Arautegia

Inprimatu

251/2012 DEKRETUA, azaroaren 27koa, Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2090
  • Xedapen-zk.: 251
  • Xedapen-data: 2012/11/27
  • Argitaratze-data: 2013/05/02

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da Lanbide Heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako zuzentarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

Zazpigarren artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

881/2011 Errege Dekretuak, ekainaren 24koak, Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du 628/1995 Errege Dekretuak, apirilaren 21ekoak, ezartzen zuen Estetikako Goi Mailako Teknikari tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren, uztailaren 29koaren, 8.2 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuaren babesean.

Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barnean hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 27an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honek Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Estetika integral eta ongizateko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Estetika integrala eta ongizatea.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.

Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen Maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da zerbitzu estetikoen garapena zuzendu eta antolatzea, irudiarekin eta ongizatearekin lotzen diren tratamendu estetikoak planifikatu eta egitea eta teknika estetiko hidrotermalak, depilaziokoak eta pigmentuak ezartzekoak aplikatzea, betiere kalitatea, lan-arriskuen prebentzioa eta ingurumen-kudeaketa ziurtatuta.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Zerbitzu berriak ezartzea bideragarria den aztertzea, haiek garatzeko enpresako bitarteko materialak eta pertsonalak aztertuta.

    2. Estetika-protokoloak eta baimen informatuko dokumentuak diseinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

    3. Logistika eta biltegiratzea kudeatzea, beharrezko materialarekin hornituta, estetika-enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztien funtzionamendu egokia bermatzeko.

    4. Bere kargura dauden profesional guztien lana zehaztea eta gainbegiratzea, jarduerak koordinatuta eta programatuta.

    5. Proposamen estetiko pertsonalizatua diseinatzea, azterketa profesionaletik eskuratutako datuak, bezeroaren eskariak eta beste profesional batzuen balizko txostenak aztertuta.

    6. Bainuetxeetan edo spa-tan hidroterapia prozesuak gauzatzea, teknika espezifikoak eta osagarriak aplikatuta eta kosmetiko termalak erabilita.

    7. Masajeak eta drainatzeko linfatikoak aplikatzea, teknikak eta prozedurak hautatuta.

    8. Pigmentuen mikroezarpen bidezko makillaje zuzentzaile pertsonalizatuak egitea, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.

    9. Gorputzeko ilea aldi baterako eta behin betiko kentzeko prozesuak gainbegiratzea eta garatzea, ezarritako zehaztapenei jarraiki.

    10. Teknika elektroestatikoak eta erradiazio ultramore bidezko beltzarantze-teknikak gainbegiratzea eta garatzea, indarreko legedian ezarritako zehaztapenak beteta.

    11. Bezeroei aholkua eskaintzea eta tratamenduen eta kosmetikoen efektuei, larruazaleko fisiologiarekin duten harremanari, ohitura osasungarriei eta haiek aplikatu aurretik, bitartean eta ondoren hartu beharreko neurriei buruzko informazioa eskaintzea.

    12. Irudi pertsonaleko enpresa baten arloan produktuak eta zerbitzuak sustatzea eta merkaturatzea.

    1. Estetika zerbitzuak integratzea eta ematea, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatuta.

    2. Lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, lanbide-inguruneari dagozkion ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak eguneratuta mantentzea, norberaren prestakuntza kudeatzea, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

    3. Egoerak, arazoak edo kontingentziak ekimenez eta autonomiaz ebaztea norberaren eskumenen esparruan, betiere sormenez, berrikuntzaz eta norberaren lanean eta taldeko kideen lanean hobetzeko izpirituaz.

    4. Lan-taldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, eta, horretarako, haien garapena ikuskatzea, harreman arinak izanez, lidergoa bere gain hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.

    5. Maila berekoekin, goragokoekin, bezeroekin eta bere erantzukizunpean dituen pertsonekin komunikatzea, komunikabide eraginkorrak erabilita, informazio edo ezagutza egokiak helarazita, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta.

    6. Norberaren lanean eta taldeko lanean ingurune seguruak sortzea, eta, horretarako, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea, araudiak ezarritakoaren eta enpresaren helburuen arabera.

    7. Kalitate-kudeaketako, irisgarritasun unibertsaleko eta «guztiontzako diseinuko» prozedurak gainbegiratzea eta aplikatzea produkzio-prozesuetako edo zerbitzugintzako lanbide-jardueretan.

    8. Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko kudeaketa egitea eta norberaren lanbide-jardueran ekimenez jardutea, betiere gizarte-erantzukizuna kontuan izanik.

    9. Nork bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, eta, horretarako, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Hidrotermala. IMP023_3: (otsailaren 29ko 327/2008 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC1260_3: zerbitzu hidrotermalak eta osagarriak protokolizatzea eta antolatzea.

      UC0061_3: teknika hidrotermalak aplikatzea eta gainbegiratzea, normalizatutako protokoloak pertsonalizatuta.

      UC0062_3: zerbitzu hidrotermaletan kosmetika termala aplikatzea.

      UC0063_3: eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak egitea xede estetikoekin.

    2. Masaje estetikoak eta horiekin lotzen diren teknika sentsorialak. IMP248_3: (790/2007 Errege Dekretua, ekainaren 15ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0789_3: diagnostiko estetikoa egitea, eta masaje-teknikak, drainatze linfatikoko teknikak eta teknika sentsorialak integratuko dituzten protokoloak diseinatzea xede estetikoekin.

      UC0063_3: eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak egitea xede estetikoekin.

      UC0790_3: drainatze linfatiko mekanikoa eta/edo eskuzkoa egitea xede estetikoekin.

      UC0791_3: presio bidezko masaje-teknikak egitea xede estetikoekin.

      UC0792_3: masajeak eta teknika sentsorialak lotzea xede estetikoekin.

    3. Tratamendu estetikoak. IMP250_3: (790/2007 Errege Dekretua, ekainaren 15ekoa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0796_3: diagnostikoa egitea eta protokolo estetiko pertsonalizatuak diseinatzea.

      UC0063_3: eskuzko masajeak eta/edo masaje mekanikoak egitea xede estetikoekin.

      UC0790_3: drainatze linfatiko mekanikoa eta/edo eskuzkoa egitea xede estetikoekin.

      UC0797_3: teknika elektroestetikoak aplikatzea eta berariazko tratamendu estetikoetan integratzea.

      UC0798_3: tratamendu estetikoak egitean, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatzea.

      Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Beltzarantzea, makillajea eta depilazio aurreratua. IMP182_3: (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0580_3: beltzarantze artifizialeko teknikak segurtasun- eta osasun-baldintzetan aplikatzea.

      UC0581_3: behin betiko depilazioa egitea eta/edo aldi baterako depilazioko prozesuak gainbegiratzea.

      UC0067_3: mikropigmentazioko prozesuak egitea eta gainbegiratzea.

    2. Makillaje integrala. IMP024_3: (295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

      UC0064_2: makillaje integrala aplikatzeko bitarteko teknikoak eta pertsonalak prestatzea.

  1. Profesional honek irudi pertsonala zaintzeko sektorean zaintza estetikoen azpisektorean egiten du lan enpresa txiki eta ertainetan, batez ere pribatuetan, eta horien barruan tratamendu estetiko integralaren, estetika hidrotermalaren, pigmentuen mikroezarpenaren, depilazio aurreratuaren, masaje estetikoaren eta drainatzearen arloetan eta tratamendu estetikoen eta kosmetikoen aholkularitzan.

    Haien enpresa kudeatzen lan egiten duten norberaren konturako profesionalak dira, edo besteren kontura lan egiten dutenak, arloko edo saileko buru edo langile gisa.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Estetizista.

    Enpresa estetikoetako eta spa edo bainuetxeetako irudi pertsonaleko zuzendari teknikoa.

    Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.

    Teknika hidroestetikoetako espezialista.

    Mikropigmentazioko teknikaria.

    Depilazio mekanikoko eta aurreratuko teknikaria.

    Aparatologia estetikoko teknikaria.

    Erradiazio ultramore bidez beltzarantzeko espezialista.

    Masaje estetikoetako teknikaria.

    Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.

    Medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.

    Merkataritzako teknikaria.

    Estetikako eta kosmetikako aholkularia.

    Estetikako prestatzaile teknikoa.

Heziketa-zikloaren irakasgaietan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Beste zerbitzu batzuk garatzea, baliabide pertsonalak eta materialak ebaluatuta, zerbitzu horiek ezartzearen bideragarritasuna aztertzeko.

    2. Jarduteko arauak lantzea, eta, horretarako, prozesuaren faseak zehaztea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, betiere estetikako eta bezeroarentzako arretako dokumentuak eta protokoloak diseinatzeko.

    3. Estetikako kabinako baliabideak antolatzea eta stocka kontrolatzea, logistika eta biltegiratzea kudeatzeko.

    4. Tresneriak eta instalazioak mantentzearekin lotzen diren prozedurak aplikatzea eta araudia betetzea, funtzionamendu ona ziurtatzeko.

    5. Lanbide-rolak ezaugarritzea eta kasuak kasu bidezko erantzukizuna identifikatzea, jarduerak programatzeko.

    6. Analisi estetikoetako prozedura berariazko tresnekin garatzea, proposamen estetiko indibidualizatua diseinatzeko.

    7. Bainuetxeetako edo spaetako erabiltzaileen beharrekin lotzen diren teknikak, kosmetiko termalak eta tresneriak aplikatzea, betiere prozesu hidroestetikoak egiteko.

    8. Masaje estetikoak emateko eta bidezko teknika sentsorialak aplikatzeko metodoak, maniobrak eta parametroak identifikatzea, analisi estetikora egokituz.

    9. Drainatze estetikoa eta presio bidezko masajeak aplikatzeko teknikak, maniobrak eta parametroak gainbegiratzea eta ebaluatzea, eta analisi estetikora eta tratatu beharreko zona anatomikoetara egokitzea, lortu nahi den onura estetikoa ziurtatzeko.

    10. Dekorazio-elementu eta -prozesu erdi-iraunkorrak erabiltzea, eta erabiltzailearen ezaugarriekin lotzea, indarrean dagoen araudia aplikatuta, betiere pigmentuen mikroezarpen bidezko makillaje zuzentzaileak egiteko.

    11. Ilea aldi baterako eta behin betiko ezabatzeko prozedurak hautatzea eta prozeduren faseak, teknikak eta beharrezko baliabideak ezaugarritzea, depilazioa gainbegiratzeko eta garatzeko.

    12. Tresneria elektroestetikoak eta beltzarantze artifizialekoak kontrolatzeko parametroak egiaztatzea, eta oinarri zientifikoak tratamendu estetikoekin lotzea, eraginkortasun- eta segurtasun-bermeekin aplikatzeko.

    1. Kosmetikoak formulatzeko eta lantzeko eragiketak identifikatzea eta kosmetiko horien printzipio aktiboen ezaugarriak, efektuak eta aplikazioak aztertzea, produktu kosmetikoei buruzko aholkuak emateko erabiltzaileei eta profesionalei.

    2. Prozesu estetikoen aldakortasuna identifikatzea eta oinarri anatomo-fisiologikoekin, osasun-ohiturekin eta patologia nagusiekin lotzea, zerbitzu guztien kalitatea bermatzeko.

    3. Publizitate-teknikak, salmenta-eragiketak eta merchandisinga identifikatzea, eta, horretarako, merkatuaren ezaugarriak eta eskariak baloratzea, produktu eta zerbitzu estetikoak sustatzeko eta merkaturatzeko.

    4. Baliabide estetiko guztiak (teknikak, aparatuak, instalazioak eta kosmetikoak) koordinatzea, eta proposatutako zerbitzu estetikora egokitzea, azterketa estetikoa eta erabiltzailearen lehentasunak kontuan izanik, betiere tratamendu estetiko integralak egiteko.

    5. Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

    6. Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

    7. Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

    8. Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

    9. Komunikazio-estrategiak eta teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

    10. Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

    11. Irisgarritasun unibertsalari eta «guztiontzako diseinuari» erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

    12. Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak hobetzeko.

    13. Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen pertsonaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.

    14. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Aparatologia estetikoa.

    2. Estetika hidrotermala.

    3. Depilazio aurreratua.

    4. Masaje estetikoa.

    5. Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak.

    6. Mikropigmentazioa.

    7. Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak.

    8. Dermoestetika.

    9. Estetika eta ongizateko kosmetika.

    10. Tratamendu estetiko integralak.

    11. Estetika integral eta ongizateko proiektua.

    12. Ingeles teknikoa.

    1. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    2. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    3. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz, eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles Teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren titulua izateak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikari titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko Prestakuntza eta Orientabidea modulua edo Enpresa eta Ekimen Sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazi dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

    Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles Teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jaso da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotura.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuan ezarritako Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Estetikako teknikari espezialista, Ile-apainketa eta Estetika adarra.

  2. Apirilaren 21eko 628/1995 Errege Dekretuak ezarritako Estetikako Goi Mailako Teknikariaren tituluak ekainaren 24ko 881/2011 Errege Dekretuan ezarritako Estetika Integral eta Ongizateko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren baliokideak izango diren lanbide-erantzukizunak gauzatzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira.

  4. Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du Osasun eta Kontsumo Sailak tatuaje, mikropigmentazio eta larruazal-zukaleta teknikak erabiltzen dituztenei eskatzen dien jakintza-maila, urriaren 11ko 285/2005 Errege Dekretuak, tatuaje, mikropigmentazio eta larruazal-zukaleta (piercing) edo antzeko teknikak egiten diren establezimenduetako betekizun teknikoei eta higiene- eta osasun-arauei buruzkoak, ezarritakoari jarraiki.

  5. Dekretu honetako lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du Osasun eta Kontsumo Sailak beltzarantze arfizialeko jarduerak egiten dituzten profesionalei eskatzen dien jakintza-maila, ondorengo birziklatzeari buruzko eskakizunari kalterik eragin gabe, urriaren 28ko 265/2003 Dekretuak, erradiazio ultramore bidezko beltzarantze artifizialeko jarduera arautzen duenak eta Zerbitzuen Zuzentarauaren transposizioaren araudiari egokitzeko abenduaren 14ko 337/2010 Dekretuak aldaturikoak, ezarritakoari jarraiki.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada, eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

251/2012 DEKRETUAREN, AZAROAREN 27KOAREN, I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

(Ikus .PDF)

251/2012 DEKRETUAREN, AZAROAREN 27KOAREN, II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. lanbide-modulua: Aparatologia estetikoa.

    Kodea: 0744.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 132 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Instalazio eta tresneria elektroestetikoen antolamendua planifikatzen du, indarrean dagoen legeria betez.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tratamendu elektroestetikoetako kabina baten instalazio elektrikoaren eskakizunak identifikatu ditu.

        2. Erradiazio elektromagnetikoen emisio-teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak identifikatu ditu.

        3. Tresneriek eta osagarriek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

        4. Beltzarantzeko kabinen ezaugarriak identifikatu ditu.

        5. UVA izpi bidez beltzarantzearen arloan indarrean dagoen araudia zehaztu du.

        6. Higiene eta esterilizazioko metodoen aplikazioa eta tresnerien eta materialen ezaugarriak lotu ditu.

        7. Lanabesak eta osagarriak biltegiratzeko baldintzak kontrolatu ditu.

        8. Hondakinak, tresnerien ordezko piezak eta sortzen diren hondar-produktuak ezabatzea kudeatu du.

      2. Elektroestetikako tresneriak ezaugarritzen ditu, eta sortzen dituzten efektu fisiologikoekin eta haien aplikazio estetikoekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aplikazio estetikoa duten korronte elektrikoak identifikatu ditu.

        2. Elektroestetikako tresnerien ezaugarriak zehaztu ditu.

        3. Efektu fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin lotu ditu.

        4. Korronte eta erradiazioen aplikazio estetikoak ezaugarritu ditu.

        5. Korronteetako bakoitzaren prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatu ditu.

        6. Korronte zuzena, aldakorra eta erradiazio elektromagnetikoak erabiltzen dituzten teknikak eta efektu mekanikoa duten teknikak ezaugarritu ditu.

        7. Teknika elektroestetikoetako bakoitzaren sekuentziazioa, aplikatzeko modua, osagarriak eta parametroak ezarri ditu.

        8. Aparatu bakoitzaren segurtasun-arauak definitu ditu.

        9. Ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatu du.

      3. Elektroestetikako tresneriak prestatzen eta prest jartzen ditu, parametroak erregulatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elektroestetikako hainbat teknikaren artean hautatu du tresneria.

        2. Makinen, lanabesen eta osagarrien funtzioak deskribatu ditu.

        3. Makinen gailuak erregulatu eta egiaztatu ditu.

        4. Teknika bakoitzaren ezaugarrien arabera hautatu ditu osagarriak, lanabesak eta kosmetikoak.

        5. Tresnerien, osagarrien eta materialen higiene- eta desinfekzio-baldintzak kontrolatu ditu.

        6. Lanabesak eta osagarriak muntatu eta berraztertu ditu.

        7. Aplikazio-parametroak efektuekin lotu ditu.

      4. Teknika elektroestetikoen aplikazioa planifikatzen du eta protokoloaren sekuentzia justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Larruazalaren egoera, ezaugarriak eta asaldurak identifikatu ditu, aplikatu beharreko teknikak hautatu aurretik.

        2. Teknika elektroestetikoak gauzatzeko protokoloa landu du.

        3. Lan-eremua beharrezko tresneriarekin, osagarriekin eta produktuekin antolatu du.

        4. Beharrezko babes-neurriak hartu ditu, bai erabiltzailearentzat, bai profesionalarentzat.

        5. Teknikaren, lortu nahi diren efektuen eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera doitu ditu aplikazio-parametroak.

        6. Aparatuaren aplikazioan sor daitezkeen sentsazioak zehaztu ditu.

        7. Elektroestetikako teknika aplikatzeko beharrezko aurretiazko eragiketak ezarri ditu.

        8. Elektroestetikako teknikak aplikatu ditu, eta beharrezko babes-neurriak hartu ditu.

        9. Aplikatutako teknikaren sekuentziazioa ezarri du.

        10. Tratamendu estetiko konbinatuetan, tekniken sinergismoa eta antagonismoa zehaztu du.

      5. Estetikako berrikuntza teknologikoko azken aparatologia ezaugarritzen du, eta hura aplikatzearen efektuekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Estetikaren merkatuko aparatologiaren azken joerak identifikatu ditu.

        2. Elektroestetikako azken tresnerien ezaugarriak zehaztu ditu.

        3. Efektu fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin lotu ditu.

        4. Korronteetako bakoitzaren prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatu ditu.

        5. Teknika berritzaileen jardun-protokoloa ezarri du.

        6. Zerbitzu berria estetikako kabina batean sartzearen alde onak eta txarrak identifikatu ditu.

      6. Elektroestetikako teknikak aplikatzearen arriskuak ebaluatzen ditu, pertsonen baldintzak eta ezaugarriak eta eskakizun teknikoak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elektroestetikako teknikak aplikatzean ohikoenak diren arriskuen kausak zehaztu ditu.

        2. Elektroestetikako teknikak aplikatzean hartu behar diren prekauzioak identifikatu ditu.

        3. Tekniketako bakoitzaren berariazko kontraindikazioak zehaztu ditu.

        4. Subjektu batek teknika elektroestetikoak aplikatzearen ondorioz izan dezakeen arriskua gehitu dela agerian uzten duten zeinuak eta sintomak ezagutu ditu.

        5. Elektroestetikako teknikak aplikatzean agertzen diren arrisku-egoeretan hartu beharreko larrialdi-neurriak identifikatu ditu.

        6. Tratamenduek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazioa erabiltzaileari emateko bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

        7. Elektroestetikako teknikak aplikatzean, profesionalaren eta erabiltzailearen babes pertsonalerako neurriak identifikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Instalazio eta tresneria elektroestetikoen antolamendua planifikatzea.

        Elektroestetika-tratamenduetako kabina baten instalazio elektrikoaren eskakizunak identifikatzea, baita erradiazio elektromagnetikoen emisio-teknikak aplikatzeko instalazioarenak ere.

        Tresnerien eta osagarrien arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun-eskakizunak identifikatzea eta egiaztatzea.

        Beltzarantzeko kabinen ezaugarriak identifikatzea.

        UVA izpi bidez beltzarantzearen arloan indarrean dagoen araudia identifikatzea.

        Higiene eta esterilizazioko metodoen aplikazioa eta tresnerien eta materialen ezaugarriak lotzea.

        Elektroestetikako prozesuetan erabiltzen diren tresnen, materialen eta lanabesen garbiketarako, higienerako, desinfekziorako eta esterilizaziorako metodoak aplikatzea.

        Lanabesak eta osagarriak biltegiratzeko baldintzak egiaztatzea.

        Hondakinak, tresnerien ordezko piezak eta sortzen diren hondar-produktuak ezabatzeko prozesua kudeatzea.

        Elektroestetika: elektrizitatearen izaera. Karga elektrikoa. Coulomb-en legea. Esparru elektrikoa. Potentzial-diferentzia.

        Korronte elektrikoa: definizioa. Eroaleak eta isolatzaileak. Korrontearen intentsitatea. Ohm-en legea. Eroale baten erresistentzia. Magnetismoa. Elektromagnetismoa. Korronte zuzena eta korronte alternoa. Magnitudeak. Estetikan aplikazioa duten korronte elektrikoen aldagaien eta irudikapen grafikoaren araberako tipologia.

        Segurtasun elektrikoa:

        Giza gorputzaren erresistentzia elektrikoa.

        Segurtasun elektrikoaren sistemak eta arauak.

        Erradiazio elektromagnetikoen emisio-teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak. Estalduraren materialak eta gainazal islatzaileak. Kabinaren banaketa.

        Beltzarantzeko teknikak aplikatzeko instalazioaren eskakizunak.

        Erradiazio ultramore bidezko aparatuei buruzko Europako, nazio-mailako eta autonomia-erkidegoko araudia.

        Aparatologia estetikoari buruzko arauak:

        Elektroestetikan erabiltzen diren tresnerien eskakizunak.

        Fabrikazio-eskakizunak.

        Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko neurriak:

        Elektroestetikako prozesuetan erabiltzen diren tresnen, materialen eta lanabesen garbiketarako, higienerako, desinfekziorako eta esterilizaziorako metodoak.

        Lanabesak eta osagarriak biltegiratzeko irizpideak.

        Indarrean dagoen araudiarekin lotzen diren jakintzak eguneratzeko interesa izatea.

        Indarrean dagoen legeria eta araudiak errespetatzea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Kontrol- eta biltegiratze-arauak betetzeko interesa eta errespetua izatea.

      2. Elektroestetikako tresneriak ezaugarritzea.

        Estetikan aplikazioa duten korronte elektrikoak identifikatzea eta sailkatzea, baita horien irudikapen grafikoa ere.

        Elektroestetikako tresnerien ezaugarriak zehaztea.

        Korronte eta erradiazioen aplikazio estetikoak ezaugarritzea.

        Efektu fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin lotzea.

        Aparatuak segurtasun elektrikoko arauen barruan maneiatzeko magnitude elektrikoak erabiltzea.

        Korronte zuzena, aldakorra eta erradiazio elektromagnetikoak erabiltzen dituzten teknikak eta efektu mekanikoa duten teknikak ezaugarritzea.

        Teknika elektroestetikoetako bakoitzaren sekuentziazioa, aplikatzeko modua, osagarriak eta parametroak ezartzea.

        Korronteetako bakoitzaren prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatzea.

        Material esterilizatua erabiltzea eta biltegiratzea.

        Elektroestetikako korronte bakoitzaren segurtasun-arauak identifikatzea.

        Tresneria bakoitzaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Korronte elektrikoen aplikazioan oinarritzen diren teknikak:

        Aparatologia estetikoaren aplikazioarekin lotzen diren oinarri fisikoak.

        Definizioa. Ezaugarriak. Efektu fisiologikoak. Estetikako aplikazioak. Parametroak eta dosimetria. Estetikako indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Tresneria bakoitzaren segurtasun- eta higiene-neurriak.

        Estetikan aplikazioa duten korronte elektrikoak: korronte galbanikoa (hidratazio, ionizazio, desinkrustazio, galbanizazio eta elektrolisiko neurtzailea), behe-maiztasuneko korronte aldakorra (electroliftinga, elektrolipolisia, korronte eszitomotrizeak, gimnasia pasibo isotonikoa eta isometrikoa eta TENS korronteak, besteak beste), erdi-maiztasuneko korronte aldakorra (korronte interferentzialak eta Kotz korronteak, besteak beste) eta goi-maiztasuneko korronte aldakorra (D´Arsonval korronteak, diatermia-korronteak, uhin laburrekoak eta diatermia kapazitibokoak). Tresneriak aztertzea.

        Mekanoterapiako teknikak:

        Ezaugarriak. Oinarri fisikoa. Efektu fisiologikoak. Estetikako aplikazioak. Indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Tresneria bakoitzaren segurtasun- eta higiene-neurriak.

        Masaje-tresneriak, bibrazio bidezkoak, ultrasoinu bidezkoak, goi-maiztasuneko mikrobibragailuak (peeling ultrasonikoa), brossagea, konpresorea, presoterapia, vacumterapia eta dermoxurgapena.

        Beroa eta hotza aplikatzean oinarritzen diren teknikak:

        Ezaugarriak. Organismoan tenperatura desberdinek dituzten efektu fisiologikoak. Estetikako aplikazioak. Indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Tresneria bakoitzaren segurtasun- eta higiene-neurriak.

        Termoterapia eta krioterapia. Tresneriak aztertzea.

        Erradiazio elektromagnetikoen aplikazioan oinarritzen diren teknikak:

        Erradiazio elektromagnetikoetarako hastapenak: estetikan aplikazioa duten erradiazio elektromagnetikoak. Parametroak eta dosimetria. Indikazioak, erabilera-arauak, efektuak, prekauzioak eta kontraindikazioak. Tresneria bakoitzaren segurtasun- eta higiene-neurriak.

        Wood lanparak, UV eguzki-lanparak, Laser, erradiazio infragorria.

        Elektroestetikari buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

        Ordena eta antolamendua zaintzea erabilitako dokumentazioan.

        Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

        Dokumentazio teknikoa maneiatzeko interesa eta trebezia izatea.

      3. Elektroestetikako tresneriak prestatzea.

        Elektroestetikako tekniken artean hautatzea tresneria.

        Makinen, lanabesen eta osagarrien funtzioak deskribatzea.

        Makinen gailuak egiaztatzea eta erregulatzea.

        Teknika bakoitzaren ezaugarrien arabera hautatzea osagarriak, lanabesak eta kosmetikoak.

        Tresnerien, osagarrien eta materialen higiene- eta desinfekzio-baldintzak kontrolatzea.

        Lanabesak eta osagarriak muntatzea eta berraztertzea.

        Aplikazio-parametroak horien efektuekin eta erregulazioarekin lotzea.

        Elektroestetikako teknika hautatzeko irizpideak.

        Tresnerien segurtasun-baldintzak mantentzeko teknikak.

        Higiene- eta desinfekzio-protokoloak. Botatzeko materiala.

        Osagarriak, lanabesak eta kosmetikoak.

        Elektroestetikako tresneriak erregulatzeko parametroak.

        Arreta eta metodoa jartzea lanean.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

      4. Elektroestetikako tekniken aplikazioa antolatzea.

        Erabiltzailearen fitxa teknikoaren datuak hartzea, erregistratzea eta kudeatzea.

        Erabiltzailea prestatzea.

        Larruazalaren egoera, ezaugarriak eta alterazioak identifikatzea, aplikatu beharreko teknikak hautatu aurretik.

        Teknika elektroestetikoak gauzatzeko protokoloa lantzea.

        Lan-eremua beharrezko tresneriarekin, osagarriekin eta produktuekin antolatzea.

        Beharrezko babes-neurriak hartzea, bai erabiltzailearentzat, bai profesionalarentzat.

        Teknikaren, lortu nahi diren efektuen eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera doitzea aplikazio-parametroak.

        Aparatuaren aplikazioan sor daitezkeen sentsazioak jakinaraztea erabiltzaileari.

        Elektroestetikako teknika aplikatzeko beharrezko aurretiazko eragiketak protokolizatzea.

        Elektroestetikako teknikak zuzen aplikatzea, eta beharrezko babes-neurriak hartzea.

        Aplikatutako teknikaren sekuentziazio protokolizatua zehaztea.

        Tratamendu estetiko konbinatuetan, tekniken sinergismoa eta antagonismoa zehaztea.

        Prozesua gainbegiratzea eta gertakariak jasotzea.

        Dokumentazio teknikoa. Eskuliburu teknikoak. Fitxa teknikoa eta baimen informatua. Erabiltzailearen datuak kudeatzeko teknikak.

        Larruazalaren eta izan daitezkeen asalduren analisia.

        Hautatutako teknika elektroestetikoaren araberako gauzatze-protokoloa.

        Lan-eremua: tresneria, osagarriak eta beharrezko kosmetikoak.

        Aparatologia estetikoaren parametroak eta dosimetriak doitzeko sistemak.

        Erabiltzailearen prestakuntza gauzatzeko teknikak: aurretiazko eragiketak.

        Gauzatze praktikoaren teknikak: faseak eta prekauzioak.

        Korronte elektrikoak oinarri dituzten teknikak.

        Mekanoterapiako teknikak.

        Beroa eta hotza aplikatzean oinarritzen diren teknikak.

        Korronte elektromagnetikoetan oinarritzen diren teknikak.

        Aparatologia konbinatua.

        Tresneriak eta osagarriak kentzeko sistemak.

        Ordena eta kontrolaz jardutea datuak lortzean eta dokumentazioa erregistratzean.

        Erantzukizunaz jardutea datuen konfidentzialtasuna mantentzean.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Doitasunez lan egitea.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

      5. Aparatologia estetiko berria ezaugarritzea.

        Estetikaren merkatuko aparatologiaren azken joerak identifikatzea.

        Elektroestetikako tresnerien ezaugarriak zehaztea.

        Efektu fisiologikoak korronte, erradiazio eta teknika motekin lotzea.

        Korronteetako bakoitzaren prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatzea.

        Teknika berritzaileen jardun-protokoloa lantzea.

        Zerbitzu berria estetikako kabina batean sartzearen alde onak eta txarrak identifikatzea.

        Estetikako azken tresneriak: dermourradurako, elektroporazioko, irratimaiztasuneko, mesoterapia birtualeko eta ultrakabitazioko teknikak, besteak beste.

        Tresnerien eta ezaugarrien analisia:

        Oinarri zientifikoa.

        Tresnerien ezaugarriak. Aplikatu beharreko arauak. Dosimetriak.

        Efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Arretaz eta metodoz jardutea lanean.

        Gaitasun kritikoa izatea estetikako aparatologia berriaren erabilgarritasuna eta indikazioak baloratzeko.

      6. Elektroestetikako teknikak aplikatzearen arriskuak ebaluatzea.

        Elektroestetikako teknikak aplikatzean ohikoenak diren arriskuen kausak identifikatzea.

        Elektroestetikako teknikak aplikatzean hartu behar diren prekauzioak identifikatzea.

        Subjektu batek teknika elektroestetikoak aplikatzearen ondorioz izan dezakeen arriskua gehitu dela agerian uzten duten zeinuak eta sintomak zehaztea.

        Elektroestetikako teknikak aplikatzean agertzen diren arrisku-egoeretan hartu beharreko larrialdi-neurriak identifikatzea.

        Tratamenduek izan dezaketen arriskuei buruzko informazioa erabiltzaileari emateko bete beharreko jarraibideak zehaztea.

        Elektroestetikako teknikak aplikatzean, profesionalaren eta erabiltzailearen babes pertsonalerako neurriak identifikatzea.

        Hainbat motatako istripuetan aplikatu beharreko lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Elektroestetikako kabinako istripu nagusiak.

        Korronteen aplikazioan oinarritzen diren tresneriek, termoterapia eta krioterapia bidezko tresneriek, erradiazio elektromagnetiko bidezko tresneriek eta mekanoterapia bidezko tresneriek sortutako istripuak.

        Istripuen prebentziorako neurriak eta istripuen aurrean jarduteko bideak. Lehen laguntzak.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Kontingentzien aurreko protokoloak betetzea.

        Prebentzioa segurtasunaren tresna gisa baloratzea.

        Zuzentasuna, adeitasuna eta tonu egokia azaltzea erabiltzaileekiko harremanetan.

  2. lanbide-modulua: Estetika hidrotermala.

    Kodea: 0745.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Establezimendu hidrotermaletako instalazioen eta baliabide teknikoen eta profesionalen antolamendua planifikatzen du, eta bertako jardueren garapena koordinatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Teknika hidrotermalak aplikatzeko zentroak ezaugarritu ditu.

        2. Hidroterapiako establezimenduen organigrama eta profesionalen funtzioak lotu ditu.

        3. Instalazioak eta baliabide teknikoak eta profesionalak aztertu ditu.

        4. Instalazioen diseinua eta banaketa landu du, lana optimizatzeko eta ongizateko espazioa eskaintzeko.

        5. Baliabide materialen eta pertsonalen koordinazioaren bitartez antolatu du lan-agenda.

      2. Baliabide hidrikoak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, akzio-mekanismoak aztertzen ditu eta osasun- eta ongizate-iturri gisa erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Historian ura helburu sendagarriekin erabiltzea justifikatu du.

        2. Termalismoaren kontzeptu orokorrak ezarri ditu.

        3. Uraren egitura, propietateak eta akzio-mekanismoak identifikatu ditu.

        4. Akzio-mekanismoa eta ur mineral sendagarrien indikazioak uren konposizio kimikoarekin lotu ditu.

        5. Ur mineral sendagarrien barne-aplikazioko bideak identifikatu ditu.

        6. Itsasoko uraren ezaugarriak, konposizioa, ekintzak eta indikazioak zehaztu ditu.

      3. Erabiltzailearen behar estetikoak identifikatzen ditu, eta, horretarako, aurretiazko analisia egiten du eta txosten egokiak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurretik azterketa estetiko bat egitearen garrantzia baloratu du.

        2. Estetika hidrotermaleko tratamenduekin hobe daitezkeen indikazio eta asaldura estetikoak zehaztu ditu.

        3. Teknika hauei dagozkien kontraindikazio absolutuak edo erlatiboak identifikatu ditu.

        4. Beharrezko instalazioak, materialak eta tresneriak prestatu ditu.

        5. Elkarrizketa eta azterketa egin du eta datuak bildu ditu.

        6. Analisiaren emaitzari eta gomendatzen den tratamenduari buruzko informazioa eman die erabiltzaileei.

        7. Baimen informatua eskatu dio erabiltzaileari.

        8. Bezeroen konfidentzialtasuna bermatzeko aplikatu beharreko arau deontologikoak deskribatu ditu.

      4. Teknika hidrotermalak hautatzen ditu, eta ura gorputzean aplikatzearen efektuak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Banaka eta taldean aplikatzeko bainu-teknikak ezaugarritu ditu presio bidezkoak eta presiorik gabekoak.

        2. Bainu-tekniken efektu, indikazio eta kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak adierazi ditu.

        3. Akzio-mekanismoa eta aplikazio-parametroak zehaztu ditu.

        4. Aplikazio hidroterapiko partzialen efektuak indikazioekin eta erabiltzeko moduekin lotu ditu.

        5. Saunaren, termen eta lurrun-bainuen ezaugarriak bereizi ditu.

        6. Antroterapiako tekniken efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatu ditu.

        7. Zirkuitu termaletan erabiltzen diren hidroterapiako teknikak sekuentziatu ditu.

        8. Talasoterapian erabiltzen diren eta harekin lotzen diren teknikak identifikatu ditu.

      5. Kosmetiko termalak eta horiek aplikatzeko teknikak hautatzen ditu, eta horien efektuak eta prekauzioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kosmetiko termalen osagaiak, propietateak, akzioak eta efektuak zehaztu ditu.

        2. Kosmetiko termal bakoitza aplikatzeko modua identifikatu du.

        3. Efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak ezarri ditu.

        4. Kolorearen eta konposizioaren arabera sailkatu ditu buztinak.

        5. Nazioarteko sailkapenaren arabera eskematizatu ditu peloide motak.

        6. Parafinen, paralohien eta peloideen arteko bereizketa zehaztu du.

        7. Ardoaren eta haren eratorrien, txokolatearen, algen eta beste produktu natural batzuen osagai aktiboak identifikatu ditu kosmetiko termalen osagai gisa.

        8. Olio esentzialen akzio kosmetikoak, prekauzioak eta aplikatzeko moduak zehaztu ditu.

      6. Teknika hidroestetikoak eta kosmetiko termalak aplikatzen ditu, aurretik diseinatutako jardun-protokoloari jarraituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tratamendu hidrotermal estandarretako programetan jardun-prozedurak ezarri ditu.

        2. Beharrezko bitarteko teknikoak eta kosmetiko termalak prestatu ditu.

        3. Aplikatu beharreko teknikaren arabera egokiak diren jantziak eta osagarriak hautatu ditu.

        4. Erabiltzaileari jarreren, sentsazioen eta profesionalari ohartarazteko mekanismoen berri eman dio.

        5. Aplikatu beharreko teknikaren arabera eta erabiltzailearen baldintza organikoen eta sentsibilitatearen arabera hautatu ditu parametroak.

        6. Ezarritako sekuentziazioaren eta ordenaren arabera aplikatu ditu teknika hidrotermalak eta kosmetika termaleko teknikak.

        7. Prozesua gainbegiratu du, eta prozesuaren barruan erabiltzailearen egoera kontrolatu du.

        8. Bezeroek zirkuitu termaletan behar bezala zirkulatzeko jarraibideak ezarri ditu.

      7. Segurtasun- eta higiene-protokoloak betetzea antolatzen du, eta lan-arriskuen prebentzioko jarraibideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Uraren poluzio bakteriologikoaren ondorioak adierazi ditu.

        2. Uraren tratamendurako mekanismoak identifikatu ditu.

        3. Instalazioen higiene-protokoloa aplikatu du.

        4. Desinfekzio eta esterilizazio metodorik egokiena aplikatu du, erabiliko den tresneria teknikoaren edo materialaren arabera.

        5. Zentroko langileen eta instalazioen erabiltzaileen higiene-arauak ezarri ditu.

        6. Erabilitako materialak botatzeko eta birziklatzeko prozedurak aplikatu ditu.

        7. Desiratzen ez diren erreakzioak eta arriskuak prebenitzeko protokoloak aplikatu ditu.

        8. Zerbitzu hidrotermaletako zentroak eraentzen dituen gaur egungo araudia zehaztu du.

      8. Zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta zerbitzugintza optimizatuko duten neurri zuzentzaileak proposatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Teknika hidrotermalak aplikatzeko prozesuetan kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

        2. Zerbitzugintza-prozesua eskematizatu du.

        3. Hautemandako anomaliak eta anomalia horiek gertatu diren prozesuaren faseak lotu ditu.

        4. Prozesuaren faseak eta azken emaitza ebaluatu du.

        5. Teknika hidrotermalen aplikazioan gertatu diren desbideratzeak eta anomaliak hauteman ditu, eta horiek sortu dituzten kausak aztertu ditu.

        6. Lortutako emaitzak espero ziren emaitzetara egokitzeko neurriak eta zerbitzugintza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

        7. Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatu du, galdetegien bitartez eta salmenta osteko arretaren bitartez.

        8. Espero ez ziren egoeretan jarduteko arauak ezarri ditu, zerbitzu hidrotermalaren kalitatean eragina duten gertakariak ebazteko.

    2. Edukiak:

      1. Instalazioak eta baliabide teknikoak eta profesionalak antolatzea.

        Ura erabiltzen duten zentro motak bereiztea: bainuetxeak, talasoterapia-zentroak eta spa-zentroak.

        Teknika hidrotermalak aplikatzeko zentroak ezaugarritzea.

        Langileen eta horien funtzioen organigrama hierarkizatua interpretatzea.

        Instalazioak eta baliabide teknikoak eta profesionalak identifikatzea.

        Instalazioak diseinatzea eta banaketak egitea.

        Langileen, baliabide materialen eta zerbitzuen araberako lan-agenda egitea.

        Teknika hidroestetikoak aplikatzeko zentroak:

        Bainuetxeak: ezaugarriak, bainuetxeen ingurunea eta bainu-sendabidea.

        Talasoterapia-zentroak.

        Spa-establezimenduak: sailkapena.

        Establezimendu hidrotermalen instalazio orokorrak:

        Instalazio profesionalak (banako eta taldeko eremuak).

        Instalazio osagarriak (harreralekua, aldagelak eta biltegia, besteak beste).

        Instalazio eta baliabide teknikoen diseinua eta banaketa.

        Zentro hidrotermaletako baliabide profesionalak:

        Zentroaren organigrama.

        Zentro hidrotermaletako profesionalen prestakuntza eta funtzioak.

        Lanaren antolamendua eta banaketa.

        Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

        Teknika hidrotermaletako zentroetan eskaintzen diren zerbitzuak eta instalazioak ezagutzeko interesa izatea.

        Zentroko profesionalen arteko elkarlana, jarraibideak eta protokoloak betetzeko prest egotea.

        Taldean lankidetzan aritzea, bezeroarentzako arreta hobea lortzearren eta zerbitzuaren kalitatea hobetzearren.

      2. Baliabide hidrikoak ezaugarritzea.

        Uraren propietateak, akzio-mekanismoak eta egitura identifikatzea.

        Ur motak zehaztea eta sailkatzea.

        Ur mineral sendagarria sailkatzea.

        Estetika hidrotermaleko tratamenduekin hobe daitezkeen indikazio eta asaldura estetikoak zehaztea.

        Ur mineral sendagarriaren barne-aplikazioak identifikatzea.

        Urak estetikan dituen aplikazioak identifikatzea.

        Itsasoko uraren ezaugarriak identifikatzea.

        Ura osasun- eta ongizate-iturri gisa: termalismoaren eta hidroterapiaren historia. Sektore termalaren gaurkotasuna, estetikako aplikazioak. Termalismoa: kontzeptu orokorrak (hidroterapia, krenoterapia eta hidrologia, besteak beste).

        Ura: egitura eta propietateak: hidrogeologia: uraren zikloa. Uraren akzio-mekanismoak: hidroterapiako mekanismoak. Ur motak.

        Ur mineral sendagarria:

        Konposizioa (jatorriaren, tenperaturaren, mineralizazio globalaren eta eduki mineralaren konposizio kimikoaren arabera).

        Ur mineral sendagarriaren akzio-mekanismoak: mekanismo krenoterapikoak, konposizioaren araberako indikazioak.

        Ur mineral sendagarriaren barne-aplikaziorako moduak: ahozko bidea (sendabide hidropinikoa), arnas-bidea eta bide bereziak.

        Estetikako aplikazioak.

        Itsasoko ura:

        Konposizioa eta ezaugarriak (ezaugarri organoleptikoak, gazitasuna, bero espezifikoa, izozte-puntua, dentsitatea, biskositatea eta gasak, soluzioan).

        Itsasoko uraren akzio-mekanismoa.

        Propietate kosmetikoak.

        Hidroterapiari aplika dakizkiokeen aurrerapen zientifikoen eta teknologikoen gaineko interesa izatea.

        Teknika hidrotermalek organismoan dituzten efektu orokorrak baloratzea.

        Uraren akzioen kontraindikazioak ezagutzeko interesa izatea.

        Erantzukizunez jokatzea uraren aplikazioen erabilera egokian.

      3. Hidrotermaletako zerbitzuan erabiltzaileek dituzten beharrak identifikatzea:

        Estetika hidrotermaletako tratamenduekin hobe daitezkeen indikazio eta asaldura estetikoak identifikatzea.

        Teknika hidrotermalei dagozkien kontraindikazio absolutuak edo erlatiboak identifikatzea.

        Beharrezko instalazioak, materialak eta tresneriak prestatzea.

        Elkarrizketa eta azterketa egitea eta datuak biltzea.

        Emandako diagnostikoari eta gomendatutako tratamenduari buruzko informazioa erabiltzaileari emateko teknikak aplikatzea.

        Baimen informatua identifikatzea eta jasotzea.

        Lanbidearen arau deontologikoak zehaztea eta aplikatzea.

        Erabiltzailearen beharrak hautemateko dokumentuak lantzea, baita diagnostikoaren faseak egiteko fitxak ere.

        Tratamendu hidrotermalak aztertzearen garrantzia.

        Teknika hidrotermalen aplikazioan interesgarriak diren indikazio eta asaldura estetikoen ezagupena. Kontraindikazioak.

        Diagnostiko zuzenerako tresnak:

        Diagnostikorako metodologia: elkarrizketa, ikerketa, datuen bilketa, fitxa teknikoa eta bezeroarentzako informazioa.

        Tresneriak eta bitartekoak aplikatzeko teknikak.

        Baimen informatuaren dokumentua eta beste profesional batzuengana deribatzeko txostenak.

        Erabiltzaileen beharrak hautemateko dokumentuak.

        Arau deontologikoak.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

        Zuhurtasuna eta adierazpena zaintzea gatazkak ebaztean.

        Erantzukizunez jardutea datuen konfidentzialtasuna mantentzean.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

      4. Ura aplikatzeko teknikak hautatzea.

        Baliabide hidrikoak eta banaka eta taldean aplikatzeko bainu-teknikak ezaugarritzea presio bidezkoak eta presiorik gabekoak.

        Bainu-tekniken efektu, indikazio eta kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak identifikatzea.

        Akzio-mekanismoa eta aplikazio-parametroak zehaztea.

        Aplikazio hidroterapiko partzialen efektuak indikazioekin eta erabiltzeko moduekin lotzea.

        Saunaren, termen eta lurrun-bainuen ezaugarriak bereiztea.

        Antroterapiako tekniken efektuak, prekauzioak eta kontraindikazioak identifikatzea.

        Zirkuitu termaletan erabiltzen diren hidroterapiako teknikak sekuentziatzea.

        Talasoterapian erabiltzen diren eta harekin lotzen diren teknikak identifikatzea.

        Hidroterapiako teknikak konbinatzea: zirkuitu termalak.

        Bainu-teknikak:

        Motak: bainuak; bainuak gehigarriekin; ur-mugimendua duten bainuak (hidromasajeko bainuak eta burbuila-bainuak).

        Akzio-mekanismoak, efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Bainurako instalazio kolektiboak: igerileku terapeutikoa eta relax-igerilekua, besteak beste.

        Ura presioz aplikatzeko teknikak:

        Motak: dutxak, presio-txorrotadak eta teknika konbinatuak (urpeko masajea eta dutxapeko masajea).

        Akzio-mekanismoak, efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Presio bidezko instalazio kolektiboak: jacuzzia eta igerileku dinamikoetarako gailuak.

        Aplikazio hidroterapiko partzialak:

        Motak: abluzioak eta afusioak; estaldurak, konpresak eta oihal beroak.

        Akzio-mekanismoak, efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Estetikako aplikazioak.

        Antroterapia:

        Motak: estufa lehorra edo sauna, termak eta lurrun-bainua edo lurrun-estufa.

        Akzio-mekanismoak, efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Hidroterapia konbinatuko teknikak: zirkuitu termalak.

        Talasoterapia eta dagozkion teknikak: itsas klima, helioterapia eta psamoterapia.

        Hidroterapiari aplika dakizkiokeen aurrerapen zientifikoen eta teknologikoen gaineko interesa izatea.

        Zorroztasunez identifikatzea zenbait tratamendutarako kontraindikazioak.

        Higiene- eta osasun-arauak errespetatzea prozesuen aplikazioan.

        Teknika hidrotermalek organismoan dituzten efektu orokorrak baloratzea.

      5. Kosmetiko termalak hautatzea.

        Kosmetiko termalen osagaiak, konposizioa, motak, propietateak, akzioak, erabilerak, aplikazioak eta efektuak zehaztea.

        Osagaietako bakoitza aplikatzeko modua identifikatzea, eta indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak ezartzea.

        Kolorearen eta konposizioaren arabera sailkatzea buztinak.

        Peloide motak identifikatzea nazioarteko sailkapenaren arabera.

        Parafinak, paralohiak eta peloideak bereiztea.

        Ardoaren eta eratorrien, txokolatearen, algen eta beste produktu natural batzuen osagai aktiboak identifikatzea.

        Olio esentzialen akzio kosmetikoak, prekauzioak eta aplikatzeko moduak zehaztea.

        Aplikatu beharreko teknikaren eta erabiltzailearen baldintza organikoen eta sentsibilitatearen arabera hautatzea kosmetiko termalak.

        Buztinak; peloideak; ur termalak, kosmetiko gisa; parafinak eta paralohiak; ardoterapia, txokolaterapia eta beste tratamendu batzuk (olibaterapia eta gereziterapia, besteak beste); algaterapia eta beste itsas produktu batzuk (planktona, arrainen kartilagoa, arrain-arrautzak, itsas ADNa, perla-hautsak eta gatzak, besteak beste). Gatzen masajea.

        Ezaugarriak: kontzeptua, konposizioa, lorpena, motak, propietateak, nazioarteko sailkapena, efektuak, akzio kosmetikoak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Aplikazio-teknikak. Prekauzioak.

        Aromaterapia. Kontzeptua. Olio esentzialak. Ezaugarriak: konposizioa, lorpena, sartzeko bideak, efektuak, aplikatzeko modua, prekauzioak eta akzio kosmetikoak.

        Tratamendu termaletan erabiltzen diren kosmetikoen printzipio aktiboak ezagutzeko interesa izatea.

        Produktuen edo lanen ezagutza areagotzeko interesa izatea.

        Produktuen erabilgarritasuna eta indikazioak bezeroen beharren arabera baloratzeko gaitasun kritikoa izatea.

      6. Teknika hidrotermalak aplikatzea.

        Tratamendu hidrotermal estandarretako programetan jarduteko protokoloak identifikatzea.

        Bitarteko teknikoak eta kosmetiko termalak prestatzea.

        Aplikatu beharreko teknikaren arabera egokiak diren jantziak eta osagarriak hautatzea.

        Erabiltzaileari jarreren, sentsazioen eta profesionalari ohartarazteko mekanismoen berri emateko informazio teknikak aplikatzea.

        Aplikatu beharreko teknikaren, erabiltzailearen baldintza organikoen eta sentsibilitatearen arabera hautatzea parametroak.

        Ezarritako sekuentziazioaren eta ordenaren arabera aplikatzea teknika hidrotermalak eta kosmetika termaleko teknikak.

        Bezeroek zirkuitu termaletan behar bezala zirkulatzeko jarraibideak ezartzea.

        Teknika hidrotermalak aplikatzea: bainuak, ura presioan, hidroterapia partzialak, antroterapia, kosmetika termala. Sekuentziazioa eta jardun praktikoa.

        Hidroterapiako eta kosmetika termaleko teknikak aplikatzea.

        Zirkuitu termalak aplikatzea eta sekuentziatzea.

        Teknika hidrotermalak aplikatzeko protokoloak:

        Bainu-prozedurak aplikatzeko teknikak: helburuak, bitarteko teknikoak, jantziak, parametroak (tenperatura, denborak eta presioa, besteak beste), teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioa.

        Ura presioaz aplikatzeko prozeduretarako teknikak: helburuak, bitarteko teknikoak, jantziak, parametroak (tenperatura, denborak eta presioa, besteak beste).

        Prozedura hidroterapiko partzialak aplikatzeko teknikak eta antroterapia-teknikak: helburuak, bitarteko teknikoak, jantziak, parametroak (tenperatura, denborak eta presioa, besteak beste), teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioa.

        Kosmetika termala aplikatzeko protokoloak: helburuak, aplikazio-teknikak, teknikaren sekuentziazioa eta manipulazioa.

        Hidroterapiako eta kosmetika termaleko tratamendu konbinatuak. Tratamendu motak.

        Teknikak zirkuitu termaletan aplikatzeko protokoloak. Lan-sistema.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei aplikatu beharreko teknikari buruz eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Zuzentasuna, adeitasuna eta tonu egokia azaltzea erabiltzaileekiko harremanetan.

        Arretaz eta metodoz jardutea lanean.

        Autonomia izatea prozesuak garatzean.

        Zuhurtasunez eta adierazpenaz jardutea gatazkak ebaztean.

        Kontingentzien aurrean protokoloak jarraitzea.

      7. Segurtasun- eta higiene-protokoloak antolatzea.

        Uraren tratamendurako mekanismoak identifikatzea.

        Instalazioak eta tresneriak mantentzeko lanak antolatzea.

        Instalazioetako higiene-protokoloak aplikatzea.

        Erabili beharreko tresneriaren edo materialaren arabera egokienak diren desinfekzio eta esterilizazio metodoak aplikatzea.

        Zentroko langileen eta instalazioen erabiltzaileen higiene-arauak ezartzea.

        Erabilitako materialak botatzeko eta birziklatzeko protokoloak aplikatzea.

        Arriskuak eta desiratzen ez diren erreakzioak prebenitzeko protokoloak aplikatzea.

        Zerbitzu hidrotermaleko zentroetan gaur egun aplikatzekoa den araudia identifikatzea.

        Zentro termal edo spa bateko lan-arriskuak interpretatzea eta aztertzea.

        Zentro termal batean istripuak prebenitzeko beharrezko neurriak zehaztea.

        Zentro termal bateko lehen laguntzetako neurriak aplikatzea.

        Zentro termal bateko lan-arriskuak seinaleztatzea.

        Produktu kosmetikoak kontserbatzea eta manipulatzea.

        Uraren poluzio bakteriologikoa. Zentro horietan erabiltzen diren uren tratamendurako tekniken analisia.

        Instalazioen higienea: garbiketaren protokoloa. Erabiltzaileentzako eta profesionalentzako higiene-arauak.

        Produktu kosmetikoak kontserbatzeko eta manipulatzeko teknikak.

        Instalazioak eta tresneriak mantentzeko lanak antolatzeko teknikak.

        Ingurumen-kudeaketa: energia eta uraren aurrezpena. Hondakinen kudeaketa.

        Zentro hidrotermaletako lan-arriskuak. Prebentzio-teknikak.

        Larrialdiak, seinaleztapena eta lehen laguntzak.

        Zentro hidrotermaletako araudia.

        Kontrol- eta biltegiratze-arauak betetzeko interesa eta errespetua izatea.

        Ordena eta kontrola zaintzea segurtasun- eta higiene-protokoloen dokumentazioa bideratzean eta erregistratzean.

        Aplikazio informatikoak erabiltzeko interesa eta trebetasuna izatea.

        Materialen aldaketa eta narriadura gisako kontingentzien aurrean erantzuteko gaitasuna izatea.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      8. Zentro eta zerbitzu hidrotermaletako kalitatea ebaluatzea.

        Zentro termaletako kalitatea definitzen duten parametroak identifikatzea.

        Zentro termaleko hainbat arlotako zerbitzugintzan aplika daitezkeen kalitate-arauak lantzea.

        Hautemandako anomaliak eta anomalia horiek gertatu diren prozesuaren faseak lotzea.

        Prozesuaren faseak eta azken emaitza ebaluatzea.

        Teknika hidrotermalen aplikazioan sortzen diren desbideratzeak eta anomaliak identifikatzea.

        Emaitzak espero ziren emaitzetara egokitzeko proposamenak lantzea.

        Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzea.

        Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko inkesten ereduak lantzea.

        Zerbitzugintzaren kalitatean akatsak identifikatzea eta neurri zuzentzaileak proposatzea.

        Espero ez diren egoeretan jarduteko arauak aplikatzea.

        Kalitate kontzeptua eta printzipioak.

        Kalitatea zerbitzugintzan.

        Instalazioetarako, bitarteko teknikoetarako eta produktuetarako kalitate-arauak. Kalitatea definitzen duten parametroak.

        Bezeroen gogobetetze-maila neurtzeko teknikak.

        Zentro eta zerbitzu hidrotermaletan kalitateak duen garrantziaz jabetzea.

        Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

        Zuzentasuna, adeitasuna eta tonu egokia azaltzea erabiltzaileekiko harremanetan.

  3. lanbide-modulua: Depilazio aurreratua.

    Kodea: 0746.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-ingurunea prestatzen du eta, eginkizun horretan, arriskuen prebentziorako eta ingurumen-kudeaketarako neurriak betetzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Depilazio-tratamenduetako kabina baten ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Aldi baterako depilazioaren, depilazio progresiboaren eta behin betiko depilazioaren metodoak ezaugarritu ditu.

        3. Depilazio aurreratuko tratamenduetan aplikatu beharreko segurtasun- eta prebentzio-baldintzak ezarri ditu.

        4. Higiene eta esterilizazioko metodoen aplikazioa eta depilazioan erabiltzen diren tresnerien eta materialen ezaugarriak lotu ditu.

        5. Material esterilizatua eta erabilera bakarrekoa biltegiratzeko baldintzak kontrolatu ditu.

        6. Depilazioan erabiltzen diren substantziek eragindako istripuetan bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

        7. Hondakinen kudeaketako araudia jarraitu du.

        8. Indarrean dagoen araudia aztertu du.

      2. Depilazio metodoak hautatzen ditu, azterketa medikotik eta dokumentazio osagarritik lortutako informazioa interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroei harrera egitean eta arreta ematean beharrezko lanbide-jarrerak identifikatu ditu.

        2. Depila daitezkeen zona anatomikoen ezaugarriak aztertu ditu.

        3. Prekauzio neurriak gomendatzen dituzten asaldurak ezagutu ditu.

        4. Fotodepilazio laserrean, argi pultsatuan, depilazio elektrikoan eta depilazio mekanikoan ohikoenak diren arriskuen kausak zehaztu ditu.

        5. Teknika hauen kontraindikazio absolutuak edo erlatiboak identifikatu ditu.

        6. Depilazio-metodoa erabiltzailearen beharrekin eta ezaugarriekin lotu du.

        7. Depilazio-protokoloen parte diren elementuak ezarri ditu.

        8. Fototermolisi selektibo bidezko depilazio-metodoa hautatu du, larruazal-fototipoaren arabera eta ilearen ezaugarrien arabera.

      3. Depilazio mekanikoko teknikak aplikatzen ditu, eta, horretarako, parametroak eta tresneriak doitzen ditu eta ezarritako prozedurei jarraitzen die.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Depilazio mekanikoko teknika aplikatzeko, tresneriak, lentzeria eta kosmetikoak banatzearen eta girotzearen arloko eskakizunak ezarri ditu.

        2. Tresneriak, osagarriak eta produktuak hautatu ditu.

        3. Erabiltzailea kokatzeko jarraibideak ezarri ditu.

        4. Depilazio mekanikoko aparatuetan tenperatura egokia programatu du.

        5. Aurretiazko teknikak egin ditu, emaitzak optimizatzeko.

        6. Justifikatuta egin du pintza bidezko depilazioa, depilatu beharreko zonaren ezaugarriei erreparatuta.

        7. Ezarritako prozeduraren arabera jardun du roll-on edo espatula bidezko depilazioan.

        8. Kalitate-irizpide gisa, depilazio osteko teknikak aplikatu ditu.

      4. Depilazio elektrikoko teknikak gauzatzen ditu, segurtasun- eta higiene-baldintzetan.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Segurtasun- eta higiene-baldintzak kontrolatu ditu.

        2. Depilazio elektrikoko tresneriak ezaugarritu ditu.

        3. Behatzeko eta argiztatzeko tresnen kokalekua antolatu du.

        4. Orratzak, osagarriak eta produktuak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

        5. Depilazio-orratzak segurtasun- eta higiene-arauen arabera manipulatu ditu.

        6. Depilatu beharreko zonaren arabera ezarri ditu material ergonomikoa hautatzeko irizpideak.

        7. Zonaren aurretiazko desinfekzioa justifikatu du, larruazal-infekzioak prebenitzeko neurri gisa.

        8. Tresneriaren eta korronte motaren arabera ezarri eta doitu ditu parametroak.

        9. Orratzaren kanalizazioan ibilbidea, sakonera eta sartze-angelua justifikatu du.

        10. Gomendioak eta ondorengo zaintzak ezarri ditu.

      5. Fotodepilazioko teknikak segurtasun- eta higiene-baldintzen gauzatzen ditu, eta, horretarako, teknika horien eraginkortasuna baloratzen du eta arrisku-faktoreak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fototermolisi bidezko depilazio-teknikak gauzatu arreko eta ondorengo gomendioak zehaztu ditu.

        2. Fotodepilazioko tresneriak ezaugarritu ditu.

        3. Depilazioaren aurretik, unean eta ondoren eman beharreko kosmetikoak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

        4. Baimen informatuko dokumentuaren erabilera justifikatu du.

        5. Depilazioaren aurretiazko baldintza gisa ezarri du zona mugatzea eta bertako ileak moztea.

        6. Tresneriaren arabera ezarri eta doitu ditu parametroak.

        7. Fotodepilazioan ezarritako prozeduraren arabera jardun du.

        8. Depilazio osteko zaintzari buruz erabiltzaileari eman beharreko informazioaren jarraibideak bete ditu.

      6. Depilazio-zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta sortutako desbideratzeak murriztuko dituzten neurriak proposatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Depilazioko eta depilazio aurreratuko zerbitzuaren kalitatea definitzen duten parametroak zehaztu ditu.

        2. Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera emango duten irizpideak definitu ditu.

        3. Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko irizpideak jarraitu ditu.

        4. Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

        5. Bezeroek aurkeztutako erreklamazioei arreta eman die, eta jardun-protokoloa landu du.

          1. Lan-ingurunea prestatzea. Arriskuen prebentziorako neurriak.

            Depilazio-tratamenduetako kabina baten ezaugarriak identifikatzea.

            Zereginak eta baliabideak antolatzea.

            Errotik ateratzearen bitartez, papila dermikoa suntsitzearen bitartez eta beste bide batzuen bitartez ileak ezabatzeko metodoak sailkatzea.

            Dokumentazioa eta fitxa teknikoa kudeatzea.

            Material esterilizatua eta erabilera bakarrekoa biltegiratzeko baldintzak kontrolatzea.

            Materiala erabiltzea eta biltegiratzea.

            Depilazioan erabilitako substantziek eragindako istripuetan bete beharreko jarraibideak zehaztea.

            Istripuen kasuan protokoloak aplikatzea.

            Hondakinak kudeatzeko eta biltegiratzeko arauak aplikatzea.

            Depilazio-prozesuetarako kabina estetikoa: ezaugarriak, diseinua, banaketa, argiztapena, girotzea, altzariak eta estaldurak.

            Depilazio-zerbitzuak. Errotik ateratzearen bitartez, papila dermikoa suntsitzearen bitartez eta beste bide batzuen bitartez ileak ezabatzeko metodoak.

            Depilazioko azken joeren azterketa.

            Depilazioko dokumentazioa. Aurrekari estetikoak. Depilazioko fitxa teknikoa. Beste profesional batzuetara bideratzeko txostena. Baimen informatua.

            Depilazio mekanikoko eta depilazio aurreratuko tekniketan arriskuak prebenitzeko neurriak:

            Depilazio-prozesuetako jarrera-higienearen teknika ergonomia.

            Erabiltzailea eta profesionala babesteko neurriak (norbera babesteko ekipamendua) hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak. Tresneria mantentzea.

            Depilazio-prozesuetako garbiketa, higiene, desinfekzio eta esterilizazioko metodoak. Materiala biltegiratzea.

            Ezusteko arriskuen eta istripuen aurrean jarduteko protokoloak.

            Ingurumen-kudeaketa. Hondakinen bilketa.

            Depilazio-aparatologiari buruzko Europako, nazio-mailako eta autonomia-erkidegoko legezko araudia.

            Segurtasunaren eta higienearen arloko prozedurak eta arauak errespetatzea eta betetzea.

            Itxura pertsonal ona ematea, eta irudia eta higienea zaintzeko interesa izatea.

            Txukuntasuna, zorroztasuna eta garbitasuna zaintzea lanean.

            Une oro egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia errespetatzea.

          2. Depilazio mekanikoko eta aurreratuko metodoak hautatzea.

            Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren aurreko diagnostikoa egitea.

            Depilazio-teknikekin hobe daitezkeen indikazio eta alterazio estetikoak zehaztea.

            Teknika horiei dagozkien kontraindikazio absolutuak edo erlatiboak identifikatzea.

            Bezeroei harrera egiteko eta arreta emateko protokoloak aplikatzea.

            Erabiltzaileen eskariak eta beharrak identifikatzeko teknikak aplikatzea.

            Tratatu beharreko zona ikertzea.

            Fotodepilazioko teknikak aplikatzeko larruazaleko fototipoak eta foto-etnotipoak zehaztea.

            Erabiltzaileari diagnostikoaren eta gomendatzen den tratamenduaren berri ematea.

            Materialak eta kabina prestatzea.

            Larruazal-fototipoaren eta ileen ezaugarrien arabera hautatzea depilazio metodoa.

            Prekauzio neurriak gomendatzen dituzten asaldurak ezagutzea.

            Fotodepilazio laserrean, argi pultsatuan, depilazio elektrikoan eta depilazio mekanikoan ohikoenak diren arriskuen kausak zehaztea.

            Depilazio-metodoak erabiltzailearen beharrekin eta ezaugarriekin lotzea.

            Harrera eta bezeroarenganako arreta: elkarrizketarako gizarte-trebetasunak.

            Larruazalaren analisi estetikoa. Depilazio-prozesuan eragina duten larruazalaren eta ileen asalduren ezagupena. Hirsutismoa. Hipertrikosia.

            Erabiltzaileen eskariak eta beharrak.

            Fotodepilazioko teknikak aplikatzeko larruazaleko fototipoak eta foto-etnotipoak.

            Depilazio metodoa hautatzeko irizpideak, tratatu beharreko zona anatomikoaren, analisi estetikoaren eta bezeroen beharren eta eskarien arabera. Indikazioak eta kontraindikazioak.

            Depilazio mekanikoko, txertatze folikular bidezko depilazio elektrikoko, fotodepilazio laserreko eta argi pultsatu bidezko depilazioko lan-prozedurak diseinatzea.

            Arazoak ebazteko eta banako erabakiak hartzeko autonomia izatea norberaren eskumenen esparruan.

            Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.

            Ordena eta kontrola zaintzea datuak bideratzean eta erregistratzean.

            Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

          3. Depilazio mekanikoko teknika gauzatzea.

            Tresneriak, osagarriak eta produktuak hautatzea.

            Materiala eta depilazio-kabina prestatzea.

            Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea.

            Tratatu beharreko zona prestatzea.

            Aurretiazko teknikak egitea, emaitzak optimizatzeko.

            Pintza bidezko depilazioa egitea, depilatu beharreko zonaren ezaugarrien arabera.

            Argizari bidezko depilazioa egitea, depilatu beharreko zonaren ezaugarrien arabera.

            Depilazio osteko teknikak aplikatzea.

            Materialak. Aparatuak. Argizari-fusoreak. Lanabesak eta lentzeria. Depilazio mekanikoaren aurretik, unean eta ondoren eman beharreko kosmetikoak hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

            Depilazio mekanikoaren aurreko teknikak.

            Lanerako teknikak eta prozedurak. Indikazioak, alde onak, eragozpenak, sekuentziazioa eta parametroak: pintza bidezko depilazioa eta argizari bidezko depilazioa. Gorputzeko eta aurpegiko zonetarako berariazko tratamenduak.

            Depilazio osteko zaintzak.

            Aholkularitza profesionala.

            Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

            Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

            Protokoloak betetzea.

            Erabiltzaileen egoera zehatzak ulertzea eta horietara egokitzea.

            Ikasteko interesa izatea.

          4. Depilazio elektrikoko teknika gauzatzea.

            Segurtasun- eta higiene-baldintzen kontrola egitea.

            Materiala, depilazio elektrikoko tresneriak, altzariak, argiztapena eta kabina prestatzea.

            Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea. Material ergonomikoa.

            Fitxa teknikoa egitea eta datuak biltzea.

            Tratatu beharreko zona prestatzea.

            Orratza, osagarriak eta produktuak hautatzea.

            Depilazio elektrikoko teknika gauzatzea: parametroak eta dosimetria hautatzea.

            Aplikatu beharreko teknikaren araberako berariazko sekuentziazioa egitea.

            Orratza bideratzea: ibilbidea, sakonera eta sartze-angelua.

            Depilazio osteko zaintzak eta gomendioak aplikatzea.

            Korronte zuzeneko tresneriak: elektrolisia. Ezaugarriak, parametroak, dosimetria, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

            Korronte aldakorreko tresneriak: flash termolisia. Ezaugarriak, parametroak, dosimetria, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

            Korronte konbinatuko tresneriak: Blend, anaforesia. Ezaugarriak, parametroak, dosimetria, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

            D´Arsonval goi-maiztasuneko tresneriak. Ezaugarriak, parametroak, dosimetria, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

            Altzariak eta zonaren argiztapena.

            Depilazio-orratzak eta materiala: motak eta ezaugarriak.

            Botatzeko materiala erabiltzea eta orratza segurtasun- eta higiene-baldintzetan ateratzea.

            Depilazioaren aurretik, unean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak: hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

            Material ergonomikoa eta erabiltzailearen jarrera, tratatu beharreko zonaren arabera.

            Txertatze folikular bidezko depilazio elektrikoaren aurreko teknikak.

            Teknika eta produktu antiseptikoak hautatzeko irizpideak.

            Orratza bideratzeko teknikak: inklinazio-angelua eta sakonera.

            Depilazio osteko zaintzak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta aprozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Txukuntasuna, zorroztasuna eta garbitasuna zaintzea lanean.

            Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

            Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

            Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

          5. Fotodepilazioko teknika gauzatzea.

            Fototermolisi bidezko depilazio-teknikak gauzatu aurreko eta ondorengo gomendioak identifikatzea.

            Depilazioaren aurretik, unean eta ondoren eman beharreko kosmetikoak hautatzeko irizpideak zehaztea.

            Materialak eta kabina prestatzea:

            Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea.

            Fitxa teknikoa egitea eta datuak biltzea.

            Tratatu beharreko zona prestatzea.

            Bezeroarentzako zein profesionalarentzako segurtasun- eta higiene-neurriak hartzea.

            Depilatu beharreko larruazalaren eta ilearen diagnostikoa egitea.

            Depilazioaren aurreko eskakizunak egitea.

            Adierazitako teknika gauzatzea: dosimetria eta parametroak hautatzea.

            Aplikatu beharreko teknikaren araberako berariazko sekuentziazioa egitea.

            Larruazala hozteko metodoak aplikatzea.

            Depilazio osteko zaintzak aplikatzea.

            Depilazio osteko zaintzen berri ematea erabiltzaileari.

            Aurretiazko gomendioak.

            Materiala eta kabina prestatzeko teknikak: fotodepilazioko tresneria: laserra eta argi pultsatua. Parametroak eta dosimetria.

            Depilazioaren aurretik, unean eta ondoren aplikatzeko kosmetikoak: hautatzeko eta erabiltzeko irizpideak.

            Fototermolisi selektiboaren aurreko teknikak. Tratatu beharreko zona. Produktuak hautatzeko irizpideak. Segurtasun-neurriak.

            Larruazala hozteko metodoak.

            Depilazio osteko zaintzak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

            Egindako zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

            Doitasunez lan egitea.

            Ordena eta kontrola zaintzea dokumentazioa bideratzean eta erregistratzean.

            Indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatzea.

          6. Depilazio zerbitzua ebaluatzea.

            Depilazioko eta depilazio aurreratuko zerbitzuaren kalitatea definitzen duten parametroak zehaztea.

            Lortutako emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duten parametroak aplikatzea.

            Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko irizpideak aplikatzea.

            Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak aplikatzea.

            Kexei eta erreklamazioei arreta emateko teknika aplikatzea.

            Depilazio-zerbitzuaren kalitatean eragina duten parametroak.

            Depilazio mekanikoko eta aurreratuko tratamenduetan sortutako desbideratzeen analisia.

            Bezeroen gogobetetze-maila neurtzeko metodoak.

            Depilazio-prozesuetako neurri zuzentzaileak.

            Depilazioko salmenta osteko aholkularitza.

            Antzemandako arazoak ebazteko ekimena izatea.

            Zuhurtasunez eta adierazpenez ebaztea gatazkak.

            Zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

            Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

  4. lanbide-modulua: Masaje estetikoa.

    Kodea: 0747.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 198 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 11.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Masaje-teknikak ezaugarritzen ditu, maniobrak eta aplikazio-parametroak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Masaje kontzeptua eta hitzaren etimologia ezaugarritu ditu.

        2. Hainbat motatako masaje estetikoak bereizi ditu.

        3. Masaje estetikoaren maniobrak ezaugarritu ditu.

        4. Teknika bat definitzen duten parametroak, baliabideak eta maniobrak identifikatu ditu.

        5. Ezarritako irizpideekin sekuentziatu ditu maniobrak.

        6. Manipulazio bakoitza sortzen diren efektuekin lotu du.

        7. Estetikako funtsezko tresna gisa masajeak duen eraginkortasuna onartu du.

        8. Masaje estetikoaren aplikazioan kontraindikazio absolutua edo erlatiboa erakusten duten zeinuak eta sintomak identifikatu ditu.

      2. Aurretiazko analisia egiten du, eta, eginkizun horretan, behar estetikoak eta masajearen prozesua lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fitxa teknikoaren atalak ezarri ditu.

        2. Masajearen aurretiazko analisirako ikerketa metodoak zehaztu ditu.

        3. Masajean eragina duten asaldura estetikoak eta patologikoak zehaztu ditu.

        4. Teknika horien inguruko prekauzioak ezaugarritu ditu.

        5. Datuak hartzeko fasean komunikazio-teknikak erabili ditu.

        6. Masaje-prozedurak lantzeko faseak ezarri ditu.

      3. Lan-espazioa prestatzen du, prozedura justifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Masaje-prozesua zer oinarrizko espaziotan garatzen den identifikatu du.

        2. Lan-espazioa girotzeko faktoreak (aireztapena, argia, kolorea eta usaina, besteak beste) ezagutu ditu, zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

        3. Instalazioak segurtasun- eta higiene-baldintza ezin hobeetan mantendu ditu.

        4. Profesionalaren irudiaren oinarrizko alderdiak zehaztu ditu.

        5. Profesionalaren eskuak prestatzeko ariketak justifikatu ditu.

        6. Masajeak emateko ohatila eta beharrezko bitartekoak prestatu ditu.

        7. Teknikaren araberako jarrera ergonomiko egokiak zehaztu ditu.

        8. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak finkatu ditu.

      4. Eskuzko masaje estetiko pertsonalizatua egiten du, eta masaje hori egiteko teknikak eta efektuak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Masaje estetikoaren teknika eta aurretiazko analisia lotu ditu.

        2. Protokoloak pertsonalizatzeko jarraibideak formulatu ditu.

        3. Zona bateko masajea edo masaje orokorra egiteko teknikaren ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Gorputzeko zona bakoitzerako berariazko maniobrak eta parametroak hautatu ditu.

        5. Maniobrak sekuentziatzeko irizpideak formulatu ditu.

        6. Asaldura estetiko estrukturaletarako eta funtzionaletarako maniobrak hautatu ditu.

        7. Ezarritako protokoloaren arabera egin ditu prozeduraren faseak.

        8. Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak manipulatzeko moduak zehaztu ditu.

      5. Masaje estetikoarekin, mobilizazioekin eta tiramendu pasiboekin lotzen diren arnas-teknikak aplikatzen ditu, eta horiek egiteko moduak eta lortzen diren efektuak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Arnas-tekniken ezaugarriak aztertu ditu.

        2. Arnas-tekniken onura organikoak eta funtzionalak zehaztu ditu.

        3. Tiramenduen eta mobilizazio pasiboen onurak ezagutu ditu.

        4. Luzamendu eta mobilizazio pasibo prebentiboen kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak zehaztu ditu.

        5. Eskuen kokapena tiramenduekin eta mobilizazioekin lotu du.

        6. Teknika hauek aplikatzean, bezeroaren eta profesionalen kokapena zehaztu du.

        7. Teknika horiek aplikatzeko jarraibideak bete ditu.

        8. Teknika horiek masajean barnean hartzea justifikatu du.

      6. Masajearekin lotzen diren teknika sentsorialak aplikatzen ditu, horien efektuak definitzen ditu, eta protokolo estetikoetan barnean hartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aromaterapia eta fitoterapiako produktuak lortu nahi diren efektuekin lotu ditu.

        2. Aromaterapia eta fitoterapiako tratamenduak eta aplikazio-metodoak ezaugarritu ditu.

        3. Musikak organismoaren egoera fisikoan eta emozionalean duen eragina ezagutu du.

        4. Kromoterapiak xede estetikoekin dituen efektuak zehaztu ditu.

        5. Kromoterapia-teknikak aplikatzeko aparatuak, produktuak eta kosmetikoak identifikatu ditu.

        6. Kosmetikoen kolorea efektu sentsorialekin lotu du.

        7. Masaje-tekniken elementu berritzaile gisa material osagarria eta berritzailea erabiltzea justifikatu du.

        8. Teknika sentsorialak tratamendu estetikoko protokoloetan eta lotzen diren jardueretan integratzea justifikatu du.

      7. Masaje estetikoko zerbitzuaren kalitatea gainbegiratzen du, eta sortutako desbideratzeak murriztuko dituzten neurriak proposatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Masaje-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

        2. Lortutako azken emaitzak ebaluatzeko aukera emango duten irizpideak definitu ditu.

        3. Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak proposatu ditu.

        4. Lanbide-inguruneko hizkuntza teknikoa erabili du.

        5. Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko galdetegiak landu ditu.

        6. Bezeroek aurkeztutako erreklamazioei arreta emateko jardun-protokoloa landu du.

        7. Beste masaje-proposamen batzuk idatzi ditu bezeroei horien berri emateko.

        8. Xede estetikoa duten masajeetako profesionalen jardunerako garrantzizkoak diren jarraibide deontologikoak baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Masaje tekniken ezaugarriak ezagutzea.

        Masaje estetikoa egiteko zona anatomikoak aurkitzea.

        Erabilitako bitartekoak, efektuak, jatorrizko teknikak, zona anatomikoak, asaldurak eta abar kontuan izanik sailkatzea masajeak.

        Teknika bat definitzen duten parametroak, baliabideak eta maniobrak identifikatzea.

        Maniobrak ezarritako irizpideekin deskribatzea eta sekuentziatzea.

        Manipulazioak eta sortzen dituzten efektuak lotzea.

        Masaje estetikoaren kontraindikazio absolutuen eta erlatiboen zeinuak eta sintomak identifikatzea.

        Masajearen historia: masajearen jatorria, bilakaera eta kontzeptua (masaje-eskolak eta egileak).

        Masaje estetikoaren eta terapeutikoaren arteko aldeak.

        Masajeak sailkatzeko irizpideak, alderdi hauen arabera: erabilitako bitartekoak, efektuak, teknika, jatorria, aplikazio-zona, asaldurak, eta abar.

        Masaje estetikoaren gaur egungo joerak: suediarra, kiromasajea, masaje sentsitiboa (sentsoriala, integrala, kaliforniarra), Sambucy, Vogler, holistikoa harri bolkanikoekin, metamorfikoa, Ayur-veda, masaje gestaltikoa eta bestelako masajeak.

        Masaje estetikoaren oinarrizko maniobrak: maniobren sailkapena (azaleratzea, igurtzea, marruskatzea, presioak, oratzea, atximur egitea, perkusioak, bibrazioak). Maniobrak egiteko parametroak: norabidea, intentsitatea, erritmoa, kopurua eta denbora. Egiteko teknikak.

        Masajeak organismoan dituen efektuak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

        Doitasunez lan egitea.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

        Arretaz eta metodoz lan egitea.

      2. Masajearen diagnostiko estetikoa.

        Fitxa teknikoa egitea eta datuak erregistratzea.

        Masajearen aurretiazko analisirako ikerketa metodoak zehaztea.

        Tratatu beharreko zona identifikatzea.

        Masajean eragina duten aldaketa estetikoak eta patologikoak identifikatzea.

        Masajearen aurreko analisi estetikoko metodoak aplikatzea.

        Erabiltzaileekin eta beste profesional batzuekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Masaje-lanen prozedurak sekuentziatzea eta denboralizatzea.

        Masajerako dokumentazio teknikoa. Historial estetikoa, fitxa teknikoa eta baimen informatua.

        Erabiltzaileekin eta beste profesional batzuekin komunikatzeko teknikak.

        Masajearen aurreko analisi estetikoko metodoak.

        Masajean eragina duten asaldura estetikoak edo patologikoak. Arretak.

        Masajearen protokoloak: prozesuaren deskribapena. Materialak eta bitartekoak. Aholkularitza profesionala.

        Ordena eta kontrola zaintzea datuak bideratzean, erregistratzean eta interpretatzean.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea bezeroekiko harremanetan.

        Autonomiaz jardutea prozesuak garatzean.

      3. Lan espazioa prestatzea.

        Lan-espazioa eta ingurumen-neurriak antolatzea.

        Mota horretako instalazioen segurtasun- eta higiene-neurriak aplikatzea.

        Profesionalaren eskuak prestatzeko ariketak egitea.

        Masajean beharrezkoak diren bitartekoak, instalazioak eta ohatila prestatzea.

        Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea.

        Teknika bakoitzerako jarrera ergonomiko egokiak hartzea.

        Masajea aplikatzeko kosmetikoak hautatzea.

        Masaje-kabina. Masaje-kabinaren oinarrizko ezaugarriak: ingurumen-baldintzak, tenperatura, argiztapena, aireztapena, altzariak eta tresneria. Higienea eta mantentze-lanak.

        Profesionala: prestatzeko ariketak. Ergonomia. Eskuak prestatzea. Profesionalaren irudia. Higiene pertsonala eta arropak.

        Erabiltzailea prestatzeko eta kokatzeko teknikak: masajerako jarrera anatomiko egokiak.

        Masajea aplikatzeko kosmetikoak hautatzeko irizpideak.

        Profesionalaren irudiaren oinarrizko alderdien gaineko interesa izatea.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

        Masaje-kabinaren zaintzaren eta itxuraren gaineko interesa izatea.

      4. Eskuzko masaje estetikoak egitea.

        Masaje estetikoko teknikak eta diagnostikoa lotzea.

        Protokolo estandarra masaje motara egokitzea.

        Gorputzeko zona bakoitzerako berariazko maniobrak eta parametroak hautatzea.

        Asaldura estetiko estrukturaletarako eta funtzionaletarako maniobrak hautatzea.

        Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak manipulatzeko moduak zehaztea.

        Gorputzeko eta aurpegiko masaje estetikoa egitea.

        Aurpegiko masajearen protokoloa: protokolo estandarrak. Erlaxatzailea, zirkulaziokoa, ebaketa aurrekoa, ebaketa ostekoa, deskongestionatzailea eta produktuak sartzekoa, besteak beste. Xedea. Tekniken ezaugarriak. Maniobrak hautatzeko irizpideak. Parametroak. Sekuentzia. Masajearen efektuak zona bakoitzean (erreflexuak, berehalakoak, atzeratuak). Arretak asaldura funtzionalen eta estrukturalen kasuan (aknea, jariakinen asaldurak, gantz-metaketa lokalizatua, larruazala edo muskuluak erlaxatzekoa eta zimurrak, besteak beste).

        Gorputzeko masaje estetikoaren protokoloa: protokolo estandarrak. Erlaxatzailea, zirkulaziokoa, ebaketa aurrekoa, ebaketa ostekoa, deskongestionatzailea, tonifikatzailea, modelatzailea, haurdunaldikoa eta erditze ostekoa, besteak beste. Xedea. Tekniken ezaugarriak. Maniobrak hautatzeko irizpideak. Parametroak. Sekuentzia. Masajearen efektuak zona bakoitzean (erreflexuak, berehalakoak, atzeratuak). Arretak asaldura funtzionalen eta estrukturalen kasuan (zirkulaziokoak, zelulitisa, obesitatea, larruazala eta muskuluak erlaxatzekoa eta tentsio muskular lokalizatua, besteak beste).

        Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetarako egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      5. Masajearekin lotzen diren teknikak aplikatzea.

        Arnas-teknikak sailkatzea.

        Arnas-teknikak egitea.

        Tiramenduak eta mobilizazio pasibo prebentiboak egitea.

        Tiramendu eta mobilizazio pasibo prebentiboen kontraindikazio absolutuak eta erlatiboak identifikatzea.

        Eskuen, bezeroaren eta profesionalen kokapena tiramenduekin eta mobilizazioekin lotzea.

        Teknika horiek masajean barnean hartzea.

        Arnasketa-teknikak: ezaugarriak, efektuak, onurak, indikazioak eta aplikazio-teknikak. Arnasketa motak: arnasketa diafragmatikoa, saihets-arnasketa, arnasketa klabikularra, arnasketa osoa eta arnasketa erritmikoa.

        Tiramenduak eta mobilizazioak: teknikak, onurak, kontraindikazioak eta prekauzioak. Eskuen kokapena. Bezeroaren eta profesionalaren kokapena.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetarako egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      6. Teknika sentsorialak aplikatzea.

        Aromaterapia eta fitoterapiako produktuak lortu nahi diren efektuekin lotzea.

        Aromaterapia eta fitoterapiako aplikazio-metodoak eta tratamenduak identifikatzea.

        Aromaterapia aplikatzea tratamendu estetikoetako protokoloetan eta lotzen diren jardueretan.

        Musikoterapia aplikatzea tratamendu estetikoetan eta lotzen diren jardueretan.

        Xede estetikoa duen kromoterapiaren efektuak identifikatzea.

        Kromoterapia-teknikak aplikatzeko aparatuak, produktuak eta kosmetikoak identifikatzea.

        Kosmetikoen kolorea eta efektu sentsorialak lotzea.

        Kolorea protokoloetan erabiltzea xede estetikoekin.

        Osagarriak eta material osagarria eta berritzailea erabiltzea masaje -tekniketan.

        Teknika sentsorialak tratamendu estetikoko protokoloetan eta lotzen diren jardueretan integratzea.

        Aromaterapia eta fitoterapia aplikatzea tratamendu estetikoetako protokoloetan eta lotzen diren jardueretan: olio esentzialak eta landare aromatikoak hautatzeko irizpideak. Aromaterapia-produktuak tratamendu estetikoetan aplikatzeko zuzeneko eta zeharkako metodoak: eskuz, lurrungailu bidez, euskarri inpregnatu bidez, bainuak eta konpresak, besteak beste.

        Musikoterapia: musika eta estetika: Musikak organismoan duen eragina. Musikak kabina profesionalak girotzean duen garrantzia. Melodia motak: baldintzazkoa, erlaxatzailea, tartekoa eta estimulatzailea, besteak beste. Musika hautatzeko irizpideak. Melodiak aplikatzeko irizpideak eta parametroak.

        Kromoterapia. Kolorea xede estetikoekin. Efektuak eta indikazioak. Protokolo estetikoak. Kromoterapiako aparatologia. Hautatzeko irizpideak. Kromoterapia aplikatzeko parametroak eta teknikak: girotzekoa, puntuala, ekortzea eta bainua. Kolorea lotzen duten produktu kosmetikoak.

        Masajerako osagarriak. Motak: oihalezko poltsak, harriak eta eskuoihal beroak, besteak beste. Indikazioak. Tratamendu estetikoekin lotzen diren irizpideak.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetarako egokitzapena eta ulermena zaintzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      7. Kalitate-arauak aplikatzea.

        Masaje-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatzea.

        Zerbitzua eta lortutako emaitza optimizatzeko neurriak proposatzea.

        Bezeroen gogobetetze-maila ebaluatzeko galdetegiak lantzea.

        Bezeroek aurkeztutako erreklamazioei arreta emateko jardun-protokoloak lantzea.

        Xede estetikoa duten masajeetako profesionalen jardunerako jarraibide deontologikoak baloratzea.

        Masaje-prozesuen kalitatea definitzen duten parametroak: masaje estetikoko zerbitzuetako kalitatea. Kontraste-galdetegia.

        Desbideratzeak masaje estetikoko zerbitzuak egitean.

        Deontologia profesionala.

        Erreklamazioak eta kexak ebazteko teknikak.

        Aholkularitza profesionala eta beste tratamendu batzuen proposamena.

        Masajearekin lotzen diren tratamendu estetikoak: elektroestetika, teknika kosmetikoak, teknika hidrotermalak, kromoterapia eta musikoterapia.

        Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

        Indarrean dagoen araudia betetzeko errespetua eta interesa izatea.

        Antzemandako arazoak ebazteko ekimena izatea.

        Zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

        Lanbide-inguruneko hizkuntza teknikoa erabiltzeko interesa izatea.

  5. lanbide-modulua: Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak.

    Kodea: 0748.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 120 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken efektuak eta aplikazio-puntuak identifikatzen ditu eta lan-prozedurak diseinatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Drainatze estetikoak hainbat organotan, aparatutan eta sistematan dituen efektuak zehaztu ditu.

        2. Teknika horien indikazioak eta kontraindikazioak zehaztu ditu.

        3. Eskuzko drainatze estetikoaren eta presio bidezko masajearen oinarrizko printzipioak ezagutu ditu.

        4. Energiako gorputz-puntuak eta zona erreflexuak aurkitzeko metodoa ezarri du.

        5. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozeduren faseak sekuentziatu ditu.

        6. Teknika horien bilakaera historikoa eta eskolak aztertu ditu.

      2. Aurretiazko analisia egiten du, eta, eginkizun horretan, behar estetikoak eta prozesu horiek lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Masajearen aurretiazko analisirako ikerketa metodoak zehaztu ditu.

        2. Aurpegiko eta gorputzeko diagnostikoko bitartekoak eta tresneriak aplikatu ditu.

        3. Teknika horien bitartez trata daitezkeen asaldura estetikoak zehaztu ditu.

        4. Datuak hartzeko fasean komunikazio-teknikak aplikatu ditu.

        5. Diagnostiko estetikoa ezarri du.

        6. Beste profesional batzuekin komunikatzeko sistemak ezarri ditu.

        7. Dokumentazio teknikoa zehaztu eta bete du.

      3. Lan-espazioa antolatzen du, eta, horretarako, tresneriak, lanabesak eta produktuak antolatzen ditu eta arriskuak prebenitzeko neurriak hartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Drainatze estetikoko prozesua eta presio bidezko teknikak garatzen diren oinarrizko espazioak ezaugarritu ditu.

        2. Lan-espazioa girotzeko faktoreak ezagutu ditu (aireztapena, argia, kolorea eta usaina, besteak beste), zerbitzuaren kalitatearen faktore gisa.

        3. Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes- eta segurtasun-neurriak zehaztu ditu.

        4. Jarrera-higiene ona definitzeko parametroak ezarri ditu.

        5. Profesionalaren irudiaren oinarrizko alderdiak zehaztu ditu.

        6. Teknika garatzeko eskuen eta gorputzaren jarrera egokiak zehaztu ditu.

        7. Masajea ematen duen profesionalaren jarrerak eta nolakotasunak ezagutu ditu.

        8. Profesionala prestatzeko metodo gisa justifikatu ditu kontzentrazio- eta erlaxazio-teknikak.

      4. Eskuzko drainatze estetikoa egiten du, eta, horretarako, zona identifikatzen du eta ezarritako protokoloa aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskuzko drainatze estetikoaren maniobra orokorrak ezaugarritu ditu.

        2. Eskuzko drainatze estetikoa egiteko parametroak ezarri ditu.

        3. Eskuzko drainatze estetikoa egitean ohikoenak diren akatsak zehaztu ditu.

        4. Drainatzearen maniobra mota hautatu du, tratatu beharreko mapa anatomikoaren arabera.

        5. Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak identifikatu ditu.

        6. Drainatze estetikoa aplikatzean, ezarritako zona-ordena jarraitu du, justifikatuta.

        7. Aplikazioan prekauzio-neurriak jarraitu ditu.

        8. Drainatze-estetikoaren teknikak egitean, ezarritako arauak jarraitu ditu.

        9. Eskuzko drainatze linfatiko estetikoa elkarlan mediko-estetikoko tratamenduekin lotu du.

      5. Presio bidezko masaje-teknikak aplikatzen ditu, maniobren eta aplikazio-parametroen hautespena justifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Presio bidezko masajeari ekiteko zona zehaztu du.

        2. Analisiaren ondoren, manipulatu beharreko berariazko zona erreflexua identifikatu du.

        3. Presio-teknikaren hautespena justifikatu du, tratatu beharreko zonaren eta teknikaren efektuen arabera.

        4. Maniobren ordena sekuentziatu du.

        5. Oinetako erreflexologiako tratamenduetan bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

        6. Kokapen-euskarria ekialdeko teknikarekin eta aplikatu behar den zonarekin lotu du.

        7. Maniobrak aplikatzeko parametroak teknikaren arabera hautatu ditu.

        8. Presioa, gorputz-mugimendua eta arnasketa koordinatzeko beharra baloratu du.

        9. Ekialdeko masajean bete beharreko jarraibideak zehaztu ditu.

        10. Teknikak ezarritako ordenari jarraituz aplikatu ditu, justifikatuta.

      6. Drainatze estetikoko eta presio bidezko tekniketako prozesuetako emaitzak kontrolatzen ditu, ezarritako parametroak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kalitate-adierazleak identifikatu ditu drainatze estetikoko eta presio bidezko tekniketako prozesuetan.

        2. Ezarritako prozeduretako betetze-maila egiaztatu du.

        3. Tratamenduaren eraginkortasun-maila kontrolatu du.

        4. Lortu nahi den helburuaren balizko desbideratzeetarako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

        5. Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabili du.

        6. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken ondorengo tratamendua zehaztu du.

        7. Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak aplikatu ditu.

        8. Xede estetikoa duten masajeetako profesionalen jardunerako garrantzizkoak diren jarraibide deontologikoak landu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken prozedurak diseinatzea.

        Teknika horien bilakaera historikoa eta eskolak finkatzea.

        Drainatze linfatikoak hainbat organo, aparatu eta sistematan dituen efektuak identifikatzea.

        Tekniken indikazioak eta kontraindikazioak identifikatzea.

        Eskuzko drainatze linfatikoaren eta presio bidezko masajearen oinarrizko printzipioak identifikatzea.

        Energiako gorputz-puntuak edo tsuboak eta zona erreflexuak kokatzeko metodoak zehaztea.

        Presio bidezko masaje estetikoa sailkatzea.

        Drainatze-protokoloen eta presio bidezko tekniken faseak sekuentziatzea.

        Drainatze estetikoaren eta presio bidezko tekniken lan-prozedurak diseinatzea eta lantzea.

        Prozesua, materialak eta bitartekoak identifikatzea, sekuentziatzea, denboralizatzea eta aholkularitza profesionala ematea.

        Drainatze estetikoa:

        Bilakaera historikoa. Masaje klasikoarekiko funtsezko desberdintasunak. Terminologia.

        Banalerroak eta koadrante linfatikoa.

        Drainatze linfatikoak hainbat organo, aparatu eta sistematan dituen efektuak: berehalakoak, atzeratuak, tokikoak eta urrenekoak.

        Drainatze linfatikoaren indikazio eta kontraindikazio erlatiboak eta absolutuak.

        Presio bidezko masajeak:

        Shiatsu, digitopuntura, erreflexologia, Lomi-lomi (hawaiarra), Thai (tailandarra), Baliko masajea, zen eta beste masaje batzuen oinarrizko printzipioak. Aldeak eta antzekotasunak.

        Energia-puntuak eta erreflexu-zonak. Kanal eta puntu energetikoak aurkitzeko eta ikertzeko metodoak.

        Linea energetikoak edo meridianoak eta eragina duten organoak. Zona erreflexuak aurkitzeko eta ikertzeko metodoak: aurpegia, eskuak, oinak, belarriak eta bizkarrezurra, besteak beste.

        Efektuak, indikazioak eta kontraindikazioak.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa izatea.

        Ordenaz eta kontrolaz bideratzea datuak.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      2. Analisi estetikoa egitea.

        Masajearen aurreko diagnostiko estetikoko metodoak aplikatzea.

        Tratatu beharreko zona identifikatzea.

        Aurpegiko eta gorputzeko diagnostikoko tresneriak eta bitartekoak erabiltzea.

        Masajean eragina duten asaldura estetikoak edo patologikoak identifikatzea.

        Masaje-prozesuetako diagnostiko estetikoa egitea.

        Erabiltzaileekin eta beste profesional batzuekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Dokumentazio teknikoa egitea.

        Masaje-prozesuko azterketa estetikoa: masajean eragina duten asaldura estetikoak edo patologikoak.

        Masajerako dokumentazio teknikoaren analisia.

        Datuak hartzea: Komunikazio-teknikak.

        Erabiltzaileen eskariak, beharrak eta iguripenak hautemateko teknikak. Fitxa teknikoa.

        Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

        Txukuntasuna eta doitasuna zaintzea datuak sartzean eta txostenak egitean.

        Erabiltzaileen egoera zehatzetara egokitzea eta ulertzea.

      3. Lan espazioa antolatzea.

        Drainatze estetikoko prozesua eta presio bidezko teknikak garatzen diren oinarrizko espazioak deskribatzea.

        Lan-espazioa girotzeko faktoreak zehaztea. Masaje-kabina egokitzea.

        Profesionalarentzako eta erabiltzailearentzako babes- eta segurtasun-neurriak erabiltzea.

        Profesionala prestatzea. Jarrera-higienea erabiltzea.

        Teknika garatzeko eskuen eta gorputzaren jarrera egokiak zehaztea.

        Erabiltzailea prestatzea eta kokatzea.

        Kontzentrazio- eta erlaxazio-teknikak profesionala prestatzeko metodo gisa aplikatzea.

        Masaje-kabina.

        Drainatze eta presio bidezko tekniketako kabinaren oinarrizko ezaugarriak: ingurumen-baldintzak, tenperatura, argiztapena, altzariak eta tresneria.

        Higienea eta mantentze-lanak.

        Profesionala prestatzeko jarraibideak:

        Profesionalaren irudia. Higiene pertsonala eta arropak.

        Kontzentrazio- eta erlaxazio-teknikak.

        Eskuak prestatzeko jarraibideak.

        Jarrera-higienea.

        Babes-bitartekoen eta ingurumenaren balorazio positiboa egitea.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

        Masajea ematen duen profesionalaren jarrerak eta nolakotasunak baloratzea.

        Norberaren itxura edo higienea zaintzeko interesa izatea.

      4. Eskuzko drainatze estetikoa egitea.

        Eskuzko drainatze linfatikoaren maniobra orokorrak ezaugarritzea.

        Drainatzearen maniobra mota hautatzea, tratatu beharreko mapa anatomikoaren arabera.

        Arreta eskatzen duten gorputzeko zonak identifikatzea.

        Ezarritako zona-ordenaren arabera aplikatzea drainatzea.

        Aplikazioan prekauzio-neurriak hartzea.

        Eskuzko drainatze linfatiko estetikoa egitea elkarlan mediko estetikoko tratamenduetan.

        Teknikaren funtsezko oinarriak. Aplikazio-jarraibideak.

        Maniobrak. Ezaugarri nagusiak:

        Motak: azaleratzeak, zirkulu finkoak, ponpaketak, birakor emaileak, konbinatuak, arrastatzeak eta gongoil-husteak. Aldi berekoa eta txandakakoa.

        Hautatzeko irizpideak.

        Eskuzko drainatze linfatikoaren maniobren parametroak: norabidea, presio-intentsitatea, erritmoa eta denbora. Hautatzeko irizpideak.

        Gauzatzeko teknikak:

        Eskuzko drainatze linfatikoan gorputz-zatien aurretiazko tratamenduetako zonak.

        Eskuzko drainatze linfatikoaren prestatze- eta zona-maniobrak.

        Eskuzko drainatze linfatikoaren prozedura eta zona-sekuentzia: sekuentzien oinarrizko ordena. Indikazioak, kontraindikazioak eta prekauzioak.

        Prekauzio-neurriak aplikazioan.

        Masajearen ondorengo aholkularitza-teknikak.

        Medikuntza eta kirurgia estetikoaren osteko tratamendu estetikoetarako drainatze linfatikoko teknikak:

        Eskuzko drainatze linfatikoaren indikazio estetikoak eta efektuak tratamendu mediko-estetikoetan.

        Eskuzko drainatze linfatikoarekin trata daitezkeen trauma ondoko asaldurak, medikuntza eta kirurgia estetikoarekin lotzen direnak.

        Teknika horien aplikazioko indikazio, prestaketa eta kontraindikazio erlatiboak edo absolutuak.

        Eskuzko drainatze linfatikoa egitean ohikoenak diren akatsak.

        Doitasunez eta ziurtasunez lan egitea.

        Bezeroen egoera zehatza ulertzea eta horretara egokitzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      5. Presio bidezko masaje-teknikak gauzatzea.

        Presio bidezko masajeari ekiteko zona zehaztea.

        Diagnostikoaren ondoren manipulatu beharreko zona erreflexu zehatza zehaztea eta kokatzea.

        Presio-teknika hautatzea, tratatu beharreko zonaren eta teknikaren efektuen arabera.

        Oinetako erreflexologiako tratamenduetan bete beharreko jarraibideak deskribatzea.

        Kokapen-euskarria ekialdeko teknikarekin eta aplikatu behar den zonarekin lotzea.

        Maniobrak aplikatzeko parametroak teknikaren arabera hautatzea.

        Presioa, gorputz-mugimendua eta arnasketa koordinatzea presio bidezko masaje-tekniketan.

        Teknikak aplikatzea, ezarritako ordenari jarraituta.

        Lotzen diren teknikak barnean hartzea baloratzea.

        Maniobrak zona erreflexuetan: maniobrak. Ezaugarri nagusiak. Motak (leunketa bidezko presioa, presio zirkularra eta presio puntuala, besteak beste). Maniobrak hautatzeko irizpideak.

        Presio motak definitzen dituzten parametroak: norabidea, intentsitatea, forma, denbora, kokapenak (hatzak, eskuak, besaurreak) eta lineen norabidea.

        Maniobrak errepikatzeko prozedura eta sekuentzia: sekuentzien oinarrizko ordena.

        Aplikazioko prekauzioak.

        Masajearen ondorengo aholkularitza.

        Oinetako erreflexologia prozedura estetikoetan:

        Oinetako zonen banaketa (zona bertikalak eta horizontalak, puntu erreflexuak eta puntu gurutzatuak).

        Masaje erreflexuak organismoaren hainbat zonatan dituen berehalako efektuak eta efektu atzeratzaileak.

        Presio bidezko masaje erreflexuaren jarraibideak.

        Ekialdeko masajeak egiteko teknikak: euskarri egokia hautatzeko irizpideak (tatami eta futon, besteak beste). Funtsezko puntuak:

        Masajearen aurretik eta masajearen unean arnas egiteko teknikak.

        Maniobrak: ezaugarri nagusiak. Maniobrak hautatzeko irizpideak. Hatzen, eskuen, besaurreen eta gorputzaren kokapena.

        Presio motak definitzen dituzten parametroak: norabidea, intentsitatea, tentsioa, erritmoa, denbora eta lineen norabideak.

        Maniobrak errepikatzeko prozesuak eta sekuentzia. aplikazioko prekauzioak.

        Masajearen ondorengo aholkularitza. Saioen maiztasuna.

        Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

        Bezeroen egoera zehatza ulertzea eta horretara egokitzea.

        Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

      6. Drainatze estetikoko eta presio bidezko tekniketako prozesuetan emaitzak kontrolatzea.

        Kalitate-adierazleak identifikatzea drainatze linfatikoko eta presio bidezko tekniketako prozesuetan.

        Ezarritako protokoloen betetze-maila egiaztatzea.

        Tratamenduaren eraginkortasun-maila identifikatzea.

        Lortu beharreko helburuarekiko izan daitezkeen desbideratzeen neurri zuzentzaileak aplikatzea.

        Drainatzearen ondorengo tratamendua eta presio bidezko teknikak zehaztea.

        Zerbitzuko kalitatea ebaluatzea eta zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak aplikatzea.

        Jarraibide deontologikoak aplikatzea.

        Kexak ebaztea.

        Eskuzko drainatze linfatikoko eta presio bidezko tekniketako prozesuen kalitatea definitzen duten parametroak:

        Bezeroen gogobetetasuna.

        Kalitate-kontrola.

        Kontraste-galdetegia.

        Desbideratzeak drainatze estetikoko eta presio bidezko tekniketako zerbitzuak egitean.

        Deontologia profesionala.

        Bezeroarentzako arretan eta zerbitzuaren garapenean kalitatea hobetzeko interesa izatea.

        Zuhurtasunez eta adierazpenez ebaztea gatazkak.

        Hizkuntza tekniko egokia erabiltzearen beharra baloratzea.

        Aurreikusten ez diren egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

  6. lanbide-modulua: Mikropigmentazioa.

    Kodea: 0749.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 140 ordu.

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mikropigmentazioaren aurreko dokumentazioa lantzen du, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikropigmentazioaren teknikaren jarduna erregulatzen duen araudia ezagutu du.

        2. Baimen informatuaren zatiak identifikatu ditu.

        3. Bezeroaren merkataritza-informazioa zehaztu du.

        4. Fitxa teknikoa diseinatzeko jarraibideak bete ditu.

        5. Berrazterketa teknikoetarako eta hondakinak ezabatzeko baimendutako organismoen artxibatze-sistema planifikatu du.

        6. Mikropigmentazioko jarduerak egiteko beharrezko egiaztagiriak aztertu ditu.

      2. Instalazioak eta tresneriak antolatzen ditu, eta, eginkizun horretan, higiene- eta osasun-arriskuetarako segurtasun- eta prebentzio-neurriak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikropigmentazio-kabina baten berariazko eskakizunen arabera antolatu ditu tresneriak.

        2. Dermografoaren eta orratz moten aukeraketa justifikatu du.

        3. Dermografoaren parametroak zehaztu ditu.

        4. Prozesuaren aurretik eta ondoren, tresnerien eta lanabesen higiene-prozesua ezaugarritu du.

        5. Elementuen poluzio-mailaren arabera aplikatu du desinfekzio metodoa.

        6. Botatzeko materiala erabiltzea baloratu du, segurtasun- eta higiene-neurri gisa.

        7. Hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko zonak bereizi ditu.

      3. Makillaje zuzentzaileak diseinatzen ditu, visagismo eta kolorimetriako teknikak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurpegiko eta gorputzeko zonen morfologia identifikatu du.

        2. Erabiltzailearen zuzenketak diseinatzea justifikatu du, aurpegiaren eta adierazpenaren ezaugarrien arabera.

        3. Makillaje zuzentzaileetan kolorearen teoriaren oinarriak aplikatu ditu.

        4. Mikropigmentazioarekin lotzen diren larruazaleko asaldurak identifikatu ditu.

        5. Marrazketako teknikak (linea motak eta koloreak, besteak beste) azken efektuarekin lotu ditu.

        6. Lanabesak eta kosmetikoak hautatzeko irizpideak zehaztu ditu.

        7. Larruazalaren zuzenketa justifikatu du, aurretiazko analisiaren arabera.

      4. Erabiltzailea prestatzen du, araudiari jarraituta, eta prozesuaren berri ematen dio.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileari ahozko eta idatzizko informazioa emateko jarraibideak ezarri ditu.

        2. Informazio xehaturako beharrezko datuak zehaztu ditu.

        3. Teknika aplikatzeko kabinaren prestaketarako irizpideak ezarri ditu.

        4. Mikropigmentazioaren aurretiazko teknikak egitean, sekuentziazioa ezagutu du.

        5. Araudiaren araberako babes-neurriak zehaztu ditu.

        6. Aplikazio-zonaren ezaugarrien arabera hautatu du kolorea.

      5. Mikropigmentazioa egiten du, lan-prozedura aurretiazko azterketa estetikora egokituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Jardun teknikoan indikazioak eta prekauzioak zehaztu ditu.

        2. Larruazalaren, ilearen eta begien arabera pigmentuak eta koloratzaileak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

        3. Larruazaleko kolorimetria eta pigmentu-koloreak lotu ditu.

        4. Kanpoko eragileen ekintzaren aurrean pigmentuen erreakzioak identifikatu ditu.

        5. Pigmentuen aukeraketa eta nahasketa justifikatu du.

        6. Teknikarekin lotu du orratz mota.

        7. Trazadura moten eta parametroen aplikazioa proposatutako diseinuarekin lotu du.

        8. Aurpegiko eta gorputzeko hainbat zonaren mikropigmentazioko protokoloa justifikatu du.

        9. Mikropigmentazioa gauzatzeko faseak zehaztu ditu.

        10. Mikropigmentazioaren teknika gauzatu du.

      6. Zerbitzuaren kalitatea zehazten du, eta, horretarako, prozesuaren aplikazioaren emaitzak baloratzen ditu eta ondorengo jarraipenari buruzko aholkuak ematen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikropigmentazio-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatu ditu.

        2. Ezarritako prozeduretako betetze-maila egiaztatu du.

        3. Tratamenduaren gogobetetze-maila kontrolatu du.

        4. Lortu nahi den helburuaren balizko desbideratzeetarako neurri zuzentzaileak aplikatu ditu.

        5. Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabili du.

        6. Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak hartu ditu.

        7. Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak ebatzi ditu.

    2. Edukiak:

      1. Dokumentazioa lantzea.

        Mikropigmentazioaren teknikaren jarduna erregulatzen duen legezko araudia, indarrean dagoena, aplikatzea.

        Mikropigmentazioko jarduerak egiteko beharrezko egiaztagiriak aztertzea.

        Baimen informatuaren zatiak identifikatzea.

        Bezeroaren merkataritza-informazioa lortzea.

        Fitxa teknikoa egitea.

        Dokumentu fotografikoak sailkatzea.

        Berrazterketa teknikoetarako baimendutako organismoak artxibatzeko sistema planifikatzea.

        Indarrean dagoen legezko araudia (Europakoa, nazio-mailakoa, autonomia-erkidegokoa eta udalerrikoa), mikropigmentazio-prozeduretan eragina dutenak.

        Dokumentazio teknikoa, legezkoa eta merkataritzakoa.

        Fitxa teknikoa. Dokumentu fotografikoak. Bezeroaren merkataritza-informazioa. Erregistro bideratua. Hondakinen kudeaketako dokumentazioa.

        Baimen informatuaren eredua. Identifikazio-datuak. Teknika eta kokapen anatomikoaren izendapen generikoa. Teknika. Denboran duen iraupena. Ezabatzeko aukerak. Neurri higienikoak. Teknika egin aurretiazko eta ondorengo neurriak. Balizko konplikazioak eta prekauzioak. Kontraindikazioak. Aurrekontua.

        Organismo homologatuen ziurtagiri bidezko egiaztapenak (zerbitzu tekniko eskudunaren esterilizazio-programak, desinfekzio-programak, intsektuak eta arratoiak hiltzeko programak). Artxiboen kudeaketa.

        Indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatzea.

        Ordena eta kontrola zaintzea dokumentazioa bideratzean eta erregistratzean.

        Erantzukizunez mantentzea datuen konfidentzialtasuna.

        Indarrean dagoen araudiarekin lotzen diren jakintzak eguneratzeko interesa.

      2. Mikropigmentazio kabina antolatzea.

        Instalazioak antolatzea, mikropigmentazio-kabina baten berariazko baldintzen arabera.

        Dermografoa eta orratz motak hautatzea.

        Dermografoaren parametroak zehaztea.

        Prozesuaren aurretik eta ondoren, tresnerien eta lanabesen higiene-prozesua egitea.

        Elementuen poluzio-mailaren arabera aplikatzea desinfekzio metodoa.

        Biltegiratze-zona bereiztea.

        Hondakinen kudeaketa egitea.

        Instalazioak: ezaugarriak, diseinua, hormetako eta zoruetako materialak, banaketa; argiztapena; girotzea; altzaria; lan-eremua, harrera-eremua, itxaron-eremua, garbiketa, desinfekzioa, esterilizazioa eta biltegiratzea, komunak, besteak beste.

        Mikropigmentazioan erabiltzen diren tresneriak eta lanabesak. Makina dermografikoa: ezaugarriak eta parametroak (potentzia eta abiadura). Orratzak: motak eta ezaugarriak. Osagarriak eta osagarri lagungarriak.

        Instalazioen eta tresnerien segurtasuna eta higienea: mantentze-lanetarako eta higienerako jardun-prozedura. Lentzeria eta botatzeko materiala desinfektatzeko berariazko jarraibideak. Mikropigmentazioa aplikatzen duten langileak eragile biologikoen eraginpean egotearekin lotzen diren arriskuen aurka babesteko neurriak. Aplikazioaren aurretik, unean eta ondoren aplikatu beharreko higiene eta desinfekzioko metodoak hautatzeko irizpideak. Botikina.

        Berariazko produktuak biltegiratzea eta hondakinen kudeaketa.

        Mikropigmentazio-kabina baten berariazko baldintzak betetzeko interesa izatea.

        Interesa eta trebetasuna izatea tresneriak eta osagarriak maneiatzean eta ezagutzean.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

        Instalazioen eta tresnerien segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

      3. Makillaje zuzentzaileak diseinatzea.

        Aurpegiko eta gorputzeko zonen morfologia identifikatzea.

        Erabiltzailearen zuzenketak diseinatzea, aurpegiaren eta adierazpenaren ezaugarrien arabera.

        Makillaje zuzentzaileetan kolorearen teoriaren oinarriak aplikatzea.

        Mikropigmentazioarekin lotzen diren larruazaleko asaldurak identifikatzea.

        Marrazketako teknikak (linea mota, koloreak,...) eta azken efektuak lotzea.

        Larruazalaren zuzenketa justifikatzea, aurretiazko analisiaren arabera.

        Lanabesak eta kosmetikoak hautatzea.

        Aurpegiaren morfologia:

        Bertikaltasunaren eta horizontaltasunaren teoriak.

        Obaloa: geometria, proportzioak eta lineak. Obalo motak eta sailkapena.

        Aurpegieraren azterketa: betazalak, begiak, ezpainak, kopeta, sudurra, kokotsa.

        Visagismoa: aurpegiaren analisia eta azterketa eta zuzenketak diseinatzeko teknika.

        Mikropigmenta daitezkeen gorputzeko beste zona batzuk: proportzioak, eta bularren eta titietako areolen simetria. Ilearen ezarpen naturalaren eta alopezia-zonen azterketa.

        Kolorea: Kolorearen teoria. Argiaren teoria.

        Mikropigmentazioarekin lotzen diren larruazaleko asaldurak.

        Zuzenketen diseinua:

        Zuzenketetarako marrazketa-teknikak: linea, forma, bolumena eta kolorea, ilez ile, betazal trinkoak, bi koloretako teknika, degradatuak.

        Aurpegiko eta gorputzeko zonak txantiloietako diseinuak.

        Lanabesak eta kosmetikoak.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Lan-plana egiteko prestasuna izatea.

        Makillaje zuzentzaileen diseinuari buruzko ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

        Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa zaintzea lana egitean.

      4. Erabiltzailea prestatzea.

        Erabiltzaileari ahoz eta idatziz ematea mikropigmentazioari buruzko informazioa.

        Informazio xehaturako beharrezko datuak lortzea eta izan daitezkeen arriskuak, asaldurak, erreakzioak eta abar azaltzea.

        Mikropigmentazioaren aurreko teknikak zehaztea eta sekuentziatzea: analisia, aurretiazko argazkia, makillaje zuzentzailearen diseinua.

        Erabiltzaileak araudiaren arabera prestatzea eta babestea.

        Kolorea aurretiazko analisiaren arabera hautatzea.

        Mikropigmentazioaren teknika. Bezeroari arreta eta berriak emateko neurriak. Datu orokorrak: aplikazioaren ezaugarriak eta erabilitako materialak. Neurri higienikoak.

        Kontraindikazioak; balizko arriskuei buruzko oharrak; mikropigmentazioa egiteko aukera ematen ez duten asaldurak; pigmentua ezartzearen ondoriozko larruazalaren erreakzioak.

        Despigmentazio-teknikak: Laser, kirurgia, besteak beste.

        Pigmentuen mikroezarpena egin aurreko makillaje-teknikak: analisia, aurretiazko argazkia, makillaje zuzentzailearen diseinua.

        Erabiltzaileak prestatzeko eta babesteko neurriak. Ergonomia.

        Aurretiazko analisiaren arabera kolorea hautatzeko irizpideak.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

        Erabiltzaileen egoera zehatzekiko egokitzapena eta ulermena zaintzea.

      5. Mikropigmentazioa egitea.

        Jardun teknikoan indikazioak eta prekauzioak zehaztea.

        Kanpoko eragileen ekintzaren aurrean pigmentuen erreakzioak identifikatzea.

        Pigmentuak eta koloratzaileak larruazalaren, ilearen eta begien arabera hautatzea.

        Larruazaleko kolorimetria eta pigmentu-koloreak lotzea.

        Kanpoko eragileen ekintzaren aurrean pigmentuen erreakzioak identifikatzea.

        Nahasketak prestatzea eta justifikatzea. Pigmentu-kolorearen proba aplikatzea.

        Teknikaren arabera hautatzea orratzak.

        Trazadura moten eta parametroen aplikazioa proposatutako diseinuarekin lotzea.

        Aurpegiko eta gorputzeko hainbat zonaren mikropigmentazioko protokoloa justifikatzea.

        Gauzatzeko prozesua antolatzea:

        Hasierako zona zehaztea.

        Zonaren desinfekzio eta anestesia topikoa. Alde onak eta txarrak.

        Maniobrak errepikatzeko prozedura eta sekuentzia hautatzea: Aplikazioko prekauzioak. Berrukipenaren teknika.

        Dokumentazioa eta hasierako eta amaierako eranskin fotografikoak betetzea.

        Mikropigmentazioaren teknika gauzatzea.

        Tratamendu osteko zaintzak gomendatzea.

        Mikropigmentazioa egiteko indikazioak eta prekauzioak.

        Pigmentuak eta koloratzaileak: ezaugarriak, erabilerak, eszipienteak, ontzia eta etiketak. Hautatzeko irizpideak. Pigmentuaren erreakzioak kanpoko hainbat eragileren aurrean (laserra, eguzki-erradiazioak, kosmetikoekiko elkarrekintza, sendagaiak, besteak beste).

        Mikropigmentaziorako pigmentuetara egokitutako kolorimetria. Larruazaleko kolorimetria eta pigmentu-koloreak. Nahasketak. Pigmentu-kolorearen proba. Pigmentuak manipulatzeko irizpideak.

        Orratzak hautatzeko irizpidea.

        Mikropigmentazioaren teknikak. Trazadurak: marratua, punteatua, betegarria, eta abar.

        Trazadura motak definitzen dituzten parametroak: norabidea, mugimendu-teknika eta presioa.

        Mikropigmentazioa gauzatzeko teknikak:

        Hasiera-zona.

        Zonaren desinfekzioko eta anestesia topikoko neurriak. Alde onak eta txarrak.

        Maniobrak errepikatzeko prozedura eta sekuentzia: aplikazioko prekauzioak. Berrukipenaren teknika.

        Dokumentazioa eta hasierako eta amaierako eranskin fotografikoak.

        Tratamendu osteko aholkularitza.

        Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

        Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

        Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa zaintzea lana egitean.

      6. Prozesuaren kalitatea.

        Mikropigmentazio-prozesuetako kalitate-adierazleak identifikatzea.

        Ezarritako protokoloen betetze-maila egiaztatzea.

        Tratamenduaren gogobetetze-maila erakustea.

        Lortu beharreko helburuarekiko izan daitezkeen desbideratzeen neurri zuzentzaileak aplikatzea.

        Mailarako eta lanbiderako egokia den hizkuntza teknikoa erabiltzea.

        Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroen gogobetetze-maila egiaztatzeko neurriak aplikatzea.

        Jarduera garatzean sortutako arazoak ebaztea.

        Mikropigmentazio-prozesuen kalitatea definitzen duten parametroak: bezeroen gogobetetasuna. Kalitate-kontrola eta kontraste-galdetegia.

        Mikropigmentazio-zerbitzuak egiteko desbideratzeak.

        Gogobetetze-maila neurtzeko eta zerbitzugintzan desbideratzeak hautemateko teknikak.

        Kexak eta erreklamazioak.

        Ezarritako protokoloak eta hizkuntza teknikoaren erabilera.

        Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

        Arazoen aurrean erantzuteko ahalmena izatea.

        Lortutako emaitzak baloratzeko ahalmen kritikoa izatea.

      7. lanbide-modulua: Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak.

        Kodea:

        Kurtsoa: 1.a.

        Iraupena: 99 ordu.

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Prozesu estetikoetan aplikatzekoak diren higiene- eta osasun-arauak zehazten ditu, eta eragile biologikoen eraginpean egotea eta osasunerako arriskuak lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Desinfekzio metodoak eta material bakoitzaren infekzio-arriskuaren mailak lotu ditu.

            2. Estetikaren arloan aplikatzekoak diren garbiketa, desinfekzio eta esterilizazioko protokoloak zehaztu ditu.

            3. Poluzio-eragileen motak ezaugarritu ditu.

            4. Sistema immunitarioa osatzen duten elementuak eta berau erregulatzen duten faktoreak zehaztu ditu.

            5. Kabinaren higienearen plangintzan indarrean dauden araudien aplikazioa baloratu du.

            6. Teknika estetikoak aplikatzen dituzten langileentzako nahitaezko txertaketa-programa ezagutu du.

            7. Estetikaren esparruan sortutako hondakinen kudeaketa justifikatu du.

            8. Hondakinen tratamenduko eta higiene-prozesuetako kalitate-plana ezarri du.

            9. Estetikan erabiltzen diren norbera babesteko ekipamenduak zehaztu ditu.

          2. Irudi pertsonalarekin eta estetikoarekin lotzen diren osagai antropometrikoak ezaugarritzen ditu, giza gorputzaren egitura orokorra berraztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Giza gorputzaren aldeak eta zonak identifikatu ditu.

            2. Jarrera anatomikoak zehaztu ditu.

            3. Planoak eta ardatz anatomikoak ezarri ditu.

            4. Giza gorputzaren egitura orokorraren espazioan, mugimendua, erlazioa eta norabidea terminoak definitu ditu.

            5. Giza gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak ezagutu ditu.

            6. Gorpuzkera zehazten duten herentziazko faktoreak eta ingurumenekoak identifikatu ditu.

            7. Gorpuzkera motak ezagutu ditu.

            8. Balio antropometrikoak eta estetikan duten aplikazioa lotu ditu.

          3. Nutrizio-jarraibide osasungarriak identifikatzen ditu, eta irudi estetikoan duten eragina ezagutu du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Elikagaiak eta nutrienteak ezaugarritu ditu.

            2. Osasunaren kontserbazioan dietak duen eragina eta elikagaien ezaugarriak lotu ditu.

            3. Elikagaien konposizio-taula zehaztu du.

            4. Nutrizioaren prozesu biokimikoak zehaztu ditu.

            5. Dieta orekatu baten osagaiak ezaugarritu ditu.

            6. Nutrizioan inplikatuta dauden sistemen eta aparatuen egitura anatomikoak haien funtzioekin lotu ditu.

            7. Larruazalean eta larruazal-eranskinetan eragina duten eta nutrizioan inplikatuta dauden prozesu patologikoak ezagutu ditu.

            8. Dieta eta indikazio dietetiko gomendagarriak osatu ditu.

          4. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden lokomozio-aparatuaren osagaiak ezaugarritzen ditu eta horien egitura anatomikoa eta fisiologikoa berraztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lokomozio-aparatuarekin lotzen diren tratamendu elektroestetikoak eta masajea identifikatu ditu.

            2. Hezur-sistemaren funtzioak zehaztu ditu.

            3. Hezurren eta muskuluen osaera, egitura eta sailkapena ezarri du.

            4. Muskuluen fisiologia ezaugarritu du.

            5. Mugimendu motak inplikatutako artikulazioekin lotu ditu.

            6. Teknika estetikoen aplikazioarekin lotzen diren hezur-asaldurak eta mugimenduaren patologiak ezagutu ditu.

            7. Ergonomia jarrera-higienearekin eta ondoriozko patologiarekin lotu du.

            8. Bezeroarentzako eta profesionalarentzako jarrera-zuzenketak proposatu ditu, betiere analisi ergonomikoei jarraituta.

          5. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden barne-ingurumenaren osagaiak ezaugarritzen ditu eta horien egitura anatomikoa eta fisiologikoa berraztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zirkulazio-aparatuaren anatomia funtzio hemodinamikoekin lotu du.

            2. Odolaren osagai solidoak eta likidoak zehaztu ditu.

            3. Sistema linfatikoaren egitura eta fisiologia ezaugarritu du.

            4. Sistema linfatikoak eta prozesu estetikoak lotu ditu.

            5. Barne-ingurumena zehazten duten elementuak ezagutu ditu.

            6. Barne-ingurumenaren oreka zirkulazio-aparatuaren, sistema linfatikoaren eta odolaren alderdi fisiologikoekin lotu du.

            7. Aparatu horiekin lotzen diren eta estetikan eragina duten patologiak identifikatu ditu.

          6. Teknika estetikoen aplikazioan inplikatuta dauden sistema endokrinoaren eta nerbio-sistemaren osagaiak ezaugarritzen ditu eta horien egitura anatomikoa eta fisiologikoa berraztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Guruin endokrinoak eta horien funtzioak zehaztu ditu.

            2. Mekanismo endokrinoak ezarri ditu.

            3. Larruazalean eta larruazal-eranskinetan hormonek duten eragina justifikatu du.

            4. Nerbio-mekanismoak ezarri ditu.

            5. Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko lotura ezarri du.

            6. Larruazalean eta larruazal-eranskinetan nerbio-sistemak duen eragina justifikatu du.

            7. Organo sentsorialak eta horien funtzioak identifikatu ditu.

            8. Fisiologia sentsoriala estetikan erabiltzen diren teknikekin lotu du.

          7. Ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza-jarraibideak ezartzen ditu eta irudi pertsonaleko prozesuekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Osasunaren kontzeptua ezaugarritu du.

            2. Bizitzeko ohiturek irudi pertsonalean duten eragina ezagutu du.

            3. Prebentzio-metodoak identifikatu ditu.

            4. Osasuna sustatzeko kanpainak aztertu ditu.

            5. Tratamendu onkologikoek larruazal-organoan dituzten ondorioak zehaztu ditu.

            6. Minbiziaren faktore abiarazleak eta prebentzio-neurriak ezarri ditu.

            7. Gorputza zahartzearen etapak bereizi ditu.

            8. Bizitzaren hainbat etapatan gorputzaren irudiak dituen aldaketak zehaztu ditu.

            9. Zahartzea atzeratzen duten ohitura osasuntsuak zehaztu ditu.

            10. Irudi estetikoa sustatzeko gomendio osasuntsuak ezarri ditu.

        2. Edukiak:

          1. Estetika prozesuetako higiene- eta osasun-arauak zehaztea.

            Desinfekzio metodoak eta material bakoitzaren infekzio-arriskuaren mailak lotzea.

            Irudi pertsonalean aplikatutako garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio metodoak ezaugarritzea.

            Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko protokoloak aplikatzea.

            Poluzio-eragileak identifikatzea.

            Sistema immunitarioa osatzen duten elementuak eta berau erregulatzen duten faktoreak zehaztea.

            Mikroorganismoak sailkatzea.

            Sistema immunearen antolamendua identifikatzea.

            Kabinaren higienearen plangintzan indarrean dagoen araudia aplikatzea.

            Estetikan nahitaezkoak diren txertaketa-programak deskribatzea.

            Kalitate-planaren arabera hondakinak ezabatzeko eta kudeatzeko plana lantzea.

            Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko metodoak:

            Desinfekzio-mailak.

            Desinfekzio eta esterilizazio metodoak.

            Instalazioetako desinfekzio-eremua.

            Instalazioak, altzariak, lentzeria, lanabesak eta osagarriak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko jardun-protokoloak. Irudi pertsonaleko establezimenduen higiene- eta osasun-baldintzak. Poluzioa prebenitzeko jarraitu beharreko jarraibideak.

            Prozesu horien kalitate-kontrola. Material esterilen zaintza eta kontserbazioa.

            Poluzio-eragileak: infekzio-eragileak eta mikroorganismoak.

            Kutsatze-mekanismoak. Infekzioak eta infestazioak.

            Defentsa-sistema eta sistema immunitarioa:

            Oztopoak: kanpoko eta barneko defentsak.

            Immunitate motak. Txertoak.

            Hantura.

            Erantzun immunitarioa eta immunitatea.

            Irudi pertsonalean eragina duten sistema immunitarioaren nahasteak: alergiak.

            Estetikan nahitaezkoak diren txertaketa-programak.

            Estetikaren arloarekin lotzen den araudia. Prozesu horiekin lotzen den higiene- eta osasun-legeria. Legionelosiaren prebentzioa. Tatuajeak, mikropigmentazioa eta piercingak aplikatzen dituzten establezimenduetako higiene- eta osasun-baldintzak.

            Hondakinen kudeaketa: kontzeptua, tipologia eta kontrola.

            Estetikaren arloko berariazko norbera babesteko ekipamenduak.

            Apaindegietarako indarrean dagoen legezko araudia ezagutzeko interesa izatea.

            Segurtasun eta higieneari buruzko arauak errespetatzea eta betetzea.

            Doitasunez aplikatzea teknikak.

          2. Giza gorputzaren egitura anatomiko orokorra ezaugarritzea.

            Zelula baten osagaiak identifikatzea.

            Zelularen zatirik garrantzitsuenen eta betetzen dituen funtzioen arteko loturak ezartzea.

            Giza ehunak sailkatzea.

            Giza gorputzaren aldeak eta zonak identifikatzea.

            Jarrera anatomikoak eta plano eta ardatz anatomikoak ezaugarritzea.

            Giza gorputzaren egitura orokorraren espazioan, mugimendua, erlazioa eta norabidea terminoak definitzea.

            Gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak ezagutzea.

            Gorpuzkera zehazten duten herentziazko faktoreak eta ingurumenekoak identifikatzea, taulak eta grafikoak erabilita.

            Gorpuzkera motak identifikatzea.

            Aldagai antropometrikoak irudi pertsonalean duten aplikazioarekin lotzea.

            Gai biziaren antolamendua:

            Zelula: definizioa, egitura, eta funtzioak.

            Animalia-ehunak: estaldura eta jarioa, sostengua, muskulu- ehunak eta nerbio-ehunak.

            Giza gorputzaren egitura orokorra:

            Gorputzaren aldeak eta zonak.

            Jarrera anatomikoak.

            Plano eta ardatz anatomikoak.

            Espazioko norabideak eta erlazioa terminoak.

            Mugimendu terminoak.

            Antropometria:

            Gorputzaren forma, itxura orokorra eta proportzioak.

            Gorpuzkera: zehazten duten faktoreak (herentziazkoak eta ingurumenekoak).

            Somatotipoak eta gorpuzkerak:

            Aldagai antropometrikoak: pisua, neurria, perimetroa, larruazaleko tolesturak eta beso-luzera.

            Antropometria eta irudi pertsonala.

            Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

            Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

            Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa izatea.

          3. Nutrizio jarraibide osasungarriak identifikatzea.

            Nutrienteak sailkatzea.

            Elikagaien eta nutrienteen ezaugarriak eta osasunaren kontserbazioan dietak duen eragina lotzea.

            Elikagaien taulak erabiltzea.

            Nutrizioaren prozesu biokimikoak zehaztea.

            Dieten osagaiak identifikatzea eta egitea eta indikazio dietetiko gomendagarriak egitea.

            Nutrizioan inplikatuta dauden sistemen eta aparatuen egitura anatomikoak haien funtzioekin lotzea.

            Larruazalean eta larruazal-eranskinetan eragina duten eta nutrizioan inplikatuta dauden prozesu patologikoak ezagutzea.

            Elikagaiak eta haien nutrienteak:

            Nutriente motak eta funtzioa.

            Behar eta gomendio nutrizionalak eta hidrikoak.

            Elikagaien konposizioaren taula.

            Nutrizioaren prozesu biokimikoak.

            Dieta:

            Elikadura orekatua.

            Dietak irudi pertsonalarekin duen lotura.

            Elikagai funtzionalak.

            Elikadurarekin lotzen den fisiopatologia estetikoa.

            Obesitatea eta argaltasuna.

            Lipodistrofiak.

            Elikadura-jokabidearen arloko aldaketak: anorexia eta bulimia.

            Nutrienteen desoreka eta larruazalarekin eta larruazal-eranskinekin duen lotura.

            Digestio-aparatuaren anatomia eta fisiologia: egitura. Digestio-prozesuaren analisia. Digestio-aparatuaren asalduren eragina, irudi pertsonaleko prozesuetan.

            Arnas-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Egitura. Arnasketa: oinarri fisiologikoak. Arnas-aparatuak irudi pertsonaleko prozesuetan duen eragina. Arnasketa-teknikak eta masajea. Irudi pertsonaleko prozesuetan eragina duten arnas-asaldurak.

            Iraitz-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Egitura. Gernua osatzeko prozesuaren analisia. Giltzurrun- eta gernu-aparatuaren asalduren eragina, irudi pertsonaleko prozesuetan.

            Elikaduraren, higienearen eta gorputza zaintzearen arloko ohiturek osasunean dituzten efektuak baloratzea.

            Arnas-aparatuaren higiene- eta prebentzio-neurriak hartzeko ardura izatea.

          4. Prozesu estetikoak eta lokomozio-aparatua lotzea.

            Lokomozio-aparatuarekin lotzen diren tratamendu elektroestetikoak eta masajea identifikatzea.

            Hezurren eta muskuluen osaera, egitura eta sailkapena identifikatzea.

            Muskuluen eta hezurren fisiologia ezaugarritzea.

            Mugimendu motak inplikatutako artikulazioekin lotzea.

            Teknika estetikoen aplikazioarekin lotzen diren hezur-asaldurak eta mugimenduaren patologiak ezagutzea.

            Ergonomia jarrera-higienearekin eta ondoriozko patologiarekin lotzea.

            Bezeroarentzako eta profesionalarentzako jarrera-zuzenketak deskribatzea, betiere analisi ergonomikoei jarraituta.

            Estetikari aplikatutako ergonomia: jarrera-higienea. Praktika estetikoetako gorputz-jarrerarekin lotzen den patologia. Jarrera-zuzenketak.

            Hezur-sistema: eskeletoa. Konposizioa eta egitura. Hezur-ehuna. Hezurren funtzioak. Artikulazioak. Hezurren sailkapena. Osifikazioa. Hormonen kontrola. Kaltzioaren metabolismoa.

            Muskulu-sistema: muskuluak: konposizioa eta egitura. Muskuluak sailkatzeko irizpideak. Muskuluen ekintzak eta mugimenduak. Muskuluen jatorria eta txertaketa. Muskulu-ehuna. Muskulu-zuntzak. Giza gorputzeko muskuluen kokapena. Muskulu-fisiologia: uzkurduraren mekanismoa. Mugimenduaren fisiologia.

            Lokomozio-aparatuarekin lotzen diren prozesu estetikoak: masajea, tratamendu elektroestetikoak, eta abar.

            Lokomozio-aparatuaren patologia, estetikarekin lotzen dena.

            Eskeleto-sistema egoera onean mantentzeko aintzat hartu beharreko arauen balorazio positiboa egitea.

            Masajea baloratzea lokomozio-aparatuaren zaintzan.

            Lokomozio-aparatuaren egoera onaren gaineko interesa izatea, bizi-kalitaterako eta irudi pertsonalerako onuragarria dela kontuan hartuta.

          5. Barne-ingurumena eta zirkulazio-aparatua ezaugarritzea, prozesu estetikoei dagokienez.

            Zirkulazio-aparatuaren anatomia funtzio hemodinamikoekin lotzea.

            Odolaren osagai solidoak eta likidoak identifikatzea.

            Sistema linfatikoaren egitura eta fisiologia identifikatzea.

            Sistema linfatikoak eta prozesu estetikoak lotzea.

            Barne-ingurumenaren oreka zirkulazio-aparatuaren, sistema linfatikoaren eta odolaren alderdi fisiologikoekin lotzea.

            Zirkulazio-aparatuarekin lotzen diren eta estetikan eragina duten patologiak identifikatzea.

            Zirkulazio-aparatuaren anatomo-fisiologia. Ziklo kardiakoa. Zirkulazioaren funtsezko printzipioak. Zain-itzulera. Parametro kardiakoak. Patologiek tratamendu estetikoetan duten eragina.

            Odola. Odol-ehuna: zelulak eta plasma. Hematopoiesia. Odol-parametroak. Odolaren funtzioak. Koagulazioa. Patologiek tratamendu estetikoetan duten eragina.

            Sistema linfatikoa: anatomia eta fisiologia. Hodiak, gongoilak, gongoil-kateak eta organo linfatikoak. Linfa. Zirkulazio linfatikoan esku hartzen duten faktoreak. Sistema linfatikoak prozesu estetikoetan duen eragina.

            Barne-ingurumena. Gorputzeko likidoak: erregulazioa, konposizioa espazioetan. Truke kapilarra. Hemodinamika: gorputzeko likidoen dinamikan eragina duten faktoreak.

            Tratamendu estetikoek zirkulazio-aparatuan duten eragina. Teknika mekanikoen, elektroestetikoen eta kosmetologikoen ekintzak. Presioak eta tenperaturak sistema baskularrean duten eragina. Efektuak.

            Bihotzaren eta odol-zirkulazioaren funtzionamendua hobetuko duten jarduerei buruzko gomendio profesionalak egiteko prestasuna izatea.

            Zirkulazio-sistema linfatikoaren oinarri anatomiko, fisiologiko eta patologikoei buruzko testuak eta aldizkariak irakurtzeko interesa izatea.

          6. Kontrol eta integrazioko sistemen egitura eta funtzioa ezagutzea.

            Gongoilen eta hormonen eta haien funtzioen arteko lotura ezartzea, eta horietako bakoitzaren ekintza-mekanismoak deskribatzea.

            Hormonek larruazalean eta larruazal-eranskinetan duten eragina zehaztea.

            Nerbio-sistemaren funtzionamenduaren eta larruazalaren, azazkalen eta ilearen egoeraren artean dagoen lotura identifikatzea.

            Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko lotura deskribatzea.

            Larruazalean eta larruazal-eranskinetan nerbio-sistemak duen eragina justifikatzea.

            Organo sentsorialak eta haien funtzioak identifikatzea.

            Teknika estetikoen eta zentzumenen organoen arteko lotura.

            Nerbio-sistema: antolamendua eta egitura. Nerbio-sistemaren zelulak. Nerbioak. Neurona-transmisioa. Neurotransmisoreak. Estetikako nerbio-transmisioaren inhibitzaileen analisia (toxina botulimikoa eta pentapeptidoak). Nerbio-sistema autonomoa. Metamera-dermatoma kontzeptua eta irudi pertsonaleko prozesuekin duen lotura.

            Zentzumenen organoak. Sentimen-hartzaileak: sailkapena eta erantzun-mekanismoa. Zentzumenak: motak, anatomia eta fisiologia. Terapia sentsorialen eragina.

            Sistema endokrinoa. Guruinen antolamendua. Hormonak. Hormona-fisiologia. Jarioaren erregulazioa. Hormonek larruazalean eta larruazal-eranskinetan duten eragina.

            Sistema endokrinoak organismoaren sistema erregulatzaile gisa duen garrantzi handia ezagutzea.

            Nerbio-jatorriko banako ohituren eta irudi pertsonalaren arteko lotura ezagutzea.

            Larruazalean eta larruazal-eranskinetan agerikoak diren asaldura endokrinoen tratamendu estetikorako gomendio egokiak egiteari balorazio positiboa ematea.

          7. Ohitura osasungarrietan aholku-jarraibideak ezartzea.

            Bizitzeko ohiturek irudi pertsonalean duten eragina ezagutzea.

            Prebentzio metodoak identifikatzea.

            Osasuna sustatzeko kanpainak identifikatzea.

            Tratamendu onkologikoek larruazal-organoan dituzten ondorioak zehaztea.

            Bizitzako etapetan gorputzaren zahartzea identifikatzea irudian.

            Irudi estetikoan eragina duten bizitza osasungarriko ohiturak zehaztea eta gomendatzea.

            Osasunaren kontzeptua.

            Bizitzeko ohiturek irudi pertsonalean duten eragina.

            Lehen mailako prebentzioa, osasuna sustatzeko metodo gisa.

            Minbizia. Tratamendu onkologikoak eta irudi pertsonalean duten eragina. Minbizia eta bizitzeko ohiturak. Prebentzio-neurriak.

            Gorputzaren zahartzea. Bizitzan gorputzaren irudian gertatzen diren aldaketak. Zahartzearen fisiologia. Zahartzearen eta bizimoduen arteko lotura.

            Ohitura osasungarrien aholkularitza. Ohitura osasungarrien ebaluazioa. Elikadurari, ariketa fisikoari, loari, higiene pertsonalari eta irudi estetikoan eragina duten beste elementu batzuei buruzko gomendioak.

            Ohitura osasungarrien garrantziaz jabetzea.

            Ohitura osasungarriei, osasunaren sustapenari eta minbiziaren prebentzioari buruzko testuak eta aldizkariak irakurtzeko interesa izatea.

          8. lanbide-modulua: Dermoestetika.

            Kodea: 0751.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 100 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Prozesu estetikoaren dokumentazio teknikoa kudeatzen du, diseinatzeko eta artxibatzeko prozedurak hautatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Erabilitako eta sortutako dokumentazio motak zehaztu ditu.

                2. Dokumentazio teknikoa kudeatzeko prozedura hautatu du.

                3. Historial estetikoko eredua eta bezeroaren fitxa teknikoa, artistikoa eta merkataritzakoa diseinatu du.

                4. Baimen informatuaren zatiak ezarri ditu.

                5. Beste profesional batzuei informatzeko bestelako ereduak idatzi ditu.

                6. Sektorean indarrean dagoen legezko araudia identifikatu du.

                7. Kalitate-planaren parametroak zehaztu ditu.

              2. Aurpegiko eta gorputzeko analisi estetikorako bitartekoak eta tresneriak hautatzen ditu, eta ezaugarriak, teknikak eta indikazioak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aurpegiaren analisirako bitartekoak eta aparatuak zehaztu ditu.

                2. Gorputzaren analisiaren aparatologia ezaugarritu du.

                3. Analisi-aparatuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

                4. Hainbat aparaturen indikazioak ezagutu ditu.

                5. Erabili beharreko bitartekoak aukeratzeko irizpideak ezarri ditu.

                6. Analisi-aparatuak erabiltzeko mantentze, higiene eta kalitateko neurriak zehaztu ditu.

                7. Bitartekoak eta tresneriak aplikatzeko jarraibideak bete ditu.

              3. Larruazala eta haren asaldurak ezaugarritzen ditu, eta larruazalaren egitura eta propietateak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Larruazalaren eta haren eranskinen egitura anatomikoa eta fisiologikoa ezarri du.

                2. Adar- eta guruin-eranskinak ezaugarritu ditu.

                3. Epidermiaren, dermiaren eta hipodermiaren funtzioak zehaztu ditu.

                4. Larruazalaren iragazkortasunaren garrantzia ezagutu du.

                5. Larruazalaren hidratazioan esku hartzen duten mekanismoak zehaztu ditu.

                6. Mantu hidrolipidikoa eta larruazalaren guruin-funtzioak lotu ditu.

                7. Larruazal tipologiak identifikatu ditu.

                8. Estetikarekin lotzen diren larruazaleko asalduren ezaugarriak zehaztea.

                9. Eguzki-erradiazioek organismoan dituzten ondorioak zehaztea.

                10. Bularretan eta larruazalaren zahartzean aldaketa anatomo-fisiologikoak zehaztu ditu.

              4. Aurpegia eta gorputza aztertzeko prozedurak aplikatzen ditu, berariazko bitartekoak erabilita.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aurpegiko eta gorputzeko analisirako lan-prozeduraren elementuak zehaztu ditu.

                2. Sekuentziazioa ezarri du.

                3. Bitartekoak hautatu ditu.

                4. Analisiaren aurretiazko gomendioak justifikatu ditu.

                5. Behaketaren ondoren, larruazalaren ezaugarriak asaldura estetikoekin lotu ditu.

                6. Miaketaren ondoren lortutako datuak interpretatu ditu.

                7. Analisirako bitartekoak eta tresneriak aplikatu ditu.

                8. Fitxa teknikoa bete du.

                9. Azterketa estetikoaren ondoriozko emaitzen informazio-jarraibideak ezarri ditu.

              5. Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduen prozedura estetikoak diseinatzen ditu eta jardun-faseak sekuentziatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Tratamendu estetikoetako prozedurak diseinatzeko oinarriak ezarri ditu.

                2. Tratamendu estetikoko protokolo baten parte diren elementuak zehaztu ditu.

                3. Faseak identifikatu ditu.

                4. Aurpegiko tratamenduko prozedura estetikoak zehaztu ditu.

                5. Gorputzeko tratamenduen prozedura estetikoak landu ditu, indikazioei jarraituta.

                6. Ugatz-tratamenduaren, haurdunaldiaren eta pisu-asalduren prozedura estetikoak zehaztu ditu.

                7. Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduen protokoloak diseinatu ditu.

              6. Medikuntza eta kirurgia estetikoaren aurreko eta ondorengo zaintza estetikoak zehazten ditu eta teknikak eta materialak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eragin estetikoa duten tratamendu mediko-kirurgikoak ezaugarritu ditu.

                2. Medikuntza estetikoko esku hartzearen aurretiazko zaintza estetikoak zehaztu ditu.

                3. Kirurgiaren aurreko eta osteko jardun estetikoei dagozkien zaintzak eta tratamenduak hautatu ditu.

                4. Tratamendu mediko-kirurgikoaren ondorengo larruazaleko beharrak identifikatu ditu.

                5. Bitartekoak eta teknikak behar estetikoekin lotu ditu.

                6. Protokoloaren sekuentziazioaren jarraibideak finkatu ditu.

              7. Tratamendu estetiko berritzaileak diseinatzen ditu, eta prozesu horretarako teknologia berritzaile egokia aztertzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntza estetikoen merkatua aztertzeko plana landu du.

                2. Informazio eta dokumentazioko bitartekoen erabilera baloratu du.

                3. Teknika berrien ezaugarriak eta tratamendu estetikoak lotu ditu.

                4. Material eta osagarri berrien propietateak ezagutu ditu.

                5. Printzipio aktibo berrien erabilera justifikatu du.

                6. Teknologia aurreratua barnean hartzearen bideragarritasuna baloratu du.

                7. Tratamendu berritzailearen protokoloa sekuentziatu du.

            2. Edukiak:

              1. Dokumentazioa kudeatzea.

                Erabilitako eta sortutako dokumentazio motak deskribatzea.

                Dokumentazio teknikoa kudeatzeko prozedura hautatzea.

                Historial estetikoko eredua eta bezeroaren fitxa teknikoa, artistikoa eta merkataritzakoa egitea.

                Baimen informatuaren zatiak identifikatzea.

                Beste profesional batzuei jaulkitako txostena idaztea.

                Lanbide-jarduneko mugak eta printzipio etikoak ezagutzea.

                Sektorean indarrean dagoen legezko araudia identifikatzea.

                Kalitate-planak lantzea. Prozesuaren fase guztietan irizpideak aplikatzea.

                Erabilitako dokumentazioa: bezeroaren merkataritza-fitxa eta fitxa teknikoa. Erabilitako tresnerien, aparatuen eta kosmetikoen informazio teknikoa. Aldizkari eta liburu espezializatuak. On-lineako dokumentazioa. Protokolo estandarizatuak. Beste profesional batzuek jaulkitako eta horietatik jasotako txostenak. Higiene, desinfekzio eta esterilizazioko tekniken eskuliburua. Arau deontologikoak.

                Sortutako dokumentazioa: historial estetikoa. Bezeroaren merkataritza fitxa, fitxa artistikoa eta fitxa teknikoa. Protokolo pertsonalizatuak. Baimen informatua. Beste profesional batzuei jaulkitako txostenak. Zerbitzua ebaluatzeko fitxak. Bezeroari emandako dokumentazioa. Artxibatzeko sistemak.

                Sektorean indarrean dagoen legezko araudia identifikatzea: ingurumen-babesa; legionelosiaren prebentzioa; efluentearen, hondakinen eta emisioen kontrola; tatuaje, mikropigmentazio, larruazal-zukaletak eta gorputz-arteko antzeko beste teknika batzuk egiten diren establezimenduen higiene- eta osasun-baldintzak; beltzarantze artifiziala; kosmetikoei, lanabesei eta aparatuei buruzko legeria. Indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzen duten egiaztagiriak.

                Kalitate-protokoloa. Kalitate-plana. Desbideratzeak zuzentzeko teknikak. Kexa, erreklamazio eta iradokizunen tratamendua.

                Zuzentasuna, adeitasuna eta tonu egokia azaltzea erabiltzaileekiko harremanetan.

                Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

                Arreta eta metodoa zaintzea lanean.

                Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

              2. Aurpegiko eta gorputzeko analisirako bitartekoak eta tresneriak hautatzea.

                Jarraibide egokien arabera aurpegiko analisia egiteko bitartekoak eta tresneriak zehaztea.

                Jarraibide egokien arabera gorputzeko analisia egiteko bitartekoak eta tresneriak zehaztea.

                Diagnostikoko aparatuen ezaugarri teknikoak eta indikazioak identifikatzea.

                Erabili beharreko bitartekoak hautatzeko irizpideak zehaztea.

                Aurpegiko eta gorputzeko analisiaren bitartekoen eta tresnerien mantentze, segurtasun eta higieneko neurriak zehaztea.

                Analisirako bitartekoen eta tresnerien aplikazio-jarraibideak deskribatzea.

                Aurpegiko analisirako bitartekoak eta tresneriak. Deskribapena. Ezaugarriak. Erabilera-arauak. Indikazioak, prekauzioak eta aukeratzeko irizpideak. Motak. Lupa. Wood argia. Hidratazio-mailaren neurgailua. Sebometroa. pH-metroa. Aurpegiko analizagailua. Mikrokamera.

                Gorputzeko analisirako bitartekoak eta tresneriak. Deskribapena. Ezaugarriak. Erabilera-arauak. Indikazioak. Arretak. Hautatzeko irizpideak. Motak. Zinta metrikoa. Tallimetroa. Baskula. Baskula analizatzailea. Termografia. Gantz-panikuluaren neurgailua. Gorputz-analizagailua. Informatika-tresneria eta beste teknika ez-inbaditzaile batzuk. Analisirako tresnerien mantentzea, segurtasuna eta higienea.

                Aurpegiko eta gorputzeko analisian erabil daitezkeen tresnerien erabilera eta maneiua ezagutzeko interesa izatea.

                Jarrera positiboa izatea praktikatu beharreko higiene- eta osasun-neurrien aurrean.

                Aurpegiaren eta gorputzaren aurretiazko diagnostikoaren garrantzia ezagutzeko interesa izatea.

                Aurpegiko eta gorputzeko diagnostikoko bitartekoen erabilera errespetatzea.

              3. Larruazala eta haren asaldurak ezaugarritzea.

                Larruazalaren eta haren eranskinen egitura anatomikoa eta fisiologikoa deskribatzea.

                Adar- eta guruin-eranskinak ezaugarritzea.

                Epidermiaren, dermiaren eta hipodermiaren funtzioak zehaztea.

                Larruazalaren hidratazioan esku hartzen duten mekanismoak zehaztea.

                Mantu hidrolipidikoa eta larruazalaren guruin-funtzioak lotzea.

                Larruazal tipologia identifikatzea.

                Estetikarekin lotzen diren larruazalaren asalduren ezaugarriak deskribatzea eta sailkatzea.

                Eguzki-erradiazioek organismoan dituzten efektuak identifikatzea.

                Bularretan eta larruazalaren zahartzean identifikatzea aldaketa anatomo-fisiologikoak.

                Larruazal-organoaren mikrokopia. Larruazalaren egitura anatomikoa: epidermia, dermia eta hipodermia. Larruazal-eranskinak: adar-eranskinak, baskularrak, nerbio-eranskinak eta guruin-eranskinak. Larruazal-organoaren fisiologia. Keratinizazioa eta melanogenesia. Larruazalaren eta eranskinen hazkuntza eta konponketa. Zikratizazioa. Larruazalaren funtzioak: babeslea, immunitarioa, termoerregulatzailea, sentsoriala, metabolikoa eta estetikoa. Larruazaleko flora.

                Larruazalaren gainaldearen itxura mikroskopioa. Kanpo-ezaugarriak. Mikroerliebea. Propietate mekanikoak.

                Larruazal-iragazkortasuna. Mantu hidrolipikoa: konposizioa eta funtzioak. Larruazalaren hidratazioa.

                Larruazal-tipologia. Sailkapen-irizpideak. Ezaugarri fisiologikoak eta larruazal moten propietateak. Larruazalaren bilakaera-egoerak.

                Larruazalaren asaldurak: lesioen konfigurazioak eta forma. Oinarrizko lesioak: makulak, eritemak, diskromiak, eritema-lesioak, papulak, tuberkuluak, noduluak, tumoreak, besikulak, babak, pustulak, erosioak, ultzerazioak, keratosia eta esklerosia, besteak beste.

                Asaldurak sailkatzeko irizpideak. Asaldura estrukturalak eta funtzionalak. Keratinizazioaren asaldurak. Pigmentazioaren asaldurak. Ile-asaldurak. Azazkalen asaldurak. Dermiaren eta hepidermiaren asaldurak. Izerdi-guruinen eta sebo-guruinen asaldura.

                Neboak.

                Narritadura-erreakzioak eta alergiak.

                Eskuen eta oinen asaldurak.

                Infekzioak eta infestazioak.

                Zahartzea. Kanpo-zeinuak. Faseak. Gorputzeko eta larruazaleko aldaketa anatomikoak eta fisiologikoak. Zahartzea eragiten duten faktoreak.

                Eguzki- eta larruazal-erradiazioak.

                Bularrak. Ugatz-guruinen anatomia eta fisiologia. Aldaketa fisiologikoak. Ugatzen itxura estetikoa. Zaintzak eta automiaketa.

                Larruazaleko gainaldeko geruzak organismoaren babesean duen garrantzia ezagutzea.

                Larruazalaren iragazkortasunaren garrantzia ezagutzea.

                Larruazaleko edozein asaldura duten pertsonak errespetatzea.

                Larruazalarekin eta haren zaintzekin lotzen diren aurrerapen zientifiko guztiak ezagutzeko interesa izatea.

                Patologien susmagarri diren larruazaleko lesioak mediku espezialistarengana bideratzeko ardura izatea.

              4. Analisi estetikoko prozedura aplikatzea.

                Aurpegiko eta gorputzeko diagnostikoaren protokoloaren elementuak identifikatzea.

                Analisiaren aurretiazko gomendioak justifikatzea.

                Larruazalaren ezaugarriak eta asaldura estetikoak lotzea.

                Lan-eremua prestatzea.

                Bitartekoak eta produktuak hautatzea.

                Datuak hartzea eta interpretatzea.

                Aurpegiaren analisiaren protokoloak egitea.

                Gorputzaren analisiaren protokoloak egitea.

                Aurpegiaren eta gorputzaren diagnostikoaren fitxak betetzea eta balorazio-txostenak egitea.

                Diagnostikoaren ondoriozko emaitzak informatzea.

                Analisi estetikoa.

                Analisiaren faseak: Elkarrizketa. Zuzeneko edo zeharkako behaketa bidezko ikus-azterketa. Miaketa: Miatzeko metodoak. Miaketa osagarriak.

                Aurpegiko analisiaren protokoloak diseinatzeko teknikak.

                Gorputzaren analisiaren protokoloak diseinatzeko teknikak. Zonen araberako azterketa, neurriak hartzea eta balorazio globala.

                Diagnostikatzeko teknikak: lan-eremuak, bitartekoak eta produktuak, datuak hartzea, dokumentazioa, balorazio-txostena.

                Aurpegiaren eta gorputzaren aurretiazko diagnostikoaren garrantzia ezagutzeko interesa izatea.

                Aurretiazko diagnostikoaren garrantzia ezagutzeko interesa izatea, beste miaketa-metodo batzuen bitartez.

                Bezeroari egiten zaizkion galderak abiapuntu izanik, lortzen den informazioa baloratzea.

              5. Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduen prozedura estetikoak diseinatzea.

                Tratamendu estetikoetako protokoloak diseinatzeko oinarriak zehaztea. Sekuentziazioa eta denboralizazioa.

                Tratamendu estetikoko protokolo baten parte diren elementuak zehaztea.

                Faseak identifikatzea.

                Aurpegiko tratamenduen protokoloak zehaztea.

                Gorputzeko tratamenduen protokoloak indikazioen arabera lantzea.

                Bitarteko teknikoak hautatzea eta prestatzea.

                Ugatz-tratamenduen, haurdunaldiko tratamenduen eta pisuaren asalduretako tratamenduen protokolo bereziak zehaztea.

                Aurpegiko eta gorputzeko tratamenduen protokoloak diseinatzea. Larruazala prestatzea. Tratamenduaren mamia finkatzea, tratamenduari amaiera ematea eta lanbide-aholkuak ematea.

                Tratamendu estetikoen protokoloak diseinatzeko oinarriak. Elementuak: prozesua, sekuentziazioa, denboralizazioa, bitarteko teknikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak. Emaitzak ebaluatzeko irizpideak.

                Tratamenduaren protokoloaren faseak: zonaren azterketa.

                Aurpegiko tratamenduen protokoloak. Aurpegiko tratamendu estetikoaren kontzeptua. Funtsak. Aurpegiko tratamenduaren faseak. Tratamenduak sailkatzeko irizpideak. Aurpegiko tratamenduen protokoloen diseinua.

                Gorputzeko tratamenduen protokoloak. Gorputzeko tratamendu estetikoaren kontzeptua. Funtsak. Tratamenduaren faseak. Tratamenduak sailkatzeko irizpideak. Gorputzeko tratamenduen protokoloak diseinatzea.

                Aurpegiko tratamenduen jarraibideak ezagutzeko interesa izatea.

                Gorputzeko tratamenduen jarraibideak ezagutzeko interesa izatea.

                Larruazala zahartzearen aurkako tratamendu motak ezagutzeko interesa izatea.

                Erditu aurreko eta osteko tratamendu estetikoak ezagutzeko interesa izatea.

              6. Medikuntza eta kirurgia estetikoko tratamenduen aurreko eta osteko zaintza estetikoak zehaztea.

                Ondorio estetikoak dituzten tratamendu mediko-kirurgikoak ezaugarritzea.

                Medikuntza estetikoko esku-hartzearen aurretiazko zaintza estetikoak zehaztea.

                Kirurgia-aurreko eta osteko tratamenduak eta zaintzak hautatzea.

                Tratamendu mediko-kirurgikoaren ondorengo larruazaleko beharrak identifikatzea.

                Bitartekoak eta teknikak behar estetikoekin lotzea.

                Protokoloaren sekuentziazioa deskribatzea.

                Esku-hartze kirurgiko bidezko edo gabeko teknika mediko-kirurgikoak:

                Aurpegikoak. Motak. Peeling kimikoa. Dermourradura. Botoxa. Betetze-teknikak. Beste batzuk. Deskribapena. Substantziak, materialak eta aparatologia. Tratamendu estetikoekiko lotura: indikazioak, kontraindikazioak eta prekauzioak.

                Gorputzekoak. Motak. Lipoeskultura. Mesoterapia. Deskribapena. Substantziak, materialak eta aparatologia. Tratamendu estetikoekiko lotura: indikazioak, kontraindikazioak eta prekauzioak.

                Medikuntza eta kirurgia estetikoko tratamenduen aurreko eta ondorengo zaintza estetikoen lan-prozeduren diseinua.

                Gorputzeko eta aurpegiko kirurgia estetikoaren indikazioak ezagutzeko interesa izatea.

                Kirurgia estetikoaren eta estetikaren arteko lankidetzaz jabetzea.

                Ebaketa aurreko eta osteko tratamendu estetikoen moten gainean interesa izatea.

              7. Tratamendu estetiko berritzaileak diseinatzea.

                Berrikuntza estetikoen merkatua aztertzeko plana lantzea.

                Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta programa eguneratuak erabiltzea.

                Teknika berrien ezaugarriak eta tratamendu estetikoak lotzea.

                Tratamendu berritzaileak diseinatzea.

                Printzipio aktibo berrien erabilera justifikatzea.

                Estetikaren arloko bideragarritasuna baloratzea.

                Tratamendu berritzaileen protokoloak sekuentziatzea.

                Merkatuaren analisia. Informazio-bitartekoak (aldizkariak, Internet).

                Estetikaren arloko berrikuntza teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak.

                Materialen, aparatologiaren eta printzipio aktiboen analisia. Ezaugarri berritzaileak.

                Tratamendu berriak sartzearen alde onak eta txarrak.

                Tratamendu berritzaileen diseinua.

                Estetikaren arloan, teknologia aurreratuaren erabilera baloratzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

                Material berrien eta osagarrien propietateak ezagutzeko interesa izatea.

                Erantzukizunez erabiltzea informazio- eta komunikazio-bitartekoak.

          9. lanbide-modulua: Estetika eta ongizateko kosmetika.

            Kodea: 0752.

            Kurtsoa: 1.a.

            Iraupena: 132 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Kosmetiko baten osagaiak zehazten ditu, eta horren ezaugarriak eta larruazalean sartzeko gaitasuna aztertzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kosmetikoetako printzipio aktiboen, eszipienteen eta gehigarrien funtzioa zehaztu du.

                2. Konposizio kuantitatiboaren eta kualitatiboaren arteko aldea ezarri du.

                3. Kosmetikoaren kanpo-osagaiak ezaugarritu ditu.

                4. Produktuaren etiketan adierazi behar diren indikazioak ezarri ditu.

                5. Kosmetiko baten elaborazioan gehien erabiltzen diren substantzien ezaugarriak eta funtzioak identifikatu ditu.

                6. Kosmetiko baten konposizio orokorra eta kanpoaldea identifikatu du.

                7. Kosmetikoak larruazalean sartzeko bideak eta sartze-maila identifikatu ditu.

              2. Produktu kosmetikoak prestatzen ditu, elaborazio-eragiketak antolatzen ditu, eta sistema barreiatuak ezagutzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sistema barreiatu homogeneoen eta heterogeneoen arteko aldeak ezarri ditu.

                2. Disoluzioen osagaiak, disolbagarritasunean eragina duten faktoreak eta kontzentrazioa adierazteko modua bereizi ditu.

                3. Esekiduren eta esekidura koloidalen faseak eta propietateak identifikatu ditu.

                4. Faseen konposizioaren arabera sailkatu ditu emultsioak.

                5. Kosmetikoak aurkezteko moduak zehaztu ditu.

                6. Ontzi motak forma kosmetikoaren zehaztapenean duen garrantzia ezagutu du.

                7. Formula kosmetikoa lantzeko substantziak, materialak eta teknikak identifikatu ditu.

                8. Formula kosmetiko baten zatiak zehaztu ditu (konposizio kuantitatiboa, modus operandia eta osagaien ezaugarriak).

                9. Laborategian prestatu ditu kosmetikoen formulak.

              3. Merkatuko linea kosmetikoak alderatzen ditu, eta multzo kosmetikoen propietateak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Produktuen konposizioa haien forma kosmetikoarekin eta eragin-mekanismoarekin lotu du.

                2. Higiene-kosmetikoen arteko desberdintasunak ezarri ditu.

                3. Esfoliatzaile motak eta haien osagai aktiboen jarduteko moduak alderatu ditu.

                4. Maskarak haien konposizioarekin eta forma kosmetikoarekin lotu ditu.

                5. Kosmetiko hidratatzaileen printzipio aktiboen jarduteko modua identifikatu du.

                6. Eguzki-printzipio aktiboak haien jarduteko mekanismoarekin lotu ditu.

                7. Tratamendu-kosmetikoek bilatzen dituzten efektuak finkatu ditu.

                8. Tratamendu estetikoko kosmetikoen printzipio aktiboak zehaztu ditu.

                9. Barnean hartzen dituzten osagaien arabera zehaztu ditu mekanismoak.

              4. Sektorearen azken joerak ezaugarritzen ditu, eta berrikuntza kosmetikoak eta kosmetiko bereziak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Merkatu kosmetikoaren azken joerak hauteman ditu.

                2. Lurrinek gaur egungo gizartean duten erabilera baloratu du.

                3. Elektroestetikako tekniketan erabiltzen diren kosmetikoen xedea ezarri du.

                4. Kirurgia estetikoan betegarri gisa erabiltzen diren materialen osagaiak, efektuak, indikazioak eta prekauzioak adierazi ditu.

                5. Botox bidezko tratamendu medikoaren erabiltzaileentzat kontraindikatuta dauden teknika estetikoak identifikatu ditu.

                6. Jardun estetikoen tratamendu osagarri gisa butrikosmetikaren erabilera baloratu du.

                7. Kosmetikoetan berriki erabiltzen hasi diren printzipio aktiboen konposizio kimikoa horien efektuekin eta indikazioekin lotu du.

                8. Bektore kosmetikoen erabilera eta garraiatzen dituzten printzipio aktiboen eraginkortasunaren gehikuntza lotu ditu.

              5. Salmenta-establezimenduetan antolatzen ditu kosmetikoak, eta segurtasun- eta higiene-baldintzak kontrolatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kosmetikoak saltzen dituzten establezimendu motak identifikatu ditu.

                2. Kosmetikoen salmentari aplikatutako marketinaren ezaugarriak ezarri ditu.

                3. Produktuek altzarian duten kokalekua salmentarekin lotu du.

                4. Kosmetikoak biltegiratzeko, kontserbatzeko eta manipulatzeko arauak zehaztu ditu.

                5. Produktu kosmetikoen egonkortasunean eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

                6. Hondakinen kudeaketari buruzko araudia jarraitu du.

                7. Kosmetikoen hornitzaileak eta merkataritza-markak aztertu ditu, informazioaren eta komunikazioaren tekniken bitartez.

                8. Produktu kosmetikoen salmentari eta kontserbazioari buruzko legeria zehaztu du.

              6. Kosmetikoen arloko aholkularitzako jardunak planifikatzen ditu, komunikazio eta marketineko teknikak erabilita.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kosmetikoen arloko aholkularitzako protokoloaren faseak programatu ditu.

                2. Kosmetikoak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

                3. Erabiltzeko modua eta erabilerako prekauzioak adierazi ditu.

                4. Aurretiazko azterketa estetikoa eta erabiltzailearen ezaugarriak kosmetikoen arloko aholkularitza profesionalarekin lotu ditu.

                5. Zuzeneko aholkularitza egiteko jarraibideak garatu ditu.

                6. Sustapen-kanpaina diseinatzeko etapak ezarri ditu.

                7. Lanbide-erakustaldia egitean, faseak zehaztu ditu.

                8. Kosmetikoen arloko aholkularitzako gai espezializatuak egiteko jarraibideak ezarri ditu.

                9. Salmenta faseak eta saltzailearen ezaugarriak zehaztu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Kosmetiko baten osagaiak hautatzea.

                Kosmetikoen printzipio aktiboak, eszipienteak eta gehigarriak identifikatzea.

                Kosmetiko baten osagaiak sailkatzea.

                Kosmetikoen printzipio aktiboak aztertzea.

                Eszipienteak eta horien motak aztertzea.

                Kosmetikoetako koloratzaileak eta kontserbatzaileak identifikatzea.

                Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa bereiztea.

                Produktuaren etiketan adierazi behar diren indikazioak identifikatzea.

                Forma kosmetikoak alderatzea.

                Substantziak larruazalean zehar sartzeko bideak eta sartze-maila sailkatzea.

                Larruazalean sartzea errazten duten metodoak identifikatzea.

                Larruazalaren iragazkortasunean eragina duten faktoreak identifikatzea.

                Kosmetikoen jardun-mailak behatzea.

                Kosmetikoaren kontzeptua.

                Xedapen orokorra: printzipio aktiboak, eszipienteak eta gehigarriak.

                Konposizio kualitatiboa eta kuantitatiboa.

                Kosmetikoaren kanpoaldea. Elementuak: ontziak, kanpoko ontzia edo enbalajea, prospektua eta etiketa. Diseinuak salmentarako duen garrantzia. Etiketatzea.

                Kosmetikoetan erabiltzen diren substantziak: ura, koipeak, tentsoaktiboak, landare-aterakinak, pH-aldatzaileak, hezegarriak eta biskositate-aldatzaileak, besteak beste.

                Kosmetikoek larruazalean jarduteko mekanismoak: sargarritasuna.

                Kosmetikoen konposizio orokorra ezagutzeko interesa izatea.

                Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

                Kosmetikoek larruazalean duten ekintzaren garrantzia ezagutzea.

                Kosmetikoekin lotzen diren berritasunak ezagutzeko interesa izatea.

                Larruazala asalda dezaketen kontserbatzaileekin ekintzak ezagutzeko interesa izatea.

              2. Kosmetikoak prestatzea.

                Sistema barreiatu homogeneoak eta heterogeneoak bereiztea.

                Disoluzioen osagaiak identifikatzea.

                Disolbagarritasunean eragina duten faktoreak eta kontzentrazioa adierazteko modua identifikatzea.

                Esekidurak eta esekidura koloidalak eta haien aplikazioak sailkatzea.

                Faseen konposizioaren arabera sailkatzea emultsioak.

                Forma kosmetikoak alderatzea.

                Forma kosmetikoak eta produktu kosmetikoaren ontzi mota lotzea.

                Oinarrizko eragiketa fisiko-kimikoetan behar diren materialak eta aparatuak identifikatzea eta erabiltzea.

                Formula kosmetikoak lantzeko substantziak, gaiak eta teknikak identifikatzea.

                Kosmetikoen osagaien deskribapen kuantitatiboa egitea, arauak, modus operandi eta osagaien ezaugarriak kontuan hartuta.

                Produktu kosmetikoak prestatzea eta lantzea.

                Sistema barreiatuak:

                Homogeneoak: Disoluzioak.

                Heterogeneoak: esekidurak, esekidura koloidalak, gelak, emultsioak, emultsio anitzak eta aparrak.

                Forma kosmetikoak: motak eta ezaugarriak. Aurkezteko moduaren eta ontziaren arteko lotura.

                Laborategi kosmetikoa:

                Laborategiko tresneria eta materiala.

                Kosmetikoak prestatzean erabiltzen diren teknikak.

                Formula kosmetikoa: osagaiak, konposizio kuantitatiboa. (INCI kodea).

                Kosmetiko motak, adibideak: emultsioak, gelak eta abar.

                Sistema barreiatu homogeneoen garrantzia ezagutzeko interesa izatea.

                Sistema barreiatu heterogeneoek formula berean hainbat izaeratako substantziak txertatzea nola ahalbidetzen duten ikertzeko prest egotea.

                Forma kosmetiko berriekin eta horien ontziekin lotzen diren berritasunak ezagutzeko interesa izatea.

                Indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatzea.

                Erantzukizunez jardutea instalazioak ondo erabiltzean eta laborategian erabiltzen diren bitarteko materialak erabiltzean.

                Kontrol- eta biltegiratze-arauak betetzeko interesa eta errespetua izatea.

              3. Merkatuko linea kosmetikoak identifikatzea.

                Produktuen konposizioa haien forma kosmetikoarekin eta eragin-mekanismoarekin lotzea.

                Aurpegiko eta gorputzeko aktibo kosmetikoak sailkatzea.

                Eszipientearen konposizioaren, substantzia aktiboen eta efektuen arabera sailkatzea maskara.

                Maskaren eta esfoliatzaileen jarduteko mekanismoak deskribatzea.

                Mantentze- eta babes-kosmetikoak sailkatzea jardun-mekanismoen arabera.

                Mantentze- eta babes-formulazio kosmetikoak identifikatzea.

                Eguzki-kosmetikoen printzipio aktiboen identifikazio kimikoa egitea.

                Eguzkia hartu aurreko kosmetikoak hautatzea, larruazaleko fototipoaren eta eguzki-babesaren faktorea.

                Tratamendu-kosmetikoek bilatzen dituzten efektuak deskribatzea.

                Tratamendu-kosmetikoen ekintza-mekanismoak deskribatzea, barnean hartzen dituen osagaien arabera.

                Kosmetikoak: sailkapen-irizpideak.

                Higiene-kosmetikoak: higienearen kontzeptua. Substantzia garbitzaileak: konposizioa, akzio-mekanismoak eta aurkezteko modua.

                Kosmetiko garbitzaileak, tonifikatzaileak, esfoliatzaileak eta osagarriak.

                Larruazalaren hidratazio, mantentze eta babeserako kosmetikoak:

                Larruazaleko hidratazio-kontzeptua.

                Printzipio aktiboak: konposizioa, akzio-mekanismoak eta aurkezteko modua.

                Eguzki-kosmetikoak.

                Tratamendu estetikoko kosmetikoak: konposizioa, akzio-mekanismoak, sailkapen-irizpideak eta aurkezteko modua.

                Zahartzearen aurkako kosmetikoak: zelulitisaren aurkakoak, larruazala sendotzekoak eta larruazala birsortzekoak. Argaltzaile topikoak.

                Larruazaleko ildoen aurkakoak, zirkulazio-asalduretarako kosmetikoak.

                Despigmentaziorako kosmetikoak.

                Ileak ezabatzeko eta kamuflatzeko kosmetikoak.

                Makillajerako kosmetikoak eta beltzarantzeko krema exogenoak.

                Mikropigmentaziorako pigmentuak eta koloratzaileak.

                Gorputzaren higienerako, hidrataziorako, mantentzeko, babeserako eta zaintzarako kosmetikoen formulazioak ezagutzeko interesa eta jakinmina izatea.

                Zorroztasunez aztertzea kosmetiko horien konposizioa, pertsona batzuk haien osagaien aurrean duten jasanezintasunaren aurrean.

                Prebentzioa osasunaren tresna gisa baloratzea.

                Taldean lan egiteko gaitasuna izatea eta besteen lana errespetatzea.

                Gaitasun kritikoa izatea produktu kosmetikoen erabilgarritasuna eta adierazpenak baloratzeko.

                Aplikazio informatikoak erabiltzeko interesa eta trebetasuna izatea.

              4. Kosmetiko bereziak eta osagai berritzaileak.

                Merkatu kosmetikoko azken joerak identifikatzea.

                Lurrin baten elaborazioan erabiltzen diren lehengaiak aztertzea.

                Elektroestetikan erabiltzen diren kosmetikoak deskribatzea.

                Kirurgia estetikoan betegarri gisa erabiltzen diren materialen osagaiak, efektuak, indikazioak eta prekauzioak deskribatzea.

                Botox bidezko tratamendu medikoaren erabiltzaileentzat kontraindikatuta dauden teknika estetikoak identifikatzea.

                Jardun estetikoen tratamendu osagarri gisa nutrikosmetikaren erabilera deskribatzea.

                Kosmetikoetan berriki erabiltzen hasi diren printzipio aktiboen konposizio kimikoa horien efektuekin eta indikazioekin lotzea.

                Bektore kosmetikoak behatzea eta deskribatzea.

                Bektore kosmetikoak eta garraiatzen dituzten printzipio aktiboen eraginkortasuna lotzea.

                Lurrinak: kontzeptua, konposizioa, lurringintzan erabiltzen diren esentziak eta motak.

                Elektroestetikan aplikatzekoa den kosmetika: konposizioa, akzio-mekanismoak eta aurkezteko modua.

                Efektu mekanikoko tekniketarako kosmetikoak: eskuila birakorrak, presoterapia, ultrasoinuak eta fototerapia, besteak beste.

                Korronte elektrikoak, korronte galvanikoak, korronte eszitomotrizeak, goi-maiztasuna (diatermia) eta depilazio elektrikoa aplikatzeko tekniketarako kosmetikoak.

                Erradiazio elektromagnetikoa erabiliko dituzten tekniketarako kosmetikoak.

                Medikuntza estetikorako berariazko kosmetika: betetze-materialak, botoxa eta mesoterapia.

                Nutrikosmetika: osagai nagusiak, efektuak eta indikazioak, sailkatzeko irizpideak eta aurkezteko formak.

                Kosmetikako osagai nagusiak eta berrikuntzak. Azken belaunaldiko printzipio aktiboak. Bektore kosmetikoak. Liposomak, nanosomak, ziklodextrinak, mikrokapsulak eta mikrobelakiak.

                Lanbidearen arloko berrikuntzen garrantziaz jabetzea.

                Erantzukizunez jokatzea tratamenduen protokoloak arretaz lantzeko, kosmetikoak eta aparatologia erabilita.

                Zorroztasunez erabiltzea elektroestetikako aparatuak.

                Forma kosmetiko berrien, ikertutako prozesuen eta lortutako emaitzen aldeko interesa izatea.

                Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

              5. Kosmetikoak establezimenduetan antolatzea.

                Kosmetikoak saltzen dituzten establezimendu motak identifikatzea.

                Salmenta-puntuetan espazioak antolatzea eta produktu kosmetikoak aurkeztea.

                Hainbat suposizioetan sustapen-merchandisingeko elementuak identifikatzea eta ezaugarritzea.

                Produktuen kokalekuaren eta salmenten arteko lotura ezartzea.

                Kosmetikoak biltegiratzeko, kontserbatzeko eta manipulatzeko arauak deskribatzea.

                Produktu kosmetikoen egonkortasunean eragina duten faktoreak identifikatzea.

                Hondakinen kudeaketari buruzko araubidea eta ingurumen-jardunbide onak aplikatzea.

                Kosmetikoak erabiltzeko eta kontserbatzeko beharrezko prekauzioak aplikatzea.

                Produktu kosmetikoen salmentari eta kontserbazioari buruzko araudia aplikatzea.

                Kosmetikoen salmentako establezimenduak:

                Txikizkarien motak eta ezaugarriak: merkataritza tradizionala (irudi pertsonaleko aretoak, drogeriak, lurrindegiak, banatzaileak, belardendak, farmaziak eta parafarmaziak), zerbitzu libreko salguneak, salgune mistoak eta dendarik gabeko xehekariak.

                Kosmetikoen salmentako espazioa. Banaketa-irizpideak, euskarriak eta altzariak, produktuaren antolamendua sailean.

                Merkataritza-politikak: marketing mix.

                Kosmetikoen salmentako espazioa. Merchandising kontzeptua eta elementuak. Publizitatea.

                Produktu kosmetikoen segurtasuna eta higienea:

                Produktuaren txandakatzea.

                Produktu kosmetikoen kontserbazioa: egonkortasuna eta izan ditzaketen asaldurak.

                Biltegiratzeko eta maneiatzeko arauak.

                Produktu kosmetiko poluituak eta asaldatuak biltegiratzeko eta biltzeko araudia.

                Hornikuntza-sistemak.

                Markak: profesionalak eta ez-profesionalak. Kosmetikoen sortak.

                Produktu kosmetikoei buruzko legeria. Produktu kosmetikoen erregelamentazio teknikoa eta osasunaren arlokoa: zatiak, definizioak, etiketak, baldintza teknikoak eta osasunaren arlokoak, debekuak, informazio-eskakizunak, herri-administrazioen jardunak, publizitatea, konfidentzialtasuna, fabrikazio-jarduerak, arau-hausteak eta zigorrak.

                Salmentekiko interesa izatea, lanbide askotako zeregin garrantzitsu gisa.

                Kosmetikoen elaborazioan higiene-arauak errespetatzea.

                Indarrean dagoen legeria eta araudia errespetatza.

                Kontrol- eta biltegiratze-arauak betetzeko interesa eta errespetua izatea.

                Txukuntasuna produktuak kokatzean.

              6. Kosmetikoen arloko aholkularitza planifikatzea.

                Produktu kosmetikoen aholkularitzan bezeroen arretarako protokoloa lantzea.

                Kontsumitzailearen beharrak eta eskariak identifikatzea.

                Kosmetikoak hautatzeko irizpideak, erabiltzeko modua eta prekauzioak identifikatzea.

                Produktu kosmetikoak sustatzeko eta saltzeko dokumentazioa aztertzea.

                Aurretiazko diagnostikoa eta erabiltzailearen ezaugarriak kosmetikoen arloko lanbide-aholkularitzarekin lotzea.

                Salmentan eragina izan dezaketen gertakariak identifikatzea.

                Ebaluatzeko eta neurri zuzentzaileak proposatzeko protokoloa lantzea.

                Sustapen-kanpaina diseinatzeko etapak deskribatzea.

                Lanbide-erakustaldia egitean, faseak deskribatzea.

                Salmenta-aholkulari egoki batek bete behar dituen ezaugarriak identifikatzea.

                Salmenta-prozesuetan komunikazio-teknikak aplikatzea.

                Salmenta osteko prozesuan bezeroari arreta emateko protokoloa lantzea.

                Aholkularitza-planaren elementuak: protokolo estandarizatuak lantzea. Zonaren aurretiazko analisia, erabiltzailearen beharrak eta eskariak hautematea. Kosmetikoak eta horien markak hautatzeko irizpideak. Produktuaren ezagutza teknikoak eta lanbidekoak. Joeren analisia.

                Produktu kosmetikoen arloko aholkularitza-teknikak:

                Zuzeneko aholkularitza.

                Kanpo- eta barne-bitarteko bidezko aholkularitza.

                Salmentaren sustapena: helburuak eta sustapen-kanpainak.

                Kosmetikoen erakustaldi praktikoak; profesionalen erakustazokak.

                Lanbideko aldizkariak. Lanbide-artikuluen egitura eta lantzeko lanak.

                Salmentaren arloko aholkularia:

                Salmentaren eta erreklamazioak eta kexak ebaztearen faseak eta teknikak.

                Salmentaren arloko aholkulariaren ezaugarriak: saltzaile motak, irudia eta profesionaltasuna. Orientabide pedagogikoak.

                Lanbidearen arloko salmentaren garrantziaz jabetzea.

                Salmentaren arloko profesional onak izan behar dituen ezagutzen gaineko interesa izatea.

                Salmenten arloko profesional batek bezeroen nahiak eta beharrak hauteman ahal izateko moduaren gaineko interesa izatea.

                Itxiera-teknikarik arruntenak ezagutzeko interesa izatea.

                Informatika-aplikazioak erabiltzeko interesa eta trebetasuna izatea.

          10. lanbide-modulua: Tratamendu estetiko integralak.

            Kodea: 0753.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 140 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Bezeroari arreta emateko jarraibideak ezartzen ditu, merkataritza-teknikak aplikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bezeroari arreta emateko protokoloaren faseak ezagutu ditu harreratik agurrerarino.

                2. Profesionalaren higieneari, janzkerari eta irudiari buruzko arauak ezarri ditu.

                3. Bezeroari arreta emateko prozesuan kalitate-adierazleak lortu ditu.

                4. Irudi pertsonaleko zerbitzuen ezaugarriak bezeroari arreta emateko neurriekin lotu ditu.

                5. Tratamendu estetiko berriak sortzeko jardun-sekuentziak zehaztu ditu.

                6. Estetikako enpresa baten barne- eta kanpo-komunikazioko eta publizitateko bitartekoak ezaugarritu ditu.

                7. Produktu eta zerbitzu estetikoak sustatzeko tresnak hautatu ditu.

                8. Sustapen-kanpaina diseinatzeko etapak ezarri ditu.

                9. Salmentaren faseak zehaztu ditu.

              2. Instalazioak, bitarteko teknikoak eta materialak eta giza baliabideak kudeatzen ditu, eta establezimenduaren sare logistikoko elementuak integratzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistema, merkaturatzeko sistema, biltegiratzea, eta abar.

                2. Langunearen ingurumen-baldintzak ezarri ditu.

                3. Establezimendu estetikoetako lanpostuak identifikatu ditu.

                4. Lanpostu bakoitzaren jarduerak benetan esleitzeko irizpideak ezarri ditu.

                5. Tratamendu estetikoetan erabiltzen diren materialen eta kosmetikoen izakinak kontrolatu ditu.

                6. Salerosketak, hornitzaileak eta mantentze-lanak kudeatzeko sistema landu du.

                7. Desinfekzio-eremua osatzen duten elementuak eta ezaugarriak zehaztu ditu.

                8. Garbiketa, higiene eta desinfekzioko plana proiektatu du.

              3. Azterketa estetikoa egiten du, eta, horretarako, analisi-prozedurak aplikatzen ditu eta komunikazio-teknikak erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Fitxa teknikoaren datuak justifikatu ditu.

                2. Kokatze-protokoloetan bete beharreko jarraibideak ezagutu ditu.

                3. Azterketa estetikoan garrantzia duten datuak lortzeko galdetegia ezarri du.

                4. Lanbide-jarduera identifikatu du zerbitzu estetikoen kalitatearen faktore gisa.

                5. Protokolo pertsonalizatua zehazten duten aldagaiak aztertu ditu.

                6. Tratatu beharreko zonaren analisi estetikorako teknikak bereizi ditu.

              4. Tratamendu estetiko pertsonalizatua lantzen du, bitartekoen eta elkarrekintzen aukeraketa justifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Tratamendu integralak sailkatzeko irizpideak ezarri ditu.

                2. Beharrezko baliabideak eta bitartekoak identifikatu ditu.

                3. Tresneria teknikoak eta osagarriak hautatzeko irizpideak ezarri ditu.

                4. Eskuzko tekniken ezaugarriak eta aplikatzeko moduak identifikatu ditu.

                5. Kosmetikoak prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak bereizi ditu.

                6. Tratamenduetan barnean hartzen diren tekniken arteko bateraezintasunak eta efektu sinergikoak identifikatu ditu.

                7. Tratamendu pertsonalizatuak aplikatzeko protokoloa justifikatu du.

                8. Protokolo pertsonalizatua diseinatzean, bezeroen beharrak/eskariak izan ditu kontuan.

              5. Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu estetikoko protokolo pertsonalizatuak aplikatzen ditu, teknika kosmetologikoak, elektroestetikoak eta eskuzkoak koordinatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bezeroari tratamendu estetikoaren, tekniken, efektuen eta sentsazioen berri emateko jarraibideak zehaztu ditu.

                2. Erosotasunaren eta segurtasunaren irizpideen arabera justifikatu ditu bezeroaren kokapena eta babesa.

                3. Tratamendua gauzatzeko hartu beharreko jarrerak, mugimenduak eta jokabideak identifikatu ditu.

                4. Protokoloaren arabera aplikatu ditu tratamenduaren aurretiazko teknikak.

                5. Erabili beharreko tekniken, programen eta parametroen aukeraketa justifikatu du.

                6. Tratamendua justifikatu du, hautatutako teknika elektroestetikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak konbinatuta.

                7. Tratamenduari amaiera emateko teknikak ezarri ditu (babesa eta makillajea, besteak beste).

                8. Aholkularitzaren jarraibideak zehaztu ditu.

                9. Gomendio kosmetikoak eta kabinaz kanpoko zaintza pertsonalak lotu ditu.

              6. Kirurgia eta medikuntza estetikoko tratamenduen aurreko eta ondorengo zaintza estetikoen aplikazioa planifikatzen du, prozedura pertsonalizatuari jarraituta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Txosten eta agindu medikoak interpretatu ditu.

                2. Medikuntza estetikoaren aurreko eta osteko tratamenduen prozesuetan norbera eta bezeroa babesteko neurriak eta kokapena ezaugarritu ditu.

                3. Medikuntza estetikoaren aurreko eta osteko tratamenduen teknikek sortzen dituzten efektuak ezagutu ditu.

                4. Tratamendua gauzatzeko mantendu beharreko jarrerak, mugimenduak eta jokabideak justifikatu ditu.

                5. Aurretiazko teknikak identifikatu ditu.

                6. Ezarritako protokoloaren arabera aplikatu du medikuntza estetikoaren aurreko tratamendua, betiere hidratazioko, birsorkuntzako, elastikotasunaren hobekuntzako eta baskularizazioko teknikak eta tratamenduak higiene eta segurtasun-baldintzetan konbinatuta.

                7. Ezarritako protokoloaren arabera aplikatu du medikuntza estetikoaren ondorengo tratamendua, betiere teknika elektroestetikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak higiene- eta segurtasun-baldintzetan konbinatuta.

                8. Emaitzak ebaluatzeko neurriak planifikatu ditu.

              7. Estetika-zerbitzuetako emaitzak ebaluatzen eta baloratzen ditu, eta zuzenketa-neurriak proposatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Egindako zerbitzuaren kalitatean funtsezkoak izateagatik ebaluatu behar diren alderdiak identifikatu ditu.

                2. Egindako zerbitzuan urritasunak eragin ditzaketen kausa nagusiak identifikatu ditu.

                3. Lortu den azken emaitzari dagokionez zein jasotako arreta pertsonalari dagokionez bezeroen gogobetetze-maila hautemateko aukera emango duten ereduzko galderak egin ditu.

                4. Egindako zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

                5. Emaitzak baloratzeko suposizio praktikoak egin ditu.

                6. Erreklamazio baten aurrean jarraitu beharreko prozesua identifikatu du.

            2. Edukiak:

              1. Bezeroari arreta emateko jarraibideak ezartzea.

                Bezeroei arreta emateko protokoloaren faseak identifikatzea.

                Profesionalaren higieneari, janzkerari eta irudiari buruzko arauak zehaztea.

                Kalitate-adierazleak identifikatzea bezeroari arreta emateko prozesuan.

                Irudi pertsonaleko zerbitzuen ezaugarriak bezeroari arreta emateko neurriekin lotzea.

                Beste tratamendu estetiko batzuen sorreran sekuentziazioa finkatzea.

                Publizitatea egiteko eta salmentak sustatzeko teknikak aplikatzea.

                Salmenta-teknikak aplikatzea.

                Bezeroarenganako arreta. Bezeroari arreta emateko protokoloa, prozesuaren faseak.

                Irudia eta profesionaltasuna: higieneari, janzkerari edo profesionalari buruzko arauak. Profesionalaren irudi pertsonala, enpresaren irudi gisa.

                Publizitatea eta salmenten sustapena: irudi pertsonaleko establezimenduetako publizitate-teknikak. Sustapen-kanpainak. Publizitate eta komunikazioko bitartekoak, barnekoak eta kanpokoak.

                Tratamendu integralak, zerbitzu estetiko gisa: ezaugarriak. Zerbitzu motak.

                Tratamendu integralen merkataritza-estrategiak: faseak.

                Zuzentasuna, adeitasuna eta tonu egokia azaltzea erabiltzaileekiko harremanetan.

                Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

                Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

              2. Instalazioak, bitarteko teknikoak eta materialak kudeatzea.

                Lanpostuak identifikatzea. Baliabideak eta zereginak esleitzea. Jarduerak programatzea.

                Languneko ingurumen-baldintzak identifikatzea.

                Estetika integraleko tratamenduetarako estetika-kabina prestatzea.

                Erosketa-teknikak aplikatzea: hornitzaileak aukeratzea. Erosketak planifikatzea. Izakinak egiaztatzea. Kosmetikoak, lanabesak eta materialak biltegiratzea.

                Estetikako tratamenduetan erabiltzen diren tresneria teknikoen mantentze-lanak kudeatzea.

                Garbiketa, higiene eta desinfekzioko plana egitea.

                Estetika integraleko tratamenduetan erabiltzen diren tresnerien eta lanabesen higiene, desinfekzio eta esterilizaziorako teknikak aplikatzea.

                Estetika-zentroetako lanpostuak. Baliabideak, zereginak eta jarduerak.

                Estetika integraleko tratamenduetako estetika-kabina: ezaugarri orokorrak, diseinua, materialak, tresneria teknikoak, argiztapena, girotzea eta altzariak. Ordena eta garbitasuna.

                Jarduerak programatzea. Agenda-kontrola.

                Logistika eta biltegiratzea. Izakinak kontrolatzea. Kosmetikoak, lanabesak eta materialak biltegiratzeko irizpideak. Kontserbatzeko baldintzak. Erosketak. Erosketen eta hornitzaileen kudeaketa.

                Estetikako tratamenduetan erabiltzen diren tresneria teknikoen mantentze-lanak kudeatzeko teknikak.

                Estetikako tratamenduetan erabiltzen diren tresneria teknikoak. Mantentzea.

                Estetika integraleko tratamenduetan aplikatzen diren higienea eta desinfekzioa. Desinfekzio-eremua: estetika integraleko tratamenduetan erabiltzen diren tresnerien eta lanabesen higiene, desinfekzio eta esterilizaziorako teknikak eta hautespen-irizpideak.

                Arreta eta metodoa zaintzea lanean.

                Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

                Txukuntasuna zaintzea produktuak kokatzean.

                Zorroztasunez eta doitasunez banatzea baliabideak eta zereginak.

                Materialen aldaketa eta narriadura gisako kontingentzien aurrean erantzuteko gaitasuna izatea.

              3. Analisi estetikoa egitea.

                Bezeroaren fitxa teknikoa betetzea. Dokumentazio profesionala interpretatzea. Dokumentazioa erregistratzea.

                Informazioa artxibatua eguneratzea.

                Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea.

                Erabiltzailea kokatzeko protokoloak aplikatzea: harrera, arreta eta agurra.

                Komunikazio-teknikak aplikatzea. Elkarrizketa egitea. Bezeroarentzako informazioa biltzea.

                Asaldura estetikoak aztertzeko tekniken protokoloak aplikatzea.

                Dokumentazio teknikoa:

                Bezeroaren fitxa teknikoa. Datuak.

                Konfidentzialtasuna. Datuen babesa.

                Dokumentazioaren fitxategia.

                Erabiltzailea kokatzeko protokoloak: harrera, arreta eta agurra. Jarrera profesionala.

                Elkarrizketa, komunikazio-teknikak. Ahozko eta idatzizko galdetegiak. Bezeroaren informazioa.

                Asaldura estetikoak aztertzeko teknikak: diagnostikorako bitarteko teknikoak. Protokoloak.

                Estetika integraleko tratamenduetarako diagnostiko pertsonalizatua. Protokolo pertsonalizatua zehazten duten aldagaiak.

                Bezeroen eskariak eta iguripenak.

                Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

                Ordena eta kontrola zaintzea dokumentazioa bideratzean eta erregistratzean.

                Erantzukizuna mantentzea datuen konfidentzialtasuna.

                Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

              4. Tratamendu estetiko pertsonalizatuak diseinatzea.

                Tratamendu integralak sailkatzea.

                Bitartekoak, baliabideak, tresneria teknikoak eta osagarriak.

                Eskuzko tekniken ezaugarriak eta aplikatzeko moduak identifikatzea.

                Kosmetikoak prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak identifikatzea.

                Tratamenduetan barnean hartzen diren tekniken arteko bateraezintasunak eta efektu sinergikoak identifikatzea.

                Analisi estetikoaren eta txosten profesionalen ondorioz lortutako datuak interpretatzea.

                Estetikako tratamenduen protokolo pertsonalizatuak antolatzea.

                Teknikak, saio kopurua, maiztasuna eta denboralizazioa sekuentziatzea.

                Bezeroen eskariak/beharrak eta ezaugarriak egokitzea.

                Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu estetikoak. Gorputzeko zonaren arabera (aurpegikoa, gorputzekoa, bularretakoa, besteak beste), asalduren arabera (deshidratazioa, biguntasuna, obesitatea, zelulitisa eta aknea, besteak beste), larruazal motaren arabera (lehorra eta koipetsua, besteak beste), lortu nahi den efektuaren arabera (larruazala sendotzekoa, estresaren aurkakoa eta despigmentaziorakoa, besteak beste), egoera fisiologikoaren arabera (haurdunaldia, erditzearen ondorengoa eta zahartzearen aurkakoa, besteak beste), erabilitako aparatologiaren arabera (irrati-maiztasuna, IPL, Laser), sexuaren arabera (gizonezkoa, emakumezkoa) eta marketinaren arabera (lifting, satin, besteak beste). Beharrezko bitartekoak eta baliabideak.

                Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu estetikoetan erabilitako aparatologia hautatzeko irizpideak. Osagarriak hautatzea. Programazioa.

                Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu estetikoetan erabilitako eskuzko teknikak hautatzeko irizpideak.

                Tratamendu integraletarako egokiak diren kosmetikoak hautatzeko irizpideak: prestatzeko eta manipulatzeko jarraibideak. Aplikazio-metodoak.

                Bitarteko teknikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak integratzeko irizpideak. Efektu sumatiboak: sinergia. Efektu antagonikoak: bitartekoen arteko bateraezintasunak.

                Estetika integraleko tratamenduetako protokolo pertsonalizatuak: protokolo pertsonalizatuaren elementuak. Analisitik eta txostenetatik lortutako datuak. Bezeroen beharrak, eskariak eta ezaugarriak. Protokolo pertsonalizatuaren elementuak. Saioen kopurua, maiztasuna eta denboralizazioa.

                Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta ezagutzak zabaltzeko interesa izatea.

                Produktuen, erabilitako tekniken, aparatologiaren eta abarren erabilgarritasuna eta indikazioak baloratzeko gaitasun kritikoa izatea.

                Lan-plana egiteko interesa eta prestasuna izatea.

                Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa izatea.

              5. Tratamendu estetiko integralak egitea.

                Prozesuari, teknikei, efektuei eta sentsazioei buruzko informazio teknikoa ematea bezeroei.

                Aurretiazko teknikak egitea: zona prestatzea eta bezeroa kokatzea eta babestea.

                Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu pertsonalizatuak antolatzea. Teknikak sekuentziatzea, programak hautatzea, parametroak erregulatzea eta denboralizatzea.

                Tratamendu estetiko integralak gauzatzea, hautatutako teknika elektroestetikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak konbinatuta.

                Tratamenduari amaiera emateko teknikak zehaztea.

                Tratamendu osteko aholkuak ematea.

                Gomendio kosmetikoak eta kabinaz kanpoko zaintza pertsonalak lotzea.

                Prozesuari buruzko bezeroarentzako informazio teknikoa.

                Aurretiazko teknikak: zona prestatzeko teknikak.

                Tratamendu estetiko pertsonalizatuak antolatzeko teknikak: faseak. Aurretiazko teknikak, erabili beharreko teknika elektroestetikoak, eskuzkoak eta kosmetologikoak, amaiera emateko teknikak. Protokolo pertsonalizatuaren berezitasunak.

                Tratamendua gauzatzean, hartu beharreko jarrerak, mugimenduak eta jokabideak.

                Tratamendu osteko aholkularitza: bizimodu osasuntsuaren jarraibideak. Izan ditzaketen bigarren mailako efektuak eta prekauzioak. Erabilera pertsonaleko kosmetikoak aplikatzeko jarraibideak.

                Eman beharreko informazioa koherentea eta zuzena izatea.

                Diskrezioa, errespetua eta adeitasuna zaintzea harremanetan.

                Doitasunez eta trebetasunez lan egitea.

                Autonomiaz eta ekimenez lan egitea.

              6. Medikuntza eta kirurgia estetikoko tratamenduen aurreko eta osteko zaintza estetikoen aplikazioa planifikatzea.

                Txostenak eta agindu medikoak interpretatzea.

                Norbera eta bezeroak kokatzea eta babesteko neurriak hartzea.

                Medikuntza estetikoaren aurreko eta osteko tratamenduen teknikek sortzen dituzten efektuak identifikatzea.

                Medikuntza estetikoaren aurreko eta osteko tratamendu estetikoetako aurretiazko teknikak egitea.

                Medikuntza estetikoaren aurreko zaintzetan berariazko tratamenduak eta teknikak gauzatzea. Teknika kosmetologikoak, elektroestetikoek eta eskuzkoak konbinatzea, higiene- eta segurtasun-baldintzetan.

                Medikuntza estetikoaren osteko zaintzetan berariazko tratamenduak eta teknikak gauzatzea. Teknika kosmetologikoak, elektroestetikoek eta eskuzkoak konbinatzea, higiene- eta segurtasun-baldintzetan. Osasunaren arloko profesionalekin koordinatzea.

                Lortutako emaitzak ebaluatzea.

                Medikuntza estetikoaren aurreko eta osteko tratamendu estetikoetako aurretiazko teknikak.

                Medikuntza estetikoaren aurreko zaintzetako berariazko tratamenduak eta teknikak. Motak. Protokolo pertsonalizatuaren diseinua. Prozesuaren faseak. Efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

                Medikuntza estetikoaren osteko zaintzetako berariazko tratamenduak eta teknikak. Protokolo pertsonalizatuaren diseinua. Prozesuaren faseak. Efektuak, indikazioak, prekauzioak eta kontraindikazioak.

                Medikuntza estetikoaren aurreko zaintzetako berariazko tratamenduak eta teknikak. Prozesuaren faseak. Arretak.

                Medikuntza estetikoaren osteko zaintzetan berariazko tratamenduak eta teknikak gauzatzeko prozesuak. Prozesuaren faseak. Arretak.

                Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

                Nork bere zereginaz jabetzea, beste langile batzuekin elkarlanean jardutea eta, beharrezkoa denean, kontsultak egitea.

                Arreta eta metodoa zaintzea lanean.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

              7. Estetika eta edergintzako zerbitzuen kalitatea baloratzea.

                Ebaluatu beharreko alderdiak identifikatzea.

                Zerbitzuan urritasunak eragin ditzaketen kausa nagusiak identifikatzea.

                Bezeroaren gogobetetze-maila hautemateko aukera ematen duten ereduzko galderak egitea.

                Emaitzak baloratzeko suposizio praktikoak egitea.

                Hautemandako desbideratzeak zuzentzea.

                Erreklamazio baten aurrean egin beharreko prozesuaren suposizio praktikoak egitea.

                Oinarrizko zerbitzu estetikoetako urritasun-kausa nagusiak. Zerbitzuen kalitatean adierazgarriak diren alderdiak.

                Bezeroen gogobetetze-maila hautemateko teknikak.

                Estetika eta ongizateko zerbitzuetan sortzen diren desbideratzeak zuzentzeko teknikak. Neurri zuzentzaileak.

                Erreklamazioak eta kexak ebazteko teknikak. Jarraitu beharreko prozesua.

                Jarrera ona izatea eta segurtasunez jardutea erabiltzaileei eman beharreko erantzunetan edo azalpenetan.

                Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko interesa izatea.

                Zuhurtasuna eta adierazpena zaintzea gatazkak ebaztean.

                Kontingentzien aurreko protokoloak betetzea.

          11. lanbide-modulua: Estetika integral eta ongizateko proiektua.

            Kodea: 0754.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 50 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.

                3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                5. Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

                6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                8. Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

                9. Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

              2. Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                2. Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

                3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

                4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iritsiera identifikatu du.

                5. Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

                7. Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

                8. Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

              3. Proiektuaren inplementazioa edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementatze-beharren arabera antolatu ditu.

                2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

                3. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

                5. Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta tresneriak definitu ditu.

                6. Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

                7. Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

                8. Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

              4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

                2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

                3. Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

                4. Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

                5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

                6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

                7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

              5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                2. Haren aurkezpena prestatu du, IKTBak erabilita.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatu dituen galderei.

          12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

            Kodea: E200.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 40 ordu.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

                2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

                3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

                4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

                5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

                6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

                7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

                8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

                9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

              2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

                2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

                3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

                5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

                6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

                7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

                8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

                9. Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

                10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

                12. Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

              3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                5. Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

            2. Edukiak:

              1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea.

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

                Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

                Norberaren profilarekin lotzen den lan-eskaera egitea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-mail, burofaxa, web-orriak.

                Hizkuntzaren erregistroak.

                Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

                Europako Curriculum Vitaearen eredua.

                Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

              3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

            Kodea: 0755.

            Kurtsoa: 1.a.

            Iraupena: 99 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoen diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak:

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea:

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

                Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana...

                Lana arautzeko beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresek eta banakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

            Kodea: 0756

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 60 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

                10. Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko eskatutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

                7. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak:

              1. Ekimen sortzailea.

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                «Enpresaburu» kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa.

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

            Kodea: 0757.

            Kurtsoa: 2.a.

            Iraupena: 360 ordu.

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22.

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu du.

                3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

                4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

                6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                  Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko tresneria.

                4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                5. Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

                6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

              3. Zerbitzu-estetikoekin lotzen diren jarduerak antolatzen ditu, eta protokoloak lantzeko zereginean laguntzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresan tutorearengandik jasotako jarraibideak interpretatu ditu, eta hautemandako desbideratzeen berri eman du.

                2. Norberaren irudia zein enpresaren irudia baloratu du, eta norberaren higienea, makillajea, orrazkera eta janzkera, besteak beste zaindu ditu.

                3. Merkataritza-prozesuan sortutako eta erabilitako informazio/dokumentazio mota maneiatu du.

                4. Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuetan erabilitako produktuen eta materialen hornikuntzan eta logistikan lagundu du.

                5. Bezeroen, produktuen eta hornitzaileen fitxak kudeatu ditu.

                6. Prozesuaren fase guztietan (harreratik edo telefonoko eta aurrez aurreko arretatik, bezeroak agurtzera arte), bezeroei komunikatzeko eta arreta emateko protokoloak interpretatu ditu.

                7. Agenda eskuz edo informatizatuta antolatu du.

                8. Analisi eta tratamenduko protokoloak lantzen lagundu du, enpresan eskura dauden bitartekoak kontuan hartuta.

                9. Estetikan erabiltzen diren instalazioak eta tresneriak mantentzeko lanak kudeatu ditu, batez ere hidroterapiako, elektroestetikako, depilazioko eta beltzarantze artifizialeko teknikekin lotzen direnak.

                10. Enpresako planetan taldean egin du lan, eta ekimena eta interesa azaldu du.

              4. Aurpegiko eta gorputzeko tratamendu-protokoloak pertsonalizatzen ditu, eta, horretarako, bitarteko eta teknika egokiak hautatzen ditu, aurretiazko azterlan estetiko baten arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Instalazioak prestatu ditu, eta tresneriek eta osagarriek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen segurtasun-eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu du.

                2. Tratamendua ezarri du, aurretiazko azterlan estetikoan oinarrituta.

                3. Erabili beharreko teknikaren arabera hautatu ditu bitartekoak eta produktuak.

                4. Tratamenduaren aurreko teknikak aplikatu ditu (makillajea kentzea, esfoliazioa eta abar).

                5. Denbora eta modu egokian egin ditu aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak.

                6. Masaje edo drainatze estetikoko eskuzko teknikak aplikatu ditu, bezeroaren eta tratatu beharreko zonaren ezaugarrien arabera.

                7. Tratamendu zuzentzaile apaingarriak egin ditu, visagismo-tekniken arabera.

                8. Kirurgia eta medikuntza estetikoko tratamenduen aurreko eta osteko prozedura estetikoak interpretatu ditu.

                9. Emaitza sustatzeko arreta eta prekauzioen berri eman du.

                10. Bezeroaren ezaugarriei, azterketa estetikoari eta erabilitako prozedurei dagokien dokumentazio teknikoa bete du.

              5. Depilazio mekanikoaren eta aurreratuaren teknikak aplikatzen ditu, gainbegiratupean, eta bezeroaren beharren araberako teknika hautatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Instalazioak prestatu ditu eta bezeroa kokatu du.

                2. Ilearen eta larruazalaren ezaugarriak ezagutu ditu, depilazio-teknika egokia hautatzera begira.

                3. Tresneriak, lanabesak eta kosmetikoak hautatu ditu.

                4. Depilazio mekanikorako eta aurreraturako beharrezko aurretiazko eragiketak egin ditu.

                5. Depilazio elektrikoko eta fototermolisi selektiboko tresnerien parametroak erregulatu ditu.

                6. Depilazio mekanikoak eta aurreratuak gainbegiratupean egin ditu.

                7. Emaitzak optimizatzeko, tratamenduaren aldizkakotasunaren garrantzia justifikatu du.

                8. Ondorengo zaintzei buruzko aholkuak jaso ditu, nahi ez diren efektuak agertzea saihesteko.

                9. Fitxa teknikoa eta baimen informatuko dokumentua bete du.

                10. Higienea eta segurtasuna zaintzeko neurriak eta laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko neurriak hartu ditu.

              6. Estetika hidrotermaleko prozesuak garatzen eta aplikatzen ditu, eta, horretarako, lan, material eta bitarteko teknikoetako tresneriak antolatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Prozesu horietarako kontraindikazioak identifikatu ditu galdetegien bitartez, aurretiazko azterketa estetiko baten bitartez eta beste profesional batzuen txostenen bitartez.

                2. Tratamendu hidrotermaleko jardunen sekuentzia eta prozesua ezagutu du.

                3. Bezeroek zirkuitu termaletan behar bezala zirkulatzeko jarraibideak ezarri ditu.

                4. Lan-eremua, bitarteko teknikoak eta kosmetiko termalak prestatu ditu.

                5. Kontingentzia baten aurrean jendeari ohartarazteko mekanismoak zehaztu ditu.

                6. Aplikatu beharreko teknikaren eta bezeroaren baldintzen arabera hautatu ditu parametroak (tenperatura, presioa eta denbora, besteak beste).

                7. Estetika hidrotermaleko eta kosmetika termaleko teknikak aplikatu ditu.

                8. Prozesua gainbegiratu du eta prozesuaren barruan bezeroaren egoera kontrolatu du.

                9. Indarrean dagoen legeriaren arabera aplikatu ditu higiene- eta desinfekzio-neurriak.

              7. Bere lanpostuarekin lotzen diren produktuak eta zerbitzuak saltzen ditu eta horiei buruzko aholkuak ematen ditu, marketin-teknikak garatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu motak identifikatu ditu.

                2. Erabiltzaileekin zerbitzu-enpresa baten berezko portaera profesionala mantendu du.

                3. Enpresan ohikoenak diren salmenta-teknikak aztertu eta bete ditu.

                4. Erosketak sustatzeko lokalean erabilitako merchandising-teknikak identifikatu ditu.

                5. Erabiltzailearekin hizkuntza teknikoa erabili du eskaintzen dituen zerbitzu estetikoei, ohiturei eta produktuei buruz informatzeko eta aholkuak emateko.

                6. Kexak biltzeko eta erreklamazioak ebazteko prozedurak abian jarri ditu.

                  (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.