Arautegia

Inprimatu

447/1994 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabideak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 120
  • Xedapen-zk.: 447
  • Xedapen-data: 1994/11/22
  • Argitaratze-data: 1995/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Langile baten lanbide-bizitzan zehar gerta daitezkeen aldaketei egokitzeko gaitasuna emango dion heziketa balioanitza eskainiz, lanbide heziketak lanbide ezberdinetan prestakuntzaz aritzeko gaitu egin behar duela adierazten du urriaren 3ko HezkuntzaSistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoak. Helburu hori lortuko da bakarrik, hasierako lanbideheziketaprodukzio-inguruaren benetako kualifikaziobeharreiegokitzen bada eta hezkuntzasistemaren bidez ez bakarrik heziketa bat baizik eta gaitasun profesional bat ere ziurtatzen bada, eta gaitasun hori, enpleguan eskatzen den mailan lanbide batean aritzeko gai egiten duten ahalmenak, ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak bezala ulertu behar da; hemen nahi dena beraz, gaitasundun eta espezializatutako trebakuntza bat ere lortzea da. Balioanitzekoa eta aldi berean lanbide mailan gaitasundun heziketa baten helburu bikoitz hori lortzeko, lanbide heziketa berriaren diseinuak, balioanitza den oinarrizko lanbide-heziketaren eta espezializatuizaera duen berariazko lanbide-heziketaren bereizketa egiten du. Oinarrizko lanbide-heziketa, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan sartuta gelditzen da eta heziketa balioanitz baterako eta berariazko lanbide-heziketa ikastea gertatzeko eskakizuna diren eta, tekniken eta lanbide mailako perfilen kopuru handi baterako berdinak diren ezagueren, trebetasunen, eta jarreren multzo batek osatzen du. Berariazko lanbide-heziketa, titulu bakoitzarentzako bereizgarria den lanbide-gaitasunari lotutako ezagueren, trebetasunen, eta jarreren multzo batek osatzen du eta lanbide-jardunerako prestakuntza burutzen dute eta hori arautzea da dekretu honen xedea; Bi mailatako heziketa-ziklotan antolatzen da: Erdiko Mailakoak, Bigaren Hezkuntzan graduatu-titulua lortu ondoren ikasten direnak eta Goiko Mailakoak, batxilertitulua lortu ondoren egiten direnak; ziklo horiek gainditzeak, hurrenez hurren Teknikariaren eta Goi-mailako Teknikariaren tituluak hartzeko eskubidea ematen du. Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ere eskatzen duen Lanbide Heziketa eta produkzio-mundua hurbiltzeko helburua, produkzio-inguruaren beharrei erantzutean ardura berezia jartzean curriculumen diseinuaren bidez bakarrik ez da lortzen, baizik eta heziketazikloenantolaketa eta egiturari esker ere bai: lanbidemodulutanedo ezagutzen multzoan artikulatzen dira barneko aldean, batasun eta koherentziaz, eskuduntza-unitate bati edo batzuei elkartuz, balioa eta mamia enpleguan dituztela, horrela, enplegu horretan ezagutu ahal izango dira eta ezagutuko dira. Elkarrekiko oso urruti egon ohi ziren lanbide heziketako bi modalitate harremanetan jarri ahal izatea dakar antolamendu horrek: prestakuntza arautua, hasierakoa ere deitutakoa, lehenengo enplegura bideratutako jarduerak egiten dituelako eta prestakuntza ez arautua, araututako hezkuntza-sistematik kanpo gelditzen delako deitzen dela horrela eta funtsean langileentzako prestakuntza iraunkorreko eta lanbide-alorrera berriro sartzeko ekintzak gauzatzen dituela. Diseinu berriak, osoa den gauza bakar bat bezala jotzen du lanbide heziketa, profesionalaren bizitza guztian zehar jarraipen eta aurreraketa bat duena: zikloen antolamendu berriak, ziklo horiek lanbide modulukako zatikako eskaintza bat egin ahal izatea dakar, horrela, beren hasierako prestakuntza bukatu dutenentzat prestakuntza iraunkorrerako balio izango diela eta, halaber, lanbide baterako prestaketa espezifikoa ere, ziklo horietako gehienak, dagokien lanbidean ekintza sail bat garatzeko beharrezko diren lanbide-gaitasun multzo bat bezala ulertzen den gaitasun-unitate bati loturik baitaude. Printzipio horiek bete nahian, Euskal Eskola Publikoaren Legeak, produkzio-ingurumariaren beharrak bere hezkuntza-proiektuetan sartzea eskatzen die ikastetxeei, beren heziketa-beharrei jaramon egitea beren proiektu curricularretan eta prestakuntza arautuaren eta ez arautuaren heziketa-ekintzak elkarrekin lotu ahal izatea. Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organiko horren 34.2 atalean adierazitakoaren esanera, dagokion titulu bat eman ahal izateko, curriculumaren barruan derrigorrez lantegietan heziketa praktikoaren aldi bat sartzea, profesional berriak produkzio alorreko eskaera berriei hobeto egokituak egotea eta ikastegien eta lantegien arteko lotura erraztea ekarriko duen elementu bat da. Azkeneko beste aipamen bat, Lanbide Heziketa berriaren antolamendu eta ordenamendua ezartzerako orduan batere txikiagoa ez den garrantzia duena, zera adieraztea da, Lanbide Hezkuntzan trebakuntzaekintza guztiaren helburu nagusiak hauek izan behar dutela: hobekuntza iraunkor eta integral bat bilatzea; elkarlaneko eta taldekako jarrerak sustatzea, ekinzalea den eta aldi berean ingurugiroarekiko errespetuzkoa den kultura bat hedatzea;, segurtasun-baldintzetan egitea lana eta lanbide mailako eskuduntzez eta erantzukizunez; azken batean, heziketa eta produkzio prozesu guztietan kalitatea bilatzea. Dekretu honen xedea hau da, tituluei eta dagozkien Lanbide Heziketako gutxienezko irakaskuntzei buruz norabide orokorrak ezartzeko den oinarrizko araua den maiatzaren 7ko 676/1993 Erregeren Dekretuan xedatutakoa jasoz, heziketa-zikloek bete behar dituzten egitura, antolamendua eta norabideak ezartzea Euskal Autonomi Elkartean. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposmenez, Jarlaritzaren Kontseiluak 1994ko azaroaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Xedea eta erabilpen eremua Dekretu honek, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, berariazko lanbide heziketaren antolamendu eta araudia ezartzen ditu eta hori garatzeko norabideak ere bai, Hezkunta-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako den urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren atalean eta tituluei buruzko norabide orokorrak eta lanbideheziketakohoriei buruzko gutxienezko baldintzak ezartzeko den maiatzaren 7ko 676/1993 Erregeren Dekretuan xedatutakoaren arabera. 2. atala.- Berariazko Lanbide-Heziketaren helburuak Tituluak lortzera bideratutako berariazko lanbide-heziketaren irakaskuntzek, ondorengo hauetarako beharrezko trebakuntza izango dute helburu: a) Titulu bakoitzaren ezaugarria den lanbidegaitasuna lortzea. b) Dagokion sektoreko antolamendu eta ezaugarriak ulertzea; lanbideratze mekanismoak ere bai; oinarrizko lanbide-legeria ezagutzea eta lan-harremanetatik sortzen diren eskubide eta egitekoak eta segurtasuneko eta lan-egoeretatik sor daitezkeen arriskuak aurrikusteko baldintzetan lan egiteko beharrezko diren ezagutza eta trebetasunak lortzea. c) Geroko ikasketak eta prestakuntzaaldaketetara egokitzea motibatuko dituzten nortasun eta heldutasun pertsonala eta profesionala lortzea. d) Ingurugiroa zaintzen eta errespetatzen eta prozesuen, produktuen eta/edo zerbitzuen kalitatea etenik gabe hobetzen aktiboki parte hartzea lanbide jardunaren bidez.II. ATALBURUA HEZIKETAZIKLOAK 3. atala.- Ziklokako antolamendua. Berariazko lanbide-heziketako irakaskuntzak, lanbidetituluaklortzera eramaten dituzten erdiko mailako eta goiko mailako heziketa-ziklotan antolatuko dira. a) Erdiko mailako ikasketa-zikloek derrigorrezko bigarren hezkuntzan ematen den oinarrizko lanbide-heziketa eskatzen dute eta, lanbidegaitasunetan, gaitasun horienak diren tresnak eta teknikak erabiltzearen mugen barruan, autonomoak izan daitezkeen gauzatze eta antolatze lanek behar adina zehazten dituzten jarduketak gauzatzeko trebakuntza ematen dute. b) Goiko mailako heziketa-zikloek, batxilergoan ikusten den oinarrizko lanbide-heziketa eskatzen dute eta lan teknikoekin zerikusia duten jardueretan aritzera bideratuak dauden lanbide-gaitasunetan trebatzen dute, enkuadratze eta koordinatze-erantzukizunak (era autonomoan eta/edo partaidetzan egin daitezkeelarik) gauzatuz. 4. atala.- Zikloetara sartzea 1.- Erdiko mailako heziketa-zikloak ikasteko, bigarren mailako hezkuntzan graduatuaren tituluaren jabe izatea eskatuko da eta goiko mailako heziketazikloak ikasteko, batxiler-tituluaren jabe izatea. Halaber, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 32.1 atalean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu baten bidez deitu eta arautua izango den proba bat gaindituz ere sartu ahal izango da ikasketa horietara. Goiko mailako heziketa-ziklokako bide horretara sartzeko, hogei urte beteta edukitzea ere eskatuko da. 2.- Aurreko idazatiak aipatzen duen pobaren bidez, izangaiak ondorengo hauek egiaztatu beharko ditu: a) Erdiko mailako heziketa-zikloetara sartzeko, irakaskuntza horiek probetxuz ikasteko ezagutza eta trebetasun nahikoa. b) Goiko mailako heziketa-zikloetara sartzeko, batxilergoko helburuekiko heldutasuna eta nahi den lanbideeremuhorri dagozkion gaitasunak; dagokion titulu hori arautuko duen Erregeren Dekretuak adieraziko ditu gaitasun horiek. Ikasi nahi diren lanbide-ikasketa horien kideko den lan-esperientzia egiaztatzen dutenek, arauen bidez erabaki dadin modura, azkeneko parte horretstik salbuetsi ahal izango dira. 3.- Unibertsitatera sartzeko hogeitabost urtetik gorakoentzako saioak erabat gainditu dituztela egiaztatzen duten pertsonen kasuan, unibertsitateikasketen eta sartu nahi duteneko heziketa-zikloaren arteko kidetasunmailarenarabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko du zein baldintzetan gelditu ahal izango diren zati batean salbuetsirik goiko mailako heziketa-zikloetara sartzeko probatik.III. ATALBURUA LANBIDEMODULUAK 5. atala.- Definizioa 1.- Berariazko lanbide-hezkuntzako heziketazikloak teoriazko eta praktikazko heziketako lanbide-moduluetan antolatuko dira eta beren iraupena, dagokion tituluaren lanbide-gaitasunaren izaeraren araberakoa izango da. 2.- Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lanbide-modulutzat zera ulertzen da: berariazko lanbideheziketakounitate koherente bat, gaitasun-atal bati edo dekretu honen 2. atalak aipatzen dituen helburu batzuei lotuta dagoena. 3.- Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, «lanbide-modulua» hitza, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 30.4 eta 33. ataletan aipatzen diren «gaia» eta «arloa» hitzen baliokidetzat joko da. 4.- Hezikleta-zikloak banatzen direneko atalak osatzen du lanbide-modulua eta heziketa-ziklo bakoitzerako jarritako helburu orokor guztiak edo horien zati bat lortzeko laguntzen du. 6. atala.- Motak 1.- Heziketa-ziklo guztiek lanbide-modulu multzo bat izango dute eta beti ere, heziketako eta lanorientabideko bat sartuko dute, beste bat integratutako proiektukoa eta beste bat lantokietako prestakuntzakoa. 2.- Heziketako eta lan-orientabideko modulua; dagokien tituluaren ezaugarri den produkziosektorera bideratutakoak diren eta beren garapenari modulu horrek era berezian lagunduko dien helburuak ondorengo hauek izango dira: a) Lanbidearen osasun eta arriskuaren baldintzak ezagutzea eta osasuna eta produkzio-jarduera garatzen deneko giroa babesteko, hobetzeko eta aurrehartzeko jardunak garatzea. b) Oinarrizko den edo lan-munduan erabiltzekoa den lan-legeria, langileen eskubide eta betebeharrekin batera ezagutzea eta enpresa baten egitekoak eta oinarrizko antolamendua. c) Hala behar izanez gero, legegintzari buruzko eta ekonomiako oinarrizko alderdiei buruzko ezagutzak lortzea. d) Nahiz bere kontura, nahiz inoren kontura lanbidean jarduteko lanbideratze-prozesuari laguntza ematea. 3.- Integratutako proiektuaren moduluak ondorengo helburu hauek lortzera lagunduko du bereziki: a) Bereziki sektoreko produkzio-jarduerarenak diren antolamenduari, ezaugarriei, baldintzei, tipologiei, teknikei eta prozesuei buruz, ordenean integratuz, eta beroietan kalitatearekin eta ingurugiroarekiko ardura eta errespetuarekin loturik direla, alderdi definitzaileenak begiratuz, tituluaren ezaugarri den lanbidegaitasunaren alderdi nabarmenenak ulertzea. b) Hala behar izanez gero, horretarako prestatzen ari den lanbidean aktibatu behar dituen gaitasunen garapenari laguntzen dioten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak, ikastetxea kokatzen deneko produkzioinguruneak eskatzen dituenak eta gainerako lanbide moduluetan ezin ikusi direnak lortzea. Heziketa-zikloa zatikako eskaintzan ikasten dutenentzat, modulu honen ebaluazioa zikloko gainerako moduluak gaindituta edo konbalidatuta izan ondoren egingo da eta, halaber, modulu honetako heziketajarduketak, eskaintza horretan, ez dute nahi eta nahi ez eskatuko ikasleak ikastetxean egotea. 4.- Lantokiko prestakuntzaren modulua. Modulu honek berariaz ondorengo helburu hauek lortzen lagunduko du: a) Ikasleek ikastegian lortu duten lanbidegaitasuna osatzea lantokiko produkzio-ekintzen artean identifikatutako ekintza sail bat eginez. b) Dekretu honen 2. atalak aipatzen dituen gainerako helburuak ikasleek lor ditzaten lagundu. c) Ikaslegoak lortutako lanbide gaitasunaren alderdi nabarmenenak ebaluatzea. Modulo horretako ekintzen zatirik funtsezkoena produkziozentruetangaratuko da eta horien zati bat ikastetxean ikusten dela. Ikaslegoa modulu horretara sartzeko baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko ditu, halaber, ikasketa prozesu hori noiz jarriko den ere, beti ere, bera arduratuko da beste moduluetan ikusi diren eta bere garapenerako beharrezko diren gaitasunak eta lanbide-trebetasunak irakaslegoak behar hainbeste sendotu ondoren gara dadin bere irakaskuntzen zati nagusi bat. Heziketa-ziklo horren gaitasuna ematen duten lanbideikasketenmaila duen lanbide-esperientzia egiaztatzendutenek modulu horretatik salbuetsirik gelditu ahal izango dira erabat edo zati batean. IV. ATALBURUA HEZIKETA-ZIKLOEN MODALITATEAK ETA ANTOLAMENDUA 7. atala.- Eskaintzamodalitateak 1.- Era osoan baimendurik dituzten heziketazikloak, luze zabalean eskainiko dituzte ikastetxeek eta, dekretu honen 20. atalak jasotzen duenaren arabera, lanbide-modulu guztietan matrikulatu beharko du ikaslegoak. 2.- Behar bezala baimendutako ikastetxeek zatika eskaini ahal izango dituzte heziketa-zikloak eta ikaslea lanbide-moduluka matrikulatu ahal izango da 19. atalean adierazten den bezala. Eskaintza hau ( heziketaziklokolanbide-modulu guztiak hartu ahal izango dituela) pertsona helduentzat gordetzen da HezkuntzaSistemarenAntolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 53.2 atalean adierazitakoaren erara eta arauz erabaki dadin modura antolatuko da. 8. atala.- Tituluen garapen curricularra 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, heziketa-ziklo bakoitzaren derrigorrezko curriculuma ezartzea Jaurlaritzari proposatzerakoan, Euskal Autonomi Elkartearen produkzio-egituraren gizabaliabideen ekonomia eta gizarte-garapenaren beharrak kontutan hartuko ditu. 2.- Oinarrizko arautegiaren bidez ezarritako tituluen curriculuma garatzen duten dekretuek, ikastetxeentzako, arautegi horretan ezarritako derrigorrezko osagarri bezala, gutxienez ondorengo atal hauek izango dituzte: a) Tituluaren derrigorrezko irakaskuntzak osatzen dituen curriculuma. b) Tituluaren parte diren moduluak. c) Lanbide modulua heziketako osoko eskaintzan sartzen denean, modulu bakoitzaren erreferentziako ordutegia eta, zatikako eskaintza egiten denean, behin-betiko ordutegia. d) Zehaztapenak, hala behar izanez gero, lanbide-modulu desberdinak zikloan banatzeko denborari dagokionez eta, dagokionean, ikasketa prozesuaren barruan bere behin-betiko kokapena jartzeko. e) Produkzio zentruetako jardunetarako erreferentzi ordutegia eta lantoki zentruetako heziketamoduluari dagokionez, dagokion ikasketazentruan. f) Titulu bakoitzari loturik dagoen trebakuntza emateko, gutxienezko baliabide didaktiko eta teknikoez hornitzea. g) Irakaskuntza/ikaskuntza prozesurako norabideak eta ebaluazioa garatzeko ere. 9. atala.- Derrigorrezko curriculumeko ordutegiak 1.- Beti ere maiatzaren 7ko 676/1993 Erregeren Dekretuaren 10. e) atalean xedatutakoari men eginez eta, beraz, han bertan adierazitako oinarrizko edukinak eta ordutegiaren portzentaia bertan sartuz, derrigorrezko irakaskuntzen edukinek, heziketa-zikloko osoko eskaintza batean sartuak dauden lanbidemoduluak direnean, inoiz ere ez dute eskatuko heziketaziklorako aurrikusitako guztirako ordutegiaren 100eko 85 baino gehiago. 2.- Titulu bakoitzaren garapen-dekretuak erreferentziaordutegibat izendatuko dio lanbidemodulu bakoitzari modulu hori osoko eskaintzan egiten denean; zatikako eskaintzan egiten denean, modulu bakoitzaren behin-betiko iraupena adieraziko da eta, era horretan, zikloko modulu guztien ordutegien multzoak bere iraupen osoa hartuko duela eskaintza horretan.V. ATALBURUA CURRICULUMAK 10. atala.- Definizioa eta helburuak 1.- Irakaste-praktika arautzen duten helburuen, edukinen, pedagogi-metodoen eta ebaluazio irizpideen multzoa jotzen da Berariazko LanbideHeziketako curriculuma. 2.- «Amaierako Gaitasunak» deitutako hitz`jokuen bidez adierazita etorriko dira lanbide-modulu desberdinen helburuak. 11. atala.- Curriculumak jartzea 1.- Beren gizartearen eta produkzioaren ingurumariko ekonomi, gizarte eta giza-baliabideen garapenaren beharrak eta helburutzat duen ikaslegoaren ezaugarriak kontutan hartuz, ikastetxeko curriculumproiektua prestatuz eta onartuz, garatuko dute ikastetxeek lanbideirakaskuntzencurriculuma. 2.- Emango diren garapen-arauekin bat eginik eta horretarako jarriko diren norabideei jaramon eginez sekuentziatuko dituzte ikastetxeek heziketazikloaren lanbide-moduluak, organizazio eta pedagogia aldetik egokiena dela uste dezaten eran. 3.- Ikastetxearen curriculum-proiektua, heziketaziklodesberdinak ematen dituzten ikastetxeetan, homogeneoak diren irizpideez planteiatu beharko da, nahiz eta lanbide bakoitzarenak diren irakaskuntzetarako, ezartzea egoki izan daitezen bereiztasunak errespetatuz. 12. atala.- Irakasletaldea 1.- Heziketa-ziklo batean bere lana gauzatzen duen irakasle-multzoak osatzen du ziklo horren irakasletalde arduraduna. Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 33.2 atalean ezarritakoaren arabera, lanbide-modulu bakoitza, orokorrean, irakasle bakar batek emango du, irakasle espezialista baten laguntza ikusten denetan izan ezik eta zatikako eskaintza egiten denean eta, hala badagokio, Lantokiko Prestakuntzan. 2.- Heziketa-Ziklo baten irakasle-taldearen osaerak ahalik eta txikiena izan beharko du eta bere kideek ikasle-talde batekin ziklo osoan zehar jarrai eta koordina dezaten bilatuko da. Halaber, Lanbide-arlo berekoak diren lanbidezikloak ematen dituzten irakasle-taldeen artean eta lanbidearlobati edo batzuei zeharka lotzen zaizkien lanbidemodulueidagozkienak ematen dituztenen artean ere koordinatutako lana garatuko da. 3.- Berariazko lanbide-heziketa ematen duten ikastetxe guztietan lantokiko praktiketako koordinatzaile edo arduradun bat egogo da eta bere egiteko nagusienak izango dira heziketa-zentruaren eta lantokiaren arteko harremanak jartzeari laguntzea eta ikastetxe horren lantegi-zentruetako moduluetako arduradunen ekintzak koordinatzea. Lantokietako prestakuntza-moduluko arduradunak garatuko ditu eta, hala behar izanez gero, koordinatuko modulu horren irakaste-ekintzak, lantokizentruak jartzen duen eta zentru horretan ikasleen trebakuntzaren arduradun espezialista den irakasle denarekin harremanean eta elkarlanean. 13. atala.- Programazioa 1.- Zikloko eta modulu bakoitzeko derrigorrezko irakaskuntzen curiculuma, dagozkien programazioak eginez, bere produkzio-ingurumariaren ezaugarriei egokituko dizkie Irakasletaldeak. Lantoki zentruko trebakuntza-moduluaren berariazko kasuan, horko arduradunak erabakiko ditu lantoki-zentruko erakuslearekin batera, lantokizentruko egonaldian zehar garatuko diren ekintzak eta jardunak, halaber, ekintza horietako lorpen-maila erabakitzea ekarriko duten irizpideak ere. 2.- Talde irakasleak egokituko ditu programazioak bere ardurapeko taldea osatzen duten ikasleen heziketabeharrei.Programatutako helburuei erantzuten ez dietenean oro har ikaslearen aurrerakuntzek, irakasleek, dagozkien trebakuntzaren indartzeak eta, hala badagokie, curriculuma egokitzeak jarriko dituzte. Curriculum-egokitze nabarmen bat eskatzen duten hezkuntza-mailako behar bereziak dituzten ikasleen kasuan, irakasle-tadea, kasu horietarako arauz erabaki dadinari lotuko zaio, kontuan hartuz, inoiz ere ezingo duela curriculum-egokitze nabarmen horrek tituluak ematen duen gaitasun orokorra lortzeko oinarrizko lanbidegaitasunarekinloturik dauden helburuak desagertzean eraginik izan. 3.- Heziketa-ziklo bati dagokion ikasletalde bakoitzak, irakasle tutore bat izango du eta horrek koordinatuko ditu ikasle bakoitzarentzat, garatuko dituen jarraipenerako eta akademi, pertsonal eta lanbide mailako orientabiderako prozesuak; lanbidemoduluetako zatikako eskaintza bat denean, lanbidemodulu bakoitza emateko irakasle arduradunak gauzatuko ditu tutoritzarenak diren egitekoak. 14. atala.- Metodologia Berariazko lanbide-heziketako metodologi didaktikoak, zientzia, teknologia eta antolamendu mailako edukinen integrazioa sustatuko du. Halaber, lana norberak bere kabuz eta taldean egiten ikasteko gaitasuna lagunduko du ikaslegoan. Trebakuntza-eskaintza hori lanbidemoduluetako zatikako eskaintza baten barruan ikusten denean eta petsona helduentzat edo urrutirako hezkuntzarako denean, metodologi-tratamendua pertsona helduentzako edo urrutirako hezkuntzako hezkuntzaren ezaugarriei egokituko zaie. VI. ATALBURUA EBALUAZIOA 15. atala.- Subjektuak eta objektua 1.- Irakaslegoak banaka eta ekipoan ebaluatuko ditu ikasleen ikaskuntzak eta irakasleen beraien irakaskuntzak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak arautuko du agindu baten bidez berariazko lanbide-heziketaren abaluazioprozesua. 2.- Irakasle beraien irakaskuntza-lana ebaluatzean, besteak beste, produkzio-ingurumariaren ezaugarrei eta ikasleen beharrei egokitzeari dagokionean, curriculumaren programazioa, antolamendua eta zehaztasuna baloratuko dira. 3.- Ikasleen ikaskuntza-ebaluazioa etengabekoa izango da, lanbide-moduluka egingo da eta bertan, heziketa ziklo bakoitzari dagozkion lanbidemoduluen multzoa hartuko dute kontuan irakasleek. Ebaluazioa, heziketa-zikloa ematen duen irakasle-taldeak egingo du eta irakasle tutoreak koordinatuko du eta, hala behar izanez gero, ikastetxeko orientabidezerbitzuaren aholkua izango du. 16. atala.- Ikasleak ebaluatzeko irizpideak 1.- Irakasleek erabilitako irizpideek eta ebaluaziorako jardunbideek, tituluaren ezaugarri den lanbidegaitasuna hartuko dute kontuan eta hori izango da heziketazikloarenhelburu orokorrak eta hori osatzen duten lanbide-moduluen amaierako gaitasunak definitzeko erreferentzia, halaber, ikaslearen heldutasuna dekretu honen 2. atalean ezarritako gainerako helburuekiko. 2.- Lanbide-moduluen multzoak baloratzekoan, tituluaren gaitasun ezaugarriak orokorrean osatzen dituztenak hartuko dira kontutan bereziki, esaterako, lantokiko heziketakoak eta integratutako proiektukoak. 3.- Lantokiko heziketa-modulua ebaluatzerakoan, bere irakasle arduradunak, lantokiko egonaldian ikaslearen erakuslearen edo erakusleengandik jasotakoak oinarrizko balorazio-elementutzat hartuko ditu. 4.- Berariazko heziketa-beharrak dituzten eta dekretu honen 13.2 atalak aipatzen duen curriculum-egokitze bat egin duten ikasleak ebaluatzekoan, inguruabar hori kontutan hartuko da eta oinarrizko errefentzia bezala, kurikulum-egokitze horretan hartutako irizpideak hartuko dira. 5.- Bera osatzen duten modulu guztietan ebaluazio positiboa eskatzen du heziketa-ziklo bat gainditzeak. 17. atala.- Ebaluazioekitaldiak 1.- Tutoreak antolatuak eta bere gidaritzapekoak izan eta modulu desberdinetako irakasleek aurkeztutako informazioak kontrastatzeko eta heziketazikloko helburu orokorrak lortzean ikasleen aurrerakada eta ziklo hori osatzen duten moduluen amaierako gaitasunak modu kolrgiatuan baloratzeko diren zikloko irakasletaldearenbilerak deitzen dira ebaluaziobilerak. 2.- Arauz erabakiko diren uneetan eta eran gauzatuko dira ebaluazio-ekitaldi horiek eta zatikakoak, bereziak, ohiko amaierakoak eta aparteko amaierakoak izan daitezke ekitaldi horiek. Osoko eskaintzaren modalitateak, derrigorrez hiru ebaluazio-ekitaldi hartuko ditu gutxienez bere baitan: a) ekitaldi berezi bat 18. atalean adierazten diren ondorioetarako, b) amaierako ohiko ekitaldi bat eta bertan ikasi diren moduluak ebaluatuko dira eta modulu horien guztien azken sailkapena egingo da, c) aparteko azken ekitaldi bat eta bertan ohiko azken ekitaldian gainditu ez diren moduluak ebaluatuko dira. Zatikako eskaintzaren modalitateak, derrigorez ohiko azken ebaluazioaren ekitaldiak eta aparteko azkenekoa ere hartuko ditu gutxienez bere baitan. Ohiko azken ebaluazioa modulu bakoitzaren amaieran egingo da eta dekretu honen 6.2 atalean adierazten den moduan, heziketa-zikloa osatzen duten gainerako moduluak gainditu eta konbalidatu ondoren, integratutako proiektuko moduluari dagokiona. Aparteko azken ekitaldia, eskaintza osoa egin duten ikasleekin batera gauzatu ahal izango da. 18. atala.- Ekitaldi bereziak 1.- Ikaslegoaren ikasketen jarraipena errazteko xedez eta heziketa-zikloetan matrikulatzealdien aurreko garaietan, irakasle taldeak ebaluazio bereziko ekitaldi bat antolatuko du, ikasketa-zailtasunak dituzten ikasleentzat izango dena. Ekitaldi berrian ziklo hori berriro hasi behar duten ikasleak ebaluazioekitaldi horretan erabakiko dira, ikasle horientzat izango diren orientazio-kontseiluak prestatuko dira eta ikasle horien irakaskuntza eta ikasketa prozesuari laguntza emateko, curriculuma egokitzeko jarraipideak ezarriko dira. Zikloa berriro hasteko erabaki hori behin bakarrik hartu ahal izango da ziklo horren barruan. 2.- Halaber, eta aurreko lerroaldian aipatutako ebaluazio bereziko ekitaldiaren ingurumarian, irakasletaldeak,irakasle jakin batzuei, burutzeko gelditzen zaizkien lantokiko prestakuntzako lanbidemoduluetarako eta/edo integratutako proiektuetarako sarrera ukatu ahal izango die. Murrizte hori, ordura bitartean lanbidemoduluetakoerdietan gutxienez errendimendu gutxi edo heldutasun urria nabaritu zaizkien ikasleei bakarrik aplikatu ahal izango zaie. VII. ATALBURUA MATRIKULAZIOA ETA PROMOZIOA 19. atala.- Modalitateak 1.- Prestakuntza-zikloak osoko eskaintzaren modalitatean ikasten ari diren ikasleek ziklo osoan matrikulatuko dira eta zatikako eskaintzan egiten dutenek, bakarka egingo dira zatikako eskaintzan. 2.- Ziklo bakoitza ikasteko edo dekretuaren 4. atalak aipatzen dituen sarrerako probak gainditzeko ezinbesteko akademi baldintzak, zikloaren hasiera baino lehenagotik eskatuko zaizkie osoko eskaintza ikasten dutenei eta zatikako eskaintza aukeratzen duntenei, arauz erabaki dadin eran. 20. atala.- Promozioa 1.- Azken ebaluazioaren ondorengo ekitaldien ondoren gainditzeke dauden moduluak dituztenek, behin bakarrik, modulu bererako programatutako ekintzak presentzia bidezko araubidez errepikatu ahal izango dituzte. 2.- Lanbide-modulu bereko azken ebaluazio eta kalifikaziora, gehienez ere sei bider aurkeztu ahal izango dira ikasleak. 3.- Dekretu honen 13.2 atalarekin bat eginez curriculumegokitzebat egiten ari diren ikasleen kasuan, egokitze horren diseinuak, atal horretakoetatik desberdinak diren irizpideak jaso ahal izango ditu. VIII. ATALBURUA KALIFIKAZIOAK ETA KONBALIDAZIOAK 21. atala.- Moduluen Kalifikazioak 1.- Heziketa-zikloaren amaieran, ebaluazioko ohiko azken ekitaldian, heziketa-zikloko modulu guztien azken kalifikazioa erabakiko da osoko eskaintza ikasi den kasuan. Modulua zatikako eskaintzaren modalitatean ikasten den kasuan, modulu bakoitzaren ebaluazioaren ohiko azken ekitaldiaren akta egingo da eta une horretan erabakiko da horren kalifikazioa. 2.- Halaber, zikloa edo bere zati bat gainditu ez duten ikasleentzat, ebaluazioko aparteko azken ekitaldi bat antolatuko dute ikastetxeek. Ebaluazio horren kalifikazioa, ohiko ekitaldiko aktan bertan adieraziko da eta horrela itxirik geldituko da. 3.- Honen aurretik aipatutako ebaluazioaren ekitaldi horietakoren batetan, irakasle-taldeak, eskaintza osoa ikasten duen ikasle bakoitzarentzat izango den orientazio kontseilu bat prestatuko du, lanbidea gauzatzeko, lan-mundura sartzerakoan aholkuak eman diezazkion. 22. atala.- Konbalidazioak Oinarrizko araudiak erabaki dezanarekin bat eginik, beste heziketa-zikloekiko zeharkako edo berdinak diren lanbide-moduluetarako konbalidazioak egingo dira eta lanaren bidezko eta iraunkorreko lanbidetrebakuntzarekiko korrespondentzia eta konbalidaziorako gai deklaratuak izan direnetarako eta lanbidepraktikarekiko. IX. ATALBURUA TITULUAK ETA EGIAZTAPENAK 23. atala.- Tituluak: balioa eta motak 1.- Dekretu honek aipatzen dituen lanbide heziketako tituluak, maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuak arautzen dituenak dira, akademi eta lanbide hezkuntza mailako balio ofiziala izango dute nazio mailako lurralde guztian eta dekretu honek aipatzen duen beharrezko trebakuntza egiaztatuko dute eta lanbide desberdinak prestakuntzaz betetzeko gaitasuna. 2.- Erdi mailako edo goi mailako berariazko lanbide heziketako irakaskuntzak gainditzeak, hurrenez hurren, dagokien lanbide-hezkuntzako teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko eskubidea emango du. 3.- Teknikariaren tituluak, HezkuntzaSistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 32.1 atalean xedatutakoaren arabera erdi mailako berariazko lanbide-heziketa burutu duen ikaslegoaren kasuan, ikasitako lanbide heziketako ikasketekiko beren zerikusiaren arabera, oinarrizko arautegiaz erabaki daitezen batxilergoko modalitateetara sartzeko eskubidea emango du. 4.- Goi-mailako teknikariaren tituluak, egin dituen lanbide heziketako ikasketekin duten zerikusia kontuan harturik, erabaki daitezen unibertsitateikasketetarako zuzeneko sarrerarako eskubidea ematen du, unibertsitatera sartzeko prozedurei buruz indarrean dauden arauen arabera. 24. atala.- lanbide-moduluetako irakaskuntzen egiztapena Lanbide-modulu bati dagozkion berariazko lanbideheziketakoirakaskuntzak gainditzeak, trebakuntzaziklobateko irakaskuntzen zatikako eskaintza baten barruan egin denean, dagokion egiaztapena ekarriko du. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautuko du zein baldintzetan eman ahal izango diren egiaztagiri horiek. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Lanbide-Heziketako irakaskuntzak eta horien tituluak arautzeko diren oinarrizko araugintzako aginduak osoan edo zati batean errepikatzen dituzten dekretu honetako atalak, legintzazko sistematikako arrazoiengatik sartu dira testu honetan; ondorioz, aipatutako oinarrizko araugintzan beste haien aldaketarik sortzen den unean, hauek ere aldatutzat joko dira. Bigarrena.- Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoak Berariazko Lanbide-Heziketan beteko ditu bere egitekoak, bai Erdi-Mailakoan eta GoiMailkoan ere eta hori, ezar daitezen baldintzez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergokoan ere egitearen kaltetan izan gabe. ALDIBATERAKO XEDAPENA Bakarra.- Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren Gehigarrizko Xedapenetatik bigarreneko 3. idazatian aginduakoaren ondorioetarako, oinarrizko arautegiz ezarriko diren espezialitate berrietara irakaslegoa adskribatzen ez den bitartean, prestakuntzaziklo berriak ezartzen direneko ikastetxeetako zuzendaritzataldeak,titulu bakoitzari dagozkion erregedekretuekadierazten dituztenen antzekoak izan daitezen Erdi-mailako Irakasleen eta LanbideHezkuntzako Teknikarien Kidegoetako espezialitateei emango dizkie lanbide moduluak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen legegarapenerako eman daitezen aginduek Lanbide-Heziketako Euskal Kontseiluaren agindutako informea eduki beharko dute. Bigarrena.- Dekretu hau garatzeko dagozkion xedapenak emateko baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko azaroak 22. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.