Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzea

Deskribapena

Lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea, babeserako, berreskurapenerako eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.

Xedea hauxe da: kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak izan dituzten lurzoruetan etorkizunean egindako ekintzek pertsonen osasunerako eta ingurumenerako arriskuak ez izatea.

DCS - Lurzoruaren kalitatearen deklarazioa

Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lurzorua uneko edo aurreikusitako erabilerarako egokia den, baimendutako entitate batek egindako lurzoruaren kalitatearen ikerketa-txostenen arabera. Horretarako, nahitaez, ezagutu egin behar da lurzoruan eta kaltetuta egon daitezkeen beste ingurune batzuetan dauden kutsatzaileen kontzentrazioa, eta ikerketa-fase bakoitzari dagozkion irizpideen arabera ebaluatu kontzentrazio hori.

DAS - Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioa

Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioaren prozedura administrazio-prozedura bat da, eta horren bidez balioztatzen du ingurumen-organoak industria-erabilerarako soilik balio duen lurzoruaren gaitasuna, lurzoruan egon den jarduera kutsatzeko ahalmen ertaina duen jarduera gisa sailkatuta badago, ondorengo kasuetan:

  • Kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den lurzoru batean, jarduera bat jarri edo handitzea.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat behin betiko uztea.

Ondorio horietarako, industria-erabileratzat hartzen dira B-EBA B ebaluazioko balio adierazleak aplikatzen zaizkien erabilerak.

Nahitaez lurzoruaren egoeraren txosten bat lantzea eskatzen du horrek.

EX1a - DCS salbuespena: 4/2015 Legearen 25.1a artikulua

Salbuespena hiru baldintzatzaileren aldibereko betearazpenaren menpe egongo da:

  • Lurzoruak izan duen jarduera potentzialki kutsatzaile bezala sailkatuta egotea, Legearen II. eranskinean aipatutako baldintzen arabera.
  • Instalazioen etorkizuneko erabilerak industriala izaten jarraitzea, edo industrialaren parekoa, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen arabera.
  • Jarduera etetean edo jarduera berri baten instalazioan, lur-mugimenduak edo zolarrien eliminazioa behar dituen ekintzarik egin behar ez izatea.

EX1b1 - DCS salbuespena: 500 m3 baino gutxiagoko hondeaketak

  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat dagoen edo egon den leku baten zati bat okupatzen denean, komunikazio-azpiegituretarako zutabeak eraikitzeko lur-mugimenduen ondorioz edo argia, ura, gasa nahiz telekomunikazioak bezalako zerbitzu orokorrak jarri edo aldatzearen ondorioz.
  • Lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat handitu edo aldatzean, handitu edo aldatu nahi den jarduera edo instalazioak hartzen duen lursailaren mugen barruan egiten bada.
  • 500 m3 baino gutxiagoko hondeaketak

EX1b2 - DCS salbuespena: 500 m3 baino gehiagoko hondeaketak

  • Leku baten zatia hartzen denean, lurrak mugitzea, komunikazio-azpiegituren zutabeak eraikitzeak, edo zerbitzu orokorrak (argia, ura, gasa edo telekomunikazioak) ezartzeak edo aldatzeak eraginda.
  • Kutsatzeko ahalmena duen jarduera bat zabaltzea edo aldatzea, handitu nahi den jarduerak hartzen duen lurzat iaren mugen barruan egiten denean.
  • 500 m3 baino gehiagoko hondeaketak

EX3 - DCS salbuespena: lehendik dagoen deklarazioaren baliozkotasuna

Lurzoruaren kalitatearen deklaraziorik badago lehendik, jarduera zabaldu/ ezarri edo erabilera aldatzen den kasuetan.

ISC - DCS salbuespena: premiazko arrazoiak

Kutsadura-seinaleak hautematean, leheneratzeko neurriak berehala hartzea aholkatzen dutenean premiazko zioek.

IPS - Lurzoruaren egoeraren txostenak

Lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen titularrek lurzoruaren egoera-txostenak aurkeztu beharko dituzte jarraian aipatzen den maiztasunarekin:

  • Kutsatzeko ahalmen txikia duten jardueren kasuan, 15 urtez behin aurkeztuko da txostena, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. Eranskinean ezarritakoarekin bat.
  • Kutsatzeko ahalmen ertaina duten jardueren kasuan, 10 urtez behin aurkeztuko da txostena, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. Eranskinean ezarritakoarekin bat.
  • Kutsatzeko ahalmen handia duten jardueren kasuan, 5 urtez behin aurkeztuko da txostena, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen II. Eranskinean ezarritakoarekin bat.

Jarduera eta instalazio horiek Europako EMAS Erregistroan badaude, 18, 13 eta 8 urtez behingoa izango da maiztasuna, hurrenez hurren.

Consulta_RACS - Erregistroko kontsulta

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren xedea lurzorua babestearen gaian segurtasun juridikoa eta informazio-eskubidea bermatzea da.

Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak ezartzean lortzen den informazio guztia jaso du Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroak.

Erregistroan jasotako puntuen ziurtagiriak egingo ditu Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, ingurumen-gaietan informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legerian finkatuta dagoen moduan eskatzen bazaizkio, datu pertsonalak babestearen gaineko legerian xedatutakoa alde batera utzi gabe.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • DCS - Lurzoruaren kalitatearen deklarazioa: 0120302
  • DAS - Lurzorua erabiltzeko gaitasunaren deklarazioa: 0120303
  • EX1a - DCS salbuespena: 4/2015 Legearen 25.1a artikulua: 0120305
  • EX1b1 - DCS salbuespena: 500 m3 baino gutxiagoko hondeaketak: 0120306
  • EX1b2 - DCS salbuespena: 500 m3 baino gehiagoko hondeaketak: 0120307
  • EX2 - DCS salbuespena: etete partziala: 0120308
  • EX3 - DCS salbuespena: lehendik dagoen deklarazioaren baliozkotasuna: 0120309
  • ISC - DCS salbuespena: premiazko arrazoiak: 0120310
  • Lurzoruaren egoeraren txostenak bidaltzea: 0120304
  • Aurria deskontaminatzeko baimena eskatzea: 0120312
  • Consulta_RACS - Erregistroko kontsulta: 0120301
  • CSC - Lurzoruen inbentarioaren aldaketa: 0120311
  • DCS_MCV - Kontrol- eta zaintza-neurriak, dokumentazioa entregatzea: 0120313

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

6 hilabete

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

3 hilabete

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ingurumen-segimendua

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.