Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
6025

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 27koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, zeina 2022ko azaroaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia eta prozesu horietako oinarri espezifikoak iragarri ziren.

Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta jarraipena apartatuan eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietan eta salbuespenezko hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea. Ebazpen honen xede diren kidegoak eta eskalak hauek dira:

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

– Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Salbuespenezko prozesua.

– Kidego Teknikoko Industriako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.

Bigarren artikulua.– 20 egun balioduneko epea ematea, 2025eko urtarrilaren 9tik 2025eko otsailaren 5era, karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Enplegu Publikoko Zuzendaritzan. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan eta «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Hirugarren artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetako eta eskaletako karrerako funtzionario izendatuko ditu oinarri orokorretan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 27a.

IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 art.).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,

IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.


Azterketa dokumentala