253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
6015
515/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jagoba Álvarez Ereño jauna Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.