Arautegia

Inprimatu

35/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1394
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 2008/03/04
  • Argitaratze-data: 2008/03/06

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, hezkuntzari buruzkoak, oinarrizko zenbait arau ezarri ditu, ikasleak herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko bete behar direnak. Hezkuntza-administrazioei dagokie ikasleak onartzeko prozedura eta onarpen-irizpideak arautzea, eta, araupen-lan horretan, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak ezarritako lehentasunezko irizpideak betetzea.

Halaber, otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, ikastetxeetan eskolatzeko eskubidea bermatzen du 13. artikuluan, zehaztutako planifikazioaren markoaren baitan. Lege horrek berak adierazten du arauz ezarriko dela ikasleak onartzeko modua, ikastetxeetan nahikoa eskola-plazarik ez badago. Araupen hori, betiere, diskriminaziorik gabekoa izan behar du, ikasleak onartzean.

Dekretu honek bermatu egiten du ikasleak ikastetxeetan onartuak izango direla, adinaren, eta, hala behar denean, sarbiderako eskatutako baldintza akademikoen mugen baitan. Eskola-plaza nahikorik ez dagoenerako soilik garatzen ditu dekretu honek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, hezkuntzari buruzkoa, eta otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, eta, zehazki, azken lege horren 13. artikulua. Arauzko garapen horren xedea da aukera-berdintasuna bermatzea, diru publikoz finantzatutako hezkuntzarako sarbidean.

Dekretu hau izapidetzeko prozesuan, entzunak izan dira eragindako sektoreen ordezkaritzako organizazioak, eta Euskadiko Eskola Kontseiluak emandako irizpena jaso da.

Hori guztia dela-eta, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, hezkuntzari buruzkoak, autonomia-erkidegoei emandako baimena erabiliz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako proposamenari jarraituz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak adierazitakoarekin bat etorriz, eta gaia Jaurlaritzako Kontseiluak 2008ko martxoaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketa hauek ematen dituzten herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuak araudia ezartzea, honako etapa hauetan:

  • Haur Hezkuntza (lehen eta bigarren zikloa).

  • Lehen Hezkuntza.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

  • Batxilergoa.

  • Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

  • Goi-mailako Lanbide Heziketa.

  1. ¿ Ikasle guztiek dute doako eskola-plaza bat izateko eskubidea, irakaskuntza-etapa hauetako prestakuntza eskuratzeko bermetzat:

    • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.

    • Lehen Hezkuntza.

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

  2. ¿ Ikasleen aitek, amek, tutoreek edo haien tutoretza edo zaintza izan dezaketen pertsona edo erakundeek eta, adin nagusikoak izan edo legez emantzipatuta badaude, ikasleek beraiek aukera dezakete zer ikastetxetan ikasi, Dekretu honen xede diren ikastetxeen eskaintzaren baitan; betiere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako plangintzaren barruan eta Dekretu honek nahiz bere garapeneko arauek ezarritako baldintzak betez.

  3. ¿ Ikasleren batek plaza bat eskatzen badu Dekretu honen aplikazio-eremuko ikastetxeren batean eta eskaera horri baiezkoa emateko adina eskola-plaza badaude, onartu egin beharko zaio eskaera, baldin eta indarreko legediak ikasketak egiteko eskatzen dituen baldintzak betetzen baditu.

  4. ¿ Dekretu honetako xede den ikastetxeren batean eskainitako eskola-plazen kopurua eskatzaileena baino txikiagoa bada, Dekretu honi eta bere garapeneko arauei erreparatuko zaie ikasleen onarpena bideratzeko.

  5. ¿ Ikastetxe batean onartua izateko, beharrezkoa izango da dagokion hezkuntza-etaparako eta dagokion mailarako indarreko legeriak eskatutako adina izatea eta, halakorik bada, baldintza akademikoak betetzea.

  6. ¿ Dekretu honetako xede diren ikastetxeek derrigorrezkoa izango dute ikasle guztien eskolatzeari eustea, harik eta derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten arte. Horren salbuespen izango dira, batetik, ikasleak ikastetxez aldatzea, familiaren borondatez, edo, bestetik, ikastetxez aldatzea, ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko araudiak araututako egoeraren batean.

  1. ¿ Ezingo da irizpide diskriminatzailerik ezarri ikasleak onartzeko; hau da, ezingo da jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik onartu.

  2. ¿ Dekretu hau aplikagarri den ikastetxe eta hezkuntza-etapetan, ezingo da ikasleen onarpena baldintzatu haietan sartzeko proben edo azterketen emaitzetara; hala ere, betetzekoa izango da indarreko legediak Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetara sartzeko sarbide-probei buruz arautzen duena, eskatutako baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleentzat.

Ikastetxeek beren hezkuntza-proiektuari buruzko informazioa, eta, egoki bada, haien berezko izaerari buruzkoa eman beharko diete guraso eta tutoreei, bai eta, halakorik bada, ikastetxe horietan plaza eska dezaketen ikasle adinez nagusiei ere. Dekretu honen eraginpeko ikastetxeren batean matrikulatuz gero, ikasleek errespetatu egin beharko dute haien hezkuntza-proiektua; hala ere, bete beharrekoak izango dira indarreko legediak ikasleei eta familiei aitortzen dizkieten eskubideak.

  1. ¿ Hezkuntza-etapa bat baino gehiago eskaintzen duten herri-ikastetxeetan, adin txikieneko etaparen hasieran egingo da onarpenerako hasierako prozedura. Hezkuntza-etapa bat baino gehiago irakasten duten itunpeko ikastetxe pribatuetan, itunaren xede izan eta adin txikienari dagokion ikasturtearen hasieran egingo da onarpenerako hasierako prozedura.

  2. ¿ Onarpen-prozesua eginda, ikasleak bermatuta izango du ikastetxe horretan jarraitzea ikastetxeko irakaskuntza-eskaintza amaitu arte. Horren salbuespen izango dira, haien ezaugarri bereziak direla-eta, batxilergo artistikoa, erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloak eta hizkuntza-, arte- eta kirol-ikasketak.

  1. ¿ Ikasleak onartzeko prozesuaren baitan, hezkuntzako lurralde-ordezkariek, Plangintzarako Lurralde Batzordeetan gaia aztertuta eta ikasleen guraso-elkarteen federazioei entzun ondoren, atxikipen-lotura hauek ezarriko dizkiete beren lurralde historikoetan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendekoak diren ikastetxeei:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako herri-ikastetxe guztiak atxikita egongo dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Lehen Hezkuntzako herri-ikastetxe batera edo batzuetara.

    2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Lehen Hezkuntzako herri-ikastetxe guztiak atxikita egongo dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako herri-ikastetxe batera edo batzuetara.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako herri-ikastetxe guztiak atxikita egongo dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Batxilergoko herri-ikastetxe batera edo batzuetara. Atxikipen hori aldatu egin daiteke, batxilergoaren modalitateei erreparatuta.

  2. ¿ Hezkuntzako lurralde-ordezkariek itunpeko ikastetxe pribatuen arteko atxikipenak ezarriko dituzte, ikastetxe horien titularrek hala eskatzen eta, aurretiaz, ikastetxeen arteko atxikipen-hitzarmena aurkezten badute. Titulartasun bereko ikastetxeen arteko atxikipena eskatzen bada, nahikoa izango da, hitzarmenaren ordez, idatziz adieraztea atxikipen hori ezartzeko asmoa.

  3. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendekoa ez den herri-ikastetxeren bateko titularrak hala eskatuko balu idatziz, hezkuntzako lurralde-ordezkariek aukera izango dute ikastetxe hori Sailaren mendeko herri-ikastetxeren batera edo batzuetara atxikitzeko.

  1. ¿ Haur Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek lehentasuna izango dute beren ikastetxea atxikirik dagoen Lehen Hezkuntzako ikastetxera edo ikastetxeetara joateko, eta bermatuta izango dute onarpena, baldin eta haietan nahikoa eskola-plazarik bada.

  2. ¿ Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek lehentasuna izango dute beren ikastetxea atxikirik dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxera edo ikastetxeetara joateko, eta bermatuta izango dute onarpena, baldin eta haietan nahikoa eskola-plazarik bada.

  3. ¿ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek lehentasuna izango dute beren ikastetxea atxikirik dagoen Batxilergoko ikastetxera edo ikastetxeetara joateko, eta bermatuta izango dute onarpena, baldin eta haietan nahikoa eskola-plazarik bada. Ez dute aukera hori bermatuta izango Batxilergo artistikoa ikasteko, ikasketa-modalitate horren ezaugarri bereziak direla-eta.

  4. ¿ Musika eta dantzako ikasketa arautuak eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak batera ikasten dituzten ikasleek lehentasuna izango dute onartuak izateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan; gainera, bermatuta izango dute horietara joateko aukera, baldin eta horietan nahikoa plazarik bada. Berdin jokatuko da errendimendu handiko kirol-programak egiten dituzten ikasleekin.

  5. ¿ Lehentasun-eskubide horiek erabiltzeko, ezinbestekoa izango da ikasleek berariaz adieraztea beren eskaeretan atxikitako ikastetxean onartuak izatea dela haien lehenengo aukera.

  6. ¿ Ikastetxeren batek ez balu hari atxikitako ikastetxeetatik eta lehentasunezko aukera erabiliz eskatu diren plazak hartzeko nahikoa eskola-plaza, lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da ikasle-eskatzaileen artean, Dekretu honek eta bere garapeneko arauek finkatutako irizpideei jarraituz.

  7. ¿ Ikasleek aukera izango dute ikastetxea aukeratzeko prozesuan parte hartzeko; hala, atxikipenagatik legokiokeen ikastetxea ez den ikastetxeren batean onartuak izateko eskaera egin dezakete. Atxikipenagatik dagokion ikastetxea ez den ikastetxeren batean sartzeko aukera lehenesten badute ikasleek onarpen-eskaeran, ikasle horiek uko egingo diote atxikitako ikastetxean onartuak izateko lehentasunari.

  1. ¿ Ikastetxeen eragin-eremuak eta eremu mugakideak zehaztuko dituzte hezkuntzako lurralde-ordezkariek; hala, bizileku guztiak ikastetxeren baten eragin-eremuan sartuko dira. Mugapen hori egiteko, Onarpena Bermatzeko Batzordeei entzun beharko zaie lehendabizi.

  2. ¿ Ikastetxeko irakaskuntza-modalitate guztietarako, eta, beharrezkoa bada, hizkuntza-eredu guztietarako zehaztuko dira eragin-eremuak eta eremu mugakideak. Eremu horietan finkatutako mapak edo zehaztapenak jendearen eskura izango dira Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.

  3. ¿ Hezkuntzako ordezkariek laguntza eska diezaiekete toki-korporazioei artikulu honetan xedatutakoa betetzeko, eta toki-korporazio horientzat derrigorrezkoa izango da laguntza hori ematea.

  1. ¿ Ikasleak hezkuntza-etapa bakoitzean onartzeko prozedura komuna izango da Dekretu honen eraginpeko ikastetxe guztietan, eta urtero arautuko da hura, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako aginduen bidez.

  2. ¿ Eskaerak aurkezteko epea eta horiek ebaztekoak ezarriko dituzte aginduek. Gainera, agindu horiek zehaztu egingo dute, beharrezkoa bada, zer agiri aurkeztu beharko dituzten interesatuek eskaerarekin batera, onarpen-prozesuan aintzat hartuak izatea nahi dituzten irizpideak kreditatzeko. Dekretu honek araututakoa bete beharko da bide hori erabiltzeko.

  3. ¿ Etapa bakoitzean hasiera-mailetako ikasleak onartzeko urtero epe eta prozedurak prozedura batzuk ezarri ahal izango dira, eta ikasturte amaieran beste maila batzuetan hutsik gelditzen diren plazak betetzeko, berriz, beste epe eta prozedura batzuk ezarri ahal izango dira.

  4. ¿ Onarpen-prozedura informatikoak ezar ditzake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; hala egitekotan, berariazko aplikazio informatikoak diseinatuko ditu. Dekretu honen eraginpeko ikastetxe guztiek derrigorrean erabili beharko dituzte aplikazio informatiko horiek, onarpen-prozedura aurrera eramateko.

  1. ¿ Eskola-plaza bakarra eska daiteke ikasketa jakin bat egiteko. Aukera izango da eskaera horretan beste ikastetxe batzuen eskaera egiteko, lehentasunezko ordena bati jarraituz. Interesatua lehen postuan aukeratu duen ikastetxean onartua ez bada erreparatuko zaie gainerako eskaerei.

  2. ¿ Baliogabetu egingo dira aurkeztutako eskaerak, baldin eta:

    1. Eskaera bat baino gehiago egin bada ikasketa jakin bat egiteko, ikastetxe berean edo ikastetxe bat baino gehiagotan.

    2. Interesatuak aurkeztutako agiriak faltsuak direla edo maula egiteko asmoz erabili direla egiaztatzen bada.

    3. Eskaera epez kanpo aurkeztu bada.

      Egoera horiek gertatzen badira, ez dira kontuan hartuko aurkeztutako eskaerak, eta Onarpena Bermatzeko Batzordeak erabakiko du ikaslearen eskolatzea.

  3. ¿ Ikastetxeek eskatzaileen zerrenda alfabetikoa argitaratu beharko dute, onarpen-prozesua arautzeko aginduek zehaztutako epean, etapa, maila eta, beharrezkoa bada, hizkuntza-ereduka. Informazio hori guztia hezkuntzako lurralde-ordezkaritzara igorriko da, arauz ezarritako epean.

    Eskaera-inprimakia entregatu duten pertsonak soilik ager daitezke onartutakoen eta onartu gabekoen zerrendetan.

  1. ¿ Dekretu honetako 9. artikuluak aipatutako aginduek epe komunak finkatuko dituzte Dekretu honen eraginpeko ikastetxe guztientzat, bai onarpen-eskaerak aurkezteko, bai prozedurako gainerako faseak gauzatzeko.

  2. ¿ Dekretu honen eraginpeko ikastetxe guztiek zorrotz bete beharko dute aurreko paragrafoan adierazitako aginduek onarpen-prozedurentzat ezarritako egutegia. Ikastetxeak bestelako prozedurak erabili edo konpromisoak hartuko balitu eskola-plazak arauz ezarritako epeak baino lehen erreserbatzeko, horiek guztiak baliogabeak izango dira ikasleak onartzeko, eta jokabide horiek ikastetxeari zehapen-espediente bat irekitzeko bide eman dezakete.

Onarpen-prozedura doakoa izango da eskatzaileentzat.

  1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokio erabakitzea hezkuntza-etapa edo -maila bakoitzeko ikasturte eta modalitateetan onartuko den talde-kopurua eta ikasleen eta taldeen gehienezko kopurua sail horren mendeko herri-ikastetxeetan. Kopuru horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendekoak ez diren ikastetxeetan azalduko dituzten zenbakiak jakiteko, ikasketak eta ikaspostuak baimentzeko aginduei eta ikastetxe horien hezkuntza-itunei erreparatu beharko zaie.

  2. ¿ Onarpena Bermatzeko Batzordeak.

    Onarpena bermatzeko batzorde bat eratuko da lurralde historiko bakoitzean.

    Onarpena Bermatzeko Batzordeek egiteko hauek izango dituzte:

    1. Beren lurralde-eremuko herri-ikastetxeetan eta itunduetan ikasleak onartzeko egiten den prozesua ikuskatzea eta prozesu hori arautzen duen arautegia betetzen dela bermatzea. Hala ere, Hezkuntzako Ikuskaritzak bere egiteko eta eskumenei eutsiko die.

    2. Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea ikastetxeen eragin-eremuak eta eremu mugakideak zehazteko lanean.

    3. Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea ikasleen eskolatzearekin zer egin erabakitzeko, baldin eta ikasle horiek ez badute, onarpen-prozesua igaro ondoren, plaza bat lortu lehen postuan hautatutako ikastetxean. Erabaki hori hartzeko, hutsik geratutako plazei erreparatuko zaie, eta, posible bada, eskatzaileek egindako bigarren eta hirugarren aukerak errespetatu behar dira.

    4. Hezkuntzako lurralde-ordezkariei aholku ematea ikasleen eskolatzearekin zer egin erabakitzeko, baldin eta ikasle horiek eskaera bat baino gehiago egin badute edo eskatzaileak aurkeztutako agiriak faltsuak direla egiaztatzen bada.

      Batzorde horiek ikastetxeetako informazioa eta dokumentazioa jasoko dute, eginkizun horiek gauzatzeko.

      Hezkuntzako lurralde-ordezkariek beharrezko irizten badute, onarpena bermatzeko beste batzorde batzuk era ditzakete, geografia-eremu eta/edo -maila jakinetarako. Hala erabakiz gero, onarpena bermatzeko lurralde-batzordeek dagokion batzordearen esku utziko dituzte geografia-eremu eta/edo -maila horiei dagozkien funtzioak.

      Onarpena bermatzeko batzordeak osatuko dituzte Hezkuntza-administrazioko eta tokiko administrazioko ordezkariek eta gurasoen, irakasleen eta Dekretu honetan aipatzen diren ikastetxeen ordezkariek. Dekretu honen 9. artikuluan aipatzen diren aginduetan ezarriko da nola osatu eta arautuko diren batzordeok. Erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloen kasuan, lanbide-heziketako irakaskuntzen espezifikotasunak kontuan hartuta osatuko da batzordea.

  3. ¿ Dekretu honen eraginpeko herri-ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorenek eta ikastetxe pribatuetako organo titularrek hartu behar dituzte ikasleen onarpenari buruzko erabakiak; betiere, legeek, Dekretu honek eta bere garapeneko arauek araututakoa betez. Itunpeko ikastetxe pribatuetan, ikastetxeko eskola-kontseiluak parte hartuko du ikasleen onarpen-prozesuan, eta bermatu egingo du prozesu horrek bete egiten dituela hura arautzen duten arauak.

  1. ¿ Dekretu honen eraginpeko ikastetxe guztiek gorde egin beharko dute, aurreinskripzio- eta matrikulazio-epea amaitu arte, hezkuntzako lurralde-ordezkariak zehaztutako plaza-kopurua, berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleak eskolatzeko.

  2. ¿ Hezkuntzako lurralde-ordezkariek zehaztuko dute, onarpen-prozesuari ekin baino lehen, zenbat plaza gorde beharko dituen ikastetxe bakoitzak ikasle horientzat, ikasturte eta hezkuntza-etapa bakoitzean. Beharrezkoa ikusten bada, berariaz ezartzen diren organoen aholkuak jasoko dituzte lurralde-ordezkariek kopuru horiek zehazteko. Ikasle horiek herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxe pribatuen artean modu orekatuan banatuko dira, haiek hezkuntza-sisteman integratzeko baldintza egokiak sortzeko.

  1. ¿ Eskaerak egiteko epea amaituta, ikastetxeetako iragarki-oholetan argitaratuko da, dagokion aginduak erabakitako epean, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda. Eskaerak barematu behar izan badira, baremo-atal guztietan lortutako puntuak eta guztizko puntuazioak adieraziko dituzte zerrenda horiek. Informazio hori guztia hezkuntzako lurralde-ordezkaritzara igorriko da, arauz ezarritako epean.

  2. ¿ Zerrenda horiek behin-behinekoak izango dira, eta, ondorioz, organo eskudunari erreklamazioak egiteko aukera izango da; hala, erreklamazio horiek egiteko, idatzi bat aurkeztu beharko da ikastetxean, ikasleen onarpenerako aginduak ezarritako epean.

  1. ¿ Aurkeztutako erreklamazioak erabaki ondoren, ikastetxeetako iragarki-oholean argitaratuko dira, aginduak ezarritako epean, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara igorriko dira, arauz ezarritako formatuan eta epean.

  2. ¿ Ikastetxeek itxaron-zerrenda ordenatu bat argitaratuko dute, onartutako pertsonen zerrendan hutsik gera daitezkeen plazak betetzeko. Zerrenda horretako ikasleei eskainiko zaizkie ikasturtea hasi baino lehen gertatutako bajek hutsik utzitako plazak, zerrendako ordenari jarraituz. Berehala eta arauz ezarritako moduan jakinaraziko zaizkio gertatzen diren aldaketa guztiak hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari.

    Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek erabakiko dute nork beteko dituen behin ikasturtea hasita sortzen diren plaza hutsak, eta plaza huts horiek erabiliko dira ikasle berriak eskolatzeko, bizilekuz aldatu diren ikasleei beste ikastetxe bat esleitzeko, ikastetxeko bizikidetza larriki kaltetzen duten jarrerak zuzentzeko neurriak aplikatzeko edo antzeko egoerei aurre egiteko.

    Ikastetxez aldatzearen arrazoia aurrez adierazitako neurri zuzentzaileen aplikazioa bada, ikaslea ikastetxe berrian integratzeko lagungarria izan daitekeen informazioa emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe-hartzaileari, eta adieraziko dio, halaber, zer neurri hartu behar diren integrazio-helburu hori lortzeko.

Hezkuntzako lurralde-ordezkariek, Dekretu honen eraginpeko ikastetxeetako ikaspostuen eskaintza osoari erreparatuta eta onarpena bermatzeko batzordeekin elkarlanean, neurriak hartuko dituzte plaza bat emateko Dekretu honetako 2. artikuluko 1. puntuan adierazitako hezkuntza-etapatan eta eskatutako ikastetxean plazarik lortu ez duten ikasleei. Horrez gain, gainerako maila edo etapetako ikasleei plaza bat esleitzen saiatuko dira.

  1. ¿ Dekretu honen eraginpeko ikastetxeek ikasleak onartzeari buruz hartutako erabakien hartutakoen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan, ikasleen onarpenerako Aginduan aipatzen den epean, eta hark emandako ebazpenak amaiera emango dio bide administratiboari.

    Hartutako erabakiak bermatu egin beharko du, beti, ikaslearen eskolatzea.

  2. ¿ Herri-ikastetxeetan ikasleak onartzeko arauak hausteagatik sor daitekeen erantzukizuna kasuan-kasuan aplikatzekoak izango diren prozedurek zehaztutako moduan eskatuko da.

  3. ¿ Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak, Hezkuntzarako Eskubidea arautzekoak, 62. artikuluan arautzen duenari jarriki, arau horiek urratuz gero, larriki urratuko da hezkuntza-hitzarmena.

  1. ¿ Bi aukera izango dira ezintasun fisiko, motor edo sentsorialekin lotutako ezintasunak izan edo gizarte- edo kultura-egoera txarrak bizitzeagatik hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko; bat ikasle horiek hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolatzea izango da, eta bestea, berriz, Dekretu honen xede diren ikasketak irakasten dituzten herri-ikastetxeetan edo itunpeko ikastetxe arruntetan eskolatzea, integrazio-erregimenean.

  2. ¿ Hezkuntzako lurralde-ordezkariak erabakiko du non eskolatuko diren ikasle horiek. Erabaki hori hartzeko, horretarako berariaz ezarritako organoen aholkuak jaso ditzake, halakorik ezarriko balitz; gainera, ikasle horien gurasoei edo tutoreei entzun beharko die; eta, halaber, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzegunetako) Hezkuntza Premia Berezietarako Aholkularitza Taldeak aurrez egindako balorazioa jaso beharko du, aurretiaz. Ikasleak eskolatzeko lekua eta baldintzak proposatuko ditu azken aholkularitza-talde horrek, eskura dauden plazei eta bitartekoei erreparatuta. Lehentasuna izango du eskolatze egoki baterako berariazko bitartekoak dituzten ikastetxeetan eskolatzea ikasle horiek.

  1. ¿ Hezkuntzako lurralde-ordezkariak erabakitako herri-ikastetxe eta itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuko dira hezkuntza-sisteman ikasturtea hasi ondoren sartu behar duten ikasleak. Erabaki hori hartzeko, berariaz ezarritako organoen aholkua jasoko du, halakorik ezarriko balitz; gainera, ikasle horien gurasoei edo tutoreei entzun beharko die.

  2. ¿ Erabakitako ikastetxean eskola daitezen ikasleak, hezkuntzako lurralde-ordezkariek aukera izango dute ehuneko hamar arte handitzeko Dekretu honen eraginpeko ikastetxeetan gela bakoitzerako ezarrita dagoen gehienezko ikasle-kopurua.

  1. ¿ Eskaera guztiei erantzuteko adina plaza dituzten ikastetxeek onartu egin beharko dituzte eskaera egin duten ikasle guztiak.

  2. ¿ Ikastetxeren batek ez baditu nahikoa plaza jasotako eskaera guztiei erantzuteko, irizpide hauek erabiliko dira, batera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko maila eta etapetan egindako eskaerak onartzeko:

    • Familia-unitateko urteko errenta.

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zuzenean eska diezaieke informazio hori foru-ogasunei, aurrez pertsona interesatuaren baimena jaso ondoren.

      Atal honetan baloratuko da, errenta horrez gain, eskatzailea ez den seme-alaba adingabekoen kopurua, diru-sarrera horiek familia-unitateko kideen kopuruarekin haztatzeko.

    • Ikaslearen bizitokiaren edo haren aita, ama edo tutorearen lantokiaren gertutasuna, edo, horren ordezko aukeran, ikaslearen lantokiarena, baldin eta lan egiteko legezko adina badu.

      Familia-harreran, adopzio-aurreko egoeran edo adoptatuta dagoen haurrak aukera izango du haren bizilekutzat kreditatzeko hura aurrez adierazitako erregimenetakoren batean duten pertsonen bizilekua.

    • Anai-arrebak matrikulatuta izatea ikastetxean edo ikaslearen aitak, amak edo lege-tutoreak ikastetxean lan egitea.

      Ikasleak ikastetxean neba-arrebak dituela ulertuko da, baldin eta neba-arreba horiek ikasketak egiten badituzte eskatutako ikastetxean edo hari atxikitako ikastetxeetan onartua izateko eskatzen duen ikasturtean. Irizpide horren baitan, ikastetxeetan matrikulatutako neba-arrebatzat joko dira familia-harreran edo adopzio-aurreko egoeran dauden haurrak.

      Ikasleak ikastetxean lan egiten duen aita, ama edo lege-tutorea duela ulertuko da baldin eta horiek ikastetxeko irakasleak edo irakasleak ez diren langileak badira, herri-administrazioko funtzionario gisa edo lan-kontratupean, onarpen-eskaerak aurkezteko epean.

    • Familia ugariko kide izatea.

    • Ikasleak minusbaliotasuna izatea edo minusbaliotasun hori ikaslearen aitak, amak, lege-tutoreak edo neba nahiz arrebaren batek izatea.

    • Ikastetxeko kooperatiba-bazkide izatea.

    • Ikastetxeko organo eskudunak ezarritako beste egoera adierazgarri batzuk. Egoera horiek irizpide objektiboei jarraituz ezarri behar dira, eta eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen argitaratu.

  3. ¿ Aurreko irizpideak baloratzean, Dekretu honen eranskinean adierazitako puntuak emango dira.<0}

  4. ¿ Berdinketarik ematen bada, aurreko irizpideak barematu ondoren puntu gehien lortu dituzten eskaerei erreparatuko zaie horiek erabakitzeko; betiere, banan-banan konparatuta eta ordena honi jarraituz:

    1. Puntu gehien lortu dituzten eskaerak ikastetxean neba-arrebak matrikulatuta izateari buruzko edo ikaslearen aitak, amak edo lege-tutoreak ikastetxean lan egiteari buruzko baremo-atalean.

    2. Puntu gehien lortu dituzten eskaerak ikaslearen bizitokiaren edo haren aita, ama edo lege-tutorearen lantokiaren gertutasunari buruzko baremo-atalean.

    3. Puntu gehien lortu dituzten eskaerak ikasleak minusbaliotasuna izateari edo minusbaliotasun hori ikaslearen aitak, amak, lege-tutoreak edo neba-arrebaren batek izateari buruzko azpi-atalean.

    4. Puntu gehien lortzen dituzten eskaerak familia ugariko azpi-atalean.

    5. Puntu gehien lortzen dituzten eskaerak familia-unitatearen urteko errentari buruzko atalean.

    6. Puntu gehien lortzen dituzten eskaerak ikastetxeko kooperatiba-bazkide izateri buruzko azpi-atalean.

  5. ¿ Aurreko irizpideak erabili ondoren, berdinketak bere horretan badirau, honela jokatuko da:

    • Zozketa publiko bat egingo da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berariaz ezarritako moduan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako maila eta etapetara sartzeko.

    • Ikaslearen espediente akademikoari erreparatuko zaio, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horri buruz berariaz adierazitakoari jarraiki, Batxilergorako sarbidea erabakitzeko. Hori egin ondoren, berdinketak bere horretan badirau, zozketa publiko bat egingo da, aipatu Sailak adierazitako moduan.

  6. ¿ Onarpen-prozesuko egutegia ezartzeko urteko aginduek zehaztuko dute zer agiri beharko diren baremoko ataletako egoerak kreditatzeko.

Ikasleak lanbide-heziketako erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloetan onartzeko prozesuetan, eskaera guztiak onartzeko nahikoa plazarik ez bada, espediente akademikoari edo eskatzaileek egindako sarbide-probaren azken notari erreparatuko zaio soil-soilik, ikasle horiek ikastetxe beretik edo beste batetik datozen aintzat hartu gabe. Beti bete behar da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arlo horretan berariaz xedatutakoa.

Haur Hezkuntzako lehen zikloko itunpeko ikastetxeek, irakaskuntza-etapa horretako bigarren zikloa ere ematen badute, Dekretu honek xedatutakoari jarraituz onartuak izan diren ikasleek aukera izango dute ikastetxe horietan jarraitzeko, beste onarpen-prozesu bat egin beharrik gabe.

Lehen zikloa soilik ematen duten ikastetxe pribatu baimenduek, ikasleak Dekretu honek xedatutakoari jarraiki onartzen badituzte, aukera izango dute atxikipen-itunak ezartzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikastetxeekin; hori egiten badute, Dekretu honetako 7. artikuluan araututako lehentasun-eskubidea izango dute ikasleek.

"16.2. artikulua.¿ Kopuru hori zenbait ikasle-taldetan handitzeko aukera izango da, bai ikasturtez igaro ez diren ikasleak bertan jarraitzen dutelako, bai berandu sartu diren ikasleei lekua egiteko; betiere, zenbateko gehigarri hori ez bada adierazitako ratioaren ehuneko hamar baino handiagoa."

Indarrik gabe uzten da otsailaren 4ko 14/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-ikastetxeetan eta itunpekoetan ikasleak onartzeko irizpideak arautzen dituenak, eta indargabetu egiten dira, halaber, Dekretu honek xedatutakoaren aurka doazen maila bereko eta txikiagoko arau guztiak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko martxoaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

  1. Familia-unitatearen urteko errenta (kontzeptu metagarriak dira, harik eta ataleko gehienezko puntuazioa lortu arte).

    • Puntuazioa, familia-unitatearen diru-sarrerei erreparatuta: 1,5 puntu.

      Urteko aginduek zehaztuko dute zer errenta jaso behar diren puntuazio hori lortzeko.

    • Eskatzailea ez den adingabeko seme edo alaba bakoitzeko: 0, 25 puntu.

    • Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 3 puntu.

  2. Bizilekuaren gertutasuna (Kontzeptu hauek ez dira metagarriak)

    • Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan izatea ikaslearen bizilekua: 5 puntu.

    • Eskatutako ikastetxearen eragin-eremu mugakideren batean izatea ikaslearen bizilekua: 2 puntu.

    • Eskatutako ikastetxea dagoen herrian izatea ikaslearen bizilekua, baina haren eragin-eremutik eta eremu mugakideetatik kanpo: puntu 1.

    • Eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan izatea ikaslearen lantokia edo haren aitaren, amaren edo lege-ordezkariaren bizilekua: 2 puntu (Puntu horiek bateraezinak dira ikaslearen aita, ama edo lege-tutorea eskatutako ikastetxean lan egiteagatik ematen diren puntuekin).

    • Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 5 puntu.

  3. Ikastetxean ikasten edo lan egiten duten senideak izatea (kontzeptu hauek ez dira metagarriak.

    • Eskatutako ikastetxean edo atxikitakoren batean matrikulatutako neba edo arreba bat edo gehiago izatea: 9 puntu.

    • Eskatutako ikastetxean lan egitea aitak, amak edo lege-tutoreak: 7 puntu.

    • Atal honetan gehienez lor daitekeen puntu-kopurua: 9 puntu.

  4. Beste irizpide batzuk (kontzeptu hauek ez dira metagarriak.

    • Kategoria orokorreko familia ugariko kide izatea: puntu 1.

    • Kategoria bereziko familia ugariko kide izatea: 1,5 puntu.

    • Minusbaliotasuna izatea (kontzeptu honengatik, gehienez, 2 puntu lor daitezke.

      Minusbaliotasuna ikasleak badu: 2 puntu.

      Minusbaliotasuna ikaslearen aitak, amak, lege-tutoreak edo neba nahiz arrebaren batek izatea: puntu 1.

    • Familia unitateko kideren bat eskatutako ikastetxeko kooperatiba-bazkide izatea: puntu 1.

    • Ikastetxeko Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak askatasunez erabakitako irizpideak (aurrez adierazitakoak ere izan daitezke), irizpide publiko, objektibo eta ez-diskriminatzaileei jarraiki ezarriak (ezingo da jaiotzan, arrazan, sexuan, erlijioan, iritzian edo bestelako inguruabar edo baldintza pertsonal edo sozialetan oinarritutako irizpide diskriminatzailerik onartu) (Irizpideak argitaratu egin behar dira eta hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinarazi behar zaizkio, eskaerak aurkezteko epea hasi baino lehen).

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.