253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
6017
517/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Espetxe Zerbitzuen zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Pablo María Martínez Larburu jauna Espetxe Zerbitzuen zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.