253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
6002
502/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iker Iglesias Eguia jauna Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko abenduaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.