Arautegia

Inprimatu

305/2010 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 217
  • Xedapen-zk.: 305
  • Xedapen-data: 2010/11/23
  • Argitaratze-data: 2011/01/18

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

1255/2009 Errege Dekretuak, uztailaren 24koak, Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak ezartzen ditu. Dekretu horrek ordezkatu egin du 2217/1993 Errege Dekretuak, abenduaren 17koak, ezartzen zuen Turismo-merkaturatze eta -informazioko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen uztailaren 24ko 1255/2009 Errege Dekretuaren babesean.

Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko azaroaren 23an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Turismo-gidaritzako,-informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da lurralde-oinarria duten turismo-helmugak planifikatzea, sustatzea eta horien gainean informatzea, eta bidaiariak eta bezeroak gidatzea eta laguntzea helmugan bertan zein terminaletan, garraiobideetan, ekitaldietan eta beste turismo-helmuga batzuetan.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Lurralde-eremuen eta zonako turismo-merkatuaren aukerak aztertzea, eta dauden laguntza instituzionalak hautematea, helburu gisa sustatzeko beharrezko informazioa aztertuz.

    2. Lurralde-oinarriko turismo-produktuak diseinatzea eta aldatzea, betiere turismo-eskariaren iguripenak asetzeko eta inguruneko baliabideak eta zerbitzu-eskaintza errentagarri egiteko.

    3. Turismo-helburuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzak proposatzea, turismo-helmuga horiek merkatuan sartzeko edo finkatzeko, eta horien prezio egokiak finkatzea.

    4. Turistari aholkuak eta informazioa ematea, informazio-puntuetan zein bidaian edo helmugan, eta, horretarako, oinarrizko protokolo arauak kontuan hartzea eta bezeroen araberako bitarteko tekniko egokiena erabiltzea, zerbitzugintza behar bezala egiteko eta bisitariak leial egitea lortzeko.

    5. Bidaiariak bidaietan, lekualdaketetan edo bisitaldietan gidatzea eta laguntza ematea, eta, horretarako, komunikazio-estrategiak erabiltzea, bidaiarien gogobetetasuna lortzeko.

    6. Turistei eta bidaiariei informatzea eta horiek gidatzea, eta ondare kulturalaren eta naturalaren aberastasunarekiko errespetua sustatzea.

    7. Hainbat ekitaldi moten eragiketak koordinatzea eta bezeroei laguntza ematea, hala eskatzen duten kasuetan.

    8. Sor daitezkeen eta bidaiariengan eta egoeretan eragina izan dezaketen kontingentziei, ezustekoei eta kexei erantzutea eta sortzen diren arazoei irtenbidea ematea, zerbitzua behar bezala garatu ahal izateko moduan.

    9. Bezeroei garraiobideetan eta garraio-terminaletan (aireportuetan eta geltokietan) zerbitzu espezifikoak egitea, eta prozesu horien berezko formalitateak egoki betetzea.

    10. Zerbitzuetan eta salmenta-osteko jardunetan kalitate-protokoloak aplikatzea, bezeroen gogobetetasuna aintzat hartuz.

    11. Egindako zerbitzuen eraginkortasuna gehitzea informatika eta kudeaketako aplikazioak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

    12. Bere kargura dauden langileak motibatzea eta funtzioak eta zereginak eskuordetzea, betiere parte-hartzea, errespetua, tolerantzia-jarrerak eta aukera-berdintasunaren printzipioak sustatuz.

    1. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    2. Bere lanaren esparruan berritzeko, zerbitzu-prozesuak hobetzeko eta jakintzak eguneratzeko izpirituari eustea.

    3. Eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    4. Enplegu eta autoenplegu aukerak hautematea eta aztertzea, kultura ekintzailea garatzea eta hainbat lanpostutara eta titulazio berrietara egokitzea.

    5. Enpresa txiki bat ezartzea eta administratzea, eta, horretarako, produktuen eta zerbitzuen bideragarritasunari, plangintzari eta merkaturatzeari buruzko oinarrizko azterketa egitea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    Turistak eta bisitak gidatzea HOT335/3 (1700/2007 Errege Dekretua, otsailaren 14koa, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala osatzen duena, eta «Ostalaritza eta turismo» lanbide-arloko hamahiru lanbide-kualifikazio ezartzen dituena). Honako konpetentzia-atalak hartzen ditu barnean:

    UC1069_3: jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

    UC1070_3: jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei.

    UC1071_3: turistei eta bisitariei laguntza-zerbitzuak egitea eta turismo-ibilbideak diseinatzea.

    UC1072_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

    UC1073_3: gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ngelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

    Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    1. Tokiko turismoa sustatzea eta bisitariari informazioa ematea HOT336_3 (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1074_3: turismo-informazioa kudeatzea.

      UC1075_3: tokiko turismo-zerbitzuak eta -produktuak sortzea, sustatzea eta kudeatzea.

      UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

    2. Bidaia konbinatuak eta ekitaldiak sortzea eta kudeatzea HOT330_3 (abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0268_3: turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea.

      UC1056_3: ekitaldiak kudeatzea.

  1. Irudi honek turismo-sektorean egiten du lan, zentzurik zabalenean hartuta, hau da, turismoaren ohiko arloez gain (hala nola turismo-helmugak eta informazio-puntuak) orotariko ekitaldiak, bidaiari-terminalak eta garraio-enpresak ere barnean hartuta. Gainera, turismoaren sektoreko tokiko garapeneko planak eta jarduerak sortzeko eta ezartzeko gai izango da.

    Horrenbestez, nork bere konturako zein besteren konturako langileak izango dira, eta administrazio publikoetan edo antzeko ezaugarriak dituzten entitateetan (partzuergoetan, patronatuetan, eta abar) izan dezakete lanpostua.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Tokiko gidaria.

    Ibilbide-gidaria.

    Kultura-interesa duten ondasunen kokalekuko gidaria.

    Turismo-informatzailea.

    Informazio-bulegoko burua.

    Turismo-sustatzailea.

    Turismo-aholkularitzako enpresako teknikaria.

    Tokiko turismo-garapeneko agentea.

    Lurreko edo itsasoko garraiobideetako laguntzailea.

    Terminaletako (geltokietako, portuetako eta aireportuetako) laguntzailea.

    Garraio-terminaletako fakturazio-arduraduna.

    Azoka, biltzar eta konbentzioetako laguntzailea.

    Ekitaldietako zerbitzu-arduraduna.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Hainbat iturri aztertzea eta interpretatzea, inguruneko turismo-eskaintzari buruzko informazioa eta laguntza instituzionalei buruzkoa hautatzea, lurralde-eremuen eta zonako turismo-merkatuaren potentziala aztertzeko.

    2. Turismo-merkatuetako ikerketa-prozesuak garatzea, eta lurralde-oinarriko turismo-produktu errentagarriak eta kalitatezkoak diseinatzeko eta aldatzeko fase sekuentziatuetako bakoitza interpretatzea.

    3. Estatuko eta nazioarteko turismo-helmugarik garrantzitsuenak identifikatzea eta horien eskaintza, ezaugarriak eta bizi-zikloak aztertzea, sustapen- eta merkaturatze-ekintzak proposatzeko.

    4. Turismo-informazioa identifikatzea eta hautatzea, eta, horretarako, iturriak, bitartekoak, maila eta prozedurarik egokienak aztertzea turistari informazio-puntuetan, bidaietan edo helmugan bertan aholkuak eta informazioa emateko, ingelesa eta atzerriko beste hizkuntza bat gutxienez erabiliz.

    5. Komunikazio-estrategiak identifikatzea eta hautatzea, eta bidariei bidaietan, leku-aldaketetan edo bisitaldietan gidatzeko eta laguntzeko zerbitzu mota bakoitzerako egin beharreko egokitzapena aztertzea ingelesez eta atzerriko beste hizkuntza batean gutxienez egingo dute zerbitzu hori.

    6. Ondare naturala eta kulturala ezagutzea eta baloratzea, eta ondare horren berezitasunak aztertzea, turistak eta bidariak informatzeko eta gidatzeko.

    7. Zerbitzu-prozesuak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak aztertzea, eta kasuak kasu hainbat ekitaldi motatarako eragiketak koordinatzeko prozedurak identifikatzea.

    8. Zerbitzuarekin lotzen diren ohiko arazoak eta horien balizko konponbideak ezagutzea, bezeroari arreta emateko teknika egokiak aztertuz eta aplikatuz gerta daitezkeen kontingentzien, ezustekoen eta kexen aurrean.

    9. Zerbitzugintzako prozesuak aztertzea, eta, baliabide teknikoak eta giza baliabideak identifikatzea, baita bidaiarien garraio-terminaletan bezeroei berariazko zerbitzuak egiteko ohiko prozedurak ere.

    10. Zerbitzu-prozedurak eta salmenta-osteko jardunak zehaztea, kalitate-protokoloak aplikatzeko teknikarik egokienak hautatuz.

    11. Informatika-aplikazioak eta kudeaketakoak zehaztea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eta egiten diren zerbitzuen eraginkortasuna gehitzeko duten erabilgarritasuna ezagutzea.

    12. Jarrera positiboak aztertzea, eta partaidetza, errespetua, tolerantzia eta pertsonen arteko aukera berdintasuna baloratzea, bere kargura dauden langileak motibatzeko eta lanpostuko funtzioak eskuordetzeko.

    1. Ingurumen-segurtasuneko arauak eta laneko arriskuen prebentzioko arauak identifikatzea, eta turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako zerbitzugintzarekin lotzen diren kalitate-parametroak eta arrisku-faktoreak ezagutzea, zerbitzugintzako prozesu osoan laneko eta ingurumeneko segurtasun-protokoloak aplikatzeko.

    2. Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako zerbitzugintzaren lan-jarduerak baloratzea, eta zerbitzugintzako prozesu globalari aurrez identifikatutako helburuak lortzeko egiten zaion ekarpena identifikatzea.

    3. Iritzi-aniztasuna aberastasun-iturri gisa baloratzea, beste jardunbide, ideia edo sinesmen batzuk ezagututa, arazoei konponbidea aurkitzeko eta erabakiak hartzeko.

    4. Lanbidean hobetzeko aukerak ezagutzea eta identifikatzea, informazioa biltzea eta ezagutzak eskuratzea, nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko.

    5. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    6. Negozio-aukerak ezagutzea eta identifikatzea, merkatua analizatuta eta proiektuen bideragarritasuna aztertuta, nork bere enplegua sortzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Turismo-merkatuaren egitura.

    2. Protokoloa eta harreman publikoak.

    3. Turismo-marketina.

    4. Turismo-helmugak.

    5. Turismo-baliabideak.

    6. Turismo-informazioko zerbitzuak.

    7. Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak.

    8. Turismo-produktuen diseinua.

    9. Ingelesa.

    10. Atzerriko bigarren hizkuntza.

    11. Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen, eduki, iraupen, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu eta ebaluazio-irizpide berekoak badira. Horiek Lanbide Heziketako tituluen gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretuetan daude ezarrita. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu horretako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek uztailaren 24ko 1255/2009 Errege Dekretuan ezarritako Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Biltzarretako eta erakusketetako laguntzaileen arloko teknikari espezialista, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

    Abiazioaren lurreko zerbitzuetako teknikari espezialista, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

    Abiazioaren aireko zerbitzuetako teknikari espezialista, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

  2. Abenduaren 17ko 2217/1993 Errege Dekretuak ezarritako Turismo-informazioko eta -merkaturatzeko goi-mailako teknikariaren tituluak uztailaren 24ko 1255/2009 Errege Dekretuan ezarritako Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide-jardunaren erregulazioa.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Errege Dekretu horretan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa.

  2. Era berean, Errege Dekretu horren lehen xedapen gehigarriko 1. atalean ezarritako titulazio akademikoen baliokidetasunak hartuko dira aintzat, lanbide arautuak garatzeko gaitzen duten xedapenak betetzearen kalterik gabe.

    Hirugarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0171 1. Turismo-merkatuaren egitura 132 1.a

0172 2. Protokoloa eta harreman publikoak 132 1.a

0173 3. Turismo-marketina 132 1.a

0383 4. Turismo-helmugak 165 1.a

0384 5. Turismo-baliabideak 165 1.a

0385 6. Turismo-informazioko zerbitzuak 140 2.a

0386 7. Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak 140 2.a

0387 8. Turismo-produktuen diseinua 140 2.a

0179 9. Ingelesa 165 1.a

0180 10. Atzerriko bigarren hizkuntza 120 2.a

0388 11. Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua 50 2.a

0389 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0390 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0391 14. Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua:

    Kodea: 0171

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sektore turistikoa, haren bilakaera historikoa eta egungo egoera dagokion testuinguruan sartzen du, eta jarduera sozioekonomiko gisa dituen ondorioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sektore turistikoa ezaugarritzen duten oinarrizko elementuak definitu ditu.

        2. Turismoaren bilakaera aztertu du.

        3. Sektore turistikoarekin lotzen diren erakunde publikoak eta pribatuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        4. Turismo-jarduerak gune turistikoaren garapen ekonomikoari eta sozialari dagokionez duen garrantzia baloratu du.

        5. Turismoaren alorreko topaketa nazionalak eta nazioartekoak identifikatu ditu, baita sektorerako duten garrantzia ere.

        6. Teknologia berriek sektore turistikoan duten erabilera ezagutu du, baita turismoa dinamizatzeko elementu gisa duen eragina ere.

      2. Tipologia turistikoak identifikatzen ditu, eta eskariarekin eta aurreikus daitekeen bilakaerarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tipologia turistikoak definitu ditu, eta haien oinarrizko ezaugarriekin lotu ditu.

        2. Banaketa geografikoaren arabera kokatu ditu tipologia turistikoak.

        3. Kokapen espazialean eragina duten faktoreak zerrendatu ditu, betiere zonaren turismo motaren arabera.

        4. Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak deskribatu ditu.

        5. Turismo-tipologia nazionalen joerak aztertu ditu.

        6. Nazioarteko turismo-tipologien joerak aztertu ditu.

        7. Eskarian eragina duten faktoreak baloratu ditu, baita horien gainean eta horien banaketaren gainean sor dezakegun eragina ere.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzen du, eta haren osagai nagusiak eta bitartekaritza eta banaketako bideak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoa definitu du, eskaintzaren elementuekin eta oinarrizko egiturarekin batera.

        2. Bitartekaritza turistikoko bideak ezaugarritu ditu, baita banaketa-sistema berriak ere.

        3. Tipologiaren eta oinarrizko ezaugarrien arabera bereizi ditu turismo-ostatuko enpresak.

        4. Garraiobide turistikoak eta horiekin lotzen diren zerbitzuak identifikatu ditu.

        5. Eskaintza osagarria ezaugarritu du.

        6. Gune turistikoaren berezitasunak deskribatu ditu.

        7. Turismoak gune turistikoaren ekonomian duen garrantzia baloratu du.

      4. Eskaintza turistikoa eta gaur egungo joerak ezaugarritzen ditu, eta eragiten duten faktoreekin eta elementuekin lotzen du eskaintza.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskaintza turistikoaren faktoreak kontzeptualizatu eta zehaztu ditu.

        2. Tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatu ditu bezeroak.

        3. Eskariaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak deskribatu ditu.

        4. Eskari turistikoaren motibazio nagusiak ezaugarritu ditu.

        5. Eskariaren urtarokotasuna ezaugarritu du, baita urtarokotasunaren joerak iraultzeko teknikak ere.

        6. Bezero motaren araberako erosketa metodologia aztertu du.

        7. Eskariaren gaur egungo joerak eta garatzeko bidean diren merkatuak ikertu ditu.

        8. Bezeroak ezagutzeak eskari turistikoaren dinamizatzaile gisa duen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak.

      1. Sektore turistikoaren testuingurua.

        Turismoaren bilakaera aztertzea.

        Jarduera turistikoak biztanleriagune baten garapenean duen garrantzia baloratzea.

        Turismoa: definizioa, ezaugarritzen duten elementuak eta sailkapen berriak.

        Sektore publikoarekin lotzen diren tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko erakunde publikoak eta pribatuak.

        Teknologia berriak informazio eta sustapen turistikoko iturri gisa baloratzea.

        Turismo-arloko langilea bere lanbidearen esparruan baloratzea.

      2. Tipologia turistikoak eta joerak identifikatzea.

        Tipologia turistiko bakoitzaren kokapen espazialean eragina duten faktoreak identifikatzea.

        Tipologia turistiko nagusien kokapen geografikoa finkatzea.

        Zona bateko turismo-garapenaren alde onak eta alde txarrak identifikatzea.

        Estatuko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Nazioarteko tipologia turistikoaren joerak aztertzea.

        Eskarian eragina duten faktoreak baloratzea eta horien aldatzeko ahalmena baloratzea.

        Tipologia turistikoak eta ezaugarriak.

        Gaur egungo turismo-joeren bilakaeraren gaineko interesa.

      3. Eskaintza turistikoa aztertzea.

        Estatuko gune turistikoak identifikatzea.

        Eskaintza turistikoa. Definizioa eta eskaintza osatzen duten elementuak.

        Bitartekaritza turistikoa. Banaketa-bideak.

        Turismo-ostatuko enpresak. Definizioa. Tipologia eta ezaugarriak.

        Garraiobide turistikoak. Garraioarekin lotzen diren zerbitzuak.

        Eskaintza osagarria.

        Gune turistikoa. Gune igorlea eta gune hartzailea.

        Turismoak duen garrantzi ekonomikoaren balorazioa eta barne-produktu gordinerako ekarpena.

      4. Eskari turistikoa ezaugarritzea.

        Bezeroak tipologiaren eta nazionalitatearen arabera sailkatzea.

        Eskari turistikoaren motibazioak identifikatzea.

        Eskari turistikoaren gaur egungo joerak aztertzea.

        Bezero motaren araberako erosketa-metodologia aztertzea.

        Eskari turistikoa. Definizioa eta ezaugarriak.

        Eskari turistikoaren malgutasunean eragina duten kanpo-elementuak.

        Eskariaren urtarokotasuna. Urtarokotasunaren joerak iraultzeko ekintzak.

        Bezeroak eskariaren elementu dinamizatzaile gisa ezagutzeko interesa.

  2. lanbide-modulua: Protokoloa eta harreman publikoak

    Kodea: 0172

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Protokolo instituzionala aplikatzen du, eta, horretarako, antolamendu-sistemak aztertzen ditu eta protokolo eta lehentasun ofizialen araudia erabiltzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Protokolo instituzionala osatzen duten elementuak definitu ditu.

        2. Ekitaldi ofizialetako presidentzia ezartzeko irizpideak finkatu ditu.

        3. Antolatu beharreko ekitaldi motaren arabera gonbidatuak antolatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

        4. Estatuko eta beste erakunde batzuetako protokolo eta lehentasun ofizialei buruzko araudia ezagutu du.

        5. Garatu beharreko ekitaldiaren araberako protokolo-programak egin ditu.

        6. Protokolo-ekitaldien diseinua eta plangintza ezaugarritu du.

        7. Ekitaldi moten araberako hainbat motatako gonbidapenak diseinatu ditu.

        8. Protokolo-ekitaldien barruan banderen arloko antolamendua zehaztu du.

      2. Enpresen protokoloa aplikatzen du, eta, horretarako, ekitaldiaren izaeraren eta motaren arabera eta helburu den publikoaren arabera, zein diseinu- eta antolamendu-elementu izango dituen deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Antolatu beharreko ekitaldien izaera eta mota ezaugarritu du.

        2. Protokolo eta komunikaziorako eskuliburua diseinatu du.

        3. Zein publikori zuzentzen zaion identifikatu du.

        4. Enpresetako protokolo-ekitaldien antolamendu eta diseinuko elementuak identifikatu ditu (presidentzia, gonbidatuak, eguna, ordua, lekua, etab.).

        5. Ekitaldiaren garapenean protokoloa zuzen aplikatu dela egiaztatu du.

        6. Ekitaldia behar bezala garatzeko beharrezko dokumentazioa zerrendatu du, ekitaldi mota kontuan izanik.

        7. Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma landu du.

        8. Antolatu beharreko ekitaldiaren aurrekontu ekonomikoa kalkulatu du.

      3. Harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzen ditu turismoaren esparruan, eta oinarri eta elementu horiekin lotzen diren teknikak hautatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Harreman publikoetako oinarriak eta printzipioak definitu ditu.

        2. Enpresa eta erakunde turistikoetako nortasun korporatiboaren elementuak identifikatu eta ezaugarritu ditu.

        3. Sektore turistikoko erakunde publikoetako eta pribatuetako marka nagusiak identifikatu ditu.

        4. Irudi korporatiboaren kontzeptua eta horren osagaiak identifikatu eta sailkatu ditu.

        5. Enpresa eta erakunde turistikoek proiektatutako irudi motak ezagutu ditu.

        6. Komunikaziorako bideak eta prozesuak identifikatu ditu.

        7. Hitzezko eta hitzik gabeko adierazpeneko askotariko teknikak aplikatu ditu.

        8. Harreman publikoetako baliabideak ezagutu eta baloratu ditu.

        9. Komunikatu beharreko produktuaren arabera hautatu ditu hedabideak.

        10. Enpresa eta erakunde turistikoetako irudiaren, nortasun korporatiboaren, komunikazioaren eta harreman publikoen garrantzia baloratu du.

      4. Bezeroarekin komunikazioa ezartzen du, eta erabilitako teknikak erabiltzaile motarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroari emandako arreta zuzenaren helburuak aztertu ditu.

        2. Bezeroei arreta emateko teknikak ezaugarritu ditu.

        3. Bezeroari arreta emateko moduak bereizi ditu.

        4. Harreman zuzenaren eta zeharkakoaren ekintzak aplikatu ditu.

        5. Bezeroarekiko komunikazio-teknikak erabili ditu.

        6. Bezero motak ezaugarritu ditu.

        7. Bezeroari arreta emateko prozesuetako jarrerak eta trebetasunak erakutsi ditu.

        8. Taldea dinamizatzeko eta taldearen elkarreraginerako teknikak definitu ditu.

      5. Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzen ditu, eta bezeroa behar bezala gogobetetzearekin lotzen diren ebazpen faseak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kontzeptu formalak eta ez-formalak definitu eta aztertu ditu.

        2. Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak ezagutu ditu.

        3. Kexen, erreklamazioen edo iradokizunen komunikazio-bideak identifikatu ditu, baita antolamenduan duten hierarkizazioa ere.

        4. Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratu du.

        5. Dagokion eskumenen esparruaren barruan bezeroaren gogobetetasuna lortzeko, kexen eta erreklamazioen kudeaketan jarraitu beharreko faseak ezarri ditu.

        6. Enpresa turistikoetako establezimenduetan bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia bete du.

        7. Bezeroari arreta emateko eta kexak eta iradokizunak kudeatzeko eskuliburu korporatibo batek bildu behar dituen funtsezko puntuak diseinatu ditu.

      6. Bezeroari arreta behar bezala emateko jarrerak mantentzen ditu, eta jasotako tratuari dagokionez bezeroek zituzten iguripenak gainditzearen garrantzia aztertu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezero moten iguripenak aztertu ditu.

        2. Enpatiazko jarrera lortu du.

        3. Sinpatia-jarreraren garrantzia baloratu du.

        4. Bezeroekiko, goragokoekiko eta lankideekiko errespetuzko jarrera baloratu du une oro.

        5. Jarrera profesionala lortu du.

        6. Zuhurtasun-jarrera lortu du.

        7. Irudi korporatiboaren garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak.

      1. Erakunde-protokoloa aplikatzea.

        Gonbidatuen antolamenduaz arduratzea.

        Protokolo-ekitaldien proiekzioak egitea.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak aztertzea.

        Protokolo-ekitaldietarako gonbidapenak diseinatzea.

        Protokolo-ekitaldietako banderak antolatzea.

        Protokolo instituzionala.

        Presidentzia motak.

        Gonbidatuen antolamendu-sistema.

        Autonomia Erkidegoetako eta Estatuko protokolo-araudiak.

        Estatuko eta Autonomia Erkidegoetako protokolo eta lehentasun ofizialen arloko araudiarekiko interesa azaltzea.

        Ekitaldien antolamenduan protokolo-arauak errespetatzea.

      2. Enpresa-protokoloa aplikatzea.

        Helburu den publikoa identifikatzea eta ekitaldia egokitzea.

        Antolatu beharreko ekitaldiaren programa eta kronograma lantzea.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua lantzea.

        Protokolo-ekitaldietarako aurrekontu ekonomikoak lantzea.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien motak eta helburuak.

        Enpresa baten protokolo eta komunikaziorako eskuliburua.

        Enpresetako protokolo-ekitaldien prozedurak.

        Protokolo-programetako dokumentazio motak.

        Antolatu beharreko ekitaldien programak eta kronogramak lantzeko ekimena izatea.

        Protokolo-ekitaldiak prestatzeko talde-lanetan laguntzea.

        Zorroztasunez jardutea protokolo-ekitaldietan arauak aplikatzean.

      3. Turismoaren esparruan harreman publikoen oinarriak eta elementuak aplikatzea.

        Harreman publikoak aplikatzea eta baloratzea turismoaren, enpresaren eta erakundeen esparruan.

        Irudi korporatiboaren osagaiak eta irudi motak aztertzea.

        Estatuko eta autonomia erkidegoetako turismoaren irudia aztertzea.

        Irudiko arrisku faktoreak baloratzea.

        Nortasunaren elementuak: markak, logotipoak, eskuliburu korporatiboak.

        Irudi korporatiboaren osagaiak.

        Giza harremanetako baliabideak.

        Nortasun eta irudi korporatiboaren eta instituzionalaren kontzeptua.

        Irudi korporatibo motak, errealak eta proiektatuak.

        Irudi pertsonala eta gorputz-adierazpena zaintzea.

        Gizarte-trebetasunen gaineko interesa izatea.

        Irudian eragina duten arrisku faktoreak errespetatzea.

      4. Bezeroari arreta emateko eta harekin komunikatzeko teknikak.

        Bezeroari arreta ematearen helburuak baloratzea.

        Ahozko eta idatzizko adierazpenaren teknikak identifikatzea eta maneiatzea.

        Enpresako eta enpresaz kanpoko komunikazio-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoaren komunikazioan aplikatutako giza harremanetako baliabideak identifikatzea eta aztertzea.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak erabiltzea: hizkuntza, harrerarako lekua, irudi pertsonala.

        Bezeroekin komunikatzeko askotariko teknikak erabiltzea.

        Komunikazio-bideak.

        Bezero motak, harreman zuzena eta zeharkakoa.

        Bezeroari arreta emateko modalitateak.

        Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren kontzeptua.

        Giza harremanetako baliabideen motak bezeroarekiko harremanetan. Taldea dinamizatzeko teknikak.

        Talde-komunikazioko jardueretan laguntzea.

        Bezeroari arreta egokia emateko interesa azaltzea.

        Komunikazio pertsonala hobetzeko teknikak garatzean ekimena izatea.

      5. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

        Kexa, iradokizuna, erreklamazioa eta erreklamazio formala identifikatzea eta bereiztea.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetako bezeroen kexen arrazoi nagusiak hautatzea.

        Kexek, erreklamazioek eta iradokizunek etengabeko hobekuntzako elementu gisa duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia aztertzea.

        Bezeroei arreta emateko eta kexak eta erreklamazioak kudeatzeko eskuliburu korporatiboa lantzea.

        Ostalaritzako enpresetarako kexa eta iradokizunetako informazioa biltzeko dokumentuak lantzea.

        Kexaren, erreklamazioaren, erreklamazio formalaren eta iradokizunaren kontzeptua.

        Ostalaritza eta turismoko enpresetan bezeroaren kexak biltzeko moduak.

        Kexa eta erreklamazioen kudeaketaren faseak.

        Bezeroen erreklamazioen arloan indarrean dagoen legezko araudia. Autonomia Erkidegoetako, Estatuko eta Europar Batasuneko arauak.

        Bezeroen erreklamazioen sistemak, erreklamazio-orriak eta kontsumo-arbitrajea.

        Kexak eta iradokizunak biltzeko sistema motak, erreklamazio-orriak, iritziak eta bezeroen gogobetetasun-inkestak.

        Bezeroen datuak eta iritziak lortzeko tekniken gaineko interesa izatea, informazioa biltzeko iturri gisa.

        Bezeroei etengabe behatzeko jarrera izatea bezeroen iritziaren informazioa lortzeko bide gisa, betiere ostalaritza eta turismoko enpresetako zerbitzuari dagokionez.

        Bezeroek ostalaritzako zerbitzuari buruz duten iritzia errespetatzea, eta zorroztasunez jardutea bezeroengandik jasotako informazioa aztertzeko garaian.

      6. Bezeroei arreta emateko jarrerak.

        Ostalaritzako bezeroaren tratuan eta zerbitzuan profesionaltasunez jardutearen garrantzia baloratzea.

        Lan-esparruaren barruan zuhurtasunaren garrantzia baloratzea.

        Enpresaren irudi korporatiboan bezeroei arreta emateko jarrerek duten garrantzia baloratzea.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak aplikatzea.

        Bezeroei arreta emateko oinarrizko arauak.

        Bezeroekiko harremanetan enpatia eta sinpatiako teknikak.

        Ostalaritza eta turismoko enpresen zerbitzuan izan beharreko jarrera profesionalaren oinarrizko ezaugarriak.

        Ostalaritzako enpresetan bezeroei arreta emateko eta zerbitzatzeko tekniken gaineko interesa.

        Bezeroekiko, goragokoekiko, mendeko langileekiko eta lankideekiko errespetua.

        Zerbitzuan jarrera profesionala bilatzeko sentsibilizazioa.

  3. lanbide-modulua: Turismo-marketina

    Kodea: 0173

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Turismo-marketina ezaugarritzen du, eta berau osatzen duten oinarrizko elementuak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatu du.

        2. Zerbitzu-marketinaren berezitasunak, oro har, eta turismo-marketinaren berezko berezitasunak bereizi ditu.

        3. Turismo-marketinaren kontzeptuak, definizioak eta oinarrizko tresnak deskribatu ditu.

        4. Marketinaren bilakaera eta etapak bereizi ditu.

        5. Marketinaren tresnen garrantzia baloratu du.

        6. Marketina kontsumitzailearengana bideratzeko faktore eta irizpide eraginkorrak definitu ditu.

        7. Marketin-zuzendaritzako hainbat egitura eta ikuspegi alderatu ditu.

        8. Turismo-enpresaren merkataritza-funtzioan marketinaren beharra identifikatu du.

        9. Turismo-marketinaren joerak aztertu ditu.

      2. Merkatuaren segmentazioa eta produktuak/zerbitzuak merkatuan duen kokapena interpretatzen du, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuaren segmentazioa kontzeptualizatu eta sailkatu du.

        2. Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldagaiak aztertu ditu.

        3. Segmentazioa eraginkorra izateko baldintzak definitu ditu.

        4. Segmentazioak turismo-enpresetako merkataritza-estrategia diseinatzean duen garrantzia ezagutu du.

        5. Merkatu-segmentuak identifikatu eta baloratu ditu, baita produktuaren/zerbitzuaren arabera duten erakarmena ere.

        6. Merkatu-segmentuak estaltzeko estrategiak definitu ditu.

        7. Produktuak merkatuan duen kokapena identifikatu du.

        8. Merkataritza-tresnak baloratu ditu, baita merkatu-segmentuekin bateragarri izatea ere.

      3. «Marketing mix»aren elementuak identifikatzen ditu, eta sektore turistikoan duten aplikazioa ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. «Marketing mix»aren elementuak identifikatu ditu.

        2. Produktu baten bizi-zikloko etapak identifikatu ditu, baita erabaki estrategikoak hartzearekin duen lotura ere.

        3. Elementuen eta produktuaren mailak aztertu ditu, baita zerbitzugintza-sistema baten aplikazioa ere.

        4. Sektore turistikoetako marka-politikak ezaugarritu ditu, eta produktua gainerakoez bereiztearen garrantzia baloratu du.

        5. Prezioak eta bere baldintzatzaileek turismo-enpresetako merkataritza-tresna gisa duten garrantzia baloratu du.

        6. Sektore turistikorako prezio egokiak finkatzeko metodoen bidez kalkulatu ditu prezioak.

        7. Sektore turistikoan publizitatearen, harreman publikoen, salmenta-sustapenaren eta denda-marketinaren garrantzia ezagutu du.

        8. Turismo-azokek eta bestelako agindu profesionalek marketin-tresna gisa betetzen duten funtzioa baloratu du, eta beste sustapen-estrategia batzuekin duten aldea ezarri du.

        9. Sektore turistikoaren zuzeneko eta zeharkako banaketarako bideak eta/edo merkaturatzeko bideak identifikatu ditu.

        10. Banaketa globaleko sistemen garrantzia ezagutu du, baita industria turistikoan duten eragina ere.

      4. Teknologia berriak aplikatzen ditu turismo-marketinean, eta marketin horren politikak garatzean dituen aplikazioak eta aukerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Teknologia berriak eta horien erabilerak ezaugarritu ditu.

        2. Marketineko teknologia berrien aplikazioak identifikatu ditu.

        3. Turismo-produktuak/zerbitzuak merkaturatzeko Sarea erabiltzea baloratu du.

        4. Datu-baseen bulegotikako aplikazioak erabili ditu.

        5. Merkataritza-ikerketarako eta lehiarako abantaila sortzeko, datu-basearen aplikazioa ezagutu du.

        6. Zuzeneko marketinean eragina duten faktoreak zehaztu ditu.

        7. Zuzeneko marketin-estrategia konbinatua garatzeko jarraibideak ezarri ditu.

      5. Marketin-plana ezaugarritzen du, eta enpresa motekin eta produktuen/zerbitzuen motekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketin-plana osatzen duten oinarrizko elementuak deskribatu ditu.

        2. Turismo-enpresa batean marketin-planak duen garrantzia baloratu du.

        3. Marketin-planarekin lotzen diren beste enpresa- eta erakunde-plan batzuk aztertu ditu.

        4. Marketin-planean eragina duten inguruneko faktore nagusiak identifikatu ditu.

        5. Merkatuko lehia eta potentziala aztertu du.

        6. Ekintza-plana egin du, eta estrategiak eta taktikak finkatu ditu bertan.

        7. Proposatutako estrategiak ezartzeko eta marketin-planaren helburuak lortzeko beharrezko baliabideak definitu ditu.

        8. Eskuratutako teknikekin marketin-planaren betetze-maila eta kalitatea kontrolatu du.

        9. Ezarritako jarraibideak erabiliz aurkeztu du marketin-plana inplikatutako arduradunen aurrean.

        10. Proposatutako marketin-plana osatzeak ingurumenaren gainean dituen eraginak baloratu ditu.

      6. Kontsumitzaileen eroste-erabakiaren prozesua ezagutzen du, eta motibazioak eta beharrak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-produktuen/zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatu ditu.

        2. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesuak dituen faseak identifikatu ditu.

        3. Eroste-erabakiaren prozesuan inplikatutako eragileak ezaugarritu ditu.

        4. Marketinaren, publizitatearen eta harreman publikoen eragin psikosoziala aztertu du, baita horiek erosteko prozesuan duten eragina ere.

        5. Erosketa-osteko prozesuko funtsezko puntuak eta leial bihurtzeko aukerak ezaugarritu ditu.

        6. Kalitate-kontroleko prozesuen bitartez, kontsumitzaileen ikuskera eta gogobetetasuna deskribatu eta baloratu du.

      7. Kontsumerismoaren irizpideak ezaugarritzen ditu eta gizartearekin, marketinarekin eta etikarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuko ekonomien berezitasunak eta kritikak ezaugarritu ditu.

        2. Kontsumerismoaren jatorria eta Espainian izan duen bilakaera identifikatu du.

        3. Enpresek egoera horren aurrean duten erreakzioa aztertzeko azterlanak egin ditu.

        4. Enpresen eta gizartearen erantzunak zehaztu ditu eta printzipio etikoak ezarri ditu.

        5. Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea babesten duten arauak identifikatu ditu.

        6. Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak aztertu ditu.

    2. Edukiak.

      1. Turismo-marketina ezaugarritzea.

        Marketinak sektore turistikoan duen garrantzia justifikatzea.

        Ostalaritzaren eta turismoaren sektorean marketina aplikatzea.

        Marketinaren funtzioaren bilakaera aztertzea: kontsumitzailearenganako orientazioa.

        Produktu ukigarrien eta turismo-zerbitzuen eta -produktuen arteko aldeak identifikatzea.

        Marketin-zuzendaritzan izan berri diren aldaketak eta etorkizuneko joerak deskribatzea.

        Marketina. Kontzeptua eta oinarrizko terminologia.

        Turismo-marketina. Kontzeptua eta oinarrizko elementuak.

        Produktu ukigarriak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-zerbitzuak eta -produktuak. Definizioa eta ezaugarriak.

        Turismo-marketineko azken joerekiko interesa.

      2. Turismo-merkatuen segmentazioa interpretatzea.

        Turismoan gehien erabiltzen diren segmentazio-aldaerak aztertzea.

        Segmentazioa turismo-enpresen merkataritza-estrategian aplikatzea.

        Merkataritza-tresnak aztertzea, baita segmentuekiko bateragarritasuna ere.

        Produktuak/zerbitzuak duen kokalekua identifikatzea, pertzepzio-mapak erabilita.

        Merkatuen segmentazioa: kontzeptua eta erabilera.

        Segmentazioa eraginkorra izateko eskakizunak.

        Merkatua eta horren segmentu guztiak estaltzeko marketinerako estrategia motak.

        Merkatuan duen kokalekua: Kontzeptua. Estrategiak. Kokatze-metodoak edo motak.

      3. Marketing mix-a eta horren elementuak identifikatzea.

        Produktuaren bizi-zikloa eta turismo-helmugak aztertzea.

        Turismo-produktu berrien garapena eta merkaturatze-prozesua aztertzea.

        Sektore turistikoko marka-politikak aztertzea eta produktua bereizteko estrategiak hautematea.

        Banatze globaleko sistemak aztertzea, baita industria turistikoan duten eragina ere.

        Komunikazio-materialak diseinatzea eta lantzea.

        Turismo-azokak eta beste sustapen-estrategia batzuk alderatzea.

        Mix-aren estrategiak aplikatzea.

        Marketing mix: kontzeptua eta elementuak.

        Produktua/zerbitzua. Turismo-produktuen motak eta produktu horietako elementuen sailkapena.

        Zerbitzugintza.

        Prezioa. Prezio-politikaren helburuak eta estrategiak. Prezioak finkatzeko metodoak. Prezioak merkataritza-tresna gisa duen garrantzia.

        Banaketa/merkaturatzea. Sektore turistikoko zuzeneko eta zeharkako bideak.

        Komunikazioa: publizitatea, harreman pertsonalak, salmenten sustapenak, denda-marketina, turismo-azokak, Work-Shops, Fam-Trips eta beste batzuk.

        Ingurumenarekiko errespetua, produktuen diseinuan zein komunikazio-materialen diseinuan.

      4. Turismo-marketinera aplikatutako teknologia berrien analisia.

        Datu-baseak maneiatzea.

        Marketineko datu-base bat garatzeko helburu orokorrak identifikatzea.

        Euskarri-materialak identifikatzea eta zuzeneko marketineko politiken garapena identifikatzea.

        Teknologia berriek turismo-produktuen/zerbitzuen komunikazioan eta merkaturatzean duen eragina aztertzea.

        Turismoan zuzeneko marketineko teknikak garatzea, teknologia berriei dagokienez.

        Zuzeneko marketin konbinatuko estrategiak garatzea.

        Teknologia berriak: definizioa eta aplikazioak.

        Zuzeneko marketina: kontzeptua, eragina duten faktoreak eta motak.

        Marketina Interneten: kontzeptua eta elementuak.

        Aurrerapen teknologikoen gaineko jakin-mina.

        Teknologia berriek ingurumenaren gainean duten inpaktuarekiko sentsibilitatea.

      5. Marketin-plana ezaugarritzea.

        Turismo-enpresa baten kanpoko eta barruko egoera aztertzea: ingurunea, lehia, merkatua, barne-egoera.

        Egoeraren diagnostikoa egitea. AMIA analisia egitea (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak).

        AMIA analisiaren emaitzen arabera definitzea helburuak.

        Helburuak lortzeko beharrezko estrategiak diseinatzea.

        Estrategiak gauzatzeko ekintza zehatzak deskribatzea eta horietarako aurrekontua ezartzea.

        Plana aurkeztea eta sustatzea.

        Marketin-planaren jarraipena eta kontrola egiteko sistema diseinatzea.

        Marketin-plana. Kontzeptua eta helburua.

        Marketin-planaren etapak.

        Marketin-planaren eta beste enpresa- eta erakunde-plan batzuen arteko lotura.

        Planaren ingurumen-ikuskapena.

        Objektibotasuna egoera aztertzean.

        Zorroztasuna diagnostikoan.

        Ardura kontrolean.

        Emaitzen egiazkotasunak duen garrantziaren balorazioa.

        Proposatutako marketin-plana osatzean, ingurumena babesteko sentsibilitatea.

      6. Kontsumitzailearen eroste-erabakiaren prozesua interpretatzea.

        Turismo-produktuen/zerbitzuen kontsumitzaileen beharrak eta motibazioak identifikatzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuan inplikatutako eragileak behatzea.

        Marketinak erosteko prozesuan duen eragina aztertzea.

        Sektore turistikoko kontsumitzaile berriak identifikatzea. Kontsumoaren joerak.

        Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak erabiltzea. Sektore turistikoko enpresetan betetzea.

        Erostea erabakitzeko prozesuaren faseak.

        Erosketa-osteko ekintzak eta leial bihurtzeko ekintzak.

        Gainerakoen idei, behar eta motibazioekiko errespetua.

      7. Kontsumismoaren irizpideak zehaztea.

        Kontsumerismo deritzan gizarte-mugimenduari enpresak duen erantzuna eta erreakzioa aztertzea.

        Europar Batasunean eta Espainian kontsumitzailea eta bere eskubideak arautzen dituen araudia aztertzea eta interpretatzea: legeria orokorra eta berariazkoa.

        Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak identifikatzea.

        Merkatuko ekonomiak: kontzeptua eta kritikak.

        Kontsumerismoa: kontzeptua eta bilakaera Espainian.

        Pertsonen hainbat esparrutako eskubideak eta betebeharrak arautuko dituzten legeak egotearen garrantzia baloratzea.

  4. lanbide-modulua: Turismo-helmugak

    Kodea: 0383

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 165 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Espainiako geografia turistikoa identifikatzen du eta banaketa administratiboa eta Espainiaren erliebearen, hidrografiaren eta klimaren alderdirik adierazgarrienak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Geografia turistikoaren kontzeptua identifikatu du, baita helmugen osoko ezagutzarako duten garrantzia ere.

        2. Espainiako lurralde- eta administrazio-antolamendua identifikatu du, eta autonomia-erkidegoak, probintziak, eskualderik adierazgarrienak eta udalerri turistiko garrantzitsuenak bereizi eta espazio geografian kokatu ditu.

        3. Espainiako erliebearen ezaugarri nagusiak, unitate fisikoak eta gorabehera geografikoak identifikatu eta deskribatu ditu.

        4. Hidrografiaren eta itsasertzaren elementu bereizgarri nagusiak identifikatu ditu.

        5. Paisaia bereizgarriak eta bertako landaredia identifikatu eta deskribatu ditu, baita espazio natural babestu nagusiak ere.

        6. Espainiako klimaren ezaugarri nagusiak identifikatu eta deskribatu ditu.

        7. Espainiako estatuaren osotasunean biztanleriak duen banaketa aztertu du.

        8. Espainiako kulturen eta herrien elementu bereizgarri nagusiak identifikatu ditu.

        9. Espainiako autonomia-erkidegoetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratu du.

        10. Turismo-helmugak aztertzeko materialak eta iturriak identifikatu ditu.

      2. Europako eta munduaren gainerako geografia turistikoaren elementu nagusiak identifikatzen ditu, eta kontinenteen eta horien Estatuen banaketa politikoa, erliebea, hidrografia eta klima ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismoaren Munduko Erakundearen funtzioak deskribatu ditu, herrialdeak eskualdeetan eta azpieskualdeetan banatzearen testuinguruan.

        2. Turismoaren Munduko Erakundearen eskualde eta azpieskualde turistikoak identifikatu ditu, eta espazio geografikoan kokatu ditu.

        3. Europako lurralde-antolamendua eta antolamendu politikoa aztertu du.

        4. Europako unitate fisiko nagusiak identifikatu ditu.

        5. Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak bereizi ditu, baita Europa barneko eta kanpoko mendeko lurraldeak ere, eta espazio geografikoan kokatu ditu.

        6. Europako erliebearen, hidrografiaren eta itsasertzaren elementu eta ezaugarri bereizgarrienak eta adierazgarrienak deskribatu ditu.

        7. Unitate fisiko, paisaia eta landaredi adierazgarrienak deskribatu ditu, baita espazio natural babestu nagusiak eta Europako klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        8. Europako kultura eta herrien ezaugarririk nabarmenenak aztertu ditu.

        9. Europako Estatuetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratu du.

        10. Munduko gainerako eskualdeetako eta azpieskualdeetako erliebearen, hidrografiaren, landarediaren, klimaren eta kultura-aniztasunaren ezaugarririk adierazgarrienak deskribatu ditu.

      3. Espainiako turismo-helmuga nagusiak identifikatzen ditu, eta horien baliabideak eta turismo-eskaintza deskribatzen eta baloratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Turismo-helmugak haien espazio geografikoan kokatu ditu.

        2. Espainiako turismo-helmugak ezaugarritu ditu, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        3. Turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena ezagutu du.

        4. Turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatu ditu.

        5. Hainbat faktoreren arabera hautatu ditu turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        6. Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten identifikatu du.

        7. Zenbait informazio-iturri erabili ditu.

      4. Europako eta munduaren gainerako turismo-helmuga nagusiak identifikatzen ditu, eta horien baliabideak eta turismo-eskaintza deskribatzen eta baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Nazioarteko turismo-helmuga nagusiak haien espazio geografikoan kokatu ditu.

        2. Nazioarteko turismo-helmugak ezaugarritu ditu, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        3. Nazioarteko turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena ezagutu du.

        4. Nazioarteko turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatu ditu.

        5. Hainbat faktoreren arabera hautatu ditu turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        6. Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten identifikatu du.

        7. Zenbait informazio-iturri erabili ditu.

    2. Edukiak.

      1. Espainiako geografia turistikoa identifikatzea.

        Estatuaren lurralde-formak aztertzea.

        Espainiako geografia turistikoa identifikatzen duten mapak lantzea (mutuak, politikoak, fisikoak, fluxuetakoak).

        Biztanleria-piramideak lantzea Espainiako lurralde-antolamenduaren arabera.

        Geografia orokorrari aplikatutako softwarea erabiltzea.

        Geografiaren kontzeptua: fisikoa, politikoa eta soziala, gizatiarra, etnologikoa, ekonomikoa.

        Geografia eta Turismoa: geografia turistikoa eta turismoaren geografia.

        Espainiako geografia turistikoa identifikatzea. Lurralde- eta administrazio-antolamendua. Autonomiaren, lurralde historikoaren, eskualdearen, probintziaren eta udalerriaren kontzeptua. Ezaugarriak. Unitate fisikoak:

        Autonomien estatua:

        Itsasertzeko Autonomia Erkidegoak:

        Kostalde kantauriarra-mediterraneoa.

        Kostalde mediterraneo-atlantikoa.

        Uharteak.

        Barrualdeko Autonomia Erkidegoak:

        Ebro ibaiaren harana.

        Mesetak.

        Espazio administratiboa eta turistikoa.

        Faktore naturalak:

        Esparru geografikoa, erliebea eta turismoa.

        Klima eta turismoa.

        Hidrografia eta turismoa.

        Paisaia, fauna eta landaredia.

        Espazio babestuak: parke nazionalak eta naturalak.

        Faktore kulturalak:

        Monumentu- eta museo-espazioak, artisautza, jaiak eta folklorea, gastronomia.

        Faktore teknikoak:

        Hotel eta harrerako establezimenduen sarea.

        Bide-azpiegiturak: itsasoko garraioa, trenbide bidezko garraioa, errepidean zeharrekoa. Airetiko garraioa, turismo-balio gisa.

        Espainiako demografia: biztanleriaren banaketa. Espainiako biztanleriaren piramideak.

        Informatika-aplikazioak eta geografia turistikoa aztertzeko beste iturri batzuk.

        GDS, hainbat helmugatarako aplikatutako informazio-sistema gisa (salmentarako ez).

        Autonomia-erkidegoetako sinesmen, hizkuntza eta elementu bereizgarriekiko errespetua.

        Espainiako autonomia-erkidegoetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasunaren balorazioa.

      2. Europako eta munduaren gainerako geografia turistikoa identifikatzea.

        Turismoaren Munduko Erakundearen eskualde eta azpieskualde turistikoen kokapen geografikoa adieraztea.

        Europako unitate fisikoak eta antolamendu-unitateak aztertzea.

        Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak identifikatzea.

        Europako erliebea, hidrografia eta itsasertza ezaugarritzea, baita espazio natural babestuak eta Europako klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        Munduko gainerako herrialdeetako erliebea, hidrografia eta itsasertza ezaugarritzea, baita espazio natural babestuak eta klimaren ezaugarri nagusiak ere.

        Turismoaren munduko antolakundea. Turismoaren Munduko Erakundea. Kontzeptua eta funtzioak. Eskualdeak eta azpieskualdeak.

        Europako geografia turistikoa identifikatzea. Antolamendu politikoa eta lurralde-antolamendua, Europar Batasuneko kide diren herrialdeak eta kide ez direnak. Europako unitate fisikoak:

        Faktore naturalak.

        Faktore kulturalak.

        Faktore teknikoak.

        Europako kultura-aniztasuna: kulturak, herriak, hizkuntzak.

        EUROPA: turismo-ezaugarri nagusiak:

        Mendebaldeko Europa eta Mediterraneoko herrialdeak.

        Ekialdeko Europa eta Estatu Burujabeen Erkidegoa.

        Munduaren gainerakoaren geografikoa turistikoa: Turismoaren Munduko Erakundeko eskualdeen eta azpieskualdeen erliebearen, hidrografiaren, landarediaren, klimaren eta kultura-aniztasunaren ezaugarri bereizgarriak:

        Ekialde hurbila eta Afrikako iparraldea.

        Amerika:

        Estatu Batuak eta Kanada.

        Mexiko, Iparramerika.

        Hegoamerika.

        ASIA:

        Asia hegoaldea.

        Asia hego-mendebaldea.

        Asia ipar-mendebaldea.

        Afrika.

        Australia eta Zeelanda Berria.

        Uharteak eta artxipelagoak:

        Ozeano barea.

        Indiako Ozeanoa.

        Europako Estatuetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

        Munduko herrialdeetako arraza, sinesmen eta elementu bereizgarriak errespetatzea.

      3. Espainiako turismo-helmuga nagusiak identifikatzea.

        Turismo-helmugak haien espazio geografikoan kokatzea.

        Espainiako turismo-helmugak ezaugarritzea, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        Turismo-helmugen tipologia bakoitzeko eskaintza turistikoa identifikatzea.

        Turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatzea.

        Hainbat faktoreren arabera hautatzea turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        Turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten tipifikatzea.

        Hainbat informazio-iturri erabiltzea.

        Eguzki eta hondartzako Espainiako turismo-helmugak. Penintsulako eta uharteetako itsasertzeko gune turistikoak.

        Kultura-arloko Espainiako turismo-helmuga kulturalak. Kultura-ibilbideak.

        Hiri-arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Landa eta naturaren arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Jolasaren eta aisialdiaren arloko Espainiako turismo-helmugak.

        Kirolaren (golfa, eskia, uretako kirolak, zaldiak, abentura, elurra) eta osasunaren eta edertasunaren arloko turismo-helmugak.

        Gastronomiaren arloko turismo-helmugak. Gastronomia-ibilbideak. Ekoturismoa.

        Turismo-helmugetako ekitaldi handiak.

        Espainiako turismo-helmugetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

      4. Europako eta munduaren gainerako turismo-helmuga nagusiak identifikatzea.

        Nazioarteko turismo-helmuga nagusiak haien espazio geografikoan kokatzea.

        Nazioarteko turismo-helmugak ezaugarritzea, horien espezializazio turistikoaren arabera.

        Nazioarteko turismo-helmugen tipologia bakoitzean turismo-eskaintza garrantzitsuena identifikatzea.

        Nazioarteko turismo-helmugetako baliabide kulturalak, naturalak eta beste mota batekoak identifikatzea.

        Hainbat faktoreren arabera hautatzea nazioarteko turismo-helmugarik garrantzitsuenak: merkataritzaren arabera, joeraren arabera edo sustapenaren arabera.

        Nazioarteko turismo-helmuga berean hainbat turismo tipologiak bat egiten duten tipifikatzea.

        Hainbat informazio-iturri erabiltzea.

        Eguzki eta hondartzako turismo-helmugak. Uharteetako eta artxipelagoetako itsasertzeko gune turistikoak.

        Kulturaren arloko turismo-helmugak. Kultura-ibilbideak.

        Hiri-arloko turismo-helmugak Hirietako turismo-eskaintza.

        Landa eta naturaren arloko turismo-helmugak.

        Jolasaren eta aisialdiaren arloko turismo-helmugak.

        Kirolaren (golfa, eskia, uretako kirolak, zaldiak, abentura, elurra) eta osasunaren eta edertasunaren arloko turismo-helmugak.

        Nazioarteko turismo-helmugetako ekitaldi handiak.

        Nazioarteko turismo-helmugetako hizkuntzen, kulturen, ohituren, erritoen eta sinesmenen pluraltasuna baloratzea.

      5. lanbide-modulua: Turismo-baliabideak

        Kodea: 0384

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 165 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lurraldeko turismo-baliabideak identifikatzen ditu eta horien tipologia, ezaugarriak eta babes-araudia aztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Autonomia-erkidego bakoitzeko turismo-baliabiderik nabarmenenak hauteman ditu.

            2. Tipologien arabera eta kasuak kasu indarrean dagoen legeriari jarraituz sailkatu ditu.

            3. Baliabide mota zehaztu du, eta haren berezitasunak eta bereizgarritasunak kontuan izanik azaldu du.

            4. Eremuen edo zonen araberako turismo-baliabideen datu-baseak diseinatu ditu, eta, horrela, zonan dauden baliabideen araberako turismo-espazioen tipologiak bereizi ditu.

            5. Turismo-baliabideetarako dagoen lege- eta erakunde-babesa definitu du.

            6. Baliabideak babesteko organismoak eta erakundeak ezagutu ditu.

            7. Turismo-baliabide bat bere tipologiaren eta ezaugarrien arabera izendatzea eskatzeko eskaera-prozesua definitu du.

            8. Ondasun edo baliabide bat modurik egokienean kataloga dadin eskatzeko beharrezko dokumentuak bildu ditu.

          2. Artearen oinarrizko kontzeptuak interpretatzen ditu, eta Espainiako ondare artistikoa ezaugarritzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Arte unibertsalaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            2. Herrialdeko arte-adierazpen nagusiak hauteman ditu.

            3. Eredu unibertsalen eta nazionalen prototipo artistikoak ezagutu ditu.

            4. Estilo bakoitzaren ezaugarri teknikoak eta kulturalak bereizi ditu.

            5. Pinturaren zein eskulturaren eta arkitekturaren arloko arte-adierazpenak biltzen dituen kultura baten funtsezko ildo kontzeptual nagusiak identifikatu ditu.

            6. Turismo-jarduera duten kultura-zentro interesgarriak ezagutu ditu.

          3. Espainiako ondare soziokulturala identifikatzen du eta haren aniztasuna aztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ondare historiko eta kultural motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatu ditu.

            2. Baliabidearen tipologia eta garrantzia sailkatzeko egokiak diren baliabideen deskribapenik egokienak eta baliabideak berak identifikatu dituzten fitxak landu ditu.

            3. Espainiako gizadiaren ondare izendatutako hiriak identifikatu ditu, baita munduko ondarearen zerrendan sartzen diren beste ondasun batzuk ere, hala nola interes kulturaleko ondasunak eta beste mota bateko ondasun sailkatuak.

            4. Beste mota bateko baliabideak (gastronomia. museoak, etnografia, etnologia eta tradizioak) sailkatzeko eta interpretatzeko formulak diseinatu ditu.

            5. Erkidegoetako jai tradizionalak sailkatu ditu, eta nazioarteko interes turistikoa dutenak, estatu barruan interesa dutenak eta autonomia-erkidegoetan ospatzen direnak bereizi ditu.

            6. Estatuko museo eta kultura-zentro nagusiak eta horien eduki orokorrak identifikatu ditu.

          4. Espainiako ondare naturala eta paisajistikoa aztertzen du eta turismo-baliabide gisa ezaugarritzen eta interpretatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ondare natural eta paisajistikoaren motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatu ditu.

            2. Espazio natural babestuen eta ez babestuen motak sailkatu ditu (itsasertza, mendia, hezeguneak eta abar).

            3. Egun dauden legezko sailkapenen ezaugarriak definitu ditu.

            4. Bisitaria sentsibilizatzeko eta turismoaren eta naturaren arteko erlazioan gatazkei aurrea hartzeko metodoak proposatu ditu.

            5. Informazio geografikoko sistemak erabili ditu baliabide naturalak turismo-erabilerarako planifikatzeko eta baliatzeko tresna gisa.

            6. Ondare naturalaren lege- eta erakunde-babesa definitu du: ondare-babeseko organismoak eta erakundeak, nazioarteko akordioak eta hitzarmenak, Europar Batasuneko araudia.

          5. Ondare artistikoa, soziokulturala eta historikoa oro har interpretatzen du, eta turismo-baliabide gisa aplikatzeko beharrezko estrategiak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Interpretatzeko metodorik egokienak ezarri ditu.

            2. Azalduko den edo esku hartuko den baliabide motaren arabera interpretatzeko sistemak ezaugarritu ditu.

            3. Interpretazio-plangintza egin du, betiere jarduteko mailaren arabera eta faseen arabera.

            4. Interpretazio-plangintzako faseak behar bezala identifikatu ditu.

            5. Baliabideak interpretatzeko moduak deskribatu ditu, hala nola ibilbideak, interpretazio-argitalpenak, seinaleak eta txartelak, erakustaldiak, ikus-entzunezko bitartekoak eta bisitari-zentroak.

            6. Interpretazioa ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak definitu ditu.

            7. Gogobetetasunari buruzko galdera-sortak diseinatu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Lurraldeko turismo-baliabideak identifikatzea.

            Turismo-baliabideak ezagutzearen, babestearen eta mantentzearen arloan indarrean dagoen legeria interpretatzea, Europakoa zein Espainiakoa.

            Lurraldeko turismo-baliabideak hautatzea, tipifikatzea eta sailkatzea, horien berezitasunei eta bereizgarritasunei erreparatuta.

            Turismo-baliabideen datu-baseak diseinatzea eta maneiatzea, zona eta tipologien arabera.

            Turismo-baliabidea izendatzeko eskariaren prozesua definitzea, eta turismo-baliabide hori katalogatzeko beharrezko dokumentazioa lantzea.

            Turismo-baliabideak: definizioa, sailkapena eta tipologia.

            Turismo-baliabideei eta horiek babesteari, mantentzeari eta ezagutzeari buruzko Europako eta Espainiako legeria:

            6/1994 Legea, martxoaren 16koa, turismoa antolatzeari buruzkoa.

            16/2008 Legea, abenduaren 23koa, turismoaren antolamendua aldatzen duena.

            Turismo-baliabideak babesteko organismoak eta erakundeak.

            Egin beharreko lanak metodoz planifikatzeko interesa, betiere zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

            Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

          2. Artearen oinarrizko kontzeptuak interpretatzea.

            Arte unibertsalaren oinarrizko alderdiak identifikatzea.

            Espainiako arte-adierazpen nagusiak identifikatzea.

            Modelo unibertsalen eta nazionalen prototipo artistikoak ezagutzea, baita estilo bakoitzaren ezaugarri teknikoak eta kulturalak ere.

            Pintura, eskultura eta arkitekturako arte-adierazpen nagusiak kokatzea.

            Turismo-jarduera duten kultura-zentro interesgarriak ezagutzea.

            Pintura, eskultura, arkitektura eta beste arte-adierazpen batzuk: oinarrizko kontzeptuak.

            Espainiako mugimendu eta estilo artistikoak.

            Artearen bilakaera, artearen mugimenduak eta joerak eta horiek hautemateko jakinmina, eta turismo-jarduerarekin duten lotura.

          3. Espainiako ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala identifikatzea eta aztertzea.

            Ondare historiko eta kulturaleko motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatzea.

            Edozein motatako turismo-baliabideen (arkitekturaren, pinturaren, gastronomiaren, tradizioen, jaien,...) identifikazio-fitxak lantzea, baliabideak motaren eta garrantziaren arabera sailkatzeko aukera emango dutenak.

            UNESCOk Espainian gizadiaren ondare izendatutako lekuak.

            Espainiako ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala:

            Ondarea eta ondare-ondasunak.

            Museoak eta beste kultura-zentro batzuk.

            Eskualdeko, nazioko eta nazioarteko turismo-interesa duten jaiak eta adierazpenak. Arauak.

            Gastronomia. Produktu tipikoak.

            Enologia. Jatorri-deiturak.

            Etnografia eta artisautza.

            Musika herrikoia, dantza eta beste kultura-adierazpen batzuk.

            Autonomia-erkidegoko herri-arkitektura.

            Ondare naturala eta paisajistikoa.

            Euskadiko ondare artistikoa eta kulturala.

            Gizartearen kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikorako jarraibideak ezartzea.

          4. Ondare landatarra eta paisajistikoa.

            Ondare natural eta paisajistikoaren motak sailkatzeko funtsezko helburuak eta elementuak identifikatzea.

            Espazio naturalen motak sailkatzea.

            Bisitaria sentsibilizatzeko eta turismoaren eta naturaren arteko erlazioan gatazkei aurrea hartzeko metodoak proposatzea.

            Informazio geografikoko sistemak erabiltzea, baliabide naturalak turismo-erabilerarekin planifikatzeko eta baliatzeko tresna gisa.

            Baliabide naturalak eta paisajistikoak. Kontzeptua eta araudia:

            4/1989 Legea, martxoaren 27koa, espazio naturalak eta basaflora eta basafauna kontserbatzeari buruzkoa.

            Espainiako espazio natural babestuak eta horien araudia:

            1083/1999 Errege Dekretua, azaroaren 26koa, parke nazionalen sarearen plan zuzentzailea onartzen duena.

            16/2007 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, landa-ingurunearen garapen iraunkorrerako legea osatzen duena.

            Ondare naturala eta paisajistikoa laguntzeko Europako programak.

            Euskadiko baliabide paisajistikoak eta espazio naturalak.

            Ingurumena mantentzeko neurriak errespetatzea.

            Gizarte bateko ingurumen-ondarea kontserbatzeko eta babesteko balioen inguruan ezarritako konpromiso etikoaren jarraibideak onartzea.

          5. Ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala oro har interpretatzea.

            Ondare historikoa, artistikoa eta soziokulturala interpretatzeko metodoak ezartzea:

            Turismo-baliabidera, museoetara, interpretazio-zentroetara bisitaldi gidatuak egitea.

            Interpretazio-sistemak ezaugarritzea, azaldu beharreko baliabide motaren arabera:

            Ozenki, audiogiden bitartez, azalpen-txartelen bidez,...

            Interpretazio-plangintza jardun-mailaren arabera egitea.

            Baliabideak interpretatzeko moduak deskribatzea, hala nola ibilbideak, interpretazio-argitalpenak, seinaleak eta txartelak, erakustaldiak, ikus-entzunezko bitartekoak eta bisitari-zentroak.

            Interpretazioa ebaluatzeko eta kontrolatzeko metodoak definitzea.

            Gogobetetasunari buruzko galdera sortak diseinatzea.

            Ondare naturala eta kulturala bisitariei ezagutarazteko metodoak:

            Bisita gidatua.

            Museoak.

            Interpretazio-zentroak.

            Argitalpenak.

            Eta abar.

            Ondarearen interpretazioa, kudeaketa-bide gisa.

            Lan profesionala baloratzea, prozesu teknologikoaren funtsezko atal gisa.

            Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakustea.

          6. lanbide-modulua: Turismo-informazioko zerbitzuak

            Kodea: 0385

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 140 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Turismo-informazioko sistemak deskribatzen ditu, eta horien berariazko ezaugarriak bereizten ditu, turismo-jardueren eta lurraldeen arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismoaren historiaren barruan eta gaur egungo joerari erreparatuta, identifikatu du informazio-bulegoen bilakaera.

                2. Turismoaren arloko legerien azterlan konparatzaileak egin ditu, baita Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauetan informazio-bulegoek betetzen dituzten zeregin eta funtzioena ere.

                3. Informazio-bulegoek Espainian eta autonomia-erkidego bakoitzean gaur egun duten egoera aztertu du, eta Europan izan den garapenarekin alderatu du.

                4. Informatika-aplikazioak erabili ditu autonomia-erkidegoko informazio-bulegoen informazioa diseinu sortzailearekin aurkezteko, betiere datu errealak abiapuntu izanik.

                5. Turismo-informazioko eta -sustapeneko zereginak garatzen dituzten beste organismo ofizial batzuk identifikatu ditu.

              2. Turismo-informazioko bulego motak definitzen ditu, eta horien berariazko xedeak ezagutzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismo-informazioko bulegoak jatorrian eta helmugan identifikatu ditu, baita informazio eta sustapeneko beste organismo batzuk ere.

                2. Bulego moten araberako funtzioak eta jarduerak interpretatu ditu.

                3. Turismo-informazioko profesionalak eta horien lanpostuak ezagutu ditu.

                4. Turismo-informazioko zerbitzuen antolamendu-egiturak eskematizatu ditu.

                5. Helmugako beste turismo-agente batzuekiko harremana eta horien arteko elkarlanerako modua deskribatu du.

              3. Turismo-informazioko sistema bakoitza egituratzen du eta beharrezko baliabideak antolatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismo-informazioko bulego baten espazioak beren funtzioen arabera deskribatu ditu.

                2. Planteatutako beharrei erantzungo dien turismo-dokumentazioko funtsa lantzeko beharrezko informazio-iturriak identifikatu ditu.

                3. Turismo-informazioko zerbitzuak, informazio-puntuak eta gainerako sistemak indarrean dagoen legeriaren arabera seinaleztatu ditu.

                4. Informazioa kudeatzeko eta tratatzeko euskarri tekniko eta informatikorik egokienak erabili ditu.

                5. Turismo-informazioa lantzeko eta hedatzeko bitarteko eta euskarri egokienak eta modernoenak erabili ditu.

                6. Diseinatutako antolamendua aurrera eramateko beharrezko giza baliabideak planifikatu ditu.

                7. Espainian eta autonomia-erkidegoetan indarrean dagoen turismo-kalitateko plana aplikatu du turismo-informazioko sistemak antolatzeko garaian.

              4. Turismo-informazioko sistema baten barruko jendearentzako arreta-plana diseinatzen du, organigrama eta gainerako baliabideak egokituz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalitate-estandarrak betetzen dituzten informazio-zerbitzuen eta produktuen eskaintza diseinatzeko eskari erreala eta potentziala aztertu du.

                2. Jendearentzako arreta-planaren ezaugarriak deskribatu ditu, eta kasuak kasurako bereizitako oinarrizko arreta-jarraibideak ezarri ditu (bertaratze bidezkoa, telefono bidezkoa, posta elektroniko bidezkoak eta abar).

                3. Informazio-zerbitzuan lan egiteko eta giza baliabideak planifikatzeko ordutegirik egokienak identifikatu ditu.

                4. Turismo-informazioko sistemetan gerta daitezkeen kexak edo erreklamazioak ebatzi ahal izateko beharrezko teknikak gauzatu ditu.

                5. Turismo-informazioko sistemen funtzionamendua aztertzeko beharrezko txostenak eta estatistikak lortu ditu.

              5. Informazio-sistemetako produktuen eta zerbitzuen berri ematen du, eta horiek egiten dituzten zereginak ematen ditu aditzera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismo-informazioko sistemen produktuen eta zerbitzuen berri emateko komunikazio-tresnarik egokienak identifikatu ditu.

                2. Nortasun korporatiboko politikak eta programak gauzatu ditu.

                3. Aukerako zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak saltzeko aukera ebaluatu du, legeriak hori ahalbidetzen duen kasuetan.

                4. Informazio-sisteman eragina duten turismo-fluxuei buruzko datuak kudeatzeko administrazio-tresnak garatu ditu.

                5. Zonako turismoarekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten beste enpresa batzuekin elkarlanean jardun ahal izateko bideak zehaztu ditu.

            2. Edukiak.

              1. Turismo-informazioko sistemak deskribatzea.

                Turismoaren historiaren barruan informazio-bulegoek izandako ebaluazioa deskribatzea.

                Turismo-informazioko bulegoen gaur egungo joerak identifikatzea.

                Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako turismo-legerien azterlan konparatzaileak egitea.

                Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako informazio-bulegoen zereginen eta funtzioen azterlan konparatzaileak egitea.

                Turismo-informazioko eta -sustapeneko zereginak garatzen dituzten beste organismo ofizial batzuk identifikatzea.

                Turismoaren arloko egitura politikoa:

                Turismo-administrazio zentrala eta esku-hartze politikoaren mailak.

                Autonomia-erkidegoetako turismo-administrazioa.

                Tokiko turismo-administrazioa.

                Informazioaren arloko turismo-legeria. Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako arauak.

                Jarduera arautzen duen araudiaren gaineko interesa azaltzea.

                Turismoaren merkatua arautzeko beharra ezagutzea.

                Turismo-informazioaren joera berrien gaineko interesa azaltzea.

              2. Turismo-informazioko bulego motak eta horien xedeak definitzea.

                Turismo-informazioko bulego batean garatzen diren oinarrizko funtzioak deskribatzea.

                Turismo-informazioko hainbat bulego motatan egindako jarduerak identifikatzea.

                Turismo-informazioko bulego motak. Ezaugarriak.

                Turismo-informazioaren profesionalak. Motak. Hautatzeko irizpideak.

                Turismo-informazioko zerbitzuen antolamendu-egitura. Organigrama.

                Turismo-informazioko eta -sustapeneko organismo ofizialak. Turespaña, Basquetour, Itourbask.

                Hainbat organismok turismo-informazioaren eta -sustapenaren arloan egiten duten zeregina baloratzea.

                Erabiltzaileei turismo-informazioko edozein zerbitzutatik Euskal Autonomia Erkidego osoko turismo-informazio bateratua, eguneratua eta homogeneoa ematearen garrantzia baloratzea.

                Euskal turismoaren lehiakortasuna hobetzearen garrantzia ezagutzea.

              3. Turismo-informazioko zerbitzuak egituratzea.

                Turismo-informazioko bulego baten espazioak deskribatzea: Front-Office, autokontsulta, Back-Office, biltegia&

                Turismo-informazioa tratatzeko software egokia erabiltzea.

                Informazio-materialaren diseinu sortzailerako informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Turismo-informazioko zerbitzuen eta zentro-sareen web-orriak maneiatzea.

                Helmugako turismo-kalitatearekin lotzen diren jardunak identifikatzea. Jardunbide egokiak aztertzea.

                Turismo-informazioko zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko EFQM eredua aplikatzea.

                Turismo-informazioko bulegoetan turismo-kalitateko Q ziurtagiria lortzeko prozedura deskribatzea.

                Turismo-dokumentazioko funtsa lantzeko informazio-iturriak. Motak.

                Turismo-informazioko zerbitzuko espazio fisikoak.

                Sarbide eta oztopo arkitektonikoen kokapen-baldintzak eta arlo horretako araudia.

                Turismo-informazioko zerbitzuak seinaleztatzearen arloan indarrean dagoen araudia. Barneko seinaleztapena, kanpoko seinaleztapena eta langileen ikus-bereizketa.

                Turismo-bulegoetako ekintza-plana. Kontzeptua, estrategiak, etapak eta xedea.

                Espainiako Turismo Kalitateko Plan Integrala (2000-2006). Aurrekari historikoak. oinarrizko printzipioak. Faseak. Programak. Ikuspegia.

                Euskadiko turismo-kalitatea:

                Turismo-kalitatea hedatzen duten agenteak.

                Aisialdiaren eta turismoaren arloko kudeaketarako funtsak.

                Helmugak programa: SICTED (helmugako turismo-kalitateko sistema integrala) / Jardunbide egokiak.

                Sektoreak programa: Turismoko Q ziurtagiria.

                Bikaintasuna programa: EFQM eredua. EUSKALIT.

                Kudeaketako beste tresna batzuk: 5 S-ak, prozesuen araberako kudeaketa...

                Turismo-informazioko bulegoetarako irisgarritasunarekiko sentsibilitatea. Minusbaliotasun edo behar zehatzak dituzten pertsonekiko enpatia.

                Turismo-informazioko bulegoen sarearen parte diren bulegoetako marka-irudia transmititzearen garrantziaren balorazioa.

                Turismo-kalitateko programak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa.

              4. Informazio-bulegoetan jendearentzako arreta-plana diseinatzea.

                Diseinatutako antolamendua aurrera eramateko beharrezko giza baliabideak planifikatzea.

                Kasuak kasu jendearentzako arretako oinarrizko jarraibideak deskribatzea: bertaratze bidezkoa, telefono bidezkoa, posta bidezkoa, posta elektroniko bidezkoa, eta beste bitarteko batzuen bidezkoa.

                Jasotako informazio-eskaeretarako sailkapen-irizpideak ezartzea.

                Barneko zein kanpoko dokumentazioa kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Turismo-bulegoetan informazioaren teknologia berriak maneiatzea.

                Kexen eta erreklamazioen kasuetan ezarritako protokoloak aplikatzea.

                Barne-dokumentazioa. Definizioa. Motak.

                Kanpo-dokumentazioa. Definizioa. Motak.

                Kexak eta erreklamazioak. Jardun-protokoloak.

                Bezeroari arreta egokia emateko interesa azaltzea.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

                Irudi pertsonala eta gorputz-adierazpena zaintzea.

                Ahozko zein idatzizko komunikazio pertsonala hobetzeko teknikak garatzean ekimena izatea.

                Kexen eta erreklamazioen kasuetan, zorroztasunez jardutea jardun-protokoloak aplikatzean.

              5. turismo-informazioko sistemetako zerbitzuak eta produktuak jakinaraztea eta hedatzea.

                Turismo-informazioko bulegoen eta zonako beste turismo-agenteen artean elkarlanerako akordioak ezartzea.

                Nortasun korporatiboko politikak eta programak gauzatzea.

                Turismo-informazioko sistemen, produktuen eta zerbitzuen berri emateko komunikazio-tresnarik egokienak identifikatzea.

                Hedabideekiko harremanetan jarraitu beharreko prozesuak kudeatzeko eta gauzatzeko teknikak aplikatzea.

                Turismo-informazioko sistema bakoitzerako hedapen-euskarririk egokienak sortzea.

                Komunikazio-tresnen, helburuen, publiko objektiboaren eta euskarrien arteko lotura identifikatzea.

                Informazio-sisteman eragina duten turismo-fluxuei buruzko datuak kudeatzeko tresnak garatzea.

                Aukerako zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak saltzeko aukera ebaluatzea, legeriak hori ahalbidetzen duen kasuetan.

                Nortasun korporatiboa. Kontzeptua. Proiekzio-mailak: jarrerazkoa, ikusizkoa eta komunikaziozkoa.

                Komunikazio-tresnak. Sailkapena, motak eta ezaugarriak.

                Hedabideekiko harremanak. Helburuak. Kudeaketa-teknikak. Prentsa-oharrak. Prentsaurrekoak.

                Turismo-informazioa hedatzeko euskarriak. Sailkapena, motak eta ezaugarriak.

                Nortasun korporatiboa proiektatzearen garrantziaren balorazioa.

                Interes publikoko informazioa hedatzeko konpromisoa.

                Beste hedabide batzuen sorrerarekiko jakinmina.

                Turismo-informazioa komunikatzeko eta hedatzeko teknologia berrien arloko etengabeko prestakuntzarako ekimen pertsonala.

          7. lanbide-modulua: Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak

            Kodea: 0386

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 140 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Laguntzako eta gidaritzako zerbitzuak ezaugarritzen ditu, eta jarduera horien ondoriozko prozesuak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lanbidearen printzipio etikoak eta deontologikoak deskribatu ditu.

                2. Turismo-taldeetako gidaritza eta laguntzako jardueraren modalitateak eta lanbide-profilak deskribatu ditu.

                3. Zerbitzu motak ezagutu ditu eta horietako bakoitzean garatu beharreko funtzioak ezaugarritu ditu.

                4. Laguntzako eta gidaritzako zerbitzuetan bezeroarentzako arretako eta kalitateko alderdiak ezaugarritu eta zerrendatu ditu.

                5. Laguntzako eta gidaritzako jardueran eragina duten eta indarrean dauden legezko xedapenak interpretatu ditu.

                6. Lanbide-elkarte eta -elkargo nagusiak eta horien funtzioak identifikatu ditu.

              2. Ibilbideak, bisitaldiak eta beste zerbitzu batzuk diseinatzen ditu, eta, horretarako, informazioa aztertzen du eta prozesu bakoitzeko metodologia aplikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lurralde- eta denbora-esparru baten turismo-eskaintzaren osagaiak identifikatu ditu.

                2. Ibilbideak eta turismo-baliabideetarako bisitaldiak diseinatu ditu, eta metodoak eta faseak zehaztu ditu.

                3. Diseinatutako ibilbidearen edo bisitaldiaren bideragarritasun komertziala, teknikoa eta, hala badagokio, ingurumenekoa justifikatu du.

                4. Minusbaliotasuna edo behar zehatzak dituzten pertsonentzako balizko zailtasunak identifikatu ditu.

                5. Informazioa erabiltzailearen profilera egokitzeko estrategia egokiak ezaugarritu eta hautatu ditu.

                6. Gidariaren ohiko bitartekaritza ezaugarritu du, bai turismo baliabideen edo zerbitzuen egileekin, bai beste gidari batzuekin.

                7. Dokumentazioa erregistratzeari, jaulkitzeari eta artxibatzeari dagokionez, dokumentazioa kudeatzeko ezarritako protokoloei jarraitu die, informatika-bitartekoak erabiliz.

              3. Bidaiarien joan-etorrien berezko eskakizunak deskribatzen ditu, aplika daitekeen araudia aztertuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mugetan eta aduanetan bidaiarien mugimenduari buruzko araudia identifikatu eta interpretatu du.

                2. Dibisa nagusiak identifikatu ditu, eta trukearen eta dibisa-mugimenduaren operatiboa ezaugarritu du.

                3. Kontsulatuetan eta enbaxadetan egiten diren zerbitzuak eta eginkizunak deskribatu ditu.

                4. Zenbait helmugatan bidaiarien segurtasunerako eta osasunerako egon daitezkeen arriskuak identifikatu eta deskribatu ditu, baita kasuak kasu eskatzen diren osasun-izapideak ere.

                5. Bidaia-aseguruen prestazioak, polizen klausulak eta baztertzeak identifikatu eta deskribatu ditu, baita kontingentzien kasuan jarraitu beharreko prozedurak ere.

                6. Zenbait helmugatan aintzat hartu behar diren desberdintasun erlijiosoak edo kulturalak eta bestelako alderdiak ezagutu ditu.

                7. Bidaiarientzat erabilgarria den informazioa lortzeko zenbait iturri erabili ditu.

              4. Komunikazio- eta dinamizazio-teknikak aplikatzen eta aztertzen ditu, eta taldeko tipologiekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Gidariaren eta bisitari taldeen arteko komunikazio-prozesuaren faseak aztertu ditu eta prozesu horren berezko zailtasunak aurreikusi ditu.

                2. Taldeen laguntzako eta gidaritzako jardueraren berezko gizarte-trebetasunetako teknikak eta hitzik gabeko komunikazioko teknikak deskribatu eta aplikatu ditu.

                3. Zuzenean edo anplifikazio-bitartekoen bidez, egin ditu azalpenak, eta egoera bakoitzerako egokiak diren tonua, erritmoa, ahots-bolumena eta keinu egokiak erabili ditu.

                4. Bidaiari taldeetan azal daitezkeen portaerak deskribatu ditu, eta planteatzen diren harremanetarako arazoak identifikatu ditu.

                5. Zenbait lan-ingurunetan eta talde motatan, turismo taldeak laguntzeko eta gidatzeko zereginetan aplika daitezkeen taldeko dinamikako teknikak, motibazioko teknikak eta gidaritzako teknikak identifikatu eta aplikatu ditu.

                6. Animazioko programak eta jarduerak eta jolas eta aisialdiko jarduerak planifikatu ditu, taldearen ezaugarrien eta zerbitzuen arabera.

              5. Laguntzako eta gidaritzako jarduerak garatzen ditu, eta kasuak kasu faseak eta prozedurak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Erabili beharreko baliabideen baldintzak (irekiera-egunak, ordutegiak eta abar) eta garraioaren erabilgarritasuna egiaztatu ditu, baita bidaia, ibilbidea edo bisitaldia egiteko funtsezkoak izan daitezkeen informazioak ere.

                2. Agentziek eta handizkariek gidariarentzat eta zerbitzugilearentzat jartzen duten bidaia-dokumentazioa egiaztatu du.

                3. Ezustekoen ondorioz bidaian, ibilbidean edo bisitaldian aldaketak egiteko aukerak aurreikusi ditu.

                4. Mezua bezero motaren arabera egokituz garatu ditu azalpenak.

                5. Behar bereziak dituzten pertsonentzako irisgarritasun-baldintzak eta oztopo arkitektonikoak izan ditu kontuan.

                6. Lanbide arteko harremanak garatu ditu.

                7. Lanbide-jarduna autoebaluatzeko teknikak aplikatu ditu.

                8. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

                9. Indarrean dauden tarifak kontuan izanik egin du faktura.

                10. Tentsio-egoerak kudeatzeko, banako edo taldeko gatazkak konpontzeko eta ezustekoak ebazteko teknikak aplikatu ditu.

              6. Garraio-terminaletan bidaiarien sarreren eta irteeren prozedurak kontrolatzen ditu, eta jardun-protokoloak ezaugarritzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bidaiarien garraio-terminalen tipologiak deskribatu eta ezaugarritu ditu.

                2. Bidaiarien garraio-terminaletako instalazioak, langileak eta oinarrizko funtzionamendua deskribatu ditu.

                3. Bidaiarien garraio-terminaletako segurtasun-plan baten edukia deskribatu du.

                4. Bidaiarien irteerak eta iritsierako terminaletan egin beharreko eragiketak eta izapideak zerrendatu eta definitu ditu, garraiobidearen arabera.

                5. Bagajea fakturatzeko, ontziratzeko eta bagajea jasotzeko prozedurak ezaugarritu ditu, merkantzien eta terminal bakoitzaren berariazko ezaugarriak kontuan izanik.

                6. Bidaiariek garraiobideetan dituzten eskubideak eta betebeharrak eta enpresa garraiolariek dituztenak aztertu ditu.

                7. Bidaiarien garraio-terminaletan dauden turismo-informazioko puntuetako eta bezeroarentzako arretako puntuetako prozesuak deskribatu eta ezaugarritu ditu.

                8. Berariazko informatika-aplikazioak erabiliz hainbat garraiobideetako garraio-txartelak erreserbatzeko, saltzeko eta jaulkitzeko zerbitzuak deskribatu eta ezaugarritu ditu.

                9. Bidaiarien garraio-terminalen esparruan gidariak egin ditzakeen jarduera osagarriak identifikatu ditu.

                10. Bezeroarekiko arretarekin, segurtasunarekin eta kalitatearen kudeaketarekin lotzen diren alderdiak hartu ditu aintzat.

            2. Edukiak.

              1. Laguntzako eta gidaritzako zerbitzuak ezaugarritzea.

                Deontologia profesionala aztertzea: turismorako munduko kode etikoa.

                Hainbat zerbitzutan gidariaren funtzioak identifikatzea.

                Bezeroaren gogobetetasuna eta kalitatea kontrolatzeko tresnak erabiltzea.

                Lanbide-irudiak. Definizioa eta ezaugarriak.

                Laguntza eta gidaritzako zerbitzuak. Motak eta ezaugarriak.

                Lanbide-jardunaren erregulazioa: Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudia.

                Gidaria izateko erregulazioa. Eskakizunak eta administrazio-gaikuntzak.

                Zerbitzuaren kalitatea: kalitatearen estandarrak eta kalitatea kudeatzeko eta kontrolatzeko tresnak.

                Lanbide-elkarteen eta -elkargoen motak.

                Lanbide-jarduera arautzen duen araudiaren gaineko interesa azaltzea.

                Lanbidean intrusismoaren gabeziaren garrantzia baloratzea.

                Turismorako munduko kode etikoarekiko konpromisoa hartzea.

              2. Ibilbideak, bisitaldiak eta beste zerbitzu batzuk diseinatzea.

                Zerbitzu moten diseinu eta programaziorako metodologia eta faseak deskribatzea: ibilbideena eta turismo baliabideetarako bisitaldiena.

                Diseinatutako ibilbidearen edo bisitaldiaren bideragarritasun komertziala, teknikoa eta, hala badagokio, ingurumenekoa aztertzea.

                Minusbaliotasuna edo behar bereziak dituzten pertsonentzat turismo-baliabidetara iristeko egon daitezkeen zailtasunak identifikatzea.

                Informazioa erabiltzaileen eta zerbitzuen profiletara egokitzea.

                Eskainitako zerbitzuetan kontratu-erantzukizunak aztertzea.

                Laguntza eta gidaritzako zerbitzuekin lotzen den dokumentazioa lantzea eta betetzea: baliabideen fitxak, «rooming-list», bonuak eta espedienteak.

                Erregistratzearen, jaulkitzearen eta artxibatzearen arloko dokumentazioa kudeatzeko protokoloak finkatzea.

                Informatika-aplikazioak erabiltzea, nahiz zerbitzu moten diseinuan, nahiz dokumentazioaren kudeaketan.

                Lurraldeko gaur egungo eskaintza turistikoa. Definizioa eta eskaintza osatzen duten elementuak.

                Gidariaren funtzioak, sektoreko entitate eta profesionalen eta turistaren arteko bitartekari gisa. Ezaugarriak.

                Turismo-baliabideetan irisgarritasunarekiko sentsibilitatea. Minusbaliotasun edo behar zehatzak dituzten pertsonekiko enpatia.

                Jarrera antolatua eta metodikoa dokumentazioa betetzean.

                Zorroztasuna dokumentazioa artxibatzean, jaulkitzean eta artxibatzean.

              3. Bidaiarien joan etorrien berezko eskakizunak deskribatzea.

                Bidaiarien joan-etorriarekin lotzen diren legezko alderdiak eta dokumentazioa identifikatzea eta interpretatzea.

                Mugetako eta aduanetako bidaiarien mugimenduari buruzko araudia aztertzea.

                Dibisa nagusiak identifikatzea.

                Bidaiarien segurtasunerako eta osasunerako arriskua duten helmugak identifikatzea.

                Helmuga jakin batzuetan eskatzen diren osasun-izapideak deskribatzea.

                Kontingentzien kasuan jarraitu beharreko prozedura aplikatzea.

                Bidaiarientzat erabilgarria den informazioa lortzeko zenbait iturri erabiltzea.

                Bidaiariak eta iragaitzazko bidaiariak. Definizioa eta ezaugarriak.

                Moneta eta dibisa. Trukearen eta moneta-mugimenduaren kontzeptua eta Nazioarteko eta Europar Batasuneko araudia.

                Kontsulatuak eta enbaxadak. Definizioa, funtzioak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak.

                Bidaia-aseguruak. Motak eta estaldurak.

                Beste erlijio, kultura eta tradizio bat duten helmugetara joateak dakarren aberastasuna baloratzea.

                Beste erlijio, kultura eta tradizio batzuekin errespetuz jokatzea.

                Bidaiarien mugimenduarekin lotzen diren osasun-izapideekiko eta araudiarekiko interesa azaltzea.

              4. Taldeak komunikatzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatzea.

                Gidariaren eta bisitari taldearen arteko komunikazio-prozesuaren berezko zailtasunak aurreikustea. Irtenbideak bilatzea.

                Turista taldeen laguntzarako eta gidaritzarako berariazko komunikazio-teknikak eta gizarte-trebetasunak maneiatzea.

                Ahozko adierazpena, tonua, erritmoa eta bolumena kontrolatzea, baita ahozkoa ez den komunikazioa ere.

                Baliabide kulturalak eta naturalak interpretatzeko metodologia aplikatzea.

                Taldeak dinamizatzeko teknikak aplikatzea, hainbat lan-ingurunetara eta segmentutara egokituak.

                Ibilbidean animazio-programak eta jolas eta aisialdiko jarduerak diseinatzea, honako alderdi hauek kontuan izanik: zerbitzu mota, taldearen ezaugarriak, ingurunea, dagoen denbora, eta klima.

                Komunikazioa laguntzako eta gidaritzako zerbitzuan: faseak eta teknikak.

                Turista taldeak. Tipologia eta ezaugarriak.

                Taldeen gidaritza eta zuzendaritza. Kontzeptua, ikuspegiak eta aplikazioa.

                Komunikatzeko interesa izatea.

                Komunikazio pertsonala hobetzeko teknikak garatzean ekimena izatea.

                Sormena eta orijinaltasuna baloratzea animazio-programak eta jolas eta aisialdiko jarduerak diseinatzean.

                Bezeroek eskaini zaien zerbitzuari buruzko iritzia ematen digutenean, egiten duten ekarpen positiboa onartzea.

              5. Laguntzako eta gidaritzako prozesuak garatzea.

                Laguntzako eta gidaritzako zerbitzuetan egin beharreko zereginak deskribatzea eta garatzea: faseak, teknikak, aurretiazko kudeaketak, aurkezpena, garapena eta agurra.

                Agentziek eta handizkariek gidariarentzat eta zerbitzugilearentzat jartzen duten bidaia-dokumentazioa egiaztatzea.

                Ezustekoak direla kausa bidaian, ibilbidean edo bisitaldian aldaketak aurreikustea.

                Egindako zerbitzuaren fakturak jaulkitzea, indarrean dauden tarifak kontuan izanik.

                Jasotako zerbitzuaren gogobetetasunari buruzko galdera sortak diseinatzea.

                Inkestetan lortutako informazioan oinarritutako autoebaluazioa egitea.

                Ezustekoak eta egoera gatazkatsuak kudeatzeko teknikak aplikatzea.

                Laguntza eta gidaritzako zerbitzuak: transferra, baliabide kulturaletarako eta naturaletarako bisitaldiak, txangoak, zirkuituak, ibilbideak eta beste zerbitzu batzuk. Definizioa eta ezaugarriak.

                Inkestak eta autoebaluazioa. Motak eta aplikazioak.

                Ezustekoak kudeatzeko teknikak.

                Egin beharreko lanen plangintza metodikoa egitea.

                Bezeroei arreta zuzena emateko interesa izatea, zerbitzu segurua eta kalitatezkoa eskainiz.

                Bezeroek laguntzako eta gidaritzako zerbitzuari buruz duten iritzia errespetatzea, eta zorroztasunez jardutea bezeroengandik jasotako informazioa aztertzeko garaian.

              6. Garraio-terminaletako bidaiarien sarreren eta irteeren prozedurak kontrolatzea.

                Bidaiarien garraio-terminalen mota bakoitzeko segurtasun-planaren edukia aztertzea: errepide bidezkoa, itsaso bidezkoa eta airetikoa.

                Bagajea fakturatzeko eta ontziratze-txartela lortzeko prozesua deskribatzea.

                Merkantzia arriskutsuak eta bizirik dauden animaliak fakturatzeko prozesua deskribatzea.

                Ontziratzeko prozedura aztertzea: segurtasun-kontrolak eta polizia.

                Bagajea jasotzeko prozedura aztertzea.

                Garraio-terminaletan bidaia-txartelak erreserbatzeko, saltzeko eta jaulkitzeko simulazioak egitea.

                Dokumentazioa kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Bidaiarien garraio-terminalen esparruan gidariak egin ditzakeen jarduera osagarriak identifikatzea:

                Turismo-informazioa.

                Konpainiaren informazioa.

                Behar bereziak dituzten kolektiboentzako laguntza: mugikortasun murritza duten bidaiariak, mendekotasun egoerak eta laguntzarik gabeko adin txikikoak.

                Gertakarien tratamenduan dagokion protokoloa aplikatzea: overbooking, konexioak, ezeztapenak eta beste batzuk.

                Terminalak eta garraiobideak. Ezaugarriak, instalazioak, antolamendua eta oinarrizko funtzionamendua.

                Segurtasun-arauak eta beharrezko dokumentazioa, betiere bidaiariaren jatorriaren eta helmugaren arabera.

                Bidaiarien eta garraiolarien eskubideak eta betebeharrak.

                Gertakarien kasuan jarduteko protokoloak.

                Garraio-terminaletako segurtasun-planen garrantzia baloratzea.

                Fakturatzeko, ontziratzeko eta bagajea jasotzeko prozedurak ezagutzeko interesa izatea.

                Bidaiariaren eta garraiolariaren eskubideak errespetatzea.

                Erantzukizunez jokatzea bidaiariaren eta garraiolariaren betebeharrak betetzean.

                Zorroztasunez jokatzea gertakarien aurrean jarduteko protokoloak aplikatzean.

          8. lanbide-modulua: Turismo-produktuen diseinua

            Kodea: 0387

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 140 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Zonaren turismo-ahalmena aztertzen du eta, horretarako, baliabideak ebaluatzeko teknikak aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Baliabideen inbentarioan sartzen diren elementuak identifikatu ditu.

                2. Baliabideen inbentarioak egin ditu beste baliabide batzuen landa-azterketetan oinarrituta.

                3. Fitxa tekniko baten funtsezko puntuak identifikatu ditu.

                4. Lurralde-baliabidearen fitxa teknikoak diseinatu eta bete ditu.

                5. Landa-azterketan lortutako informazioa abiapuntu izanik «AMIA» (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) gisako analisiak egin ditu.

                6. «AMIA» analisia abiapuntu izanik, lurraldearen lehiakortasuna zehaztu du.

                7. Turismo-baliabideak ebaluatzeko teknikak aztertu ditu.

                8. Diseinu sortzailerako informatika-aplikazioak erabili ditu.

              2. Turismo-produktu/zerbitzu bat sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera zehazten du, eta berau ezaugarritzen duten aldagaiak ebaluatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismo-eskaintza osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

                2. Helmugako erakarpen-elementuak hauteman ditu.

                3. Turismo-produktuaren parte diren hiru mailak ezagutu ditu: baliabideak, zerbitzuak eta balio erantsia.

                4. Turismo-produktuen/helmugen edo turismo-zerbitzuen kokalekua jasoko duten mapak landu ditu.

                5. Helmugaren lehiakortasuna galdu den edo ez egiaztatu du.

                6. Produktuaren, zerbitzuaren edo helmugaren bizi-zikloa landu du, eta zer fasetan dagoen ezarri du.

              3. Turismo-produktuak/zerbitzuak/helmugak diseinatzen ditu, eta jardun zehatzak antolatzen eta planifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Diseinatu nahi den produktu, zerbitzu eta/edo helmuga mota ezartzeko baliabideak zerrendatu ditu.

                2. Turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren ezaugarriak identifikatu ditu.

                3. Turismo-produktuaren osagaiak identifikatu ditu.

                4. Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga egituratzeko beharrezko eragiketak egin ditu, etekinen arabera.

                5. Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak sortzeko beharrezko urrats guztiak egin ditu.

                6. Produktuen/zerbitzuen sorreran aplikatzeko garapen-planaren funtsezko helburuak identifikatu ditu.

                7. Identifikatutako helburuen arabera formulatu ditu ekintza-planak.

              4. Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak osatu egiten ditu ingurunerako eragin sozioekonomiko handiena izango duten aldagaiak hautatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Turismoak ingurunean/zonan izango dituen eraginak identifikatu ditu.

                  Turismo-produktua/zerbitzua gauzatuko den helmugaren karga-ahalmena ezagutzeko beharrezko azterlan guztiak egin ditu.

        3. Planari aplika dakizkiokeen turismo-marketineko teknikak identifikatu eta hautatu ditu.

        4. Beste produktu bat garatzeko eta abian jartzeko beharrezko teknikak gauzatu ditu.

        5. Markako erabakiak ezartzeko turismo-produktua/zerbitzua eta/edo turismo-helmuga ezaugarritu ditu.

        6. Turismo-produktuaren/zerbitzuaren mailak ezartzeko beharrezko teknikak gauzatu ditu.

  5. Lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen ditu, eta sortutako turismo-produktuarekin/zerbitzuarekin lotzen du tokiko eragileen jarduera.

    Ebaluazio-irizpideak:

    1. Tokiko garapeneko politika, plan eta programa estrategikoak identifikatu ditu.

    2. Tokiko garapeneko eta turismo-garapeneko politikak, planak eta programak hautatu eta erabili ditu.

    3. Zonako baliabideak dinamizatzeko giza talde egokiak eta teknika egokiak identifikatu eta hautatu ditu.

    4. Hautatutako dinamizazio-teknikak aplikatu ditu.

    5. Egindako turismoaren dinamizazioaren ondorioak baloratu ditu, tokiko garapeneko aukera gisa, aukera ekonomiko gisa eta gizarte-ongizateko aukera gisa.

    1. Edukiak.

      1. Zona bateko turismo-ahalmena aztertzea.

        Lurraldearen turismo-baliabideak identifikatzea, eta turismo-ustiapeneko aukera eta ahalmena duten baliabideen eta kokalekuen zerrenda egitea.

        Turismo-baliabideen moten inbentarioak egitea: zerrenda, sailkapena eta deskribapena.

        Turismo-baliabideen fitxa teknikoak egitea: diseinatzea eta betetzea.

        Ebaluazio-teknikak aplikatzea.

        Baliabideak ebaluatzeko galdera sortak diseinatzea.

        Turismo-ahalmenari dagokionez, lurraldearen kanpoko eta barneko egoera aztertuko duen landa-azterketa egitea.

        AMIA diagnostikoko sistema lantzea landa-azterketan lortutako informazioan oinarritua.

        Datuak kudeatzeko programa ofimatikoak erabiltzea: inbentarioak, fitxa teknikoak, ebaluazioko galdera sortak.

        Turismo-baliabideak. Definizioa eta motak.

        Turismo-baliabide baten fitxa teknikoa. Kontzeptua eta jaso behar duen informazioa.

        Baliabideak ebaluatzeko teknikak. Galdetegiak. Galdera motak.

        Zona baten turismo-ahalmena diagnostikatzeko sistemak. AMIA sistema: ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak.

        Inbentarioen kudeaketa egokiaren garrantzia ezagutzea.

        Turismo-baliabideen fitxa teknikoak egitearen beharra baloratzea.

        Zorroztasunez jardutea landa-azterketetan eta baliabideen ebaluazioan lortutako informazioa tratatzean.

      2. Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko aukerak.

        Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak kokatzeko mapak lantzea.

        Kokapen-mapak aztertzea eta turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren lehiakortasuna galtzen den edo ez egiaztatzea.

        Eskariaren lehentasunak eta beharrak aztertzea.

        Turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren bizi-zikloa lantzea, eta zer fasetan dagoen identifikatzea.

        Eskaintza turistikoa. Definizioa eta eskaintza osatzen duten elementuak.

        Turismo-produktua/zerbitzua. Turismo-produktuen motak. Osatzen duten elementuak: baliabideak, zerbitzuak eta balio erantsia.

        Eskari turistikoa. Merkatuen segmentazioa.

        Turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren kokalekua. Kontzeptua. Kokapen-mapa.

        Turismo-produktuen/zerbitzuen edo turismo-helmugen bizi-zikloa. Faseak.

        Ekimenez jardutea turismo-produktuen/zerbitzuen edo turismo-helmugen bizi-zikloko faseetan erabakiak hartzean.

        Turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren kokalekuak berau sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko erabakiak hartzean duen garrantzia baloratzea.

        Turismo-eskaria aztertzeak jorratu gabeko merkatu-nitxoak bilatzeko garaian duen garrantzia baloratzea.

      3. Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak diseinatzea.

        Turismo-produktuak sortzeko ideia berriak bilatzea.

        Turismo-baliabideak aztertzea eta zerrendatzea, eta diseinatu nahi den produktu/zerbitzu mota eta/edo helmuga mota ezartzea.

        Turismo-helmugak sailkatzea.

        Diseinatu beharreko turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren ezaugarriak eta osagaiak identifikatzea.

        Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga egituratzea, etekinen arabera. Bideragarritasuna aztertzea.

        Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga sortzea.

        Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga garatzeko plana lantzea. Lortu beharreko funtsezko helburuak identifikatzea.

        Identifikatutako helburuen arabera formulatzea ekintza-planak.

        Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga. Definizioa eta haren diseinuan jarraitu beharreko jarraibideak.

        Turismo-zerbitzuaren diseinuaren kalitatea.

        Eskariaren beharrak ezagutzeko interesa azaltzea.

        Gainerakoen ideia, behar eta motibazioekiko errespetua izatea.

        Diseinatzean sormena eta orijinaltasuna baloratzea.

        Konpromisoa hartzea turismo iraunkorraren alde eta ingurumenaren alde.

        Irisgarritasunarekin lotzen diren gaiekiko sentsibilitatea azaltzea. Minusbaliotasun edo behar zehatzak dituzten pertsonekiko enpatia.

        Talde-lanaren balioa ezagutzea.

      4. Turismo-produktuak/zerbitzuak edo turismo-helmugak betetzea.

        Turismo-garapenak zonan edo ingurunean izandako eraginak aztertzea.

        Turismo-helmugaren karga-ahalmena ezartzea, honako ikuspuntu hauetatik: ingurune fisikoaren, turisten, tokiko biztanleriaren eta tokiko ekonomiaren ikuspuntutik.

        Karga-ahalmena eta turismo-garapen iraunkorra lotzea.

        Turismo-produktu/zerbitzu berria edo turismo-helmuga berria garatzeko eta abian jartzeko beharrezko teknikak aplikatzea.

        Turismo-produktua/zerbitzua edo turismo-helmuga garatzeko planari aplika dakizkiokeen turismo-marketineko teknikak identifikatzea.

        Turismo-produktuaren/zerbitzuaren edo turismo-helmugaren marka eta irudia sortzea.

        Turismo-zerbitzua egiteko garaian kalitatea kudeatzea.

        Turismo-helmuga baten karga-ahalmena. Kontzeptua.

        Turismo iraunkorra. Kontzeptua.

        Turismo-marketina. Kontzeptua eta oinarrizko elementuak.

        Marka-irudia. Kontzeptua. Motak eta funtzioak.

        Aurretiazko plangintza egokiaren garrantzia ezagutzea.

        Turismo-garapen iraunkorrarekiko sentsibilitatea izatea.

        Turismo-helmugaren markaren eta irudiaren garrantzia baloratzea.

        Turismo-marketineko joera berriekiko eta komunikazio-tresna eta -politika berriekiko interesa izatea.

        Komunikazio-teknologia berrien aurrean jakinmina izatea.

        Kalitatea etorkizuneko turismo iraunkorreko estrategia gisa baloratzea.

      5. Lurralde-baliabideak dinamizatzea.

        Tokiko garapeneko politika instrumentalak aztertzea.

        Tokiko garapeneko eta etorkizuneko enpleguetako plan eta programa estrategikoak identifikatzea.

        Zonaren baliabideak dinamizatzeko beharrezko giza taldea hautatzea.

        Hautatutako dinamizazio-teknikak aplikatzea.

        Lurralde-baliabideak dinamizatzeko dauden laguntzak eta diru-laguntzak identifikatzea.

        Turismo-baliabideak dinamizatzeko teknikak. Honako hauen gaineko jardunen tipologia: hiri-ingurunea, espazio naturala, turismo-produktua/zerbitzua, komunikazioa, merkaturatzea, eta kalitatea.

        Turismoaren dinamizazioaren ondorioak baloratzea, tokiko garapeneko aukera gisa, aukera ekonomiko gisa eta gizarte-ongizateko aukera gisa.

      1. lanbide-modulua: Ingelesa

        Kodea: 0179

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 165 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Edozein komunikazio-bitarteko bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

            2. Hizkuntza estandarrean ahoskatutako irrati bidezko mezuen helburua eta bestelako material grabatuaren edo erretransmitituaren helburua ezagutu du, eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu du.

            3. Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.

            4. Hiztunaren ikuspuntuak eta jarrerak identifikatu ditu.

            5. Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.

            6. Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.

            7. Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.

            8. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

          2. Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Independentzia-maila handiarekin irakurri du, eta irakurmenaren abiadura eta estiloa testuetara eta xedeetara egokitu du eta erreferentzia-iturri egokiak modu selektiboan erabili ditu.

            2. Bere espezialitateari dagozkion gutunak interpretatu ditu, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.

            3. Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.

            4. Testua aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du.

            5. Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.

            6. Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

            7. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu.

            8. Bere espezialitateko jarraibide luzeak eta zailak interpretatu ditu.

          3. Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak ematen ditu, eta egoeraren edukia aztertzen du eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokitzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

            2. Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.

            3. Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun-maila egokiaz egin du.

            4. Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.

            5. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

            6. Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.

            7. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

            8. Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.

            9. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          4. Sektoreko edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak xedearekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Espezialitatearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.

            2. Informazioa zuzentasunez, doitasunez, koherentziaz eta kohesioz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta/edo eman du.

            3. Txostenak idatzi ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.

            4. Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

            5. Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

            6. Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatzi batzuk laburbildu ditu, eta, horretarako, hiztegi zabala erabili du, errepikapenak saihestearren.

            7. Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

          5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

            4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Ahozko mezuak ulertzea.

            Ahozko mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea zuzenekoak zein telefono bidezkoak, irrati bidezkoak edo grabatuak.

            Ahozko testu baten ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.

            Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

            Ostatu-kudeaketaren sektoreko berariazko terminologia.

            Ahozko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak. Adibidez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

            Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

            Ulertzeko interesa izatea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

            Mezuak, testuak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

            Edozein euskarri tradizionaletan edo telematikoetan (fax, e-posta, burofaxa) emandako testuak ulertzea.

            Sektorearekin lotzen diren mota guztietako testu-tipologiak ezagutzea.

            Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Turismo-ostatuko sektoreko berariazko terminologia.

            Idatzizko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren, zalantzaren eta desioaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

            Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

            Ulertzeko interesa izatea.

            Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak ulertzeko beharrezko baliabideak erabiltzen autonomiaz jardutea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

            Informazio-iturriekiko jarrera erreflexiboa eta kritikoa izatea.

          3. Ahozko mezuak sortzea.

            Honako hizkuntza-baliabideak ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.

            Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak erabiltzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: hitz egiteko txanda hartzea, mantentzea eta lagatzea, sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea, eta abar.

            Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa erabiltzea: intonazio-ereduak erabiltzea.

            Gramatika-baliabideak, ahozko mezuak sortzeari dagokionez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

            Sektore turistikoaren berezko terminologia.

            Fonetika, intonazioa eta erritmoa, ahozko mezuei dagokienez.

            Ikasgelan ingelesa erabiltzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

            Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          4. Idatzizko testuak sortzea.

            Hainbat euskarritan emandako sektoreko dokumentu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.

            Testu koherenteak lantzea:

            Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

            Testuaren mota eta formatua.

            Hizkuntza-aldaera.

            Erregistroa.

            Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.

            Sektorearen berariazko terminologia egokia erabiltzea.

            Egitura sintaktikoak hautatzea.

            Puntuazio-markak erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Testuak igortzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa.

            Beste baliabide batzuk: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast&

            Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.

            Denbora-erlazioak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

            Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko autonomia izatea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          5. Ingelesarekin lotzen diren kultura-elementurik adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.

            Ingelesa hizkuntza duten herrialdeetako kultura-elementu esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.

      2. lanbide-modulua: Atzerriko bigarren hizkuntza

        Kodea: 0180

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 120 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Hizkuntza estandarrean egindako ahozko diskurtso argi eta errazetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du eta mezuaren eduki globala identifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mezua lanbide-testuinguruan kokatu du.

            2. Mezuaren ideia nagusia jaso du.

            3. Mezuan biltzen den berariazko informazioa identifikatu du.

            4. Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatu du.

            5. Hedabide baten bitartez emandako mezu baten ideia nagusiak atera ditu.

            6. Ikusitako komunikazio-egoera baten argumentuaren haria identifikatu du.

            7. Ikusitako sekuentzia batean ageri diren rolak finkatu ditu.

          2. Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lanbide-esparruko berariazko testuak modu ulerkorrean irakurri ditu.

            2. Erabilitako terminologia doitasunez identifikatu du.

            3. Bere lanbideari dagokion testu batetik, informaziorik adierazgarriena atera du.

            4. Testu espezifiko errazen zuzeneko eta alderantzizko itzulpenak egin ditu, eta, horretarako, kontsultarako materiala eta hiztegi teknikoak erabili ditu.

            5. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            6. Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.

            7. Nolabaiteko independentziaz irakurri ditu hainbat motatako testuak, eta irakurtzeko estiloa eta abiadura egokitu egin du, ohikoak ez diren esamoldeen zailtasunekin topo egin arren.

          3. Ahozko mezu errazak, argiak eta ondo egituratuak egiten ditu, eta eskuratutako hizkuntza-egiturekin lotzen du mezuaren xedea.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Formula errazak, loturak eta elkarreragin-estrategiak erabilita komunikatu da.

            2. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

            3. Bere lanbide-sektoreko lan-arloko lehentasunak eman ditu aditzera.

            4. Hurbileko lanbide-ingurunea nolabaiteko etorriarekin deskribatu du.

            5. Lanbide-sektoreko produkzio-prozesu baten berezko jarduerak sekuentziatu ditu.

            6. Dagokion espezialitatearen barruko gai baten aurkezpen laburrak eta prestatuak modu argian egin ditu.

            7. Bere mailara egokitutako aurkezpenetan protokolo-arauak erabili ditu.

            8. Lanbideari buruzko galdera laburrak erantzun ditu.

            9. Berariazko informazioa arin samar trukatu du, eta, horretarako, egitura sinpleko perpausak erabili ditu.

          4. Testu sinpleak lantzea eta gramatika-arauak testuen helburuarekin lotzea.

            1. Hainbat motatako dokumentuetan eskatzen den oinarrizko informazioa bete du.

            2. Lan-eskaintza jakin bat abiapuntu izanik, lan-eskaera egin du.

            3. Curriculum laburra idatzi du.

            4. Gaineratutako ikus-euskarriekin eta hizkuntza-gakoekin osatu da testu jakin bat.

            5. Komunikazio-xede zehatza izango duen txosten laburra egin du.

            6. Argibide jakin batzuk abiapuntu izanik, eta eredu batzuen arabera, idatzi du merkataritza-gutuna.

            7. Testu sinpleen laburpen laburrak egin ditu eta lanbide-ingurunearekin lotu ditu.

          5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

            4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            6. Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Ahozko mezuak ulertzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

            Solaskidearen jarrera eta asmoa identifikatzea: eskakizuna, haserrea, ironia.

            Elkarrizketa batean edo komunikazio-egoera batean parte hartzen dutenen lanbide-rolak zehaztea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Ahozko hizkuntzaren mailak: egunerokoa, protokolozkoa, lanbidearen arabera.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Arau eta protokolo sozioprofesionalekiko errespetua azaltzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatzea.

            Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Prentsan agertutako lan-eskaintza interpretatzea. Hiztegiak eta kontsultarako beste material eta iturri batzuk erabiltzea.

            Sektoreko berezko lanbide-terminologia.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa. Web-orriak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

          3. Ahozko mezuak sortzea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea eta beste batzuk, erantzun laburrei erantzunez eta informazio zehatzak trukatuz.

            Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

            Sektoreko lan-lehentasunak adieraztea.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Lanbidearen, jardueren eta hurbileko lan-ingurunearen berezko terminologia.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Bere mailari dagozkion aurkezpen sinpleetako protokolo arauak.

            Koherentziaz galdetzeko eta erantzuteko egitura sinpleak.

            Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          4. Idatzizko testuak sortzea.

            Sektoreko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

            Puntuazio-markak erabiltzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Testu koherenteak lantzea.

            Curriculum vitaea lantzea, aurkezpen eta motibazioko gutun batekin batera.

            Lanbide-arloko idatzizko hizkuntzaren erregistroak.

            Curriculuma aurkezteko eredua.

            Merkataritza-gutunen ereduak: eskariak, fakturak, erreserbak, izena emateko orriak.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

            Dokumentuak betetzeko garaian zuzentasuna baloratzea.

          5. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntzaren herrialdeetako kultura-elementu eta protokolo esanguratsuenak.

            Hainbat herrialdetako sektoreko berezko alderdi sozioprofesionalak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      3. lanbide-modulua: Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua

        Kodea: 0388

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 50 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

            2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

            3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

            4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

            5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

            6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

            8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

            9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

          2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

            2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

            3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

            4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

            5. Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

            6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

            7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

            8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

            9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

          3. Proiektua ezartzea edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.

            2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

            3. Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.

            4. Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.

            5. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

            6. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

            7. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

            8. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

          4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

            2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

            3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

            4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

            5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

            6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

            7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

          5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

            2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

            3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

            4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

            5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

      4. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0389

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 99 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea:

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      5. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0390

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 60 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak.

          1. Ekimena.

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      6. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0391

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 360 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

            3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

            4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

            6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna...).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua txukun, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Gaituta dagoen tokiko gidariaren eta ibilbide-gidariaren jarduerak egin eta koordinatzen ditu, eta, horretarako, bitarteko eta tresneria egokiak identifikatzen eta erabiltzen ditu eta ezarritako arauen eta/edo jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu, baita esleitutako zereginak egingo dituen hainbat enpresa motatan beteko duen lanpostuari dagozkionak ere.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jasotako jarraibideak eta prozesu bakoitzarekin lotzen diren dokumentuak interpretatu ditu, betiere tokiko gidaria den, ibilbide-gidaria den edo garraiobidetakoren batean den kontuan izanik.

            2. Elementu materialak, beharrezko dokumentazioa, tresnak eta egoeretako bakoitzean zerbitzugintzarako beharrezko gainerako erremintak identifikatu eta kokatu ditu.

            3. Egin beharreko jarduerak behar bezala bete ahal izateko beharrezko tresneria, materialak eta ondasunak zuzen erabili eta berraztertu ditu.

            4. Egin beharreko zeregina garatzeko informatika-aplikaziorik egokienak erabili ditu.

            5. Bisitariei edo bezeroei laguntzako, gidaritzako eta informazioko zerbitzuak egiteko ezarritako irizpideak eta arauak aplikatu ditu.

            6. Txostenak eta eskatutako zerbitzuak egin ditu, aurreikusten diren arauen arabera eta ezarritako protokoloak kontuan izanik.

            7. Parte-hartze aktiboa izan du ibilbidea antolatzean eta programatzean eta zerbitzua egiten duen enpresaren arabera esleitu zaizkion zereginak gauzatzean.

            8. Esleitutako zereginekin lotzen diren ekintzak gauzatzeko prozesuak aurreikusi, gauzatu eta ikuskatu ditu.

            9. Tokiko gidariaren eta ibilbide-gidariaren zereginaren berezko komunikazio eta dinamizazioko jardueretan hartu du parte.

            10. Bisitatzen den ingurunean berezkoak diren ingurumena babesteko jarraibideak eta arauak eta ondarea babesteko politika bete ditu.

          4. Turismo-garapeneko eragilearen eta informatzailearen jarduerak gauzatzen eta koordinatzen ditu eta, horretarako, bitarteko eta tresneria egokiak erabiltzen ditu, ezarritako arauen eta jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu eta bezeroen eskariei erantzuten die, betiere lan-zona horretan dauden turismo-baliabideen arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zonako turismo-baliabideak identifikatu ditu.

            2. Turismo-garapeneko plana gauzatzeko organismoetan dauden laguntzak ezagutu ditu.

            3. Egin beharreko zeregina garatzeko informatika-aplikaziorik egokienak erabili ditu.

            4. Zonako turismo-plangintzaren eta -garapenaren prozesuak gauzatzeko edo ezartzeko beharrezko dokumentazioa kudeatzeko eta bideratzeko prozedurak jarraitu ditu.

            5. Laneko ingurunean ezarri edo finkatu beharreko turismo-eskaintza edo -produkturik egokienak identifikatu ditu.

            6. Tokiko eta eskualdeko garapen-planak gauzatzean beharrezko aurretiazko eta aldi baterako eragiketak ezagutu ditu.

            7. Behar bezala informatu ditu bidaiariak, turistak, prozesuan inplikatutako entitateak eta eragile laguntzaile guztiak.

            8. Ezarritako plana garatzeko helburuak, faseak eta denborak deskribatu ditu.

          5. Ekitaldietan eta garraio-terminaletan turismo-laguntzako jarduerak gauzatzen ditu eta, horretarako, kontrolerako bitartekoak, tresneria eta ekipamendua erabiltzen ditu eta ezarritako argibideen eta arauen arabera aplikatzen ditu teknikak eta prozedurak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jasotako jarraibideak eta prozesu bakoitzarekin lotzen diren dokumentuak interpretatu ditu, betiere ekitaldietako edo terminaletako laguntza-zereginak diren edo garraiobidetakoren batean den kontuan izanik.

            2. Elementu materialak, beharrezko dokumentazioa, tresnak eta egoeretako bakoitzean zerbitzugintzarako beharrezko gainerako erremintak identifikatu eta kokatu ditu.

            3. Egin beharreko jarduerak behar bezala bete ahal izateko beharrezko tresneria, materialak eta ondasunak zuzen erabili eta berraztertu ditu.

            4. Egin beharreko zeregina garatzeko informatika-aplikaziorik egokienak erabili ditu.

            5. Ezarritako irizpideak eta arauak aplikatu ditu terminaletan, garraiobideetan edo ekitaldietan bezeroei/bisitariei/bidaiariei laguntzeko lanak egitean.

            6. Txostenak eta eskatutako zerbitzuak egin ditu, aurreikusten diren arauen arabera eta ezarritako protokoloak kontuan izanik.

            7. Esleitutako zereginekin lotzen diren ekintzak gauzatzeko prozesuak aurreikusi, gauzatu eta ikuskatu ditu.

            8. Ekitaldietan, terminaletan edo garraiobideetan laguntzeko lanen berezko komunikazio eta informazioko jardueretan hartu du parte.

            9. Ingurumena babesteko arauak eta jarraibideak bete ditu, baita ekitaldien kokalekuaren, terminalen eta garraiobideen berezko segurtasun-neurriak ere.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)

    30 IKASLE AZALERA (m²)

    20 IKASLE

    Balio anitzeko gela 60 40

    Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako ikasgela 90 60

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Irakaslearentzako PCa.

    Ikasgelako altzariak.

    Proiekzio-kanoia

    Proiekzio-pantaila.

    Ikus-entzunezko erreproduktorea.

    Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako ikasgela Arbela

    Sarean instalatutako ordenagailuak, abiadura handiko inprimagailua, eskanerra, faxa.

    Proiekzio-kanoia

    Pantaila zabalgarria

    Internet-konexioa

    Bulegotikako softwarea (testu-prozesadorea, datu-basea, aurkezpenak, kalkulu-orria, eta abar)

    Turismo-bitartekaritzako enpresetako informatika-softwarea eta hainbat puntu geografikoren artean distantzia kalkulatzekoa

    Informazio geografikorako sistemak

    Turismo-helmugak kudeatzeko informatika-ereduak

    Helmuga sustatzeko mapa digitalak

    Argazki panoramikoetarako informatika-aplikazioak

    GDSko, LDSko eta turismo-zerbitzuetako hornitzaileetarako lizentzia

    Artxibategiak, apalak, bulegoko askotariko materiala

    Material inprimatua: turismo-mapak, zona turistikoetako liburuxkak eta beste batzuk

    Telebista/bideo-erreproduzitzailea eta DVDa

    Espainiako, Europako eta munduaren gainerako bidaia-gidak

    Hainbat autonomia-erkidegotako eta beste herrialde batzuetako turismo-informazioko liburuxkak

    Turismoaren sektoreko aldizkariak espezialitatearekin lotzen direnak

    Mapa geografikoak

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena turismo-gidaritzako, -informazioko eta laguntzako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0171 Turismo-merkatuaren egitura " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak. " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0173 Turismo-marketina. " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0383 Turismo-helmugak " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0384 Turismo-baliabideak

    " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0385 Turismo-informazioko zerbitzuak " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0386 Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0387 Turismo-produktuen diseinua " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0179 Ingelesa " Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0180 Atzerriko bigarren hizkuntza " Atzerriko hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0388 Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua " Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0389 Laneko prestakuntza eta orientabidea " Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0390 Enpresa eta ekimen sortzailea " Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0391 Lantokiko prestakuntza Ostalaritza eta turismoa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Lan-harremanetan diplomaduna

    Gizarte-lanean diplomaduna

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    Ostalaritza eta turismoa Turismoan diplomaduna

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0171 Turismo-merkatuaren egitura

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak

    0173 Turismo-marketina

    0383 Turismo-helmugak

    0384 Turismo-baliabideak

    0385 Turismo-informazioko zerbitzuak

    0386 Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak

    0387 Turismo-produktuen diseinua

    0179 Ingelesa

    0180 Atzerriko bigarren hizkuntza

    0388 Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako proiektua

    0389 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0390 Enpresa eta ekimen sortzailea

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Tokiko eta eskualdeko turismo-produktuak diseinatu eta merkaturatzea 0387 Turismo-produktuen diseinua

0173 Turismo-marketina

0171 Turismo-merkatuaren egitura

0384 Turismo-baliabideak

Helmugako turismo-informazioa 0171 Turismo-merkatuaren egitura

0385 Turismo-informazioko zerbitzuak

0172 Protokoloa eta harreman publikoak

Nazioko eta nazioarteko turismo-produktuak eta -helmugak 0383 Turismo-helmugak

0384 Turismo-baliabideak

Taldeen gidaritza eta laguntza 0383 Turismo-helmugak

0384 Turismo-baliabideak

Atzerriko hizkuntza 0179 Ingelesa

Atzerriko bigarren hizkuntza 0180 Atzerriko bigarren hizkuntza

Lantokiko prestakuntza 0391 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC1069_3: Jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

    UC1070_3: Jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei. 0384 Turismo-baliabideak

    UC1071_3: Turistei eta bisitariei laguntza-zerbitzuak egitea eta turismo-ibilbideak diseinatzea. 0386 Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak

    UC1056_3: Ekitaldiak kudeatzea. 0172 Protokoloa eta harreman publikoak.

    UC1072_3: Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin. 0179 Ingelesa (*)

    UC1073_3 Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin. 0180 Atzerriko bigarren hizkuntza (*)

    UC1074_3: Turismo-informazioa kudeatzea 0173 Turismo-marketina

    UC1075_3: Tokiko turismo-zerbitzuak eta -produktuak sortzea, sustatzea eta kudeatzea. 0387 Turismo-produktuen diseinua

    UC0268_3: Turismoaren arloko informazio- eta banaketa-unitateak kudeatzea. 0385 Turismo-informazioko zerbitzuak

    (*) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 66.4. artikuluan xedatutakoaren arabera baliozkotu ahal izango da.

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    0384 Turismo-baliabideak UC1069_3: Jardun-esparruan kultura-interesa duten ondasunak eta ondarea interpretatzea turistei eta bisitariei.

    UC1070_3: Jardun-esparruko espazio naturalak eta kultura-interesa duten beste ondasun batzuk interpretatzea turistei eta bisitariei.

    0386 Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak UC1071_3: Turistei eta bisitariei laguntza-zerbitzuak egitea eta turismo-ibilbideak diseinatzea.

    0172 Protokoloa eta harreman publikoak. UC1056_3: Ekitaldiak kudeatzea.

    0173 Turismo-marketina UC1074_3: Turismo-informazioa kudeatzea.

    0387 Turismo-produktuen diseinua UC1075_3: Tokiko turismo-zerbitzuak eta -produktuak sortzea, sustatzea eta kudeatzea.

    0179 Ingelesa UC1072_3: Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.

    0180 Atzerriko bigarren hizkuntza UC1073_3 Gidaritza eta animazioko turismo-zerbitzuetan ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza batean komunikatzea, erabiltzaile trebearen mailarekin.