253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
OSATEK A.B.
6038
IRAGARKIA, Osatek-en 2024ko ekitaldirako enplegu-eskaintza publikoa onartzen duen Osatek, S.A.ren Administrazio Kontseiluaren Erabakiari buruzkoa.
Osatek, S.A.k bat egiten du Osasun Sailaren 2020-2024 aldirako Esparru Estrategikoan ezarritako helburuekin. Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzaren osasun-politiken gida definitzen da, pertsonen beharrei erantzun onena emateko, eta, horretarako, euskal osasun-sistema hobetzeko, langileen inbertsioaren bidez, enplegua finkatzea aurreikusten da, plantilla handitzeko neurrien bidez, Osateki egonkortasun handiagoa emateko, 2020-2024 aldian egingo diren hautaketa-prozesuetarako deialdien bidez, onartutako enplegu-eskaintza publikoen esparruan.
2024ko enplegu-eskaintza publikoan, langileak birjartzeko tasari dagozkion plazak sartzen dira; tasa hori 2022an eta 2023an izandako baja garbien % 120 da, 2024rako luzatutako 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritakoaren arabera.
Ehuneko hori hauen arteko aldeari aplikatzen zaio: aurreko aurrekontu-ekitaldietan zerbitzuak emateari utzi dioten langile finkoen kopurua eta aipatutako ekitaldietan edozein arrazoirengatik sartu diren langile finkoen kopurua, enplegu-eskaintza publikotik datozenak izan ezik, edo lanpostuak erreserbatzea ez dakarten egoeretatik itzuli direnak. Ondorio horietarako, zerbitzu-prestazioa arrazoi hauengatik utzi izana zenbatuko da: erretiroa, heriotza, uko egitea, lanpostua gorde gabeko eszedentzia-egoera deklaratzea edo lanpostua gordetzea ez dakarren beste edozein egoera.
Enplegu publikoaren eskaintzan, birjarpen-tasarekin batera, indarrean dagoen araudiaren arabera onartutako plantillaren zuzkidura handitu ondoren hutsik dauden lanpostuen bidez bete behar diren plazak sartuko dira.
Lanpostuen lanbide-kategorien araberako banaketa eta deialdien oinarriak Enpresa Batzordearekin negoziatuko dira, eta Administrazio Kontseilu honek onartu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Azaldutakoaren arabera, eta Kontseilu honi aurkeztutako dokumentuak aztertuta, Zuzendaritza Gerentziak proposatuta, Osateken Estatutu Sozialetako 14.b) artikuluaren arabera, Osateken Administrazio Kontseiluak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Osatek, S.A.n 2024rako enplegu-eskaintza publikoaren deialdia onartu da, plantillako langile finko izateko.
2024ko enplegu-eskaintza publikoa osatzen duten lanpostuak, guztira, 15 dira txanda irekian.
Bigarrena.– lehenengo paragrafoan aurreikusitako plantillako langile finko izateko prozesuak oposizio-lehiaketaren sistemaren arabera garatuko dira.
Prozesuaren fase guztiak publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio orokorren mende egongo dira, eta ahalik eta gardentasun handienarekin garatuko dira.
Laugarrena.– enplegu-eskaintza publikoaren xede diren kategoriak zehazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dagozkien deialdiak.
Bosgarrena.– nolanahi ere, eskainitako lanpostuen legezko ehunekoa desgaitasuna duten pertsonek betetzeko gorde beharko da, kasuan kasuko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Seigarrena.– deialdietako oinarri orokorrek eta oinarri espezifikoek ezarritakoaren arabera kudeatuko dira hautaketa-prozesuak garatzeko jarduerak.
Zazpigarrena.– Osatek, S.A.ren Zuzendaritza Gerentziari agintzen zaio deitzen diren hautaketa-prozesuen kudeaketa oinarri orokor eta espezifikoen arabera, eta ahalmena ematen zaio prozesu horiek gauzatzeko behar diren xedapen guztiak emateko, hauek barne: deitu beharreko lanpostuak zehaztea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, deialdiak ebaztea eta destinoak esleitzea.
Zortzigarrena.– erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Aurka egiteko, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko abenduaren 19a.
Osatek, S.A.ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
ENRIQUE PEIRÓ CALLIZO.