Arautegia

Inprimatu

13/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko laguntzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 705
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2009/01/20
  • Argitaratze-data: 2009/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2003ko ekainean Europar Batasunak Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) berrikuntza sakona onartu zuen, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiaren bidez. Horren bidez, politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzen jardunbideei aplika dakizkien xedapen orokorrak ezartzen dira. Halaber, nekazarientzat laguntza-jardunbide jakinak xedatzen dira. Ildo horri jarraiki, hurrengo araudiak aldatu dira: 2019/1993 (EEE), 1452/2001 (EE), 1453/2001 (EE), 1454/2001 (EE), 1868/1994 (EE), 1251/1999 (EE), 1254/1999 (EE), 1673/2000 (EE), 2358/1971 (EEE) eta 2529/2001 (EE).

Berrikuntzaren ardatz nagusia «ordainketa bakarra» ezartzea da. Ordainketa bakarraren jardunbideak zenbait jardunbideren babesean nekazariek jasotako zenbait zuzeneko ordainketa multzokatzen ditu. Nolanahi ere, jardunbide berriak ustiategiko laguntza bakarra ezartzen du eta erreferentzia denboraldian nekazariak jasotako zenbatekoen arabera kalkulatzen da. Laguntzak ez du produktu bereziaren ekoizpenarekin zerikusirik (laguntza banantzea).

Hala eta guztiz ere, batetik, ordainketa bakarraren jardunbidean sartu ez diren zenbait laguntzek diraute (proteaginosak, labore energetikoak, azaleko fruituak, haziak) eta, bestetik, araudiak xedatutakoaren arabera, laguntzak sektore batzuetan ez dira erabat bananduko, beraz, sektore horietan laguntzaren zati bat bananduta (ordainketa bakarrak barne hartuta) eta bestea egokituta (landutako azaleraren edo hazitako abereen arabera) dago. Espainian egokitze partziala duten sektoreak honako hauek dira: belarki-laboreak (% 25), behi ume-hazlearengatik prima (% 100), hilketa-prima (% 40) eta ardi eta ahuntzengatik prima (% 50).

Era berean, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 Araudiko 69. artikuluak estatuko laguntza-mugen zenbateko jakin batzuk atxikitzea ahalbidetu zuen eta zenbateko horiekin hainbat nekazaritza-jarduerari ingurumena hobetzeko edo nekazaritza-produktuen kalitatea eta merkaturatzea hobetzeko ordainketa gehigarriak egitea. Horren ondorioz, kotoiaren, tabakoaren, azukrearen sektorean, behikiaren eta esnegintzaren arloan, ordainketa gehigarriak ematea zehaztu da.

Berrikuntzaren beste alderdi batzuk honako hauek dira: aurrekontu-muga edo sektore-muga jakin batzuk zehaztea, modulazioa (zenbateko zehatza gainditzen duten laguntzak murriztea) eta baldintzazkotasuna, hau da, kudeaketari eta nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onei dagokienez, laguntzak kobratzeko legezko baldintzak betetzea. Horiek guztiak EAEn 20/2005 Dekretuak, 2005eko urtarrilaren 25ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko baldintzazkotasuna aplikatzen duenak, xedatzen ditu.

Legezko eta prozedurazko alderdiei dagokienez, «eskaera bakarra» aplikatzeko aukera nabarmentzen da. Halaber, 1782/2003 (EE) Araudiak eta Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 Araudiak xedatutakoaren arabera, laguntza guztiei kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua aplikatzeko aukera azpimarratzen da.

Gai horiek guztiak Batzordeko araudien bidez garatu dira. Ildo horri jarraiki, garrantzitsuenak honako hauek dira: 795/2004 (EE) Araudia, Batzordearena, 2004ko apirilaren 21ekoa. Horren bidez, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudian ezarritako «ordainketa bakarraren» jardunbidea aplikatzeko xedapenak ezartzen dira; 1973/2004 (EE) Araudia, Batzordearena, 2004ko urriaren 29koa. Horren bidez, 1782/2003 (EE) Araudiko aplikatzeko xedapenak ezartzen dira, aipatutako azken araudiaren IV eta IV bis tituluetan ezarritako laguntza-jardunbideei eta, lehengaiak lortzeko, ekoizpenetik kendutako lurrak erabiltzeari dagokionez; 796/2004 (EE) Araudia, Batzordearena, 2004ko apirilaren 21ekoa. Horren bidez, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudian ezarritako baldintzazkotasuna, modulazioa eta kontrol- eta kudeaketa- sistema integratuak aplikatzeko xedapenak ezartzen dira.

Espainian, zerga, administrazio eta gizarte segurantza eta laneko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeak, bere 120 artikuluan ezartzen du, oinarrizko araudi gisa, lurralde orotan ordainketa bakarraren jardunbidea «estatuan» aplikatzea, 1782/2003 (EE) Araudiko 66. artikulutik 69. artikulura bitartean aipatzen den aplikatzeko modalitatearena eta 69. artikuluko aukerako aplikazioaren modalitateena. Bestalde, 2005eko abenduaren 31n, abenduaren 30eko 1617/2005 Errege Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, ordainketa bakarraren jardunbidearen barruko nekazariei eskubideak ematea arautzen da. Horrez gain, abenduaren 30eko 1618/2005 Errege Dekretua ere argitaratu zen, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa bakarraren jardunbidea eta zuzeneko beste laguntza-jardunbideak aplikatzeari buruzkoa. Errege dekretu horiek indargetu egin ziren eta nekazaritzan eta abeltzaintzan ordainketa zuzenak aplikatzeari buruzko azaroaren 2ko 1470/2007 Errege Dekretuak ordezkatu zituen.

Berriki nekazaritzan eta abeltzaintzan ordainketa zuzenak aplikatzeari buruzko urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretua onartu da. Horrek aipatutako azaroaren 2ko 1470/2007 Errege Dekretua indargabetu du. Arau berriak, aurreko araudiari dagokionez, txertatzen dituen berritasunak ez dira asko. Izan ere, ordezkatzen duen errege dekretu osorik errepikatzen du praktikan, nahiz eta aldaketak mugatuak eta unean unekoak izan.

Aurretik esandako guztia garatzeko eta aplikatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidegoko laguntza-jardunbideak eta zuzeneko beste laguntza-jardunbideak garatzeko eta aplikatzeko apirilaren 25eko 86/2006 Dekretua argitaratu zen. Aurrekoa gorabehera, erkidegoko arautegian eta estatuko arautegian etengabeko aldaketek, apirilaren 25eko 86/2006 Dekretua ordezkatzeko beharra dakarte. Ordezkapen hori arau berri batekin egingo da eta, bertan, burututako aldaketa guztiak jasoko dira. Dekretu honetan, gainera, azukrearen sektorean, apirilaren 25eko 86/2006 Dekretuak barne hartu ez zituen ordainketa bakarraren eskubideak emateari eta esleitzeari eta laguntzei eta ordainketa gehigarriei buruzko xedapenak jasotzen dira.

Bertan estatuko oinarrizko araudiaren eta erkidegoko araudiaren aginduak errepikatzen dira. Hori aplikatu eta garatu egiten da ulermena eta koherentzia errazteko, aipatutako guztia erkidegoko arautegiaren zuzeneko aplikabilitatearen kaltetan izan gabe. Aurrekoa horrela bada ere, erkidegoko araudien kopuru altua eta horien hedatzea eta ezohiko konplexutasuna dela-eta, beharrezkotzat jo da horiei igorpen jakin batzuk egitea segurtasun juridikoarengatik.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Nekazaritza Sailei nahiz arlo horretako lanbide-elkargoei irizpena eskatu zaie dekretu hau prestatzeko.

Horrenbestez, kasuan kasuko derrigorrezko txostenak igorri eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak proposaturik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen xedea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, honako zuzeneko erkidegoko laguntza-jardunbide hauen garapena eta aplikazioa arautzea da:

    1. Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiaren babesean, eskubideak dituzten titularrentzat «ordainketa bakarraren» jardunbideari dagokion ordainketa banandua. Araudi horren bidez, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan, zuzeneko laguntzaren jardunbideei aplikatu ahal zaizkien xedapen orokorrak ezartzen dira eta nekazarientzako laguntza-jardunbide jakin batzuk xedatzen dira. Bertan, dekretu honetako I. eranskinean jasotzen diren laguntzak barne hartzen dira.

    2. Belarki-laboreak -1782/2003 (EE) Araudiko IX. eranskinean aipatutakoak-, behiak, ardiak eta ahuntzak ekoizten dituztenentzat ordainketa egokituak.

    3. Proteaginosak, azaleko fruituak, labore energetikoak, haziak, azukre-erremolatxa, olibadiak eta tabakoa ekoizten dutenentzat ordainketa espezifikoak.

    4. 1782/2003 (EE) Araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondorioz, tabakoaren, erremolatxaren eta haragi- nahiz esne-behien sektoreetan, nekazarientzako ordainketa gehigarriak.

  2. Horrez gain, ekoizpenetik kendutako lurrak erabiltzea arautzen da. Horien azalerak kentzeko eskubideak justifikatzen ditu, elikatzeko erabiliko ez diren produktuak lortzeko, lehengaiak lantzeko xedearekin.

  3. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan erkidegoko laguntzen jardunbide jakin batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema integratua aplikatzeko oinarriak ezartzen dira, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudian xedatutakoarekin bat etorriz.

Dekretu honetan, hurrengoak honela ulertuko dira:

  1. «Nekazaria»: pertsona fisikoa edo juridikoa edo pertsona fisikoen edo juridikoen elkartea, alde batera utzita elkartearen edo bere kideen forma juridikoa, ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean duena eta nekazaritza-jardueran aritzen dena.

  2. «Ustiategia»: nekazariak, kanpaina bakoitzean, administratutako ekoizpen-unitateen multzoa. Ekoizpen-unitate horiek Euskal Autonomia Erkidegoan daude.

  3. «Erabilera»: azaleraren erabilera, hau da, labore-mota edo landare-estalkia edo horien gabezia.

  4. «Nekazaritza-lurzatia»: lur etengabearen azalera. Bertan, nekazari bakar batek labore bat baino ez du lantzen.

  5. «NPIGS lurzatia»: lursailaren azalera etengabea, erreferentzia alfanumeriko bakarrarekin eta grafikoki Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoaren Sisteman (aurreratzean NPIGS) adieraziak.

  6. «NPIGS barrutia»: NPIGS lurzatiaren barruan ondoz ondoko azaleretako bakoitza, NPIGSn definitutako nekazaritza-erabilera bakarrarekin.

  7. Azalerarengatik «laguntza-jardunbideak». Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko IV. tituluan xedatutako ordainketa bakarraren jardunbidea eta laguntza-jardunbide guztiak, 7., 11. eta 12. kapituluetan xedatutakoak izan ezik.

  8. «Abereengatik laguntza-jardunbideak». Ardiak eta ahuntzak izateagatik primen jardunbidea eta behiak izateagatik ordainketen jardunbideak, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko IV. tituluko 11. eta 12. kapituluetan ezarritakoak.

  9. «Bazka-azalera»: Ustiategiaren azalera, taldean erabilitako azalerak eta labore mistorakoak barne, egutegiko urte osoan eten gabe, abelgorri, ardi- edo ahuntz-aziendentzako, Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Horren bidez, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudian ezarritako baldintzazkotasuna, modulazioa eta kontrol- eta kudeaketa- sistema osoak aplikatzeko xedapenak ezartzen dira. Azalera honetan ez dira hurrengoak zenbatuko:

    Eraikinak, basoak, uhaskak eta bideak.

    Beste laboreetarako erabiltzen diren azalerak, erkidegoko laguntza-jardunbidearen onuradunak badira edo labore iraunkor edo baratze-laboreetarako erabiltzen badira.

    Zenbait belarki-laboreren ekoizleentzat finkatutako laguntza-jardunbidea aplikatzen zaien azalerak. Azalera horiek bazka lehortuen laguntza-jardunbiderako edo lurrak kentzeko estatuko edo erkidegoko programaren xederako erabiliko dira.

  10. «Etengabeko bazka-larreak»: gramineoak edo beste belar-bazka batzuk -nola naturalak (espontaneoak) hala landuak (ereindakoak)- lantzeko erabiltzen diren eta bost urtez edo gehiagoz ustiapeneko labore-txandaketan barneratu ez diren lurrak; kendutako lurrak alde batera utzita, erkidegoko araudiarekin bat etorriz.

  11. «Atxikipen-aldia»: animaliarentzat laguntza eskatuz gero, animaliak ustiategian egon behar duen aldia.

  12. «Behi ume-hazlea»: haragi-arrazako behia edo arraza horietako batekin egindako txekorketatik sortutakoa eta haragia ekoizteko xedez txahalak hazteko taldearen barruan sartuta dagoena.

  1. «Bigantxa»: behi emea, 8 hilabetetik gorakoa, oraindik kumerik izan ez duena.

  2. «Ardia»: behin erditu duen edo gutxienez urtebete duen ardiaren espezieko emea, atxikipen-aldiaren azken egunean.

  3. «Ahuntza»: behin erditu duen edo gutxienez urtebete duen ahuntzaren espezieko emea, atxikipen-aldiaren azken egunean.

  4. «NC kodea», nomenklatura konbinatuaren kodea, Kontseiluko uztailaren 23ko 2658/87 (EEE) Araudian ezarritakoa. Araudi hori muga-zergako eta estatistikako nomenklaturari eta aduanako muga-zerga bateratuari buruzkoa da.

  5. «Ordainketa egokitua»: produktu espezifiko bat ekoizteko mendeko ordainketa zuzena.

  1. Laguntza-jardunbideetan estatuko edo, kasu honetan, eskualdeko oinarrizko azalerak jasotzen badira edo, estatuko edo eskualdeko animalien gehienezko kopurua jasotzen bada, ordainketa eskatzen den azaleren edo animalien baturak aipatutako mugak gainditzen dituenean, ordainketak dagozkien proportzioetan murriztuko dira.

    Ondorio horietarako, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak jakinarazitako doikuntza-koefizienteak aplikatuko dira, Autonomia Erkidegoetan jasotako informazioaren arabera.

  2. 1782/2003 (EE) Araudiko IV. tituluko 2. eta 5. kapituluetan jasotako proteaginosentzako eta labore energetikoentzako prima espezifikoen jardunbideei, Europako Batzordeak araudiz ezarritako doikuntza-koefizienteak aplikatuko zaizkie.

Aurrekontu-muga batek eragindako zuzeneko ordainketak, laguntza-ildo bakoitzarentzat ezarritako aipatutako muga gainditu ezin dezaketela kontuan hartuta, egingo dira.

Ondorio horietarako, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak jakinarazitako koefizienteak aplikatuko dira, autonomia-erkidego guztietatik jasotako informazioan oinarrituta.

Nekazari orok 1. artikuluan izendatutako zuzeneko ordainketa bat edo batzuk eskatzen baditu, ustiategi guztian -bai landutako lurretan bai lantzen ez direnetan, 2005eko urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretuan ezarritako kudeatzeko legezko baldintzak eta nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza onak bete beharko ditu. Dekretu hori, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzekin zerikusia duen baldintzazkotasuna aplikatzeari buruzkoa da.

Kudeaketako legezko baldintzak edota nekazaritza- edo ingurumen-baldintza onak errespetatzen ez direnean, nekazariak eskaera bakar hau aurkezten duen egutegiko urteko edozein unetan, murrizketa edo bazterketa posibleak aipatutako eskaeraren ondoriozko ordainketa zuzenak jasotzen dituen nekazariari dagozkio. Ustiategiaren zati bat edo guztia eskualdatzen den kasuetan ere, eskualdatze horretan antzeman diren irregulartasunak nekazaritza-lurzatia jaso duenari dagozkio.

  1. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF)kargura dekretu honetan ezarritako ordainketen zenbateko guztiak % 5 murriztuko dira. Neurri horretatik lortutako zenbatekoak, laguntzaren zenbateko gehigarriari dagokion zenbatekoa kendu ostean, landa-garapenaren esparruan gastuak estaltzera bideratuko dira.

  2. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, 1782/2003 (EE) Araudiaren babesean, zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazariei laguntzaren zenbateko gehigarria emango zaie. Zenbateko hori lehenengo 5.000 euro arte ordainketa guztien multzoko 1. atalean ezarritako murrizketa portzentajea aplikatzearen ondoriozkoa denaren berdina izango da.

  3. Ematen diren laguntzaren zenbateko gehigarrien batura guztiak ezingo du gehienezko muga gainditu eta hori Espainiarentzako aipatutako araudiko II. eranskinean xedatzen da.

1. ATALA

ORDAINKETA BAKARREKO LAGUNTZA-ESKUBIDEAK

  1. Ordainketa bakarra dekretu honetako I. eranskinean zehazten diren erreferentzia aldiko jardunbide bakoitzaren laguntza-ildoek osatzen dute. Laguntza-ildo horiek aipatutako eranskinean ezarritako portzentajeetan edo zenbatekoetan zehazten dira.

  2. Ordainketa bakarraren laguntza-eskubideak beren ezaugarrien eta jatorriaren arabera sailkatzen dira, dekretu honetako II. eranskinean ezartzen den moduan.

Erreserba nazionalari, irailaren 29ko Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 42. artikuluan oinarritua eratu denari, hemendik aurrera aipatutako araudian eta, batez ere, honako honetan jasotako zenbatekoak gehituko zaizkio:

  1. Erabili ez diren eskubideen zenbatekoak, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 8 artikuluan ezarritakoaren arabera, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 40.4. artikuluan ezarritako ezinbesteko kasuetan eta aparteko gorabeheretan izan ezik.

  2. Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 9 artikuluak aipatzen dituen salmenten eta lagapenen ondorioz kendutako kopuruak aplikatzeagatik atxikitzen diren zenbateko guztiak, dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz egin dira.

  1. Erreserba nazionalaren kargura ordainketa bakarraren eskubideak eskatu nahi dituzten nekazariek, artikulu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, zuzendutako eskaera aurkeztu beharko dute. Bulego horretan nekazariek eskaera bakarra, III. eranskinean ezarritako informazioarekin batera, aurkeztu beharko dute, dagokion urteko otsailaren 1aren eta apirilaren 30aren artean. Hala ere, epai irmoen edo administrazio-egintza irmoen kasuan, interesdunek ezingo dituzte eskubideak eskatu eskaerak aurkezteko epearen azken eguna baino beranduago, ordainketa bakarraren jardunbidearen babesean, epaiaren edo egintzaren dataren ostean; jakinarazpena interesdunaren bitartez jaso ez bada, apirilaren 1aren ostean. Kasu horretan, aipatutako kanpainan edo ondorengoan aurkeztu ahal izango da.

  2. Erreserba nazionaleko ordainketa bakarraren eskubideak lortuko dituzte, betiere, ezarritako baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Epai irmoen edo administrazio-egintza irmoen bidez, laguntza-eskubideak jasotzeko edo dauzkaten eskubideen balioa handitzeko legitimatuta dauden nekazariak, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiak 23 bis artikuluan xedatutakoaren arabera.

    2. Kontseiluaren 2005eko irailaren 20an, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, landa-garapenerako laguntzari buruzko 1698/2005 (EE) Araudiaren arabera, Landa Garapeneko Programaren esparruan beren lehenengo instalazioa egin duten nekazari gazteak. Horretarako, sektore batzuetan gehituko dira, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko VI. eranskineko hazien ekoizpena izan ezik eta erreserba nazionaleko ordainketa bakarraren eskubideak jada jaso ez dituztenak.

    3. Aurreko esleipenean, erreserba nazionalaren kargura inoiz ordainketa bakarraren eskubideak jaso badituzte ere, aipatutako eskaera eta gero, laguntza-eskaerak aurkeztu dituzten gazte nekazariak, dekretu honetako 82.3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    4. Ustiategiak esku-hartze publikoko berregituratze edo garapen programen xede diren eremuetan dituzten nekazariak, lurrak bertan behera ez uzteko edo beren aldeko berezko eragozpenak konpentsatzeko, Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 42.5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Esku-hartze publiko hori, besteak beste, honako hau izan daiteke: lur ureztatuan aldaketak, lurzatien baterakuntzak eta esne-kuotaren eta ardi- eta ahuntz-kuotaren erreserba nazionaleko eskubideen onuradunak. Hala ere, atal honetan aurreikusi den esleipena gauzatu ahal izango da, behin epaietarako aurreikusi diren kasuak eta nekazari gazteak aintzat hartuta, erreserban gerakina baldin badago.

1. 9. artikuluko b), c) eta d) kasuen erreserba nazionaleko eskatzaileek, kasu guztietan, hektarea onargarriak aurkeztu beharko dituzte, ordainketa bakarraren ondorioetara, nekazarientzako ordainketa bakarraren eskubideak esleitzeko, aipatutako hektareatan oinarrituz. Inolaz ere, erreserba nazionaletik eratorri diren emandako laguntzaren eskubide arrunten kopuruak ezingo du gainditu, nekazariak bere ordainketa bakarraren eskubideak justifikatzeko erabili ahal izango lukeen hektarea kopurua. Horiek ez dute laguntza-eskubiderik.

  1. Nekazariak aldi berean, ekoizpen-unitate berberen arrazoi desberdinengatik erreserba nazionaleko eskubideak jasotzeko, eskatutako baldintza guztiak edo batzuk betetzen baditu, eskubide kopuru bat jasoko du, alegia, aitortzen duen hektarea kopuru bera edo txikiagoa eta horien balioa asetu nahi duen baldintza bakoitzarengatik lortu dezakeen altuena izango da.

  2. Laguntza-eskubideak jasotzeko edo dauden eskubideen balioa handitzeko, epai edo administrazio-egintza irmoari jarraiki, nekazaria legitimaturik dagoen kasuetan, nekazariak dagozkion kopuruan eta balioan eskubideak jasoko ditu, epai edo administrazio-egintza irmoan oinarrituta.

  3. Nekazari gazteek beren jarduera 9. artikuluko 2.b) idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz hasi badute, beren eskubideak kalkulatuko dira, zilegi bada, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Esku-hartze publikoko berregituratze edo garapen programen xede diren eremuetako nekazariei, lurrak bertan behera ez uzteko edo aipatutako eremuetan beren aldeko berezko eragozpenak konpentsatzeko, aldez aurretiko eskaerarekin, erreserbako eskubideak emango zaizkie, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Hala ere, atal honetan aurreikusi den esleipena gauzatu ahal izango da, behin 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusi diren kasuak aintzat hartuta, erreserban gerakina baldin badago.

  5. Gehikuntza jada badiren eskubideen aleko zenbatekoaren ehuneko 20 baino handiagoa bada, horiek erreserba nazionaletik datozela ulertuko da, Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 42.8. artikuluan xedatutako ondorioetara.

  6. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzak, bi hilabeteko epean, Nekazaritzaren Bermerako Espainiar Fondoari (NBEF) 9.1. artikuluan aipatzen diren eskaeretan jasota dagoen informazioa eta bi taldetan ordenatutako ebazpen proposamenen zerrenda igorriko dizkio. Lehenengo taldeak nekazari gazteak hartuko ditu barne eta bigarren taldeak berriz, gainontzeko eskatzaileak. Jasotako informazioan eta erreserba nazionaleko eskuragarritasunean oinarrituta, Nekazaritzaren Bermerako Espainiar Fondoak nekazari bakoitzari emango zaizkion eskubideak ezarriko ditu eta aipatutako informazioa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari igorriko dio.

  7. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak nekazariei eskubideen esleipena, urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko die.

    Bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 60. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erreserbako eskubideen esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratu ahal izango da eta web orrian jarri ahal izango da.

  8. Autonomia-erkidegoek nekazariei beren eremuko eskubideen esleipenaren berri emango diete, urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen. Aipatutako epea esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi gabe igarota, interesdunei beren eskaera baztertutzat emango zaie, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. Laguntza-eskubideak Espainiako lurralde guztian ezarrita dauden nekazarien artean laga ahal izango dira, Kanarietako Autonomia Erkidegoa salbuespen, dela salmentan, errentamenduan edo zuzenbidean onartutako beste edozein formaren bidez.

  2. Laguntza-eskubideen salmenta lurrekin edo lurrik gabe egin daiteke. Eskubideen errentamendu kasuetan, aldi bererako hektarea onargarrien kopuru baliokideko lagapenarekin batera joango da.

  3. Erreserba nazionaletik datozen eskubideak ezin izango dira beste nekazari bati eman, bost urtetan, esleitzen den unetik zenbatzen hasita, jaraunspen, bategite edo zatitze kasuetan izan ezik. Bategite edo zatitze kasuetan, hasiera batean erreserba nazionaletik datozen esleitutako eskubideak ezin izango dira eman bost urteko gainontzeko denboran.

  4. Erreserba nazionalari borondatez erabiliko ez diren laguntza-eskubide guztiak laga ahal izango zaizkio, lurrak kentzeagatik laguntza-eskubideak izan ezik.

  5. Nekazariak lurrik gabeko bere laguntza-eskubideak laga ahal izango ditu, behintzat egutegiko urte batean gutxienez laguntza-eskubideen % 80 erabili eta gero, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 25.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, edo erreserba nazionalari borondatez ordainketa bakarraren jardunbidea aplikatzeko lehenengo urtean erabili ez dituen laguntza-eskubide guztiak entregatu eta gero.

  6. Eskubideen alderdiren bat lagaz gero, lurrekin edo lurrik gabe, eskubidearen balioaren kalkulua eta esleipena, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 3.3. artikuluko irizpide proportzionalen arabera egingo da.

  7. Kentzeagatik laguntza-eskubideak lagatzen diren kasuetan, lagapen-hartzaileak ekoizpen lurrak kentzeko betebeharra du.

  8. Eskubide berezien kasuan, 11. artikuluko 2. atalean ezarritako laguntza-eskubide kopurua, hektarea onargarrien kopuru baliokidea ezartzeko betebeharretik salbu geratzen dena, bakarrik mantenduko da salbuespeneko laguntza-eskubide guztiak lagatzen badira eta, kasu honetan, laguntza-eskubideen lagapena lurrekin izan dela kontuan hartuko da.

  9. Eskubide berezien lagapena partziala denean, laga diren eskubideak arruntak izango dira eta ezin izango da horientzako baldintza bereziak berrezartzea eskatu.

  1. Salmentetan edo bestelako behin betiko lagapenetan, atxikipen aplikagarriak honako hauek dira:

    1. Lurrik gabeko laguntza-eskubideen behin betiko salmentaren edo lagapenaren kasuan, erreserba nazionalari laguntza-eskubide bakoitzeko balioaren ehuneko 30 berrezarriko zaio. Aurreko portzentajea ehuneko 10ekoa izango da, eroslea nekazari profesionala edo lehentasunezko ustiategia denean, nekazaritza-ustiategietako modernizazioari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legean ezarritako definizioekin bat etorriz.

    2. Lurrekin laguntza-eskubideen behin betiko salmentaren edo lagapenaren kasuan, erreserba nazionalari laguntza-eskubide bakoitzeko balioaren ehuneko 3 berrezarriko zaio.

    3. Eskubideen salmenta edo behin betiko lagapen kasuan, lurrak horien jabeari itzultzen zaizkion lurren errentamendua amaitzearekin uztartzen dituenari, hizpide ditugun eskubideak ere saltzen zaizkio, laguntza-eskubide bakoitzeko balioaren % 3. Saldutako edo lagatako eskubide kopuruak, errentamendua amaitzeko eragiketak barne hartu dituen hektarea onargarrien kopurua bera edo txikiagoa izan beharko du beti.

    4. Ustiategi osoarekin laguntza-eskubideen behin betiko salmentaren edo lagapenaren kasuan, erreserba nazionalari laguntza-eskubide bakoitzeko balioaren % 3 berrezarriko zaio.

  2. Atxikipenik ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

    1. Nekazaritzako jarduera hasten duen nekazariari lurrekin edo lurrik gabeko laguntza-eskubideen behin betiko salmentaren edo lagapenaren kasuan.

    2. Jaraunspenengatik, erretiroengatik titularra ordezkatzeko kasuetan. Horietan honako hauengatik aldatzen bada: eskubideen lagapen-hartzailea lagatzailearen lehen mailako senitarteko bat denean; bukatze aurreratuko onartutako programengatik; nortasun juridikoko aldaketengatik; beste pertsona juridikoan edo nortasun juridikorik gabeko erakundean zenbait pertsona fisiko edo juridikoen multzoengatik eta pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen taldeen zatitzeagatik. Inguruabar horiek guztiak agiri publiko fede-emailearen bidez frogatu beharko dira.

  1. Lagapenak urteko edozein unetan egin ahal izango dira.

  2. Lagatzaileak laguntza-eskubidearen lagapenaren berri bere azken eskaera bakarra aurkeztu dion aginteari emango dio. Aipatutako komunikazioarekin batera, lagatzaileak beharrezkoak diren dokumentuak entregatuko ditu, aukeratutako lagapen motaren arabera, hori bera egiaztatzeko. Aditzera emateko aldia azaroaren 1ean hasiko da eta hurrengo urtean eskaera bakarra aurkezteko epea baino sei hilabeteko lehenago amaituko da.

    Lagapena onartutzat joko da, komunikaziotik sei astera, agintari eskudunak ez badu arrazoiak emanez bere aurkaritza aditzera ematen. Lagapenaren aurka egin ahal izango du bakarrik, lagapena Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko eta Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko xedapenekin bat etortzen ez denean.

  3. Jaraunspenengatik, erretiroengatik eta bukatze aurreratuko onartutako programengatik -eskubideen lagapen-hartzailea lagatzailearen lehen mailako senitarteko bat denean-, bategite edo zatitzeengatik eta nortasun juridikoko aldaketengatik, titulartasun aldaketa guztiak eta titulartasun aldaketengatik errentamenduetako aldaketak, agintari eskudunei jakinaraziko zaizkie. Horretarako, gutxienez, IV. eranskinean jasota dagoen informazioa emango da, ordainketa bakarreko laguntza-eskaera aurkezteko epearen azken data baino lehen.

  1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari datuen berri emango dio, ministerio horretan ezarritako datu horiek estatuko laguntza-eskubideak identifikatzeko sistemak barne hartu ditzan, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 21. artikuluan eta xedapenetan ezarritakoa eta Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 7. artikuluan xedatutakoa betez. Aipatutako identifikatzeko sistemak erregistro elektronikoa izango du, 1612/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Erregistro horretan, gutxienez, honako elementu hauek izango dira:

    1. Eskubidearen titularra edo titularrak, beren IFK edo IFZ adieraziz.

    2. Eskubideen balioa.

    3. Eskubide bakoitza eratu zen data.

    4. Eskubideak azkenekoz erabili ziren data.

    5. Eskubidearen jatorria, II. eranskinean aipatzen denaren arabera.

    6. Eskubide-mota, II. eranskinean aipatzen denaren arabera.

    7. Eskubide berezietan, erreferentzia aldiko ALU kopurua.

    8. Eskubidea esleitu zen urtea.

    9. Aipatu eskubidea aldi baterako beste titular bati errentan eman zaion.

  2. Sistema horrek eskubideak betetzea eta egiaztapen gurutzatuak egitea ahalbidetuko du, laguntza-eskaerekin eta nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistemarekin. Horrez gain, aipatutako sistemak datuak kontsultatzeko aukera ere emango du, gutxienez, egutegiko 5 urteei edo aurreko merkaturatzeko kanpaina jarraituei buruzko datuak.

  3. Oinarria, autonomia-erkidegoek eman behar dituzten datuekin sortu eta mantendu behar dena, autonomia-erkidego bakoitzarentzako prest egongo da, ordainketa bakarreko jardunbideari buruzko kudeaketa egin dezaten.

    2. ATALA

    LAGUNTZA-ESKUBIDEAK ERABILTZEA

  1. Ordainketa bakarra eskatzen den laguntza-eskubide bakoitza Espainiako lurraldean kokatuta dagoen hektarea onargarri batekin justifikatu beharko da, Kanarietako Autonomia Erkidegoan kokatuta daudenak salbu, kapitulu honetan ezarritako irizpideen eta dekretu honetako XI. eranskinean eskatutako informazioaren arabera.

  2. Erabilitako laguntza-eskubideak honako hauek izango dira: eskaera bakarrean justifikatutakoak. Horien azalera, Kontseiluaren apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiaren 2.22. artikuluan araututakoaren arabera zehazten bada.

  3. Laguntza-eskubideak erabiltzeko, lehenengoz lurrak kentzeko eskubideak erabili direla kontuan hartuko da; ondoren, zenbateko handiagoko laguntza arrunten eskubideak. Balio bera duten laguntza-eskubideen artean, bere erabilera duen hurrenkeraren arabera hartuko da kontuan. Erreserba nazionaleko laguntza-eskubideak erabilitzat joko dira azken tokian.

  4. Nekazari bakoitzak, lehenik eta behin, helburu horretarako hektarea onargarriekin dituen kentzeko eskubide guztiak justifikatu beharko ditu.

  5. Nekazariak ahal diren laguntza-eskubide guztiak erabili ostean, hektarearen zati bat adierazten duen lurzatiari lotutako laguntza-eskubidea erabili behar duenean, azkeneko laguntza-eskubide horrek lurzatiaren tamainarekiko proportzionalki kalkulatutako laguntza jasotzeko legitimatuko du, eta oso-osorik erabilita dagoela ulertuko da.

  6. Nekazariak eskubide guztiak erabiltzen ez dituenean, ondorengo urteetan horiek erabiltzeko, eskubideak, lehenik eta behin, aurretiaz jada erabilitzat joko dira.

  7. Ordainketa jasotzeko, laguntza-eskubideak eskaera bakarra aurkezteko epemugan laguntza-eskubideak dituen nekazariak bakarrik eskatu ahal izango ditu.

  1. Hiru urteko aldian erabili ez den laguntza-eskubide oro erreserba nazionalari gehituko zaio, ezinbesteko kasuetan eta aparteko gorabeheretan izan ezik.

  2. Erreserba nazionaletik datozen eskubideak horretara itzuliko dira, bost urteko aldi bakoitzean erabiltzen ez badira, esleitzen den unetik zenbatzen hasita.

    Epai irmo edo administrazio-egintza irmo baten ondoriozko erreserba nazionaleko eskubideek ez dute aurreko paragrafoan ezarritako murrizketa bete beharko, epaiak edo egintzak nekazariaren hasierako eskubideen esleipenaren inguruan erabakitzen duenean. Eskubide horiek ordainketa bakarraren jardunbidea aplikatzen den lehenengo urteari buruzkoak dira. Aitzitik, epaiak edo egintzak hasierakoak ez diren eskubideak ematearen inguruan erabakitzen duenean, aipatutako preskripzioa bete beharko dute eta, kasu honetan, eskubide eta aldi horiek, nekazariak eskubide horiek epaiaren edo administrazio-egintzaren ondorioz erabateko erabilgarritasuna duen datatik aurrera hasiko dira zenbatzen.

  3. Jada bazen eskubidearen aleko zenbatekoaren ehuneko 20ko gehikuntza baino handiago izan den erreserba nazionaleko eskubide guztientzat, kontuan hartuko da aipatutako gehikuntza erreserba nazionalari bakarrik itzuli behar zaiola, aurreko atalean ezarritakoarekin ondorioetara.

Laguntza-eskubideak justifikatzeko erabili diren hektarea onargarrien lurzatiek nekazariaren eskura egon beharko dute laguntza eskatzen den urteko maiatzaren 31n.

3. ATALA

LAGUNTZA ARRUNTEKO

ESKUBIDEAK ERABILTZEA

Hektarea onargarriak, laguntza arrunteko eskubideak justifikatzeko, honako hauek izango dira: ustiategiko nekazaritza azalerak, basoek betetakoak edo nekazaritzakoak ez diren jardueretarako erabilitakoak izan ezik, fruta eta baratze-laboreetako azaleren kasuak salbuespen. Horietan, onargarriak ondorengo hauek dira bakarrik: eraldatzeko tomateen azalerak, eraldatzeko prest dauden haragi horiko melokotoi azalerak, Williams eta Rocha barietateetako udareondoekin azalerak, Ente barietateko aranondoekin azalera, Moskatel barietateko ardogintzarako eta ekoizpenerako pikondoekin eta mahastiekin azalerak.

Nekazariek laguntza-eskubideen ordainketa justifikatzeko hektarea onargarriei dagozkien aitortutako lurzatiak erabili ahal izango dituzte, nekazaritzako edozein jardueratan, fruten eta baratze-laboreen ekoizpena salbuespen, 18. artikuluan eta mintegietan aipatutako fekula, frutak eta baratze-laboreak egitera zuzendutako zenbait pataten ekoizpena salbuespen.

Bestalde, bigarren mailako laboreak landu daitezke, Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Araudiko i) eta j) letretako 1. ataleko 1. artikuluan ezarritakoak. Horren bidez, nekazaritzako merkatuen erakundea sortzen da eta nekazaritzako produktu jakin batzuentzako xedapen espezifikoak ezartzen dira, uztailaren 1etik aurrera gehienez ere hiru hilabeteko aldian fekula egiteko erabiltzen diren patata desberdinak salbuespen.

4. ATALA

LAGUNTZA BEREZIEN

ESKUBIDEAK ERABILTZEA

  1. Eskubide bereziengatik ordainketa bakarraren kobrantza eskatzen duten nekazariak laguntza-eskubideekiko baliokidea den hektarea onargarriak ezartzeko betebeharretik salbuetsiak daude, erreferentzia aldian gutxienez jardueraren ehuneko 50 mantentzen badute. Hori abere larrien unitateetan (ALU) adieraziko da.

    Eskubide berezien erabilpena zehazteko, irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuarekin bat etorriz sortutako datu-base informatizatuan jasotako informazioa erabiliko da. Errege dekretu horren bidez, behi-aziendako abereak identifikatzeko sistema ezartzen da. Ardiak edo ahuntzak badira, uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuan ezarritako ustiapen-liburuetako erregistroak erabiliko dira. Errege dekretu horren bidez, ardiak eta ahuntzak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen da. Informazio horren arabera:

    1. Gutxieneko nekazaritza-jarduerari dagokion baldintza errespetatutzat joko da, kasuaren arabera, behi ume-hazlearengatik edota ardi eta ahuntzarengatik laguntza egokituaren atxikipen-aldian, gutxienez, batez besteko abeltzaintza-jardueraren ehuneko 50 betetzen denean.

    2. Aurreko atalean aipatutako laguntza egokiturik eskatzen ez bada, 12 hilabeteren buruan ustiategian dauden animalien batez besteko haztatua zehaztuko da. Hori Euskal Autonomia Erkidegoak zehaztuko du.

    3. Aurreko ataletan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, agintari eskudunak baldintza bete dela zehaztu ahal izango du, indarrean dagoen urtearen abeltzaintza-jarduera eta erreferentzia urtean gauzatutakoa alderatuz.

  2. Eskubide bereziak erabilitzat emateko, erreferentzia aldiko jarduera % 50ean mantentzeko baldintza bete beharko da. Ordea, portzentaje hori ez bada lortzen, eskubidea ez erabili gisa emango da bere osotasunean eta zatiketa erabiltzea ez da onartuko. Horrez gain, ez da aukerarik egongo nekazariak, erabili dituen eskubide berezien kopuru teorikoa kalkulatzeko, mantentzen dituen ALUk kontuan hartzeko. Ondorio horietara, Batzordearen 795/2004 (EE) Araudiko 8. artikuluko 1. atalarekin bat etorriz, erabilitako laguntza-eskubide bereziak izango dira, aipatutako artikuluan adierazitako aldian, horien bidez ordainketa eman ahal izan diren eskubideak bakarrik.

Hektarea kopurua eskubide batekin edo zenbaitekin aitortzea erabakitzen duten laguntza bereziak dituzten nekazariek, beren eskubideen tipologian aldaketa egin dute eta, horrela, une horretatik laguntza arrunten eskubideak izango dira eta eskubide horietarako ezingo da eskatu baldintzak berrezartzea.

5. ATALA

KENTZEKO LAGUNTZA-

ESKUBIDEAK ERABILTZEA

  1. Kentzeagatik laguntza-eskubideen ondorioetara, hektarea onargarriak honako hauek izango dira:

    1. Labore lurrek betetako ustiategiko nekazaritza-azalera guztiak, 2003rako baratze-laboreek edo basoek betetako azalerarengatik laguntza-eskaeretan ezarritako datan zeuden azalerak, edo nekazaritzarako ez ziren edo bazkaleku iraunkorreko jardueretarako erabilitakoak salbuespen.

    2. Labore iraunkor erabiliez landatutako kentzeko azalerak, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 55.b) artikuluan xedatutako baldintzen arabera.

    3. Kentzeko lurrak, labore iraunkorrez landatuak, Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 17ko 1251/1999 (EE) Araudiaren 6.3. artikuluan ezarritako helburuetara erabilitakoak. Araudi horren bidez, zenbait belarki-laboreren ekoizleei laguntzeko jardunbidea xedatzen da. Horiengatik zuzeneko ordainketa kobratu zen aipatutako araudiaren 2.2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    4. Zenbait urtetarako laboreekin landatutako lurrak, 2003. urteko laguntza-eskaeran ezarritako datan, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 51. artikuluan xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

  2. Ondoren adierazten diren azalerak ekoizpenetik kendutakotzat jo ahal izango dira, 1995eko ekainaren 28aren ondoren aurkeztutako eskaeraz gero, kendutako eskubideak justifikatzeko xedez:

    1. Ekoizpenetik kendutakoak, 1257/1999 (EE) Araudiko 22. artikulutik 24. artikulura bitartean xedatutakoari jarraiki, nekazaritza-erabilerarik ez dutenak eta ekoizpenetik kendutako gainerako lurren erabilera onartuekiko irabazi-asmorik gabe erabiltzen direnak, irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiaren arabera.

    2. Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 (EE) Araudiko 31 artikuluan xedatutakoari jarraiki, baso bihurtu diren azalerak.

  3. Ekoizpenetik kendutako nekazaritza-lurzatiak ez dira 0,1 hektarea baino txikiagoak izango eta, zabalerari dagokionez, ez dituzte 10 metro baino gutxiago izango.

  1. Kentzeko eskubideak justifikatzeko aitortu diren lurzatiek landu gabe eta nekazaritzako beste aprobetxamendurako erabili gabe egongo dira, gutxienez urtarrilaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.

  2. Hala ere, ez dira aipatutako betebeharraren menpean egongo, ildo horretatik, 22. artikuluan jada aipatzen diren salbuespenak eta nekazarien honako lurzatiak:

    1. Ekoizpen guztiarekiko ustiategi osoa kudeatzea, Kontseiluaren ekainaren 24ko 2092/91 (EEE) Araudiarekin bat etorriz. Araudi hori nekazaritza ekoizpen ekologikoari eta hori nekazaritza- eta elikadura-produktuetan adierazteari buruzkoa da.

    2. Europar Batasunaren barruan, hasieran giza edo animalien elikadurara bideratzen ez diren produktuak fabrikatzeko, kendutako lurrak lehengaiak landatzeko erabiltzea.

  3. Ekoizpenetik kendutako lurrak nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onetan mantenduko dira, 20/2005 Dekretuak, urtarrilaren 25ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzei buruz baldintzazkotasuna aplikatzen duenak, eta abenduaren 23ko 2352/2004 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz.

  4. Justifikatzeko aurkezten diren lurzatietan kentzeko eskubideen ordainketak jasotzeko, lugorria egin behar da, 22 artikuluan eta artikulu honetako 2. atalean zerikusia duten kasuetan izan ezik, honako zuzentarauekin bat etorriz:

    1. Lugorria gutxieneko laborantzaren labore-sistema tradizionalen bidez egingo da edo landare-estalki egokia mantenduz, bai espontaneoa, bai landua, honako hauek txikiagotzeko: erosio-arriskua, suteak izatea, belar gaiztoak, izurriteak eta gaixotasunak; halaber, honako hauek kontserbatzeko: zoruaren gatz-profila, ekoizpen-ahalmena; eta, horrez gain, biodibertsitatearen areagotzea sustatzeko.

    2. Baimendutako herbizidak hondakin-ondoriorik ez duten eta arriskugarritasun-maila txikia duten beste batzuekin batera aplikatuko dira.

    3. Landare-estalkia mantentzen bada, ezingo da haziak ekoizteko erabili, ezta «nekazaritzako» xedez inolaz ere aprobetxatu abuztuaren 31 baino lehen edo hurrengo urtarrilaren 15a baino lehen, merkaturatzeko laboreak ekoizteko, Batzordearen apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiak 32. artikuluko 3. atalean ezarritako eremuetan izan ezik.

  5. Artikulu honetako 1., 2. eta 4. atalak ez badira betetzen, kentzeko azaleren kalkulu-oinarria aplikatuko da, Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 5. artikuluko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  6. Apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiko 32. artikuluko 5. atalean jasotako kasuetan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eragindako ekoizle guztiei baimena eman ahal izango die irabazirik gabeko aprobetxamenduko abereen elikadurara bideratutako ekoizpenetik kendutakotzat jotzen dituzten lurrak erabiltzeko. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari baimen bakoitza behar bezala arrazoitua ezagutaraziko dio, horrela, ministerio horrek, aldi berean, Europako Batzordeari jakinarazi diezaion.

    6. ATALA

    KENTZEKO ESKUBIDEAK ERABILTZEKO, KENDUTAKO LURRETAN ELIKATZEKO ERABILIKO EZ DIREN LABOREAK

  1. Nekazariek kentzeko eskubideen justifikaziorako balio duten kendutako azalerak erabili ditzakete, lehengaiak lortzeko eta, modu horretan, Europar Batasunean giza edo animalien elikadurara bideratzen ez diren produktuak egiteko. Honako hauen laboreak baino ez dira baimentzen: azukre-erremolatxaren, patataren edo frantses patataren eta txikoriaren laboreak, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 143.2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. Aipatutako araudiaren bidez, Kontseiluko 1782/2003 (EE) Araudiaren aplikatzeko xedapenak ezartzen dira, araudi horretako IV. eta IV. bis tituluetan xedatutako laguntza-jardunbideei eta, lehengaiak lortze aldera, ekoizpenetik kendutako lurrak erabiltzeari dagokionez.

  2. Arautegi europarrean ezarritako baldintzak ez betetzeak, besteak beste, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, dagokion foru-aldundiak eskatuta, hizpide den laborearentzako ezarritako errendimendu esangarriarekin, gutxienez, bat etorri behar duen kantitatean uzta entregatzeari eta kontratuei buruzkoak, hizpide diren lurzatiei dagozkien kentzeko eskubideen ordainketa galtzea dakar.

  3. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, dagokion foru-aldundiak hala eskatuta, urtero errendimendu esangarriak ezarriko ditu. Horiek VIII. eranskinean aipatzen dira eta bertan esaten da, hain zuzen ere, bere lurralde-eremuko laboreentzako eta azaleretarako lortu behar direla, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXII. eranskinean ezarritako lehengaien kasuan izan ezik.

  4. Elikatzeko erabiliko ez diren laboreak arautzeko, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiak 144. artikuluan xedatutako definizioak hartuko dira kontuan.

    Lehenengo transformatzaileak hirugarren pertsonan eskuorde dezake «eskatzaileak» berak entregatutako lehengaiaren bilketa. Dena den, arauzko betebeharrekiko arduradun bakarra izaten jarraituko du.

  5. Kendutako lurretan elikadurara bideratuko ez diren lehengaiak laboratzen dituzten eskatzaileek, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXII. eranskinean izendatutakoak izan ezik, hartzailearekin edo lehenengo transformatzailearekin, bi kasuetan baimenduak, landutako lehengai bakoitzeko kontratu bakarra legeztatu beharko dute, aipatutako araudiko 147. artikuluan xedatutako baldintzekin bat etorriz eta, laguntza-eskaerarekin batera, horren ale bat aurkeztu beharko dute. Kontratua eskatzailearen aitorpenak honako kasu hauetan ordezkatuko du: ustiategian bertan ustiategia berotzeko edo energia edo bioerregaiak ekoizteko erregai gisa egindako olio-landareak edo zerealak erabiltzen direnean, edo, ustiategiaren barruan, aipatutako azaleran bildutako lehengaiak biogas bihurtzen direnean.

  6. Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXII. eranskinean azaldutako lehengaiak badira, ustiategien titularrek laguntza-eskaerarekin batera, idatzizko konpromisoa aurkeztu beharko dute. Beraz, bertan ustiatu edo salduz gero, lehengaiak aipatutako araudiko XXIII. eranskinean xedatutako helburuetan erabiltzeko konpromisoa hartuko dute.

  7. Hartzaileek edo lehenengo transformatzaileek Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXIII. eranskinean aipatutako produkturen bat fabrikatzeko konpromisoa hartu beharko dute. Produktuaren balio ekonomikoak giza edo animalien kontsumorako bideratutako gainerako produktuen gainetik egon beharko du.

    Hartzaile edo lehenengo transformatzaile gisa baimena eskatzen duten pertsona fisikoek edo juridikoek edo, kasu honetan, bigarren edo hirugarren transformatzaile gisa, eta 5. atalean xedatutakoari lotzen zaizkion eskatzaileek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskaera aurkeztu beharko dute, autonomia-erkidego horretan ezarrita badaude, VIII. eranskinean xedatutakoari jarraiki.

  8. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari baimendutako hartzaileak eta transformatzaileak ezagutaraziko dizkio, beranduenik abenduaren 1ean.

  9. Eskatzaileen eta lehengaien hartzaileen eta lehenengo transformatzaileen betebeharrak dekretu honetako VIII. eranskinean daude jasota.

  10. Ekoizpenetik kendutako lurretan laboratutako lehengaiek eta lehengai horien ondorioz sortutako produktuek ezingo dituzte Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatutako neurriak onartu, Kontseiluko ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Araudiko 3. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) hizkietan xedatutakoari jarraiki.

  11. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak hartzaileei, transformatzaileei eta eskatzaileei baimena kendu ahal izango die eta zehatu, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudian ondorio horietarako aurreikusi diren kasuetan eta eran.

I. ATALA

BELARKI-LABOREEN EKOIZLEENTZAKO ORDAINKETA

Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko IX. eranskinean jasotako belarki-laboreak ekoizten dituzten nekazariei hektareako ordainketa emango zaie. Ordainketaren zenbatekoa aipatutako araudiaren 66. artikuluan eta IV. tituluko 10. kapituluan ezarritakoa aintzat hartuta zehaztuko da, Espainiak ehuneko 25 egokitzea aukeratu duela kontuan hartuta.

Espainiako eskualde-plan produktiboan ezarritakoaren arabera zehaztutako ekoizpen-eremu homogeneoak eta lehorreko zerealen, zereal ureztatuen, arto ureztatuaren eta beste zenbait zereal ureztatuen errendimendu ertainak. Horiek autonomia-erkidegoan ezberdindu behar dira, lurralde historikoaren, nekazaritza-eskualdearen eta udalerriaren arabera. Kasu honetan, gainera, zenbait belarki-laboreen ekoizleei azalerako ordainketa sistema aplikatzeko oinarri gisa balioko diete eta horiek V. eranskinean jasota daudenak dira.

Hektareako ordainketaren zenbatekoa eskualde-planean eskualde bakoitzarentzako ezarritako errendimenduak 15,75 euro/t-ko aleko zenbatekoarengatik biderkatuz kalkulatzen da. Labore bakoitzarentzako errendimendu aplikagarriak honako hauek dira:

Laborea Errendimendu aplikagarria

Lehorreko lurra Lur ureztatua

Zerealak Ertaina Bestelako zerealak

Artoa Ertaina Artoa

Olio-landareak Ertaina Bestelako zerealak

Proteaginosak Ertaina Ertaina

Kentzea Ertaina Ertaina

Lihoa eta ehun-kalamua Ertaina Bestelako zerealak

Ezin izango dira ordainketen eskaerak aurkeztu, 2003ko azalerarengatik laguntza-eskaerak aurkezteko azken datan, azalerak bazka-larreetara, labore iraunkorretara, zuhaitzetara edo nekazaritzarako erabiliko ez diren erabileretarako erabiltzen badira, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 108. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 51. artikuluko 3. atalean jasotako kasuetan izan ezik.

  1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko azalerak honako hauek dira:

    Lehorreko laborea: 50.844 ha

    Labore ureztatua: Guztira: 589 ha

    Artoa: 482 ha

Ordainketak jasotzeko, ureztapen-azalerak izango dira NPIGSn ureztatu gisa jotako barrutietan dauden lurzatiak edo horiek ezean, kanpaina bakoitzean eskaera bakarraren epea amaitu baino lehen, ezarritako erregistro publikoren batean lur ureztatu gisa jasota dauden lurzatiak.

  1. Nekazariek ereiteko orduan, olio-landareen lurzatian dauden eremuko praktika tradizionalekin bat datozen haziak erabili beharko dituzte. Bakarrik hazi ziurtatuak erabili ahal izango dira. Ereiteko gutxieneko dosiak VII. eranskinean daude.

  2. Nekazariek dagozkien Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan eskura izango dituzte aurreko atalean azaldutako guztiak egiaztatzeko frogagiriak.

Proteaginosak ekoizten dituzten nekazariei hektareako 55,57 euroko prima emango zaie.

Laguntza jasotzeko, proteaginosek honako hauek izan behar dute: ilarrak (NC 0713 10), lupinu gozoak (NC ex 1209 29 50), babak eta baba txikiak (NC 0713 50). Horiek guztiek belarki-laboreen jardunbideak barne hartzen ditu. Prima laboratutako eta bildutako hektareako emango da, lehenengo esne-heltze fasearen ostean, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 77. artikuluko bigarren paragrafoan jasotako salbuespenezko baldintzetan izan ezik.

Zuntzak ekoizteko kalamua eta lihoa azalerako ordaintzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Gehienez ere irailaren 15ean, Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Araudiko 91. artikuluko 1. atalean aipatutako kontratuaren eta konpromisoaren kopia aurkeztu beharko da.

  2. Kalamua bada, Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko II. eranskinean jasota dauden barietateen hazi ziurtatuak erabiltzea. Horretarako, eskaerarekin batera etiketa ofizialak erantsiko dira.

  3. Erabilitako barietateen arabera, kalamu lurzatiak bereizi beharko dira.

  4. Gutxienez, VII. eranskinean ezarritako ereiteko dosiak erabili beharko dira.

  1. Belarki-laboreei dagokienez, azalerako ordainketak eskatzen dituzten nekazariek azalerako ehuneko 10 kendu ahal izango dute, borondatez kentzeko kontzeptupean belarki-laborearentzat azalerako ordainketa-eskaera aurkeztu badute.

  2. Nahiz eta aurreko atalean hori xedatu, borondatez portzentaje handiagoa kendu ahal izango da, kendutako azalerari dagokion gehienezko mugarekin. Muga horrek ez du laboratua gaindituko honako kasu hauetan:

    1. Lehorreko lurretan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, foru-aldundiak hala eskatuta, behar bezala baimendutako lurzati-baterakuntzetan eta bestelako kasu berezietan, ekoizlearen borondatea alde batera utzita, ustiategiko egitura aldatzen denean.

    2. Lur ureztatuetan, ustiategiak ureztapena hobetzeko planak dituzten zonetan kokatuta baldin badaude eta, ondorioz, lurzati-baterakuntzak gertatu behar badira.

  3. Artikulu honen esparruan kendutako lurrek 23.4. artikuluaren a), b) eta c) azpiataletan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte.

  4. Kentzeko nekazaritza-lurzatiak gutxienez 0,1 hektarea izango ditu eta zabalera 10 metrokoa izango da.

Zerealak, artoa barne, olio-landareak, proteaginosak, ehungintzan erabiltzen ez den lihoa, zuntzak egiteko lihoa eta kalamua ereiteko epemugak hurrengo hauek dira:

maiatzaren 31, zereal guztientzat, arto gozoa izan ezik; eta olio-landareentzat, proteaginosentzat, ehungintzarako ez den lihoarentzat eta ehungintzarako lihoarentzat.

ekainaren 15a, arto gozoarentzat eta zuntzak egiteko kalamuarentzat.

Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 107.6. artikuluan xedatutakoaren arabera, gure nekazaritza ezaugarritzen duen aldakortasun klimatikoaren arrazoiak direla-eta, kanpainan anormaltasunak agertzen direnean, hala nola prezipitazio gehiegi edo gutxiegi, gaindiz ustiatuak dauden edo horren arriskua duten akuiferoak ingurumenaren ikuspegitik babesteko betekizunak, edo ureztatzeko uraren eskuragarritasuna murriztea; eta eremu zehatzean laboreen garapen arrunta zorrozki mugatzen dutenean; baita aldez aurretik onartutako ingurumen-baldintzak agertzen direnean ere; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskualde edo zonalde horretako nekazaritza-ustiategiak 34. artikuluan xedatutako mugez salbuetsi ahal izango ditu.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari jakinaraziko dizkio horri buruz hartutako erabakiak, hori sortu duten arrazoiak eta zonaldeen definizio geografiko-administratiboa, baita borondatez kentzeko xedatutako gehienezko ehuneko guztiaren justifikazioa ere. Nolanahi ere, ezingo du inolaz ere ordainketa-eskaerari dagokion azalearen ehuneko 80 gainditu.

1. ATALA

LABORE ENERGETIKOENTZAKO LAGUNTZA

  1. Hektareako eta urteko labore energetikoen azalerarengatik 45 euroko laguntza emango da, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 89. artikuluan eta gainontzekoetan ezarritako kenketa proportzionalaren eta gainontzeko baldintzatzaileen loturaren kaltetan izan gabe.

  2. Labore energetikoak, batez ere, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiak 88. artikuluan jasotako produktu energetikoak ekoizteko erabilitakoak izango dira.

  3. Helburu energetikoak dituzten laboreak arautzeko, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

    1. «Eskatzailea»: aipatutako artikuluan ezarritako laguntza jasotzeko, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 88. artikuluak aipatzen dituen produktu energetikoak lortzeko lehengaiak laboratzen dituen nekazaria.

    2. «Hartzailea»: eskatzailearekin kontratua egiten duen pertsona oro, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 25. artikuluan ezarritakoarekin arabera. Pertsona horrek Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 88. artikuluan xedatutakoaren helburuetara bideratutako araudi horren 24. artikuluak aipatzen dituen lehengaiak bere kontura erosiko ditu.

    3. «Lehen transformatzailea»: lehengaien erabiltzailea, hain zuzen ere, lehenengo eraldaketa egiten duena. Helburua Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 88. artikuluak aipatzen duen produktua edo zenbait produktu lortzea izan behar du, ustiategian lehengaiak erabiltzen dituzten eskatzaileetatik bereiziz.

  4. Lehenengo transformatzaileak hirugarren pertsonan eskuorde dezake eskatzaileak entregatutako lehengaia hartzea; dena den, erkidegoko araudiak xedatutako betebeharrekiko arduradun bakarra izango da.

  5. Labore energetikoentzako laguntza lortu nahi duten eskatzaileek kontratu bakarra egin beharko dute, hartzaile edo lehen transformatzaile batekin laboratutako lehengai bakoitzeko, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 25. artikuluan ezarritako eran. Horrez gain, eskatzaile horiek kontratuaren kopia Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dute, eskaera bakarrarekin batera. Hala ere, ekoizpen zikloa urtebete baino gehiago duten laboreentzat, laboreak landatu zirenetik lehenengo ekoizpena arte (bigarren urtetik aurrera), kontratua, uzta arte, laborearen aitorpenak ordezkatuko du, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 25.2. artikuluan ezarritako eran.

  6. Eskatzaileek hartzaileari edo lehen transformatzaileari, gutxienez, VIII. eranskinean aipatzen den errendimendu esangarriaren berdinak diren lehengaien kopuruak emango dizkio. Hartzaileak edo lehen transformatzaileak lehengaiez arduratuko dira eta Europako Erkidegoan espezie beraren lehengaien kopuru baliokidea erabiltzen dela ziurtatuko dute. Baliokidetasun hori tarteko produktuentzako transformazio katean ere egin ahal izango da.

  7. Eskatzaileek ustiategian bertan ziklo laburreko basoko zuhaitzen, olio-landareen edo zerealen laguntzari hartutako azaleran lortutako lehengaiak erabili ahal izango dituzte. Horiek ustiategian ekoiztu dira ustiategia berotzeko erregai gisa, energia edo bioerregaiak bertan egiteko edo ustiategian bildutako lehengaiak biogas bihurtzeko. Interesdunek baimen eskaera eta aitorpena, eskaera bakarrarekin batera, eskudun agintaritzari aurkeztuko dizkiete, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 33. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  8. Lehengaien eskatzaileen eta hartzaileen eta lehen transformatzaileen betebeharrak eta aurreko paragrafoan adierazten direnenak, VIII. eranskinean jasotzen dira.

  9. Baimena, hartzaile edo lehenengo transformatzaile gisa edo bigarren edo hirugarren transformatzaile gisa eskatu nahi duten Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisikoek edo juridikoek eta 7. atalean ezarritakoa biltzen duten eskatzaileek, azaroaren 1a baino lehen, eskaera aurkeztu beharko dute, VIII. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz.

  10. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari baimendutako hartzaileak eta transformatzaileak ezagutaraziko dizkio, beranduenik abenduaren 1ean. Abenduaren 15a baino lehen, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak baimendutako hartzaileen eta transformatzaileen zerrenda argitaratuko du.

  11. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 37. artikuluko 5. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, hartzaileei, transformatzaileei eta eskatzaileei baimena kenduko die eta zehapena jarri, aipatutako 37. artikuluko 4. atalean xedatutako kasuetan eta eran.

    2. ATALA

    AZALEKO FRUITUENTZAKO LAGUNTZA

    38 artikulua. Onuradunak eta betekizunak.

  1. Hurrengo atalean jasotzen diren baldintzak beteko dituzten almendrondoekin, hurrondoekin, intxaurrondoekin, pistatxoekin eta algarroboekin landaketak dituzten nekazariek erkidegoko eta estatuko azalerako laguntzetatik onurak atera ahal izango dituzte. Zenbatekoak hurrengo artikuluan adierazten dira.

    Erkidegoko laguntza ordaintzen ez bada, ez da estatuko eta erkidegoetako laguntzarik emango.

  2. Laguntzak jasotzeko, azalerek honako baldintzak bete behar dituzte:

    1. Hektareako gutxieneko dentsitatea honakoa izatea espeziearen arabera: 80 zuhaitz almendroaren kasuan; 150 zuhaitz hurrondoaren eta pistatxoaren kasuan; 60 zuhaitz intxaurrondoaren kasuan eta 30 zuhaitz algarroboaren kasuan.

    2. Ekoizleen erakundearen edo elkartearen produkzio-baliabideen barruan, azaleko fruituen kategoriaren batean sartuak egotea, Kontseiluaren urriaren 28ko 2200/96 (EE) Araudiko 11. eta 14. artikuluekin bat etorriz. Horren bidez, 1. atalean aipatutako ekoizleentzako, fruituen eta barazkien sektorean, merkatuen antolaketa orokorra ezartzen da.

    3. Lurzatiko gutxieneko azalera 0,1 ha izatea.

  1. Nekazariei erkidegoko laguntza orokorra emango zaie, eskaera bakarra aurkeztu ostean. Hektareako 241,50 euro emango zaizkie almendrondoen, hurrondoen, intxaurrondoen eta pistatxo- nahiz algarrobo-landaketentzako. Modu osagarrian, hurrondoentzako erkidegoko laguntza gehigarria esleituko da, hektareako 105 euro.

  2. Azalera jakin batzuk 1. atalean aipatutako aleko laguntzekin biderkatzean, lortutako emaitzak Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 84. artikuluan jasotako gehienezko muga gainditzen badu, erkidegoko laguntzari koefiziente zuzentzailea aplikatuko zaio, aipatutako gehienezko muga ez gainditzeko.

  3. Koefiziente zuzentzailea aplikatzea beharrezkoa den kasuan, hektareako 120,75 euroko kopurua gainditu ezingo duen autonomia-erkidegoko laguntza emango da. Laguntza hori nekazariari Arabako Foru Aldundiak ordainduko dio.

  4. Aurreko atalean aipatzen duen gehienezko kopurua lortzen ez denean, Arabako Foru Aldundiak azalerarentzako laguntzaren osagarria emango du, titularra nekazari profesionala bada, Nekazaritza Ustiategiak Modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legeko 2.5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Gainera, eskaera-epea amaitzen denean, kalifikazioa mantendu beharko dute.

    Kasu horretan, Arabako Foru Aldundiak finantzatutako laguntzen guztirako zenbatekoa gehienez hektareako 120,75 euro arte izango da.

    3. ATALA

    HAZIEN EKOIZLEENTZAKO LAGUNTZA

  1. Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 99. artikuluan ezarritako laguntza eskainiko zaie oinarrizko hazien ekoizleei edo hazi ziurtatuak ekoizten dituztenei, espezieak XI. eranskinean xedatuak baldin badaude. Bertan, espezieko eta barietateko laguntzen zenbatekoak adierazten dira eta horiek onuradunek jaso ahal izango dituzte.

  2. Gainera, laguntza jasotzeko, haziek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Ofizialki ziurtatu beharko dira.

    2. Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 47. artikuluan ezarritako baldintzetan ekoiztuak izatea. Horretarako, bere erregistroan, dagokion foru-aldundian, biderkatze-kontratua aurkeztu beharko da. Kontratu horrek gutxienez, XIII. eranskinean jasota dauden gutxieneko datuak barne hartuko ditu edo laborearen aitorpena, haziak erabiliz zuzenean laboratzen edo ekoizten bada. Hori guztia udazkenean ereiteko eskaera bakarra aurkezteko epemuga baino lehen egin beharko da. Udaberrian ereiteko, berriz, maiatzaren 15a baino lehen.

    3. Espainian aurten uztatuko dira eta ereiteko uztaren hurrengo urteko ekainaren 15a baino lehen merkaturatu beharko dira.

      Ereiteko haziak merkaturatze baldintza bete duela esango da, establezimendu baimenduan saldu denean eta, behin prozesatu eta enbasatu ostean, ofizialki ziurtatu denean. Salmenta fakturaren, albaranen edo bestelako froga-dokumentuen bidez frogatuko da. Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, establezimendu baimenduak egiaztatu beharko du hazia enbasatu, zigilatu eta ofizialki ziurtatu ostean, merkaturatu egin dela.

  1. Laguntzen onuradunek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

    1. Laguntzaren eskaera bakarrari biderkatze-kontratuaren kopia eranstea edo, bestela, zuzeneko laborean ekoizten bada, laborearen aitorpenarena. Dena den, haziak udaberrian ereinez gero, bai laborearen aitorpena, bai kontratua baliteke eskaerarekin batera ez aurkeztea, baina ondoren aurkeztu beharko dira aurreko artikuluko 2. atalean aipatutako data baino lehen.

    2. Hurrengo urteko apirilaren 30a baino lehen, laguntza bakarraren eskaera aurkeztu zen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, hazi ziurtatu eta ekoitzitako kopuruari buruzko informazioa aurkeztea. Kopuru hori kintaletan adieraziko da eta bi hamartar izango du. Horrekin batera aipatutako autonomia-erkidegoak igorritako ziurtagiri ofiziala erantsi beharko da eta, bertan, gutxienez, honako datu hauek azalduko dira: zigilatze-aktaren identifikazioa (aktaren zenbakia eta data), aipatutako aktari dagokion lote bakoitzeko zenbakia eta lote bakoitzaren guztizkotik ziurtatutako hazien kantitatea, onuradun horri dagozkionak aipatuz.

      Aurreko paragrafoan adierazitakoaren ondorioetara, hazi ziurtatu eta ekoitzitako kopuruari buruzko informazioa hazien establezimenduak igorritako ziurtagiria izango da. Haziak ekoizten diren kasuan, biderkatze-kontratuaren bidez, eta zuzenean laboratzen diren hazien ekoizpen kasuan, berriz, haziak ekoizten dituen erakundearen aitorpenaren bidez.

      Bai ziurtagiria eta bai aitorpena dagokion autonomia-erkidegoak igorritako ziurtagiri ofizialarekin batera aurkeztu beharko dira. Ziurtagiri ofiziala hazia zigilatu zuen autonomia-erkidegoko ziurtagiriaren erakunde arduradunak balioestean datza.

  2. Giza edo animalien erabilerarako bidera daitezkeen hazien kasuan, bideratzea ahalbidetzen ez duten tratamenduekin eta koloreekin erabili ez badira, agintaritza eskudunaren aurrean behar bezala egiaztatu beharko da aipatutako erabilera horietara ez direla bideratu.

    4. ATALA

    OLIBADIARENTZAKO LAGUNTZA

    42 artikulua. Xedea eta gehienezko zenbatekoa.

  1. Ingurumen- edo gizarte-balioa duen olibadiarentzako laguntza emango da, hori kontserbatze aldera, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Estatu mailan laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1782/2003 (EE) Araudiak, Kontseiluarenak, irailaren 29koak, 110. artikuluko 3. atalean xedatzen du eta 144.2. artikuluan azaldutako prozedurarekin bat egokituko da. Autonomia-erkidegoen artean zenbatekoen banaketa, horietako bakoitzean kokatutako laguntza jasotzeko azalerei dagokienez, dekretu honetako IX. eranskinean adierazten da.

  3. Laguntzak ez dira ordainduko eskaeraren zenbatekoa, dekretu honetako 44.3. artikuluko lehenengo paragrafoan aipatzen den zenbatekoaren arabera kalkulatuta, 50 euro baino gutxiago denean.

  1. Laguntzarentzat onargarriak izango dira ustiategi txikietan kokatutako azalerak, kultura eta paisai balio handiko olibadiak dituztenak, eta, bereziki, adinez aurreratuak eta terrazetakoak. Aurrekoa horrela bada ere, lurzatiak beste autonomia-erkidegoetan aitortzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariak lurzatiak dituzten autonomia-erkidegoetako araudira egokituko dira.

  2. Ondorio horietara, ustiategi txikiak izango dira batez beste 57.000 kg oliba-olio baino gutxiago ekoizten dituzten ustiategiak, pats-olioari dagokion % 8 barne. Ekoizpena oliben eta olioen errendimenduen arabera kalkulatuko da. Oliben eta olioen errendimenduak 2225/2000, 2067/2001, 1845/2002, 1903/2003 (EE) Araudiek eta ondoz ondoko aldaketek finkatzen dituzte 1999-2000, 2000-2001, 2001-2002 eta 2002-2003 kanpainetarako, hurrenez hurren.

  3. NPIGSn dauden datuen eta nekazarien aitorpenen gainean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak lurzati oleiko bakoitzaren -laguntza jasotzeko aukera badu- kategoria zehaztuko du. Gainera, 2005eko urtarrilaren 1ean dagoen honako informazioa eskuratuko du: olibondo onargarrien kopurua eta kokapena, olibondo ez-onargarrien kopurua eta kokapena, azalera oleikoa eta lurzatiko azalera oleiko onargarria.

  1. Laguntza IGS-hektarea oleiko bakoitzeko emango da, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXIV. eranskinean adierazten den metodoaren arabera kalkulatua. Lurzati oleiko batengatik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak aukeratutako kategoria baterako ezarritako laguntzari dagokion zenbatekoa jaso ahal izango da.

  2. Dekretu honetako IX. eranskinean jasotako gehienezko zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan kokatuta dauden eta laguntza izateko eskubidea duten olibadi-azaleren artean banatuko dira.

  3. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak ezarriko du IGS-hektarea oleikoko laguntzaren zenbatekoa, aukeratutako kategoriarako, laguntza eskatzen den urteko urtarrilaren 31 baino lehen. Kategoriari emandako laguntzak mantentze-lanen kostuak berdindu ahal izango ditu, baina inoiz ez gainditu. Bilketa-kostuak kanpoan gelditzen dira.

    Era berean, Batzordearen 1973/2004 (EE) Araudiko 171. ter artikuluko 2. atalean ezarritakoaren arabera, eta urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuko 119. artikuluko 1. puntuko a) idaz-zatiko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetze aldera, autonomia-erkidegoek IGS-hektarea oleikoko laguntzaren zenbatekoa ezarriko dute, kategoria bakoitzarentzako, eskaera bakarra aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen, lurralde-eremuan kokatuta dauden azalera jakin batzuen datuekin bat etorriz.

    Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztutako laguntza-eskaerak beste autonomia-erkidegoetan dauden olibadien azalerak barne hartzen baditu, ordainketaren ondorioetara, aipatutako azalerei kokatuta dauden autonomia-erkidegoak ezarritako zenbatekoak aplikatuko zaizkie, autonomia-erkidegoak kategoria horietarako ezarritakoak.

Laguntza ez da jasoko, hurrengo baldintzak betetzen ez badira:

  1. Lurzati oleikoak NPIGSn erregistratuak egon beharko dute.

  2. Azalerek 1998ko maiatzaren 1a baino lehen landatutako olibondoak izan beharko dituzte edo ondoren landatu badituzte, aipatutako baldintza bete duten beste horiek ordezkatzeko izatea.

  3. Lurzati oleiko bakoitzeko olibondoen kopuruak ezingo du 2005eko urtarrilaren 1ean erregistratutakoa baino % 10 gehiago izan.

    5. ATALA

    TABAKOARENTZAKO LAGUNTZA

  1. 2006, 2007, 2008 eta 2009ko uztetarako, 2401 NC kodeko tabako gordina ekoizten duten nekazariei laguntza eman ahal izango zaie, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 10. quater kapituluan ezarritakoarekin bat etorriz, betiere, erkidegoak eta estatuak ezarritako arauak betetzen badira.

    Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak ezarriko du, kanpaina bakoitzerako, ekoiztu den tabako kilogramo bakoitzeko laguntza eta bere zenbatekoa desberdinak izango direla, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 171. quater bis artikuluan definitutako barietatearen edo barietate-multzoaren arabera. Kasu honetan, laguntzaren maila ezberdindu ahal izango da, entregatu den tabakoaren kalitatearen arabera.

  2. Nekazariek lehen transformazioko enpresei tabakoa 2000., 2001. eta 2002. urte naturaletan entregatzeagatik primak jaso ahal izango dituzte. Halaber, laguntza jaso ahal izango dute 2002ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean edozein transferentzi modalitateren bidez ekoizpen-kuotak lortu dituzten nekazariek.

  3. Laguntza ez da jasoko, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 110. duodecies artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badira. Tabakoak ekoizpen-eremu ezagunetatik iritsi beharko du. Horiek barietate-multzoen arabera, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXVI. eranskinean xedatzen dira.

  4. Tabakoa uzta urteko ekainaren 20a baino lehen landatu beharko da. Tabakoa data hori baino lehen labore-kontratuan adierazitako lurzatian landatu ez dela egiaztatzen bada, kasu honetan, Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 54. bis artikuluan jasotako murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira.

  1. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak laguntzen hasierako aleko zenbatekoak ezarriko ditu, uzta urteko martxoaren 15a baino lehen. Barietate edo barietate-multzo bakoitzean, laguntzaren mailak ez du 2005eko uztarako barietateen taldeko primaren zenbatekoa gaindituko, martxoaren 25eko 546/2002 (EE) Araudiaren arabera. Horren bidez, barietateen eta estatu kideen arabera, 2002., 2003. eta 2004. urteetako uztetarako primak eta hosto-tabakoaren berme-atalaseak ezartzen dira.

  2. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak barietate-multzoen arabera laguntzen azken aleko zenbatekoak finkatuko ditu, uztako tabako guztia entregatu eta hurrengo 15 egun baliodunetan. Barietate guztientzat eskatutako laguntza guztiaren zenbatekoak 110. terdecies artikuluan xedatutako estatuko muga ez duela gainditzen egiaztatuko da eta Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiak 110. quaterdecies artikuluan xedatutakoaren arabera egokituko da. Hasierako zenbatekoak linealki egokituko dira.

  3. Nekazariei ordainduko zaizkien laguntzak barietate edo barietate-multzoaren tabako-hostoaren pisuaren arabera kalkulatuko dira eta horiek eskatutako gutxieneko kalitateari dagozkio. Azken hori lehenengo transformazioko enpresak onartzen du. Hizpide den barietatearentzako hezetasunaren edukia, Batzordearen 1973/2004 (EE) Araudiko XXVIII. eranskinean finkatuarekiko desberdina bada, tabako-hostoaren pisua egokituko da, hezetasunaren eta tolerantzia mugaren arabera. Horretarako, eranskinari erreparatu beharko zaio. Hezetasuna zehazteko XXIX. eranskinean xedatutako metodoak erabiliko dira.

  1. Labore-kontratuak banan-banakako ekoizleak edo onartutako tabako-ekoizleen elkarteak eta lehenengo transformatzaileak izenpetu beharko dituzte, uztaren urteko otsailaren 15a baino lehen, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

  2. Uzta bakoitzean, ekoizle batek barietate jakin bateko tabakoa baino ezingo du kontratatu eta entregatu, lehen transformazioko enpresa bakar batekin.

  3. Kontratuak barietatearen edo barietate-multzoaren arabera egingo dira. Lehenengo transformatzaileak kontratuan aipatutako kopurua jasotzeko konpromisoa hartzen du. Ekoizleak edo, hala badagokio, ekoizleen elkarteak, berriz, kopuru hori entregatu beharko du, betiere ekoizpenak hala ahalbidetzen duenean.

  4. Kontratuak erregistratzeko transformazioa burutuko den autonomia-erkidegoko organo eskudunari bidali beharko zaizkio egiteko finkatu den epemuga amaitu eta hurrengo 15 egunen buruan, ezinbestez kontrakoa frogatzen ez den bitartean. Transformazioa tabakoa landatu den beste autonomia-erkidego batean egiten bada, transformatzeko autonomia-erkidegoko organo eskudunak erregistratutako kontratuaren kopia berehala igorriko dio ekoizteko autonomia-erkidegoko organismo eskudunari.

  5. Kontratua transformatzailearen eta ekoizleen elkartearen artean izenpetzen denean, horri tartean dauden ekoizleen zerrenda eta bakoitzari entregatu beharreko gehienezko kantitateak erantsiko zaizkio. Horrez gain, landutako lurzatiei eta horien azalerei dagozkien kokapena ere erantsi beharko zaio. Informazio hori guztia autonomia-erkidegoek xehatuko dute.

  6. Kontratuek barne hartu behar dituzten gutxieneko baldintzak X. eranskinean ezartzen dira.

  1. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, nekazariek tabako guztiaren ekoizpena lehenengo transformazioko enpresari entregatu behar diote uztaren hurrengo urteko martxoaren 15a baino lehen. Entregatu beharreko tabakoak Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXVII. 171 quater octies artikuluan eta XXVII eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

  2. Tabakoa transformazio-zentroetan edo erosketa-zentroetan entregatuko da. Zentroak autonomia-erkidegoko kontrol-organo eskudunak baimenduko ditu eta, gutxienez, instalazio egokiak, pisatze-ekipo homologatuak eta lokal egokituak izan beharko dituzte.

  3. Tabakoa entregatzeko prozesuan, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004. Araudiak 171. quater duodecies artikuluko 2. eta 3. ataletan xedatutakoa aplikatu beharko da.

  4. Produktu bakoitzaren eguneroko entregak egiten diren autonomia-erkidegoko kontrolerako organo eskudunak kontrol-ziurtagiria igorriko du, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 171. quater (b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Araudi horren bidez, tabakoa entregatu dela ziurtatzen da. Horrez gain, kontrolerako organo eskudunak ziurtagiri hori Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari igorriko dio.

  1. Tabako gordina arautzen duen uztailaren 12ko 684/2002 Errege Dekretuko 14.5. artikuluak aipatzen duen agintaritza eskuduna dela-eta, tabako ekoizleak honako hauek izan ahalko dira: nekazaritza-kooperatibak, transformatzeko nekazaritza elkarteak eta erkidegoko eta estatuko araudian eta, bereziki, ondorengo honetan zehazten diren baldintzak beteko dituen nortasun juridikoko beste edozein erakunde.

    Kanpezuko eremuan tabakoko gutxieneko kopurua 35 tona izango dira, laborantzarako 14 hektareako gutxieneko azalerari dagozkionak, eta gutxienez 5 ekoizlerekin.

  2. Tabako ekoizlea ekoizle elkarte batekoa bakarrik izan ahalko da. Ekoizlea elkarte batekoa izatea edo ez izatea borondatezkoa da.

  3. Tabako ekoizleen elkarteek ezingo dute lehenengo transformazioaren jarduera burutu.

  4. Beren burua ekoizle elkartetzat jo nahi duten erakundeek, eskaera, uzta baino urtebete lehenagoko urteko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko diote azaleraren gehiengoa kokatuta duten autonomia-erkidegoko organo eskudunari. Bertan, aintzatespena eskatzen da. Jarraian egindako kanpainetarako datuen eguneratzea aipatutako data hori baino lehen aurkeztu beharko da, datuak aldatu ez badira. Kasu horretan, aintzatespena mantenduko litzateke.

    Elkarteak aintzatespenerako baldintzak betetzen ez baditu, horretarako zuzenketa egokiak egin beharko ditu eta aintzatespen-eskaera aurkeztu, 48. artikuluko 1. atalean xedatutako labore-kontratua egiteko epea amaitu baino lehen, urte horretako uztarako aintzatespena mantentze aldera.

  5. Ekoizleen elkarteek, beren kideen eskaera esplizituaren bidez, bere izenean eta bere kontura, honako jarduerak egin ditzakete:

    1. Bere kideen ekoizpena merkaturatu, gutxienez honakoak hartuko ditu barne:

      1. Elkarteak, bere izenean eta bere kontura, bere kideen ekoizpen osorako labore-kontratuak egitea.

      2. Elkarteari bere kideen ekoizpen osoa gehitzea. Ekoizpen hori arau erkideen arabera prestatu da transformatzaileei entregatzeko.

    2. Ekoizpen eta merkaturatzeko arau erkideak ezartzea eta kideek horiek aplikatzea, gehienbat, produktuen kalitateari eta laborantzako eta ondutako praktika onen erabilerari dagokionez.

      6. ATALA

      ORDAINKETA GEHIGARRIAK

      TABAKOAREN SEKTOREAN

Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 Araudiko 69. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, 2006-2009. denboraldian tabakoa ekoizten duten nekazariek ordainketa gehigarriak jaso ditzakete, tabakoaren kalitatea eta merkaturatzea hobetzeko jarduera garrantzitsuak egiteko.

Ordainketa gehigarrien zenbateko guztia tabakoarekiko estatuko laguntza bananduen gehienezko mugari ehuneko bosta atxikiz zehaztuko da, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 Araudiko 69. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Laguntza honen onuradunak tabakoa, lehenengo transformazioko industrian merkaturatzeko onartutako ekoizleen elkarteari aurkezten dioten nekazari guztiak izan daitezke. Tabakoa elkarteak ezarritako ekoizpen eta merkaturatze arauen arabera, ekoitzi beharko da, enpresa transformatzaileak zehaztutako nekazaritza-praktika onen eta errekerimendu kualitatiboen betetzeari dagokionez, labore-kontratuari jarraiki. Guzti horretan, alde batera utziko da laboratutako barietatearen multzoa (I, II, III eta IV).

Laborariak ekoizten duen tabako onduaren berezko kalitatea eta, enpresa transformatzailearen aurrean, bere aurkezpena hobetu beharko dira, merkaturatzea eta lehiakortasuna hobetzeko.

Tabakoak lehenengo transformazioko enpresari entregatzeko unean bete beharreko baldintzak honako hauek izango dira:

  1. Baimendutako enpresa publikoek edo pribatuek ekoitzitako hazi ziurtatuak eta tabakoaren laborantzan espezializatutakoak izatea.

  2. Tabakoa laboratzean tabakoarentzat baimendutako produktu fitosanitarioak erabiltzea eta sektoreko enpresek eta industriek gomendatutakoak izatea.

  3. Hosto-posizioagatik bananduta egotea, guztiz heldu denean bildu beharko da eta behar bezala ondua.

  4. Materia arrotz sintetikorik ez izatea, hala nola plastikoak, poliuretano-hondarrak eta bestelakoak, ezta materia ez-organikorik (besteak beste, harriak, metalak, beira eta bestelakoak), ez organikorik (landareak eta animaliak).

  5. Tabakoak erreferentziazko hezetasuna izan beharko du. Barietate-multzoaren arabera honakoa izango da: I. multzoak, ehuneko 16; II. multzoak, ehuneko 20; III. eta IV. multzoak ehuneko 22; I. eta IV. multzoen kasuan ehuneko 3ko gehienezko tolerantzia onartzen da eta ehuneko 5ekoa, berriz, II. eta III. multzoen kasuan. Hau da, tabakoa aurkezteko, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudian ezartzen diren gehienezko mugak ehuneko 1 murriztu beharko dira, kalitatean hobekuntza bermatzeko.

    Gehiegizko hezetasuna izateagatik, ez du kalterik izango. Halaber, hezetasun handia eta gehiegizko presioa izateagatik, ez du gehiegizko tenperatura izango.

  6. Usainak tabakoa oso ondo helduta dagoenean botatzen duena izan beharko du eta tabako-barietate bakoitzak berea izango du. Ildo horri jarraiki, ez dute usain arrotzik izango (fitosanitarioak, ongarriak, erregaiak, lubrifikatzaileak, kea eta hezetasuna).

  7. Tabako-sortak homogeneoak izango dira eta lehen transformazioko enpresak ezarriko ditu tabako-sorta horien tamainak eta pisuak eta kontratuan jasota geldituko dira. Primeran kodetuta egongo dira, beren trazabilitatea ahalbidetzeko eta osotasuna bermatzeko. Kimikoki tratatuak ez dauden landare-sokez bakarrik lotuko dira, hondakin txarrak saihesteko.

  1. Zenbatekoa aurreko artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten lehenengo transformazioko enpresei entregatutako kilogramo tabako ekoitziko xedatuko da. Barietate-multzo guztientzat uniformea izango da eta, kasu honetan, ezberdindu ahal izango da kalitatea sustatzeko.

  2. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak, uzta bakoitzeko martxoaren 15a baino lehen, laguntzaren hasierako aleko zenbatekoa ezarriko du eta, uztako tabako guztia entregatu eta hurrengo 15 lanegunetan, laguntzaren azken aleko zenbatekoa.

    7. ATALA

    AZUKRE-ERREMOLATXAREN

    EKOIZLEENTZAKO LAGUNTZA

  1. Azukre-erremolatxako ekoizleentzako laguntza emango da 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 merkaturatze kanpainetako kuoten babesean ekoitzitako azukrearengatik. Laguntza hornitu den azukre-erremolatxatik lortu den kuotako azukre kantitatearen arabera emango da, horniketa-kontratuekin arabera.

  2. Azukre-industriek hornidura-kontratua ezarrita duten nekazari bakoitzarentzako entregen kontabilitate espezifikoa burutu beharko dute eta entrega bakoitzeko datuak benetakoak izatearen arduradunak izango dira.

    Kuotako azukrea ekoizteko, kontratuaren bidez erremolatxa kuotako azukre transformatzen duten azukre-industriek, azukre-fabrika duten autonomia-erkidegoko organo eskudunei ekoizle guztien zerrenda eta horiei egindako kiloen entregak bidaliko dizkiete. Azken horiek kalitate arrunteko azukrean adieraziko dira zehaztuko den data baino lehen. Aurreko datuak jasoko dituen autonomia-erkidego hartzaileak, dagokion agintaritza eskudunari, bere lurralde-eremuan aurkeztu ez dituen eskaera bakarreko datuei buruzko informazioa igorriko dio.

  3. Laguntza kalitate arrunteko azukreko 48,2481 euro/tonako izango da.

    8. ATALA

    ORDAINKETA GEHIGARRIAK

    ERREMOLATXAREN SEKTOREAN

  1. Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondorioz, azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariek ordainketa gehigarria jaso ahal izango dute, hornidura-kontratuaren bidez, hori kuotako azukre transformatzeko, azukre-industrian entregatzen den ekoizpenaren kalitatea hobetuko duten jarduerak egiteko. Horretarako, eskaera, eskaera bakarreko ereduan egingo dute.

  2. Erremolatxak, gutxienez, 13,5 gradu polarimetriko izango ditu eta sustraiari gehitutako lur, koro eta beste kanpo elementuek ehuneko 25 baino gutxiago izango dute.

  3. Laguntza erremolatxa tonako ordainduko da.

  4. Azukre-industriek hornidura-kontratua ezarrita duten nekazari bakoitzarentzako entregen kontabilitate espezifikoa burutu beharko dute, 2. atalean ezarritako entrega bakoitzeko datuak benetakoak izatearen arduradunak izango dira eta datu horiek eskudun agintaritzaren esku jarriko dituzte.

    Eskaeraren hurrengo urteko apirilaren 15a baino lehen, kuotako azukrea ekoizteko, kontratuaren bidez erremolatxa kuotako azukre transformatzen duten azukre-industriek, azukre-fabrika duten autonomia-erkidegoko organo eskudunei ekoizle guztien zerrenda eta horiei egindako kiloen entregak bidaliko dizkiete. Aurreko datuak jasoko dituen autonomia-erkidego hartzaileak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan aurkeztu ez dituen eskaera bakarreko datuei buruzko informazioa igorriko dio.

  5. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak, behin dagozkion autonomia-erkidegoetako datuak jasota, 1612/2008 Errege Dekretuko 119.8. artikuluan ezarritakoaren arabera, erremolatxa motako tonako laguntza ezarriko du. Laguntza hori ezarritako gutxieneko baldintzak beteko dituen ekoizpen guztiarentzat berdina izango da.

  6. Zenbait kanpainetarako sektorean laguntza horren ordainketek ezin dituzte gainditu, estatu mailan, honako zenbateko hauek:

    Kanpainak Euro

    2009-2010 19.743.300

    2010-2011 eta ondorengoak 9.620.300

Laguntza eskatzen den abere bakoitzak identifikazio-agirian identifikatuta, erregistratua egon beharko du eta identifikazio-agiriaz hornitua, irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuko xedapenen arabera. De-

kretu horren bidez, uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuko behiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen da. 947/2005 Errege Dekretuaren bidez, ardiak eta ahuntzak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen da. Era berean, laguntzaren xede diren animalien ustiategiak martxoaren 26ko 476/2004 Errege Dekretuan ezarritako xedapenak bete beharko ditu. Dekretu horren bidez, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezartzen da.

  1. Bizirik dauden animalietan eta beren produktuetan, substantzia jakin batzuei eta horien hondakinei aplikagarriak zaizkien kontrol-neurriak ezartzen dituen uztailaren 31ko 1749/1998 Errege Dekretua aplikatzean, debekatutako substantziak antzematen direnean, azaroaren 12ko 2178/2004 Errege Dekretuaren arabera -horren bidez debekatu egiten da abereak hazteko substantzia hormonalak eta tiroestatikoak eta substantzia betagonistak erabiltzea; edo legez kanpo erabilitako sustantziak nekazariaren behietan erabiltzea; edo, nahiz eta substantzia edo produktua baimendua izan, nekazariak ustiategian edozein eratan legez kanpo izatea-, nekazaria kapitulu honetako xedapenetan ezarritako zenbatekoen onura jasotzetik kanpo geratuko da, batez ere, animalien osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legean ezarritako mota guztietako arduren kaltetan izan gabe.

    Berriz egiten bada, baztertze aldia luzatu egingo da arau-haustearen larritasunaren arabera. Bost urtera luzatu daiteke, berriz egin dela antzeman den urtetik hasita.

  2. Uztailaren 31ko 1749/1998 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki, hondakinak kontrolatzeko estatuko planak eta ikerketak nahiz kontrolak aplikatzearren, animalien jabeak edo edukitzaileak, ikuskaritzak eta beharrezko lagin-hartzeak egitea oztopatzen dutenean, 1. atalean xedatutako baztertzeak aplikatuko dira.

  3. Bere eskumenez baliatzean edozein agintaritzak aurreko ataletan xedatutako anomaliak antzematen baditu, nekazariak ustiategia duen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoari edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.

  1. Azaroaren 2ko 479/2004 Errege Dekretuan eta martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan ezarritakoa betetzen ez duten nekazariek, ez dute ordainketa hau jasotzeko aukerarik. Azken dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa sortzen eta arautzen da eta, horren bidez, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokora ezartzen da. Baldintza horren betetzea bi alditan egiaztatuko da: atxikipen-aldian, behi ume-hazleak mantentzen dituzten ustiategientzako ordainketa gehigarriaren kasuan; edo, ofizialki onartutako haragiaren kalitateko sistemako baldintzak betetzeko, ustiategian beharrezkoa den egonaldian, ofizialki onartutako kalitatezko behi-haragia ekoizten duten behi-haragiko nekazarientzako ordainketa gehigarriaren kasuan. Ordainketa gehigarriak esnegintzan badira, baldintza hori urte bakoitzeko martxoaren 31n egiaztatuko da.

  2. Ordainketa gehigarriak jasotzeko, jarduera nagusia nekazaritza duen nekazaria izango da azken urte eskuragarrian nekazaritza-jardueratik, gutxienez, errentaren ehuneko 50 jasotzen duena eta nekazaritzaren jardunbide berezian edo autonomoaren jardunbide baliokidean kotizatzen duena, laguntza-eskaeraren urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Azken baldintza hori indarrean, gutxienez, eskaera epeko azken egunera arte izango da.

    2. ATALA

    BEHI UME-HAZLEARENGATIK PRIMA

Behi ume-hazle bakoitzeko laguntzaren aleko zenbatekoa, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 125. artikuluan ezarritakoa, 186,00 euro/abelburuko izango da. Estatuko mugak Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 68. eta 69. artikuluetan eta IV. kapituluko 12. kapituluan xedatutakoa kontuan hartuta zehaztuko dira.

  1. Behi ume-hazleak mantentzen dituen abeltzainak, «eskaera bakarrak» barne hartzen duen eskaera aurrez aztertuta, behi ume-hazle bakoitzeko prima lortu ahal izango du, hurrengo baldintzak biltzen baditu:

    1. Prima-eskubideen banan-banakako gehienezko muga esleitua izatea, Eusko Jaurlaritzako 259/2001 Dekretuak, prima-eskubideak transferitu eta lagatzeko eta ahuntzen eta ardien nahi behi ume-hazleen abeltzainekiko estatuko erreserbak lortzeko arauak xedatzen dituenak, araututakoarekin bat etorriz.

    2. Eskaera aurkeztu eta hurrengo hamabi hilabeteetan ustiategiko esnea edo esnekiak saldu ez izana edo, salduz gero, primaren eskaera egin eta urte bereko martxoaren 31n erreferentzia kopurua eskuragarria izatea eta 120.000 kilogramo edo kilogramotik beherakoa izatea.

    3. Dagokion atxikipen-aldia errespetatzea. Horretarako, ekoizleak ustiategian eskaera egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilabete jarraituetan honako behi ume-hazleen kopurua mantendu beharko du: prima eskatzen duen animalia guztien kopuruaren ehuneko 60, gutxienez. Bigantxek, berriz, ez dute guztiaren gainean ehuneko 40 gaindituko. Eskaeraren xede den animalien kopuruan aldaketarik izanez gero, joan-etorriak barne, eskatzaileak agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio, agintaritza horrek zehazten duen eran.

      Portzentaje eran adierazitako bigantxen gehienezko kopurua ehunekoetan kalkulatzen bada, eta horrek emaitza gisa zatikizko zenbakia ematen badu, aipatutako zenbakia biribildu egingo da: 0,5 baino txikiagoa bada, azpiko unitatera; eta 0,5 baino handiagoa edo berdina bada, goiko zenbaki osora.

  2. Laguntza jasotzeko, behi ume-hazleak eta bigantxak haragi-arraza batekoak izango dira edo arraza horietako batekin gurutzatzearen ondoriozkoak eta, horrez gain, haragia ekoizteko, txahal taldeko parte izango dira. Ondorio horietarako, ez dira haragi-arrazako behitzat edo bigantxatzat joko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiak XV. eranskinean aipatutako behi-arrazak.

  3. Ustiategian esnea saltzen denean, prima jasotzeko eskubidea duten animalien kopurua zehazteko, animaliak esne-behien eta ume-hazleen erroldan izatea, onuradunaren erreferentzia kopuruaren eta Espainian batez beste zehaztutako esne-errendimenduaren arteko erlazioaren bidez ezarriko da. Hori Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XVI. eranskinean xedatzen da.

    Hala eta guztiz ere, ekoizleek agintaritza eskudunaren aurrean esne-errendimendu handiagoa frogatzen badute, kalkulua egiteko azken hori erabili ahal izango dute.

    3. ATALA

    BEHI UME-HAZLEAK MANTENTZEN DITUZTEN USTIATEGIENTZAKO ORDAINKETA GEHIGARRIA

  1. Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 Araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondorioz, behi ume-hazleak mantentzen dituzten nekazariei ordainketa gehigarria emango zaie, ingurumenaren ikuspegitik onuragarriak diren abeltzaintzako jardueren mantentzea sustatze aldera, betiere, bazka daitezkeen baliabideen arrazoizko erabilera egiten badute eta gure abeltzaintzako aziendaren ondare genetikoa kontserbatzen badute.

  2. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak urtero ezarriko du ordainketa gehigarriaren modulazio zati bakoitzarentzako aleko zenbatekoa, behi ume-hazleak mantentzen dituzten ustiategiko geruzengatik.

  1. Nekazariei ordainketak mantentzen dituzten behi ume-hazleengatik emango zaizkie; prima jasotzeko eskubidea izan edo izan gabe, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, gutxienez, sei hilabeteetan zehar. Ez da onartuko bigantxen kopurua eskatutako animalia guztiena baino ehuneko 40 gehiago izatea.

  2. Ordainketak jasotzeko, ustiategian mantentzen diren animalien elikadurari dagokionez, eskatzailearen ustiategian abere-zamak ez du hektareako 1.5 ALU gaindituko, eskaerak egindako bazka-azaleraren aitorpenarekin bat etorriz eta XV. eranskinean xedatutakoaren arabera kalkulatuta.

    Hala eta guztiz ere, ekoizleak abere-zamaz salbuetsiak geldituko dira, ustiategian mantentzen dituzten animalien kopuruak, hau da, zama zehazteko kontuan hartu behar denak, 15 ALU gainditzen ez dituenean.

  1. Abelburuko zenbatekoa ustiategiko kideekiko proportzionalki modulatuko da eta, horren ondorioz, beraz:

    1. Lehenengo 40 abelburuengatik ordainketa gehigarri osoa kobratuko da.

    2. 41 abelburutik 70era bitartean, ordainketa gehigarriaren bi heren jasoko dira.

    3. 71 abelburutik 100era bitartean, ordainketa gehigarriaren heren bat jasoko da.

  2. Talde bakoitzean, lehenengo 100 abelburuengatik bakarrik, laguntza jasoko da.

  3. Elkarte-ustiapenen kasuan, modulazio hori jarduera nagusia nekazaritza duen nekazari bakoitzarengatik aplikatuko da, eskaeraren epea amaitzen denean. Inolaz ere ez da modulazioaren ondorioetara zenbatuko, ustiategiko kideren batek, nahiz eta jarduera nagusia nekazaritza duen nekazaria izan, laguntza gehigarri horrengatik jada 1612/2008 Errege Dekretuan ezarritako laguntza jasotzen badu.

  4. Modulazio hori aplikatzearen ondorioetara, ustiategietako titularra pertsona fisikoa denean, ezkontidea eta lehen mailako senitartekoak -odol-ahaidetasunagatik eta titularraren ahaidetasunagatik- jarduera nagusia nekazaritza duen nekazariak izan ahalko dira, betiere, 58.2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Familia-ustiapenetan, inolaz ere ez da zenbatu modulazioaren ondorioetara, jarduera nagusia nekazaritza duen nekazari horietako batek jada ordainketa gehigarri horrengatik dekretu honetan xedatutako laguntza jasotzen badu.

    4. ATALA

    HILKETA-PRIMAK

Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 130. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behi-aziendako ekoizle-hazleei primak eman ahalko zaizkie behi-azienda helduak hiltzeagatik, aleko 26,40 euro/abelburuko, eta zekorrak hiltzeagatik, berriz, aleko zenbatekoa 46,50 euro/abelburuko.

Estatuko mugak Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 68. eta 69. artikuluetan eta IV. tituluko 12. kapituluan xedatutakoa kontuan hartuta zehaztuko dira. Hilketa-primen kasuan, aipatutako araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondoriozko ordainketen zenbatekoa, aipatutako primak duen alderdiari bakarrik deskontatuko zaio.

  1. Kapitulu honetan arauturiko hilketagatiko prima eskuratu nahi duten ekoizleek laguntza-erregimen horietan parte hartu nahi dutela esan beharko dute aitorpen baten bidez. Adierazpen hori urteko lehen eskaera egin aurretik edo eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute, lur-azaleraren araberako laguntzak eskatzeko epea amaitu baino lehen, edonola ere.

    Aitorpen horietan, ekoizleek, horrela nahi badute, aukeran daukate beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei ematea (abereak hiltzen dizkieten hiltegi baimenduak ditugu gogoan) beren abereengatik laguntzak eskatzeko baimena.

    Aurreko paragrafoan jasotako aukera erabiltzen bada, hau da, beste pertsona bati laguntza-eskaera aurkezteko baimena ematea, hiltegi baimenduek eskumena duten foru-organoei animalien hilketaren inguruan emandako datuek, ekoizlearen izenean, prima-eskaeraren balioa izango dute.

  2. Laguntza-eskaerak aurkeztu beharko dira aberea hil eta gero edo, aberea esportatzen bada, Europako Erkidegoko mugetatik kanpora ateratzen den egunetik aurrera, hil edo esportatzen denetik lau hilabeteko epean. Edonola ere, honako epe hauetan:

    Ekainaren 1etik 30era bitartean.

    Irailaren 1etik 30era bitartean.

    Abenduaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte.

  3. Eskaeran honako datu hauek jaso beharko dira:

    1. 8 hilabete baino gutxiagoko animalien (zekorren) kanaleko pisuaren ziurtagiria, hiltegiak datu hori zuzenean jakinarazten ez badio eskumeneko foru-organoetako agintaritzari.

    2. Europako Batasuneko beste estatu batzuetan hildako abereak badira, eskaeran sartzen diren abereak trukatzeko edo mugitzeko identifikazio-agiriaren kopia, eta abere horien hilketaren ziurtagiria, helmugako estatu kideko hiltegiak emana, eta Batzordearen 2342/1999 (EE) Araudiak 35. artikuluaren 1. idatz-zatiko a) letran azaldutako aipamenak jasoko dituena.

    3. Aberea beste herrialderen batera esportatu behar badute:

      Esportatzailearen izena eta helbidea.

      Abereen identifikazio-zenbakia.

      Esportazio-aitorpenean adina jasoko da eta, txahalen kasuan, (bost hilabete baino gutxiago dituztenak izan ezik) bizirik duten pisuak ezingo ditu 290 kilogramo gainditu.

      Europar Batasuneko edo Erkidegoko aduana-lurraldetik atera delako froga, eta nazioarteko osasun-ziurtagiria, esportatu diren abereen belarri-identifikazioaren zenbakien zerrendarekin.

  1. Behi-aziendaren ekoizleek hilketa-prima jaso ahal izango dute, «eskaera bakarrak» barne hartzen duen eskaera aurrez aztertuta, beren animaliak Europar Batasunean hiltzen direnean edo beste lurralde batetara bizirik esportatzen direnean. Hilketa-primaren eskaeraren aurkezpena animalia bizirik beste herrialde batetara esportatu edo hil eta hurrengo lau hilabeteko epe luzaezinean egingo da.

  2. Diru-laguntza jaso ahal izango dute hilketa-datan honako baldintzak betetzen dituzten behiak:

    1. «Behi helduak hiltzeagatik prima» lortzeko, gutxienez behiek zortzi hilabete izatea edo

    2. Hilabete 1 baino gehiago eta 8 hilabete baino gutxiago izatea eta kanalean gehienez ere 185 kilogramo pisatzea, «txahalak hiltzeagatik prima» lortzeko. Beti ulertuko da sei hilabeteko baino gutxiagoko animaliek baldintza hori betetzen dutela.

      Gainontzeko kasuetan, kanalean pisua zehazteko, XIV. eranskinean deskribatzen den aurkezpena eta kanal-lanak hartuko dira kontuan.

      Salbuespenezko inguruabarrak direla-eta, ezin bada kanalean animaliaren pisua zehaztu, arauzko baldintzak betetzen direla ulertuko da, betiere, pisuak «bizirik» ez baditu 300 kilogramo gainditzen.

  3. Prima jasotzeko eskubidea izateko, gutxieneko atxikipen-aldia bi hilabetekoa izango da. Aipatutako atxikipen-aldiak gehienez ere hilabeteko epean amaitu beharko du, hilketa baino hilabete bat lehenago edo animalia esportatu baino bi hilabete lehenago. Txahalak hiru hilabete izan baino lehen hiltzen badira, atxikipen-aldia hilabete batekoa izango da.

  4. Diruz lagundu daitezkeen animalien kopuruak xedatuta dauden estatuko mugak gainditzen dituenean, ekoizle bakoitzaren prima jasotzeko eskubidea duten animalien kopurua proportzionalki murriztuko da.

  1. Hilketa-primen kudeaketa sinplifikatzeko eta kontrola errazteko, hilketa-primen jardunbidean lehenengo aldiz lankide gisa jardun nahi duten baimendutako hiltegiek aldez aurretik dagokien foru-organoaren aurrean partaidetza aitortu beharko dute.

  2. Parte hartzeko aitorpenak, gutxienez, honako alderdi hauek izango ditu:

    1. Establezimenduaren identifikazioa, osasuneko erregistroaren zenbakia eta ustiategien erregistroaren zenbakia barne, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuari jarraiki.

    2. Informatizatua egon daitekeen erregistroa aurrera eramateko konpromisoa, behi-animalia guztien hilketei buruzkoa. Erregistro horrek, gutxienez, honako hauek hartuko ditu barne:

      1. Hilketa-data.

      2. Animalien identifikazio-zenbakiak, irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz.

      3. Kanaletako identifikazio-zenbakiak, abereen zenbakiekin zerikusia dutenak.

      4. Sei hilabete eta zortzi hilabete bitarteko behien kanaletako bakoitzaren pisua.

    3. Establezimenduan erabiltzen den eta hilabete bat baino gehiago eta zortzi hilabete baino gutxiagoko behien aurkezpena eta ohiko kanal-lanen deskribapena. Horrez gain, kanaletako pisua zehazteko, XIV. eranskinean deskribatu den prozedura jarraituz egiteko konpromisoa.

    4. Agintaritza eskudunak ezartzen dituen kontrolak egiteko konpromisoa hartzea eta horiek egiteko orduan, lankidetzan jardutea.

    5. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari berariazko baimena ematea, hilketa-primen jardunbidean lankide gisa parte hartzen duten hiltegien zerrenda argitaratzeko.

  3. Parte hartzeko aitorpenean jasotako konpromisoren bat edo irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuak 13. artikuluan xedatutako betebeharren bat betetzen ez bada, edo behiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistemaren datu-baseko zerbitzari nagusiari bajak epez kanpo jakinarazten bazaizkio, establezimendua urte betez baztertu egingo da primen jardunbidean parte hartzeari dagokionez, bereziki, animalien osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legean jasotako mota guztietako arduren kaltetan izan gabe.

  1. Hilketa-primaren ondorioetara kontuan hartuko dira bakarrik, aipatutako primetan beren parte-hartzea jakinarazi duten hiltegietan hil diren animaliak. Horiek, gainera, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera erregistratu dira.

  2. Hiltegiak animaliaren baja irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuko 13. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazi beharko du eta jakinarazpena hilketaren egiaztagiria izango da. Aipatutako bajak jasota geldituko dira behiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistemaren datu-baseko zerbitzari nagusian, laguntza ordaindu baino lehen.

  3. Gainera, ekoizleak hala eskatuta, txahalen hilketa-prima bada, hiltegiak eskaera bakarrak barne hartzen duen animalia bakoitzak kanalean izandako pisuaren ziurtagiria igorriko du, aipatutako datua agintaritza eskudunari jakinarazten ez badio.

    70 artikulua. Animaliak igortzen edo esportatzen direnean, hilketa-prima ematea.

  1. Diruz lagundu daitezkeen animaliak Europar Batasuneko beste estatu kide batetara igortzen direnean, prima Espainian eskatu eta emango da. Kasu honetan, hilketaren egiaztagiria helmugako estatu kideko hiltegiak igorritako ziurtagiria izango da. Ziurtagiri horrek Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 121.1.a) artikuluan deskribatutako aipamenak jasoko ditu.

  2. Animaliak Europar Batasunekoa ez den herrialde batetara esportatzen badira, baldintzak berdinak izango dira; baina hilketaren egiaztagiria, XI. eranskinean jasotzen den moduan, esportazio egiaztagiriaren aurkezpenak ordezkatuko du. Ildo horri jarraiki, Ceuta eta Melilla hirugarren herrialdetzat joko dira.

    5. ATALA

    OFIZIALKI ONARTUTAKO KALITATEZKO BEHI-HARAGIAREN EKOIZPENARENTZAKO ORDAINKETA GEHIGARRIA

  1. Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondorioz, behi-haragia ekoizten duten nekazariei ordainketa gehigarria emango zaie, behi-haragiaren kalitatearen eta merkaturatzearen hobekuntza sustatzeko.

  2. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak urtero abelburuko ordainketa gehigarriaren zenbatekoa ezarriko du eta, horretarako, funtsen zenbateko guztia hurrengo artikuluko emakida baldintzak betetzen dituzten abelburu-kopuruarekin zatituko du. Gehienez ere, ustiategiko 200 abelbururekin.

    Erkidegoko loditegien kasuan, ordainketa horiek jasotzeko ustiategiko gehienezko 200 abelburuko muga, bertako abeltzain kide bakoitzari aplikatuko zaio. Erkidegoko loditegiko abeltzain kide bakoitzak erkidegoko loditegikoa dela ziurtatuko duen beharrezko dokumentazioa aurkeztuko du. Ildo horri jarraiki, horiek honako baldintzak betetzen dituztenak izango dira:

  1. Helburuen artean, besteak beste, beren bazkideen hazitako behien ustiategietan jaiotako txekorrak loditzea edo gizentzea xede dutenak. Alderdi hori egiaztatzeko, ordainketa horiek jasotzeko kideko 200 abelburuko muga, ustiategiko behi ume-hazleetatik jaiotako txahal kopuruari murriztuko zaio, kopurua 200 abelburu baino gutxiago bada.

  2. Eskaeran animaliak aurkezten dituen kide orok, behi ume-hazleak izatea eta prima-eskubideak edukitzea eta kide horiek urtean bertan behi ume-hazlearengatik prima eskatu izana. Baldintza hori betetzen ez duten kideen animaliak, ez ditu erkidegoko loditegiko modulazio gehigarriak barne hartuko.

  3. Loditegian beren bazkideen ustiategietako behi ume-hazleetatik jaiotako animaliak bakarrik loditzea.

    Erkidegoko loditegiak aurkeztutako eskaeran jasota dauden kideek, indibidualki, kalitatezko behi-haragiko ekoizpenaren inguruko ordainketa gehigarria ere eskatu ahal izango dute. Hala ere, ekoizle bati ordaindutako animalien guztizkoak, banakako eskaeren eta erkidegoko loditegiak aurkeztutako eskaeraren baturari dagokionak, ez du inolaz ere 200 animalietako muga gaindituko. Kasu horietan, ekoizleak indibidualki aurkezten duen eskaeran adierazi beharko du ordainketa gehigarria eskatu duen erkidegoko loditegi bateko kide dela. Horretarako, aipatutako loditegiko IFK/IFZ adieraziko da.

  1. Behi-haragiko nekazariei ordainketa gehigarria emango zaie ofizialki onartutako honako haragi-kalitatezko sistema hauen barruan hildako abelburuengatik:

    1. Jatorrizko deitura babestuak edo adierazpen geografiko babestuak.

    2. Abeltzaintza ekologikoa edo integratua.

    3. Tartean araudi orokorrean eskatzen diren baldintzak baino gehiago dituen haragiaren hautazko etiketatzea.

  2. Espainian onartutako haragiaren kalitatezko sistemaren barruan, Espainian loditu eta hil diren animaliak bakarrik onartuko dira.

  3. Hautazko etiketatzeko pleguen arduradunek, adierazpen geografiko babestuen arautzeko kontseiluek edo abeltzaintza ekologikoko ekoizpena frogatzen duten erakundeek jakinaraziko diote Elikagai Kalitatearen Zuzendaritzari eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, eskaera aurkeztu eta hurrengo urteko apirilaren 1a baino lehen, arduradunak diren kalitatezko programa horien barruan hildako animaliei buruzko beharrezko informazioa. Animalia horiek aurreko urtean hil dira, XIV. eranskinean azaltzen diren gutxieneko datuen arabera.

  1. Sail horretan araututako ordainketa gehigarriak jaso nahi dituzten ekoizleek parte hartzeko aitorpena aurkeztu beharko dute laguntza-jardunbide horietan, dagokion urtean lehenengo eskaera egin baino lehen edo, bestela, aipatutako eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute. Edonola ere, laguntzen eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen.

    Aitorpen horretan ekoizleek baimendu ahal izango dute beste pertsona fisikoek edo juridikoek eta, bereziki, ofizialki onartutako kalitatezko sistemen kudeaketako erakundeek, laguntza-eskaerak, beren izenean, aurkeztea, ekoizlearen jabetzakoak diren animaliak erakundeetako zentroetan hiltzeari dagokionez. Kasu horietan, animaliaren hilketari dagozkion datuak ofizialki onartutako kalitatezko sistemak kudeatzeko erakundeak igorriko ditu eta ekoizlearen izenean prima eskatzeko baliagarriak izango dira.

  2. Horretarako, kalitatezko sistema kudeatzeko erakundeek parte hartzeko aitorpena aurkeztu beharko dute eta aitorpenak, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko ditu:

    1. Ofizialki onartutako kalitatezko sistema identifikatzea, dagokion erregistro-zenbakia eta ziurtatzen duen erakundea barne hartuz.

    2. Informatizatua egon beharko duen erregistroa aurrera eramateko konpromisoa, kalitate-bereizgarrien barruan hildako behi-animalia guztiei buruzkoa. Kalitate-bereizgarri horiek, gutxienez, honako hauek hartuko dituzte barne:

      Animalia banaka identifikatzea.

      Hiltegiko kodea.

      Animaliaren hilketa-data.

      Kanaleko hilketaren zenbaki ofiziala.

      Markaren arabera, kanalarekin zerikusia duen erreferentzia.

    3. Haragiaren kalitatezko ziurtagiriak igortzeko baimendu diren pertsonak identifikatzea, beren sinadura-erreprodukzioak barne.

    4. Agintaritzek ezarritako kontrolak egiteko konpromisoa hartzea.

  3. Aitorpenean jasotzen diren konpromisoetako batzuk ez betetzeak urtebetean zehar ordainketen jardunbidean parte hartzeko kalitatezko sistematik baztertzeko bidea eman dezake, horren ondoriozko era guztietako erantzukizunen kaltetan izan gabe.

    6. ATALA

    ARDI- ETA AHUNTZ-ABEREEN EKOIZLEENTZAKO ORDAINKETA EGOKITUAK

  1. Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko IV. tituluko 11. kapituluan ezarritakoaren arabera, ardi- eta ahuntz-abereen ekoizleei honako ordainketa osagarriak emango ahalko zaizkie:

    Pisatutako ardiarengatik prima, bere aleko zenbatekoa 10,50 euro/abelburuko da.

    Pisatutako ardi arinarengatik eta ahuntzarengatik prima, bere aleko zenbatekoa 8,40 euro/abelburuko da.

    Eta ardiarengatik eta ahuntzarengatik prima gehigarria, bere aleko zenbatekoa 3,50 euro/abelburuko da.

  2. Estatuko mugak Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko 67. eta 69. artikuluetan eta IV. tituluko 11. kapituluan xedatutakoa kontuan hartuta zehaztuko dira.

Laguntzak jasotzeko eskubidea izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Prima-eskubideen banakako muga eskuragarri izatea, abenduaren 5eko 1839/1997 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz. Aipatutako mugak ezin du 10etik beherakoa izan. Horrez gain, prima-eskaeran aurkezten den animalien kopuruak ezingo du 10 baino gutxiago izan.

  2. 100 eguneko atxikipen-aldian, eskaera aurkezteko azken eguna eta hurrengotik aurrera, ustiategian prima eskatu zen uneko ardi eta ahuntz kopuru berdina, gutxienez, mantentzea. Eta, atxikipen-aldiko azken egunean, gutxienez, animalia horiek urtebete izatea edo erditu izana. Eskaeraren xede den animalien kopuruan aldaketarik izanez gero, joan-etorria barne, eskatzaileak agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio.

  3. Uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuaren ondoriozko betebeharrak betetzea.

  1. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, atxikipen-aldiko lehenengo 30 egunetan, ardi-esnea eta esnekiak merkaturatzen dituzten nekazarien zerrenda ezarriko du.

  2. Zerrenda hori aurkeztutako eskaerak oinarri hartuta egingo da eta egindako kontrolen emaitza eta agintaritza eskudunak duen beste edozein informazio-iturri hartuko ditu kontuan. Bereziki, transformatzaileetatik edo banatzaileetatik lortutako datuak, ekoizleak merkaturatutako ardi-esneari eta esnekiei buruzkoak.

  1. Ustiategian ardiak dituen ekoizleek, «eskaera bakarrak» barne hartzen duen eskaera aurrez aztertuta, prima jaso ahal izango dute ardi bakoitzeko, dekretu honetan eta erkidegoko araudian xedatutako baldintzekin bat etorriz.

  2. Ustiategian ahuntzak dituen ekoizleak, eskaera aurrez aztertuta, ahuntz bakoitzeko prima lortu ahal izango du, betiere, bere ustiategiak, gutxienez, mendiko eremuetan azalerako ehuneko 50 nekazaritzarako erabiltzen badu, Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 (EE) Araudiko 18. artikuluan definitzen den moduan.

    Ondorio horretara, eta Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 71. artikuluarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak unean-unean egiaztatuko du lehen aipatutako eremu guztiek Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 113.2. artikuluan aipatutako irizpideak betetzen dituztela.

  3. Ardi-esnea eta esnekiak merkaturatzen dituzten ekoizleei dagokien kontuan hartu beharreko aldia da prima eskatzen den urte naturalari dagokiona.

Aldez aurretik eskatuz gero, Kontseiluaren maiatzaren 17ko 1257/1999 (EE) Araudian ezarritako definizioaren arabera, ustiategia alde ahuleko eremuren batean kokatuta duten ardien eta ahuntzen ekoizleek prima gehigarria lortu ahal izango dute, betiere, gutxienez, aipatutako eremuetan kokatzen den azaleraren ehuneko 50 nekazaritzarako erabiltzen bada. Gainera, ahuntzen ekoizleen kasuan, aipatutako alde ahulak aurreko artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aipatzen diren eremuak izan beharko dira.

7. ATALA

ORDAINKETA GEHIGARRIAK ESNEGINTZAN

  1. Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 69. artikulua aplikatzearen ondorioz, esnetarako behi-aziendako ustiategietako nekazariei ordainketa gehigarria emango zaie, esnetarako behi-aziendako ustiategietan ekoitzitako esne gordinaren kalitatea bultzatzeko. Abeltzainak, gainera, kalitatea bermatzeko sistema onartu beharko du.

  2. Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak urtero ezarriko du ordainketa gehigarriaren urteko zenbatekoa, urte bakoitzeko martxoaren 31n eskuragarri dagoen kuotako kilogramo bakoitzarengatik, hurrengo hauek kontuan hartuta:

    1. Kontuan hartu beharreko kuota zero izango da, ekoizlea eskaera urteko martxoaren 31n amaitzen den uzteko programan sartzen denean.

    2. Ustiategiari lotutako transferentzien kasuan, transferentziako xede den kantitatearen guztizkoa, eskuratzailearen aldekoa, eskuragarri dagoen kuota gisa zenbatuko da.

      Edonola ere, ondorio horietara, eskuragarri dagoen kuotak ustiategiko gehienez ere 500.000 kg izango ditu. Elkarte-ustiapenen kasuan, 500.000 kg-ko muga aldatu egingo da, eskaera-epea amaitutakoan, elkartea osatzen duten jarduera nagusia nekazaritza duen nekazarien kopuruaren arabera. Ildo horri jarraiki, ezingo da inolaz ere kontuan hartu, ustiategiko kideren batek, nahiz eta jarduera nagusia nekazaritza duen nekazaria izan, ordainketa gehigarri horrengatik errege dekretuan xedatutako laguntza jasotzen badu.

  3. Ustiategietako titularra pertsona fisikoa denean, ezkontidea eta lehen mailako senitartekoak -odol-ahaidetasunagatik eta ahaidetasunagatik- jarduera nagusia nekazaritza duen nekazariak izan ahalko dira, betiere, dekretu honetako 58.2. artikuluan ezarritakoa betetzen badute. Familia-ustiapenetan, inolaz ere ez da zenbatuko, modulazioaren ondorioetara, jarduera nagusia nekazaritza duen nekazari horietakoren batek jada ordainketa gehigarri horrengatik dekretu honetan xedatutako laguntza jasotzen duen.

  4. Ordainketarako eskubidearekin kuotako kg-ko aleko zenbatekoa, funtsen zenbateko guztia urte bakoitzeko eskatzaile guztiek batzen dituzten ordainketarako kuotako eskubidearekin zatituz lortuko da, autonomia-erkidegoek emandako datuak kontuan hartuta.

Ordainketa gehigarria esne-entregak egiten dituzten esnetarako behi-azienden ustiategiak dituzten nekazariei emango zaie eta, eskaera aurkezteko epea amaitzerako, honako baldintza hauek beteko dituzte:

  1. Agintaritza eskudunak onartu ostean, borondatezko esne-kontrolaren programan parte hartzea edo borondatez esne gordinaren kalitatea hobetzeko sisteman parte hartzea. Hori betetzeko, higiene egokirako praktiken gida edo agintaritza eskudunak onartutako antzeko sistema jarraitu beharko da.

  2. Esne gordinaren kalitateari dagokionez, indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik zehatua ez izatea, laguntza eskatu eta aurreko azken hiru urteetan.

  3. Laguntza eskatzen den aurreko urtean zehapenik ez izatea, ustiategiko ekoizpenaren gaitasunaren eta onartutako entregen artean koherentzia egiaztatzeko kontrola dela-eta, ekainaren 24ko 754/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, esne-tasaren jardunbidea arautzen da. Batzordearen 2004ko martxoaren 30eko 595/2004 (EE) Araudiko IV. kapituluan ezarritakoaren arabera, berriz, Kontseiluaren irailaren 29ko 1788/2003 (EE) Araudiko aplikatzeko xedapenak ezartzen dira. Horren bidez, esnegintzan eta esnekien tasa ezartzen da.

  4. Egiaztatzaileei esnea entregatzen dieten nekazariek edo kide diren elkarteak, eskaera bakarrari dagokion urterako, homologatutako behi-esnearen horniketarako kontratu-eredua izenpetuta dutenak, nekazaritzako kontratu-ereduak arautzen dituen urtarrilaren 7ko 2/2000 Legean ezarritakoaren arabera.

1. ATALA

ESKAERAK ETA AITORPENAK

  1. Dekretu honetan xedatutako laguntzei kudeaketarako eta kontrolerako sistema integratua aplikatuko zaie. Aipatutako sistema 1782/2003 (EE) Araudiak eta Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 Araudiak xedatzen dute.

  2. Dekretu honetan xedatutako laguntzak kudeatzeko zereginen burutzea ustiategia dagoen edo ustiategiko azalera gehiena dagoen lurralde historikoko foru-aldundiei dagokie, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzarekin elkarlanean, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza politika bateratuari dagozkion gastuen erakunde ordaintzailea eratzen da. Horrez gain, aipatutako erakundearen antolamendua eta funtzionamendua eta ondorengo aldaketak ezartzen dira, abenduaren 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuetan xedatutakoarekin bat etorriz. Horien bidez, funtzioak gehitzen dira, NBBEFren kargura finantzatutako laguntza zuzenen kudeaketari dagozkionak. Aipatutako funtzio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideetatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetara, hurrenez hurren, eskualdatzen dira.

1. 1. artikuluan aipatutako laguntzaren bat edo batzuk jaso nahi dituzten nekazariek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute. Bertan, ustiategiko nekazaritza-lurzati guztiak erlazionatu behar dira, eskaera bakarrak jaso behar duen gutxieneko informazioari buruzko XI. eranskinean, I. epigrafeko 10. puntuan ezarritakoaren arabera.

  1. Eskaera bakarra foru-aldundiek, horretarako, ezarritako inprimakietan eta euskarrietan beteko da eta, gutxienez, XI. eranskinean jasotzen den informazioa izan beharko du. Gainera, eskatzen den laguntza-jardunbidearen arabera, informazio horri dokumentazio gehigarria gehitu beharko zaio, dagozkion eranskinetan adierazitakoa.

  2. Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 18.2. artikuluan ezarritakoari jarraiki, agintaritza eskudunaren esku dagoen informazioaren arabera, aipatutako agintaritzak erabakiko du zein den administratzaileak aurkeztu behar duen dokumentazioa.

  1. Eskaera Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari aurkeztuko zaio eta dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztuko da, ustiategia edo ustiategiko azaleraren gehiengoa edo, azalera ez dagoen kasuetan, edo animalien gehiengoa, Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badago. Horrela ez bada, dagokion autonomia-erkidegoan aurkeztuko da, aipatutako irizpideak aplikatuz.

  2. Eskaera bakarra urte bakoitzeko otsailaren 1a eta apirilaren 30a bitartean aurkeztu beharko da.

  3. Aurreko atalean xedatutakoaz gain, hurrengo hilketa-primen urteko eskaerak eta kalitatezko behi-haragi ekoizpenaren inguruko ordainketa gehigarrien eskaerak, prima-eskaeraren urteko hurrengo aldietan aurkeztuko dira:

    1. Ekainaren 1etik 30era arte.

    2. Irailaren 1etik 30era arte.

    3. Abenduaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 15era arte.

      Hilketaren edo esportazioaren urteak hilketa-primaren edo kalitatezko behi-haragi ekoizpenarentzako ordainketa gehigarriaren eskaeren xede diren animaliak egozteko urtea zehaztuko du.

    1. , b) edo c) idatz-zatietan jasotako aldiren batean eskaera aurkezten bada, ekoizleak eskaera bakarra azaleren aitorpenarekin aurkeztu beharko du, azalerak baldin baditu, eskaerak aurkezteko aldi orokorrean, nahiz eta ordainketa bakarra edo bestelako primak ez eskatu.

  4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, ezarritako epea amaitu eta hurrengo 25 egun naturaletan, laguntza-eskaerak onartuko dira. Kasu horretan, zenbatekoa % 1 murriztuko da, aipatutako epea gainditzen den egun baliodun bakoitzarengatik. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.

  5. Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 21.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurreko atalean aipatutako murrizketa, laguntza onartzeko beharrezkoak diren kontratuak edo adierazpenak eta bestelako dokumentuak eta frogagiriak aurkezteari aplikatuko zaio, aipatutako araudiak 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eskaera bakarra aurkeztu duten nekazariek, eskaera aldatu ahal izango dute, azalerako laguntza-jardunbideei dagokienez, Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiak 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, maiatzaren 31 arte zehapenik gabe. Data horren ostean ez da aldaketarik onartuko.

Nekazariek ereiteko epemugan -arto gozoaren eta zuntzak ekoizteko kalamuaren kasuan ekainaren 15ean eta tabakoa birlantzeko, aldiz, ekainaren 20an- ez badute laguntza-eskaeran aitortutako labore-azaleraren zati bat edo guztia erein ala birlandu, eskaera aurkeztu zuten Eskualdeko Nekazaritza Bulegoari jakinarazi beharko diote, gehienez ere, laborearentzako ezarritako ereiteko edo birlantzeko epemugan. Jakinarazpena modu honetan egin beharko da:

  1. Labore horien onartutako azaleraren zati bat erein edo birlandu ez dutenek, dekretu honetan XII. eranskin gisa agertzen den inprimakia bete beharko dute. Bertan, erein edo birlandu ez diren lurzatiak edo horien zatiak eta laborea adieraziko dira.

  2. Onartutako azaleretan laborerik erein edo birlandu ez dutenek jakinarazi beharko dute eta XII. eranskinean jasota dauden gutxieneko datuak aipatuko dira.

  1. Multzoan belarki-laboreen jardunbideko eskaerako gutxieneko azalera eta 1., 2., 3., 5. eta 9. kapituluetan jasotako proteaginosentzako primaren jardunbide espezifikoentzako, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko IV. kapituluko labore energetikoentzako laguntza eta hurrenez hurren hazientzako laguntza 0,3 hektarea izango da.

  2. Ordainketa bakarraren jardunbidean, azaleko fruituentzako, olibadiarentzako eta tabakoarentzako laguntzaren jardunbidearentzako gutxieneko azalera 0,1 hektarea izango da.

  1. Ordainketa bakarraren jardunbidean laguntzak jasotzeko aitortutako lurzatiak, 19. artikuluan adierazitako nekazaritza-jardueretarako erabili daitezke. Horren ondorioz, aipatutako jardunbidearen barruan egindako ordainketa baimendutako erabilerei dagozkien jardunbideen ondoriozko ordainketekin bateragarria da.

    Hala ere, haziak ziurtatzeko onartutako azalera eta hazientzako laguntza eskatzen den azalera, ordainketa bakarraren jardunbidean laguntza-eskubideak justifikatzeko erabiltzen bada, hazientzako laguntzaren zenbatekoari ordainketa bakarraren jardunbideak eskainitako laguntzaren zenbatekoa kenduko zaio eta muga 0 izango da. Kenketa horretatik salbuetsiak daude zerealen eta olio-landareen hazientzako laguntzak. Horiek Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko XI. eranskineko 1. eta 2. puntuetan aipatzen dira.

  2. Labore energetikoentzako laguntza-eskaeraren xede den azalera ez da onargarria, ordainketa bakarraren jardunbidean, kentzeko eskubideak justifikatzeko.

  3. Elikagaiak ez diren produktuak ekoizteko lurrak kendu badira eta azalera hori laboratzeko erabiltzen bada edo produktu energetikoentzako azalerak bideratzen badira, ez da onargarria Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, landa-garapenerako laguntzari buruzko Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Araudiko 43. artikuluan jasotako laguntzaz etekina ateratzea, hazkuntza azkarreko espezieak ezartzeari dagozkion kostuak izan ezik.

  4. Urte jakin batean, nekazaritza-lurzatiari dagokionez, ezingo da aurkeztu azalerarengatik ordainketaren eskaera bat baino gehiago, finantzatutako erregimenaren arabera, nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari buruzko Kontseiluaren 2005eko ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Araudiko 3. artikuluko 1. ataleko c) idatz-zatiarekin eta Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 32. artikuluarekin bat etorriz.

    Hala ere, 1. atalean jasotako ordainketa bakarraren jardunbidearen bateragarritasunaz gain, Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudian ezarritako honako bateragarritasun hauek jasotzen dira:

    1. Proteaginosentzako prima eta belarki-laboreentzako ordainketa.

    2. Labore energetikoentzako laguntza eta belarki-laboreentzako ordainketa.

    3. Belarki-laboreentzako eta Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko XI. eranskinean aipatutako labore horien hazientzako ordainketa.

  5. Borondatez kentzea belarki-laboreen jardunbidearen barruko laboretzat jotzen da.

    2. ATALA

    LAGUNTZAK KONTROLATZEA ETA ORDAINTZEA

  1. Laguntzak emateko dekretu honetan jasotzen diren baldintzak betetzen direla bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, foru-aldundien laguntzaz, kontrol-plana ezarriko du, Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EEE) Araudian eta estatuko kontrol-planak xedatutakoarekin bat etorriz. Plan hori Nekazaritzaren Bermerako Espainiar Fondoak egin beharko du.

    Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol-planak laguntza-eskaeren kontrolak egiteko beharrezkotzat jotzen den edozein alderdi jaso beharko du, bai administrazioarekin edo bai lursailarekin zerikusia dutenak. Plan hori Batzordearen apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko eta Batzordearen urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko irizpide espezifikoekin bat etorriz egingo da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol-plana Nekazaritzaren Bermerako Espainiar Fondoari (NBEF) jakinaraziko zaio.

  3. Organo eskudunei dagokie dekretu honetan araututako laguntza-kontrolen ardura. Euskal Autonomia Erkidegoan kontroleko organo eskudunak hiru lurralde historikoetako foru-aldundiak dira.

  4. Laguntza zehatzen jardunbidean jasotako edozein xedapen espezifikoren kaltetan izan gabe, ez zaio onuradunari ordainketarik egingo, aipatutako ordainketak emateko beharrezko baldintzak artifizialki sortu dituela egiaztatzen denean, laguntza-jardunbideko helburuen aurrean abantaila lortze aldera.

  1. Ordainketarako eskubideak dituzten azalerak eta animaliak ezartzeko, kontuan hartuko da, dagokion eran, 1. artikuluak barne hartutako jardunbide bakoitzari aplikatu ahal zaizkion xedapen espezifikoak eta dekretu honetako 3. artikuluan eta Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 Araudian ezarritakoak.

  2. Ordainketak murriztu edo salbuetsi egingo dira azalera guztiak edo gehienezko animalien kopuruak gaindituz gero, aurrekontu-mugak gaindituz gero, baldintzazkotasunaren eta modulazioaren arabera. Horiek dekretu honek jasotzen ditu 3. artikulutik 6. artikulura, aipatutako bi horiek barne.

  1. Behin beharrezkoak diren kontrolak eta egiaztapenak eginda, eskumena duten foru-organoek proposamena dagokion erakunde ordaintzaileko zuzendariari aurkeztuko diote. Zuzendari horrek, kasu honetan, laguntzen emakida eta ordainketa emango ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan eta lankidetza-hitzarmen bakoitzean xedatutakoarekin bat etorriz. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea eratzen da.

  2. Ondorengo artikuluak aipatzen dituen epeak igaro ostean, esanbidezko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak gaitzetsitzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. Oro har, 1. artikuluan jasotako laguntzei dagozkien ordainketak hurrengo urte naturaleko abenduaren 1aren eta ekainaren 30a bitartean egingo dira.

    6.2. artikuluan aipatutako laguntzaren zenbateko gehigarriaren ordainketak, beranduenez, eskaera bakarra aurkeztu eta hurrengo urte naturaleko irailaren 30ean egingo dira.

  1. Behi ume-hazleko primaren jardunbiderako, hazientzako eta tabakoarentzako laguntzetarako ezarritako aurrerakinak, horietako bakoitzarentzako, Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudian xedatutako epean eta baldintzetan ordainduko dira.

  2. Hilketa-primaren jardunbiderako, diruz lagundu daitezkeen animaliei dagokien zenbatekoaren % 40ko aurrerakin berdina ordainduko da.

  3. Tabakoarentzako laguntzak eta aurrerakinak, kasu honetan, tabako ekoizleen elkarteen bidez ordaindu ahal izango dira, betiere, espres emandako baimena eta elkarteko kide bakoitzak idatzitakoa baldin badago, ordainketa integralaren printzipioa errespetatzen bada eta elkarteko kideei diru-itzulketa 30 eguneko epean egiten bazaie, elkarteak jasotzen duen unetik zenbatzen hasita.

    Tabako ekoizleek edo tabakoa ekoizten duten elkarteek, beren kideek hala eskatuta eta horien kontura eta izenean, laguntzen aurrerakinak eskatu ahal izango dituzte, irailaren 16tik aurrera uzta urteko abenduaren 15era arte. Aurrerakinak entregatu ditzaketen tabako kopuruarengatik dira, sinatutako kontratuarekin bat etorriz. Horren gehienezko zenbatekoa ordainketa jaso dezaketen laguntzen ehuneko 50aren berdina izango da eta hori, aipatutako zenbatekoa ehuneko 15 handitzeagatik, bermearen eraketak baldintzatzen du. Eskaerak Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 171. 2. quater quaterdecies artikuluak aipatzen duen dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

    Aurrerakinak onuradunei erakunde ordaintzaileak ordainduko dizkie, uzta urteko urriaren 16tik aurrera, eskaera aurkeztu eta hurrengo 30 egunetan eta dagokion bermea eratu dela frogatzen duen proba eman eta gero.

  1. Ordainketak oker eginez gero, ekoizleek zenbatekoak gehi interesak itzuli beharko dituzte. Interesak ekoizleari itzultzeko eskaeraren jakinarazpena iristen zaion unetik berez itzultzen duenera arte edo murrizten zaionera arte zenbatuko dira, Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 73. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Aplikatu beharreko interes-mota Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezartzen den berandutzakoa izango da.

  2. Aurrekoa gorabehera, erakunde ordaintzaileko zuzendariak, dagokion itzulketa egiteko betebeharra aitortzen den ebazpenean, erabaki ahal izango du aipatutako zenbatekoa lehenengo aurrerakinetik edo nekazariaren alde egingo den eta dekretu honek barne hartutako laguntzen ordainketatik kentzea, itzulketa egin beharrean. Nolanahi ere, nekazariak dirua itzuli ahal izango du ondorengo laguntzetan murrizketa egin baino lehen.

  3. Nekazariko eta kanpainako itzuli beharreko zenbatekoak, interesak barne hartu gabe, 100 euro edo hortik gorakoak badira, ezingo da diru-itzulketa eskatu.

  4. Itzultzeko betebeharra ez da aplikatuko, behar ez den ordainketa agintaritza eskudunaren edo beste administrazio-organo baten akatsaren ondoriozkoa bada eta ekoizleak ezin badu behar bezala hauteman, Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 73. artikuluko 4. atalean adierazten den kasuetan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari, erkidegoko eta estatuko araudiak ezarritako epeetan, dagokion informazioa igorriko dio, horrela, Europako Batzordera bidaltzeko.

Horregatik, foru-aldundiek, laguntzen organo kudeatzaile gisa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, behar besteko aurretiaz, aipatutako informazioa igorriko diote, hori prozesatzeko eta, ondoren, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioari bidaltzeko.

Lehenengoa. 2009-2010 kanpainarako salbuespenak, kendutako lurren eskubideak erabiltzearen ingurukoa, eskaera bakarra 2009. urtean aurkezten duten nekazarientzako.

2009-2010 kanpainarako -2008ko udazkeneko eta 2009ko udaberriko ereiteak- eta 23. artikuluan eta XI. eranskinean, hots, 4. puntuko bigarren paragrafoko III. epigrafean, xedatutakoa gorabehera, nekazariak ez daude behartuta, kentzeko eskubideak justifikatzeko, ekoizpenetik erabilitako hektareak kentzera. Egin daitezken laboreak dekretu honetako 19. artikuluan ezarritakoak dira.

Eskaera bakarra egiterakoan salbuespen hori kontuan hartzen bada, ekoizleak ereindako azalerekin justifikatzen dituen kentzeko eskubideen guztizko zenbatekoa adierazi beharko du.

Bigarrena. Aurrekontu-kredituak.

Laguntza emateko ebazpena eskaera egin zen beste urte batean ematen bada, aipatutako ebazpena, dagokion ekitaldian kreditu egokia eta nahikoa izateak baldintzatuko du.

Bigarren azken xedapenean jasotakoaren kaltetan izan gabe, indarrean jarri zen datari dagokionez, dekretu hau 2009-2010 kanpaina hasten denetik aplikatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarraren» erkidegoko laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko lagun-

tzen jardunbidea garatzen eta aplikatzen duen apirilaren 25eko 86/2006 Dekretua indargabetuta geratuko da.

Lehenengoa. Garatzeko ahalmena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari honako honetarako ematen zaio ahalmena: bere eskumenen esparruan, aginduaren bidez, dekretu hau erkidegoko araudian sortzen diren aldaketetara egokitzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko eta, kasu honetan, estatuko oinarrizko legeriara eta, bereziki, ezartzen diren datak, laguntzen zenbatekoak, agindu instrumentaleko eta prozedurako aginduko bestelakoak aldatzeko, eta abeltzaintzako laguntzei dagozkien ordainketen aurrerakinak ezartzeko.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Xedapen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urtarrilaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ORDAINKETA BAKARRA OSATZEN DUTEN LAGUNTZAREN PORTZENTAJEAK ETA ZENBATEKOAK

Laguntza-ildoa Portzentajea edo zenbatekoa

Zerealak

Olio-landareak

Proteaginosak

Lihoa (ehungintzarako dena eta ehungintzarako ez dena) eta kalamua

Lurrak borondatez kentzea

Lurrak nahitaez kentzea

Lekadunak alea

Olibadia

Bazka lehortuak

Lupulua

Tabakoa

Erremolatxa % 75

% 75

% 75

% 75

% 75

% 100

% 100

% 93,61*

% 100

% 100

% 38

Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Araudiko VII. eranskineko K puntuko 1. koadroaren urteko zenbatekoaren % 90

Laguntza-ildoa Portzentajea edo zenbatekoa

Haragitarako behi-azienda:

Behi arren prima berezia

Helduak hiltzea

Estensifikazioarengatik ordainketa

Ordainketa gehigarriak

% 93

% 60

% 93

% 93

Ardiak eta ahuntzak:

Oinarrizko prima

Prima osagarria

Ordainketa gehigarriak

Esne-prima eta ordainketa gehigarriak

% 50

% 50

% 100

% 90

  • Erreferentzia aldian IGS-hektarea oleikoen batezbesteko kopurua 0,3 baino txikiagoa duten nekazarientzako, aipatutako koefizientea ehuneko 100 izango da.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

  1. Ezaugarrien arabera:

    1. Laguntza arrunten eskubideak: nekazariek/abeltzainek lortutakoak, erreferentzia aldian, laguntza-jardunbideren batengatik jasotako ordainketa zuzenetan oinarrituta. Laguntza-jardunbide horretan beharrezkoa da laguntza-eskaeran azalerak aitortzea.

    2. Laguntza berezien eskubideak: nekazariak/abeltzainak lortutakoak, erreferentzia bakarreko aldian eta bakarrik Kontseiluko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 47. artikuluan aipatzen den laguntza-jardunbideren batengatik jasotako ordainketa zuzenetan oinarrituta.

    3. Ekoizpenetik lurrak kentzeagatik laguntza-eskubideak: erreferentzia aldian ekoizpenetik ustiategiko lurren zati bat kentzeko beharra izan zuten nekazariek/abeltzainek lortutakoak.

  2. Jatorriaren arabera:

    1. Hasierako esleipenaren eskubideak. Erreferentzia aldian, eskubideen behin betiko esleipenaren ebazpenaren ostean, nekazariei esleitzen zaizkienak.

    2. Erreserba nazionaleko eskubideak. Erreserbako eskubideak eskatzen dituzten nekazariei esleitzen zaizkienak.

      URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

Oro har, eskatzaileek ustiategiko lurzati guztiak eta bakoitza zehatz-mehatz erlazionatu beharko dituzte, Kontseiluko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudian eta Batzordeko apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Bereziki, honako hauek:

  1. Epai edo administrazio-egintza irmoen bidez, laguntza-eskubideak jasotzeko edo dauzkaten eskubideen balioa handitzeko legitimatuta dauden nekazariak.

    Epai edo administrazio-egintza irmoaren kopia.

    Behar diren errentaren gaineko zergaren aitorpenen kopiak, edo

    Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari baimena ematea Zerga Agentziatik edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorretik zuzenean nekazaritza-jardueraren garapena justifikatzen duen ziurtagiria edo informazioa biltzeko. (Horrek esan nahi du eskaera aurkezteak aipatutako baimena barne hartzen duela).

  2. Dekretu honetako 9. artikuluko nekazari gazteak:

    Jarduera VI. eranskineko sektoreetan hasi dela frogatzen duten agiriak.

    Nekazaritzan, nekazaritzako araubide bereziko edo autonomoen araubideko gizarte segurantzan alta eman dela frogatzen duten agiriak.

    Nekazaritzako ustiategiko titulartasuna edo kotitulartasuna frogatzen duten agiriak.

    Nekazaritza-jarduerari gehitutako lehen mailako senitartekoen IFZ/IFK.

    Behar diren errentaren gaineko zergaren aitorpenen kopiak edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunei baimena ematea Zerga Agentziatik edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorretik zuzenean nekazaritza-jardueraren garapena justifikatzen duen ziurtagiria edo informazioa biltzeko. Eskaera aurkezteak aipatutako baimena barne hartzen du.

  3. Esku-hartze publikoko motaren bati dagokionez, berregituratzeko edo garatzeko eremuetan dauden nekazariak.

    Kasu bakoitzean, eremuaren barruan bere ustiategiari buruzko inguruabarra justifikatzea.

    Behar diren errentaren gaineko zergaren aitorpenen kopiak, edo

    Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari baimena ematea Zerga Agentziatik edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorretik zuzenean nekazaritza-jardueraren garapena justifikatzen duen ziurtagiria edo informazioa biltzeko (Horrek esan nahi du eskaera aurkezteak aipatutako baimena barne hartzen duela).

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA

    LAGUNTZA-ESKUBIDEAK LAGATZEA

    LAGATZAILEAREN DATUAK

    Izena eta abizenak/Sozietatearen izena:

    IFZ/IFK:

    LAGATAKO ESKUBIDEAK IDENTIFIKATZEA

    1. ... (% )

    2. ... (% )

    3. ... (% )

    4. ... (% )

    5. ... (% )

    6. ... (% )

    7. ... (% )

    8. ... (% )

    9. ... (% )

    10. .. (% )

    Lagatze-data:

    Lagatzailearen sinadura:

    LAGAPEN-HARTZAILEAREN DATUAK

    Izena eta abizenak/Sozietatearen izena:

    IFZ/IFK:

    Lagapen-hartzailearen sinadura

    LAGATZEKO ARRAZOIA (Dagokiona markatu)

    Jaraunspena Izena aldatzea

    Salerosketa Errentamendua

    Fusioa Zatiketa

    Erreserba nazionalera borondatez itzultzea Bestelakoak (arrazoia edo inguruabarrak adierazi)

  1. Oharra: lagatako eskubide adina orri bete beharko dira, beharrezkoak diren guztiak.

  2. Oharra: eskatutako lagapen mota justifikatzeko, beharrezkoa den dokumentazio guztia erantsi beharko da.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN V. ERANSKINA

    ESKUALDE-PLAN PRODUKTIBOA

    Lehorrekoa Etekina:

    Baliabidea: Tonak/ha. Ureztatua Etekina

    Baliabidea: Tonak/ha.

    Eskualdeak/Lurralde Historikoak Zerealak Zerealak Artoa Bestelako zerealak Lugorriaren indizea

    Kantauriarra 4,4 0,0 0,0 0,0 0

    Gorbeia Ingurua 4,1 8,1 8,5 4,6 0

    Arabako Bailarak 4,4 8,1 8,5 4,6 0

    Arabako Lautada 4,4 8,1 8,5 4,6 0

    Arabako Mendiak 4,4 8,1 8,5 4,6 0

    Arabako Errioxa I 3,7 8,1 8,5 4,3 10

    Arabako Errioxa II 4,1 8,1 8,5 4,3 10

    Arabako Errioxa 3,9 8,1 8,5 4,3 10

    Araba 4,3 8,1 8,5 0,0

    Gipuzkoa 3,2 0,0 0,0 0,0

    Bizkaia 3,2 0,0 0,0 0,0

    Euskal Autonomia Erkidegoa 4,3 8,1 8,5

    Lehorreko eskualde produktiboan salbuespenak.

    Araba

    Gorbeia Inguruko eskualdetik Zigoitia udalerria bereizi da eta Zigoitiako eskualdea Arabako Lautadako eskualdean sartu da.

    Arabako Errioxa eskualdetik Kripan udalerria bereizi da eta Kripan udalerria Arabako Mendien eskualdean sartu da.

    Arabako Errioxa eskualdea bi zonatan banatu da: alde batetik, Arabako Errioxa I eta, bestetik, Arabako Errioxa II. Arabako Errioxa II honako udalerri hauek osatzen dute: Bilar, Lantziego, Ekora udalerriek eta Gorrebusto eta Labrazako administrazio-batzarrek eta Arabako Errioxa I, berriz, eskualdeko gainerako udalerriek.

    Lur ureztatuko eskualde produktiboan salbuespenak

    Araba

    Arabako Errioxa eskualdetik Kripan udalerria bereizi da eta Kripan udalerria Arabako Mendien eskualdean sartu da.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN VI. ERANSKINA

    OINARRIZKO AZALERAK ETA AZPIAZALERAK

    Autonomia-erkidegoak Lehorreko lurra

    (hektareak) Lur ureztatua

    (hektareak)

    Guztira Artoa

    Andaluzia 1.095.560 250.960 33.521

    Aragoi 715.715 231.399 89.970

    Asturiasko printzerria 4.639 5 0

    Balear Uharteak 59.664 4.861 945

    Kantabria 3.718 246 24

    Gaztela-Mantxa 1.652.860 283.364 44.919

    Gaztela eta León 2.431.304 246.229 85.242

    Katalunia 299.357 77.344 27.821

    Extremadura 425.311 118.611 61.384

    Galizia 75.249 2.000 498

    Madril 79.572 17.415 9.366

    Murtzia 82.501 16.762 886

    Nafarroa 194.867 43.337 20.772

    Euskal Autonomia Erkidegoa 50.844 589 482

    Errioxa 50.191 11.752 1.921

    Valentziako Erkidegoa 35.265 13.295 1.574

    Espainia 7.256.617 1.318.169 379.325

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN VII. ERANSKINA

    EREITEKO DOSIA

    Laborea Lehorrekoa Ureztatua

    Kg/ha Unitate/ha Kg/ha Unitate/ha

    Ekilorea 2,5 0,25 4,5 0,45

    Koltza* 5 - 5 -

    Soja - - 90 -

    Ehungintzarako lihoa 100 - 120 -

    Kalamua 40 - 50 -

    Kg/ha: hektareako kilogramoak.

    Unitate/ha: hektareako merkataritza-haziaren unitatea, 150 mila hazi bideragarrietatik (mhb).

    (*) Leheneratzeko hibridoa bada, aipatutako dosien erdia.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

  1. Labore energetikoentzako eta elikatzeko erabiliko ez diren lehengaiak sortzen dituzten laboreentzako laguntzaren «eskatzaileen» betebeharrak.

    Labore energetikoentzako laguntzaren eskatzaileek eta, giza edo animalien kontsumorako bideratutako ez diren lehengaiak ekoizteko, laboretik kendutako azaleren zati bat edo guztia erabiltzen dutenek, honakoa egin beharko dute, dekretu honetako 24. artikuluan eta 37. artikuluan xedatutakoaz gain. 24. artikulua eskatzaileei dagokio eta 37. artikulua, berriz, besteei.

    1. Eskaera bakarrean, kontratuen xede diren lehengaiak laboratzeko erabilitako lurzatiak identifikatzea. Eskaeran espezia eta etekina edo espezie bakoitzarentzako aurreikusitako uzta adieraziko da.

    2. Kontratua edo aitorpena, eskaera bakarra aldatzeko ezarrita dagoen epemuga baino lehen aldatzen edo baliogabetzen bada, hori eskaera bakarra aurkeztu den Eskualdeko Nekazaritza Bulegoari jakinarazi beharko dio eta, horrez gain, eskaerari dagokion aldaketa aurkeztu beharko du.

      Salbuespenezko arrazoiak direla-eta, eskatzaileak kontratuan adierazitako lehengaien kantitatea hornitu ezin duenean, eskaera bakarra aurkeztu duen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoari jakinarazi beharko dio, bulego horrek aldaketa edo deuseztapena baimen dezan.

    3. Azaroaren 30a baino lehen, eskaera bakarra aurkeztu den Eskualdeko Nekazaritzako Bulegoari lortu den uztaren entrega egiaztatzea. Horretarako, espezie bakoitzari dagokionez, uztatu eta entregatu den lehengaien kantitatea adieraziko da, entregatu egin dion hartzailea edo lehenengo transformatzailea identifikatuz. Aipatutako kantitateak, gutxienez, autonomia-erkidegoak horretarako ezarritako errendimendu adierazgarriarekin bat etorri beharko du.

      Biurteko, urte anitzetako laboreak edo labore iraunkorrak badira, Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko 25. eta 155. artikuluetako xedapenak aplikatuko dira.

      Kalamua laboratzen bada, 2004ko apirilaren 21eko 795/2004 (EE) Araudiak, Batzordearenak, 29. artikuluan eta 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiak, Batzordearenak, 33. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko dira.

    4. Eskatzaileek ustiategian lehengaiak erabili nahi badituzte, gutxienez, errendimendu adierazgarriarekin bat datorren lehengai kopuru bera erabili beharko dute edo uztatutako lehengai guztiak, ez baldin bada errendimendu adierazgarria ezarri. Gainera, azaroaren 30a baino lehen, uztaren aitorpena aurkeztu beharko dute. Bertan, uztako data eta uztatutako lehengaien kopurua adieraziko da.

  2. Dekretu honetako 24. eta 37. artikuluen arabera, baimendutako hartzaileen eta lehenengo transformatzaileen betebeharrak.

    1. Hartzaileek edo lehenengo transformatzaileek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, erkidegoko araudian zehaztutako baldintzetan, nekazariekin sinatutako kontratuak aurkeztu beharko dituzte, eskaera bakarra aurkezteko epea amaitu baino lehen.

    2. Kontratua hartzaile batekin egiten bada, lehengaia lehenengo transformatzaileari entregatu eta hurrengo 40 egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari lehenengo transformatzailearen izena eta helbidea eta entregatutako lehengaiaren kantitatea eta mota jakinarazi. Bestalde, lehenengo transformatzaileak, entregatu eta hurrengo 40 egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari hartzailearen izena eta helbidea, lehengaiaren kantitatea eta mota eta lehengaia entregatzeko data jakinarazi beharko dizkio.

    3. Kontseiluko 2003ko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko 88. artikuluan ezarritako produktu energetikoak eta Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXIII. eranskinean xedatutako elikaduran erabiliko ez diren azken produktuak, gehienez ere, hirugarren transformatzaileak lortu behar ditu.

    4. Lehengaia aurreko puntuan aipatutako produkturen batean transformatu arte, esku hartzen duen alderdi orok Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, 40 egun balioduneko epean, lehengaia erosiko duenaren izena eta helbidea eta horri saldutako kantitatea jakinaraziko dizkio.

    5. Transformatzaileak jasotako lehengaiaren transformazioa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinaraziko dio, «transformazioaren aitorpena» aurkeztuz.

    6. Azken produkturainoko transformazioa eskatzaileak egin beharko du, lehengaiaren uzta urteko hurrengo bigarren urteko uztailaren 31 baino lehen.

  3. Dekretu honetako 24. eta 37. artikuluen ondorioetara, ustiategian lehengaiak erabili nahi dituzten hartzaileen, lehenengo transformatzaileen eta eskatzaileen baldintzak.

    1. Baimendutzat joko dira, aurreko hiru kanpainatan hartzaile eta lehenengo transformatzaile gisa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren satisfaziora jokatu duten hartzaileak eta lehenengo transformatzaileak.

    2. Ustiategian lehengaiak erabili nahi dituzten hartzaileen, lehenengo transformatzaileen eta eskatzaileen baimen berrietarako, interesdunek hori Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari eskatu beharko diote, beren identifikazioko datuekin. Horrez gain, interesdunek, kasuaren arabera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

      Hartzaileek honako hau egin beharko dute:

      Hartzaile gisa jarduteko, administrazio-gaitasuna eta kontratu-harremana izatea, gutxienez, lehengaiak entregatzeko transformatzaile batekin, horren transformaziorako.

      Lehengai bakoitzarentzat, kontratu bakoitzaren kargura, erositako kantitateak eta, jardunbide horri jarraiki, bere transformaziorako saldutakoak jasoko dituen kontabilitate espezifikoa aurrera eramateko konpromisoa hartzea.

      Lehenengo transformatzaileek honako hau egin beharko dute:

    1. artikuluko 1. atalean aipatutako produktu energetikoren bat edo, 1973/2004 (EE) Araudian ezartzen denaren arabera, elikatzeko erabiliko ez den produktua fabrikatzeko, ekoizpen egokirako gaitasuna izatea.

      Lehengai bakoitzarentzako honako informazioa duen kontabilitate espezifikoa aurrera eramateko konpromisoa hartzea:

      1. Kontratu bakoitzaren kargura, egiaztatutako kantitateak edo, kasu honetan, «hartzaile» baten kargura.

      2. transformatutako kantitateak eta, horiek abiapuntutzat hartuta, amaitutako produktuen, ko-produktuen eta azpiproduktuen kantitateak eta motak.

      3. transformazio prozesuan erregistratutako galerak.

      4. kasu honetan, suntsitutako kantitateak eta suntsiketaren arrazoiak.

      5. transformatzaileak saldutako eta lagatako kantitateak eta produktu motak eta lortutako prezioak.

      6. kasu honetan, beste transformatzaileen izenak eta helbideak.

        Horretarako, baimena eskatzean, honako informazio hau aurkeztu beharko dute:

      1. Industria-instalazioen edota harrera-zentroen deskribapena.

      2. Erabiltzen den transformazio-katea.

      3. Ezarritako transformazioaren prezioak eta koefiziente teknikoak.

      4. Aurretiaz aipatutako kontabilitate espezifikoa aurrera eramateko konpromisoa.

        Ustiategian lehengaiak erabili nahi dituzten eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

      1. Ustiategian lehengaiak transformatzeko proiektuaren memoria teknikoa, erabiliko diren instalazioen deskribapenarekin.

      2. Erregistroa aurrera eramateko konpromisoa, ustiategian uzten eta transformazioaren trazabilitaterako aukera ematen duen existentzien inbentarioarekin.

        1. Baimenak urtero berrikusiko dira eta hartzaileen eta lehenengo transformatzaileen bi baimenak, urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen aurkeztutako baimen-eskaerak kontuan hartuta eguneratu eta argitaratuko dira.

          URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

Autonomia-Erkidegoak Gehienezko zenbatekoak (milio euro)

Andaluzia 68,474

Aragoi 1,769

Balearrak 0,019

Gaztela-Mantxa 12,054

Gaztela eta León 0,203

Katalunia 6,005

Extremadura 10,009

Errioxa 0,071

Madril 0,821

Murtzia 0,386

Nafarroa 0,130

Euskal Autonomia Erkidegoa 0,006

Valentziako Erk. 3,193

Guztira 103,140

URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

  1. Kontratuetan jaso behar diren gutxieneko baldintzak:

    1. kontratuko alderdien izenak eta helbideak;

    2. kontratuak barne hartutako barietatea eta barietate-multzoa;

    3. gehienezko kantitatea entregatu egin behar da;

    4. tabakoa ekoizten den kokapen zehatza (ekoizpeneko azalera onartutako azalerako eremuak barne hartuko du eta, NPIGS erreferentziaren arabera, definituko da);

    5. maila kualitatiboaren arabera adostutako erosketa-prezioa; laguntzaren zenbatekoa, zerbitzu posibleak eta zergak kanpo;

    6. maila kualitatiboaren arabera adostutako gutxieneko baldintzak. Hosto posizioari jarraiki, gutxienez, hiru mailekin eta ekoizleak, maila kualitatiboarengatik, transformatzaileari tabako gordina entregatuko dion bermea, gutxienez, aipatutako kalitatezko baldintzen arabera;

    7. lehenengo transformatzaileak ekoizleari erosketa-prezioa ordainduko diola jasotzen duen konpromisoa, kalitatezko mailaren arabera;

    8. erosketa-prezioaren ordainketa egiteko epeak ezingo du entregatu eta data horretatik 30 egun gainditu;

    9. ekoizleak, uzta urteko ekainaren 20a baino lehen, hizpide den lurzatian tabakoa birlandatzeko konpromisoa. Birlandatzea data horretatik atzeratzen bada, ekoizleak lehenengo transformatzaileari eta estatu kideko agintaritza eskudunari jakinarazi beharko dio, gutun ziurtatuaren bidez, data hori baino lehen, eta atzerapenaren arrazoiak eta lurzatiko edozein aldaketa azalduko dira;

    10. landutako azalera.

      URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

  1. Informazio orokorra.

    1. Nekazaria identifikatzea: nekazariaren edo bere ezkontidearen IFZ edo IFK, abizenak eta izena eta ezkontzaren eraentza, kasu honetan, edo, sozietateren izena, helbidea, (kalea edo plaza eta zenbakia, posta-kodea eta probintziarekin), pertsona juridikoen kasuan, legezko telefono zenbakia eta abizenak eta izenak, IFZrekin.

    2. Bankuko datuak, erakunde finantzarioko eta bankuko kodeari eta sukurtsalari dagozkien zifrak, ordainketa jaso nahi den kontroleko bi digituak eta kontu korronteko, libretako, etab. zenbakiak aipatuz.

    3. Ustiategiko titularrak Europar Batasunak eta Espainiako estatuak eskatutako laguntza-jardunbideen inguruan ezarritako baldintzak ezagutzen dituela jasotzen duen aitorpena.

    4. Laguntza emateko arauzko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, edozein agintaritza eskudunek egiten dituen kontrolak errazteko, laguntzeko berariazko konpromisoa.

    5. Behar bezala kobratu ez diren aurrerakinak eta laguntzak, kasu honetan, gehi dagozkien interesak itzultzeko berariazko konpromisoa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Elikadura Sailak hala eskatuta.

    6. Kanpaina horretan, laguntza-jardunbide horiengatik eskaera ez duela beste autonomia-erkidego batean aurkeztu aitortzea.

    7. Aipatu diren datu guztiak egiazkoak direla formal aitortzea.

    8. Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta indarrean dagoen gainerako araudian jasotzen diren ohartarazpenak.

    9. Hilketa-primaren eta kalitatezko behi-haragiaren ekoizpenarentzako ordainketa gehigarriaren kasuan, azken hiru aldietan aurkeztutako eskaerek barne hartu behar dute eskaera bakarreko aurkezpenaren erreferentzia. Hori, 92. artikuluko 3. puntuarekin bat etorriz, eskaera aurkezteko aldi orokorrean aurkeztu beharko da, ekoizleak azalerak baldin baditu.

    10. Ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak aitortzea, baita laguntza-jardunbiderik eskatzen ez den lurzatientzako. Horretarako, beti eta lursail bakoitzarentzako, eranskin honetako III. epigrafeko 1. puntutik 3. puntura jasotakoa aitortuko da.

  2. Eskatzen denaren berariazko aitorpena.

    1. Ordainketa eskatzen den laguntza-jardunbide bakoitzeko azalera espresuki adierazi beharko da.

    2. Ordainketa bakarra eskatzen bada, hizpide den kanpainan dauden eskubide guztiengatik eskatzen dela adierazi beharko da. Ordea, eskubide guztiengatik ordainketa bakarra eskatzen ez bada, eskatutako eskubideen identifikazio-harremana aurkeztu beharko da, kontuan hartuta, lehenik, kentzeko eskubideak eskatu beharko direla eta, ondoren, gainontzeko eskubideak. Horrez gain, kontuan hartuko da 15. artikulua. Bertan ezartzen da, urte jakin batean eskubideak ehuneko 100 erabili ez direnean, ondorengo urteetan horiek erabiltzeko, eskubide horiek, lehenik eta behin, jada aurretiaz erabilita daudela ulertuko dela.

      Aurreko kanpainetan eskubide bereziengatik ordainketa bakarra kobratzea eskatu duten nekazariek laguntzako eskubide bat edo batzuk, dagokion hektarea kopuruarekin, onartzea erabakitzen dutenean, hori espresuki beren eskaeran adierazi beharko dute eta eskubide horiek une horretatik aurrera laguntza arrunten eskubideak izango dira.

    3. Abere-zama kalkulatzeko onartutako bazka-azalerak kontuan hartzea, behi ume-hazleak mantentzen dituzten ustiategientzako ordainketa gehigarria eskatzen bada.

    4. Lehorketara bideratutako bazka-azalerak kontuan hartzea.

  3. Azalerarengatik laguntza-jardunbideak.

    Ustiategiko nekazaritza-lurzati guztiak aitortu beharko dira. Horretarako, edonola ere eta horietako bakoitzarentzako 1. puntutik eta 4. puntura jasotakoa adieraziko da eta, eskatutako laguntza-jardunbidearen arabera, gainontzeko puntuetan dagokiona adieraziko da:

    1. Identifikazioa, NPIGS erreferentzia alfanumerikoen bidez, egingo da. Hala ere, lurraldeko aldaketak edo behar bezala justifikatutako arrazoiak gertatzen diren udalerrietan, dagokion foru-aldundiak, horren berri Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari garaiz emango dionak, beste erreferentzia ofizialen behin-behineko baimena zehaztu ahal izango du.

    2. Azalera hektareatan, bi hamartarrekin.

    3. Laguntza eskatu den jardunbidea.

    4. Lurzatiak honako kasu hauetan erabiltzea: etengabeko bazka-larreak, beste bazka-azalerak, lugorria eta horren mota, fruituak eta barazkiak, labore iraunkorrak, gizakiak kontsumitzeko patata, dekretu honetako I., II. eta IV. tituluetan eta Kontseiluko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko V. eranskinean jasotako laguntzen jardunbideetako laboreak edo erabilerak, «ez laboratzea» barne, ordainketa bakarraren eskubide arruntak justifikatzeko bakarrak onartutako lurzatien kasuan.

      Nekazaritza-lurzatia kentzeko eskubideak justifikatzeko erabiltzea, hauetako bat bakarrik izango da:

      Estalkirik gabe kentzea.

      Landare-estalkiarekin kentzea.

      Elikatzeko erabiliko ez den laborea kentzea.

      Labore iraunkorra (2003an ordainketa jaso zuten lurzatiak badira. Lurzati horietan laguntza 5 urteko urte anitzetarako kentze gisa izan zen) (Kontseiluko maiatzaren 17ko 1251/1999 (EE) Araudiko 2.2. eta 6.3 artikuluak).

      2003ko eskaera datan zeuden urte anitzeko laboreen landaketak (alkatxofak, zainzuriak, masustak eta mugurdiak).

      Ingurumeneko lugorria, Kontseiluko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Araudiko 39. artikuluan xedatutakoaren arabera. Araudi hori landa-garapenari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, laguntzeari buruzkoa da.

      Baso-sartzea, Kontseiluko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Araudiko 43. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

      Aurretiaz aipatu ez diren erabilerak «bestelako erabilerak» izeneko epigrafean azaldu ahal izango dira, zenbait epigrafetan edo batean.

      Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak dagozkion lurzatien aitorpen esplizitutik salbuetsi ahal izango ditu Kontseiluko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko V. eranskinean aipatzen diren erabilerak, sistema integratuarekin bateragarriak diren kudeatzeko eta kontrolatzeko beste sistemen esparruan, aipatutako informazioa dutenean.

    5. Ingurumeneko lugorria eta baso-berritzea, Kontseiluko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Araudiaren arabera, bananduta adieraziko dira eta honako hau azalduz:

      1. Ingurumeneko lugorria baldin bada, lehorreko belarki-laboreen lurretarako, lugorriaren eskualdeko indizeak betetzeko, neurtu beharreko azalera.

      2. Dagokion kanpainarako, kentzeko eskubideak justifikatzeko, neurtu beharreko azalera.

      3. Aurreko ataletan aipatu ez den azalera.

    6. Ustiapen-sistema: lehorrekoa edo ureztatua, dagokionaren arabera.

    7. Ereindako barietatea gari gogorra, kalamua eta tabakoa denean. Artoa laboratzen bada, ereindako barietatea genetikoki aldatua dagoen edo ez dagoen adierazi beharko da.

    8. Elikatzeko erabiliko ez diren eta kentzeko lurzatietan, laboratu den espezieaz gain, honako hau adieraziko da: espezie bakoitzarentzat aurreikusi den errendimendua kilogramotan eta, kalamua baldin bada, barietatea. Urte anitzeko laboreak badira, aldiz, laborearen zikloko iraupena eta uztako aurreikusi daitekeen periodikotasuna.

      «Kentzeko eskubideak» justifikatzeko, kendutakotzat jotzen diren lurzatietan beste lurzatietako espezie bera landatzen denean eta aipatutako lurzati horietan ordainketa eskatu bada, hori eskaeran edo erantsitako kontratuan adierazi beharko da. Azken lurzati horien kasuan, aurreikusitako espezie eta uzta ere adierazi beharko dira.

    9. Haziak badira, Kontseiluko irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Araudiko XI. eranskinean jasotako izendapenarekin espezieak.

    10. Azaleko fruituak badira, espezie bakoitzeko zuhaitz-kopurua.

    11. Zuntzak ekoizteko lihoa eta kalamua badira:

      1. Ereiteko data eta erabilitako haziaren dosia.

      2. Nekazaritza-lurzati berean zenbait kalamu barietate laboratzen badira, aipatutako lurzatian barietate bakoitzaren egoera identifikatzea.

    12. Olibadiarentzako laguntza bada:

      1. Dagokion kategoria.

      2. Onargarriak diren olibondoen kopurua. 1998ko maiatzaren 1a baino lehen landatutakoak eta data horren ostean landatutakoak ezberdinduko dira, betiere, NPIGSn badaude eta aurrekoak ordezkatzeko badira.

      3. NPIGSn 1998ko maiatzaren 1aren ostean, landatu eta onargarriak ez diren eta gehigarriak diren olibondoen kopurua.

      4. Ordezkatzeko errotik atera eta aldatu diren olibondo onargarrien kopurua, hizpide den lurzatia barne hartzen duen eta aurretiaz egindako eskaera bakarrean. NPIGSn islatzen ez badira, horren posizioa lurzatian adierazi beharko da, bai errotik atera direnean bai aldatu direnean.

        Ordezkatzeko olibondoek beste lurzati batean errotik ateratako olibondoetan badute jatorria, espresuki adierazi beharko dira jatorrizko lurzatia eta aipatutako ateraldiak, NPIGSn islatzen ez badira.

      5. Errotik atera eta aldatu ez diren olibondo onargarrien kopurua, hizpide den lurzatia barne hartzen duen eta aurretiaz egindako eskaera bakarrean. NPIGSn aipatutako ateraldiak erregistratuta ez baldin badaude, beren posizioa lurzatian adierazi beharko da.

      6. Hizpide den lurzatia barne hartzen duen eta aurretiaz egindako eskaera bakarraren ostean landatutako olibondo gehigarrien kopurua. NPIGSn islatzen ez badira, beren posizioa lurzatian adierazi beharko da.

      7. Hizpide den lurzatia barne hartzen duen eta aurretiaz egindako eskaera bakarraren ostean errotik ateratako olibondo gehigarrien kopurua. NPIGSn aipatutako ateraldiak erregistratuta ez baldin badaude, beren posizioa lurzatian adierazi beharko da.

      8. Onartutako azalera oleikoa, NPIGSn, eskaerak aurkezteko aldian, eskuragarri dagoen informazioarekin bat etorriz.

  4. Abereengatik laguntza-jardunbideak.

    1. Aurreko urtean laguntza-eskaera izapidetu zuen autonomia-erkidegoa adieraztea.

    2. Ustiategia osatzen duten ekoizpen-unitate guztien deskripzio osatua. Horietan, laguntza-eskaeren xede diren animaliak mantenduko dira edo laguntzak jasotzeko aintzat hartu beharreko animaliak. Ekoizpen-unitate bakoitzari esleitutako identifikazio kodearen berariazko aipamena gehituko da, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuaren arabera. Horren bidez, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezartzen eta arautzen da.

    3. Ardi eta ahuntz bakoitzeko primari eta behi ume-hazle bakoitzeko primari eta hilketa-primari dagokienez, laguntza eskatu den animalien kopurua aitortzea.

      Behi ume-hazleak mantentzen dituzten ustiategientzako ordainketa gehigarria lortzeko, ekoizleak eskaeran, eskaera datan ustiategian dituen behi ume-hazleen errolda aditzera eman behar du. Horrez gain, laguntza hori berari ematea eskatzen du atxikipen-aldian mantenduko dituen eta baldintzak beteko dituzten animalien gehienezko kopuruarengatik.

      Ofizialki onartutako kalitatezko behi-haragiaren ekoizpenarentzako ordainketa gehigarria lortzeko, ekoizleak adierazi behar du ordainketa baldintzak betetzen dituzten animalien gehiengo kopuruarengatik eskatzen duela eta, horretarako, agintaritza eskudunari baimena ematen dio kontseilu arautzaileei edo kalitatezko markei egokitzat jotzen duen informazioa eskatzeko.

      Esnegintzarako ordainketa gehigarria baldin bada, ekoizleak ordainketa eskaera urteko martxoaren 31n eskuragarri dagoen kuotarengatik eskatzen duela adierazi behar du.

      Behi-abereak badira, eskatutako animalien identifikazio-zenbakien zerrenda barne hartu beharko da. Behi ume-hazleak badira, behiei eta bigantxei dagozkien identifikazio-zenbakiak bereizi behar dira.

      Agintaritza eskudunak ezartzen duenarekin bat etorriz, aurreko paragrafoan aipatutako zerrenda alde batera utz daiteke, eranskin honetako V. puntuko 9.b) idatz-zatian eskatutako dokumentazio gehigarrian oinarrituta.

      Gainera, Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 16.3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behi-abereen kasuan, foru-aldundiek banan-banan, identifikazio-zenbakien zerrenda eta Behiak Identifikatzeko Agiriaren (BIA) aurkezpena, SIMOGAN eta REGA izenekoetan jasota informazioarengatik ordezkatu ahal izango dituzte. Hori autonomia-erkidegoko lurraldean dauden ekoizpen-unitate eta animalientzako da.

      Kasu honetan, eskaeran ekoizlearen aitorpena jaso behar da eta bertan esan behar da ekoizlea kontziente dela, identifikatzeko edo erregistratzeko sisteman, behar bezala identifikatuta edo erregistratuta ez daudela egiaztatu diren animaliak, irregulartasunak antzeman zaizkien animali gisatzat joko direla, Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 59. artikuluan jasotzen denaren arabera.

      Hilketa-primak badira, adierazi beharko da Espainian, edo Europar Batasuneko beste estatu kideren batean hildako animalientzako edo beste herrialde batetara bizirik esportatu diren animalientzako primaren eskaera den. Era berean, prima animalia helduentzako edo hilabete 1eko edo 8 hilabete baino gutxiago duten animalientzako eskatzen dela adierazi beharko da. Salbuespen gisa, identifikazio-dokumentuak 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako behien jaioteguna zehazten ez badu, eskatzailearen aitorpena izango da eta animalia horiek 8 hilabeteko baino gehiago dituztela jasoko da.

    4. Ustiategiko datuak informatizatutako datu-basean jasotakoei dagozkiela aitortzea edo, bestela, organo eskudunari zuzenketaren berri emateko konpromisoa, martxoaren 26ko 476/2004 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

      Behien sektoreko animalien datuak informatizatutako datu-basean jasotakoei dagozkiela aitortzea edo, bestela, organo eskudunari zuzenketaren berri emateko konpromisoa hartzea, irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, behiak identifikatzeko sistema ezartzen da.

    5. Behi ume-hazle bakoitzeko prima eta ardi eta ahuntz bakoitzeko prima bada, kasu honetan, eskatzailearen ustiategiko esnearen edo esnekien salmentaren ingurukoak aitortzea.

    6. Hilketa-primak badira, animaliak bizirik Europar Batasunekoa (EB) ez den beste herrialde batetara esportatzen direnean, eskaerak esportatzailearen izena eta helbidea, animaliak identifikatzeko zenbakien zerrenda eta animalia horien adina barne hartu behar ditu, 1998ko urtarrilaren 1 eta gero jaio diren animaliak baldin badira (gainontzeko animalientzako nahikoa izango da jaiotza-urtea adieraztea). Sei hilabete baino gehiago eta zortzi baino gutxiago duten txahalak baldin badira, txahal horiek bizirik duten pisua adieraztea. Pisuak ezin ditu 300 kilogramoak gainditu. Foru-aldundiek animalien adin-zerrenda SIMOGAN deiturikoan jasotako informazioarengatik ordezkatu ahal izango dute.

    7. Honako konpromisoak:

      Animaliak eskaeran adierazi ez diren beste leku batetara eskualdatzen badira, eskualdatze horien berri ematea.

      Ustiategian animalia kopuruaren gutxitzearen berri ematea.

      Behi ume-hazle bakoitzeko eta ardi eta ahuntz bakoitzeko prima bada, atxikipen-aldian, ustiategian eskaeraren xede diren animalien kopuru bera mantentzea.

      Behi ume-hazle bakoitzeko prima bada, atxikipen-aldian, gehienez ere, eskaeraren xede diren animalien ehuneko 40 gaindituko ez duen bigantxen kopurua mantentzea.

      Behi ume-hazle bakoitzeko prima bada, ekoizleak, Kontseiluko maiatzaren 17ko 1255/1999 (EE) Araudiaren arabera, esleituta duen esne eta esnekiei dagozkien erreferentziazko kantitateari buruzko argibideak eta konpromisoak. Kasu honetan, eskaera aurkeztu eta hurrengo hamabi hilabeteko aldian, esleitu zaion erreferentziazko kantitatea ez handitzeko konpromisoa. Aipatzen den kuota ustiategian eskuragarri dagoen kuota da, dagokion urteko martxoaren 31n amaitzen den kanpainan supertasaren likidazioari dagokiona.

    8. Ordainketa gehigarriak behi-aziendako sektorean badira, eskaeran ustiategiko titularraren eta JNNP (jarduera nagusitzat nekazaritza duten pertsonak) osatzen duten NAN/IFZ edo IFK zenbakia adierazi beharko da.

      Ekoizpenerako nekazaritza kooperatibak, SAT, sozietate zibilak ondasunen erkidegoak eta beste pertsona juridikoak badira, eskaeran aipatutakoa osatzen duten kideen NAN/IFZ zenbakia adierazi behar da.

  5. Informazio eta dokumentazio gehigarria.

    1. Nekazaritzako lurzatien krokisa, ekoizle bat baino gehiagorengatik aitortzen direnean eta ekoizle horiek NPIGS barrutiaren osotasuna aitortzen ez dutenean, erabilera orokorreko bazka-azalerak eta etengabeko bazka-larreak izan ezik. Izan ere, horietan ez da beharrezkoa.

    2. Elikatzeko bideratuko ez diren laboreentzako konpromisoa. Labore horiek Batzordeko urriaren 29ko 1973/2004 (EE) Araudiko XXII. eranskinak barne hartzen ditu.

    3. Azaleko fruituak badira, eskaerari honako hau erantsiko zaio:

      1. Ekoizleen Erakundeko ziurtagiria. Horren bidez frogatuko da laguntza eskatzen duen kideak erakundea osatzen duela, xedapen honetako 43.2.b) artikuluan ezarritako baldintza justifikatze aldera.

      2. Nekazariak, kasu honetan, aipatutako Ekoizleen Erakundeari uzta entregatzeko konpromisoa.

        44. artikuluko 5. ataleko laguntza osagarriari lotu nahi bazaio, eskatzaileak nekazari profesionala dela aipatzen duen aitorpena erantsi beharko du.

    4. Kontratua hartzaile/transformatzaile batekin, labore energetikoentzako laguntza eskatzen denean.

    5. Kontratua hartzailearekin/transformatzailearekin, elikadurara bideratuko ez dela eta kenduta dagoela jotzen denean.

    6. Haziak badira, biderkatze-kontratuaren kopia erantsiko da. Bertan, gutxienez, XIII. eranskinean aipatzen den informazioa jasoko da edo laborearen aitorpena, haziak ezartzeagatik zuzeneko laborantzan ekoizten denean. Horretarako, dekretu honetako 46.1.a) artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

    7. Tabakoarentzako laguntza bada, lehenengo transformazioko enpresarekin labore-kontratuaren kopia erantsiko da. Bertan, gutxienez, X. eranskinean jasotako informazioa jasoko da. Era berean, uzta entregatuko den autonomia-erkidegoa adieraziko da.

    8. Abereengatik laguntza-jardunbideak.

      1. Erregistro-liburu eguneratua.

        Behi ume-hazle bakoitzeko prima bada, ustiategiko eta jabearen identifikazio-datuak jasota dauden orriaren eta laguntza eskatzen den behiei eta bigantxei dagozkien oharrak jasota dauden orrien fotokopiak erantsi beharko dira.

        Ardi eta ahuntz bakoitzeko prima bada, ustiategiko eta jabearen identifikazio-datuak jasotzen dituen orriaren fotokopia, balantze-orria edo laguntza eskatzen den animalien guztizko kopurua jasotzen duen sarreren eta irteeren orriak erantsi beharko dira, uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuan ezartzen den moduan. Dekretu horren bidez, ardiak eta ahuntzak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen da.

        Hala ere, ez da beharrezkoa izango nekazariek erregistro-liburua aurkeztea, titularraren abeltzaintzako ekoizpen-unitate guztiak autonomia-erkidego berean kokatuta daudenean.

      2. Behi-azienda bakoitzeko primak badira, beharrezkoa izango da «interesdunarentzako» animaliak identifikatzeko dokumentuen 2. zenbakiko ereduaren kopia irakurgarriak edo originalak aurkeztea. Foru-aldundiek, horren berri Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari garaiz emango diotenek, erabaki ahal izango dute aipatutako dokumentuak aurkeztea beharrezkoa ez izatea, Batzordeko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Araudiko 16.3. artikuluan ezarritakoa aplikatzen denean.

      3. Behi ume-hazle bakoitzeko prima bada, esne-errendimenduari buruzko ziurtagiri ofiziala, beharrezkoa denean.

      4. Hilketa-prima:

        Espainian edo beste estatu kideren batean hildako animaliak badira:

        8 hilabete baino gutxiago duten animaliak (txahalak) badira eta hiltegiak agintaritza eskudunari informazio hori zuzenean jakinarazten ez dionean, hiltegiak igorritako ziurtagiria, laguntza-eskaerak barne hartutako animalien kanaleko pisuari buruzkoa.

        Horrez gain, beste estatu kideetan hildako animaliak badira, eskaerak barne hartutako animaliak trukatzeko identifikazio-agiriaren kopia konpultsatua eta horien hilketa ziurtagiriak, dekretu honetako 61. artikuluaren arabera.

        Beste herrialde batetara bizirik esportatutako animaliak baldin badira:

        Europako Batasuneko edo Erkidegoko aduana-lurraldetik atera delako froga, eta nazioarteko osasun-ziurtagiria, esportatu diren abereen belarri-identifikazioaren zenbakien zerrenda adierazia eta guzti.

        56. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen ardien eta ahuntzen ekoizleek honako dokumentu hauek:

        1. Aurreko bi kanpainetan, urrutiko larre-aldaketak egin dituztela frogatzea.

        2. Unean uneko kanpainan urrutiko larre-aldaketa non burutuko den adieraztea.

          1. Ordainketa gehigarriak behi-aziendaren sektorean:

            1. Jarduera nagusia nekazaritza duen nekazariaren baldintza frogatzeko, honako dokumentazio hau erantsi beharko da:

              1. Eskaera honetan aitortutako pertsonen JNNP baldintzaren justifikatzeko agiriak, hala nola, REASS erregimenean alta, laguntza-eskaeraren urteko urtarrilaren 1etik aurrera eta azken urte eskuragarriko PFEZ.

              2. Elkarte-ustiapena ez bada, ustiategiko titularrarekin ezkontidearen edo lehen mailako senitartekoaren harremanaren frogagiriak.

              3. Ekoizpenerako nekazaritza kooperatibak, SAT, sozietate zibilak, ondasunen erkidegoak eta beste pertsona juridikoak badira:

                1. Elkarteen gaineko zergaren eta laneko etekinen atxikipenen aitorpenaren fotokopia.

                2. Kide kopurua erlazionatzen eta justifikatzen duen agiria.

            2. Ordainketa gehigarria kalitatezko haragia ekoizteko bada, etiketatzean babestutako jatorri-deiturako inskripzioa, abeltzaintza ekologikoa edo integratua edo bestelako edozein identifikazio gehigarri erantsi beharko da. Etiketatzeak jatorrizko haragi etiketatuaren edo animaliaren edo animalien ekoizpen baldintza edo ezaugarri jakin batzuk aipatzen ditu.

            3. Ordainketa gehigarria esne gordinaren kalitatea hobetzeko bada, esne-kontrol sistemara atxikitzea edo Higieneko Praktika Onen Gidan sartzea edo agintaritza eskudunak onartutako esnearen kalitatearen hobekuntza bermatuko duen antzeko beste sistema batean dagoela justifikatzen duen ziurtagiria erantsi beharko da.

            4. Transformatzaile batekin kontratua edo konpromisoa, zuntzak ekoizteko lihoa edo kalamua ekoizten duten nekazariek belarki-laboreen azalerarengatik ordainketa eskatzen dutenean.

              URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN XII. ERANSKINA

              EZ DELA EREINGO/BIRLANDUKO AITORTZEA

              Ustiategiko titularra. Horren identifikazioko datu pertsonalak jarraian aipatzen dira:

              Abizenak eta izena edo sozietatearen izena:

              IFZ edo IFK

              Helbidea:

              Telefonoa:

              Posta-kodea/Udalerria:

              Probintzia:

              Legezko ordezkariaren abizenak eta izena:

              IFZ

              Titularrak honakoa aitortzen du:

              200................. urtean, ............................................................ datan aurkeztutako eskaera bakarrean adierazitakoaren kontra,

              Bere ustiategian ez da erein/birlandu: Kalamua (*)

              Arto gozoa (*)

              Tabakoa (*)

              Bere osotasunean egin ez den eta ereiten/birlatzen dituen lurzatiak identifikatzea 1.

              2.

              3.

              4.

              5.

              6.

              7.

              8.

              9.

              10.

              .....................................................(e)(a)n, 200........(e)ko ................................ren ..........(e)an.

              in.: .........................................................................................

              (*) Dagokion laukia «X»rekin adierazi.

              Jn.

              Autonomia-Erkidegokoa.

              URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

Kontratuetan jaso behar diren gutxieneko baldintzak:

  1. Kontratuko alderdien eta bere ordezkarien identifikazioko datuak, kasu honetan (nekazari biderkatzailearen eta haziak ekoizten dituen erakundearen izenak, IFK/IFZ eta helbideak).

  2. Kontratuak estaltzen dituen biderkatu beharreko haziak laboratzeko espezifikazioak:

    1. Ekoiztu beharreko espeziea, barietatea eta kategoria.

    2. Uztaren urtea.

    3. Hektareatan adierazitako azalera (bi hamartarrekin).

    4. Laborea (parajea edo finka, udalerria, probintzia, autonomia-erkidegoa) zehatz-mehatz kokatzea.

    5. Lurzatiaren NPIGS erreferentzia (probintzia, udalerria, poligonoa, lurzatia, barrutia).

    6. Labore-aitorpenaren zenbakia.

    7. Izan daitekeen uzta gordina Qm-tan (bi hamartarrekin) kalkulatzea.

  3. Kontratuak estalitako ereitean erabilitako haziaren espezifikazioak:

    1. Ekoizlearen datuak.

    2. Haziaren jatorrizko herrialdea edo autonomia-erkidegoa.

    3. Lote-zenbakia.

    4. Haziaren kategoria.

    5. Pisua Qm-tan (bi hamartarrekin).

    6. Ereiteko data.

  4. Aurkeztu beharreko agiriak:

    Labore-aitorpenaren fotokopia. Kontuan hartuta ekoiztu beharreko hazia, dagokion oinarrizko hazia edo hazi ziurtatua ekoizteko indarrean dagoen araudira egokitu behar dela.

  5. Data eta alderdien sinadura.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

  1. Kanala larrutua, erraiak aterata eta odol hustuta aurkeztuko da, bururik eta hankarik gabe, horiek karpo-metakarpianoko eta tartso-metatartsoko artikulazioetan bereizita, gibelarekin, giltzurrunekin eta giltzurruneko koipearekin.

  2. Kanaleko pisua honela zehaztuko da:

    egurastu ondoren,

    beroan, hil ostean, ahalik eta azkarren. Beroan zehazten bada, ehuneko 2ko murrizketa aplikatuko da.

  3. Kanalak 1. atalean deskribatutakoa ez den beste lanen bat badu, sabel aldeko barrunberako organo jakin batzuk gabe, pisua jarraian aipatzen den moduan handituko da:

    3,5 kilogramo gibelarengatik.

    0,5 kilogramo giltzurrunengatik.

    3,5 kilogramo giltzurruneko koipearengatik.

    URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

I. 20. artikuluaren ondorioetara.

Egungo aldian burututako jarduera kalkulatzeko eta erreferentziazko aldiarekin alderatzeko, ustiategian dauden animalien guztizkoa kontuan hartu behar da. Aipatutako animalia horietatik arkumeak kanpo uzten dira.

Kalkulua honako konbertsioko koefizienteekin egingo da:

  1. 24 hilabete baino gehiagoko behiak: 1,0 ALU.

  2. 6 eta 24 hilabete bitarteko behiak: 0,6 ALU.

  3. 6 hilabete arteko behiak: 0,2 ALU.

  4. Ardiak eta ahuntzak: 0,15 ALU.

  5. Esne-behiak: 1,0 ALU.

    62. artikuluaren ondorioetara.

    Ustiategiko abere-zama honako hau kontuan hartuta zehaztuko da:

    1. Animalia kopurua azienda larrien unitateak (ALU) izango dira, honako baliokidetasunekin bat etorriz:

      1. 24 hilabete baino gehiagoko behi arrak eta bigantxak, behi ume-hazleak eta esne-behiak, 1,0 ALU.

      2. 6 eta 24 hilabete bitarteko behi arrak eta bigantxak, 0,6 ALU.

      3. Eskatutako ardiak eta ahuntzak, 0,15 ALU.

    2. Bazka-azalera, 2.j) artikuluan jasotako definizioaren arabera.

      Abere-zama hori zehazteko, sei eguneko batezbestekoa kontuan hartuko da, atxikipen-aldiko hilabete bakoitzeko lehen eguna aintzat hartuta.

      URTARRILAREN 20KO 13/2009 DEKRETUAREN

Fitxategi informatikoak, edozein bertsiotan, access formatua izango du eta honako alor hauek hartuko ditu barne:

  1. Kalitate bereziko sistema identifikatzea:

    Kalitatezko sistema izendatzea.

    Kalitatezko sistemako titularraren IFK/IFZ.

    Kalitatezko sistemaren telefonoa, faxa eta helbidea eta posta elektronikoko helbidea.

  2. Eskaera aurkeztu eta aurreko urtea osoan hil diren behiak identifikatzea.

    Hildako behiaren belarritako kodea, irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

    Ustiategiko REGA kodea, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuko 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Ustiategiko titularraren IFK/IFZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.