251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5978
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2024ko azaroaren 8ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskuratu dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde bulegoan (General Concha 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 12a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.