253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 8 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
6024
104/2024 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez erabaki hau argitaratzen baita: Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu programara biltzen dituena Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez beteko diren plazak.
Gobernu Kontseiluak, 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran, erabaki hau onartu du: Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu programara biltzen dituena Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez beteko diren plazak. Beraz, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki hau: Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu programara biltzen dituena Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez beteko diren plazak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 26a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
jon iñaki urbina garcia de vicuña.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN abenduaren 26KO 104/2024 EBAZPENARENA
ErabakiA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun AdministrazioKO zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzen duena eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen dituena Ertzaintzan sartzeko plazak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean eta sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publiko bidez beteko diren plazak
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52.1 artikuluak hau ezartzen du: «Aurrekontu-esleipena duten postuak betetzeko langileak behar direnean, postuok ezin direlako bete administrazio bakoitzean dauden giza baliabideekin, enplegu publikoaren eskaintza egin beharko dute euskal administrazio publikoek eta haien mendeko entitateek, edo antzeko beste edozein kudeaketa-tresna erabili, langileen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren».
Arau horretan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan; izan ere, iritzi zaio ezin direla geroago betetzeko utzi, plaza horiek atxikita dauden zerbitzu publikoek funtzionamendu egokia izateko.
Eskaintzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako plazak 420 dira guztira, eta karrerako funtzionarioei dagozkie.
Hezkuntza Administrazioari dagokionez, 1.046 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartu da. Horietatik, 931 plaza zenbait irakasle-kidegori dagozkie, eta, 115 plaza, berriz, lan-kontratudunentzat dira.
Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintzak 23 plaza ditu.
Segurtasun Sailak Ertzaintzaren kidegoko 525 agenteren deialdia egiteko proposamenaren berri eman du.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sektore publikoko entitate instrumentalek jakinarazi dute 1.935 plaza eskainiko dituztela deialdi publikoan.
Enplegu publikoaren eskaintza horien helburua da enplegu publikoaren sektorea enplegatzaile eraginkor eta efiziente gisa sendotzea, kalitatezko enplegua sortzea eta hobetzea sustatzen duen enplegatzailea izateko; horregatik, guztira 3.949 plaza sartuko dira enplegu publikoko plaza gisa Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan.
Horrenbestez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.d) artikuluarekin eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikuluarekin, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du 2024ko abenduaren 17ko bileran,
ERABAKIA:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2024ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen III. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Laugarrena.– Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta betekizunak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.
Bosgarrena.- Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Ertzaintzako agenteen kategorian sartzeko plazak, zeinak IV. eranskinean adierazten baitira.
Seigarrena.– Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitate instrumentaletan deialdi publikoaren xede izango diren plazak, zeinak V. eranskinean jasotzen baitira.
Seigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta egoitza elektronikoan argitaratu dadila agintzea.