Arautegia

Inprimatu

138/2010 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 3079
  • Xedapen-zk.: 138
  • Xedapen-data: 2010/05/18
  • Argitaratze-data: 2010/06/22

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Ekainaren 6ko 955/2008 Jantzigintzako eta modako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek apirilaren 22ko 743/1994 Errege Dekretuaren bitartez ezarritako Jantzigintzako teknikariaren tituluaren erregulazioa ordezkatzen du.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Jantzigintzako eta modako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen ekainaren 6ko 955/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko maiatzaren 18an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Jantzigintzako eta modako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Jantzigintza eta moda.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: ehunezko eta larruzko jantziak, osagarriak eta bestelako gaiak egitea, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Jantzigintzako prozesuak zehaztea, informazio teknikoa interpretatuta.

    2. Jantzigintzan esku hartzen duten makinak, ekipoak eta materialak prestatzea, lortu beharreko produktuaren ezaugarriak kontuan izanda.

    3. Ehunak, larruak eta ehunezko beste material batzuk patroitik abiatuta ebakitzea, eskatutako kalitatezko piezak lortzeko.

    4. Ehunezko eta larruzko gaien piezak mihiztatzea, konpetentzia teknikoari, laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauen pean jardunez.

    5. Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akabera egitea, azken produktuaren kalitatea ziurtatuta.

    6. Modelora egokituta, neurrirako jantzigintzarako patroiak egitea.

    7. Neurrirako jantzigintzako zerbitzuetan bezeroari arreta egitea, informazioa ematea eta, hala badagokio, sortutako arazoak ebaztea esleitutako erantzukizunen barruan.

    8. Jantzigintzako makinen eta ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-fitxaren arabera.

    9. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    10. Bere jarduerarekin lotutako gorabeherak ebaztea, horien sorburuak identifikatuta eta erabakiak arduraz hartuta.

    11. Aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.

    12. Laneko arriskuen eta ingurumenaren alorreko kalitate eta prebentzioko prozedurak aplikatzea, jantzigintzako prozesuetan ezarritakoaren arabera.

    1. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    2. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    3. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda.

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. TCP071_2. Materialak ebakitzea (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua eta irailaren 14ko 1199/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0195_2: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak eta produktuak ezagutzea.

      UC0198_2: ehunak eta ijetziak ebakitzea.

      UC0199_2: larruak ebakitzea.

    2. TCP070_2. Materialak mihiztatzea (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua eta irailaren 14ko 1199/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0195_2: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak eta produktuak ezagutzea.

      UC0196_2: ehunen eta ijetzien piezak mihiztatzea.

      UC0197_2: larruen piezak mihiztatzea.

    3. TCP142_2. Jantzigintzako akaberak (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0195_2: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak eta produktuak ezagutzea.

      UC0448_2: ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akabera egitea.

      UC0449_2: gaien eta jantzien akabera bereziak egitea.

    4. TCP391_2. Ehunezko eta larruzko neurrirako jantziak egitea (otsailaren 29ko 329/2008 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1225_1: jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea.

      UC1234_2: neurrirako jantzigintzan eskuz ebaki eta mihiztatzea.

      UC1235_2: neurrirako jantzigintzan makinaz mihiztatzea.

      UC1236_2: neurrirako jantzigintzan jantzien eta gaien akabera egitea.

      UC1237_2: neurrirako jantzigintza-zerbitzuetan bezeroari arreta egitea.

  1. Lanbide-irudi honek jantzigintzako eta modako establezimenduetan eta industrietan egiten du lan; zehazki, materialak prestatu eta ebakitzen, jantziak produzitzen, eta etxerako, industria-erabileretarako eta kiroletarako ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien industria-akabera egiten dihardutenetan. Era berean, neurrirako jantziak egiten dituzten establezimenduetan lan egin dezake.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Jantzi-egilea.

    Jostuntzako eta joskintzako laguntzailea.

    Jantzigintzako espezialista.

    Jantzigintzako ofiziala.

    Ehunezko jantzien eta gaien ebakitzailea.

    Josteko eta brodatzeko industria-makinen eragilea.

    Josle mihiztatzailea.

    Ehunezko eta larruzko jantzien eta gaien markatzaile ebakitzailea.

    Lisatzaile akabera-egilea.

    Akabera-makinen eragilea.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Jantzigintza-prozesuaren faseak aztertzea eta horiek azken produktuaren ezaugarriekin lotzea, gauzatu beharreko eragiketak zehazteko.

    2. Jantzigintza-prozesua eta produktuaren fitxa teknikoa aztertu ondoren, tresnak, erremintak eta osagarriak hautatzea, makinak, ekipoak eta materialak prestatzeko.

    3. Ehunezko materien eta larruen propietate eta ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea, eta haien aplikazioak eta erabilera-irizpideak deskribatzea, nahi den kalitatea lortzeko.

    4. Patroien banaketa aztertu ondoren markaketaren errendimendua zehaztea, ehunen, larruen eta bestelako materialen ebaketa optimizatzeko.

    5. Ebaketa-parametroak aztertu ondoren ebaketa-prozesua ezaugarritzea, ehunak, larruak eta bestelako materialak ebakitzeko.

    6. Mihiztatze-prozesuak aztertzea, eta lotzeko prozedurak eta materialak identifikatzea, ehunezko eta larruzko jantzien piezak mihiztatzeko.

    7. Akabera-teknikak aztertzea eta horiek produktuaren ezaugarriekin lotzea, ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akabera egiteko.

    8. Modeloaren ezaugarriak aztertu ondoren, patroiak eta prototipoak egiteko teknikak identifikatzea, jantziak eta gaiak neurrira egiteko.

    9. Erreklamazioak jakinarazi eta kudeatzeko teknikak identifikatzea, eta horiek bezeroen tipologiarekin lotzea, neurrirako jantziak egiteko zerbitzuetan haiei arreta egiteko.

    10. Makinen eta ekipoen mantentze-beharrak identifikatzea, eta horien garrantzia justifikatzea, funtzionalak izango direla ziurtatzeko.

    11. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    12. Kontingentziak antzeman eta baloratzea, horien sorburua zehaztea eta dagokion lanbide-jarduerari lotutako gorabeherak konpontzeko ekintza zuzentzaileak deskribatzea.

    1. Haren jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, hainbat lanpostutara eta lan-egoera berrietara egokitzeko.

    2. Ingurumena babesteko eta laneko arriskuak prebenitzeko neurriak deskribatzea, eta laneko prozeduretan aplikatzekoa den araudia identifikatzea, kalitatea, eta ingurumena babesteko neurriak eta arauak betetzen diren ziurtatzeko.

    3. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    4. Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.

    5. Negozio-aukerak antzematea, merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertuta, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Moda eta joerak.

    2. Patroiak.

    3. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak.

    4. Ehungintzako materiak eta larrua.

    5. Materialak ebakitzea.

    6. Neurrirako jantzigintza.

    7. Jantzigintza industriala.

    8. Jantzigintzako akaberak.

    9. Bezeroarentzako informazioa eta arreta.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 12 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Jantzigintzako eta modako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; bai eta beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloekin lotzeko bidea ematen duen Batxilergoaren modalitatea bat baldin badator.

  3. Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-unitate guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek ekainaren 6ko 955/2008 Errege Dekretuan ezarritako Jantzigintzako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Modako eta jantzigintzako teknikari laguntzailea, «Moda eta jantzigintza» adarra.

    Jantzigintza industrialeko teknikari laguntzailea, «Moda eta jantzigintza» adarra.

  2. Apirilaren 22ko 743/1994 Errege Dekretuak ezarritako Jantzigintzako teknikariaren tituluak ekainaren 6ko 955/2008 Errege Dekretuan ezarritako Jantzigintzako eta modako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2010eko maiatzaren 18an.

    Lehendakaria,

    FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

    MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0264 1. Moda eta joerak 132 1.a

0265 2. Patroiak 105 2.a

0116 3. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak 132 1.a

0275 4. Ehungintzako materiak eta larrua 165 1.a

0267 5. Materialak ebakitzea 231 1.a

0268 6. Neurrirako jantzigintza 168 2.a

0269 7. Jantzigintza industriala 297 1.a

0270 8. Jantzigintzako akaberak 126 2.a

0271 9. Bezeroarentzako informazioa eta arreta 63 2.a

E100 10. Ingeles teknikoa 33 1.a

0272 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0273 12. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0274 13. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Moda eta joerak

    Kodea: 0264

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Gizonak eta emakumeak janzteko dituzten arrazoiak justifikatzen ditu, eta haien motibazioak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Janzteko motibazio gisa, «babesarekin» lotutako arrazoiak justifikatu ditu.

        2. Janzteko motibazio gisa, besteak beste, lotsa eta apaindura aztertu ditu.

        3. Janzteko motibazio gisa, gizarte-arrazoiak aztertu ditu: gizarte-maila, integrazioa eta besteengandik bereiztea, besteak beste.

        4. Janzteko motibazio gisa, beste arrazoi batzuk aztertu ditu.

      2. Giza historian zehar janzkerak izan dituen ezaugarriak identifikatzen ditu, eta horiek bilakaera teknologikoarekin, janzteko estiloekin eta unean uneko joerekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Janzkeraren historia gizateriarekin lotu du.

        2. Egungo moda-diseinatzaile batzuen jantziak irizpide estilistikoen arabera sailkatu ditu.

        3. Zenbait egileren lanean izandako joera antzeman du.

        4. Emakumeak industria- eta gizarte-egituretan duen egitekoa, eta janzteko modan duen eragina aztertu ditu.

        1. Goi-mailako joskintzako diseinuaren eta «prêt-a-pórter» diseinuaren oinarrizko ezaugarriak deskribatu ditu.

        1. Goi-mailako joskintzako diseinuen eta «prêt-a-pórter» diseinuen abantailak eta eragozpenak balioetsi ditu.

          1. Ebaluazio-irizpideak:

            1. Gertakari industrialak prozesu industrialen antolamenduarekin eta teknologia berriak agertzearekin lotu ditu.

            2. Josteko makinaren agerpena, eta horrek jantzien transformazioan eta jantzigintza-prozesuan izan duen eragina aztertu ditu.

            3. Aurrerapen teknologikoa janzkeraren urteko sasoiak, «moda», agertzearekin lotu du.

            4. Gertaera teknologikoak, eta janzteko erak eta estiloak identifikatu ditu.

            5. Moda-diseinatzailearen agerpena eta haren eginkizunak arrazoitu ditu.

            6. Modaren egungo antolamendua, denboraldiak eta ibiltokiak deskribatu ditu.

              1. Kolore eta ehundurako «paletak» lantzen ditu jantzigintzan aplikatzeko, eta horien osaera kasuak kasu bilatutako helburuarekin lotuta justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Koloreak harmonia- eta kontraste-irizpideen arabera sailkatu ditu.

                2. Koloreak katalogatu eta identifikatzeko nazioartean aukeratutako metodoak antzeman ditu.

                3. Jantzi bati aplika dakizkiokeen eskala kromatikoak landu ditu.

                4. Hautatutako gai batean inspiratutako kolore-konposizioak egin ditu.

                5. Konposizioak zenbait material eta ehunduratan aplikatu ditu.

                6. Diseinuetan erabilitako ehundurak, koloreak eta motiboak antzeman ditu.

                7. Kolorearen tratamenduari buruzko informatika-programak aplikatu ditu.

              2. Jantzien zirriborroak egiten ditu, eta hautatutako kolore sorta eta ehundura-konbinazioa justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Moda-diseinuak marrazteko beharrezkoak diren tresnak eta materialak prestatu ditu.

                2. Egin beharreko diseinuaren inspirazio-motiboa hautatu du.

                3. Geroko diseinuaren zirriborroa egin du.

                4. Diseinuaren motiboarekin bat datozen konbinazioak eta formak konposatu ditu.

                5. Testuren, koloreen eta motiboen konbinazioak aplikatu ditu.

                6. Unean nagusi den joerara gehien egokitzen diren testuren, koloreen eta motiboen konbinazioa aukeratu du.

                7. Prestaketan proportzio antropometrikoak errespetatu ditu.

                8. Zirriborroa zehaztasunez eta garbitasunez egin du.

              3. Moda-joerak identifikatzen ditu, eta helburu duen biztanleria-sektorearekin eta kontuan hartutako denboraldiarekin lotutako informazio garrantzitsua balioesten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Joera bakoitzari lotutako materialen ezaugarriak identifikatu ditu.

                2. Helburu duen sektorearekin (haurrak, emakumeak, gazteak eta bestelakoak) lotu du joera.

                3. Nagusi den gizarte-testuinguruarekin (kirola, aisia eta etiketa, besteak beste) lotu ditu joerak.

                4. Hurrengo joerei buruzko informazioa lortzeko bide nagusiak identifikatu ditu.

                5. Informazioa hainbat iturritatik atera du (aldizkariak, albistegiak, Internet, erakusketak eta bestelakoak).

                6. Joeren eta kolore-konbinazioen inguruan lortutako informazioari buruzko txostena prestatu du.

    2. Edukiak.

      1. Giza janzkeraren justifikazioa eta motibazioa.

        Giza janzkeraren motibazioa aztertzea.

        Babesa.

        Lotsa.

        Apaindura.

        Desberdintzea.

        Gizarte-maila.

        Integrazioa.

        Talde batekoa izatea.

        Ekimena informazioa biltzean.

        Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.

      2. Janzkeraren eta bere bilakaeraren ezaugarriak identifikatzea.

        Janzkera historian zehar identifikatzea.

        Egungo garaiko janzkera aztertzea.

        Goi-mailako joskintzaren diseinuak eta «prêt-à-porter» diseinuak aztertzea.

        Diseinatzailearen irudia eta egitura industrialean emakumeak duen egitekoa identifikatzea.

        Diseinuak egitean sortzen diren arazoak ebazteko parametroen zehazpena eta ezaugarriak.

        Janzkeraren historia. Gertakari politikoak, militarrak eta kulturalak.

        Gizateriaren historian janzkeran eragina duten faktoreak.

        Antzinako gizakiaren eta lehen zibilizazioen janzkera.

        Janzkera Antzinaroko inperio nagusietatik Erdi Arora arte.

        Janzkera Erdi Arotik XIX. mendearen erdialdera arte.

        Egungo moda-diseinuak.

        Gizarte-aldaketak eta emakumea lan-munduan sartzea: eragina modan.

        Goi-mailako joskintzako diseinuak. Ezaugarri funtzionalak eta teknikoak.

        Prêt-à-porter diseinuak. Ezaugarri funtzionalak eta teknikoak.

        Diseinatzailearen irudia.

        Arazoak goi-mailako joskintzako diseinuak egitean eta horien konponbidea.

        Arazoak prêt-à-porter diseinuak egitean eta horien konponbidea.

        Ekimena informazioa biltzean.

        Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.

        Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.

        1. Janzkeraren bilakaera eta aurrerapen teknologikoak.

          Teknologia berriak, eta horiek industrian eta janzkeran dituzten ondorioak aztertzea.

          Industria-iraultza eta moda janzkeran.

          Josteko makina agertzea eta horren ondorioak.

          Teknologia berrien aurrerapena. Urtearen zatiketa janzteko denboraldietan eta moda kontzeptua agertzea.

          Teknologia berriak: janzteko modan eragina duten makinak eta tresnak.

          Joerak eta merkaturatzeko erak behatzeko interesa.

          Ekimena informazioa biltzean.

          Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.

        2. Jantzigintzarako kolore paletak lantzea.

          Kolore-paletak harmonia- eta kontraste-irizpideen arabera landu eta sailkatzea.

          Koloreak katalogatzeko nazioarteko arauak eta metodoak erabiltzea.

          Kolorimetria-programa informatizatuak erabiltzea.

          Objektuei eta giroei kolorea eta argiztapena, eta kolore-tenperatura aplikatzea.

          Kolorea. Ezaugarriak. Sorta kromatikoa.

          Kolorea eta argiztapena. Kolore-tenperatura.

          Koloreak katalogatzeko nazioarteko arauak eta metodoak.

          Kolorimetria-programa informatizatuak.

          Kolore-konposizioak. Aplikazioak objektuei eta giroei.

          Denboraldiaren araberako joeretan kolorea, ehundurak eta materialak behatzeko interesa.

          Ekimena informazioa biltzean.

          Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.

          Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

        3. Jantzien zirriborroak egitea.

          Kolore-konbinazioak aplikatzea.

          Hainbat material eta ehunduratan motiboak aplikatzea.

          Modako zirriborroak egitea.

          Jantzi-marrazkiak egitean proportzioa aplikatzea.

          Diseinuen motiboak eta inspirazioa.

          Modako zirriborroak. Motak. Egiteko teknikak.

          Proportzioak jantzi-marrazkiak egitean.

          Diseinuak egiteko material plastikoak ezagutzeko jankin-mina.

          Koloreak, ehundurak eta motiboak behatzeko interesa.

          Ekimena eta jarrera kritikoa zirriborroak egiteko informazioa bildu eta aztertzean.

          Zehaztasuna eta garbitasuna diseinuak egitean.

        4. Joerak identifikatzea.

          Laginak prestatzea.

          Estilo bat identifikatzea.

          Moda eta diseinatzaileak aztertzea. Bat-etortzeak eta joera/egilea identifikatzea.

          Erakusketa, desfile, azoka, aldizkari tekniko eta abarren bidez joerak identifikatzea.

          Gertakari politiko eta artistikoen eragina janzkeran.

          Moda eta diseinatzaileak.

          Joera klasikoak: udaberri-uda, udazken-negua.

          Joera eta egile bereko diseinuen arteko bat-etortzeak.

          Erakusketa monografikoak.

          Moda-azokak.

          Desfileak modako ibiltokietan.

          Aldizkari teknikoak.

          Jantzigintzaren sektore guztietan joerak eta merkaturatzeko erak behatzeko interesa.

          Ekimena eta jarrera kritikoa informazioa bildu eta aztertzean.

          Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

        1. lanbide-modulua: Patroiak

          Kodea: 0265

          Kurtsoa: 2.a

          Iraupena: 105 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Modeloaren gainean neurriak hartzen ditu eta horiek tailu-sistemarekin lotzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Giza gorputzaren gainean, neurriak hartzeko oinarrizko puntuak adierazi ditu.

              2. Dimentsio antropometrikoak neurketa-prozedurekin lotu ditu.

              3. Jantziaren erabilerara egokitutako tailua zehaztu du.

              4. Tailua nomenklatura normalizatuaz (UNE, ISO) adierazi du.

              5. Tailua tailu-sistema normalizatuetan egiaztatu du.

              6. Patroiak neurtzeko taulak egin ditu.

            2. Modelo bat osatzen duten piezak edo patroiak identifikatzen ditu, eta horien formak eta dimentsioak ezagutzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jantzi mota identifikatu eta sailkatu du.

              2. Jantzien bolumenak, eta patroia gauzatzean eragina duten faktoreak zehaztu ditu (funtzionaltasuna eta estetika).

              3. Jantziaren osagaien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Diseinua aztertu du eta egingo den modeloa pieza lautan (patroiak) deskonposatu du.

              5. Erabiliko den material mota zehaztu du.

              6. Modeloaren piezen norabidea eta kokapena zehaztu ditu.

              7. Patroigintzako fitxak prestatu ditu.

            3. Oinarri-patroiak egiten ditu, ezarritako patroigintzako profilak aplikatuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Patroi bat egiteko beharrezko patroigintzako neurriak identifikatu ditu.

              2. Piezen kopurua eta horien formak identifikatu ditu.

              3. Patroiak egiteko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

              4. Patroigintzako neurri-taularen arabera oinarri-patroia egin du.

              5. Ingeraden ibilbideak egiaztatu ditu.

              6. Jostura edo loturako eta kokapeneko seinaleak aplikatu ditu.

              7. Jostura-marjinak aplikatu ditu.

              8. Patroiak ezarritako profiletara egokituta ebaki ditu.

            4. Oinarri-patroiak eraldatzen ditu eta horiek modeloaren ezaugarrietara egokitzen direla egiaztatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Transformazio motak identifikatu ditu.

              2. Patroiaren gainean marraztutako transformazio errazak aplikatu ditu.

              3. Patroia manipulatu du hura eskatutako formara egokituta transformatzeko.

              4. Modeloaren egokitzapen funtzionala eta estetikoa egiaztatu ditu.

              5. Litezkeen zuzenketak identifikatu ditu.

              6. Neurriak patroigintzako fitxakoekin bat datozela egiaztatu du.

              7. Ingeraden ibilbideak egiaztatu ditu.

              8. Kanpoko eta barruko markak seinalatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Modeloen gainean neurriak lortzea.

              Giza gorputzaren gainean patroigintzarako neurriak hartzea.

              Neurrien taulak identifikatzea.

              Neurriak hartzeko oinarrizko puntuak.

              Jantzi baten tailua.

              Neurri antropometrikoak.

              Tailuen nomenklatura eta adierazpena.

              Tailuen sistema normalizatuak. UNE, ISO arauak.

              Zehaztasuna neurketetan.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Arreta dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.

            2. Piezak edo patroiak identifikatzea.

              Jantziak identifikatu eta sailkatzea.

              Jantzien osagaiak antzematea.

              Lerroak, ebaketak eta bolumenak identifikatzea.

              Jantzirako material egokiak antzematea.

              Patroigintzako fitxak interpretatzea.

              Jantzi baten bolumenak eta ezaugarri funtzionalak.

              Modeloaren bolumena irudi lautan deskonposatzea.

              Patroia gauzatzean eragina duten faktoreak (funtzionaltasuna eta estetika).

              Jantziaren osagaien ezaugarriak.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

            3. Oinarri-patroiak egitea.

              Neurrien taulak identifikatzea.

              Materialak, tresnak eta erremintak antzeman eta maneiatzea.

              Neurrien taulen arabera oinarri-patroiak egitea.

              Loturako eta jostura-marjinetako seinaleak aplikatzea.

              Patroiak baliozkotu eta ebakitzea.

              Patroiak egiteko materialak, erremintak eta tresnak.

              Patroiak egiteko eskuzko eta informatika bidezko teknikak.

              Lotura eta kokapeneko seinaleak.

              Josturen marjinak.

              Neurrien bat-etortzea. Egiaztatzea.

              Patroiak ebakitzeko teknikak.

              Laneko arriskuen prebentzioa:

              Zorroztasuna prozedurak aplikatzean.

              Autonomia jarduerak egitean.

              Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

              Arreta tresneria eta erremintak kontserbatu eta erabiltzean.

              Arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

            4. Oinarri-patroiak transformatzea.

              Patroiak manipulatzea eta modelora egokitutako transformazio errazak egitea.

              Patroiak egiaztatu eta zuzentzea.

              Transformazio errazak: ebaketak, alozak, neurrirako egokitzapenak, kanezuak eta bestelakoak.

              Patroiak manipulatzeko teknikak: bolumenak aldatzea, zimurrak eta ebaketa asimetrikoak, besteak beste.

              Neurrien bat-etortzea.

              Patroiak zuzentzeko teknikak.

              Zorroztasuna prozedurak aplikatzean.

              Autonomia jarduerak egitean.

              Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

        2. lanbide-modulua: Mantentze elektromekanikoaren printzipioak

          Kodea: 0116

          Kurtsoa: 1.a

          Iraupena: 132 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

            1. Ekipoen, makinen eta instalazioen elementu mekanikoak identifikatzen ditu, eta betetzen duten funtzioa eta multzoan duten eragina deskribatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ekipoen eta instalazioen multzo mekanikoak osatzen dituzten mekanismo nagusiak identifikatu ditu.

              2. Elementuek betetzen duten funtzioa eta horien oinarrizko ezaugarri teknikoak deskribatu ditu.

              3. Mugimendua transmititu eta transformatzen duten elementu mekanikoak deskribatu ditu, eta prozesu-ekipoetan duten presentzia antzeman du.

              4. Elementu mekanikoak sailkatu ditu egiten duten transformazioaren arabera.

              5. Multzoetako elementuen eta piezen lotura funtzionalak deskribatu ditu.

              6. Mekanismoetan erabiltzen diren materialen propietateak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

              7. Higadurak ager daitezkeen elementu eta piezen zati edo puntu kritikoak identifikatu ditu, eta horien sorburuak arrazoitu ditu.

              8. Elementu mekanikoen funtzionamenduan kontuan hartu beharreko prebentzio- eta segurtasun-neurriak aztertu ditu.

            2. Instalazio pneumatikoetan esku hartzen duten elementuak antzematen ditu, eta betetzen duten funtzioa eta instalazioaren multzoan duten eragina deskribatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Aire konprimitua aplikatzeko teknika gisa pneumatikaren erabilerak deskribatu ditu.

              2. Aire konprimituaren propietateak zehaztu ditu.

              3. Aire konprimitua sortu eta tratatzeko zirkuituak identifikatu ditu, eta horien elementu nagusien eginkizuna deskribatu du.

              4. Aire konprimitua banatzeko sareak eta horien babes-elementuak identifikatu ditu.

              5. Erregulazio eta kontroleko elementu pneumatikoak identifikatu ditu, eta horiek instalazioetan duten presentzia antzeman du.

              6. Eragintzako edo laneko elementu pneumatikoak deskribatu ditu, eta horiek prozesu-ekipoetan duten presentzia identifikatu du.

              7. Zirkuitu eskuzko, erdiautomatiko eta automatiko errazen eskemek duten funtzionamendua deskribatu du.

              8. Instalazio pneumatikoen anomaliarik ohikoenak eta horien neurri zuzentzaileak zerrendatu ditu.

              9. Sektoreko prozesuen automatizazioan aire konprimituaren baliagarritasuna balioetsi du.

            3. Instalazio hidraulikoen elementuak antzematen ditu eta betetzen duten funtzioa deskribatu du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Energia produzitu eta transformatzeko baliabide gisa sistema hidraulikoak deskribatu ditu.

              2. Hidraulikaren oinarrizko printzipio fisikoak zerrendatu ditu.

              3. Fluido hidraulikoak eta horien propietateak zerrendatu ditu.

              4. Elementu hidraulikoak horien sinbologiarekin lotu ditu.

              5. Unitate hidraulikoa, eta horren elementu funtzionalak eta babesekoak identifikatu ditu.

              6. Laneko elementu hidraulikoak egin beharreko mantentze-lanen motarekin lotu ditu.

                Zirkuitu hidrauliko sinpleen eskemen funtzionamendua deskribatu du.

              7. Sektoreko prozesu-automatizazioan instalazio hidraulikoak erabiltzearen onurak eta eragozpenak balioetsi ditu.

              8. Instalazio hidraulikoen anomalia ohikoenak eta horietarako neurri zuzentzaileak aipatu ditu.

            4. Instalazio elektrikoan elementuak identifikatzen ditu, eta horiek instalazioaren multzoan betetzen duten eginkizuna deskribatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Barneko instalazio elektrikoen oinarrizko egitura deskribatu du.

              2. Zirkuitu elektrikoen babes, maniobra eta konexioko elementuak antzeman ditu.

              3. Industria-ekipoei aplikatutako instalazio elektrikoen funtzionamendua horien linea bakarreko eskemarekin lotu du.

              4. Babes- eta maniobra-elementuak sektoreko ekipoei aplikatutako instalazio elektrikoen funtzionamendu zuzenarekin eta babesarekin lotu ditu.

              5. Sektoreari aplikatutako oinarrizko instalazioetan magnitude elektrikoak kalkulatu ditu (tentsioa, intentsitatea eta tentsio-erortzea, besteak beste).

              6. Sektoreko aplikatutako instalazio elektrikoetan behe-tentsiorako erregelamendu elektronikoaren jarraibide teknikoak aplikatu direla egiaztatu du.

              7. Kontrol eta maniobrako elementu elektrikoak, eta horien funtzioa antzeman ditu.

              8. Babes-gailuen ezaugarri elektrikoak, horiek babestu behar dituzten linea eta hargailu elektrikoekin lotu ditu.

              9. Osagai elektrikoak/elektronikoak manipulatzean aplikatu beharreko segurtasun- eta prebentzio-baldintzak deskribatu ditu.

            5. Sektoreko ekipo industrialen akoplamenduan esku hartzen duten makina elektrikoak eta eraikuntza-elementuak identifikatzen ditu, eta horien funtzionamendua eta aplikazioak deskribatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Sektoreko ekipoetan eta instalazioetan erabiltzen diren makina elektrikoak identifikatu ditu.

              2. Makina elektrikoak tipologiaren eta funtzioaren arabera sailkatu ditu.

              3. Makina elektrikoen funtzionamendua eta ezaugarriak, eta sektorean duten aplikazioa deskribatu ditu.

              4. Ezaugarrien plakako informazioa instalazioaren magnitude elektrikoekin eta mekanikoekin lotu du.

              5. Makina elektrikoen konexio-eskema (abioa eta biraketa-alderantzikatzea) eta haien babesak sinbologiaren bidez irudikatu ditu.

              6. Makinen kontsumoa hutsean eta kargan duten funtzionamendu-erregimenarekin, eta haien babes elektrikoekin lotu du.

              7. Makina elektrikoen elikatze-instalazioetan BTEEaren jarraibide teknikoak aplikatzen direla egiaztatu du.

              8. Sektoreko makina elektrikoen eta industria-ekipoen arteko akoplamendu-sistemak identifikatu ditu.

              9. Makina elektrikoak ekipoari eusteko sistemak zerrendatu ditu (mugimendu mota, transmisio-potentzia, zarata eta bibrazioak, besteak beste).

              10. Funtzionamenduan dauden makina elektrikoak eta zirkuituak manipulatzean aplikatu beharreko segurtasun- eta prebentzio-baldintzak deskribatu ditu.

            6. Lehen mailako mantentze-lanak aplikatzen ditu, eta erabilitako prozedurak inplikatuta dauden ekipoekin eta instalazioekin lotzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ekipoen gainean egin beharreko lehen mailako (oinarrizko) mantentze-lan bakoitzerako prozedurak deskribatu ditu.

              2. Lehen mailako mantentze-lan prebentiboak/zuzentzaileak zein elementuren gainean egin beharko diren identifikatu du.

              3. Ekipoetan eta instalazioetan sarrien izaten diren matxurak adierazi ditu.

              4. Lehen mailako mantentze-lanak egiteko beharrezko ekipoak eta erremintak identifikatu ditu.

              5. Mantentze-lanetako esku-hartzeetarako lan-arloan beharrezkoak diren baldintzak zehaztu ditu.

              6. Motor elektrikoak abiarazi ditu edo horien biraketa-noranzkoa alderantzikatu du.

              7. Ekipoen eta instalazioen oinarrizko elementuak mantendu edo ordezkatzeko teknikak aplikatu ditu.

              8. Egindako mantentze-lanak euskarri egokian erregistratu ditu.

              9. Lehen mailako mantentze-lanetan, instalazioa eta ekipoak garbitzeko, koipeztatzeko eta horien egoera egiaztatzeko eragiketak deskribatu ditu.

              10. Ekipoen eta instalazioen mantentze-lanei dagokienez, indarrean dagoen prebentzio- eta segurtasun-araudia aztertu du.

          2. Edukiak

            1. Elementu mekanikoak identifikatzea

              Prozesu-ekipoetan elementu mekanikoak identifikatzea.

              Elementu mekanikoak maneiatzean arriskuak eta prebentzio-neurriak identifikatzea.

              Elementu mekanikoen higadura ebaluatzea: lubrifikazioa eta mantentze-lan prebentiboak.

              Materialak. Ekipoen eta instalazioen material nagusien portaera eta propietateak.

              Merkaturatzeko nomenklatura eta siglak.

              Makinen zinematika eta dinamika.

              Mugimendua transmititzen duten elementu mekanikoak.

              Funtzionamendua, sinbologia eta lehen mailako mantentze-lanak.

              Mugimendua transformatzen duten elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua eta sinbologia.

              Lotura-elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua eta lehen mailako mantentze-lanak.

              Lotura-elementu mekanikoak: deskribapena, funtzionamendua eta lehen mailako mantentze-lanak.

              Prebentzio- eta segurtasun-arauak elementu mekanikoak maneiatzean.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            2. Instalazio pneumatikoen elementuak antzematea.

              Prozesu-ekipoetan osagai pneumatikoak identifikatzea.

              Elementu pneumatikoak maneiatzean arriskuak eta prebentzio-neurriak identifikatzea.

              Elementu pneumatikoen higadura eta mantentze-lan prebentiboak ebaluatzea.

              Sektoreko prozesuetan aire konprimitua eraginkortasunez erabiltzea.

              Pneumatika. Oinarrizko kontzeptuak eta funtzionamenduak.

              Aire konprimituaren propietateak.

              Aire konprimituaren aplikazioak prozesuen automatizazioan.

              Aire konprimitua produzitu eta tratatzeko zirkuituak: deskribapena, elementuak, funtzionamendua, sinbologia, mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.

              Aire konprimitua banatzeko sareak: ezaugarriak eta eraikuntza-materialak.

              Erregulazio eta kontroleko elementu pneumatikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.

              Eragintzako elementu pneumatikoak edo eragingailuak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.

              Zirkuitu pneumatiko eskuzkoen, erdiautomatikoen eta automatikoen eskemak irakurtzea.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            3. Instalazio hidraulikoen elementuak antzematea.

              Prozesu-ekipoetan osagai hidraulikoak identifikatzea.

              Prozesuen automatizazioan hidraulikak dituen aplikazioak identifikatzea.

              Instalazio hidraulikoetan sarrien izaten diren anomaliak eta neurri zuzentzaileak identifikatzea.

              Elementu hidraulikoak maneiatzean arriskuak antzematea eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

              Zirkuitu hidraulikoen eskemak irakurtzea.

              Hidraulika. Funtsak eta oinarrizko printzipioak.

              Fluido hidraulikoak. Propietateak.

              Unitate hidraulikoa: funtsak, elementuak, funtzionamendua, lehen mailako mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.

              Erregulazio eta kontroleko elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia, mantentze-lanak eta segurtasun-neurriak.

              Laneko elementu hidraulikoak: deskribapena, funtzionamendua, sinbologia eta mantentze-lanak.

              Instalazio hidraulikoen ingurumen-inpaktua.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            4. Instalazio elektrikoen elementuak identifikatzea.

              Zirkuitu elektrikoen elementuak identifikatzea.

              Instalazio elektrikoetan sarrien izaten diren anomaliak eta neurri zuzentzaileak identifikatzea.

              Elementu elektrikoak maneiatzean arriskuak antzematea eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

              Zirkuitu elektrikoa. Kontzeptuak eta ezaugarriak.

              Sistema elektrikoa. Korronte trifasikoa eta monofasikoa.

              Oinarrizko magnitude elektrikoak: definizioa, unitateak.

              Oinarrizko loturak. Instalazioen oinarrizko magnitudeak kalkulatzea.

              Zirkuitu elektrikoen kontrol eta maniobrako elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

              Zirkuitu elektrikoen babes-elementuak: deskribapena, sinbologia eta funtzionamendua.

              Instalazio elektrikoei (BTEE) eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

              Energia elektrikoa lortzeko iturri berriztagarriak eta berriztaezinak.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            5. Makina elektrikoak eta industria-ekipoekiko horien akoplamendua identifikatzea.

              Makina elektrikoak identifikatzea.

              Makina elektrikoak sailkatzea: sorgailuak, transformadoreak eta motorrak.

              Makina elektrikoak maneiatzean arriskuak antzematea eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

              Magnetismoa eta eremu magnetikoa.

              Magnetismoaren eta elektrizitatearen arteko lotura. Indukzio magnetikoa.

              Makina elektrikoen oinarria.

              Makina elektriko estatikoak eta birakariak. Tipologia eta ezaugarriak.

              Eraikuntza-zatiak. Funtzionamendua.

              Ezaugarrien plaka. Makinen elikatze- eta abio-instalazioaren magnitudeak kalkulatzea.

              Makinen akoplamenduak eta loturak horien industria-ekipoekiko.

              Instalazio elektrikoei (BTEE) eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            6. Lehen mailako mantentze-lanen teknikak aplikatzea.

              Mantentze prebentiboaren lanak egitea.

              Mantentze-lan zuzentzaileak egitea.

              Mantentze-lanak egitean arriskuak antzematea eta prebentzio-neurriak aplikatzea.

              Ekipoen mantentze-lanei buruz indarrean dauden legeria eta araudia antzematea.

              Lehen mailako mantentze-lanen helburuak.

              Mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak. Kontzeptua eta desberdintasunak.

              Mantentze-lan prebentiboak: iragazkiak garbitzea, disko itsuak aldatzea, itxierak estutzea, baltsak egokitzea, metxeroak garbitzea, koipeztatzeak, purgatzeak, arauzko azterketak.

              Mantentze-lan zuzentzaileak (elementuak ordezkatzea).

              Instalazio elektrikoei (BTEE) eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

              Giza faktorea lehen mailako mantentze-lanetan.

              Lehen mailako mantentze-lanetan giza faktorea balioestea.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

        3. lanbide-modulua: Ehungintzako materiak eta larrua

          Kodea: 0275

          Kurtsoa: 1.a

          Iraupena: 165 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Ehungintzako materialak antzematen ditu, eta horien propietateak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Zuntz eta hari motak identifikatu ditu.

              2. Ehungintzako materiak motaren arabera sailkatu ditu.

              3. Ehungintzako materien eta produktuen ezaugarriak eta propietateak zehaztu ditu.

              4. Ehungintzako materien oinarrizko parametroak zehaztu ditu.

              5. Ehungintzako materien akats ohikoenak deskribatu ditu.

              6. Ehungintzako materien sinbologiari buruzko araudia ezagutu du.

              7. Ehungintzako materien erabilerak eta aplikazioak deskribatu ditu.

            2. Jantzien fabrikazioan eta industria-erabileran aplikatzen diren larruak antzematen ditu, eta horien jatorria, kualitateak eta akatsak identifikatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Larruak motaren arabera identifikatu ditu.

              2. Larruen ezaugarriak terminologia, neurketa eta unitate egokien bidez adierazi ditu.

              3. Larruak zurratzeko prozesua deskribatu du, eta sarrera eta irteerako produktuak adierazi ditu.

              4. Akaberak deskribatu ditu, eta erabiltzen diren substantziak eta horiek larruei ematen dizkieten ezaugarriak adierazi ditu.

              5. Motaren eta transformazio-prozesuaren ondorioz larruek dituzten akats ohikoenak adierazi ditu.

              6. Azken produktuaren ezaugarrietan eragina duten akats eta anomalia ohikoenen ondorioak balioetsi ditu.

            3. Elementu osagarriak identifikatzen ditu, eta horiek jantzigintzan, oinetakogintzan eta larrukigintzan dituzten aplikazioekin lotu ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jantzigintzako eta oinetakogintzako osagarriak identifikatu ditu.

              2. Besteak beste, betetzeko, indartzeko eta lotzeko elementuak identifikatu ditu.

              3. Osagarriak eta lanabesak (zerrendak, oihal-tartekiak eta bieseak, besteak beste) antzeman ditu.

              4. Hainbat motatako apaindurak identifikatu ditu.

              5. Elementu osagarria bere eginkizunarekin lotu du.

              6. Elementu osagarriak modelora egokitzen direla ikusi du.

            4. Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako materialak kontserbatzeko teknikak eta zehaztapenak aplikatzen ditu, eta horien ezaugarriekin, propietateekin eta egoerarekin lotzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ehungintzako materien eta produktuen, eta larruen mota, eta kontserbatu eta biltegiratzeko ingurune-baldintzak lotu ditu.

              2. Materien, produktuen eta larruen motak horien bilgarrian edo merkataritza-aurkezpenean identifikatu ditu.

              3. Ehungintzako materien eta produktuen, eta larruen konposizioari buruzko sinbologia identifikatu du.

              4. Ehungintzako materien eta produktuen, eta larruen kontserbazio-sinbologia eta erabilera-argibideak antzeman ditu.

              5. Etiketaren, materiaren edo produktuaren zehaztapenak egiaztatu ditu.

              6. Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak manipulatu eta biltegiratzearekin lotutako laneko arriskuei eta ingurumen-segurtasunari buruzko araudia aplikatu du.

            5. Ehun teknikoak eta berariazko beste materia batzuk identifikatu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ehun teknikoak erabiltzen direneko arlo nagusiak (automozioa, geozuntzak, nekazaritza, eraikuntza eta babes pertsonala, besteak beste) identifikatu ditu.

              2. Horien erabilerak eta aplikazioak ezagutu ditu.

              3. Jantzigintzaren sektorean ehun teknikoek duten garrantzia balioetsi du.

              4. Jantzi adimendun deitutakoen funtzioak zehaztu ditu.

              5. Ehungintzako eta larrugintzako produktuetan dauden joera berriak identifikatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Ehungintzako materiak antzematea.

              Ehungintzako materiak antzematea.

              Ehungintzako materien aplikazioa eta erabilera antzematea.

              Ehungintzako materiak identifikatzeko prozedurak erabiltzea.

              Identifikaziorako ekipoak eta tresnak erabiltzea.

              Ehungintzako materiei eta produktuei emandako ezaugarriak eta propietateak identifikatzea.

              Zuntzak, hariak eta ehunak.

              Ehungintzako materien motak eta sailkapena.

              Ehungintzako materien ezaugarriak eta propietateak.

              Ehungintzako materien oinarrizko parametroak.

              Sinbologia normalizatua.

              Mota eta akats ohikoenak.

              Ehungintzako materiak lortzeko prozesuen eskemak.

              Hobetzeko tratamenduak: motak.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Autonomia jarduerak egitean.

            2. Larruak antzematea.

              Zurratzeko prozesuaren eskema identifikatzea.

              Zurratu aurreko tratamenduetan eragina duten parametroak eta ezaugarriak antzematea.

              Larru zurratuen ezaugarriak eta propietateak antzematea.

              Larru zurratuak identifikatzeko prozedurak erabiltzea.

              Jantzien fabrikazioan larru akabatuek dituzten aplikazioak identifikatzea.

              Izaera eta ezaugarriak.

              Larruaren egitura eta zatiak.

              Larru motak: animalia-arrazaren arabera, gainazalaren ezaugarriak, akabera mota.

              Zurratu aurreko tratamenduak: kontserbazioa eta erribera.

              Zurratzea: begetala, kromoa, substantzia sintetikoak.

              Tindaketa eta koipeztatzea.

              Lehortzea eta akabera: motak, ezaugarriak eta parametroak.

              Akatsak larruetan: gordinean, zurratuak, fabrikaziokoak.

              Merkataritzako manipulazio- eta sailkapen-metodoak.

              Garbiketa- eta mantentze-metodoak.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Autonomia jarduerak egitean.

            3. Elementu osagarriak identifikatzea.

              Jantzien fabrikazioan elementu osagarriek dituzten aplikazioak identifikatzea.

              Izaera eta ezaugarriak.

              Elementu osagarrien merkataritza-aurkezpena.

              Osagarriak eta lanabesak: zerrendak, oihal-tartekiak, zintak, bieseak, lokarriak, eskudelak eta bestelakoak.

              Osagarriak: kremailerak, botoiak, parpailak, bazterkiak, biziak, azpildurak, ingleteak eta bestelako erremateak.

              Betetzeko edo indartzeko osagarriak: guata, muletoia, landare-zurda eta lumak, besteak beste.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

              Autonomia jarduerak egitean.

            4. Kontserbazioa, biltegiratzea eta manipulazioa.

              Sinbologia eta nomenklatura antzematea.

              Manipulazio-, biltegiratze- eta garraio-irizpideak aplikatzea.

              Manipulazioari, biltegiratzeari eta garraioari buruzko segurtasun-araudia aplikatzea.

              Ehungintzako materien eta produktuen kontserbazioa eta bizitza baliagarria.

              Bizitza baliagarria laburtzen edo asaldatzen duten agenteak.

              Biltegiratze- eta kontserbazio-baldintza egokiak: tenperatura, hezetasuna, argitasuna.

              Manipulazio-irizpideak: sinbologia.

              Biltegiratze- eta garraio-irizpideak: metatzea, bateraezintasuna.

              Ehungintzako materien eta produktuen merkataritza-aurkezpena.

              Konposizioari eta kontserbazioari buruzko etiketatze-araudia.

              Laneko arriskuak eta ingurumen-segurtasunari buruzko araudia manipulazioan, biltegiratzean eta garraioan.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Zorroztasuna prozedurak aplikatzean.

              Autonomia jarduerak egitean.

              Arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

            5. Ehun teknikoak identifikatzea.

              Ehun teknikoen aplikazioak identifikatzea.

              Joera berriak identifikatzea.

              Ehun teknikoen materialen ezaugarriak.

              Ehun teknikoak aplikatzea.

              Aplikazio-sektoreak.

              Akaberen berrikuntza.

              Jantzigintzako eta oinetakogintza produktu adimendunak.

              Ehun teknikoen joerak eta merkaturatzeko erak behatzeko interesa.

              Ekimena eta jarrera kritikoa informazioa bildu eta aztertzean.

        4. lanbide-modulua: Materialak ebakitzea

          Kodea: 0267

          Kurtsoa: 1.a

          Iraupena: 231 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Ehunen, larruen eta ebakitzeko bestelako materialen markaketak egiten ditu, eta patroien antolaera optimizazioarekin lotzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ehunen, larruen eta ebakitzeko bestelako materialen portaera aztertu du.

              2. Materialak sailkatu eta horien perdoiak deskribatu ditu.

              3. Materialaren ezaugarrien arabera, ehuna zabaltzeko sistemak aztertu ditu.

              4. Patroiak kokapen-markaren arabera banatu ditu.

              5. Markaketak egin ditu bakoitzaren errendimendua kalkulatu ondoren, ahalik eta ehuneko handiena lortu arte.

              6. Larruaren gainean markaketa egin du, eskatutako kalitate-arauen arabera.

            2. Jantzigintzan ebakitzeko makinak, ekipoak eta tresnak prestatzen ditu, eragiketa-sekuentzia justifikatzen du eta funtzionamendu-parametroak identifikatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ebaketa-prozesua prestatzeko beharrezko informazioa interpretatu du.

              2. Elementu operatiboak muntatu eta desmuntatzeko, eta ebakitzeko makinak lubrifikatu, koipeztatu eta garbitzeko eragiketak egin ditu.

              3. Elementu ebakitzaileak prozeduren eta arauen arabera zorroztu ditu.

              4. Ebaki beharreko materiala kontuan izanda doitu ditu ebaketa-parametroak.

              5. Ebakitzeko makinen eta horien tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

              6. Prestaketa- eta mantentze-lanak autonomiaz, ordenaz, metodoz, zehaztasunez, eta ebaketa eta material motara egokituta egin ditu.

              7. Prestaketa-jardueretan informazio teknikoa interpretatu du.

            3. Piezak, ehunak, larrua eta bestelako materialak ebakitzen ditu, eta hautatutako teknika produktuaren arabera justifikatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ebakitzeko materiala zabaldu du, deformaziorik, tolesik eta tentsiorik eragin gabe.

              2. Ebaketa-sistema argibide teknikoen arabera hautatu du.

              3. Desbideratzeak saihesteko, ebaketa-eragiketan kontrolatu beharreko parametroak zerrendatu ditu.

              4. Sekuentzia informazio teknikoaren, eta jantzi motaren eta kopuruaren arabera identifikatu du.

              5. Ebakitako osagaien kalitatea egiaztatu du.

              6. Ebakitako piezak produkzio-aginduan adierazitakoekin bat datozela egiaztatu du.

              7. Ebakitako piezak fitxa teknikoaren arabera sailkatu eta etiketatu ditu.

              8. Ebaketa-eragiketei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

              9. Dokumentazio teknikoa (aginduak, gorabeherak, produkzioa eta bestelakoak) prestatu du.

            4. Piezak ebakitzean laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen ditu, horri lotutako arriskuak eta prebentzio-neurriak identifikatuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ebakitzeko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

              2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du ebakitzeko makinekin.

              3. Ebakitzeko materialak, erremintak eta makinak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

              4. Ebakitzeko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak deskribatu ditu.

              5. Ebakitzeko materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

              6. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

              7. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna balioetsi ditu.

              8. Ehunak, larrua eta bestelako materialak prestatzeko eragiketetan teknika ergonomikoak aplikatu ditu.

              9. Ebaketa-prozesuan sortutako hondakinak sailkatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Ehunen, larruaren eta ebakitzeko gainerako materialen markaketak egitea:

              Informazio teknikoa interpretatzea.

              Markaketei eta errendimenduaren kalkuluei buruzko azterlana egitea.

              Optimizazio-prozedurak aplikatzea.

              Materialen portaera egiaztatzea.

              Sortutako dokumentazio teknikoa erregistratzea.

              Markaketak aztertzea.

              Errendimendua kalkulatzeko metodoak.

              Ehunen, larruen eta bestelako ebakitzeko materialen portaera.

              Materialak ebaketarako antolatu eta prestatzeko irizpideak.

              Materialen perdoiak. Sailkapena.

              Patroiak banatzeko moduak ehunen eta larruen mota kontuan izanda.

              Ebaketa optimizatzeko sistemak eta ekipoak.

              Informazio teknikoa.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

              Soluzioak bilatzeko interesa.

            2. Ebakitzeko makinak, ekipoak eta tresnak prestatzea.

              Ebakitzeko makinak, ekipoak eta tresnak identifikatzea.

              Makinak, ekipoak eta tresnak prestatu eta doitzea. Egiaztatzea.

              Ebakitzeko makinen, ekipoen eta tresnen lehen mailako mantentze-lanak.

              Ebaketarako informatika-programak erregulatu, doitu eta aplikatzea.

              Jantzigintzan ebakitzeko makinen eta tresnen lehen mailako mantentze-lanak.

              Ebakitzeko makinak muntatu eta desmuntatzea.

              Makinak koipeztatu eta lubrifikatzea.

              Ebaketa-prozesurako informazio teknikoa.

              Ebakitzeko makina konbentzionalak, presio bidezkoak eta zenbakizko kontrol bidezkoak.

              Ebakitzeko makina osagarriak.

              Ebakitzeko organo operatiboak eta tresnak.

              Elementu ebakitzaileak. Zorroztea. Kalibratu eta doitzea. Arauak.

              Makinen segurtasun-sistemak. Funtzionamendua.

              Makinen eta ekipoen dokumentazio teknikoa.

              Erabilitako makineria eta erremintak kontserbatzean zorrotz jokatzea.

              Zehaztasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.

            3. Piezak ebakitzea.

              Ehunak eta larruak zabaltzea.

              Ehunak eta larruak ebakitzea.

              Ebakitako piezak errepasatu eta kontrolatzea.

              Ebakitako piezak mihiztatzeko identifikatu, etiketatu eta prestatzea.

              Sortutako dokumentazio teknikoa erregistratzea.

              Ehunak eta larruak zabaltzeko sistemak.

              Ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak.

              Ebaketa-teknikak. Ebaketa konbentzionala. Hortzekin eta zinta-zerrarekin ebakitzea. Ur zurrusta edo laser bidez ebakitzea. Trokel bidez ebakitzea. Ebaketa informatizatua.

              Ebakitako piezak kontrolatzeko metodoak. Kalitatea.

              Piezak identifikatzeko metodoak. Etiketatzea.

              Dokumentazio teknikoa. Fitxa teknikoak. Gorabeheren erregistroa.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.

            4. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak betetzea.

              Ebaketa-gelako arriskuak identifikatzea.

              Ebaketa-gelarako prebentzio-neurriak identifikatzea.

              Segurtasun-elementuak erabiltzea.

              Makinak eta lanpostua garbitu eta kontserbatzea.

              Arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

              Ebakitzeko makina, tresna eta ekipo osagarriak erabiltzeko segurtasun-araudia.

              Ehunak ebakitzeko makinen segurtasun-elementu inplizituak.

              Kanpoko segurtasun-elementuak (metalezko eskularruak, betaurrekoak eta bestelakoak).

              Lanpostuaren segurtasun-baldintzak.

              Ehunak zabaldu eta ebakitzeko prozeduretako ergonomia.

              Ebaketa-prozesuko hondakinak.

              Arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko araudia betetzeko konpromisoa.

              Soluzioak bilatzeko interesa.

        5. lanbide-modulua: Neurrirako jantzigintza

          Kodea: 0268

          Kurtsoa: 2.a

          Iraupena: 168 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Neurrirako jantzigintzarako josteko makinak eta ekipoak prestatzen ditu, eta lortu nahi den produktuaren arabera tresnak eta osagarriak hautatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Neurrirako jantzigintza-prozesuetako funtzionamenduari, erabilerari eta doikuntzari buruzko informazioa eta eskuliburuak interpretatu ditu.

              2. Neurrirako jantzigintzan eskuz mihiztatzeko beharrezkoak diren tresnak eta materialak prestatu ditu.

              3. Neurrirako jantzigintzan makinaz mihiztatzeko prozesurako beharrezkoak diren ekipoak eta makinak doitu eta prestatu ditu.

              4. Segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

              5. Ebakitzeko eta akaberak egiteko makinen lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

              6. Prestaketa eta mantentze-lanak autonomiaz, ordenaz, metodoz eta zehaztasunez egin ditu.

            2. Neurrirako jantzigintzan ehunak edo larruak eskuz josten ditu, eta hautatutako lotura, puntada, tresna eta erreminta mota justifikatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak eskuz josita mihiztatzeko prozesuak deskribatu ditu.

              2. Eskuz josteko erabiltzen diren mota guztietako tresnak eta erremintak hautatu ditu, ehunen eta larruen ezaugarriak kontuan izanda.

              3. Eskuz jostean erabil daitezkeen puntada motak identifikatu ditu, ehunen eta larruen ezaugarriak kontuan izanda.

              4. Ehunezko edo larruzko osagaiak eskuz josita mihiztatu ditu.

              5. Jantzietan eta gaietan eskuz josteko eskuzko konponketa edo eragiketa txikiak egin ditu.

              6. Eskuz jostean mihiztatze-prozesuetan egindako eragiketak ikuskatu ditu, eskatutako kalitatea ziurtatzeko asmoz.

            3. Neurrirako jantzigintzan ehunak edo larruak makinaz josten ditu, eta lotura, puntada eta osagarri mota produktu motaren arabera justifikatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Makinak, ekipoak eta programak, eta mihiztatzeko osagarriak antzeman ditu.

              2. Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko makinen erabilerak dituen faseak deskribatu ditu.

              3. Josteko makina zinematikara egokitu du.

              4. Zenbait makina mota erabilita hainbat puntada mota aplikatu ditu.

              5. Makinaz hainbat jostura mota egin ditu.

              6. Hainbat jantzi eta gai josi ditu, dagozkion puntadak eta josturak aplikatuta.

              7. Josteko makinaz jantzien konponketak egin ditu.

              8. Mihiztatze-prozesuetan egindako eragiketak ikuskatu ditu, eskatutako kalitatea ziurtatzeko asmoz.

            4. Neurrirako jantzigintzako prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzen ditu, horri lotutako arriskuak eta prebentzio-neurriak identifikatuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Neurrirako jantzigintzarako materialak, erremintak eta tresnak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

              2. Neurrirako jantzigintzan josteko eta akaberak egiteko makinak erabiltzean segurtasun-arauak errespetatu ditu.

              3. Neurrirako jantzigintzan josteko eta akaberak egiteko materialak, erremintak eta makinak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

              4. Neurrirako jantzigintzako eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak deskribatu ditu.

              5. Josteko eta lisatzeko materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko eskatutako neurriekin lotu du.

              6. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

              7. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna balioetsi ditu.

              8. Neurrirako jantzigintzako eragiketetan teknika ergonomikoak aplikatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Neurrirako jantzigintzako josteko makinak eta ekipoak prestatzea.

              Informazio teknikoa interpretatu eta aztertzea.

              Makinak prestatu eta doitzea, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egitea. Egiaztatzea.

              Lanpostua prestatu eta antolatzea.

              Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko makinen eta tresnen lehen mailako mantentze-lanak egitea. Makinak lubrifikatu, koipeztatu eta garbitzea.

              Prozesurako informazio teknikoa.

              Josteko makina. Egitura eta osagaiak.

              Makina osagarriak: lisatzeko ekipoak, brodatzeko makinak, botoi-zuloak egiteko makinak eta bestelakoak. Egitura eta osagaiak.

              Ekipoak eta makinak doitzeko eragiketak: orratzak aldatzeko, iragazkiak aldatzeko, eta uhalak eta poleak tenkatzeko eragiketak.

              Berariazko segurtasun-sistemak. Funtzionamendua. Ergonomia.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna makinak prestatu eta mantentzean.

              Ergonomiarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoa.

            2. Neurrirako jantzigintzan eskuz jostea.

              Eskuz josteko tresnak eta erremintak identifikatu eta erabiltzea.

              Puntadak eta josturak antzeman eta erabiltzea.

              Eskuz josteko piezak, osagarriak eta elementuak prestatzea.

              Piezak mihiztatzeko prozesua gauzatzea.

              Josturaren kalitatea egiaztatzea.

              Eskuz josteko tresnak eta erremintak.

              Eskuz egindako puntadak. Motak eta ezaugarriak.

              Eskuz egindako josturak. Motak eta ezaugarriak.

              Eskuz josteko piezak eta osagarriak.

              Eskuz josteko faseak.

              Ehunezko gai edo jantzi bat eskuz josteko teknikak.

              Larruzko jantzi bat eskuz josteko teknikak.

              Eskuzko josturaren kalitatea.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna prozesuan.

              Soluzioak bilatzeko interesa.

            3. Neurrirako jantzigintzan makinaz jostea.

              Josteko piezak, osagarriak eta elementuak prestatzea.

              Piezak mihiztatzeko prozesua gauzatzea.

              Neurrirako jantzigintzan osagarriak eta apaindurak aplikatzea.

              Guata jartzea, brodatuak egitea eta bigungarria jartzea.

              Konponketak aplikatzea.

              Josturaren kalitateari buruzko arauak aplikatu eta egiaztatzea.

              Neurrirako jantzigintzarako josteko makinak: josteko makinen funtzionamendua.

              Makinaz josteko faseak.

              Makinaz josteko piezak eta osagarriak prestatzeko eragiketak.

              Puntadak eta josturak makinaz neurrirako jantzigintzan.

              Ehunezko gai edo jantzi bat makinaz josteko teknika.

              Larruzko jantzi bat makinaz josteko teknika.

              Guata jartzea, brodatuak egitea eta bigungarria jartzea.

              Konponketak.

              Kalitateari buruzko arauak makinazko josturan neurrirako jantzigintzan.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna prozesuan.

              Soluzioak bilatzeko interesa.

              Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.

            4. Neurrirako jantzigintzako prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

              Arriskuen prebentzioari buruzko araudia aztertzea.

              Arriskuak ebaluatzea.

              Arriskuen eta dagozkion prebentzio-neurrien zerrenda.

              Ergonomiari, eta norberaren babesari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

              Makinak eta lanpostua garbitu eta kontserbatzea.

              Arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

              Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko eta akaberak egiteko makina, tresna eta ekipo osagarriak erabiltzeko segurtasun-araudia.

              Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinen segurtasun-elementu inplizituak.

              Kanpoko segurtasun-elementuak (metalezko eskularruak, betaurrekoak).

              Lanpostuaren segurtasun-baldintzak.

              Ergonomia neurrirako jantzigintzan.

              Lan-ingurunea arduraz garbitu eta kontserbatzea.

              Araudia zorrotz betetzea.

        6. lanbide-modulua: Jantzigintza industriala

          Kodea: 0269

          Kurtsoa: 1.a

          Iraupena: 297 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Jantzigintza industrialerako informazio garrantzitsua hautatzen du, dokumentazio teknikoa interpretatu eta azken produktuaren ezaugarriekin lotu ondoren.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Fabrikazio-prozesuen diagramak egin ditu.

              2. Prozesu industrialetan antolamenduari, funtzionamenduari eta produkzioari dagokienez dauden antzekotasunak eta desberdintasunak ezarri ditu.

              3. Prozesuaren fase eta eragiketa nagusiak zehaztu ditu.

              4. Prozesuaren faseetan erabiliko diren makinak eta ekipoak lotu ditu.

              5. Jantzigintza industrialeko prozesuaren kalitate-kontrolarekin lotutako dokumentazioa interpretatu du.

            2. Jantzigintza industrialeko mihiztatzeko makinak eta bestelako ekipoak prestatzen ditu, eta hautatutako aldagaiak eta horien kontsigna-balioak justifikatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Prozesua kontrolatzeko erregulatu beharreko aldagaiak identifikatu ditu.

              2. Jantzigintza industrialeko mihiztatze-prozesurako ekipoen eta makinen kontsigna-balioak antzeman ditu.

              3. Prozedurak eta teknikak erabilita, muntatu eta desmuntatu, lubrifikatu eta garbitzeko eragiketak, eta programa erregulatu, doitu eta kargatzekoak (makina informatizatuak) egin ditu.

              4. Lisatzeko, presioa doitu eta erregulatzeko, lurrunezko, xurgatzeko, lehortzeko edo hozteko eta tenperaturako makinetan eta ekipoetan besoak eta platerak aldatu ditu, eta materialera egokitu ditu.

              5. Mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinen lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

              6. Josteko edo termozigilatzeko makinen pieza eta elementuen anomalia sinpleak ebatzi ditu, haien higadura edo haustura balioetsi du eta anomalien sorburuak edo faktoreak identifikatu ditu.

              7. Osagaien prestaketa-kalitatea (itxura, formarekiko zehaztasuna, beheragune mota) eta alderdi orokorren kalitatea (patroiarekiko zehaztasuna, eta brodatuaren, apainduraren eta/edo osagarrien kokapena) egiaztatu ditu.

              8. Prestaketa eta erabilerako mantentze-lanak autonomiaz, ordenaz, metodoz eta zehaztasunez egin ditu.

            3. Osagaiak eta osagarriak mihiztatzen ditu, hautatutako teknikak deskribatzen ditu eta haiek azken produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jantzigintza industrialean mihiztatzeko makinen erabilera-prozedura deskribatu du.

              2. Makineria eta osagarriak mihiztatze-prozeduraren arabera hautatu ditu.

              3. Mihiztatzeko materialak (hari motak, itsasgarriak) hautatu ditu.

              4. Informazio teknikoaren arabera mihiztatzea gauzatzeko faseak sekuentziatu eta antolatu ditu.

              5. Mihiztatzeko teknikak aplikatu ditu, hainbat lotura-teknika eta material mota erabilita.

              6. Josturen mihiztatze edo loturaren, eta itsastearen edo termozigilatzearen kalitatea egiaztatu du, eta antzemandako anomaliak zuzendu ditu.

              7. Mihiztatzea autonomiaz, metodoz, txukuntasunez eta irizpide estetikoz egin du.

            4. Prozesuaren kalitatea kontrolatzen du eta haren etengabeko hobekuntzarekin lotzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jantzi baten, eta ehunezko edo larruzko gai baten kalitatea ezartzeko kontuan hartu beharreko faktoreak deskribatu ditu.

              2. Jantzigintzako produktuen eta prozesuen arabera kalitate-estandarren motak identifikatu ditu.

              3. Makineriaren funtzionamenduari aplikatu beharreko kalitate-kontrolak antzeman ditu.

              4. Kalitate-arauak identifikatu ditu.

              5. Kalitatearen kudeaketa balioetsi du.

              6. Kalitatea kudeatzeko sistemaren erregistroak antzeman ditu.

              7. Etengabeko hobekuntzarako plana ezaugarritu du.

              8. Kalitatea kudeatzeko sistema berraztertzean lortutako emaitzak aztertzeko prozedura definitu du.

            5. Neurrirako jantzigintzako prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen ditu, horri lotutako arriskuak eta prebentzio-neurriak identifikatuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Jantzigintza industrialerako materialak, erremintak eta tresnak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

              2. Jantzigintza industrialean mihiztatzeko makinen erabileran segurtasun-arauak errespetatu ditu.

              3. Jantzigintza industrialean mihiztatzeko materialak, erremintak eta makinak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

              4. Jantzigintza industrialeko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak deskribatu ditu.

              5. Mihiztatzeko eta akaberak egiteko materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

              6. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

              7. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna balioetsi ditu.

              8. Jantzigintza industrialeko eragiketetan teknika ergonomikoak aplikatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Jantzigintza industrialerako informazio teknikoa.

              Fitxa teknikoak interpretatzea.

              Produkzio-prozesuak aztertzea: diagramak eta faseen zerrendak. Prozesu-eragiketak.

              Oinplanoko banaketa interpretatzea.

              Jantzigintza industrialeko prozesuetako eragiketak.

              Diagramak eta faseen zerrendak.

              Antolamendu, funtzionamendu eta produkzioko teknikak jantzigintzako prozesu industrialetan.

              Oinplanoko banaketa-metodoak (makinen eta ibilbide-diagramen irudikapena).

              Fitxa teknikoak.

              Behatu eta aztertzeko jarrera.

              Zorroztasuna prozedurak aplikatzean.

              Autonomia jarduerak egitean.

            2. Jantzigintza industrialean mihiztatzeko makinak eta ekipoak prestatzea.

              Mihiztatzeko makinak eta ekipoak aztertzea.

              Makinak prestatu eta doitzea, eta horien lehen mailako mantentze-lanak egitea.

              Ehungintzako eta larrugintzako makinen segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.

              Lanpostua prestatu eta antolatzea.

              Mihiztatzeko makineria eta ekipoak.

              Ziklo finkoko makinak eta ziklo aldakorreko makinak.

              Jantzigintza industrialeko makina programagarriak.

              Makina osagarriak.

              Termozigilatze eta itsaste bidez mihiztatzeko makinak.

              Jantzigintza industrialeko makinak doitzeko organo eragileak.

              Berariazko segurtasun-sistemak. Funtzionamendua. Egiaztatzea.

              Mihiztatzeko makinen eta tresnen lehen mailako mantentze-lanak jantzigintza industrialean. Jantzigintzako makina industrialetan orratzak eta arrastatze-sistemak aldatzea. Jantzigintzako makina industrialetan elementu mugikorrak galgatzea. Jantzigintza industrialeko makinen engranajeak eta elementu eragileak lubrifikatu eta koipeztatzea.

              Segurtasun-sistemak, makinaren mota eta funtzionaltasuna kontuan izanda. Ergonomia.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna makinak prestatu eta mantentzean.

              Ergonomiarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoa.

            3. Osagaiak eta osagarriak mihiztatzea.

              Mihiztatze industrialeko makinak maneiatzea.

              Mihiztatze-prozesurako materialak identifikatu eta prestatzea.

              Fitxa teknikoan zehaztutako puntadak eta josturak aplikatzea.

              Larruak prestatu eta itsastea.

              Mihiztatze-prozesuak gauzatu eta optimizatzea.

              Osagarriak aplikatzea, jantziaren diseinuaren arabera.

              Mihiztatze-prozesuen emaitzazko kalitatea egiaztatzea.

              Segurtasun-arauak aplikatzea.

              Joste industrialeko sistemak, mihiztatu beharreko material motaren arabera.

              Orratz motak ehunean eta larruan landu beharreko materialaren arabera.

              Arraste motak jantzigintza industrialeko makinetan.

              Puntadak eta josturak ehunezko eta larruzko jantzigintza industrialean. Josturak ehunen eta larruaren mihiztatzean.

              Osagarriak eta ezarkinak jantzigintza industrialean.

              Ehunezko jantziak egiteko teknikak: prozesua eta gauzatzea.

              Larruak itsastearren prestatzeko teknikak. Lanabesak.

              Larruak itsasteko teknikak. Produktuak: itsasgarriak eta kolak.

              Termozigilatzea.

              Kalitate-arauak ehunezko jantzigintza industrialean.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna mihiztatze-prozesuan.

              Soluzioak bilatzeko interesa.

              Arriskuen prebentzioarekiko eta ingurumen-babesarekiko konpromisoa.

            4. Prozesuetako kalitate-kontrola.

              Kalitatean esku hartzen duten faktoreak identifikatzea.

              Kalitate-estandarrak aztertzea.

              Kalitate-arauak identifikatzea.

              Prozesuen emaitzazko kalitatea egiaztatzea.

              Kalitatea kudeatzeko sistemaren erregistroak ezagutzea.

              Erregistroak betetzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.

              Kalitatearen kontzeptua.

              Ehunezko eta larruzko jantzi edo gai baten kalitatean esku hartzen duten faktoreak.

              Kalitate-estandarrak.

              Prozesuaren kalitatea (makinak, tresnak eta erremintak).

              Kalitatea kudeatzeko sistemaren erregistroak.

              Etengabe hobetzeko plana.

              Mihiztatzearekin lotutako dokumentazioa.

              Gorabeherak erregistratzeko metodoak.

              Zehaztasuna emaitzak aztertu eta bereiztean.

              Kalitatearen kudeaketarekiko eta hobetzeko prozesuekiko konpromisoa.

              Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

            5. Jantzigintza industrialeko prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

              Arriskuen prebentzioari buruzko araudia aztertzea.

              Arriskuak ebaluatzea.

              Arriskuen eta dagozkion prebentzio-neurrien zerrenda.

              Ergonomiari, eta norberaren eta ingurumenaren babesari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatzea.

              Lanpostua garbitu eta kontserbatzea.

              Arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

              Jantzigintza industrialean mihiztatzeko eta akaberak egiteko makina, tresna eta ekipo osagarriak erabiltzeko segurtasun-araudia.

              Segurtasun-arauak itsasgarriekin egiten diren eragiketetan.

              Norberaren eta ingurumenaren segurtasunari buruzko arauak akabera-tratamendu berezietan produktu kimikoak erabiltzean.

              Ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak biltegiratzeko segurtasun-arauak.

              Jantzigintza industrialean mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinen segurtasun-elementu inplizituak.

              Kanpoko segurtasun-elementuak (metalezko eskularruak, betaurrekoak).

              Lanpostuaren segurtasun-baldintzak.

              Ergonomia jantzigintza industrialean.

              Ingurunea arduraz garbitu eta kontserbatzea.

              Araudia zorrotz betetzea.

        7. lanbide-modulua: Jantzigintzako akaberak

          Kodea: 0270

          Kurtsoa: 2.a

          Iraupena: 126 ordu

          1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

            1. Jantzigintzan akaberak egiteko makinak eta bestelako ekipoak prestatzen ditu, eragiketa-sekuentzia justifikatzen du eta funtzionamendu-parametroak identifikatzen ditu.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Akaberak egiteko makinen eta ekipoen funtzionamenduari, erabilerari eta doikuntzari buruzko informazioa eta eskuliburuak interpretatu ditu.

              2. Akaberak egiteko makinen eta tresnen ezaugarriak deskribatu ditu.

              3. Jantzigintzan produktuen akaberak egiteko beharrezkoak diren tresnak eta materialak prestatu ditu.

              4. Segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.

              5. Akaberak egiteko makinen eta ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.

              6. Prestaketa eta mantentze-lanak autonomiaz, ordenaz, metodoz eta zehaztasunez egin ditu.

            2. Jantzigintzako produktuaren akaberak egiten ditu, haren ezaugarriak aztertu ondoren, eta hautatutako teknika justifikatzen du.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Termofinkatzeko prozedurak deskribatu ditu.

              2. Akabera-teknikak deskribatu ditu: garbitzea, lurruntzea eta lehortzea.

              3. Termofinkatzeko teknikak aplikatu ditu.

              4. Lehorreko eta hezeko akabera-teknikak aplikatu ditu.

              5. Akaberaren kalitatea egiaztatu du eta produktuak forma-aldaketarik ez duela begiratu du.

              6. Akabera-prozesuan materialek duten portaera aztertu du.

            3. Ehunezko eta larruzko jantzi eta gaietarako akabera-tratamendu bereziak aplikatzen ditu, modaren joerek ezarritako alderdiak eta ezaugarriak aztertu ondoren.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Modaren joerekin edo estiloekin lotutako akabera berezien ezaugarriak deskribatu ditu.

              2. Akabera-prozesu berezietarako ekipoak eta makinak prestatu eta programatu ditu.

              3. Jantzien akabera-tratamendu bereziak aplikatu ditu, horiei modaren joerekin edo estiloekin lotutako ezaugarriak emateko.

              4. Akabera-tratamendu berezietan erabiltzen diren produktu kimikoak identifikatu eta prestatu ditu.

              5. Tratamendu bereziak aplikatu ditu (zahartzea, tolesak egitea eta urradura lokalak egitea, besteak beste).

              6. Aplikatutako tratamendu berezi bakoitzean, denboraren, tenperaturaren eta presioaren parametroak, eta, hala egokitu denean, produktu kimikoen edo urratzaileen gehitzea kontrolatu ditu.

              7. Tratatutako gaiak edo jantziak lisatu ditu eta aurreikusitako konformazioa eman die.

            4. Ehunezko jantziak edo gaiak lisatzen ditu, azken produktuaren kalitatea aztertu ondoren.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Ehunezko jantziak eta gaiak lisatzeko makinak, ekipoak eta osagarriak antzeman ditu.

              2. Neurrirako jantzigintzan lisatzeko makinen erabilerak dituen faseak deskribatu ditu.

              3. Zulo-brodaturako ehunekin neurrira egindako jantzien akaberak egiteko lisatze-teknikak aplikatu ditu.

              4. Puntuzko ehunekin neurrira egindako jantzien akaberak egiteko lisatze-teknikak aplikatu ditu.

              5. Neurrira egindako larruzko jantzien akaberak egiteko lisatze-teknikak aplikatu ditu.

              6. Ehunezko edo larruzko jantzien amaierako aurkezpena egin du eta ahalik eta itxura selektiboena lortzen saiatu da.

            5. Akabatutako gaiak aurkezten ditu, fitxa teknikoak, etiketatzea eta indarrean dagoen araudia aztertu ondoren.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Akabatutako gaiak aurkezteko teknikak eta materialak deskribatu ditu.

              2. Akabatutako gaia aurkezteko teknikak aplikatu ditu.

              3. Kanpoko etiketatzearen ezaugarriak deskribatu ditu.

              4. Ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak etiketatu ditu.

              5. Gaien amaierako aurkezpena egin du: tolestea, esekitzea (esekigailua) eta poltsaratzea.

              6. Akabatutako jantzien eta gaien materialak eta biltegiratze motak antzeman ditu.

            6. Jantzigintzako produktuen akaberan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak betetzen ditu, horri lotutako arriskuak eta babes-neurriak identifikatuta.

              Ebaluazio-irizpideak:

              1. Neurrirako jantzigintzarako materialak, erremintak eta tresnak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

              2. Neurrirako jantzigintzan josteko eta akaberak egiteko makinak erabiltzean segurtasun-arauak errespetatu ditu.

              3. Neurrirako jantzigintzan josteko eta akaberak egiteko materialak, erremintak eta makinak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

              4. Neurrirako jantzigintzako eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak deskribatu ditu.

              5. Josteko eta lisatzeko materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko eskatutako neurriekin lotu du.

              6. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

              7. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna balioetsi ditu.

              8. Neurrirako jantzigintzako eragiketetan teknika ergonomikoak aplikatu ditu.

          2. Edukiak.

            1. Neurrirako jantzigintzako josteko eta akaberak egiteko makinak eta ekipoak prestatzea.

              Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

              Josteko, akaberak egiteko eta lisatzeko makinak eta ekipoak aztertzea.

              Akaberak egiteko makinak eta tresnak doitu, garbitu eta lehen mailako mantentze-lanak egitea: makinak lubrifikatu, koipeztatu eta garbitzea.

              Akabera-ekipamenduan segurtasun-sistemak egiaztatzea.

              Akabera-prozesurako informazio teknikoa.

              Lehen mailako mantentze-lanak.

              Ehunezko jantziak eta gaiak lehorrean eta hezean akabatzeko eta termofinkatzeko makineria.

              Ehunezko jantziak eta gaiak lisatzeko ekipoak.

              Lisaburdinen ur- eta lurrun-iragazkiak. Lurrun-galdarak.

              Berariazko segurtasun-sistemak. Funtzionamendua. Mantentze-lanak.

              Informazio teknikoa zehaztasunez erabiltzea.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna prestaketan eta lehen mailako mantentze-lanetan.

              Ergonomiarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoa.

            2. Jantzigintzako produktuen akabera.

              Akaberak antzematea.

              Hainbat materialetan termofinkatu, garbitu, lurrundu eta lehortzeko teknikak aplikatzea, eta horien portaera egiaztatzea.

              Akaberari buruzko fitxak egin eta erabiltzea.

              Lortu beharreko ezaugarriak: itxura, ukia eta propietate fisikoak.

              Termofinkatze-prozesua. Prozedurak eta materialak.

              Garbiketa-prozesua. Programak, parametroak eta prozedurak.

              Lurruntze-prozesua. Materialen portaera.

              Lehortze-prozesua. Ezaugarriak eta parametroak.

              Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna.

              Zehaztasuna emaitzak aztertu eta bereiztean.

              Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.

            3. Ehunezko eta larruzko jantzi eta gaietarako akabera-tratamendu bereziak aplikatzea.

              Akabera-tratamenduak bereziak antzematea.

              Akabera-tratamendu bereziak aplikatzea.

              Akabera-prozesu bereziak.

              Produktu kimikoak. Motak. Erabilerak.

              Tratamendu bereziak. Zahartzea. Tolesak egitea. Koloregabetzea. Erabateko urradura. Stone wash. Laser marking. Tie dye. Scrunch.

        Zehaztasuna emaitzak aztertu eta bereiztean.

        Informazioa eta soluzioak bilatzeko interesa.

        Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

        Arriskuen prebentzioarekiko eta ingurumen-babesarekiko konpromisoa.

      1. Jantziak edo gaiak lisatzea.

        Lisatzeko ekipoak antzematea.

        Hainbat jantzi eta gaitan lisatze-teknikak aplikatzea.

        Ehunezko jantziak edo gaiak lisatzeko makineria.

        Teknikak:

        Zulo-brodaturako ehunezko jantziak lisatzea.

        Puntuzko jantziak lisatzea.

        Larruzko jantziak lisatzea.

        Akabera-tratamendu bereziak dituzten ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak lisatzea.

        Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia, txukuntasuna eta erantzukizuna prozesuan.

        Soluzioak bilatzeko interesa.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.

      2. Akabatutako jantziak aurkeztea.

        Gaiak aurkeztera zuzendutako makineria eta eragiketak identifikatzea.

        Etiketak aplikatzea, gaiak etiketatzeko araudiaren arabera.

        Akabatutako gaien hainbat aurkezpen egitea.

        Biltegiratze-fitxak prestatu eta egiaztatzea. Erabilera.

        Akabatutako gaiak aurkezteko eragiketak.

        Tolestu eta poltsaratzeko makineria.

        Jantzigintza industrialean ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak tolesteko teknikak.

        Jantzigintza industrialean ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak poltsaratzeko teknikak.

        Etiketak. Kanpoko etiketatzea. Indarrean dagoen araudia.

        Amaierako aurkezpena. Irizpidea teknikoak, estetikoak eta komertzialak. Produktuaren amaierako aurkezpena.

        Biltegiratzeko irizpideak.

        Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia, txukuntasuna eta erantzukizuna prozesuan.

        Informazioa eta soluzioak bilatzeko interesa.

        Aldaketak edo hautabideak ekartzeko ekimena.

      3. Akabera-prozesuetan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

        Indarrean dagoen araudia identifikatu eta aplikatzea.

        Arriskuak eta dagozkion prebentzio-neurriak antzematea.

        Segurtasun-elementuak antzematea.

        Makinak eta lanpostua garbitu eta kontserbatzea.

        Norberaren babes eta segurtasuneko elementuen ergonomiari eta erabilerari buruzko arauak aplikatzea.

        Arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko eta akaberak egiteko makina, tresna eta ekipo osagarriak erabiltzeko segurtasun-araudia.

        Neurrirako jantzigintzan mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinen segurtasun-elementu inplizituak.

        Kanpoko segurtasun-elementuak (metalezko eskularruak, betaurrekoak).

        Lanpostuaren segurtasun-baldintzak.

        Ergonomia neurrirako jantzigintzan.

        Ingurunea arduraz garbitu eta kontserbatzea.

        Araudia zorrotz betetzea.

      1. lanbide-modulua: Bezeroarentzako informazioa eta arreta

        Kodea: 0271

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Bezeroei arreta egiten die zenbait komunikazio-teknika aplikatuta, eta horiek justifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Bezeroei arreta egitean esku hartzen duten komunikazioaren elementuak, oztopoak, faktore aldatzaileak eta motak identifikatu ditu.

            2. Komunikazio egokirako hainbat hizkuntza, teknika eta estrategia mota aztertu du.

            3. Bezeroekiko harremanetan, gizalegearen, adeitasunaren, errespetuaren, diskrezioaren, zintzotasunaren eta interesaren garrantzia balioetsi du.

            4. Komunikazio egokia lortzeko garatu beharreko trebetasun pertsonalak eta sozialak ezarri ditu.

            5. Bezeroei jantzigintzako establezimendu mota bakoitzean dauden zerbitzu-aukerak jakinarazi dizkie.

            6. Balizko bezeroei buruz beharrezko informazioa hainbat egoeratan lortzea simulatu du.

            7. Enpresaren irudia helarazteko funtsezko elementuak bereizi ditu.

            8. Hainbat bezero motaren portaera aztertu du.

            9. Informazioaren ezaugarriak zehaztu ditu (berehalakotasuna, doitasuna), baita aholkularitzaren ezaugarriak ere (argitasuna, zuzentasuna).

            10. Zehaztutako ekintza-planaren arabera, bezeroen arreta osatzen duten faseak deskribatu ditu.

          2. Aholkularitza-jarduerak egiten ditu, eta bezeroei arreta egiteko prozesuaren faseak deskribatzen eta aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aholkulariak bezeroengan eta enpresarengan (barne-marketina) garatu beharreko kualitateak eta jarrerak aztertu ditu.

            2. Bezeroaren tipologia, eta erosteko dituen motibazioak eta beharrak identifikatu ditu.

            3. Aholkulariak produktuaren ezaugarriak jakitearen garrantzia deskribatu du.

            4. Aholkularitzan jarraitu beharreko jardunbideak zehaztu ditu, enpresak finkatutako ekintza-planaren arabera.

            5. Aholkularitza-prozesuaren faseak garatu ditu (arreta bereganatzea, interesa erakartzea, nahia piztea, bezeroak mugiaraztea).

            6. Marketinaren kontzeptua eta kontsumitzailearen nahiak gogobetetzea lotu ditu.

            7. Erosteko prozesua errazten duten elementu gisa balioetsi ditu informazioa, aholkularitza, giro abegitsua, gizalegea, komunikazioa eta saltzaile aholkulariaren gizarte-trebetasunak.

            8. Leialtze-plana aplikatzeko bezeroen fitxategia eguneratuta izatearen garrantzia zehaztu du.

          3. Neurrirako jantzietarako proiektuen aurrekontuak egiten ditu, lotutako jarduerak eta prozesuan erabiltzen diren materialak aztertu eta balioetsi ondoren.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aurrekontua egiteko beharrezkoa den informazioa bildu eta eman du.

            2. Aurreikusitako gastuetan oinarrituta, material estandarren kostuak, aplikatu beharreko tarifan adierazitako prezioak eta beharrezkoak diren berariazko materialak balioetsi ditu.

            3. Zerbitzuaren kostua kalkulatu du, haren konplexutasunaren, eragiketa bakoitzerako aurreikusitako denboraren eta prozesu osoaren arabera, hura guztizko prezioan sartzeko.

            4. Aurrekonturako negoziazioak aplikatzeko moduak antzeman ditu.

            5. Aurrekontuak egiteko baliabideak (ohikoa, informatikoa) erabili ditu.

            6. Aurrekontuak egiteko programa ofimatikoak erabili ditu.

            7. Merkatu-azterketa egin ondoren, lortutako prezioak alderatu ditu.

          4. Prestatutako produktuen eta gaien mandatuak eta entrega formalizatzen ditu, eta haiekin lotutako dokumentazioa deskribatu eta aplikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mandatua jasotzeko jardunak identifikatu ditu, egin beharreko jantzi edo gai motaren arabera.

            2. Materialak kontrolatzeko moduak azaldu ditu.

            3. Jantziak eta gaiak bezeroei entregatzeko eta erakusteko moduak deskribatu ditu.

            4. Bezeroei buruzko fitxategia eguneratu eta antolatu du.

            5. Prestatutako produktuak eta gaiak formalizatu eta entregatzearekin lotutako dokumentazioa bete du.

            6. Informatika-programak erabili ditu.

          5. Litezkeen bezeroen erreklamazio, kexa edo iradokizunei erantzuten die, jarduteko irizpideak eta prozedurak ezagutu eta aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erreklamazio eta kexen aurrean azaldu beharreko jarrera, portaera eta interesa tipifikatu ditu, eta bezeroei informazioa ematean estilo asertiboa erabili du.

            2. Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko erabiltzen diren teknikak garatu ditu.

            3. Indarrean dagoen legeriak nabarmentzen dituen erreklamazioen alderdiak aintzat hartu ditu.

            4. Erreklamazioak aurkezteko prozedura deskribatu du.

            5. Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean bezeroei eskain dakizkiekeen prozedurarako hautabideak identifikatu ditu.

            6. Erreklamazioari buruzko informazioa aurrez ezarritako hierarkia-ordenaren arabera helarazi du.

            7. Informazioa antolatzen duten eskuko eta informatikako informazio-sistemek zerbitzuaren kalitate-kontrolerako duten garrantzia baloratu du.

            8. Bezeroen salmenta ondoko jarraipenaren, gertakizunen, eskaeren eta erreklamazioen inguruan erregistratu beharreko informazioa ezarri du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

        2. Edukiak.

          1. Bezeroarentzako arreta.

            Komunikazioaren elementuak identifikatzea: igorlea eta hartzailea.

            Harreman pertsonen artekoa, masiboa eta antolamendukoa identifikatzea.

            Komunikazioaren oztopoak eta zailtasunak antzematea: igorlearen eta hartzailearen artekoak, eta horietatik kanpokoak.

            Abilezia pertsonalak eta gizartekoak, eta komunikazioa hobetzen duten teknikekin lotutakoak aplikatzea.

            Faseak antzematea: harrera, komunikazioa, garapena eta agurra.

            Komunikazioaren elementuak.

            Komunikazio motak.

            Komunikazioaren oztopoak eta zailtasunak.

            Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten abilezia pertsonalak eta gizartekoak.

            Komunikazio-teknikak.

            Produktuei buruzko informazioaren eta aholkularitzaren ezaugarriak.

            Bezeroarentzako arretaren faseak.

            Jarrera atsegina eta errespetuzkoa.

            Segurtasuna bezeroekiko portaeran.

            Elkarrizketarako jarrera irekia hasierako planteamenduak aldatzeko.

          2. Aholkularitza jantzigintzako jardueretan.

            Bezero mota identifikatzea.

            Barne- eta kanpo-marketina identifikatzea.

            Behar bat hautematea, balioa bilatzea eta erostea.

            Enpresaren jardun-plana aplikatzea.

            Araudia eta legeria aplikatzea.

            Bezeroei buruzko fitxategiak egitea.

            Bezeroen tipologia.

            Barne- eta kanpo-marketina.

            Erostea erabakitzeko prozesua.

            Enpresaren jardun-plana.

            Araudia eta legeria.

            Bezeroei buruzko fitxategiak.

            Behatu eta aztertzeko jarrera.

            Bezeroen egoera zehatza hautematea eta horretara egokitzea.

            Zuhurtasuna dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.

          3. Neurrirako jantzietarako proiektuen aurrekontua egitea.

            Oinarrizko informazioa prestatzea eta produktuaren bideragarritasuna aztertzea.

            Kostuak, denborak, tarifak eta aurrekontuak prestatzea.

            Aurrekontuak egiteko oinarrizko dokumentazioa prestatzea. Fitxak.

            Programa informatikoak aplikatzea.

            Materialen eta osagaien merkataritzako neurketa-unitateak egiaztatzea.

            Jantzi bat aztertzean eta haren kostua finkatzean esku hartzen duten kontzeptuak antzematea.

            Ehunezko jantzien eta gaien kostu-dokumentuak egitea. Produkzio-gastuak eta egitura-gastuak.

            Jantziaren salmenta-prezioa kalkulatzea.

            Proiektuaren oinarrizko informazioa eta bideragarritasuna.

            Zuzeneko eta zeharkako kostuak.

            Eragiketa bakoitzerako eta prozesu osorako aurreikusitako denbora.

            Prezioen tarifak.

            Aurrekontuak.

            Aurrekontuak egitearekin lotutako oinarrizko dokumentazioa.

            Informatika-programak.

            Ehunezko jantziak eta gaiak fabrikatzeko erabiltzen diren materialen eta osagaien merkataritzako neurketa-unitateak.

            Jantzi bat aztertu eta egitean esku hartzen duten kontzeptuak: zuzeneko produkzio-gastuak eta zeharkako gastuak.

            Ehunezko jantzien eta gaien kostu-dokumentuak. Lehengaien eta gai osagarrien kostuak, produkzio-kostuak eta egitura-kostuak.

            Salmenta-prezioa zehazteko metodoak.

            Zehaztasuna informazioa maneiatzean eta neurketa egitean.

            Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna informazioa prestatzean.

            Arreta dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.

          4. Mandatuak formalizatzea eta egindako produktuak entregatzea.

            Enkargua formalizatzea eta aurrekontua negoziatzea.

            Proiektuaren onarpena egiaztatzea: aurrekontua bezeroari aurkeztea. Bezeroei buruzko datuak hartzea eta proiektuaren onarpena sinatzea.

            Enkargatutako jantzien proba-datak eta entrega-epea zehaztea.

            Materialak identifikatu eta kontrolatzea. Hartzearen eta bezeroari entregatzearen fitxa.

            Bezeroei buruzko fitxategi eguneratuak prestatzea.

            Informatika-programak erabiltzea.

            Enkargua formalizatzeko eta aurrekontua negoziatzeko metodoak.

            Aplikatzeko moduak, eta enkargatutako jantzien proba-datak eta entrega-epea.

            Bezeroei buruzko fitxategiak.

            Informatika-programak.

            Zehaztasuna informazioa maneiatzean.

            Erantzukizuna bezeroekin hitzartutakoa aplikatzean.

            Arreta dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.

          5. Erreklamazioei erantzutea.

            Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak aplikatzea.

            Erreklamazio-prozedurak aplikatzea: erreklamazio-orriak, erakundeak, elkarteak eta legeria.

            Erreklamazioak kudeatzea.

            Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak antzematea.

            Erregistro eskuzkoak eta automatizatuak prestatzea. Fitxak.

            Zerbitzua hobetzeko marketin-estrategiak eta -teknikak aplikatzea.

            Erreklamazioak kudeatzeko informatika-tresnak erabiltzea.

            Espainian eta Europan indarrean dagoen legeria aplikatzea.

            Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

            Erreklamatzeko prozedurak. Legeria.

            Erreklamazioak kudeatzeko prozedurak.

            Establezimenduaren kalitate-kontrolerako adierazleak.

            Informazio-sistemak. Erregistro eskuzkoa eta automatizatua.

            Establezimenduan erregistratzeko informazioa.

            Egindako zerbitzua hobetzea.

            Kudeaketako informatika-tresnak.

            Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen babesa:

            Espainian. Indarrean dagoen legeria, kontsumitzaile-elkarteak, arbitraje-batzordeak eta justizia-auzitegiak.

            Europar Batasunean. Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusia. Informazio-sareak: «Red CEC» eta RAPEX Europako kontsumitzaileen guneak.

            Zehaztasuna informazioa maneiatzean.

            Ordena, metodoa, zehaztasuna, autonomia eta erantzukizuna erreklamazioak kudeatzean.

            Soluzioak bilatzeko interesa.

            Autonomia gauzatzean.

      2. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

        Kodea: E100

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 33 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

            7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

            Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

            Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      3. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0272

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 105 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea:

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      4. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0273

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak

          1. Ekimen sortzailea

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      5. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0274

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 380 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek egiten dituen produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

            3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

            6. Merkatuaren ezaugarriak, establezimenduen edo ostalaritzako negozioen motak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            7. Jarduera honetan ohikoenak diren establezimendu motak eta merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen eta zerbitzua egitekoen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Egin behar duen jantzigintza-lanaren prozedura zehazten du, zehaztapen teknikoak interpretatzen ditu, eta beharrezko faseak, eragiketak eta baliabideak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dokumentazioan, prozesuaren parametroak eta zehaztapenak interpretatu ditu.

            2. Prozesua garatzeko beharrezko ekipoak, erremintak eta baliabide osagarriak identifikatu ditu.

            3. Prozesuaren faseak zehaztu ditu.

            4. Material motaren, lortu nahi den kalitatearen eta eskuragarri dauden baliabideen arabera hautatu ditu erremintak eta tresnak.

            5. Lotutako kostuak zenbatetsi ditu.

            6. Arriskuen prebentzioari dagokionez, bete beharreko araudia identifikatu du.

          4. Jantzigintzarako makinak, ekipoak, erremintak eta tresnak ezarrita dauden prozeduren arabera prestatzen ditu, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Garatu beharreko prozesuari buruzko zehaztapenen arabera hautatu ditu beharrezko makinak, ekipoak, erremintak eta tresnak.

            2. Prozeduran adierazitako eragiketak egiteko, erremintak eta tresnak egoera egokian daudela egiaztatu du.

            3. Erremintak eta tresnak muntatu ditu, eta beharrezko doitasunez zentratuta eta lerrokatuta daudela egiaztatu du.

            4. Jantzigintzan ebakitzeko, mihiztatzeko eta akaberak egiteko makinak eta ekipoak fitxa teknikoaren arabera prestatu ditu.

            5. Ezarritako argibideen eta prozeduren arabera egin du makinen eta ekipoen erabiltzaile-mailako mantentzea.

            6. Prestaketa-faseak garatzean, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.

          5. Ehunezko eta larruzko materialak ebakitzen ditu, fitxa teknikoaren zehaztapenei jarraituz eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ebaketa-eragiketak egiteko erremintak eta tresnak erregulatu ditu.

            2. Ebakitzeko ehunak, larrua eta bestelako materialak produkzioko fitxa teknikoaren arabera prestatu ditu.

            3. Ebaketari buruzko azterlana egin du eta errendimendua kalkulatu du, enpresak ezarritako erremintak aplikatuta.

            4. Ezarritako zehaztapenen arabera egin ditu ebaketa-eragiketak, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatuta.

            5. Prozesuaren desbideratzeak antzeman eta zuzendu ditu, haren gainean jardunda, eta gorabeherak jakinarazi ditu.

            6. Ebaketa-eragiketak garatzean, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.

            7. Makinak, erremintak, tresnak eta osagarriak garbitu eta mantentzeko eragiketak egin ditu, eta eraginkortasun-egoera egokian utzi ditu.

            8. Lanaren emaitzei, produktibitateari, kontsumoei eta gorabeherei buruzko informazio teknikoa bete du.

          6. Ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak egiten ditu, ezarritako argibideak eta/edo arauak interpretatzen ditu eta horiek garatu beharreko jardueraren berezko prozedurak eta teknikak aplikatzearekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Prozesuari buruzko informazioa interpretatu du (eragiketa-prozedurak, produktuaren zehaztapenak, patroiak, kontsumoa, lanaren emaitzak, gorabeherak), enpresaren berezko baliabideak, terminologia eta sinbologia erabilita.

            2. Jantzigintza-prozesuaren fase bakoitzerako beharrezko materialak, ekipoak, makinak, erremintak eta tresnak prestatu ditu.

            3. Ehunezko eta larruzko jantziak eta gaiak mihiztatu eta akabatzeko eragiketa guztiak egin ditu, fitxa teknikoari jarraituz eta lantoki bakoitzaren eskakizunetara egokituta.

            4. Produkzio-emaitzak ezarritako denboran lortu ditu.

            5. Puntu kritikoak identifikatu eta prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu, haren gainean jardunda, eta gorabeherak jakinarazi ditu.

            6. Aribideko produktuen kalitatea eta amaierako kalitatea egiaztatu ditu, eta litezkeen anomalien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Ebaketa-eragiketak garatzean, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-babesaren inguruan ezarritako neurriak hartu ditu.

            8. Makinak, erremintak, tresnak eta osagarriak garbitu eta mantentzeko eragiketak egin ditu, eta eraginkortasun-egoera egokian utzi ditu.

            9. Lanaren emaitzei, produktibitateari, kontsumoei eta gorabeherei buruzko informazio teknikoa bete du.

  1. atala. Espazioak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Jantzigintzako lantegia 200 140

    Patroigintzako gela 100 70

    Materialen laborategia 60 40

  2. atala. Ekipamenduak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria

    Sarean instalatutako PCak

    Proiekzio-kanoia

    Internet

    Jantzigintzako lantegia Ebaketa-mahaiak

    Ebakitzeko makinak

    Ebaketarako erremintak eta tresnak

    Puntada zuzeneko josteko makinak

    Arraste bikoitz eta hirukoitzeko makinak

    Owerlock makinak, 3, 4 eta 5 harikoak

    Estaltzeko makina, 2 orratzekoa

    Eragiketa berezietarako makinak:

    Botoi-zuloak

    Botoiak

    Puntada ikusezina

    Brodatuak

    Bestelakoak

    Aulki doigarria

    Jantzigintzarako erremintak eta tresnak

    Presiozko krisket-ekipoa

    Botoiak forratzeko funtzio anitzeko ekipoa

    Lepoak iraultzeko makina

    Etiketak inprimatzeko makina

    Termofinkatzeko makina

    Lisaburdina unibertsaleko mahaia eta lisaburdina

    Larrurako tresnak

    Manikiak

    Patroigintzako gela Marrazketa-mahaia

    Ordenagailuak

    Software-programak (patroigintza)

    Digitalizazio-mahaia

    Paper jarraiturako plotterra

    Patroietarako zulatzeko makina

    Patroietarako apalak edo armairuak

    Materialen laborategia Mikroskopioak

    Doitasun-balantza

    Hariak zenbakitzeko «aspe»-a

    Hariak zenbakitzeko «erromatarra»

    Filokonoa

    Eskuzko tortsiometroa

    Pisurako doitasun-balantza

    Hari eta ehunetarako dinamometroa

    Materiak analizatzeko kimika-ekipamendua

    Ura destilatzeko tresneria

    Kolore-ganbera edo UV argien ganbera

    Lehortzeko labea edo berogailua

    Laborategiko ekipamendua (mahaiak, harraska-moduluak, bitrinak, erreaktiboetarako armairuak, tabureteak)

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Jantzigintza eta moda» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0264. Moda eta joerak Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0265. Patroiak Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak Patroigintza eta jantzigintza

    Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0275. Ehungintzako materiak eta larrua Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0267. Materialak ebakitzea Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0268. Neurrirako jantzigintza Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0269. Jantzigintza industriala Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0270. Jantzigintzako akaberak Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0271. Bezeroarentzako informazioa eta arreta Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    E100. Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0272. Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0273. Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0274. Lantokiko prestakuntza Patroigintza eta jantzigintza

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Lan-harremanetan diplomaduna

    Gizarte-lanean diplomaduna

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Industria-ingeniari teknikoa, Ehungintzako espezialitatea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa Patroigintza eta jantzigintza Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak

    Makinen mantentze-lanak eta mekanizazioa Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0264. Moda eta joerak

    0275. Ehungintzako materiak eta larrua

    0271. Bezeroarentzako informazioa eta arreta

    0272. Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0273. Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide, irakaskuntzaren ondorioetarako.

    0265. Patroiak

    0267. Materialak ebakitzea

    0268. Neurrirako jantzigintza

    0269. Jantzigintza industriala

    0270. Jantzigintzako akaberak

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    Patroigintzako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    E100. Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

    0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    Patroigintzako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Ehuna eta larrua ebakitzeko teknikak 0267. Materialak ebakitzea

Mihiztadura-teknikak 0269. Jantzigintza industriala

Ehungintza-materiak

Larrua 0275. Ehungintzako materiak eta larrua

Jantzigintza-akaberak 0270. Jantzigintzako akaberak

Lantokiko prestakuntza 0274. Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0195_2: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak eta produktuak ezagutzea. 0275. Ehungintzako materiak eta larrua

    UC0198_2: Ehunak eta ijetziak ebakitzea.

    UC0199_2: Larruak ebakitzea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea. 0267. Materialak ebakitzea

    UC0196_2: Ehunen eta ijetzien piezak mihiztatzea.

    UC0197_2: Larruen piezak mihiztatzea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea. 0269. Jantzigintza industriala

    UC0448_2: Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akabera egitea.

    UC0449_2: Gaien eta jantzien akabera bereziak egitea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea. 0270. Jantzigintzako akaberak

    UC1234_2: Neurrirako jantzigintzan eskuz ebaki eta mihiztatzea.

    UC1235_2: Neurrirako jantzigintzan makinaz mihiztatzea.

    UC1236_2: Neurrirako jantzigintzan jantzien eta gaien akabera egitea. 0265. Patroiak

    0268. Neurrirako jantzigintza

    UC1237_2: Neurrirako jantzigintza-zerbitzuetan bezeroari arreta egitea. 0271. Bezeroarentzako informazioa eta arreta

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0275. Ehungintzako materiak eta larrua UC0195_2: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak eta produktuak ezagutzea.

    0267. Materialak ebakitzea UC0198_2: Ehunak eta ijetziak ebakitzea.

    UC0199_2: Larruak ebakitzea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea.

    0269. Jantzigintza industriala

    0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak UC0196_2: Ehunen eta ijetzien piezak mihiztatzea.

    UC0197_2: Larruen piezak mihiztatzea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea.

    0270. Jantzigintzako akaberak

    0116. Mantentze elektromekanikoaren printzipioak

    UC0448_2: Ehunezko eta larruzko jantzien eta osagarrien akabera egitea.

    UC0449_2: Gaien eta jantzien akabera bereziak egitea.

    UC1225_1: Jantzigintzako materialak, erremintak, makinak eta ekipoak prestatzea.

    0265. Patroiak

    0268. Neurrirako jantzigintza UC1234_2: Neurrirako jantzigintzan eskuz ebaki eta mihiztatzea.

    UC1235_2: Neurrirako jantzigintzan makinaz mihiztatzea.

    UC1236_2: Neurrirako jantzigintzan jantzien eta gaien akabera egitea.

    0271. Bezeroarentzako informazioa eta arreta UC1237_2: Neurrirako jantzigintza-zerbitzuetan bezeroari arreta egitea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.