Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5972

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 369/2024 prozedura arruntean.

Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

369/2024 prozedura arrunta: Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak. Ebazpen horien bidez, ezetsi egiten da Funtzio Publikoko zuzendariaren ebazpenen aurka demandatzaileek jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen horien bidez, ezetsi egiten dira karrerako funtzionario edo egoera baliokide bat aitortzeari eta betetzen ari den lanpostuari behin betiko atxikitzeari buruz eta beste errekurtsogile baten gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezesteari buruz aurkeztutako eskaerak.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala