253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (155 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
6034
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 16koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2023ko ekitaldirako Cloud laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda argitara eman behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea zer entitateri emango zaizkien dirulaguntzak 2023an Cloud laguntza-programaren deialdiaren babesean, honako hauek adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala: espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Deialdia SPRIren zuzendari nagusiak 2023ko ekainaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez onartu zen (2023ko uztailaren 26ko EHAA, 141. zk.).
Bilbao, 2024ko abenduaren 16a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.