Arautegia
Inprimatu171/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 3910
- Xedapen-zk.: 171
- Xedapen-data: 2011/07/26
- Argitaratze-data: 2011/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da Lehendakariari laguntza ematen dion organoa Autonomia Erkidegoak kanpo harremanetarako duen estrategia politiko instituzionala definitzen eta zuzentzen, eta idazkaritza nagusi horri dagokio Jaurlaritzak kanpoan duen presentzia planifikatzea, laguntza ematea eta koordinatzea, baita Europako gaien, eskualdeen arteko lankidetzaren eta kanpo harremanen alorretan dituen funtzioak garatzea ere.
Dekretu honen helburua da kanpo harremanen eremuan orokorrean, eta Europar Batasunaren alorrean bereziki, profesionalak espezializatu eta prestatzea. Ez da jarduera eremu honetakoa kanpoko euskal gizatalde eta etxeen alorrean profesionalak espezializatzea eta prestatzea.
Ildo horretan, uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuaren bitartez, Europako gaien arloan eta eskualdeen arteko lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautu ziren, eta irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren bitartez, kanpo harremanen eremuan eta kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Urtero egiten ziren beka horietara biltzeko deialdiak.
IX Legegintzaldiko Gobernua eratzeak antolakuntza aldaketak eragin dituenez Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuan jasota daude aldaketa horiek, bidezkoa da Europako gaien, eskualdeen arteko lankidetzaren eta kanpo harremanen arloetako bekak batera arautzea eta aurreko araudia indargabe uztea, kanpo harremanen arloko espezialista talde bat eratzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.
Horren guztiaren ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, Lehendakaritzak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko uztailaren 26an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen ditu.
Beka hauen pertsona onuradunak Euskadin espezializatu eta prestatu ahalko dira, baita Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen ordezkaritzetan edota ordezkaritza horiei atxikitako bulegoetan ere, deialdi bakoitzean ezarritakoaren arabera.
Bekak lehiaketa-prozedura erabiliz esleituko dira eta horien deialdia aldian-aldian egingo da Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez; ebazpen horretan honako hauek ezarriko dira: deialdiaren helburua; beka kopurua; beken tokia, diru-kopurua eta ordainketa; baloraziorako azpi-irizpideak, horien haztapena eta, beharrezko bada, egin beharreko probak, baita eskaerak aurkezteko tokia eta epea eta eskabide-eredua ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net-en ere argitaratuko da.
Bekek hamabi hilabete iraungo dute. Bekaduna hasten den egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea; esleipen ebazpenean zehaztuko da bekaduna noiz hasiko den.
Dekretu honen bidez araututako laguntzen onuradunak izateko, jarraian datozen baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek:
Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe baten kide izatea.
Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea.
Gehienez 30 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere. Baldintza hori zehapen aldirako baino ez da ezarriko.
Bekak emateak eta hartzeak ez du kontratu, lan edo estatutu bidezko inongo harremanik ezarriko bekadunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean.
Eskabideak Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzara zuzenduko dira Lehendakaritza, Nafarroa kalea, 2; 01007 Vitoria-Gasteiz eta aurrez aurre aurkeztuko dira Eusko Jaurlaritzak Herritarren Arretarako dituen bulegoetan edota Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitako tokietan, betiere deialdiaren ebazpenean ezarritako epean eta eran.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez ere aurkez daitezke, dekretu honen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskabideari honako agiriak erantsi beharko zaizkio:
NANaren fotokopia. Euskal etxeetako kideek pasaportea aurkeztu beharko dute.
Karnet-neurriko argazki bat.
Erroldatze ziurtagiria, eskatzaileak administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan bekak deitzen diren eguna baino lehen duela egiaztatzeko edo, hala badagokio, euskal etxeak egindako ziurtagiria, bertako kide dela egiaztatzeko.
Goi-mailako edo graduko tituluduna dela egiaztatzeko titulua (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Titulua Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan egindakoa bada, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak homologatutako titulua aurkeztu beharko da. Europako unibertsitate-eremuko estatu bateko unibertsitate baten gradu-ondoko titulua izanez gero, ez da horrelakorik aurkeztu beharko.
3. artikuluaren d) eta e) idatz-zatietan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Curriculum vitae-a, ikasketa-espedientea barne hartuaz.
Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta esperientzia praktikoaren agiriak. Meritutzat hartzeko egiaztatzen diren ikasketek ofizialtasuna eta balio akademikoa izan beharko dituzte. 8. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, meritu gisa baloratuko diren hizkuntzei buruzko ahozko edo idatzizko gaitasuna egiaztatzea ezinezkoa denean, egin behar diren frogak egingo dituela jaso beharko da idatziz.
Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
Deialdian horrela aurreikusten denean, eskabideek honako aukera hau jasoko dute: bekaren onuraduna izateko baldintzak egiaztatzen duen dokumentazioa eskura dezake organo kudeatzaileak, beka eskatzen duenak berariaz horretarako baimena eman ondoren.
Eskabideak eta harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak ezarritako betekizun guztiak betetzen ez badituzte, edo osorik aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunetan akatsak zuzentzeko edo dokumentazioa osatzeko, eta azalduko zaio eskatutakoa egin ezean eskaera bertan behera utzi duela pentsatuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren egitekoa izango da dekretu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea. Horretarako, zuzendaritza horrek gainbegiratuko ditu bekadunaren jarduerak.
Hautaketa batzorde batek baloratuko ditu merituak; honako pertsona hauek osatuko dute batzorde hori:
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren pertsona titularrak; bera izango da batzordeburua.
Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzaren pertsona titularrak; bera izango da batzordearen buruordea.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari atxikitako bi goi-teknikarik; biek izango dute hitza eta botoa eta horietako batek idazkari zereginak beteko ditu.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ordezkaritza parekatuari buruz jasotako printzipioaren arabera, behar besteko gaitasuna, trebetasuna eta prestakuntza duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua dela bermatuko da ahal den guztietan.
Hautaketa Batzordeak elkarrizketa egingo die hautagaiei, hautagaiak eskatutako profilera egokitzen diren aztertzeko.
Hautaketa Batzordeak, hala dagokio, teknikari adituen aholkuak jaso ditzake; teknikari horiek hitza bai baina botorik ez dute izango.
Batzordeak edozein erabaki hartzeko, batzordekide gehienek eman beharko dute aldeko botoa. Berdinketa egonez gero, batzordeburuak izango du kalitateko botoa.
Lehiaketa bidez esleituko dira bekak. Horretarako, aurkeztutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta; 50 puntu lortu dituzten eskabideen artetik, aipatutako irizpideen arabera balorazio altuenak lortu eta elkarrizketa egin dutenei esleituko zaizkie bekak, deitutako beka kopurua agortu arte.
Hona hemen balorazio irizpideak eta horien ponderazioa:
Interesdunaren ibilbide akademiko unibertsitarioa eta espezializazioa, batez ere, Europako edo nazioarteko gaien hainbat jakintza arlori buruzko gradu ondoko ikasketak egitea. Halaber, kontuan hartuko dira Europako erakundeetarako, nazioartekoetarako edota kidego diplomatikorako oposizioak estudiatzen ari direnak (20 puntu gehienez).
Atzerriko hizkuntzak, batez ere ingelesa, ahoz zein idatziz menderatzea (15 puntu gehienez).
Ingelesa: 10 puntu esleituko zaizkie B1 mailako ingeles ezaupideak egiaztatzen dituztenei eta beste 5 puntu B2 edota goragoko bat egiaztatzen dutenei.
Atzerriko beste hizkuntza batzuk: 5 puntu esleituko zaizkie B1 mailako edota goragoko ezaupideak egiaztatzen dituztenei.
Sektore publiko edo pribatuan egindako ibilbide profesionala eta alor horietan egindako ikerketa lanak, beti ere, kanpo harremanen eremukoak badira (20 puntu gehienez).
Europako eta nazioarteko ekonomia eta politikan gaurkotasuna duten gaiak behar bezala ezagutzea (15 puntu gehienez).
Euskara menderatzea (10 puntu gehienez).
Pertsonaren profil profesionala bekaren xedeei egokitzea (20 puntu gehienez).
Aurreko irizpideak baloratzeko, aukeraketa batzordeak egoki iruditzen zaizkion probak egingo ditu.
Beka baliatzea bateraezina da beste beka edo laguntza bat jasotzearekin eta ordaindutako edozein lan egitearekin, ikerketa lanak, irakaskuntza lanak edo norbere konturako lanak burutzearekin ez bada. Lan horiek burutzeko, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak horretarako baimena eman beharko du aurrez.
Aukeraketa Batzordeak egindako balorazioa kontuan hartuta, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren pertsona titularrari bekak esleitzea proposatuko dio. Proposamen hori arrazoitu egin beharko da.
Batzordeak ordezkoen zerrenda bat proposatuko du, ukorik edo bestelako gertaerarik izaten den kasuetarako. Ordezko horiek dagozkien balorazio irizpideen araberako hurrenkeran ordenatuko dira, beti ere, hautaketa fasean 50 puntuko gutxienekoa lortu badute hautagaiek.
Bekak esleitu gabe utzi ahal dira, hautagairik ez dagoelako edota deialdira aurkeztu den inork ez duelako lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa.
Hautaketa batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eman beharreko ebazpena emango du. Ebazpen horren bitartez, beken onuradunak eta, hala badagokie, ordezkoak izendatuko ditu, beka aldia noiz hasi non burutuko den zehaztuko du, edo esleitu gabe utziko ditu hautagai egokirik ez dutenak. Ebazpena arrazoitu egin beharko da eta ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Esleipen ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net-en argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Ebazpen horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Ebazpen hori gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, deialdia argitaratzen den egunean kontatzen hasita.
Epe hori igaro eta interesatuei inolako ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute.
Beka esleitu ondoren onuradunak uko egiten badio bekari, uko egindako aldiari dagokion diru-kopurua jasotzeko eskubidea ere galduko du. Beraz, uko egiten duenak diru-kopuru horretatik aurrez jaso duen zatia itzuli beharko du.
Ordezkoak, hala badagokio, bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.
Dekretu honetan ezarritako araudia onartzea.
Emandako beka onartzea. Ildo horretan, pertsona onuradunak bekari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio beka eman zaiolako jakinarazpena jasotzen den egunaren ondoko hamabost egunetan, beka onartu dela ulertuko da.
Familiaren egoerari buruzko adierazpen bat aurkeztea, onuradunaren egoera fiskala argitu eta, hala badagokio, egin beharreko atxikipen fiskalak egiteko.
Bekadunek zatikako txostenak egin beharko dituzte zati horiei dagozkien ordainketak jaso aurretik eta, bekaldia bukatu ondoren amaierako txostena egin beharko dute. Amaiera txostenean aztertutako gai guztiei buruz, gai horiek planteatzen dituzten arazoei eta egon daitezkeen konponbideei buruz, eta, orokorrean, gaiarekin zerikusia eta interesa daukaten arloei buruz jardungo dira.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ikerketa proiektuetan parte hartzea.
Ikerketaren helburuarekin zerikusi zuzena duten mintzaldi, ikastaro, jardunaldi, mintegi eta ekitaldietan parte hartzea, hala badagokio, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren kontura joango dira bekadunen inskripzio, bidaia, mantenu eta ostatu gastuak. Bekadunek, egonaldia bukatu ondoren, txostena egin beharko dute, eta bertan aztertutako gai guztiei buruz, gai horiek planteatzen dituzten arazoei eta egon daitezkeen konponbideei buruz, eta, orokorrean, gaiarekin zerikusia eta interesa daukaten arloei buruz jardungo dira.
Bekaren helburu zehatza betetzeko erabiltzea beka.
Deialdi honen kontura emandako bekei buruz Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak haien eginkizunak betetzeko eska ditzaketen argibide guztiak ematea.
Beka bakoitzaren diru-zenbatekoa deialdi ebazpenak ezarriko du. Diru-zenbateko hori onuradunen mantenuak eta ostatuak eragindako ohiko gastuak ordaintzeko izango da eta beka bakoitza garatu beharreko tokiko bizi-maila kontuan hartuta zehaztuko da. Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen ordezkaritzetan burutu beharreko beketarako, herrialdeotan egoteko behar diren bisatuak ordaintzeko ere erabil daiteke bekaren diru-zenbatekoa.
Bekak ordaintzeko era deialdi ebazpenean zehaztuko da, eta horiek ordaintzeko aurreratutako zatikako ordainketak egiteko aukera aurreikusi daiteke, betiere ordainketa horiek diru-zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarrekoak (% 50) baino gehiagokoak ez badira.
Beka esleitzeko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, beka esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horretarako, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak kasuan kasuko likidazio-ebazpena emango du emandako beken zenbatekoak doitzeko.
Beka esleitzea ekarri duten baldintzetakoren bat ez dela bete egiaztatzen bada, ordura arte jasotako dirua eta horrek sortutako legezko interesak itzuli beharko dira, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluak dirulaguntzak itzultzeko ezarri duen prozedura orokorrean ezarritakoaren arabera.
Bekaren indarraldia amaitutakoan, horren egiaztagiria emango die Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bekadunei. Bestalde, burutu dituzten jardueren ziurtagiri zehatza ere emango zaie.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bekadunei dagokionez, bi aseguru poliza izenpetuko ditu: istripuetarako aseguru poliza bat, heriotza eta ezintasun iraunkor absolutua edota ezintasun partziala aseguratzeko; eta beste poliza bat, erantzukizun zibilekoa, bekadunaren jarduerak hirugarrenei eragin diezaiekeen kalteengatik.
Interesdunek bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte prozedura honen izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta burutzeko, deialdietan horrelakorik aurreikusten bada.
Bitarteko elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak direla eta, aipatutako deialdietan ezarritakoari jarraituko zaio.
Lehenengoa. Indargabe geratzen da Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko irailaren 30eko 221/2003 Dekretua, kanpo harremanen eremuan pertsonak espezializatzeko bekei dagokienean.
Bigarrena. Indarge geratzen da Europako gaien arloan eta eskualdeen arteko lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzeko uztailaren 21eko 160/1998 Dekretua.
Lehenengoa. Dekretu honetan aurreikusita ez dagoen guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena, 2018-2019 ekitaldirako.
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko abenduaren 17koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena 2015erako.
- Indargabetutakoa: 12/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo-harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken 2016-2017 aldirako deialdia egiten duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak esleitzen dituena 2016-2017 aldirako.