253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5996
496/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako kide bat izendatzeko dena.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 9.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– María Arantzazu González López andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako kide izendatzea, zuzendari mailarekin.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.