253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (133 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6027
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 18koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2024-2025 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.
2024ko irailaren 13ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei 2024-2025 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 26ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak. Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2024ko abenduaren 18a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.