253. zk., 2024ko abenduaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5995
495/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako kide bat kargutik kentzeko dena.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 9.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra. – Rafael Iturriaga Nieva jauna Lehiaren Euskal Agintaritzako kide kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.