Arautegia

Inprimatu

107/2005 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, angularen arrantzari buruzko Dekretua aldatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2532
  • Xedapen-zk.: 107
  • Xedapen-data: 2005/05/10
  • Argitaratze-data: 2005/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Angularen arrantzari buruzko otsailaren 18ko 41/2003 Dekretuaren helburua (2003ko otsailaren 27ko 42. zenbakiko EHAAn argitaratua) Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretako angularen arrantza arautzea, eta arrantza-jarduna gauzatu ahal izateko nahitaez bete behar diren betebeharrak eta baldintzak ezartzea da.

Urtebete baino gehiago pasa da, indarrean sartu zenetik, eta 2003-2004ko arrantza-aldia amaitu ondoren, Dekretu horretako araudiaren azterketa egin da, arlo honetan benetako errealitatera zenbateraino egokitzen den egiaztatzearren.

Hori horrela, hobetu beharreko zenbait alderdi daudela antzeman da, funtsean, arrantzarako lizentziekin eta harrapaketa-orriaren diseinuarekin zerikusia dutenak, eta bai debeku-motaren bat ezartzeko beharrarekin ere, txosten teknikoek eta zientifikoek hori gomendatzen badute.

Horren indarrez, EAEko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren Nekazaritza eta Arrantza sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2005eko maiatzaren 10ean izandako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

“3.– Lizentzia, Dekretu honetako II. eranskinean azaltzen direnen arteko arro edo alde bakar jakin baterako emango da. Beraz titularraren jarduera lizentzian zehaztutako eskualdera mugatuko da.”

“4.– Lizentziarekin batera harrapaketa-orria doa, Dekretu honen I. eranskinean azaltzen den bezala. Bertan, titularrak harrapakinen pisua, arrantza-tresna gisa erabilitako bahearen diametroa, orduko botaldien zenbatekoa, eta arrantza-saio bakoitzeko botaldiko herresta-distantzia jaso beharko ditu; horrekin batera, baita arrantza-ordutegia eta jarduna zein toki zehatzetan garatu den ere.”

“2.– Lizentzia berritzeko ezinbestekoa da aurreko arrantza-aldiko harrapaketa-orria behar bezala beteta aurkeztea, urtero apirilaren 30a baino lehenago.”

“Angula urriko ilargi berria baino astebete lehenagotik hurrengo urteko martxoko ilargi berriaren ondoren astebete pasa arte harrapa daiteke. Garai horretatik kanpo debekatuta dago arrantza egitea.

Txosten teknikoen eta zientifikoen ondorioz ikusten bada aurreneurri gisa beharrezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan angularen arrantza aldi baterako debekatzea, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak dagokion debeku-agindua emango du. Angularen arrantza-aldia txosten teknikoek eta zientifikoek hala gomendatzen denean hasiko da berriz.”

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko maiatzaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Maiatzaren 10eko 107/2005 DEKRETUAREN I. ERANSKINA.

Eguna(1) Arrantza noiz Arrantza- Modalitatea Bahearen Orduko botaldien Arrantza Harrapaketa Eguneroko

hasi gunearen (zerrenda ikusi) diametroa zenbatekoa, eta noiz amaitu (gramotan) oharrak

(Ordua: kokapen botaldiko (ordua:

minutuak) zehatza herresta-distantzia minutuak)

(1)Arrantzan pasa den gauaren aurreko eguna.

Modalitateak: (Ontz.) itsasontzitik; (Ba) bahez, itsasertzetik; (Ola) olatu-arrantza; (Arr) hormatik herrestatutako bahea, (Aza) aitzurrarekin.

Beharrezkoa da irteera guztietako datuak idaztea, nahiz eta ezer ez harrapatu.

Maiatzaren 10eko 107/2005 DEKRETUAREN II. ERANSKINA.

ANEXO II al DECRETO 107/2005, de 10 de mayo.

Arroa/Cuenca N.º zona zb. Iradokizunak/ Comentarios

Barbadun 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Ibaizabal 2 1.– Abra-Areeta (Zubi Esekia / Puente Colgante)

2.– Areeta-La Peña

Butroe 3 1.– Ontzitik/Embarcación: Plentzia eta Gorliz Palados

2.– Lehorretik/Tierra: Plentzia eta Gorliz – Arbiñako presa. Armintza (Amorrada)

3.– Lehorretik/Tierra: Bakio

Oka 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Lea 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Artibai 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Deba 1 Ezin da itsasontzitik arrantzatu

No se permita la pesca desde embarcación

Urola 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Oria 1 Gune bakarra ibai arro guztian zehar

Única zona en toda la cuenca

Harrapaketa-orriak betzeko bereizketa

Diferenciación para rellenar el cuaderno de capturas:

– Ontzitik/Embarcación: Bokalea-Aginaga

Lehorretik/Tierra: Arro guztian/Toda la cuenca

Bidasoa 1 Ezin da itsasontzitik arrantzatu

No se permita la pesca desde embarcación

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.