Arautegia

Inprimatu

537/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, mahastizaintzako eta ardogintzako goi mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 5809
  • Xedapen-zk.: 537
  • Xedapen-data: 2009/10/06
  • Argitaratze-data: 2009/10/30

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen

Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profe­sionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen ­duenez, ­Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei ­kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako

bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta

gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira ­kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide ­Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Abenduaren 14ko 1688/2007 Errege Dekretuak mahastizaintzako eta ardogintzako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestalde, 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte lanbide-heziketako irakaskuntzen

curriculumak. Horretarako, bertan xedatutakoa ez ezik, dagozkien tituluak erregulatuko dituzten arauetan xedatutakoa ere errespetatuko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia, eta hura garatzeko jarraibideak ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegorako ezartzea Mahastizaintzako eta ardogintzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, betiere haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 14ko 1688/2007 Errege Dekretuaren babesean 2008ko urtarrilaren 16ko 14. zenbakiko BOEn eman zen argitara.

Mahastizaintzako eta ardogintzako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atereak dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek mahastizaintzako eta ardogintzako teknikari-tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Mahastizaintzako eta ardogintzako goi-mailako teknikari-titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Mahastizaintza eta Ardogintza.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra mahastizaintzako eta ardogintzako industriaren produkzioa antolatzean, programatzean eta ikuskatzean datza, betiere mahastizaintzako produkzioa eta ardoak eta eratorriak elaboratzeko, egonkortzeko eta ontziratzeko lanak kontrolatuz, eta elikagaien produkzio, kalitate eta segurtasuneko planak, laneko arriskuen preben­tziorako planak eta ingurumena babesteko planak aplikatuz, indarrean dagoen legeriaren arabera.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Mahastizaintzako produkzioa ingurumena babesteko baldintzetan eta segurtasun-baldintzetan kontrolatzea eta programatzea, ezarritako kalitatea izango duen lehengaia lortzearren.

    2. Produktuak lortzeko beharrezko ardogintzako eragiketak koordinatzea eta bideratzea, eta azaltzen diren kontingentziak ebaztea.

    3. Destilakinak, ozpinak eta beste produktu eratorri batzuk elaboratzeko prozesua programatzea eta kontrolatzea, ezarritako ingurumena babesteko baldintzetan eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.

    4. Definitutako ezaugarri fisikoak, kimikoak eta organoleptikoak izango dituen produktua lortzeko beharrezko egonkortze- eta ontze-lanak programatzea eta bideratzea.

    5. Ontziratzeko eta botilaratzeko lanak kalitate eta segurtasuneko baldintzetan gainbegiratzea eta gauzatzea, eta azaltzen diren kontingentziak ebaztea.

    6. Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresako logistika planifikatzea, eta lehengaiak, gai osagarriak eta produktu elaboratuak hornitzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko eragiketak antolatzea.

    7. Tresneriaren eta instalazioen mantentze-egoera eta operatibotasuna programatzea eta ikuskatzea, eta higiene, kalitate, eraginkortasun eta segurtasuneko baldintzetan funtzionatzen dutela bermatzea.

    8. Kalitatea kontrolatzea eta bermatzea, oinarrizko entsegu fisikoen, kimikoen, mikrobiologikoen bidez eta analisi organoleptikoen bidez.

    9. Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresa txikiko produktuak merkaturatzea eta sustatzea.

    10. Produkzio-prozesuan, baliabideen erabilera eraginkorra, gaikako bilketa eta hondakinak arazteko eta ezabatzeko lanak gainbegiratzea, ingurumen-babesa bermatzearren, betiere enpresaren planen eta indarrean dagoen araudiaren arabera.

    11. Elikagaien segurtasuneko araudia, laneko arriskuen prebentzioko araudia eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko berariazko legeria aplikatzea.

    12. Produkzio-prozesuetan beharrezkoak diren informazio- eta komunikazio-teknologiak aplikatzea bere lanbide-esparruko arloetan.

    1. Talde-lana antolatzea eta koordinatzea, eta, horretarako, gidaritza bere gain hartzea, lanbide-harreman irekiak edukitzea eta bere konpetentziaren esparruan errespetuz eta erantzukizun-senaz komunikatzea, betiere enpresaren hierarkian duen kokapena kontuan izanik.

    2. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko aldaketa teknologikoen, antolamendukoen eta sozio-kulturalen aurrean eguneratzeko eta berritzeko jarrera izatea, batez ere produktu, prozesu eta merkaturatzeko eredu berrien garapenean.

    1. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    2. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    3. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    4. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    5. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    6. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    7. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. INA016_3: Enoteknia (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0037_3: mahats-produkzioa ikuskatzea eta

      ardogintza-prozesuak programatzea.

      UC0038_3: ardo-produkzioa kontrolatzea analisi organoleptikoen, mikrobiologikoen eta fisiko-kimikoen bitartez.

      UC0039_3: ardoak egonkortzeko eta ontzeko metodoak koordinatzea eta ikuskatzea.

      UC0040_3: Mahastizaintzako eta ardogintzako instalazioen eta makineriaren doikuntza programatzea.

    2. INA240_3: mahatsaren eta ardoaren ondoriozko industriak (ekainaren 8ko 729/2007 Errege

      Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0556_3: elikagaien industriako hornikuntzak, biltegia eta bidalketak kudeatzea, eta merkaturatzen laguntzeko jarduerak egitea.

      UC0557_3: elikagaien industriako produkzioa programatzea eta kudeatzea.

      UC0558_3: elikagaien industriaren ingurumen-kudeaketako eta kalitateko plana ezartzen eta garatzen laguntzea.

      UC0768_3: destilakinak, muztio kontzentratuak, ozpinak eta beste produktu eratorri batzuk elaboratzeko prozesuak garatzea eta kontrolatzea.

      UC0314_2: edariak ontziratzeko eta egokitzeko prozesua kontrolatzea.

      UC0769_3: mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen eta horien eratorrien legeria aplikatzea eta erregistro-liburuak kudeatzea.

Irudi profesional honek mahatsa produzitzen edo ardoa egiten, ontzen eta ontziratzen duten mahastizaintzako eta ardogintzako enpresa txiki, ertain eta handietan egiten du lan, baita ardo-destilakinen, muztio kontzentratuen, ozpinen eta mahatsaren eta ardoaren beste produktu eratorri batzuen arloko enpresa txiki, ertain eta handietan ere. Besteren konturako edo beren konturako langileak dira, jasotzearen, produzitzearen eta ontziratzearen arlo funtzionaleko kudeaketaren, zuzendaritzaren eta ikuskapenaren alorreko lanak egiten dituztenak.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

Mahastizaintzako eta ardogintzako teknikaria.

Destilazio eta errektifikazioko prozesuen arduraduna.

Muztio freskoak eta sulfitatuak jasotzeko arduraduna.

Destilazio- eta kontzentrazio-zutabeen ikuskatzailea.

Destilakinak, kontzentratuak eta ozpinak ontziratzeko lerroko arduraduna.

Destilakinak eta ozpinak zahartzearen eta ontzearen arduradunak.

Analisi sentsorialetako teknikaria.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Mahats-produkzioko eragiketak eta baliabide teknikoak eta giza baliabideak identifikatzea eta hautatzea, eta horien egokitasuna baloratzea, produkzioa programatzera eta kontrolatzera begira.

    2. Ardogintzako prozesuak ezaugarritzea, eta baliabideak, eragiketak eta kontrol-parametroak identifikatzea eta hautatzea, ardogintza koordinatzeko eta gidatzeko.

    3. Ardo-destilakinen elaboraziorako prozesu teknologikoak eta kontrol-parametroak aztertzea, eta lortu beharreko produktu motarekin erlazionatzea, produkzioa programatzearren eta kontrolatzearren.

    4. Egonkortzeko eta ontzeko prozedurak identifikatzea eta, horretarako, oinarri eta behar operatiboak ezagutzea, prozedura horiek programatu eta gidatzearren.

    5. Ontziratzeko eta botilaratzeko lanak aztertzea, eta materialen eta prozesuko tekniken ezaugarriak identifikatzea, lan horiek ikuskatu eta egitearren.

    6. Prozesu logistikoa ezagutzea, eta haren faseak eta dagokion dokumentazioa identifikatzea, mahastizaintzako eta ardogintzako enpresaren planifikaziora begira.

    7. Tresneriaren eta instalazioen mantentze-beharrak identifikatzea eta horien operatibotasun zuzenarekin lotzea, betiere tresneriaren eta instalazioen programaziorako eta ikuskapenerako.

    8. Oinarrizko saiakuntza fisikoak, kimikoak eta mikrobiologikoak identifikatzea eta horien aplikazioak aztertzea, elaboratutako produktuen kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko.

    9. Hainbat ardo moten ezaugarri sentsorialak deskribatzea, eta horien dastaketa justifikatzea, kalitate organoleptikoa bermatzearren.

    10. Ardoen eta eratorrien salerosketako eragiketak eta publizitate-teknikak identifikatzea, eta elaboratutako produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko egokitzapena baloratzea.

    11. Laneko prozeduretan aplikatzekoa den araudia identifikatzea, ingurumena babesteko neurriak eta arauak betetzen direla ziurtatzeko.

    12. Informazioaren eta komunikazioaren teknolo­giarekin lotzen diren tresnak identifikatzea eta laneko elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

    1. Enpresaren egitura hierarkikoa aztertzea, eta lan-taldeko kideetako bakoitzaren rolak eta erantzukizunak identifikatzea, lan-taldea antolatzearren eta koordinatzearren.

    2. Inguruko errealitate sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea, eta norberaren eta besteen arrakasta-aukerak aztertzea, bizitza osoan ­izpiritu ekintzailea mantentzeko.

    1. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ­ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta

      produkzio-helburuak lortzeko.

    2. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duten lotura identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako izpirituari eusteko.

    3. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    4. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Mahastizaintza.

    2. Ardogintza.

    3. Prozesu biokimikoak.

    4. Egonkortzea, ontzea eta ontziratzea.

    5. Analisi enologikoa.

    6. Industria eratorriak.

    7. Dastaketa eta mahastizaintzako eta ardogintzako kultura.

    8. Elikagaien industriako merkaturatzea eta logistika.

    9. Mahastizaintza eta ardogintzako legeria eta elikagaien segurtasuna.

    10. Elikagaien industriako kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa.

    11. Mahastizaintza eta ardogintzako industriako proiektua.

    12. Ingeles teknikoa.

    1. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    2. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua bi fasetan garatuko da. Lehen faseak 4 asteko iraupena izango du eta bigarren kurtsoaren hasieran landuko da, mahats-biltzearekin bat eginik. Bigarren fasea bigarren kurtsoko azken 9 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena

  1. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  2. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

  3. Irakasle espezialistak irakasteko eskumena izango du IV. eranskinaren 4. atalean zehaztutako lanbide-moduluetarako.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Mahastizaintzako eta ardogintzako goi-mailako titulua edukitzeak:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera ematen du, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera ematen du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Mahastizaintzako eta Ardogintzako goi-mailako teknikari-titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-unitate guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko mahastizaintza eta enotekniako teknikari espezialistaren tituluak

    -nekazaritza adarrekoak- abenduaren 14ko 1688/2007 Errege Dekretuan ezarritako Mahastizaintzako eta ardogintzako goi-mailako teknikari-tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  2. Errege-dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  3. Dekretu honetan «Mahastizaintzako eta ardogintzako legeria» eta «Elikagaien segurtasuna» lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du elikagaien higiene- eta manipulazio-praktika egokiak egiteko beharrezko jakintza-maila, betiere otsailaren 11ko 202/2000 Errege Dekretuaren 4.6 artikuluaren arabera eta elikagai-manipulatzaileen etengabeko prestakuntzari buruzko xedapen osagarriak ezartzen dituen Osasun Sailaren urriaren 2ko 211/2001 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  4. Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak, tituluaren lanbide-moduluen osotasunean, bermatu egiten du mahastizaintzako eta ardogintzako teknikari espezialistaren lanbide-jarduna garatzeko eskatzen den jakintza-maila. Lan-ondorioetarako, bestalde, baliokidetzat jo da elikagaien industriako goi-mailako teknikari-tituluarekin abenduaren 22ko 2050/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa, ekainaren 28ko 595/2002 Errege Dekretuaren 4. artikuluari jarraituz.

Indargabetuta geratu dira Dekretu honen aurka egiten duten lerrun bereko edo txikiagoko arauak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.