251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 10 orri.)
- EPUB (549 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5973
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen den 2023. ekitaldiari dagozkion urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali ez dituzten fundazioen zerrenda, baita kontuak akatsekin aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere, jakina izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32. artikuluaren lehenengo atalak ezartzen duenez, urteko kontuak onartu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, fundazio bakoitzaren patronatuak urteko kontuak, behar bezala sinatuta, eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako dokumentuak igorri beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari, gordailutu ditzan.
9/2016 Legearen 32. artikuluaren bosgarren atalak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak, informazio gisa, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratuko du, baita kontuak akatsekin aurkeztu dituztenena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere.
Gainera, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzerako orduan, bereizi egingo dira, batetik jarduera edo funtzionamendu aktiboan dauden Fundazioak eta, bestetik, ustez aktibo ez daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarriaren laugarren eta bosgarren atalean xedatutakoa aplikatuz.
Ondorioz, 2023ko ekitaldiari dagozkion kontuak aurkezteko legez ezarritako nahitaezko epea amaitu denez, argitara emateko betebeharra betetzeari ekingo diogu honenbestez.
Horretarako, 1. eta 2. eranskinek, iragarki hau sinatzen den egunean, 2023ko ekitaldi ekonomikoan urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzen dute, jardunean daudenak eta ustez aktibo ez daudenak bereiziz. Bestalde, 3. eranskinean 2023ko ekitaldiko kontuak akatsekin aurkeztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez duten fundazioen zerrenda dator; hau da, fundazio hauei kontuen espedientea artxibatzeko ebazpena igorri zitzaien, eta, hortaz, kontuak ez aurkeztutzat jotzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.