253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6023
1770/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Belén Laca Ortas andrea kentzen baita Gipuzkoako Egonaldi Laburreko Unitateko Gainbegirale kargutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 6ko 103/2019 Ebazpenaren bidez, Ana Belén Laca Ortas andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Gipuzkoako Egonaldi Laburreko Unitateko gainbegirale izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Belén Laca Ortas andrea kentzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Gipuzkoako Egonaldi Laburreko Unitateko gainbegirale lanpostutik, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 29ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko abenduaren 16a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.