
1. zk., 2025eko urtarrilaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4
105/2024 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Plan Berezia onartzen duen Erabakia (hirugarren berrikuspena)
Gobernu Kontseiluak, 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Plan Berezia onartzen duen Erabakia hartu zuen (hirugarren berrikuspena), eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Plan Berezia onartzen duen Erabakiaren testua (hirugarren berrikuspena); ebazpen honen eranskina da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 26KO 105/2024 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BASOSUTEETARAKO LARRIALDI PLAN BEREZIA ONARTZEN DUENA (HIRUGARREN BERRIKUSPENA)
Gobernu Kontseiluaren 1998ko otsailaren 3ko Erabakiaren bidez (EHAA, 55 zk., 1998ko martxoaren 23koa), Euskal Autonomia Erkidegoko baso-suteetarako larrialdi-plan berezia onartu zen.
Plan hori bi aldiz berrikusi da: lehenengo berrikuspena Gobernu Kontseiluaren 2016ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez onartu zen (2017ko urtarrilaren 11ko EHAA, 7. zk.). Eguneratze hori egin zen, alde batetik, Euskadin iragandako urteetan baso-suteetan lortutako esperientzia dela-eta, eta, bestetik, babes zibileko estatuko lege-esparruaren berrikuntza dela-eta.
Ondoren, plana Gobernu Kontseiluaren 2021eko otsailaren 16ko Erabakiaren bidez aldatu zen, desgaitasuna duten pertsonei eta larrialdien aurrean kalteberatasun bereziko egoeran dauden beste kolektibo batzoki ematen zaien arreta hobetzeko.
Planaren hirugarren berrikuspena baso-suteen arloan presako neurriak hartzen dituen abuztuaren 1eko 15/2022 Errege Lege Dekretua (irailaren 20ko 17/2022 Errege Lege Dekretuak aldatua) onartzearen eta indarrean jartzearen ondorio da. Horren ondorioz, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legea aldatu da, eta berehala aplikatzeko neurri eta debeku batzuk ezarri dira, baso-suteen arrisku meteorologikoa oso handia edo muturrekoa denean. Horrez gain, baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko urteko plan berriak egiteko betebeharra ere ezarri da.
Plana egiteko, kontuan hartu dira foru-aldundiek baso-suteen aurkako tokiko jarduketa-planei buruz egindako eguneratzeak. Era berean, planaren eraginkortasunean, bereziki Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak emandako baso-suteengatiko alerta eta alarma meteorologikoko egoerei dagokienez, landa-inguruneko, landa-inguruneko eta ingurune urbanizaezineko erabilera eta jarduketa jakin batzuetarako prebentzioz ezarri behar diren murrizketak eta debekuak sartzen ditu.
Plan bereziaren aldeko txostena egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak 2023ko abenduaren 19an.
Plan hori jendaurrean jarri zen, halaber, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez erabaki baitzen jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia (2024ko otsailaren 25eko EHAA, 25. zk.).
Babes Zibileko Kontseilu Nazionalari txostena eskatu zitzaion, eta horrek aldeko txostena eman zuen 2024ko abenduaren 4an.
Horregatik guztiagatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, eta 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako akordioa hartu du,
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Baso-suteetarako Larrialdi Plan Berezia onartzea (hirugarren berrikuspena).
Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».