, erdi-iraunkorrak eta iraunkorrak), kosmetikoen konposizioaren araberakoa (naturalak eta artifizialak; metalikoak, begetalak eta sintetikoak, besteak beste) eta ile-zurtoinaren gaineko ekintzaren araberakoa (tindatzea eta dekoloratzea).

        Koloratze-estiloak: modaren joerak ilea koloratzean.

        Bezeroaren fitxa.

        Kolorazioa aldatzeko proposamena: beharren, eskarien eta ezaugarri pertsonalen arabera.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Txukuntasuna eta doitasuna zaintzea datuak sartzean eta txostenak egitean.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa izatea.

      2. Aplikatzeko prozesua prest izatea.

        Ilearen kolorea aldatzeko beharrezko lanabesak, materialak eta tresneria hautatzea.

        Kolorea aldatzeko kosmetikoak hautatzea.

        Ilearen ezaugarrien araberako produktu oxidatzailearen aukeraketa justifikatzea.

        Oxidatzailearen diluziorako kalkulu bolumetrikoak egitea, beharren arabera.

        Ilea aldatzeko kosmetikoen nahasketak egitea.

        Kosmetikoak prestatzean eta manipulatzean segurtasun- eta higiene-jarraibideak aplikatzea.

        Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko metodoak aplikatzean, hautespen-irizpideak zehaztea.

        Lanabesak eta materialak: deskribapena, ezaugarriak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

        Kosmetiko dekoloratzailea: produktu oxidatzailearen eta alkalinoaren (azeleratzailearen) hautespenean esku hartzen duten faktoreak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

        Produktu koloratzailea hautatzeko irizpideak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

        Produktu oxidatzailea hautatzeko irizpideak. Prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak.

        Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko metodoak hautatzeko irizpideak. Aplikazio-jarraibideak.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Ilea koloratzeko prozesuetan, garbiketaren, desinfekzioaren eta esterilizazioaren arloan indarrean dagoen legeriarekiko eta araudiarekiko errespetua.

        Txukuntasuna zaintzea produktuak kokatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

      3. Aurretiazko neurriak eta teknikak aplikatzea.

        Erabiltzailea eta profesionala eroso jartzea eta babestea.

        Tinduarekiko tolerantziaren proba aplikatzea.

        Tolerantzia-proba aplikatzeko jarraibideak identifikatzea.

        Aurretiazko teknikak zein kasutan aplika daitezkeen zehaztea.

        Hainbat aurretiazko teknika aplikatzeko jarraibideak bereiztea.

        Aurretiazko tekniken aukeraketa justifikatzea.

        Koloratzearen aurretik prestatzea ilea, kolore-finkagarriaren, aurre-pigmentazioaren edo dekapatzearen teknikak aplikatuta.

        Ilearen kolorea aldatzeko prozesuetako segurtasun-neurriak: bezeroa prestatzeko eta eroso kokatzeko irizpideak. erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak. Segurtasun-neurriak tinduen aplikazioan.

        Tolerantzia-proba: proba egiteko jarraibideak eta irizpideak.

        Koloratze iraunkorraren aurreko teknikak. Lan-prozedura. Arretak. Kolore finkagarriaren teknika: ile urdinetan eta tratamendu gabeko ileetan aplikatzeko jarraibideak. Aurre-pigmentazioko teknika: aplikazio-jarraibideak; ile-urdinen pigmentazioa. Dekapatzeko teknika: aplikatzeko jarraibideak eta arretak.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatza.

        Koloratzeko teknikak pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

      4. Koloratzeko eragiketak aplikatzea.

        Aldi baterako koloratzearen eta koloratze erdi-iraunkorraren prozesuen faseak identifikatzea.

        Aldi baterako koloratzeak eta koloratze erdi-iraunkorrak aplikatzeko jarraibideak bereiztea.

        Koloratze iraunkor motak kolorea aplikatzeko teknikekin lotzea.

        Aldi baterako koloratzea eta koloratze erdi-iraunkorra egitea.

        Ilearen koloratze iraunkorrerako teknikak aplikatzea.

        Koloratze partzialeko hainbat teknika mota aplikatzea.

        Koloratze-prozesuetako teknika osagarriak identifikatzea.

        Koloratze-prozesua zehazten duten aldagaiak identifikatzea.

        Hautatutako kolorea lortutako emaitzarekin egiaztatzea.

        Aldi baterako koloratzeko prozesua eta koloratze erdi-iraunkorreko prozesua. Koloratzaile begetalak, metalikoak eta sintetikoak aplikatzeko teknikak: forma kosmetikoak, prozedura, faseak eta aplikazio-jarraibideak. Tonalitatearen gainean tonalitatea ematen duten koloratzaileak aplikatzeko teknikak.

        Erabateko koloratze iraunkorraren prozesua: prozedura, faseak eta aplikazio-jarraibideak. Aplikazioan esku hartzen duten faktoreak. Teknika osagarriak. Ukituak.

        Koloratze iraunkor partzialaren prozesua: prozedura, faseak eta aplikazio-jarraibideak. Motak: kolore bakarrekoa, kolore bikoa, hiru kolorekoa. Aplikazioan esku hartzen duten faktoreak. Teknika osagarriak: degradatua, nebulosak, ekortzeak eta abar.

        Koloratze-prozesua zehazten duten aldagaiak. Ilearen ezaugarriak, eragin-denbora eta katalizatzaile termikoak eta kimikoak.

        Prozesuaren kontrola.

        Ilea koloratzeko prozesuarekiko interesa.

        Txukuntasuna zaintzea produktuak kokatzean.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

      5. Ilea dekoloratzeko teknikak aplikatzea.

        Dekoloratzearen ondorioak zehaztea.

        Dekoloratzeko prozesuaren faseak identifikatzea.

        Dekoloratzeko prozesuan eragina duten aldagaiak aplikatzea.

        Tratamendu-osteko ilearen hidratazio-teknikak aplikatzea.

        Tratatu gabeko ilearen eta ile tindatuaren gainean kosmetiko dekoloratzaileak aplikatzea.

        Ile sortak egiteko hainbat dekoloratze-teknika erabiltzea.

        Ile-zurtoinetan ukituak egitea.

        Segurtasun- eta prekauzio-neurriak aplikatzea.

        Dekoloratzearen funtsak.

        Dekoloratzeko prozesua zehazten duten aldagaiak edo faktoreak. Katalizatzaileak: bero hezea, lurruna, bero lehorra eta infragorriak. Ile dekoloratua hidratatzeko teknikak.

        Ilea erabat dekoloratzeko teknikak: prozesuaren faseak eta denborak. Tratatu gabeko ileetan eta ile tindatuetan koloratzailea aplikatzeko jarraibideak.

        Ilearen dekolorazio partzialaren teknikak: prozesuaren faseak eta denborak. Burukoarekin, paperarekin, orraziarekin eta abar aplikatzeko jarraibideak.

        Ukituak aplikatzeko prozeduren teknikak.

        Dekoloratzeko arretak eta segurtasun-arauak.

        Dekoloratzeko prozesua kontrolatzea.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzekiko egokitzapena eta ulermena zaintzea.

      6. Kolorean aholku-jarraibideak ezartzea.

        Ilearen ezaugarriak eta mantentze-kosmetikoak lotzea.

        Ile dekoloratuak zaintzeko aintzat hartu beharreko prekauzioak identifikatzea.

        Hainbat baldintzatan edo zerbitzutan aholku-jarraibideak aplikatzea.

        Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera emango duten irizpideak zehaztea.

        Lortutako emaitzak eta bezeroaren gogobetetze-maila ebaluatzeko komunikazio-teknikak aplikatzea.

        Bezeroaren gogobetetze-mailari buruzko informazioa lortzea.

        Ilearen kolorea mantentzeko kosmetika zuzentzailea. Hautatzeko eta manipulatzeko irizpideak.

        Aholkularitza ile dekoloratuaren eta koloratuaren mantentze- eta zaintza-kosmetikoen salmentan.

        Ile dekoloratua zaintzeko eta kolorea mantentzeko jarraibideak.

        Ilea koloratzearen ondoriozko aldaketa-prozesuetan, kalitatea definitzen duten parametroak.

        Bezeroen gogobetetze-maila neurtzeko teknikak.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzak ulertzea eta horietara egokitzea.

  3. Lanbide-modulua: Ile-apainketarako kosmetika.

    Kodea: 0844.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 132 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Kosmetikoak ezaugarritzen ditu, konposizioa eta aurkezpena aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Produktu kosmetikoaren ezaugarriak identifikatu ditu, erregelamentazio tekniko-sanitarioaren arabera.

        2. Kosmetiko baten barne-osagaien funtzioa zehaztu du.

        3. Kosmetikoetan erabilitako substantzien ezaugarriak eta betetzen duten funtzioa lotu ditu.

        4. Kosmetiko baten kanpo-zatia osatzen duten elementuak ezaugarritu ditu.

        5. Etiketek bete beharreko araudia adierazi du.

        6. Kosmetikoaren kanpo-zatiaren garrantzia baloratu du, kontsumitzaileari informazioa emateko bitarteko gisa.

      2. Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzen ditu, elaborazio-prozedurak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Produktu kosmetikoak prestatzeko erabilitako laborategiko tresneria eta materiala identifikatu du.

        2. Kosmetikoak lantzeko oinarrizko eragiketak egin ditu: pisuaren eta bolumenaren neurketak.

        3. Produktu kosmetikoak prestatzean aplikatu beharreko higiene eta asepsiako neurriak zehaztu ditu.

        4. Konposizio kuantitatiboaren eta kualitatiboaren arteko aldea ezarri du.

        5. Forma kosmetikoak ezaugarritu ditu.

        6. Prestatu beharreko kosmetiko motaren araberako elaborazio-jarraibideak zehaztu ditu.

        7. Kosmetiko sinpleak prestatu ditu, lehengai, material eta tresneria egokiak erabilita.

        8. Erabilitako laborategiko materiala garbitzeko eta jartzeko jarraibideak bete ditu.

      3. Kosmetikoak hautatzen ditu, eta horien ezaugarriak ile-apainketako prozesu teknikoarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ile-apainketako establezimendu batean erabiltzen diren kosmetiko motak bereizi ditu.

        2. Xanpu baten akzio-mekanismoa eta haren osagai aktiboak lotu ditu.

        3. Ile-egokitzaile baten konposizioa ile-zuntzean sortzen dituen eraginekin lotu du.

        4. Ile-zuntzean babesleek sortzen dituzten eraginak zehaztu ditu.

        5. Ilearen forma aldi baterako aldatzeko prozesuetan, ile-zuntzean gertatzen diren transformazioak ezarri ditu.

        6. Ilearen aldaketa iraunkorreko prozesuaren berariazko kosmetikoen aplikazioa eta bertan sortzen diren aldaketa kimikoak lotu ditu.

        7. Kolorea aldatzeko kosmetikoen osagaiak eta ile-zurtoinean duten akzioa identifikatu ditu.

        8. Ile-apainketako establezimenduetan erabili ohi diren ile-aldaketetarako kosmetikoak ezagutu ditu.

        9. Prozesu tekniko bakoitzean kosmetiko egokia hautatzearen garrantzia baloratu du.

      4. Ile-apainketako teknika osagarrietarako kosmetikoak identifikatzen ditu, eta horien konposizioa eraginekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Manikurarako eta pedikurarako kosmetikoak identifikatu ditu.

        2. Printzipio aktiboak akzioaren mekanismoarekin lotu ditu.

        3. Forma kosmetikoa eta hura aplikatzeko modua lotu ditu.

        4. Prozesuaren fase bakoitzerako kosmetiko egokia hautatu du.

        5. Ile-apainketako establezimenduetan bizarra egiteko prozesuan erabilitako kosmetikoak zehaztu ditu.

        6. Bizargintzako tekniketan erabilitako kosmetiko bakoitzaren akzioa ezarri du, haren printzipio aktiboen arabera.

        7. Bezeroaren ezaugarrien araberako kosmetiko egokia hautatu du.

        8. Babeserako eta tratamendurako gizonentzako kosmetika identifikatu du.

      5. Kosmetikoak manipulatzen eta biltegiratzen ditu, kontserbazio-baldintza ezin hobeak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kosmetikoetan sarrien asaldurak sorrarazten dituzten arrazoiak eta faktoreak antzeman ditu.

        2. Produktu kosmetikoen konposizioko asaldurak produktu horien ezaugarri organoleptikoetan sortzen diren aldaketekin lotu ditu.

        3. Produktu kosmetikoen zuzeneko kontserbazioa bermatzeko biltegiratze-baldintza ezin hobeak identifikatu ditu.

        4. Aplikatzekoak diren higiene- eta osasun-baldintza egokiak bermatuko dituzten produktu kosmetikoak manipulatzeko jarraibide zuzenak zehaztu ditu.

        5. Produktu kosmetikoak oker manipulatzearen ondorioak aztertu ditu.

        6. Poluitutako eta/edo aldatutako produktu kosmetikoak biltzeko jarraibideak aplikatu ditu, indarrean dagoen araudia eta ingurumena errespetatuta.

      6. Kosmetikoen salmentaren jarraibideak aplikatzen ditu, haien ezaugarriei, funtzioei eta ondorioei buruz informatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ile-apainketarako kosmetikoen linea komertzialak identifikatu ditu.

        2. Jendearentzat salgai dauden kosmetikoen eta erabilera profesionaleko kosmetikoen arteko desberdintasunak ezarri ditu.

        3. Ile-apainketarako kosmetikoen salmentako establezimenduak zehaztu ditu.

        4. Kosmetikoen ondorioei eta aplikazioari buruzko informazio-fitxak egin ditu.

        5. Aholku profesionala eta kosmetikoen salmenta-zerbitzuaren hobekuntza lotu ditu.

        6. Ile-apainketako berrikuntza-produktuak etengabe eguneratuta mantentzearen garrantzia zehaztu du.

        7. Ile-apainketako berrikuntza kosmetikoei buruzko informazioa lortzeko bitartekoak erabili ditu.

    2. Edukiak:

      1. Ile-apainketarako kosmetikoak ezaugarritzea.

        Kosmetikoaren erregelamentazio tekniko-sanitarioa identifikatzea.

        Kosmetiko baten osagaiak sailkatzea.

        Kosmetiko baten formulazioan erabiltzen diren eszipienteak, gehigarriak eta zuzentzaileak identifikatzea.

        Eszipiente motak identifikatzea.

        Gehien erabiltzen diren printzipio aktiboak sailkatzea, haien eraginari eta egiten duten ekintzari erreparatuta.

        Kosmetiko baten barruko eta kanpoko zatia bereiztea.

        Produktu kosmetikoen etiketetan jasotzen den informazioa interpretatzea.

        Produktu kosmetikoa. Kosmetikoaren eta sendagaiaren arteko desberdintasuna. Produktu kosmetikoen erregelamentazio tekniko-sanitarioa.

        Kosmetiko baten zatiak:

        Barruko zatia. Kosmetikoaren osagaiak: printzipio aktiboa, eszipientea edo bitartekoa, gehigarriak (kontserbatzaileak, koloratzaileak eta lurrinak) eta zuzentzaileak. Horietako bakoitzaren eginkizunak.

        Kanpoko zatia. Ontzia, kartoia eta erabilera-orria. Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa. Kosmetikoetan debekatutako edo mugatutako substantziak. Etiketatzea: baldintzak. Sinboloak (PAO). Bete beharreko arauak. INCI kodea edo nomenklatura. Produktu kosmetikoetako etiketetan edo erabilera-orrietan jasoarazi beharko diren zehaztapenak.

        Kosmetikoetan sarritan erabiltzen diren substantziak. Ur motak: desionizatua eta destilatua. Tentsioaktiboak, pH-aldatzaileak («pH» eta «azido-basea» kontzeptuak). Neutralizazioko, oxidazio-murrizketako eta polimerizazioko erreakzioak. Hezegarriak, biskositate-aldatzaileak, besteak beste. Ur oxigenatua, dekoloratzaile gisa.

        Oinarri kosmetiko ona eskuratzearen garrantzia baloratzea, jardun profesional serioa eta arduratsua egiteko.

        Kosmetologiaren arloko aurrerapen zientifikoetan eta teknikoetan eguneratuta egoteko interesa izatea.

        Kontsumitzailearentzat kosmetikoaren kanpoko zatiaren garrantzia baloratzea.

        Kosmetikoen legeria errespetatzea, ikuspuntu profesionaletik.

      2. Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzea.

        Produktu kosmetikoak prestatzeko oinarrizko eragiketa fisiko-kimikoetan behar diren materialak eta tresneria erabiltzea.

        Kosmetikoak lantzeko oinarrizko eragiketak egitea: pisuaren eta bolumenaren neurketak.

        Produktu kosmetikoak prestatzean, norbera babesteko, garbiketako, higieneko eta materiala biltegiratzeko neurriak aplikatzea.

        Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa bereiztea.

        Forma kosmetikoak ezaugarritzea.

        Prestatu beharreko kosmetiko motaren araberako elaborazio-jarraibideak zehaztea.

        Kosmetikoak prestatzean oinarrizko jarraibideak interpretatzea.

        Kosmetiko sinpleak prestatzea, lehengai, material eta tresneria egokiak erabilita.

        Tentsioaktiboak portaera ionikoaren arabera sailkatzea.

        Emultsio motak aztertzea.

        Ile-apainketarako laborategi kosmetikoa: lanabesak, materialak eta tresneria. Lehengaiak. Laborategi kosmetikoko materialaren garbiketa, higienea, asepsia eta biltegiratze-lanak eta norbera babesteko neurriak. Kosmetikoak prestatzeko oinarrizko eragiketak: solidoen neurketak, likidoen neurketak, pH-ko balioen zehaztapena, eta nahasteko eta bereizteko metodoak.

        Formula kosmetikoa: kontzentrazioaren adierazpena. Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa. Forma kosmetikoak. Motak eta ezaugarriak.

        Sistema monofasikoak eta polifasikoak: disoluzioak (ezaugarriak, propietateak, kontzentrazioaren adierazpena), lozioak, sakabanatzeak, esekidurak, emultsioak, gelak, aerosolak, aparrak. Hautsak. Barrak edo stickak. Dosi bakarreko ontziak.

        Ile-apainketarako produktu kosmetikoak prestatzeko jarraibideak. Formula kosmetikoaren analisia. Faseak. Modus operandi. Osagaien ezaugarriak. Azken produktua baloratzeko irizpideak: ezaugarri organoleptikoak, fisikoak (gantzutasuna, sendotasuna) eta kimikoak (pH).

        Ingurumena babesteko interesa izatea.

        Zorroztasunez eta doitasunez lantzea kosmetikoak.

        Ile-kosmetikako ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

      3. Ile-apainketako prozesu teknikoetarako kosmetikoak hautatzea.

        Ile-apainketan erabiltzen diren kosmetiko motak bereiztea.

        Xanpua formulatzean tentsioaktiboen zeregina identifikatzea.

        Xanpu motak sailkatzea, haien forma kosmetikoari eta helburu duten erabilerari erreparatuta.

        Ilearen narriaduran eragina duten faktoreak identifikatzea.

        Ile-egokitzaile baten konposizioa ile-zuntzean sortzen dituen eraginekin lotzea.

        Ile-zuntzean babesleek sortzen dituzten eraginak zehaztea.

        Ilearen aldi baterako forma-aldaketako prozesuetan ile-zuntzak jasaten dituen aldaketak behatzea eta deskribatzea.

        Murrizteko eta neutralizatzeko faseetan erabilitako kosmetikoek forma-aldaketa iraunkorrean egindako prozesu kimiko-fisikoak identifikatzea eta bereiztea.

        Ilea koloratzean erabiltzen diren produktu kosmetikoen osaera eta ile-zuntzean duten akzioa identifikatzea.

        Ilearen tratamenduetarako kosmetiko egokien motak bereiztea eta aztertzea.

        Kosmetikoak, forma kosmetikoaren arabera eta helburu duten erabileraren arabera.

        Ilearen higienerako kosmetikoak. Konposizioa, jardun-mekanismoak. Ilearen eta buruko ile-larruaren zikinkeria: ilearen eta buruko ile-larruaren zikinkeriaren jatorria. Xanpu baten formulazioa. Jardun-mekanismoak. Xanpu motak.

        Kosmetiko ile-egokitzaileak. Ile-keratinaren narriaduraren kausa nagusiak. Osaera. Jardun-mekanismoa. Formulazioa eta forma kosmetikoak.

        Ilea babesten duten kosmetikoak. Aplikatzeko modua, efektuak, jardun-mekanismoak eta hautespen-irizpidea.

        Ilearen aldi baterako aldaketarako edo aldaketa iraunkorrerako kosmetikoak. Aldaketa iraunkorraren aurrekari historikoak. Funtsa zientifikoa, konposizioa, jarduteko modua, motak eta hautespen-irizpideak. Orrazkera errazten duten finkagarriak eta kosmetikoak. Kosmetiko murriztaileak eta neutralizatzaileak (aktibo kosmetikoak, jarduteko moduak, legeria). Kosmetiko bereziak. Kosmetiko osagarriak. Ilearen forma-aldaketa iraunkorraren prozesuaren protokoloa.

        Ilearen kolorea aldatzeko kosmetikoak. Datu historikoak. Ile-koloratzaile motak: aldi baterakoak, erdi-iraunkorrak, iraunkorrak eta dekoloratzaileak. Horietako bakoitzaren konposizioa, jardun-mekanismoa, hautespen-irizpideak, aurkezpen-formak eta erabilera-arretak. Kolore-aldaketan eragina duten prozesuetan esku hartzen duten konposatuak: ur oxigenatua: («oxidazio-murrizketa» kontzeptua, redox erreakzioak). Diluzioak eta nahasketak, arretak, kontserbazioa eta biltegiratzea. Amoniakoa. Kolore-aldaketarekin lotzen diren beste teknika batzuk: aurretiazko kolore-finkagarria, aurrepigmentazioa eta dekapatzea.

        Ile-asalduretarako kosmetikoak. Seborrea, pitiarisia, alopezia eta abar tratatzeko kosmetikoen konposizioa. Jardun-mekanismoak, efektuak eta aplikatzeko modua.

        Ile-apainketako prozesu teknikoetarako kosmetikoak hautatzeko irizpideak.

        Merkatuan agertzen diren ilerako produktu kosmetikoei buruzko informazioa lortzeko kezka.

        Prozesu tekniko bakoitzean produktu kosmetiko egokienak hautatzeko interesa.

        Kosmetikoetako bakoitzeko alde onak eta alde txarrak ezagutzeko interesa.

      4. Ile-apainketako teknika osagarrietarako kosmetikoak.

        Manikurarako eta pedikurarako kosmetikoak eta horien ezaugarriak eta osagaiak bereiztea eta aztertzea.

        Manikurako eta pedikurako prozesuetako printzipio aktiboak akzio-mekanismoarekin lotzea.

        Manikurako eta pedikurako prozesuetan, forma kosmetikoa aplikazio-moduarekin lotzea.

        Eskuak eta oinak zaintzeko erabiltzen diren kosmetikoak sailkatzea. Kosmetiko horietan erabiltzen diren printzipio aktibo berrienak eta horien jardunmekanismoak ezagutzea.

        Manikurako eta pedikurako prozesuaren fase bakoitzean kosmetikorik egokiena hautatzea.

        Bizarra egiteko prozesuaren aurretik, unean eta ondoren erabiltzen diren produktuak sailkatzea eta identifikatzea.

        Bizarra egiteko gehien erabiltzen diren printzipio aktiboak bereiztea eta aztertzea.

        Ile-apainketako establezimenduetan, bizarra egiteko prozesuan erabilitako kosmetikoak hautatzea.

        Kosmetiko multzo bakoitzaren ezaugarri kimikoak identifikatzea.

        Bezeroaren ezaugarrien araberako kosmetiko egokia hautatzea.

        Babeserako eta tratamendurako gizonentzako kosmetika identifikatzea.

        Manikurako eta pedikurako kosmetikoak. Eskuak eta azazkalak garbitzeko kosmetikoak (esmalte-kentzekoa, zuritzaileak eta azazkaletako orban-kentzekoa), kutikularen tratamendurako kosmetikoak, azazkalen masajerako produktuak, azazkal-gogortzaileak eta oinarriak. Azazkalak apaintzeko kosmetikoak, lehortzeko produktuak, eskuak eta oinak babesteko eta zaintzeko kosmetikoak. Gogorguneak tratatzeko kosmetikoak.

        Manikurako eta pedikurako kosmetikoen ezaugarriak. Konposizioa, forma kosmetikoak, hautespen-irizpideak, jardun-mekanismoak, xedea eta erabiltzeko modua.

        Bizarra egiteko kosmetikoak. Motak: aurrekoak, unekoak eta ondorengoak.

        Bizarra egitea eta horretarako teknikak: bizar-egite hezea eta lehorra.

        Bizarra egiteko kosmetikoen ezaugarriak. After-shave, bizarra egiteko uneko eta bizarra egin aurreko prestakinen eta bizar-egite hezerako kosmetikoen konposizioa, hautespen-irizpideak eta forma kosmetikoak, jardun-mekanismoak, xedea eta erabiltzeko modua.

        Gizonentzako kosmetika. Babesa eta tratamendua.

        Eskuen zaintza baloratzea, irudi pertsonalaren garrantzizko zati gisa.

        Higiene- eta prebentzio-arauak errespetatzea, gaixotasunen transmisioa saihesteko.

        Kosmetikak bizarra egiteko eta oinak zaintzeko duen garrantziaz jabetzea.

      5. Kosmetikoak manipulatzea eta biltegiratzea.

        Prestakin kosmetikoen egonkortasunean eragina duten faktore fisikoen, kimikoen eta biologikoen faktoreak identifikatzea.

        Produktu aldatuetan aldaketa organoleptikoak identifikatzea.

        Produktu kosmetikoen zuzeneko kontserbaziorako biltegiratze-baldintza ezin hobeak identifikatzea.

        Produktu kosmetikoak behar bezala biltegiratzeko eta kontserbatzeko jarraibideak aplikatzea.

        Kosmetikoak higiene- eta osasun-baldintza egokietan manipulatu eta erabiltzeko estrategiak aplikatzea, arriskuei eta gaixotasun profesionalei aurrea hartzeko, eta kutsadura saihesteko helburuarekin.

        Kosmetikoen aurkako erreakzioak agertzen direnean jarduteko protokoloak aplikatzea.

        Kosmetiko poluituak eta aldatuak biltzean ingurumen-babesari buruz indarrean dagoen araudia aplikatzea.

        Egonkortasun kosmetikoa. Aldaketa kosmetikoak sortzen dituzten eragileak. Ohikoenak diren aldaketa motak (disoluzioen egonkortasuna, esekidurak, emultsioak eta solidoak). Estankotasun-probak.

        Kontserbatzeko eta biltegiratzeko teknikak: poluzio mikrobiologikoa.

        Manipulatzeko eta aplikatzeko teknikak. Kosmetikoen manipulazioarekin eta aplikazioarekin lotzen diren aldaketak.

        Kosmetikoen biltegiko baldintzak (tenperatura, hezetasuna, argia, aireztapena, antolamendua, altzariak eta abar).

        Produktu kosmetiko poluituak eta aldatuak biltegiratzeko eta biltzeko araudia.

        Kosmetikoen aurkako erreakzioak: kausak, ondorioak, prebentzioa eta jarduteko modua.

        Kosmetikoen manipulazioarekin lotzen diren lanbide-gaixotasunak. Prebentzioa.

        Ile-produktuen biltegiratze zuzenean erantzukizunez jardutea.

        Talde-lana errespetatzea.

        Kosmetiko poluituak eta aldatuak biltzeari buruzko araudia betetzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

      6. Ile-apainketako kosmetikoak saltzeko jarraibideak aplikatzea.

        Ile-apainketarako kosmetikoen linea komertzialak identifikatzea.

        Jendearentzat salgai dauden kosmetikoak eta profesionalentzako kosmetikoak bereiztea.

        Kosmetikoen ondorioei eta aplikazioari buruzko informazio-fitxak egitea.

        Saltzeko teknikak aplikatzea eta bezero motara egokitzea.

        Aholkularitza profesional egokirako jardun-protokoloak diseinatzea.

        Ile-apainketarako kosmetikorik berritzaileenei buruzko informazioa lortzea.

        Ile-apainketarako kosmetikoen linea komertzialak.

        Jendearentzat salgai dauden kosmetikoak eta profesionalentzako kosmetikoak. Aldeak eta antzekotasunak.

        Ile-apainketarako kosmetikoak saltzen dituzten establezimenduak, hala nola frankiziak, profesionalentzako banatzaileak edo hipermerkatuak.

        Ile-apainketako establezimenduetan erabiltzen diren aholkularitza kosmetikoko eta salmentako teknikak.

        Ile-apainketarako kosmetikoetako berrikuntzak. Informazio-iturriak, esate baterako aldizkari profesionalak, etxe komertzialen txostenak, kosmetikoen aplikazioetako erakustaldi teknikoak eta abar.

        Norberaren interes profesionalen eta bezeroen interesen arteko jarrera orekatua.

        Kosmetikoen inguruko informazioaren aurrean batez ere publizitatearen aurrean jarrera kritikoa izateko interesa.

        Kosmetologiaren arloko azken aurrerapen zientifikoak eta teknikoak ezagutzeko interesa: eguneratze profesionala.

  4. Lanbide-modulua: Ilea mozteko teknikak.

    Kodea: 0845.

    Maila: 2.º.

    Iraupena: 189 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Laneko zona prestatzen du, baliabideak, lanabesak eta erremintak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prozesurako beharrezko lanabesak eta erremintak ezaugarritu ditu.

        2. Guraizeen, labanen eta ilea mozteko makinen oinarrizko ereduak hautatu ditu.

        3. Profesionalarentzako babes- eta segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

        4. Jarrera-higiene zuzenerako jarraibideak ezarri ditu.

        5. Ilea mozteko lentzeria eta tresna osagarriak hautatu ditu.

        6. Erremintak eta tresnak mantentzeko eta higienea zaintzeko protokoloak aplikatu ditu.

        7. Tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia jarraitu du.

      2. Ilea mozteko teknikak ezaugarritzen ditu, lortu nahi den ikus-efektuarekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilea mozteko teknikaren eta estiloaren arteko aldeak identifikatu ditu.

        2. Ilearen mozketa zuzenaren, desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren eta puntak ateratzearen teknikak, besteak beste, ezaugarritu ditu.

        3. Teknika bakoitzean erabilitako tresnak zehaztu ditu.

        4. Teknika bakoitzerako mozketa-lineak ezarri ditu.

        5. Ilea moztearen faseak sekuentziatu ditu.

        6. Aplikazio-zonak zehaztu ditu.

        7. Mozte desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren eta puntak ateratzearen teknikak, besteak beste, egiteko prozedurak hautatu ditu.

        8. Teknika bakoitza definitzen duten parametroak eta lortzen diren efektuak lotu ditu.

      3. Ilearen mozketak proposatzen ditu, erabiltzailearen ezaugarri morfologikoak eta pertsonalak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mozketan eragina duten Ilearen ezaugarriak eta aldaketak identifikatu ditu.

        2. Erabiltzaileen eskariak eta beharrak hautemateko jarraibideak ezarri ditu.

        3. Aurpegiko eta gorputzeko proportzioak ilearen luzeraren aldaketarekin lotu ditu.

        4. Proposatutako mozketa-estiloari buruzko irudiak eta argazkiak hautatu ditu.

        5. Zirriborro baten elementuak identifikatu ditu.

        6. Mozketa-proposamenerako zirriborro grafikoak egin ditu.

        7. Ilea mozteko diseinuak egiteko informatika-aplikazioak erabili ditu.

      4. Ilea guraizez mozten du, eta ilearen ezaugarriekin eta mozketa-estiloarekin lotzen du teknika.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Guraizea maneiatzeko eta eusteko jarraibideak ezarri ditu.

        2. Guraize-mugimenduak linea motarekin lotu ditu.

        3. Ilea egokitzearen aurreko teknikak egin ditu.

        4. Ilea moztu aurreko ilearen partizioak zehaztu ditu.

        5. Ilea mozteko parametroak ezarri ditu.

        6. Gidako ile sortaren garrantzia baloratu du.

        7. Ezarritako ordenan sekuentziatu du mozketa.

        8. Guraizez moztean ezarritako prozedurak aplikatu ditu.

      5. Ilea labanaz mozten du, eta ilea mozteko estiloarekin lotzen du metodoa.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilea labanaz moztearen eta guraizez moztearen arteko desberdintasunak ezarri ditu.

        2. Labana maneiatzeko jarraibideak ezarri ditu.

        3. Xafla muntatu eta desmontatu du.

        4. Ilea labanaz mozteko sekzioak eta lineak ezarri ditu.

        5. Labanaren inklinazio-angelua eta lortu nahi den efektua lotu ditu.

        6. Jardun-sekuentzia ezarri du.

        7. Labana maneiatzean aintzat hartu beharreko arretak zehaztu ditu.

        8. Labana bidez mozteko prozedurak aplikatu ditu.

      6. Ilea makinarekin mozten du, eta ilearen ezaugarriekin eta mozketa-estiloarekin lotzen du teknika.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilea mozteko makina maneiatzeko jarraibideak ezarri ditu.

        2. Ilean lortu nahi den luzeraren arabera hautatu ditu osagarriak eta lanabesak.

        3. Osagaiak eta osagarriak muntatu eta desmuntatu ditu.

        4. Ilea mozteko makinaren egoera egiaztatu du.

        5. Ilea egokitzeko teknikak egin ditu.

        6. Ilea makina bidez mozteko ordena ezarri du.

        7. Ilea makina bidez moztean ezarritako prozedurak aplikatu ditu.

        8. Ingeradak profilatu ditu eta mozketa amaitzeko beste teknika batzuk egin ditu.

      7. Ilea mozteko estiloak egiten ditu, eta beharrezko teknikak eta erremintak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilea mozteko estiloak ezaugarritu ditu.

        2. Ilea mozteko estiloa erabiltzailearen ezaugarrien aurretiazko analisira egokitu du.

        3. Ilea mozteko proposatutako estiloa ile-apainketako beste teknika batzuekin (kolorea eta forma aldatzearekin, adibidez) lotu du.

        4. Beharren arabera hautatu ditu kosmetikoak eta erremintak.

        5. Azken emaitzaren arabera hautatu ditu teknikak.

        6. Ilea mozteko estilo bakoitzerako ezarritako prozedurak aplikatu ditu.

        7. Ile-mozketaren amaierarako teknikak aplikatu ditu.

        8. Azken emaitza baloratu du.

        9. Lan-jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izan du.

    2. Edukiak:

      1. Lanpostua prestatzea.

        Guraizeen, labanen eta ilea mozteko makinen oinarrizko ereduak hautatzea.

        Profesionala eta lanpostua prestatzea.

        Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak aplikatzea.

        Jarrera-higiene zuzenerako jarraibideak aplikatzea.

        Ilea mozteko lentzeria eta tresna osagarriak hautatzea.

        Erremintak eta tresnak mantentzeko eta higienea zaintzeko protokoloak aplikatzea.

        Tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia jarraitzea.

        Ilea mozteko tresnak eta erremintak: ezaugarriak, motak, maneiua, funtzioak, materialak, zatiak, osagarriak (orraziak eta ile-eskuilak, guraizeak, labanak eta ilea mozteko eskuzko makinak eta makina elektrikoak), zatiak eta osagarriak.

        Profesionala eta lanpostua: erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak. Jarrera-higienea.

        Ilea mozteko lentzeria eta tresna osagarriak. Lanpostuan tresnak eta erremintak banatzeko irizpideak: mozteko geruzak, pesak dituen lepokoa, lainoztatzeak eta pintzak, besteak beste.

        Ilea moztean erabiltzen diren lanabesak, aparatuak eta erremintak desinfektatzeko eta higienea zaintzeko neurriak hautatzeko irizpideak. Mantentze-lanak: erremintak zorroztea, koipeztatzea eta babestea.

        Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko araudia.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Ilea moztean erabili ohi diren lanabesak zaintzeko, mantentzeko eta desinfektatzeko erantzukizunez jardutea.

      2. Ilea mozteko teknikak ezaugarritzea.

        Ilearen mozketa zuzenaren, desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren eta puntak ateratzearen teknikak, besteak beste, identifikatzea.

        Teknika bakoitzean erabilitako tresnak hautatzea.

        Teknika bakoitzerako ilea mozteko lineak hautatzea.

        Ilea moztearen faseak sekuentziatzea.

        Aplikazio-zonak identifikatzea.

        Mozte desfilatuaren, horzdunaren, bakanketaren eta puntak ateratzearen teknikak, besteak beste, egiteko prozedurak hautatzea.

        Teknika bakoitza definitzen duten parametroak lortutako efektuekin identifikatzea.

        Ilea mozteko teknikak lortu nahi diren efektuekin lotzea.

        Ilea mozteko teknikak ezaugarritzen dituzten parametroak. Ilea mozteko linea. Ilea mozteko tekniken, moten eta estiloen arteko aldeak.

        Ilearen mozketa zuzenaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

        Ilearen mozketa desfilatuaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

        Ilearen mozketa horzdunaren teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

        Ilearen bakanketa edo hustuketa bidezko teknika: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

        Puntak ateratzearen teknikak: erabilitako tresnak eta egiteko modua.

        Ikus-efektuak. Efektuak sortzen dituzten parametroak: bolumena, luzera, pisua, dentsitatea eta simetria.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      3. Ilea mozteko proposamena.

        Mozketan eragina duten ilearen ezaugarriak eta aldaketak identifikatzea.

        Erabiltzaileen eskariak eta beharrak hautemateko jarraibideak zehaztea.

        Aurpegiko eta gorputzeko proportzioak ilearen luzeraren aldaketarekin lotzea.

        Proposatutako mozketa-estiloaren araberako orrazkeren irudiak eta argazkiak hautatzea.

        Zirriborro baten elementuak identifikatzea.

        Mozketa-proposamenerako zirriborro grafikoak egitea.

        Ilea mozteko diseinuak egiteko informatika-aplikazioak erabiltzea.

        Ilearen eta buruko ile-larruaren analisia. Ilea mozteko tekniketan eragina duten ilearen eta buruko ile-larruaren ezaugarriak eta aldaketak: forma, lodiera, erori naturala, banaketa, dentsitatea, sortze-angelua, sortze-norabidea, luzera, kolorea eta propietate fisikoak, besteak beste.

        Aurpegiaren eta gorputzaren analisi morfologikoa. Buruaren proportzioak eta geometria morfologikoa: aurpegiaren bisaia zuzentzea, ilearen luzera aldatuta. Psikomorfologia eta visagismoa. Garondoko, garezurreko eta buruko beste mota bateko elementuek mozketan duten eragina. Gorputzeko proportzioak eta horien eragina ilearen luzeraren aldaketa hautatzean.

        Bezeroen eskakizunak eta premiak aztertzea. Ezaugarri pertsonalak.

        Moztea eta ilearen luzera aldatzea: proposamenak. Diseinuaren elementuak. Zirriborroak eta ilea mozteko teknikek duten lotura. Luzeraren aldaketen diseinua, informatika-programen bidez. Hedabideen eragina. Zirriborroak, irudiak eta argazkiak.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      4. Ilea guraizez moztea.

        Guraizea maneiatzeko eta eusteko jarraibideak zehaztea, eta linea motarekin lotzea.

        Ilea egokitzeko aurretiazko teknikak gauzatzea.

        Ilea moztu aurreko ilearen partizioak zehaztea.

        Ilea mozteko parametroak zehaztea.

        Gidako ile sorta erabiltzea.

        Ilea mozteko lanak sekuentziatzea, ezarritako ordenan.

        Ilea guraizez moztean ezarritako prozedurak aplikatzea.

        Guraizea erabiltzeko teknika. Guraizea eusteko moduak eta mugimendu motak: zuzena, puntak aterata, hustua, deskargatua eta lumatua, besteak beste.

        Ilea guraizez moztu aurreko eragiketak: garbitzea, ile-nahaspilak askatzea eta kosmetikoak. Ilearen banaketa edo partizioak. Aplikazio-jarraibideak.

        Gauzatze-protokoloa. Parametroak. Sekzioak, lineak, proiekzio-angelua, inklinazio-maila, buruaren kokapena, hatzen kokapena eta espazio-erreferentziak, besteak beste. Gidako ile sorta: luzeraren patroia, norabidea, gidako ile sortaren mota. Ilea guraizez mozteko teknika hautatzeko irizpideak. Ilea guraizez mozteko moduak: trinkoa, geruza degradatuetan, geruza gehituetan, geruza uniformeetan. Ilea guraizez moztearen ordena eta sekuentziazioa.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      5. Ilea labanaz moztea.

        Labana maneiatzeko jarraibideak zehaztea.

        Xafla muntatzea eta desmuntatzea.

        Ilea labanaz mozteko sekzioak eta lineak egitea.

        Labanaren inklinazio-angelua identifikatzea eta lortu nahi den efektuarekin lotzea.

        Jardun-sekuentzia zehaztea.

        Labana maneiatzean aintzat hartu beharreko arretak aplikatzea.

        Labana bidez mozteko prozedurak aplikatzea.

        Labana erabiltzeko teknika. Eusteko teknika. Babes-neurriak. Labanaz eta guraizez moztearen arteko aldeak.

        Ilea labanaz mozteko lanak. Xafla: erdi-osoa edo erdi-hutsa, mozteko eta bakantzeko osoa, bakantzeko hutsa, mozteko. Moztearen aurreko teknikak: garbitzea, ile-nahaspilak askatzea eta kosmetikoak. Ilearen banaketa edo partizioak. Aplikazio-jarraibideak.

        Ilea labanaz mozteko protokoloa. Parametroak. Sekzioak, lineak, proiekzio-angelua, inklinazio-maila, buruaren kokapena, eta hatzen kokapena, besteak beste. Ilea labanaz mozteko teknika hautatzeko irizpideak. Ilea labanaz mozteko ordena, arretak eta sekuentziazioa.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      6. Ilea makinaz moztea.

        Ilea mozteko makina maneiatzeko jarraibideak zehaztea.

        Ilean lortu nahi den luzeraren arabera hautatzea osagarriak eta lanabesak.

        Osagaiak eta osagarriak muntatzea eta desmuntatzea.

        Ilea mozteko makinaren egoera baloratzea.

        Ilea egokitzeko teknikak egitea.

        Ilea makinaz moztean ezarritako prozedurak aplikatzea.

        Ingeradak profilatzea eta amaitzeko beste teknika batzuk egitea.

        Ilea mozteko makina erabiltzeko teknika: eusteko eta maneiatzeko modua.

        Ilea makinaz mozteko lanak. Osagarriak hautatzeko irizpideak. Moztearen aurreko teknikak: garbitzea, ile-nahaspilak askatzea eta kosmetikoak. Ilearen banaketa edo partizioak. Aplikazio-jarraibideak.

        Gauzatze-protokoloa. Egiteko parametroak: norabidea, ilearen luzera, erremintaren kokapena. Ilea makinaz mozteko moduak: larru arras moztea, garondoa eta ile-zangoa degradatzea, koadratzea, linea zuzeneko marrazketa. Ilea makinaz moztearen ordena eta sekuentziazioa. Ingeradak profilatzea.

        Ilea makinaz moztearen ordena baloratzea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      7. Ilea mozteko estiloak egitea:

        Ilea mozteko estiloak identifikatzea.

        Aurrez egindako analisiaren arabera ilea mozteko estiloa hautatzea.

        Ilea mozteko proposatutako estiloa ile-apainketako beste teknika batzuekin lotzea (kolorea eta forma aldatzearekin, adibidez).

        Kosmetikoak eta erremintak beharren arabera hautatzea.

        Azken emaitzaren arabera hautatzea teknikak.

        Ilea mozteko estilo bakoitzerako ezarritako prozedurak egitea.

        Ilea moztearen amaierako teknikak egitea.

        Azken emaitza baloratzea.

        Ilea mozteko estiloen ezaugarriak: konfigurazioaren edo geometriaren oinarriaren arabera. Erabilitako teknikaren arabera. Aldien edo bilakaera historikoaren arabera.

        Tekniken koordinazioa. Kosmetikoak eta erremintak hautatzeko irizpideak. Proposatutako estiloa egiteko teknikak integratzeko irizpideak. Teknikak koordinatzeko irizpideak, hala nola akabera, kolorea eta forma.

        Ilea mozteko estilo estandarizatuak gauzatzeko prozesua. Ilea mozteko protokolo pertsonalizatuak. Faseak, sekuentziazioa eta egiteko modua. Ile-mozketa pertsonalizaturako analisitik lortutako datuak interpretatzeko teknikak. Ile-mozketa amaitzeko teknikak. Ile-mozketa egiaztatzeko parametroak.

        Lan-jarduerak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

  5. Lanbide-modulua: Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak.

    Kodea: 0846.

    Maila: 2.º.

    Iraupena: 168 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrerako metodoak ezaugarritzen ditu, prozesuaren garapena aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilearen forma-aldaketa iraunkorren faseak identifikatu ditu.

        2. Historian erabilitako izurtze iraunkorreko prozedurak gaur egungoekin alderatu ditu.

        3. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrek ilean dituzten ondorioak ezagutu ditu.

        4. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak egiteko metodoak bereizi ditu, ile-bilduaren, moldearen eta kosmetikoen arabera.

        5. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak egiteko metodoen alde onak eta txarrak justifikatu ditu.

        6. Aplikazioan kontraindikazioak ezarri ditu.

      2. Prozedura pertsonalizatzen du, ilearen analisia eta planteatutako eskariak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen eskakizunak identifikatu ditu.

        2. Teknika horietan eragina duten ilearen ezaugarri fisikoak eta kimikoak zehaztu ditu.

        3. Ile-apainketako beste prozesu batzuek (tindatzeak eta dekoloratzeak, besteak beste) teknikaren aukeraketan duten eragina zehaztu du.

        4. Ilearen eta buruko ile-larruaren aldaketak identifikatu ditu.

        5. Daturik garrantzitsuenak fitxa teknikoan erregistratu ditu.

        6. Lan-prozedura pertsonalizatuak diseinatu ditu.

        7. Proposamen estetikoa justifikatu du, eskaria eta analisia interpretatuta.

      3. Lan-espazioa prestatzen du, prozedura justifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioak segurtasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan egoteko egokitu ditu.

        2. Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes- eta segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

        3. Istripuei aurrea hartzeko gorputz-jarrera egokiak identifikatu ditu.

        4. Prozesurako beharrezko lanabesak eta erremintak ezaugarritu ditu.

        5. Lentzeriaren eta erreminten higiene- eta mantentze-lanetako protokoloak aplikatu ditu.

        6. Ilearen ezaugarrien arabera eta lortu nahi den emaitzaren arabera hautatu ditu moldeak.

        7. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrerako kosmetiko egokiak hautatu ditu.

        8. Produktu kimikoak eta kosmetikoak segurtasun- eta higiene-baldintzetan manipulatu eta kontserbatu ditu.

      4. Izurtze iraunkorreko protokoloak aplikatzen ditu, eta ilea murrizteko, biltzeko eta neutralizatzeko metodoak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ilearen egoera egiaztatu du.

        2. Aurretiazko analisiaren arabera hautatu ditu kosmetikoak eta lanabesak.

        3. Muntaia kontuan izanik egin du zonaren araberako ilearen banaketa.

        4. Ezarritako sekuentziaren arabera bildu du ilea bigudietan.

        5. Bigudien muntaia egiaztatu du.

        6. Asetze-fasean aplikatu ditu likido murriztaileak.

        7. Eraginpean egon beharreko denboran kontrolatu du prozesua.

        8. Ezarritako prozedurari jarraituta aplikatu du neutralizatzailea.

        9. Prozesuan beharrezko doikuntzak egin ditu.

        10. Aintzat hartu beharreko prebentzioaren, segurtasunaren eta ingurumen-babesaren arloko arauak aplikatu ditu lan-prozesuan.

      5. Ilea lisatzeko eta kizkurrak desegiteko protokoloak aplikatzen ditu, prozesuaren faseak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kizkurrak desegiteko eta ilea lisatzeko parametroak ezarri ditu.

        2. Aplikatzeko teknika ezaugarritu du.

        3. Teknika aplikatzeko beharrezko kosmetikoak eta osagarriak hautatu ditu.

        4. Lisatze iraunkorrerako likido murriztaileak aplikatu ditu.

        5. Eraginpean egon beharreko denboran kontrolatu du prozesua.

        6. Ezarritako prozedurari jarraituta aplikatu du neutralizatzailea.

        7. Prozesuan beharrezko doikuntzak egin ditu.

        8. Aintzat hartu beharreko prebentzioaren, segurtasunaren eta ingurumen-babesaren arloko arauak aplikatu ditu lan-prozesuan.

        9. Kizkurrak desegitearen ondorengo zaintzak zehaztu ditu.

        10. Kizkurrak desegiteko eta ilea lisatzeko joerak eta produktu berriak identifikatu ditu.

      6. Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko prozesu teknikoaren azken emaitza egiaztatzeko irizpideak ezartzen ditu, iguripenekin eta definitutako helburuekin alderatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Emaitzan eragina duten faktoreak zehaztu ditu.

        2. Lan hori egitean ohikoenak diren erroreak eta zer fasetan gertatu diren lotu ditu.

        3. Lortutako emaitzak espero ziren emaitzetara egokitzeko neurriak eta zerbitzugintza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

        4. Egindako lan teknikoa mantentzeko erabiltzaileari aholkuak ematera zuzendutako neurriak proposatu ditu.

        5. Jarduera egitean sortutako desbideratzeak ebazteko neurriak hartu ditu.

        6. Narritadura eta alergiako kasuetan jarduteko protokoloa jarraitu du.

    2. Edukiak:

      1. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrerako metodoak ezaugarritzea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorren faseak identifikatzea.

        Historian erabilitako izurtze iraunkorreko prozedurak identifikatzea eta gaur egungoekin alderatzea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrek ilean dituzten ondorioak identifikatzea.

        Lan hori egiteko metodoak sailkatzea eta identifikatzea, ile-bilduaren, moldearen eta erabilitako kosmetikoaren arabera.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorra egiteko metodoen alde onak eta txarrak justifikatzea.

        Metodoen eta tekniken indikazioak eta kontraindikazioak deskribatzea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorren faseak. Murriztaileen eta alkalien fasea. Oxidatzaileen eta azidoen fasea.

        Izurtze iraunkorra historian. Ile-kizkurtze iraunkor beroa, epela (beroa hoztua, hotza berotua) eta hotza.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak: formulazioaren arabera (konbentzionala, azidoa, neutroa, autoerregulagarria) eta teknikaren arabera (klasikoa, zeharkakoa, bat-batekoa, eta abar).

        Izurtze iraunkorraren prozedura berritzaileak.

        Prozedura fisiko eta kimiko bidezko ilearen transformazioak: deskribapena eta ezaugarriak. Jatorria eta bilakaera. Ile-kizkurtze iraunkor beroaren, epelaren eta hotzaren funtsa.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorren ondorio fisikoak eta kimikoak. Fisikoak: akzio mekanikoa. Kimikoak: akzio murriztailea eta akzio oxidatzailea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak egiteko metodoak: ile-bilduaren arabera (biraketa edo konpresio bidez), moldearen arabera (zurezkoa, plastikozkoa, erzduna, obala, espirala, gomabitseko body-ak, konikoak, hexagonalak, variculer, eta abar), kosmetikoaren aplikazioaren arabera (metodo klasikoa edo zuzenekoa, zeharkako metodoa, bat-batekoa, markatze iraunkorra) eta kosmetiko motaren arabera (konbentzionala, azidoa, neutroa, autoerregulagarria).

        Hautatzeko metodoen eta irizpideen alde onak eta txarrak. Tekniken kontraindikazioak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko metodoekiko eta teknikekiko interesa izatea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorra egiteko teknika berritzaileetara egokitzeko interesa izatea eta konpromisoa eta etengabeko ikaskuntzarekiko interesa izatea eta konpromisoa hartzea.

        Egingo diren prozesuekiko erantzukizuna eta arreta jartzeko ahalmena izatea.

      2. Ilearen forma-aldaketa iraunkorra egiteko prozedura pertsonalizatzea

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak egiteko tekniketan eragina duten ezaugarri fisikoak eta kimikoak identifikatzea.

        Ile-apainketako beste prozesu batzuek (tindatzeak eta dekoloratzeak, besteak beste) teknikaren aukeraketan duten eragina identifikatzea.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorretan eragina duten ilearen eta buruko ile-larruaren aldaketak identifikatzea: seborrea, pitiriasia, deshidratazioa, displasia, alopezia, eta abar.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko fitxa teknikoa betetzea.

        Aurretiazko analisiaren arabera hautatzea teknikak. Erabiltzaileen eskariak identifikatzea.

        Lan-prozedura pertsonalizatuak ezartzeko teknikak finkatzea: ile-analisia, elkarrizketa, eta abar.

        Bezeroaren eskaria eta ilearen eta buruko ile-larruaren analisia abiapuntu izanik egitea proposamen estetikoak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorretan eragina duten ilearen eta buruko ile-larruaren aldaketak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak egiteko tekniketan eragina duten ezaugarri fisikoak eta kimikoak: iragazkortasuna, plastikotasuna, elastikotasuna, erresistentzia, higroskopikotasuna.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko fitxa teknikoa.

        Erabiltzaileen eskariak, beharrak eta iguripenak hautemateko teknikak. Tresnak eta faseak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorretan eragina duten ilearen parametro fisikoak eta kimikoak: porositatea, lodiera, malgutasuna, forma, hidratazioa, luzera, kopurua, mantu hidrolipidikoa, eta abar.

        Ilea behatzeko metodoak: zuzeneko behaketa, aparatologia bidezko behaketa, maniobrak, galdera sorta eta elkarrizketa.

        Ile-apainketako teknikek ilearen forma-aldaketa iraunkorrean duten eragina (tindatzeak, dekoloratzeak, tratamendu kosmetikoek, ilea mozteko teknikak eta ile-kizkurtze iraunkorreko teknikak, besteak beste).

        Lan-prozedura pertsonalizatuak ezartzeko teknikak. Dokumentazio teknikoa: fitxa tekniko konbentzionala, informatika-sistemak.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea bezeroekiko harremanetan.

        Erabiltzailearen beharrei eta ezaugarriei arreta emateko eta horietara egokitzeko interesa izatea.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Autonomia eta ekimena izatea erabakiak hartzean eta lan egitean.

      3. Lan espazioa prestatzea.

        Sentsibilitate-proba egitean jardun-protokoloak egitea.

        Profesionala prestatzea, norbera eta bezeroak babesteko neurriak aplikatuta.

        Instalazioak segurtasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan prestatzea eta egokitzea.

        Istripuei aurrea hartzeko gorputz-jarrera egokiak hartzea.

        Prozesurako beharrezkoak diren lanabesak eta erremintak sailkatzea eta hautatzea.

        Lentzeriaren eta erreminten higiene eta mantentze-lanetako protokoloak aplikatzea.

        Ilearen ezaugarrien arabera eta lortu nahi den emaitzaren arabera hautatzea moldeak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorrerako kosmetiko egokiak hautatzea.

        Produktu kimikoak eta kosmetikoak segurtasun- eta higiene-baldintzetan hautatzea, manipulatzea, aplikatzea eta kontserbatzea.

        Sentikortasun-proba.

        Lan-espazioa eta tresneria: tresneriaren eta altzarien antolamendua, higienea, mantentze-lanak, eta kontserbazioa.

        Lanabesak hautatzeko irizpideak: Moldeen motak eta ezaugarriak. Mantentze-lanak eta garbiketa.

        Bero hezea igortzen duten aparatuak (lurrun-sorgailua eta abar) eta bero lehorra igortzen dutenak (infragorriak eta abar). Mantentze-lanak eta garbiketa. Doikuntzak, programazioa eta dosimetria, aplikatzeko arauak.

        Lentzeria eta erremintak: sailkapena eta deskribapena. Mantentze-lanak eta garbiketa.

        Kosmetikoak: hautatzeko irizpideak eta prestatzeko, manipulatzeko, aplikatzeko eta kontserbatzeko jarraibideak.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

        Ordena eta zorroztasun profesionala zaintzea.

        Langunea, lanabesak, aparatuak eta berariazko kosmetika prestatzeko eta mantentzeko interesa izatea.

      4. Izurtze iraunkorreko protokoloak aplikatzea.

        Izurtze iraunkorrean eragina duen ilearen eta buruko ile-larruaren egoera egiaztatzea.

        Aurretiazko analisiaren arabera hautatzea kosmetikoak eta lanabesak.

        Muntaia kontuan izanik egitea ilearen zonaren araberako banaketa.

        Ilea bigudietan edo beste molde batzuetan biltzea.

        Ilea moldeatzeko edo kizkurtzeko muntaiak egitea.

        Bigudien edo beste molde batzuen muntaia egiaztatzea, lortu nahi den efektua kontuan izanik.

        Asetze-fasean aplikatzea likido murriztaileak.

        Produktuen eta kosmetikoen eraginpean dagoen aldian, prozesua kontrolatzeko jarraitu beharreko jarraibideak aplikatzea.

        Ezarritako prozedurari jarraituta aplikatzea neutralizatzailea.

        Prozesuan beharrezko doikuntzak egitea, prozesua zehazten duten aldagaiei erreparatuta.

        Aintzat hartu beharreko prebentzioaren, segurtasunaren eta ingurumen-babesaren arloko arauak aplikatzea lan-prozesuan.

        Izurtze iraunkorra: efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Izurtzearen aurreko teknikak hautatzeko irizpideak. Lan-prozedura. Arretak. Ilearen zonako banaketa eta buruko ile-larruaren eta ilearen babesa.

        Ilea biltzeko teknikak. Biraketa edo konpresioa. Biltze motak. zonaren arabera (osoa, partziala,...), kokalekuaren arabera (bertikala, horizontala), luzeraren arabera (osoa, tartekoa, puntak, eta abar), partizioaren banaketaren arabera (zuzena, sigi-saga, eta abar). Biltzeko parametroak: hasierako zona, ile sortaren lodiera eta luzera, norabidea, tiraketa, lanabesak, gauzatzeko agindua, eta abar.

        Markatze motak: klasikoa, tartekoa, puntena, zurtoinena, harrotzailea, molde anitzak, gurutzean, haize-emaile forman, norabidekoak, izurretarako, espirala, aureola, buruko gainean, Ricci, trapezioa, eta abar.

        Asetzeko teknikak. Motak: zuzenekoa edo zeharkakoa. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretak. Aplikatzeko prozedura, faseak eta jarraibideak, prozesuan esku hartzen duten faktoreak.

        Neutralizatzeko teknika. Aplikatzeko prozedurak, faseak eta jarraibideak, prozesuan esku hartzen duten faktoreak. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Izurtze iraunkorreko prozesua zehazten duten aldagaiak.

        Prozesuaren kontrola.

        Arriskuen prebentziorako, segurtasunerako eta ingurumen-babeserako arauak.

        Interesa, abilezia eta trebetasuna izatea lan egitean.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetarako egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      5. Ilea lisatzeko eta kizkurrak modu iraunkorrean desegiteko protokoloak aplikatzea.

        Kizkurra desegiteko eta ilea lisatzeko parametroak identifikatzea.

        Teknika aplikatzeko beharrezko kosmetikoak eta osagarriak hautatzea.

        Ilea modu iraunkorrean lisatzeko kosmetiko murriztaileak aplikatzea, ezarritako prozeduraren arabera eta segurtasun- eta higiene-baldintzen mende.

        Produktuen eta kosmetikoen eraginpean dagoen aldian prozesua kontrolatzea.

        Ezarritako prozedurari jarraituta aplikatzea neutralizatzailea.

        Beharrezko doikuntzak egitea, prozesuan esku hartzen duten aldagaiei erreparatuta.

        Aintzat hartu beharreko prebentzioaren, segurtasunaren eta ingurumen-babesaren arloko arauak aplikatzea lan-prozesuan.

        Kizkurrak desegin edo ilea lisatu ondorengo zaintzak zehaztea.

        Kizkurrak desegiteko eta ilea lisatzeko parametroak.

        Ilea modu iraunkorrean lisatzea eta kizkurrak modu iraunkorrean desegitea: kosmetikoen akzio-mekanismoa, efektuak, indikazioak eta bateraezintasunak. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak, forma kosmetikoaren arabera.

        Ilea lehortzeko lanabesak, aparatuak eta tresnak hautatzeko irizpideak.

        Ilea lisatzeko eta kizkurrak desegiteko produktu berritzaileak eta egungo joerak. Motak (lisatze termala edo japoniarra, kizkurren desegite brasildar ionikoa, eta abar). Lanabes eta kosmetika berritzailea. Hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak.

        Murriztailea aplikatzeko teknikak. Prozedura, faseak eta jarraibideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Neutralizatzeko teknikak: prozedura, faseak eta jarraibideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Prozesua zehazten duten aldagaiak.

        Prozesuaren kontrola.

        Arriskuen prebentziorako, segurtasunerako eta ingurumen-babeserako arauak.

        Interesa, abilezia eta trebetasuna izatea lan egitean.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Kizkurrak modu iraunkorrean desegiteko eta ilea modu iraunkorrean lisatzeko produktu berritzaileak eta joerak ezagutzeko interes izatea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetarako egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      6. Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko prozesuetan azken emaitza egiaztatzeko irizpideak ezartzea.

        Aldaketa iraunkorren emaitzetan eragina duten faktoreak identifikatzea.

        Jardunean ohikoenak diren erroreak eta horiek gertatu diren fasea identifikatzea.

        Lortutako emaitzak espero diren emaitzetara egokitzeko beharrezko neurriak proposatzea eta aplikatzea, zerbitzugintza optimizatuta.

        Egindako lan teknikoa mantentzeko erabiltzailearen aholkularitzan jarraitu beharreko prozesuak ezaugarritzea.

        Jardueraren garapenean sortzen diren desbideratzeak ebazteko neurriak identifikatzea eta hartzea.

        Etxe-istripuetan jarduteko protokoloa ezaugarritzea: narritadurak, alergiak, eta abar.

        Izurtze, lisatze edo kizkurren desegite iraunkorraren emaitzan eragina duten faktoreak: mekanikoak, kimikoak eta termikoak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko prozesuetan eta horien neurri zuzentzaileetan ohikoak diren erroreak.

        Ilearen forma-aldaketa iraunkorreko prozesuan sortzen diren desbideratzeen analisia: kizkurraren kontrola, bolumena eta punten egoera.

        Aholkularitza profesionala eta beste tratamendu batzuen proposamena. Berariazko produktuak erabilita lortzen diren efektuak indartzea eta mantentzea.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko errespetua eta interesa izatea.

        Ekimenez jardutea neurri zaintzaileak aplikatzean, eta aurreikusten ez diren egoeren aurrean erantzuteko ahalmena izatea.

        Egindako zerbitzuen eta prozesuen kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko interesa izatea.

  6. Lanbide-modulua: Gizonen ile-apainketa eta estilismoa.

    Kodea: 0848.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 99 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-zona prestatzen du, baliabideak, lanabesak eta erremintak segurtasun- eta higiene-baldintzetan antolatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prozesua garatzeko espazioak egokitu ditu.

        2. Lan-espazioa girotzeko faktoreak (aireztapena, argia eta kolorea, besteak beste) ezagutu ditu, zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

        3. Instalazioak segurtasun- eta higiene-baldintzetan mantendu ditu.

        4. Profesionalarentzako babes- eta segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

        5. Istripuei aurrea hartzeko gorputz-jarrera egokiak identifikatu ditu.

        6. Ile-apainketako eta bizargintzako teknikaren arabera hautatu ditu kosmetikoak.

        7. Botatzeko materiala erabiltzearen garrantzia ezagutu du.

        8. Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia aplikatu du.

      2. Bizar- eta bibote-estiloak diseinatzen ditu, visagismo teknikak eta irudia tratatzeko teknikak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Visagismoaren bitartez ezarri ditu aurpegia aztertzeko jarraibideak.

        2. Bizar- eta bibote-estiloak ezaugarritu ditu.

        3. Bizarraren eta bibotearen bidez aurpegiko desproportzio estetikoen zuzenketa zehaztu du.

        4. Hainbat bizar- eta bibote-estilismorekin egin ditu zirriborroak.

        5. Informatika-baliabideen bidez ezaugarritu ditu irudiaren tratamendurako programak.

        6. Bizarraren eta bibotearen aldaketaren bidez gizonaren aurpegiaren irudian aldaketak proposatu ditu.

      3. Bizar- eta bibote-atonketak egiten ditu, bitarteko teknikoak eta lanabes egokiak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Norbera eroso jartzeko eta babesteko neurriak ezarri ditu.

        2. Bizarra eta bibotea arintzeko teknikak hautatu ditu.

        3. Bizarra eta bibotea arintzean eta konfiguratzean, jardun-ordena ezaugarritu du.

        4. Bizarraren eta bibotearen ingerada mugatzean, guraizeak, labana edo makina erabili du.

        5. Bizarraren eta bibotearen atonketaren emaitza egindako iguripenekin alderatu du.

        6. Bizarra eta bibotea atontzeko prozesuari amaiera emateko teknikak hautatu ditu.

        7. Emaitzaren eta simetriaren ikus-kontrola egin du.

      4. Bizarra moztu aurreko teknikak egiten ditu, larruazalaren ezaugarriak tratamendu estetiko egokiekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bizarreko eta biboteko ilearen ezaugarriak zehaztu ditu.

        2. Zonako aldaketa estetikoak identifikatu ditu.

        3. Bezeroari arreta emateko neurriak ezarri ditu.

        4. Erabiltzailea babesteko neurriak zehaztu ditu.

        5. Aurpegiko hidrataziorako eta esfoliaziorako tratamendu estetikoak aplikatu ditu.

        6. Larruazala prestatzeko berariazko masajeak aplikatu ditu.

        7. Bizarra egin aurretik larruazala prestatzeko teknikak justifikatu ditu.

      5. Bizarra mozteko teknikak aplikatzen ditu, lan-prozedura interpretatuta eta baldintza higieniko-sanitarioak kontuan hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bizarra bainatzeko lanabesak hautatu ditu eta kosmetikoak prestatu ditu.

        2. Gauzatzeko moduaren eta ordenaren arabera maneiatu du brotxa.

        3. Segurtasun-irizpideei jarraituta maneiatu du labana.

        4. Ezarritako ordenan egin ditu bizarra mozteko maniobrak.

        5. Bizarra mozten amaitzeko teknikak zehaztu ditu.

        6. Bizarra moztu ondorengo tratamenduak aplikatu ditu.

        7. Narritaduren, alergien edo ebakien ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko neurriak formulatu ditu.

      6. Gizonen aurpegiko estilismoarekin lotzen diren teknikak aplikatzen ditu, egiteko moduak eta lortzen diren efektuak bereizita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bekainak eta aurpegiko beste zona batzuk depilatzeko teknikak hautatu ditu.

        2. Ile-zangoak eta lepoko eta garondoko akaberak konfiguratu ditu.

        3. Teknika eta lanabes egokiak hautatu ditu.

        4. Lepoko eta ile-zangoetako akaberak definitzeko teknikak aplikatu ditu.

        5. Ile-zangoen simetriaren bidez egiaztatu du emaitza.

        6. Gizonentzako estilismoan kolore-aldaketak egin ditu.

        7. Produktu eta material egokiak erabili ditu.

        8. Fantasiazko akaberak egiteko teknikak hautatu ditu.

        9. Gizonen estilismo berritzaileak diseinatu ditu.

      7. Ilea moztu eta akaberak egiten ditu, gizonentzako estilismoko teknikak integratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gizonetan ilea mozteko estiloak definitu ditu.

        2. Ilea mozteko lanabesen bitartez hautatu du teknika.

        3. Ilearen ezaugarrien eta aurpegiaren eta garezurraren morfologiaren arabera konfiguratu du mozketa.

        4. Lanak egiteko parametroak ezarri ditu.

        5. Ezarritako irizpideen arabera moztu du ilea.

        6. Gizonentzako orrazkerak eta akaberak egin ditu.

        7. Lortu nahi den akabera erdiesteko berariazko produktuak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

    2. Edukiak:

      1. Lan-eremua prestatzea.

        Prozesua garatzeko espazioak antolatzea.

        Laneko espazioaren ingurumen-faktoreak identifikatzea, zerbitzuaren kalitate gisa.

        Gizonentzako ile-apainketan erabiltzen diren aparatuak eta tresnak identifikatzea eta ezaugarritzea.

        Lanabesak, lentzeria eta erremintak tekniken arabera identifikatzea eta sailkatzea.

        Erabili beharreko tresneriaren edo materialaren arabera egokienak diren higiene, desinfekzio eta esterilizazioko protokoloak aplikatzea.

        Arriskuak eta desiratzen ez diren erreakzioak prebenitzeko protokoloak aplikatzea.

        Teknikaren arabera neurri ergonomikorik egokienak hartzea.

        Ile-apainketako eta bizargintzako teknikaren arabera identifikatzea eta hautatzea kosmetikoak.

        Kosmetikoak biltegiratzeko eta kontrolatzeko arauak aplikatzea.

        Botatzeko materiala identifikatzea eta kudeatzea.

        Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia aplikatzea.

        Lanpostua. Altzariaren, espazioen eta baliabide teknikoen ezaugarriak eta banaketa. Kalitatea zehazten duten giroko faktoreak: argiztapena, aireztapena, tenperatura, kolorea eta abar. Bizargin-besaulkia: motak eta deskribapena. Instalazioen higienea eta mantentze-lanak. Garbiketaren protokoloak.

        Langilea babesteko eta prebenitzeko neurriak. Ergonomia. Eskuak prestatzea. Erabiltzailearentzako eta profesionalarentzako higiene-arauak.

        Kosmetikoak. Konposizioa, motak, propietateak, efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak. Ile-apainketako eta bizargintzako teknikaren arabera hautatzeko irizpideak. Arretak.

        Lanabesak, lentzeria eta erremintak: sailkapena eta deskribapena. Makina: elektrikoa, eskukoa, laban klasikoa, bizargintzakoa edo botatzeko orriak dituena, babesa duten orri erdiko eta orri osoko bizarra mozteko makinak, labana-leungailua edo zekor larruzko edo antezko uhala, esmerila, ilea mozteko guraizeak, bakantzeko guraizeak, tailugile-guraizeak, orraziak eta ile-eskuilak, besteak beste.

        Bizargintzako botatzeko materiala.

        Mantentze-lanak, garbiketa, higienea, desinfekzioa eta esterilizazioa. Protokoloak.

        Hondakinak eta tresna ebakitzaileak kontrolatzeko gaur egungo araudia.

        Lan-espazioa antolatzeko interesa izatea.

        Jarrera-ohitura onak osasunean dituen ondorioak baloratzea.

        Ezarritako segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea eta betetzea.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      2. Bizar- eta bibote-estiloak diseinatzea.

        Aurpegi obaloen ezaugarri morfologikoak identifikatzea eta sailkatzea.

        Visagismoaren bitartez aplikatzea aurpegia aztertzeko jarraibideak.

        Aurpegiko bisaian eta obaloan desproportzio eta desadostasun estetikoak identifikatzea.

        Bizar eta bibote estiloak bereiztea.

        Obaloko eta bisaiako efektu optikoen bidez zuzenketa estetikoak identifikatzea, bizar- eta bibote-estiloen bitartez.

        Hainbat bizar- eta bibote-estilismorekin egitea diseinu grafikoak.

        Irudiaren tratamendurako informatika-aplikazioak erabiltzea.

        Irudia bizar eta bibote bidez transformatzeko proposamenen berri ematea erabiltzaileari.

        Aurpegiaren morfologia eta bisaia. Analisia. Visagismoaren teknikak eta aurpegiaren psikomorfologia.

        Bizarraren eta bibotearen oinarrizko estiloak: lepo-bizarra, bizar osoa edo klasikoa, tenore-bizarra, pala-bizarra, giltzarrapo-bizarra, kokospekoa, antxume-bizarra, euli-bizarra, eguneko bizarra edo iluntze-erdikoa, bibote horizontala, goranzkoa, beheranzkoa, iraultzailea, mosketari-bizarra, laburra, ingeles-estilokoa, inperiala, hungariarra, librea, ile-zangoa, aizkora-bizarra, bidelapur-bizarra eta fina, besteak beste.

        Bizarrak eta biboteak irudi pertsonalean duen eragina. Gizonen edertasunaren kanonaren bilakaera. Desproportzio edo desadostasun estetikoak bibote eta bizar bidez zuzentzeko teknikak.

        Zirriborro bidezko estiloak. Eskuko zirriborroen diseinua eta informatika-bitarteko bidezko diseinua. Irudiaren tratamendurako programak. Erabiltzeko jarraibideak.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Teknika pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa izatea.

      3. Bizarra eta bibotea atontzea.

        Norbera eta erabiltzailea babesteko neurriak hartzea.

        Erabiltzailea eroso kokatzea.

        Bizarra eta bibotea arintzeko teknikak identifikatzea eta sailkatzea.

        Bizarra eta bibotea atontzeko teknika hautatzea.

        Bizar- eta bibote-estiloak arintzeko eta konfiguratzeko protokoloak gauzatzea.

        Bizarraren eta bibotearen ingerada mugatzeko teknikak nahastea.

        Bizarra eta bibotea atontzean eta konfiguratzean desbideratzeak hautematea, betiere ezarritako iguripenekiko.

        Bizarra eta bibotea atontzeko prozesua amaitzeko teknikak aplikatzea.

        Emaitzaren eta simetriaren ikus-kontrola egitea.

        Eroso kokatzeko eta babesteko neurriak. Erabiltzaileak prestatzeko eta babesteko teknikak.

        Larruazalaren, bizarraren eta bibotearen ezaugarriak eta baldintzak.

        Bizarra eta bibotea arintzeko teknikak. Prozeduren deskribapena (moztea, bakantzea, iluntzea). Deskribapena, faseak. Maniobrak aplikatzeko jarraibideak: norabidea, lanabesak eta gauzatze-ordena.

        Bizarra eta bibotea mugatzeko eta ingerada egiteko teknikak. Deskribapena: Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, lanabesak eta gauzatze-ordena.

        Ukituak egiteko teknikak.

        Amaitzeko teknikak: orrazkera motak eta aurpegiaren garbiketa.

        Ikus-kontrola eta simetria.

        Prozesuaren kontrola.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

        Lortutako emaitzak baloratzeko ahalmen kritikoa izatea.

      4. Bizarra moztu aurreko teknikak egitea.

        Bizarra eta bibotea mozteko prozesuaren aurreko analisi-metodoak aplikatzea.

        Bizarraren eta bibotearen izaera eta egoera identifikatzea.

        Bizarra eta bibotea mozteko kontraindikazio erlatiboa edo erabatekoa izan daitezkeen asaldurak identifikatzea.

        Beharrezko babes-neurriak hartzea, bai erabiltzailearentzat, bai profesionalarentzat.

        Erabiltzaileari arreta emateko teknikak aplikatzea.

        Aurpegiko esfoliazio eta hidratazioko tratamendu estetikoak aplikatzea, larruazalaren ezaugarrien arabera.

        Bizarra eta bibotea moztu aurreko kosmetikoak identifikatzea eta aplikatzea.

        Bizarra eta bibotea moztu aurreko masajearen protokoloa betetzea.

        Bizarra eta bibotea moztu aurreko tekniken hautespena justifikatzea.

        Ile-apainketako prozesuetarako larruazala eta ilea aztertzeko teknikak: diagnostikorako bitarteko teknikoak: lupa, mikrokamera, hidratazio-mailaren neurgailuak, eta abar. Protokoloak:

        Bizarreko eta biboteko ilearen ezaugarriak: ezarpena, gogortasuna, lodiera, dentsitatea eta norabidea, besteak beste.

        Larruazalaren ezaugarriak, egoera eta asaldurak: sentsibilitatea, hidratazioa, aknea, folikulitisa, eta abar.

        Diagnostiko pertsonalizatua. Protokolo pertsonalizatua zehazten duten aldagaiak.

        Erabiltzailearen prestakuntza gauzatzeko teknikak: aurretiazko eragiketak. Erabiltzailearen babesa eta komunikazio-teknikak.

        Ilea moztu aurreko hidratazio eta esfoliazioko tratamendu estetikoak. Motak, deskribapena eta egiteko jarraibideak.

        Bizarra egin aurreko masajearen protokoloak: ezaugarriak, deskribapena eta egiteko teknikak.

        Bizarra egin aurreko berariazko teknikak. Motak: oihal beroak, txaplata eta lurruna, besteak beste. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzekiko egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      5. Bizarra moztea.

        Bizarra eta bibotea mozteko tresnak hautatzea.

        Kosmetikoak hautatzea, osagaietako bakoitza aplikatzeko modua identifikatzea, eta indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak ezartzea.

        Gauzatzeko moduaren eta ordenaren arabera erabiltzea brotxa.

        Beharrezko segurtasun-neurriak hartuta erabiltzea labana.

        Bizarra moztu behar den zona bakoitzari dagozkion berariazko maniobrak hautatzea eta egitea, ezarritako ordenan.

        Bizarra mozten amaitzeko teknikak hautatzea.

        Erabiltzailearen ezaugarrien arabera aplikatzea bizarra moztu osteko tratamenduak: maiztasun handia, masajeak, lainoztatzeak, eta abar.

        Narritaduren, alergien edo ebakien ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko neurriak hartzea.

        Bizarra bainatzeko teknika. Lanabesak eta kosmetikoak: hautatzeko irizpideak. Brotxaren mugimenduak. Gauzatzeko ordena.

        Bizarra mozteko teknikak: ezaugarriak, deskribapena eta egiteko teknikak. Labanaren erabilera. Mugimenduak. Zorroztea. Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, profesionalaren eta erabiltzailearen kokapena. Gauzatzeko ordena.

        Bizarra egin osteko tratamenduak: aurpegiko masajea, txaplata hotzak eta beroak. Bizarra moztu osteko kosmetika. Konposizioa, hautatzeko irizpideak, aplikatzeko moduak. Hemostatikoak. Teknika osagarriak: dutxa hotzak, lainoztatzeak, maiztasun handia, eta abar. Hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak.

        Bizarra mozteko prozesuan hartu beharreko arretak.

        Narritaduren, alergien edo ebakien ondoriozko larrialdi kasuetan jarduteko protokoloak.

        Bizarra mozteko kosmetikoei buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

        Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

        Balizko larrialdien aurrean erantzuteko ahalmena izatea.

      6. Gizonen aurpegiko estilismoarekin lotzen diren teknikak aplikatzea.

        Bekainen forman desproportzioak eta desadostasunak identifikatzea.

        Bekainak edo gizonen aurpegiko beste zona batzuk depilatzeko teknikak hautatzea.

        Gizonen aurpegia eta bekainak depilatzeko protokoloak egitea.

        Ile-zangoak konfiguratzeko eta lepoko eta garondoko akaberak egiteko teknika eta lanabesik egokienak hautatzea.

        Lepoko eta ile-zangoetako akaberak definitzeko teknikak egitea.

        Ile-zangoetako, garondoko eta lepoko asimetriak identifikatzea.

        Gizonen estilismoan, kolorea aldatzeko prozesuetan, erabiltzailea babesteko eta ilea prestatzeko neurriak hartzea.

        Gizonen estilismoetan, kolorea aldatzeko prozesuetarako teknikak hautatzea eta egitea.

        Tekniketako bakoitzerako produktu eta material egokienak hautatzea eta erabiltzea.

        Bizarrean, ile-zangoetan eta bekainetan bitarteko teknikoak, txantiloiak eta diseinuak aplikatzea.

        Bizar eta biboteko estilismoan fantasiazko akaberak egitea.

        Gizonen estilismo berritzaileak diseinatzea.

        Bekainen berariazko visagismoa: azterketa eta zuzentzeko teknikak.

        Gizonen aurpegiko depilazio-teknika: egiteko zonak eta teknikak (abultsioa, argizaria, moztea, eta abar). Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Lepoko eta ile-zangoetako akaberak definitzeko teknikak: luzera eta bolumena. Ile-zangoak, lepoa edo garondoa konfiguratzeko protokoloak. Arretak. Tresnak eta erremintak. Ikus-kontroleko teknikak eta simetriak.

        Gizonen estilismoan kolorea aldatzeko teknikak. Larruazala babesteko eta prestatzeko neurriak. Teknikak eta kosmetikoak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Bizarrean, ile-zangoetan eta bekainetan bitarteko teknikoak, txantiloiak eta diseinuak.

        Bizar eta biboteko estilismoko fantasiazko akaberetako teknikak.

        Egindako zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

        Zereginak garatzean doitasunez jardutea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

      7. Gizonen estilismoan ilea moztea eta akaberak egitea.

        Gizonei ilea mozteko estiloak identifikatzea eta sailkatzea.

        Ilearen, aurpegiaren eta garezurraren ezaugarriak ebaluatzea.

        Hautatutako teknikaren arabera egokiak diren lanabesak hautatzea.

        Erabiltzailearen ezaugarri anatomikoen arabera egituratzea mozketa.

        Hautatutako teknikaren arabera banatzea ilea.

        Gizonen ilea mozteko parametroak zehaztea.

        Ilea mozteko teknikak sekuentziatzea.

        Gizonen ilea mozteko estiloak eta eskultura egitea, ezarritako irizpideen arabera.

        Gizonen ilea mozteko ikus-kontroleko teknikak aplikatzea.

        Asimetriak identifikatzea.

        Ilea mozteak aurpegian sortzen dituen efektuak erabiltzaileari azaltzea.

        Ilea antolatzeko beharrezko manipulazioak azaltzea.

        Gizonentzako orrazkeretako eta akaberetako teknikak aplikatzea.

        Hainbat akaberetarako berariazko produktuak identifikatzea, hautatzea eta aplikatzea.

        Gizonen ilea mozteko estiloak: klasikoa, eskuila, desfilatua, ile luzeak, koska duena, aurrealdean izurra duena, parisien, eta abar.

        Gizonen ilea mozteko teknikak: orrazi eta guraizez moztea, orrazi gaineko guraize bidez, eskuko makinaz edo makina elektrikoz, makina gaineko orrazi bidez, labana bidez, eta abar. Teknikak hautatzeko irizpideak. Alde onak eta txarrak. Arretak.

        Mozketaren konfigurazioa. Ilearen ezaugarrien eta aurpegiko eta garezurreko morfologiaren araberako neurketak eta proportzioak.

        Ilea mozteko parametroak: lanabesak, ordena eta gauzatzeko moduak.

        Mozketaren akaberak. Ikus-kontrola eta simetria.

        Gizonen orrazkera-estiloak: Motak: klasikoak eta egungoak, kalekoa, eskuil zuzena, gandorra, izurduna, tupeduna, kizkurra, akabera hezea eta fantasia, besteak beste.

        Berariazko akaberetako produktuak eta lanabesak. Hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

        Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa zaintzea lana egitean.

        Gizonen estilo teknikei buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

        Zorroztasuna eta doitasuna teknika egitean.

  7. Lanbide-modulua: Ilearen analisia.

    Kodea: 0849.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 99 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erliebe kutaneoa osatzen duten elementuak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Larruazalaren eta guruinen egitura ezaugarritu du.

        3. Ile motak zehaztu ditu, ilearen ezaugarriak eta horiek sailkatzeko irizpideak ezarrita.

        4. Ilearen hazkundearen izaera ziklikoa justifikatu du.

        5. Ilearen ezaugarriak eta osagaiak ezagutu ditu.

        6. Ilearen egoera odol-irrigazioarekin lotu du.

        7. Larruazal normal baten ezaugarriak, batetik, eta izan ditzakeen aldaketak eta ilean duen ondorioa, bestetik, lotu ditu.

        8. Ilearen asaldurak ezaugarritu ditu, baita ile-apainketan duten garrantzia ere.

        9. Eguzkiak ilearen eta larruazalaren gainean dituen ondorioak zehaztu ditu.

        10. Eskuetako, oinetako eta azazkaletako berariazko asaldurak ezagutu ditu.

      2. Ile azterketako eta zaintzako tresneria prestatzen eta doitzen du, funts zientifikoa erabilerako arauekin eta indikazioekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Analisian erabiltzen diren aparatuak identifikatu ditu.

        2. Ilearen zaintza estetikoetarako tresneria osagarriak sailkatu ditu.

        3. Horietako bakoitzaren funts zientifikoa haren indikazioekin eta kontraindikazioekin lotu du.

        4. Erabiltzeko eta mantentzeko modua ezarri du.

        5. Ilea aztertzeko tresneriarekin lortutako datuak interpretatu ditu.

        6. Erabiltzaileak eta profesionalak babesteko neurriak zehaztu ditu.

      3. Larruazalaren eta erantsien analisia egiten du, ilea eta buruko ile-larrua behatzeko eta aztertzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Analisi-protokoloaren faseak ezaugarritu ditu.

        2. Ilearen analisirako baliagarria den informazioa ahalbidetzen duten datuak identifikatu ditu.

        3. Informazioa erregistratzeko beharrezko dokumentazioa landu du.

        4. Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera behatzeko, Wood argia eta lupa maneiatu ditu.

        5. Ilea ikertzeko metodoak aplikatu ditu.

        6. Asaldurak egoteko aukera egiaztatu du.

        7. Informazioa bildu du.

        8. Lortutako datuak eta beste profesional batzuetara bideratzeko aukera lotu ditu.

      4. Ilea zaintzeko prozedurak diseinatzen ditu, prozesuaren faseak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Protokoloaren faseak ezaugarritu ditu.

        2. Ezkatatzearen eta ile lehorraren eta hauskorraren kasuetan, zaintza-protokoloak lantzeko jarraibideak ezarri ditu.

        3. Ile tindatuak, dekoloratuak eta kizkurtze iraunkorra dutenak mantentzeko protokoloak landu ditu.

        4. Beharrezko bitartekoak, teknikak eta materialak zehaztu ditu.

        5. Protokoloen saioen kopurua eta iraupena ezaugarritu du.

      5. Ileen zaintza aplikatzen du, bitarteko teknikoak, eskukoak eta kosmetologikoak integratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ile-masajearen maniobra motak zehaztu ditu.

        2. Masajearen maniobren parametroak indikazioekin lotu ditu.

        3. Ile-zaintzan masaje-teknikak aplikatu ditu.

        4. Ile-zaintzak aplikatzean, eskuko teknikak, tresneria eta kosmetikoak integratu ditu.

        5. Tratamendu-osteko gomendioak eta informazioak ezarri ditu.

        6. Materialen eta aparatuen desinfekzioa eta esterilizazioa egin du.

        7. Sortutako hondakinak ezabatzean jarrera ekologikoa mantendu du.

        8. Lortutako emaitzaren balorazioa justifikatu du, prozesuaren kalitate-faktore gisa.

      6. Deontologia profesionaleko arauak betetzen ditu, eta lanbidearen garapenean duen ondorioa baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Deontologia profesionalaren kontzeptua ezarri du.

        2. Lanbide-garapenean arau deontologikoen aplikazioa baloratu du.

        3. Profesionalaren betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Lan zintzoaren garrantzia eta ondorioa baloratu du.

        5. Lanbidean sekretu profesionalaren beharra justifikatu du.

        6. Desberdintasunarekiko errespetua landu du.

        7. Datuak babesteari buruzko Legeak ile-apainketako lanbide-jardunean duen eragina baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Organo kutaneoa ezaugarritzea.

        Erliebe kutaneoa osatzen duten elementuak eta ezaugarriak identifikatzea.

        Larruazalaren eta guruinen egitura ezaugarritzea.

        Ile motak sailkatzea, ezaugarriak eta sailkatzeko irizpideak kontuan izanik.

        Ilearen ezaugarriak eta osagaiak identifikatzea.

        Ilearen egoera eta odol-irrigazioa eta inerbazioa lotzea.

        Larruazalaren ezaugarriak eta horiek ilean dituzten ondorioak lotzea.

        Ilearen asaldurak identifikatzea.

        Eguzkiak eta larruazalak ilean duten eragina identifikatzea.

        Eskuetako, oinetako eta azazkaletako asaldurak identifikatzea.

        Organo kutaneoaren kanpoko itxura. Erliebe kutaneoa.

        Larruazala: geruzak, zelulak eta funtzioak.

        Ilea: egitura eta funtzioak. Motak eta banaketa. Buruko ilea: ezaugarriak, keratina eta kolorea. Ile-zikloa: faseak. Ilearen konposizio kimikoa. Ilearen propietate fisikoak eta kimikoak.

        Beste guruin-eranskin eta eranskin korneo batzuk: izerdi-guruinak: motak eta ezaugarriak. Sebo-guruinak: motak eta ezaugarriak. Azazkalak: ezaugarriak.

        Organo kutaneoaren irrigazioa eta inerbazioa. Ezaugarriak eta funtzioak.

        Larruazalaren iragazkortasuna.

        Larruazal normalaren parametroen aldaketak: «asaldura» kontzeptua. Motak eta oinarrizko ezaugarriak.

        Ilearen eta buruko ile-larruaren asaldurak: sailkapena eta ezaugarriak.

        Asaldura kuantitatiboak. Asaldura kromatikoak. Buruko ile-larruaren asaldurak eta egiturazko asaldurak.

        Eguzki-erradiazioaren eraginpean dauden larruazala eta ilea.

        Eskuetako, oinetako eta azazkaletako berariazko asaldurak.

        Ekimena eta izaera kritikoa azaltzea hautabideak eta aldagaiak ekartzean.

        Une oro egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.

        Ezarritako arauak errespetatzea eta betetzea.

        Lan-taldean proposatutako helburuetan elkarlanean jardutea.

        Txukuntasunez eta zorroztasunez lan egitea.

      2. Ilearen analisi eta zaintzarako tresneria prestatzea.

        Ilearen analisian erabiltzen diren aparatuak identifikatzea.

        Ilearen zaintza estetikoetarako tresneria osagarriak sailkatzea.

        Erabilitako aparatuak eta tresneria erabiltzeko eta mantentzeko modua identifikatzea.

        Ilea aztertzeko tresneriarekin lortutako datuak interpretatzea.

        Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak aplikatzea.

        Ilearen analisi estetikoan erabilitako tresneria: motak eta sailkapena: lupak, Wood lanpara, mikrobisorea, eta abar. Deskribapena, oinarri zientifikoak eta lortutako emaitzen interpretazioa. Aplikazio-jarraibideak eta aplikatzeko prekauzioak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

        Ilearen zaintza estetikoetarako tresneria osagarriak: motak eta sailkapena: lurrun-aparatuak, ozono-aparatuak eta infragorriak. Oinarri zientifikoa. Erabiltzeko arauak eta arretak. Erabilerarekin lotzen diren indikazioak eta kontraindikazioak.

        Aparatu bakoitzaren funts zientifikoa, haren indikazioekin eta kontraindikazioekin lotuta.

        Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Ordena eta antolamendua zaintzea erabilitako dokumentazioan.

      3. Larruazala eta eranskinak analizatzea:

        Ilearen analisirako baliagarria den informazioa ahalbidetzen duten datuak identifikatzea.

        Ilearen eta buruko ile-larruaren sintomak eta zeinuak identifikatzea.

        Informazioa erregistratzeko beharrezko dokumentazioa lantzea.

        Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera behatzeko lupa Wood kamera eta mikrokamera erabiltzea.

        Fitxa teknikoan informazioa biltzea.

        Lortutako datuak eta beste profesional batzuetara bideratzeko aukera lotzea.

        Analisi-protokoloaren faseak: eroso jartzea, elkarrizketa, ikus-azterketa eta ikerketa. Analisirako ilearen parametroak.

        Dokumentazio teknikoa. Ile-analisiaren fitxa teknikoa.

        Erabiltzailearen iguripenak eta beharrak hautemateko eta datuak biltzeko teknikak. Tresnak eta faseak. Elkarrizketarako galdera sorten motak.

        Ilearen behaketa zuzenerako teknikak: (ukitzea, pull-testa, irristatzea/herrestatzea). Buruko ile-larruaren behaketa zuzenerako teknikak: (kolorazioa, ukitzea, presioa, mobilizazioa, Jacquet-en zeinua, Sabouraud-en zeinua).

        Behatzeko eta ikertzeko teknikak: lupa, mikrokamera, mikrobisorea, mikroskopio optikoa, Wood lanpara, larruazalaren hidratazio-mailaren eta pH-aren neurgailua, sebometroa, beste batzuk.

        Txukuntasuna eta doitasuna zaintzea datuak sartzean eta txostenak egitean.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa izatea.

      4. Ile-zaintzako prozedurak diseinatzea.

        Bezeroaren beharrak eta eskariak identifikatzea.

        Ile-zaintzako protokolo baten faseak formulatzea.

        Ezkatatzeetako, ile koipetsuetako, lehorretako, hauskorretako eta ile-galerako, besteak beste, zaintzak egiteko protokoloetarako jarraibideak ezartzea.

        Ile tindatuak, dekoloratuak eta kizkurtze iraunkortuak mantentzeko protokoloak lantzea.

        Protokoloak egiteko beharrezko bitartekoak identifikatzea, akzio kimiko-mekanikoko tresneria erabilita: lurrun-sorgailua, konpresorea, dardaragailua, ozono-sorgailua, eta abar. Korronte elektrikoetako eta erradiazioetako tresneria: diatermia kapazitiboa, goi-maiztasuna, infragorriak, laserra, eta abar.

        Erabili beharreko produktu kosmetikoak hautatzea.

        Protokoloak gauzatzeko teknikak hautatzea.

        Masaje-maniobrak sailkatzea.

        Protokoloen saioen kopurua eta iraupena ezaugarritzea.

        Lan-protokoloa: ile-apainketaren eta bizargintzaren arloko zerbitzuetako ile-zaintzako prozeduren ezaugarriak, faseak, eta sailkapena.

        Ezkatatzeetan, alopezietan eta ile koipetsuen, lehorren eta hauskorren kasuan, ile-zaintzako protokoloetako teknikak. Ile-zaintzarako beharrezko lanabesak, materialak eta kosmetikoak. Eskuko teknikak eta tresneria. Denboralizazioa eta sekuentziazioa.

        Ile tindatuak, dekoloratuak eta kizkurtze iraunkortuak mantentzeko protokoloa. Ilea mantentzeko beharrezko lanabesak, materialak eta kosmetikoak. Teknikak eta tresneria. Denboralizazioa eta sekuentziazioa.

        Kontrol- eta biltegiratze-arauak betetzeko interesa eta errespetua izatea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Informatika-aplikazioak erabiltzeko interesa eta trebetasuna izatea.

      5. Ile-zaintza aplikatzea.

        Ile-masajeko maniobra motak identifikatzea.

        Masajearen maniobren parametroak indikazioekin lotzea.

        Ile-zaintzak aplikatzean, eskuko teknikak, tresneria eta kosmetikoak aplikatzea.

        Tratamendu-osteko gomendioak eta informazioak formulatzea.

        Materialen eta aparatuen desinfekzioa eta esterilizazioa egitea.

        Lortutako emaitzaren balorazioa justifikatzea, prozesuaren kalitate-faktore gisa.

        Lan-protokoloaren egokitzapen-teknikak: ilearen zaintza eta mantentze-lanak, ile-analisia kontuan izanik.

        Ile-masajea: maniobrak egiteko parametroak: norabidea, intentsitatea, erritmoa eta denbora. Masajerako maniobrak: marruskatzea, igurtzea, presioa, oratzea, atximur egitea, perkusioak, tiratzea, askatzea eta bibrazioak, besteak beste. Sekuentziazioa. Masajearen efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak. Masajearen teknikak, ile-zaintza estetikoetan: prozedura eta aplikazio-jarraibideak.

        Protokolo indibidualizatua. Teknikak, tresneria eta kosmetikoak hautatzeko eta integratzeko irizpideak. Buruko ile-larruaren asalduretako eta egiturazko asalduretako tratamenduak.

        Tratamendu-osteko gomendioak.

        Erabilitako lanabesak eta materialak desinfektatzeko eta esterilizatzeko neurriak, segurtasun- eta higiene-baldintzetan.

        Prozesuen kalitate-kontrola eta lortutako emaitzen ebaluazioa. Hautemandako desbideratzeen zuzenketa-mekanismoak.

        Ile-zaintza aplikatu ondorengo hondakinak eta materialak ezabatzeko sistemak.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna zaintzea produktu kosmetikoen erabilera zuzenean.

        Ilearen tratamenduetan aurreikusten ez diren egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

        Tratamenduaren garapenean kalitatea aintzat hartzeko interesa izatea.

        Aurrerapen teknologikoekiko eta lanbide-birziklatzearekiko interesa izatea.

        Zuzen jokatzea erabiltzailearekiko harremanetan.

        Sortutako hondakinak ezabatzean jarrera ekologikoa mantentzea.

      6. Deontologia profesionaleko arauak betetzea.

        Deontologia profesionalarekin lotzen den araudia eta legeria identifikatzea.

        Profesionalaren betebeharrak eta obligazioak identifikatzea.

        «Deontologia» kontzeptua.

        Profesionalaren betebeharrak eta obligazioak. Ile-apainketaren lanbideko arau deontologikoak.

        Datuak babesteri buruzko legea eta ile-apainketako lanbidea.

        Profesionalen eskubideak.

        Lanbide-garapenean arau deontologikoen aplikazioa baloratzea.

        Lan zintzoaren garrantzia eta ondorioa baloratzea.

        Sekretu profesionalaren beharra justifikatzea.

        Desberdintasunarekiko errespetua baloratzea.

        Datuak babesteari buruzko Legeak ile-apainketako lanbide-jardunean duen eragina baloratzea.

  8. Lanbide-modulua: Eskuetako eta oinetako estética.

    Kodea: 0636.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 132 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Manikura eta pedikurako prozesua zehazten du, eta, horretarako, eskuetako eta oinetako morfologia hartzen du kontuan eta erabiltzaileen eskariekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Manikura eta pedikurako prozesu estetikoak definitu ditu.

        2. Oinetako eta eskuetako morfologia aztertu du.

        3. Erabiltzaileen eskariak eta gustuak baloratu ditu.

        4. Manikurako eta pedikurako teknika estetikoak egiteko prozedurak diseinatu ditu.

        5. Fitxa teknikoa erregistratu du: prozedurak, datu pertsonalak eta interes profesionaleko informazioa.

        6. Teknika horiek gauzatzen dituen profesionalaren neurri estetikoak zaindu ditu.

      2. Espazioak, tresneria, kosmetikoak eta aparatuak prestatzen ditu, eta manikurako eta pedikurako teknika estetikoetara egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Manikura eta pedikurako prozesu estetikoak egingo diren espazioak identifikatu ditu.

        2. Instalazioak higiene-baldintza ezin hobeetan mantendu ditu, erabili aurretik eta ondoren.

        3. Tresneriak, materialak eta kosmetikoak hautatu ditu.

        4. Trebetasunez maneiatu ditu lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak.

        5. Mantentzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko metodorik egokienak aplikatu ditu.

      3. Manikura- eta pedikura-teknikak egiten ditu, segurtasun- eta higiene-arauak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzailea eroso jartzea eta babestea planifikatu du, erosotasun- eta segurtasun-irizpideak kontuan hartuta.

        2. Manikura- eta pedikura-teknika estetikoak egiteko jardunbideak hautatu ditu, berariazko segurtasun- eta higiene-neurriak aplikatuta.

        3. Azazkal-laminako makillajea kentzeko teknikak aplikatu ditu.

        4. Azazkalak osatzeko teknikak egin ditu: moztea, atontzea eta forma ematea.

        5. Azazkalak karrakatu eta leundu ditu, haien morfologiaren arabera.

        6. Kutikula kentzeko eta egokitzeko teknikak aplikatu ditu.

        7. Manikura eta pedikurako teknikak gizon erabiltzailearen ezaugarrietara eta beharretara egokitu ditu.

        8. Masaje-teknikak aplikatu ditu, eta horien sekuentziazioa, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak justifikatu ditu.

      4. Esku, oin eta azazkaletarako berariazko tratamenduak egiten ditu, prozesuan teknika berritzaileak gaineratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Oinetarako, eskuetarako eta azazkaletarako tratamenduetako berariazko prozedurak deskribatu ditu.

        2. Manikurako eta pedikurako tratamenduetan eta tekniketan erabiltzen diren aparatuak eta kosmetikoak planifikatu ditu.

        3. Berariazko tratamenduetarako aparatuak maneiatu ditu: eflubioak, bentosa duten eskuilak, ihinztagailuak, parafina, eta abar.

        4. Erabilera-prozeduren eta higiene- eta osasun-neurrien araberako kosmetikoak erabili ditu.

        5. Esku eta oinetarako tratamendu estetikoak egiteko teknikak, aparatuak eta kosmetikoak bateratu ditu.

        6. Aparatuak, lanabesak eta kosmetikoak mantentzeko eta zaintzeko teknikak aplikatu ditu.

        7. Teknika horiek aplikatzeko beharrezko bitartekoak erabili eta ezabatzearen inguruan indarrean dagoen higiene- eta osasun-araudiari buruzko ezagupenak erakutsi ditu.

      5. Azazkalak apaintzen ditu, teknikak eta kosmetikoak konbinatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Azazkaletako makillajeak grafikoki diseinatu ditu.

        2. Apainketa eta makillajeko produktuak ehunduren eta aplikazio-tekniken arabera sailkatu ditu.

        3. Makillaje-teknika mistoak aplikatu ditu: aerografoa eta pintzela.

        4. Esmalte bidez makillatzeko teknikak aplikatu ditu: mistoak, pintzel bidezkoak eta puntzoi bidezkoak.

        5. Produktu akriliko bidez makillatzeko teknikak aplikatu ditu.

        6. Azazkalen makillaje motak eta diseinuak egin ditu: frantziarra, ilargi-erdikoa, puntak, diagonala, loreak, fantasia.

        7. Gizonen azazkala edertzeko berariazko teknikak gauzatu ditu.

        8. Emaitzak egiaztatu ditu, eta erabiltzailearen gustuekin eta beharrekin alderatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Manikura eta pedikurako prozesu estetikoak zehaztea.

        Eskuen eta oinen sailkapen morfologikoa.

        Eskuen eta oinen morfologia behatuta, manikura- eta pedikura-prozesu estetikoak identifikatzea.

        Manikura eta pedikurako teknika estetikoak egiteko protokoloak identifikatzea.

        Protokoloen datuak eta erabiltzaileen lanbide-intereseko informazioa eta datu pertsonalak hartzea.

        Eskuetako eta oinetako azterketa estetikoa:

        Eskuetako eta oinetako morfologia.

        Azazkaletako morfologia.

        Fitxa teknikoa.

        Manikurako eta pedikurako zerbitzuak. Protokoloen diseinua.

        Zerbitzugintzako kalitate-kontrola:

        Erabiltzaileari harrera eta arreta egitea.

        Profesionalaren irudia, zerbitzuaren aurkezpenean kalitate-faktore gisa: profesionalaren zaintza estetikoak.

        Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak.

        Lan egiteko kokapena.

        Itxura eta higiene pertsonalari arreta jartzea.

        Bezeroekiko harremanetan errespetuz eta adeitasunez jardutea.

      2. Espazioak, tresneria, kosmetikoak eta aparatuak prestatzea.

        Manikura eta pedikurako prozesuak egingo diren lan-espazioa identifikatzea.

        Segurtasun eta higieneari buruzko neurriak aplikatzea.

        Lanabesak, aparatuak eta kosmetikoak hautatzea.

        Mantentzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko metodoak aplikatzea.

        Manikura eta pedikurako instalazioak:

        Espazioen banaketa. Manikura eta pedikurako altzariak.

        Argiaren eta airea berritzeko sistemaren garrantzia.

        Manikuran eta pedikuran erabiltzen diren kosmetikoak eta tresnak:

        Lanabesen eta aparatuen maneiua, aplikazioa eta kontserbazioa.

        Kosmetikoak manipulatzeko, aplikatzeko, kontserbatzeko eta mantentzeko teknikak.

        Kosmetikoen efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Materialen aplikazioa eta mantentze-lanak. Aerografoa erabiltzeko eta mantentzeko teknikak. Hautatzeko irizpideak.

        Manikura eta pedikurako prozesuetako araudia.

        Garbiketa eta esterilizazioa aplikatzeko jarraibideak. Materialen eta desinfekzio-metodoen arteko lotura.

        Manikura- eta pedikura-prozesuetarako kabina estetikoa:

        Manikurarako eta pedikurarako tresneria, materialak eta kosmetikoak hautatu eta erabiltzeko irizpideak.

        Manikurako eta pedikurako tratamendu estetikoen aplikazioaren efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Norbera eta ingurumena babesteko bitartekoekiko errespetua izatea.

        Autonomiaz lan egitea.

        Erantzukizunez jardutea lan-materiala mantentzean eta kontserbatzean.

      3. Manikura eta pedikurako teknikak gauzatzea.

        Erabiltzailea eroso jartzeko eta babesteko protokoloa egitea.

        Azazkalak desmakillatzeko teknika aplikatzea.

        Azazkalak osatzeko teknikak egitea.

        Azazkalak karrakatzeko eta leuntzeko teknikak egitea.

        Egokitzeko eta kutikulak kentzeko teknika egitea.

        Gizonentzako manikurako eta pedikurako berariazko teknikak egitea.

        Eskuetan eta oinetan masajea aplikatzea.

        Erabiltzailea eroso jartzeko eta kokatzeko teknikak.

        Manikuraren aurreko teknikak: profesionalaren eta erabiltzailearen eskuak desinfektatzea.

        Azazkalak desmakillatzeko teknika: orria eta azazkal inguruko tolestura. Atontzeko eta forma emateko lanak:

        Azazkalaren formaren diseinua, moztu eta karrakatzearen bidez: obalatuak, karratuak, biribilak eta abar.

        Eskuetako eta oinetako azazkalak mozteko teknika.

        Azazkalak karrakatzeko eta leuntzeko teknika.

        Egokitzeko eta kutikulak kentzeko teknika.

        Gizonentzako manikurako eta pedikurako berariazko teknikak.

        Manikurako eta pedikurako masaje-maniobrak:

        Ezaugarriak, tokiko ekintzak eta ekintza orokorrak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Masaje-maniobrak: sailkapena, deskribapena eta efektuak.

        Masajearen parametroak: norabidea, intentsitatea, erritmoa eta errepikapenak.

        Eskuetan, besaurrean eta ukondoan masajea aplikatzeko jarraibideak: hasteko eta amaitzeko zonak; maniobren motak eta parametroak hautatzeko irizpideak; sekuentziazioa.

        Oinetako masajeak aplikatzeko jarraibideak: hasteko eta amaitzeko zonak; maniobren motak eta parametroak hautatzeko irizpideak; sekuentziazioa.

        Norbera babesteko neurriekiko interesa, erosotasun- eta segurtasun-irizpideak kontuan izanda.

        Manikura eta pedikurako tekniketan segurtasun- eta higiene-protokoloak baloratzea.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

      4. Manikurako eta pedikurako berariazko tratamenduak egitea.

        Eskuetako eta oinetako tratamendu estetikoak sailkatzea.

        Eskuetako eta oinetako tratamendu estetikoak egitea.

        Manikura- eta pedikura-tekniketan aparatuak erabiltzea.

        Erabilera-prozeduren, eta higiene- eta osasun-neurrien arabera berariazko kosmetikoak hautatu eta erabiltzea.

        Tratamenduak aplikatzean berariazko prozedurak egitea.

        Aparatuak, lanabesak eta kosmetikoak mantentzeko eta zaintzeko teknikak aplikatzea.

        Eskuetako eta oinetako tratamendu estetikoak:

        Hidratazioaren arloko asalduretako tratamenduak.

        Pigmentazioaren asalduretako tratamenduak.

        Keratinizazioaren asalduretako tratamenduak.

        Baskularizazioaren eta odol-zirkulazioaren asalduretako tratamenduak. Interes estetikoko beste asaldura batzuk.

        Manikurako eta pedikurako tekniketan erabilitako aparatologia: eflubioak aplikatzeko goi-maiztasuneko korronteko tresneria. Bentosak. Dardaragailuak. Eskuilak. Erradiazio infragorriak. Parafina-berogailuak. Dutxak eta ihinztatzeak.

        Berariazko kosmetikoak: hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

        Tratamenduak aplikatzeko teknikak: faseak, sekuentziazioa, denboralizazioa, teknikak hautatzeko irizpideak eta bitartekoak.

        Manikurako spa. Pedikurako spa.

        Baliatzen diren bitartekoen eta tekniken erabilera-arauak, ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Autonomiaz lan egitea.

        Berariazko tratamenduak aplikatzeko indarrean dagoen higiene- eta osasun-araudiarekiko errespetua.

      5. Azazkalak apaintzea.

        Azazkal-esmalteak sailkatzea:

        apainketa eta makillajeko produktuak ehunduren eta aplikazio-tekniken arabera identifikatzea.

        Azazkaletako makillajeak grafikoki diseinatzea.

        Esmalte bidez makillatzeko teknikak egitea: mistoak, pintzela, aerografoa eta puntzoia.

        Produktu akriliko bidez makillatzeko teknikak egitea.

        Fantasiazko teknikak egitea: goi-erliebea, behe-erliebea puntzoiarekin, itsastea.

        Azazkaletako piercing teknikak egitea: prestatzea, zulatzea eta akabera ematea, krokadura, hari-itxitura.

        Azazkaletako makillajeak aplikatzea: frantziarra, ilargi-erdikoa, puntak, diagonala, loreak, marmolatua, fantasia.

        Gizonen azazkala edertzeko berariazko teknikak egitea.

        Azazkalak leuntzeko eta makillatzeko teknika: faseak.

        Azazkalen esmaltaketa:

        Ehunduraren arabera.

        Azazkalen formaren eta luzeraren arabera.

        Beste batzuk.

        Akriliko bidez makillatzeko teknikak.

        Fantasiako teknikak: goi-erliebea, behe-erliebea puntzoiarekin, itsastea:

        Azazkaletako fantasiako makillajerako diseinua.

        Azazkalak apaintzeko materialak eta osagarriak aplikatzeko jarraibideak: harriak, harri distiratsuak, zintak, eranskailuak, eta abar.

        Azazkaletako piercing teknikak: prestatzea eta akabera ematea, krokadura, hari-itxitura.

        Esmalte bidez makillatzeko teknikak: pintzela, aerografoa eta puntzoia.

        Eskuak eta oinak prestatzea.

        Azazkalen makillaje zuzentzailea: desproportzioak zuzentzea.

        Azazkaletako makillaje-diseinuak egiteko teknikak.

        Azazkaletako makillaje motak: frantziarra, ilargi-erdikoa, puntak, diagonala, loreak, fantasia eta abar.

        Eskuen eta oinen zaintzari buruzko aholkuak emateko jarraibideak.

        Azazkalak apaintzeari eta makillatzeari buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

        Lan-taldearekin lankidetzan aritzea.

        Bitarteko teknikoak behar bezala erabiltzea.

  9. Lanbide-modulua: Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak.

    Kodea: 0640.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 99 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Gorputz-irudia ezaugarritzen du, egitura, morfologia eta proportzioak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zona eta jarrera anatomikoak zehaztu ditu.

        2. Ardatz eta plano anatomikoen bitartez ezarri ditu kokatze-terminoak.

        3. Irudi pertsonalean terminologia anatomo-fisiologikoa erabiltzea baloratu du.

        4. Gorputzeko eta aurpegiko proportzioak definitzen dituzten parametroak ezarri ditu.

        5. Gorpuzkera zehazten duten faktoreak identifikatu ditu.

        6. Somatotipoak definitzen dituzten aldagai antropometrikoak neurtu ditu.

        7. Aurpegi eta bisai motak identifikatu ditu.

        8. Ile-apainketako eta estetikako tekniken bitartez zuzen daitezkeen desproportzio morfologikoak identifikatu ditu.

      2. Gorputzeko sistema eta aparatuak ezaugarritzen ditu eta irudi pertsonalarekin lotzen diren horien egitura, funtzionamendua eta asaldurak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Organismoaren egitura hierarkikoa ezarri du.

        2. Zirkulazio-aparatuaren anatomia ezaugarritu du.

        3. Odolaren eta linfaren funtzioak zehaztu ditu.

        4. Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia identifikatu du.

        5. Mugimendua ahalbidetzen duten giharren eta hezurren egitura zehaztu du.

        6. Gorputz-mugimenduen motak ezarri ditu.

        7. Gihar multzo nagusiak identifikatu ditu.

        8. Oinaren eta eskuaren morfologia manikura eta pedikurako tratamenduekin lotu du.

        9. Organo kutaneoan hormonek duten eragina zehaztu du.

        10. Nerbio-sistemaren mekanismoa identifikatu du, barneko zein kanpoko bitartekoaren koordinatzaile eta kontrolatzaile gisa.

      3. Elikadura eta nutrizioko jarraibideak identifikatzen ditu, eta gorputz-irudian eta organo kutaneoan duen eragina aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elikaduraren eta nutrizioaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.

        2. Oinarrizko nutrienteak zehaztu ditu.

        3. Nutrienteak eta organismoan duten funtzioa lotu ditu.

        4. Funtzionamendu egokirako organismoaren behar nutritiboak identifikatu ditu.

        5. Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutu ditu.

        6. Osasunean eta gorputz-irudian dieta orekatuak duen eragina baloratu du.

        7. Digestioaren prozesuan esku hartzen duten aparatuak eta organoak zehaztu ditu.

        8. Digestio-aparatuaren funtzionamendua zehaztu du.

        9. Iraitz-aparatuaren egitura eta funtzionamendua ezaugarritu du.

      4. Bizimodu osasungarria sustatzen du, eta irudi pertsonaleko prozesuekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bizimodu osasungarriaren kontzeptua definitzen duten parametroak identifikatu ditu.

        2. Hidratazioaren garrantzia eta irudi pertsonalean duen eragina zehaztu du.

        3. Ariketa fisikoa eta loa justifikatu ditu, alderdi pertsonalean.

        4. Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoak dituen efektu orokorrak identifikatu ditu, baita larruazalaren gainean dituen efektuak ere.

        5. Drogomendetasunaren prebentzioaren garrantzia justifikatu du.

        6. Higiene pertsonaleko neurriak eta ingurumen-esparruan duten eragina lotu ditu.

        7. Hormona sexualek larruazalaren anatomofisiologian duten eragina justifikatu du.

        8. Minbiziaren prebentzioa eta bizitza osasungarriko ohiturak lotu ditu.

      5. Higiene eta desinfekzioko metodoak hautatzen ditu, eta infekzio-arriskuarekin eta materialen infestazioarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garapen mikrobiarrerako beharrezko baldintzak ezarri ditu.

        2. Hainbat motatako mikroorganismoak identifikatu ditu.

        3. Infekzioaren eta infestazioaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.

        4. Irudi pertsonalaren arloko infekzio eta infestazio garrantzitsuenak ezaugarritu ditu.

        5. Kate epidemiologikoko etapak zehaztu ditu.

        6. Irudi pertsonaleko teknikak (tatuajeak, piercing, bizarra moztea, etab.) izan ditzaketen arriskuekin lotu ditu.

        7. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena, garbitasuna eta desinfekzio balioetsi ditu.

        8. Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko metodoak aplikatu ditu.

        9. Hondakinak tratatzeko metodoak sor ditzaketen arrisku biologikoekin lotu ditu.

      6. Lanbide-gaixotasunak prebenitzeko segurtasun-ohiturak zehazten ditu, eta dagozkien arriskuak eta arrisku horiei aurrea hartzeko neurriak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jardueraren berezko arriskuak eta horiekin lotzen den lanbide-gaixotasuna identifikatu ditu.

        2. Irudi pertsonaleko establezimenduetan ohikoenak diren istripuen kausak eta arriskuak lotu ditu.

        3. Eragiketa teknikoak prestatu eta egiteko hartu behar diren norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        4. Ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetan, berariazko prebentzio-neurriak aurreikusi ditu bezeroarengan.

        5. Lanbide-arriskuak saihesteko lan-espazioen baldintzak ezagutu ditu.

        6. Ile-apaintzailearen edo estetizistaren babeserako tresneriaren hautespena eta garatuko den jarduera lotu ditu.

        7. Aurkako erreakzioetan eta istripuetan lehen laguntzetako teknikak aplikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Gorputz-irudia ezaugarritzea.

        Zona anatomikoak eta plano anatomikoak kokatzea.

        Dagokion terminologia anatomo-fisiologikoa erabiltzea.

        Gorputzeko eta aurpegiko proportzioak definitzen dituzten parametroak identifikatzea.

        Gorpuzkera motak identifikatzea.

        Somatotipoak definitzen dituzten aldagai antropometrikoak identifikatzea.

        Aurpegi eta bisai motak identifikatzea.

        Ile-apainketako eta estetikako tekniken bitartez zuzentzea desproportzio morfologikoak.

        Giza gorputzaren egitura orokorra:

        Gorputzaren aldeak eta zonak.

        Jarrera anatomikoak.

        Plano eta ardatz anatomikoak.

        Kokapen eta lokalizazio erlatiboaren terminoak, edo norabideak espazioan.

        Mugimendu terminoak.

        Gorputzaren forma eta proportzioak:

        ezaugarriak.

        Gorpuzkera zehazten duten faktoreak: herentziazkoak eta ingurumenekoak.

        Somatotipoak eta gorpuzkerak.

        Aldagai antropometrikoak: pisua eta tailua. Neurgailuak.

        Gorputzaren irudiaren bilakaera historian zehar.

        Edertasun-kanonean eragina duten faktoreak.

        Gorputz irudiarekin lotzen diren gaixotasunak.

        Aurpegiaren forma eta proportzioak:

        Garezurraren, obaloaren edo profilaren formaren analisia.

        Aurpegi motak.

        Gorputz-irudiaren eta ile-apainketako eta estetikako prozesuen arteko lotura.

        Estetikako profesional batentzako gorputzaren aldeak, eremuak eta organoak ezagutzeak duen garrantzia balioestea.

        Gure gorputzaren orekarekiko eta funtzionamendu egokiarekiko errespetua, eta oreka horren eta bizitza-ohitura osasungarrien arteko lotura.

      2. Gorputz-sistemak eta aparatuak ezaugarritzea.

        Egitura eta fisiologia zelularra deskribatzea.

        Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia zehaztasunez deskribatzea.

        Linfaren eta odolaren funtzioak deskribatzea.

        Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia zehaztasunez deskribatzea.

        Mugimendua ahalbidetzen duten giharren eta hezurren egitura deskribatzea.

        Gihar multzo nagusiak eta horien fisiologia kokatzea.

        Oinaren eta eskuaren morfologiaren eta manikura- eta pedikura-tratamenduen arteko lotura.

        Hormonen eta organo kutaneoaren arteko lotura ezartzea.

        Hormonen eta haren eragin nabarmenen arteko lotura ezartzea.

        Nerbio-sistemaren fisiologia deskribatzea.

        Organismoaren antolamendu-mailak:

        Molekula-maila.

        Zelula-maila.

        Zelula anitzeko maila.

        Organismoan substantzien garapenarekin lotzen diren sistemak:

        Zirkulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia: odol- eta linfa-sistema. Zirkulazio-aparatua: bihotza, linfa-guruinak eta odol- eta linfa-hodiak. Odola. Odol- eta linfa-zirkulazioa.

        Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia.

        Ohikoenak diren asaldurak eta irudi pertsonalarekin dituzten loturak.

        Mugimenduarekin lotzen diren sistemak:

        Hezur- eta gihar-sistemaren anatomia eta fisiologia. Eskeletoa, hezurrak eta artikulazioak. Giharren egituraren eta funtzioaren deskribapena.

        Eskuak eta oinak: morfologia, hezurrak, giharrak eta mugimendua.

        Ohikoenak diren asaldurak eta irudi pertsonalarekin dituzten loturak.

        Erregulazioarekin eta kontrolarekin lotzen diren sistemak:

        sistema endokrinoaren anatomia eta fisiologia. Guruinak, hormonak eta erregulazioa.

        Nerbio-sistemaren eta zentzumenen organoen anatomia eta fisiologia. Egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa. Nerbio-pultsuaren transmisioa.

        Ohikoenak diren asaldurak eta irudi pertsonalarekin dituzten loturak.

        Odol- eta linfa-zirkulazioa hobetzen duten jarduerak egiteko eta gomendatzeko interesa izatea, gure gorputz osoko osasuna eta larruazalaren eta haren erantsien osasuna mantentzeko bitarteko gisa.

        Aparatu kardioerrespiratorioaren funtzionamenduan, arnasa behar bezala hartzearen garrantzia eta ariketa fisikoaren garrantzia baloratzea.

        Estetikako profesional batentzako gorputzaren aldeak, eremuak eta organoak ezagutzeak duen garrantzia balioestea.

      3. Elikadura eta nutrizioko jarraibideak identifikatzea.

        Nutrizioa eta elikadura bereiztea.

        Oinarrizko nutrienteak identifikatzea.

        Elikagaiak funtzioaren arabera taldeka sailkatzea.

        Elikadura-piramidea osatzen duten elikagaiak ezagutzea.

        Dietaren, eta osasunaren, larruazal, ile eta azazkalen egoeraren, eta siluetaren arteko lotura.

        Elikadurarekin lotzen diren gaixotasunak identifikatzea.

        Prozesuak definitzea eta bereiztea: ingestioa, digestioa, xurgatzea, hondakinak ezabatzea, hustea.

        Iraitz-aparatuaren organoen anatomia eta fisiologia deskribatzea.

        Digestio-aparatuaren organoak kokatzea (marrazkia, anatomia-eredua).

        Digestio-aparatuaren organoen anatomia eta fisiologia deskribatzea.

        Elikadura eta nutrizioa:

        Mantenugaiak: sailkapen-irizpideak.

        Elikagaiak. Sailkapena. Elikagaien osaera-taula.

        Funtzio energetikoa, plastikoa eta erregulatzailea.

        Elikadura orekatua: elikadura-piramidea eta nutrizio-beharrak.

        Dietak irudi pertsonalarekin duen lotura.

        Digestio-anatomofisiologia:

        Egitura eta funtzioa: digestio-hodia eta guruin erantsiak.

        Iraitz-prozesuan esku hartzen duten aparatuak eta organoak: giltzurrun- eta gernu-anatomofisiologia.

        Dieta orekatuaren garrantzia, eta larruazalaren eta ilearen itxuran, eta gorpuzkeran duen eragina balioestea.

        Digestio-prozesua hobe dezaketen nutrizioaren alderdiak ezagutzeko interesa izatea.

        Iraitz-aparatuaren higiene- eta zaintza-neurriak baloratzea.

        Lengoaia zientifikoa erabiltzeko interesa eta prestasuna izatea.

      4. Irudi pertsonalean bizimodu osasungarriko ohiturak sustatzea.

        Bizimodu osasungarriaren kontzeptua definitzen duten parametroak bereiztea eta aztertzea.

        Hidratazioak irudi pertsonalean duen garrantzia deskribatzea.

        Ariketa fisikoa eta loa osasunarekin eta irudi pertsonalarekin lotzea.

        Tabakoaren, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak sortzen dituen arrisku-faktoreak identifikatzea.

        Drogomendetasunen prebentzioa ikertzea.

        Higiene pertsonaleko neurriak eta ingurumen-esparruan duten eragina biltzea.

        Sexu-hormonek anatomofisiologia kutaneoan duten eragina deskribatzea.

        Minbiziaren aurkako dekalogoaren oinarriak ezagutzea.

        Gaixo onkologikoen irudi pertsonaleko oinarrizko nozioak deskribatzea.

        Osasunaren kontzeptua.

        Ura eta larruazalaren hidratazioa. Behar hidrikoak.

        Irudi pertsonala eta eguneko ohiturak: ariketa fisikoa. Loa.

        UV izpien efektu biologikoak, fototipoen arabera eta aurkako erreakzioen arabera. Segurtasun- eta higiene-neurriak. UVA izpi bidez beltzarantzearen arloan indarrean dagoen legeria.

        Drogak eta organo kutaneoa.

        Higienearen eta osasunaren arloko hezkuntza. Norberaren higienea.

        Gorputz-irudia eta sexualitatea:

        Ugaltze-aparatua: egitura eta funtzionamendua. Ezaugarri sexualak eta obulutegi-zikloa.

        Antisorgailuak.

        Minbizia: minbiziaren prebentzio-neurriak.

        Osasunaren eta bizi-kalitatearen kontzeptuan, estetikako profesionalaren jardunaren gaineko interesa izatea.

        Drogek, loak, bizitza-ohitura osasungarriek eta ariketa fisikoak osasunean, larruazalean eta ilean duten eragina balioestea.

      5. Higiene eta desinfekzioko metodoak hautatzea.

        Mikroorganismo motak ezagutzea.

        Lanbidean erabiltzen diren lanabesetan, aparatuetan eta osagarrietan ohikoenak diren zikinkeriaren, poluitzaileen, infekzioen eta infestazioen konposizioa identifikatzea.

        Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak identifikatzea.

        Bezeroei aplikatu beharreko higiene- eta osasun-neurriak aplikatzea.

        Tatuaje- eta piercing-tekniken arteko lotura eta arriskuak, eta kontuan hartu beharreko oinarrizko zaintzak.

        Erabilera bakarreko materiala zehaztea eta erabiltzea.

        Hondakinak ezabatzea.

        Hondakinak tratatzeko metodoak erabiltzea.

        Hondakinak tratatzeko metodoak eta horiek eragin ditzaketen arrisku biologikoak lotzea.

        Mikroorganismoak:

        Garapen mikrobiarrerako beharrezko baldintzak: pH, tenperatura, hezetasuna, eta abar.

        Mikroorganismoak sailkatzea.

        Infekzioaren eta infestazioaren kontzeptua:

        Infekzioak eta infestazioak, eta irudi pertsonaleko prozesuak.

        Infekzio gurutzatuak: ile-apainketako eta estetikako zerbitzuetako prebentzioa.

        Eragiten duen agentearen araberako sailkapena: bakterioen, onddoen, birusen eta parasitoen ondoriozko infekzioak. Ezaugarriak, sintomak eta zeinuak. Ezkabiak, pedikulosia, folikulitisa eta papilomak: kate epidemiologikoa. Kutsatzeko bideak.

        Garbiketa, higiene, desinfekzio eta esterilizazioko prozesuak:

        Desinfekzio-mailak:

        Aplikazio-metodoak: fisikoak eta kimikoak.

        Hondakinen tratamendua eta arrisku biologikoak.

        Ingurumena errespetatzea, hondakinak tratatzea eta hondakinen tratamendurako araudi ez betetzeak sorraraz ditzakeen arriskuak balioestea.

        Erantzukizunez jardutea lanbide-jardunean garbitzeko eta desinfektatzeko prozesuetan.

        Mikroorganismoen garapena galarazten duten baldintzak errespetatzea.

      6. Ile-apainketako eta estetikako jardueretan segurtasun ohiturak zehaztea.

        Lan-inguruneko arrisku-puntuak eta istripuak sortzen dituzten faktoreak identifikatzea.

        Estetika eta edergintzako establezimenduetan gerta daitezkeen istripurik ohikoenak aztertzea.

        Estetika eta edergintzako zentro batean istripuak prebenitzeko aintzat hartu beharreko neurriak hautatzea.

        Istripuen kasuan sorospeneko oinarrizko arauak ezagutzea.

        Botikin profesionala deskribatzea.

        Norbera babesteko tresneria sailkatzea, betiere irudi pertsonalaren esparruan duen aplikazioaren arabera.

        Lanbide-istripuak eta -gaixotasunak prebenitzeko arauak hautatzea.

        Erabili behar diren neurri ergonomikoak eta gorputz-jarrera zuzenak bereiztea.

        Gorputz-jarrera okerrak, sor ditzaketen asaldurak eta horien lanbide-ondorioak biltzea.

        Aurkako erreakzioetan eta istripuetan lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Lan-istripuen arriskuak eta horiekin lotzen diren gaixotasunak:

        Kosmetikoak eta desinfektatzaileak erabiltzearen arriskuak. Aurkako erreakzioak: lokalak eta sistematikoak. Arrisku kimikoa eragin dezaketen kosmetikoen eta desinfektatzaileen sailkapena.

        Tresneria elektrikoa aplikatzearen arriskuak. Lesio elektrikoak.

        Material ebakitzailearekin lotzen diren arriskuak: arrisku biologikoak eta odoljarioak.

        Beroa sortzen duten tresneriak eta produktuak aplikatzearen ondoriozko arriskuak: argizariak, infragorriek, UV izpiek, lurrunak, lehorgailuek eta abarrek eragindako erredurak.

        Jarrera-ohiturekin lotzen diren arriskuak: jarrerak, altzaria, giro termikoa, argiztapena, zarata, eta abar.

        Lanbide-jardueraren bestelako arrisku independenteak.

        Istripu-arriskua gehitzen duten faktoreak.

        Jarduerarekin lotzen diren istripuak prebenitzeko neurriak aplikatzea:

        neurri orokorrak eta berariazko neurriak.

        Instalazioen istripuak neutralizatzeko neurri prebentiboak.

        Norbera eta/edo taldea babesteko tresneria. Norbera babesteko tresneria sailkatzea. Arrisku motaren eta norbera babesteko tresneriaren arteko lotura.

        Aurkako erreakzioen edo istripuen aurrean lehen laguntzako oinarrizko teknikak.

        Neurri ergonomikoak eta gorputz-jarrerak praktikan jartzeko interesa izatea.

        Segurtasun- eta higiene-neurriak baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentziorako neurriak ezartzeko eta praktikan jartzeko interesa izatea.

  10. Lanbide-modulua: Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta.

    Kodea: 0643.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 105 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Irudi pertsonaleko enpresetako produktuak eta zerbitzuak identifikatzen ditu, marketineko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Irudi pertsonalaren arloko marketina ezaugarritu du.

        2. Marketin motak identifikatu ditu.

        3. Enpresak erabil ditzakeen marketing mix-eko elementuak zehaztu ditu.

        4. Ondasun baten produktu ukigarri gisa eta zerbitzu baten arteko aldeak ezarri ditu.

        5. Zerbitzuen berezko ezaugarriak zehaztu ditu.

        6. Prezioak marketing mix-eko tresna gisa duen garrantzia aztertu du.

        7. Irudi pertsonalarekin lotzen diren banaketa-bideen motak (handizkariak eta txikizkariak) ezagutu ditu.

        8. Ile-apainketako eta estetikako frankiziak baloratu ditu, autoenplegurako aukerak dituen banaketa modu gisa.

        9. Zerbitzugintzaren elementuak identifikatu ditu.

        10. Marketin-planaren faseak zehaztu ditu.

      2. Bezeroen beharrak zehazten ditu, irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak erosteko motibazioak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroa identifikatu du irudi pertsonaleko enpresetako elementu garrantzitsuen gisa.

        2. Irudi pertsonaleko bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak aztertu ditu.

        3. Bezeroak erosteko dituen motibazioak identifikatu ditu.

        4. Erosteko prozesuaren faseak ezarri ditu.

        5. Maslow-ren teoriaren motibazio-mailak zehaztu ditu.

        6. Bezeroak tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera sailkatu ditu.

        7. Bezeroak leial egiteko mekanismoak ezarri ditu.

      3. Bezeroaren arreta erakartzeko jarraibideak ezartzen ditu, komunikazio-teknikak eta -tresnak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prozesuaren fase guztietan bezeroari arreta emateko protokoloa zehaztu du, bezeroaren harreratik agur esan arte.

        2. Komunikazioaren elementuak, etapak, oztopoak eta helburuak identifikatu ditu.

        3. Irudi pertsonaleko enpresek barne- eta kanpo-komunikazioan erabiltzen dituzten tresnak identifikatu ditu.

        4. Erabiltzaileekiko ahozko komunikazioa ezaugarritu du.

        5. Aurkezpen edo hitzaldi komertzial batean jarduteko sekuentzia ezarri du.

        6. Telefono bidezko komunikazioaren faseak identifikatu ditu.

        7. Komunikazio idatziko tresnak aztertu ditu (gutunak, liburuxkak, txartelak, etab.).

        8. Merkataritza-harremanetan keinuen komunikazioak duen garrantzia baloratu du.

        9. Produktuen eta zerbitzuen erakustaldiak egin ditu.

      4. Sustapen eta publizitateko teknikak erabiltzen ditu, eta erabilitako tresnen aukeraketa justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Publizitatearen helburuak identifikatu ditu.

        2. Publizitate-kanpaina baten faseak ezarri ditu.

        3. Sektoreko enpresek gehien erabiltzen dituzten publizitate-bitartekoak zehaztu ditu.

        4. Sustapen-tresnak helburuekin eta ondorioekin lotu ditu.

        5. Sustapen-kanpaina baten faseak ezarri ditu.

        6. Estetikako produktu/zerbitzu baten sustapen-kanpaina egin du.

      5. Sustapen merchandisingaren teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, berariazko tresnak erabiltzen ditu eta enpresaren irudiarekin egokitzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merchandisingaren helburuak ezarri ditu.

        2. Bezeroaren portaeraren araberako erosketa motak sailkatu ditu.

        3. Merchandisingaren elementuak zehaztu ditu.

        4. Ikus-, soinu- eta usaimen-giroaren ondorioak salmenta-prozesuarekin lotu ditu.

        5. Salguneetan espazioak eta produktuek izan beharreko banaketa ezarri du.

        6. Salguneko publizitate-tresna gisa identifikatu ditu txartelak eta erakustokiak.

        7. Erakusleihoaren funtzioa eta kontsumitzailearen erosteko erabakian duen eragina aztertu du.

        8. Denda-marketinaren elementuak aplikatu eta konbinatu ditu.

      6. Irudi pertsonaleko zerbitzuen eta produktuen salmentako erakustaldiak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, etapak definitzen ditu eta berariazko teknikak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkataritza-harremanetan salmenten aholkulariak bete beharreko nolakotasunak jarrerak, gaitasunak eta trebetasunak identifikatu ditu.

        2. Merkataritza-harremanetan erabiltzen diren asertibitate-teknikak ezarri ditu.

        3. Asertibitate eta gizarte-trebetasuneko teknikak aplikatu ditu.

        4. Salmentako faseak eta teknikak ezarri ditu.

        5. Merkataritza-argudioak ezarri ditu, bezeroari gomendioak egiteko formula gisa.

        6. Salmentarekiko eragozpenak ebazteko jarraibideak ezarri ditu.

        7. Salmenta ixtearen seinaleak identifikatu ditu.

        8. Salmenta ixteko estrategiak ezarri ditu.

        9. Merkataritza-prozesuetan, salmenta-osteko jarraipenerako prozedurak ezarri ditu.

      7. Gatazkak ebazteko prozedurak aplikatuta erantzuten ditu erreklamazioak eta kexak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko prozedura deskribatu du.

        2. Erreklamazioak jasotzeko prozedura deskribatu du.

        3. Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskain dakizkiekeen prozedurarako hautabideak identifikatu ditu.

        4. Erreklamazioari buruzko informazioa aurrez ezarritako hierarkia-ordenaren arabera helarazi du.

        5. Bezeroen salmenta-ondoko jarraipenari, gertakizunei, eskaerei eta erreklamazioei buruzko informazioa erregistratu du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

    2. Edukiak:

      1. Irudi pertsonaleko enpresetan produktuak eta zerbitzuak identifikatzea.

        Salmentaren eta marketinaren artean bereiztea.

        «Marketing mix»-aren osagaien arteko loturak identifikatzea.

        Banaketa-bideak ezagutzea (handizkaria, txikizkaria, frankiziak, etab.).

        Frankiziak autoenplegu gisa identifikatzea.

        Hainbat egoeratan, dagokion komunikazio mota identifikatzea, bai eta komunikazio horretan parte hartzen duten elementuak ere.

        Marketinaren historia.

        Marketinaren definizioa eta oinarrizko kontzeptuak: produktua, zerbitzua, beharra, nahia eta eskaria.

        Marketin motak: estrategikoa eta operatiboa. «Marketing mix»-a:

        Produktua: motak.

        Prezioa.

        Banaketa. Bide motak: txikizkariak eta handizkariak.

        Frankiziak eta ezaugarriak.

        Komunikazioa. Motak eta ezaugarriak.

        Marketin-plana. faseak eta elaborazioa.

        Irudi pertsonaleko produktuak eta zerbitzuak: ezaugarriak.

        Zerbitzugintza.

        Salmentekiko interesa izatea, lanbide askotako funtsezko zeregin gisa.

        Salmentako profesionalarentzat produktua/zerbitzua ezagutzeak duen garrantzia baloratzea.

        Dauden produktu/zerbitzu motak ezagutzeko interesa izatea.

      2. Bezeroen beharrak zehaztea.

        Prozesuaren fase guztietan bezeroari arreta egiteko protokoloak zehaztea.

        Kontsumitzailearen beharrak identifikatzea, horiek ase ahal izateko.

        Erosteko erabakiaren prozesuaren etapak identifikatzea, eskuratu nahi den produktu motaren arabera, kontsumitzaile motaren arabera eta egoera ekonomikoaren arabera.

        Bezeroak erosteko dituen motibazioak identifikatzea.

        Pertsona batek produktu jakin bati dagokionez duen kontsumo-portaerari buruzko azterketa egitea.

        Bezero motak sailkatzea, hura identifikatzen dituen ezaugarriak behatuta, eta erosteko beharrak antzemateko planifikatutako galderen zerrenda bat egitea.

        Bezeroen leialtasunerako mekanismoak identifikatzea.

        Bezeroaren garrantzia irudi pertsonaleko enpresetan.

        Bezeroa identifikatzeko sistemen kontzeptua: barne-bezeroa eta kanpo-bezeroa.

        Bezeroen beharrak eta gustuak. Maslow-ren teoria.

        Bezeroen kontsumoan eragina duten aldagaiak.

        Motibazioa, frustrazioa eta babes-mekanismoak. Erostea erabakitzeko prozesua.

        Bezero motak: tipologiaren arabera, izaeraren arabera, rolaren arabera.

        Bezeroaren gogobetetasuna.

        Bezeroak leial egitea.

        Bezeroak aztertzeko teknikak, haien tipologiaren, izaeraren eta rolaren arabera.

        Prozesuaren hainbat fasetan, bezeroari arreta emateko protokoloa harreratik agurreraino.

        Kontsumitzailearen portaera ezagutzearen garrantzia baloratzea.

        Pertsona guztientzako komunak diren erosketa-motibazioekiko interesa izatea.

        Egon litezkeen bezero motak ezagutzeko interesa, haiekin harreman egokiak izateko.

        Bezeroak nola gogobete daitezkeen jakiteko eta zer tresna erabil daitekeen ezagutzeko interesa izatea.

      3. Bezeroei arreta emateko jarraibideak.

        Produktuak edo zerbitzuak aurkezteko eta erakusteko teknikak aplikatzea.

        Hainbat egoeratan komunikazio mota identifikatzea, baita komunikazioan parte hartzen duten elementuak ere.

        Enpresan eta salmentan komunikazioak duen garrantzia ebaluatzea.

        Ahozko komunikazioaren ezaugarriak eta arauak zerrendatzea.

        Egoera jakin batzuetan, jendaurrean eta telefono bidez ondo hitz egiteko arauak aplikatzea.

        Gorputzaren lengoaia interpretatzea.

        Komunikazio idatziaren ezaugarriak identifikatzea.

        Komunikazio-proiektuak lantzean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

        Prozesuaren faseetan bezeroari arreta emateko prozedurak aplikatzea.

        Produktu edo zerbitzu baten aurkezpena eta erakustaldia egitea. Hori egiteko jarraibideak.

        Komunikazioa marketinean: barne- zein kanpo-komunikazioa.

        Komunikazio-prozesuaren etapak eta elementuak: igorlea, mezua, kodea, hartzailea, feed-back.

        Komunikazioaren helburuak.

        Komunikazio motak irudi pertsonaleko enpresa batean:

        Ahozko komunikazioa. Pertsonen arteko edo taldeko komunikazioaren teknikak. Komunikazioaren oztopoak. Hitzaldien antolamendua. Telefonozko komunikazioa.

        Idatzizko komunikazioa. Idatzizko komunikazioko eta adierazpeneko arauak. Irudi pertsonaleko enpresetan erabiltzen diren komunikazio idatziko tresnak: gutunak, liburuxkak, barne-dokumentuak, txartelak. Prentsako artikuluak irudi pertsonaleko sekzio espezializatuetan.

        Keinu-komunikazioa. Irudi pertsonalaren esparruan, bezeroaren eta aholkulariaren arteko harremanarekiko interesaren, errespetuaren, adeitasunaren eta kortesiaren garrantzia.

        Paralengoaiaren garrantzia. Keinuak eta horien esanahia. Komunikazioaren kategoria.

        Enpresarentzat, salmentarako, bezeroarentzat eta aholkulariarentzat komunikazioak duen garrantzia baloratzea.

        Ahozko eta keinu bidezko komunikazioen merkataritza-jardueran duten zereginarekiko interesa izatea.

        Jendaurrean edo telefono bidez errespetuz eta zuzentasunez hitz egitea.

        Komunikazio idatziak salmentako profesional baten jardueretan duen garrantzia baloratzea.

      4. Publizitate- eta sustapen-teknikak.

        Estetikako produktu eta zerbitzuen sustapenak egitea.

        Lanbide-esparruko produktuetarako eta zerbitzuetarako publizitatea lantzea.

        Publizitate motak alderatzea.

        Erakustaldiak egitea, sustapen-elementu gisa eta balizko salmenta kontuan hartuta.

        Publizitatea:

        publizitatearen kontzeptua. Helburuak.

        Publizitate-kanpaina: faseak. Publizitate-mezua eta bitartekoak.

        Publizitatea, salmenta-teknika gisa, osatzen duten elementuak. Publizitate-liburuxka, web-orria, eta abar.

        Salmentaren sustapena:

        Kontzeptua eta sailkapena.

        Sustapenen ondoriozko helburu eta efektu nagusiak.

        Sektorean erabiltzen diren sustapen-tresnak.

        Sustapen-kanpaina: irudi pertsonaleko sustapen-kanpaina baten faseak eta diseinua.

        Salmenta-prozesuan sustapenak eta publizitateak duen garrantzia baloratzea.

        Marketin-tresna gisa sustapenaren erabilera balioestea.

        Salmenta-prozesuan erakustaldien teknika garatzeko interesa izatea.

      5. Merchandising teknikak aplikatzea.

        Bezeroaren portaeraren araberako erosketa motak sailkatzea.

        Salmenta-puntuetan espazioak eta produktuak antolatzea.

        Ikus-, soinu- eta usaimen-giroko efektuak identifikatzea, salmenta-prozesuetako eragin gisa.

        Denda-marketinaren elementuak zehaztea.

        Merchandisinga aplikatzea.

        Hainbat suposizioetan sustapen-merchandisineko elementuak identifikatzea eta ezaugarritzea.

        Erakusleihoak, errotuluak, txartelak eta erakustokiak identifikatzea.

        Merchandisingaren kontzeptua. Oinarrizko merchandisinga, helburuak.

        Sustapen-merchandisinga: irizpide eta faktore bereizgarriak. Merchandisinga edertze-aretoetan.

        Erosketa motak: aurreikusitako erosketak eta bulkaden ondoriozko erosketak.

        Merchandisingaren elementuak:

        Girotze orokorra. Altzariak eta dekorazioa. Argia eta kolorea. Usaimen- eta soinu-giroa.

        Salguneak: sekzioen antolamendua. Salmenta-zona eta puntu hotzak eta beroak. Lokalean zeharreko zirkulazioa. Lineala eta buruak. Produktuaren ezarpena eta txandakatzea. Prezioen komunikazioa.

        Establezimenduaren kanpo-elementuak: errotuluak, sarrera. Erakusleihoak.

        Saltokiko publizitatea (SP). txartelak eta erakustokiak.

        Produktu kosmetikoen salmentarekiko interesa izatea, etekin-iturri gisa.

        Erosketa moten inguruko interesa izatea.

        Sustapeneko denda-marketineko modu berriak probatzeko jakin-mina.

        Sustapen-merchandisingaren faktore adierazgarriekiko interesa izatea.

      6. Irudi pertsonaleko salmenta-teknikak.

        Salmenta-prozesuetan komunikazio-teknikak aplikatzea.

        Saltzaile ideal batek bete beharreko nolakotasunak identifikatzea.

        Saltzaileak edozein salmenta-harremanetan betetzen duen zeregina deskribatzea.

        Salmentak ixteko teknikarik egokiena erabiltzea.

        Bezero baten aurrean salmenta gurutzatua erabiltzea.

        Erosketa fisikoen eta ahozkoen seinaleak identifikatzea.

        Salmentaren arloko aholkulari idealaren ezaugarriak. Irudi pertsonaleko produktuen eta zerbitzuen salmenta-aholkulariaren asertibotasuna eta enpatia.

        Salmentaren faseak eta teknikak. Salmenta prestatzeko eta planifikatzeko teknikak. Bezeroarekin harremanetan jartzea. Beharrak zehazteko teknikak. Merkataritza-argudioa. Eragozpenak: sailkapena eta eragozpenen tratamendua. Salmenten itxiera: seinaleak, teknikak eta itxiera motak. Salmenta gurutzatua.

        Salmenta osteko laguntza-zerbitzua. Merkataritzako edo salmenta-osteko jarraipenaren teknikak: jarraipenaren dokumentazioa. Informatika-tresnak, bezeroarekiko salmenta-osteko harremanetan. Salmenta-ostean erabilitako prozedurak. Informazioa aztertzea: merkataritza-txostenak.

        Erreklamazioak ebazteko teknikak. Protokoloak. Bezeroek jasotako arreta baloratzeko teknikak: erreklamazioa, kexa, iradokizunak, zoriontzea. Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak. Kexa edo erreklamazio baten elementuak: kexak, aurrez aurrekoak eta aurrez aurrekoak ez direnak. Erreklamazioak eta kexak biltzeko prozedura. Erreklamazio batean beharrezkoak diren dokumentuak edo frogak. Kexak/erreklamazioak ebazteko faseak.

        Saltzaileak enpresaren eta bezeroaren arteko bitartekari gisa betetzen duen zeregina baloratzea.

        Salmentaren arloko profesional onak izan behar dituen ezagutzen gaineko interesa izatea.

        Erabil daitezkeen argudio motak eta argudio horiek aurkezteko moduak ezagutzeko interesa izatea.

        Itxiera-teknikarik arruntenak ezagutzeko interesa izatea.

      7. Kexa eta erreklamazioen tratamendua.

        Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak deskribatzea.

        Bezeroei erreklamazioen aurrean eskain dakiekeen prozeduretarako alternatibak deskribatzea.

        Erreklamazioari buruzko informazioaren jarraipena egitea, aurrez ezarritako ordena hierarkikoaren arabera.

        Besteak beste, saldu ondokoaren, gorabeheren eta erreklamazioen jarraipenaren erregistroa egitea.

        Erreklamazioak ebazteko teknikak. Protokoloak. Bezeroek jasotako arreta baloratzeko teknikak: erreklamazioa, kexa, iradokizunak, zoriontzea.

        Kexak eta erreklamazioak ebazteko prozedurak.

        Kexa edo erreklamazio baten elementuak: kexak, aurrez aurrekoak eta aurrez aurrekoak ez direnak.

        Erreklamazioak eta kexak biltzeko prozedura.

        Erreklamazio batean beharrezkoak diren dokumentuak edo frogak.

        Kexak/erreklamazioak ebazteko faseak.

        Bezeroen erreklamazioak erregistratzeko interesa izatea, egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta leial egitearen maila areagotzeko.

        Bezeroen erreklamazioen jarraipena egitea.

  11. Lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

    Kodea: E100.

    Maila: 1.º.

    Iraupena: 33 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

        2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

        3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

        4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

        5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

        6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

        7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

      2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

        2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

        3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

        4. Euskarri telematikoen bitartez jasotako mezua interpretatu du: posta elektronikoa eta faxa, beste batzuen artean.

        5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

        6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

        7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

        8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

      3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

        2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

        3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

        4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

        Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

        Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

        Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

        Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

        Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

        Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

        Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

        Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

      2. Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

        Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

        Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

        Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Euskarri telematikoak: faxa, e-mail, burofaxa, web-orriak.

        Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

        Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

        Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

        Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

      3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

        Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

        Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

        Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

        Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

        Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

  12. Lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    Kodea: 0851.

    Maila: 2.º.

    Iraupena: 105 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

        2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

        3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

        4. Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

        5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

        6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

        7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

      2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

        2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

        3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

        5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

        6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

        7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

      3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

        2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

        3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

        5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

        6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

        7. Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

        8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

        10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

      4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

        2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

        3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

        4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

        5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

        6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

        7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

        8. Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

      5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

        2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

        3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

        4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

        5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

        6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

        7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

      6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

        2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

        3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

        4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

        5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

        6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

        7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

      7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

        2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

        3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

        4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

        5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

        6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

    2. Edukiak:

      1. Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.

        Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

        Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

        Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

        Norberaren ibilbidea planifikatzea:

        Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

        Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

        Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

        Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

        Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

        Erabakiak hartzeko prozesua.

        Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

        Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

        Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

        Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

        Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

        Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

      2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

        Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

        Antolamendu-egiturak aztertzea.

        Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

        Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

        Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

        Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

        Lan-taldeen sorrera aztertzea.

        Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

        Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

        Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

        Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

        Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

        Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

        Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

        Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

        Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

        Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

        Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

      3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

        Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

        Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

        Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

        Nomina interpretatzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

        Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren direktibak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

        Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

        Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

        Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

        Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

        Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

        Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

        Ordezkaritza sindikala: Sindikatua kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

        Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

        Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana...

        Lana arautzeko beharra baloratzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

        Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

        Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

        Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

      4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

        Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

        Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

        Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

        Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

        Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

        Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

        Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

        Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

        Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

      5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

        Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

        Arrisku-faktoreak aztertzea.

        Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

        Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

        Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

        Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

        Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

      6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

        Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

        Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

        Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

        Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

        Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

        Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

        Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

        Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

        Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

        Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

        Prebentzioaren plangintza enpresan.

        Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

        Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

        Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

      7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

        Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

        Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

        Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.

        Larrialdi-egoerak aztertzea.

        Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

        Langileen osasuna zaintzea.

        Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

        Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

        Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

        Seinale motak.

        Larrialdien aurreikuspena balioestea.

        Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

        Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

  13. Lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

    Kodea: 0852.

    Maila: 2.º.

    Iraupena: 63 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

        2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

        3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

        4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

        5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

        6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

        7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

      2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

        2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

        3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

        4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

        5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

        6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

        7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

        8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

        10. Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

      3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

        2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

        3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

        4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

        5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

        6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

        7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

        8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

        9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

        10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

        11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

        12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

      4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

        2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

        3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

        5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

        6. Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

        7. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

    2. Edukiak:

      1. Ekimen sortzailea.

        Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

        Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko konpetentzia, plangintza eta prestakuntza.

        Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

        Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

        Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

        «Enpresaburu» kontzeptua.

        Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

        Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

        Ekintzaileen arteko lankidetza.

        Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

        Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

        Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

        Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

        Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

      2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

        Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

        Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

        Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

        Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

        Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

        Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

        Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

        Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

        Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

        Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

        Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

        Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

        Genero-berdintasuna errespetatzea.

        Enpresa-etika baloratzea.

      3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

        Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

        Produkzio-plana prestatzea.

        Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

        Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

        Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

        Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

        Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

        Zerga-arloa enpresetan.

        Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

        Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

        Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

        Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      4. Administrazio-funtzioa.

        Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

        Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

        Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

        Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

        Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

        Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

        Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

        Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

  14. Lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

    Kodea: 0853.

    Maila: 2.º.

    Iraupena: 380 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

        2. Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

        3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

        4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

        5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

        6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

      2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

          Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

          Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

          Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

          Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

          Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

          Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

          Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

        2. Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

        3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko tresneria.

        4. Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

        5. Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

        6. Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

        7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

        8. Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

        9. Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

        10. Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

      3. Bezeroei harrera egiteko, biltegiratzeko eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, enpresak ezarritako prozedurak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Norberaren irudia zein enpresaren irudia baloratu du, eta norberaren higienea, makillajea, orrazkera eta janzkera, besteak beste zaindu ditu.

        2. Enpresak diseinatu dituen bezeroei arreta emateko eta komunikatzeko protokoloak aplikatu ditu.

        3. Harrera egiteko eta agurtzeko protokoloak aplikatu ditu.

        4. Bezeroak telefono bidez eta zuzenean hartu ditu.

        5. Agenda eskuz edo informatizatuta antolatzen lagundu du.

        6. Kobratzeko eragiketak egin ditu, gainbegiratupean.

        7. Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan erabiltzen diren produktuen eta materialen harreran, biltegiratzean eta stock-kontrolean lagundu du.

        8. Esleitutako jarduerekin lotutako instalazioak, tresneria eta lanabesak mantendu eta garbitzeko jardunak gauzatu ditu.

      4. Bere lanpostuarekin lotzen diren produktuak eta zerbitzuak saltzen ditu eta horiei buruzko aholkuak ematen ditu, marketing-teknikak garatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu motak identifikatu ditu.

        2. Bezeroaren tipologia, eta erosteko dituen motibazioak eta beharrak bereizi ditu.

        3. Autokontrol, adeitasun, soziabilitate eta zuhurtasuneko jarrerak hartu ditu aintzat.

        4. Salmenta ixteko metodoak aplikatu ditu.

        5. Erosketak sustatzeko lokalean erabilitako merchandising-teknikak identifikatu ditu.

        6. Enpresak aplikatzen dituen publizitate motak ezagutu ditu.

        7. Salmentak sustatzeko pizgarriak bultzatu ditu.

        8. Erabiltzaileari ile-apainketako ohiturei, produktuei eta zerbitzuei buruz informatzeko eta aholkuak emateko hizkuntza teknikoa erabili du.

        9. Erreklamazioak eta kexak ebazteko prozedurak aplikatu ditu.

      5. Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak eta aldi baterakoak ezaugarritzen ditu, beharrezko bitartekoak eta teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Forma-aldaketak gauzatzeko prozedurak eta forma-aldaketetarako enpresaren jarraibideak interpretatu ditu.

        2. Lanpostua prestatu du.

        3. Erabili beharreko teknikaren arabera hautatu ditu bitartekoak eta produktuak.

        4. Profesionalarentzako zein bezeroarentzako norbera babesteko tresneria aplikatu du.

        5. Forma-aldatu aurreko teknikak erabiltzearen beharra baloratu du.

        6. Ezarritako denboran eta moduan egin ditu ilea modu iraunkorrean kizkurtzeko eta lisatzeko eragiketak.

        7. Bezeroaren ezaugarrien eta eskarien araberako orrazkerak egin ditu.

        8. Hainbat motatako orrazkera bilduen muntaiak egin ditu, dagokien egintza sozialaren arabera.

        9. Azken emaitza baloratu du, bezeroaren gogobetetasunaren adierazle gisa.

        10. Mantentze-zaintzen berri eman du.

      6. Ilea eta bizarra mozteko teknikak aplikatzen ditu, bezeroaren eskariak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroak teknikaren eskakizunen arabera prestatu ditu eta jarri ditu eroso.

        2. Aurpegiaren eta ilearen ezaugarriak egiaztatu ditu.

        3. Tresneriak, lanabesak eta kosmetikoak hautatu ditu.

        4. Aurretiazko eragiketak egin ditu.

        5. Ilea mozteko hainbat estilo egin du.

        6. Bizarraren eta bibotearen estilismoak aholkatu eta egin ditu.

        7. Higienea eta segurtasuna zaintzeko neurriak eta laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko neurriak hartu ditu.

      7. Kolorea aldatzeko eragiketak egin ditu, ezarritako jarraibideen arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroaren ilearen ezaugarriak eta egoera zehazteko analisia egin du.

        2. Bezeroa eroso jartzeko eta babesteko jarraibideak aplikatu ditu, orbanak eta narritadura-erreakzioak saihesteko.

        3. Fitxa teknikoa bete du.

        4. Kosmetikoen nahasketak prestatu ditu, fabrikatzailearen argibideei jarraituta.

        5. Ilea erabat koloratzeko teknikak aplikatu ditu, aldi baterako tinduak, tindu erdi-iraunkorrak eta iraunkorrak erabilita.

        6. Ilea zati batean koloratzeko teknikak aplikatu ditu.

        7. Ilea dekoloratzeko prozedurak gauzatu ditu.

        8. Kolore-aldaketaren azken emaitza kontrolatu du, eta sortu diren desbideratzeen berri eman du.

        9. Zerbitzua egiteko faseak garatzean, lan-arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.

      8. Manikurako eta pedikurako teknikak egiten ditu, lan-prozedura normalizatuak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroa zerbitzurako jarrera ergonomikorik egokienean eroso jartzeko jarraibideak aplikatu ditu.

        2. Lanpostuan materialak, kosmetikoak eta tresneria prestatu du.

        3. Larruazala, azazkalak eta azazkal-inguruak prestatu ditu.

        4. Eskuetako eta oinetako masaje-teknikak garatu ditu.

        5. Eskuetako eta oinetako azazkalak hainbat estilotan apaindu ditu.

        6. Higiene- eta osasun-arauen arabera egokiak diren higiene- eta desinfekzio-neurriak aplikatzeaz arduratu da.

          (Ikus .PDF)

          (Ikus .PDF)

          (Ikus .PDF)

          (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.